Issuu on Google+

2012-2013

LANKIDETZA IKASKUNTZA 3. Txostenaren hausnarketa

Izarne Urdangarin Nagore Uribe Eneritz Yarza Ander Zubillaga Shushi Taldea 2012-2013


1. SISTEMA INFORMATIKOAK: a. Informatikaren sarrera: Tresna teknologiko pila bat daude gaur egun lankidetza moduan ikasten laguntzen digutenak, baina testua hau irakurrita interesgarria iruditu zait beraien iragana aztertzea eta nondik etorri diren hausnartzea. Gauzak aldatzen dihardutela badakigu, gaur egun, gauza berri pila bat ditugu, baina gauza horiek nondik datozen, nola sortu ziren, zergatik sortu ziren... aztertzea egokia iruditzen zait. Gaur egun informatikaz inguraturik gaude, bizitza errealeko gauza mordo bat ezin ulertu daiteke informatikarik gabe. Informazioa eta automatika da oraina eta etorkizuna. Informazioa seinale analogikotik seinale digitalera zabaltzera igaro da eta hori ordenagailuaren eboluzioaren ondorioz izan da.

b. Informatikaren bilakaera historikoa: Ordenagailuak behar baten ondorioz sortu ziren, kalkulu matematikoak egiteko hain zuzen ere, eta gero eboluzionatzen jarraitu du behar horiei erantzuten jarraitu duelako eta horrela makina berriak sortu dira. Esaterako, oinarrizko matematikako ariketak egiteko, algoritmo makina, makina programagarria, funtzionatu ez zuen makina analitikoa, lehenengo ordenadore digitala II. Mundu gerran... Bost belaunalditan banatzen da. -

Lehengo

belaunaldia

(1940-1952):

Erabilera

zientifikorako

eta

militarrerako huts-balbulez osaturikoak dira ordenagailuak. -

Bigarren belaunaldia (1952-1964): Ordenagailu komertzialak ageri dira, sistema eragile batekin.

-

Hirugarren belaunaldia (1964-1971): Zirkuitu integratuak erabiltzen dira.

-

Laugarren

belaunaldian

(1971-1981):

Ordenagailuaren

oinarrizko

elementuak mikroprozesadorean biltzen dira. -

Bosgarren

belaunaldia

(

1981.

Urtetik

aurrera):

Ordenagailuek,

elektronikaren hobekuntzak direla eta, gero eta potentzia handiagoa dute.

Aplikazioei,

gero

eta

garrantzi

handiagoa

ematen

zaie.

Ordenagailu pertsonalaren iraultza etorri zen belaunaldi honetan, hau da, erabiltzaile bakarrekoa.


c. Sistema informatikoak: Software eta Hardware Ordenagailuetan bi funtzionamendu maila bereizten dira. Hardwarea, ordenagailuaren elementu fisikoek antolatzen dutena eta informazio datuak fisikoki biltegiratzeko eta kudeatzeko gai direnak, eta Softwarea, ordenagailuen osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzioa multzoek osatzen dutena eta informazio datuekin egin beharrezkoa deskribatzen dutenak. d. Osagai fisikoak: Hardware Osagai hauek osatzen dute alde fisikoa: -

Prozesadorea: Informazioa automatikoki tratatzeko beharrezkoak diren eragiketen kontrolaz eta exekuzioaz arduratzen da. Funtsezko osagaia, bi zatiz osatua dagoena. Unitate aritmetiko logikoa (UAL) batetik eta kontrol unitatea (UC) bestetik.

-

Memoria:

Ordenagailuetan

bytetan

kudeatutako

informazioa

biltegiratzeko erabiltzen da. Memoria ahalmena byte kopuruan neurtzen da. Memoria mota ezberdinak daude: nagusia, kanpokoak, RAM, ROM‌ -

Sarrera/Irteera unitateak: Ordenagailuaren prozesadorea eta beste barruko

osagaiak

periferikoekin

eta

biltegiratze

memoriekin

komunikatzeko erabiltzen da. -

Periferikoak: Erabiltzailearen eta ordenagailuaren arteko bitartekariak dira. Periferikoen bitartez, erabiltzaileek datuak eta programak sartu, atera eta inprima ditzakete. Pantailak, inprimagailuak, eskaneadora‌ dira elementu horiek.

-

Kontrolagailuak:

-

Busak: Datuak, helbideak eta kontrolak osatzen dute.

e. Osagai logikoak: Software Hiru informazio biltzen ditu: datuak, sistema eragileak eta aplikazioak. Gainera bi software mota bereizi daiteke. -

Aplikazioetara zuzendutakoak: Lanak egiteko programez osatua.

-

Sistemarenak: Ordenagailua kontrolatzeko eta kudeatzeko programez osatua.


2. SISTEMA ERAGILEAK: Sistema eragileak ordenagailuaren funtsezko softwarea da. Sistema informatikoen hardware gailuak kudeatzen ditu. Erabiltzaileei eskaintzen dien konputagailuaren bista sinplifikatua da. Konputagailuaren funtzionamendua egokia bermatzen du, eta horrez gain, erabiltzailea eta konputagailuaren arteko komunikazioa gisa erabiltzen da. a. Sistema eragileen oinarrizko funtzioak: - Erabiltzailearen eta konputagailuaren arteko komunikazioa bermatzea. - Konputagailuaren hardware- gailuak kudeatzea. - Disko fitxategiak kudeatzea. - Erabiltzaileen programei laguntza eskaintzea. - Akatsen antzematea eta berreskurapena. b. Sistema eragileen osagaiak: Edozein sistema eragiletan hiru osagai bereizi daitezke: - Nukleoak: CPUa kontrolatzen du. - Zerbitzuak: Erabiltzaileek sistema eragileen baliabideak erabiltzeko aukera ematen dute. - Komando itzultzaileak: Ordenagailuak ulertzen duen behe mailako makina lengoaiara itzultzen ditu goi mailako lengoaian idatzitako komandoak. c. Sistema eragileen ezaugarri nagusiak: - Erabiltzaile bitartekaria definitzea. - Erabiltzaileen artean hardware banaketa eraginkorra bermatzea. - Erabiltzaileen artean datuak elkarbanatzea. - Erabiltzaileen artean konputagailuaren baliabideak banatzea. -S/I prozesuak erraztea. d. Sistema eragileen bilakaera historikoa: 1940. urte bukaera konputagailuek ez zerabilten sistema eragilerik eta hardwarea eskuz kudeatu behar izaten zen. Konputagailuaren balio, ekonomikoki hitz

eginda,

oso

altua

zenez,

ordenagailuak

enpresa

handietan

edota

administrazioan bakarrik erabiltzen ziren. Honako honetan ere belaunalditan banatuko dugu honen bilakaera.


- Lehenengo belaunaldia (1945-1955):

Ordenagailuak izatera iristen ez ziren

lehenengo konputagailuetan huts balbulak erabiltzen ziren eta makina lengoaian programatzen ziren. - Bigarren belaunaldia (1955- 1965): Konputagailuen arkitekturan transistoreak erabiltzen hasi ziren huts balbulak ordezkatzeko. - Hirugarren belaunaldia (1965- 1980): Zirkuitu integratuak erabiltzen hasi ziren transistoreak ordezkatzeko. - Laugarren belaunaldia ( 1980. Urtetik aurrera): Ordenagailu pertsonalen belaunaldian gaude. f. Sistema eragileen sailkapena: Sistema eragileak sailkatzeko orduan hiru perimetro erabiltzen direla kontuan hartu behar dugu: -

Erabiltzaile erabiltzen

kopuruaren dituzten

arabera:

Sistemaren

erabiltzaileen

arabera

baliabideak

egindako

batera

sailkapena,

bakarrekoa edo askotarikoa. -

Ataza edo prozesu kopuruaren arabera:

Sistemak aldi berean

exekutatzen

egindako

dituen

programen

arabera

sailkapena:

Bakarrekoa, askotarikoa eta denbora partekatutakoa. -

Prozesadore kopuruaren arabera: Sistema eragileak kudeatu ditzakeen prozesadore kopuruaren arabera egindako sailkapena: Bakarrekoak edo askotakoak.

g. Sistema eragileen familiak: Hiru familia handitan banatzen dira: - UNIX eta GNU/LINUZ sistema eragileak - Microsoften sistema eragileak - Bestelako sistema eragileak (IBM, MVS, OS/2)


3. ORDENAGAILU SAREEN OINARRIAK: Ordenagailu sarea hardware ekipo ezberdinen taldea da eta bertan errekurtsoak

elkar

banatzen

dira

komunikazio

sareak

erabiliz.

Gauzak

partekatzeko beharra aspaldi sortu zen, hasieran, militaritzarekin zuen zerikusia ARPANET, ondoren, zientzia, teknologia eta enpresaritzara zabaldu zen NSFNET sortuz, eta azkenik, esparru publikora iritsiz, INTERNET. Horrela joan da garatuz gaur egun ezagutzen dugun sare mundialera iritsi arte, bertan edonolako informazioa aurkituz. Bi helburu ditu: kosteen murrizketa eta produktibitatea handitzea. Ordenagailu

sarea

azken

finean,

bi

ordenagailu

edo

gehiagoren

interkonexioa da, goi mailako sistema informatiko bati eragiten diona. Interkonexio hori baimentzen duten elementu fisikoak asko dira, hala nola, modena, Routerra, kommutadorea Ordenagailu sareetan ere mota ezberdinak bereizten dira ezaugarrien arabera eta lau dira: extentsioa, abiadura, topologia eta erabilitako teknologiaren arabera. Ordenagailu sareetan elementu eta makina ezberdinak beraien artean konektatzeko ezinbestekoa da infraestruktura egoki bat. Zerbitzuak eskaintzen

dituzten ordenagailuak zerbitzariak dira,

eta

zerbitzuak jasotzen dituztenak bezero izenez ezagutzen dira.Web zerbitzaria eta sare zerbitzua dira aipagarriak.

4. TEKNOLOGIA ETA IKASKUNTZA IKASGELAN: “Pentsamendurako

eskolak�

proiektua

teknologian

dago

oinarriturik,

ordenagailuen eta interneten bitartez ikasten baitute proiektu honetan parte hartzen duten ikasle, irakasle eta ikastetxeek. Bertan, metodologia ezberdinak erabiliz arazoei irtenbidea ateratzen, interneten informazioa bilatzen, beste ikastetxeekin informazioa elkar banatuz edo zuzenean adituei galdetuz egiten dute lan. Proiektu honetan teknologia erabiliz indartzen dute behar duten informazioa. Irudiak eta bideoak erabiltzeaz gain, modu tradizionalean ere ikasten dute , idaztearen eta irakurtzearen garrantzia ahaztu barik.


5. IKASKUNTZA KOLABORATZAILEA ETA IKT –AK: Ordenagailuak ikasgela batean sartzearen eragina izugarria da, beraz, puntu asko garatu behar dira beraien erabilera egokirako. Erabilera egokia, erabilpena, lan egiteko moduak‌ Gainera, modu kolaboratzaile eta kooperatibo batean lan egitea bultzatuko diete eta metodologia horien ideia nagusien jakinaren gainean egon behar dute. Bersatide metodoa erabil dezakete eta bertan azaltzen diren pausoak jarraitu. Ordenagailuekin talde batean lan egiteko teknika kolaboratzaile

asko

daude

eta

lagungarriak

suerta

daitezke

ikasgela

eramangarriago izateko.

6.

ORDENAGAILUZ

LAGUNDUTAKO

IKASKUNTZA

INDIBIDUALA (CSCL): CSCL-ak pertsonek modu bateratu batean eta ordenagailuen laguntzaz lan egiteko modua aztertzen duten guneak dira. Gune hauek erlazioa handia dute hezkuntzan, izan ere, bertan azken urteotan aurrerapen handiak eman dira, ordenagailua eta bestelako baliabideak ezarriz. CSCL-ak elkarlanarekin guztiz loturik daude, eta talde kolaboratiboetan lan egitea bultzatzen dute. Beraz, CSCL metodo hauek hezkuntza mailan bultzatu beharko liratekeela. Hala ere, gauza gehienak bezala bere abantailak eta desabantailak dituela iruditzen zait. Ordenagailuak geroz eta beharrezkoagoak bihurtzen ari dira hezkuntza arloan lanak egiteko garaian. Gainera ordenagailuek taldeko lana erraztu egiten dute, izan ere, ordenagailuen bidez, bakoitza dagoen lekuan dagoela, lan egin dezakete. Horrez gain, geroz eta programa gehiago daude ordenagailuen bidez lana modu bateratu batean egiteko. Baina hala ere esku liburuak, ordenagailuak bezain beharrezkoak direla iruditzen zaigu. Bestalde, Online bidezko ikasketak ere egin daitezke gaur egun ordenagailu bidez, eta hori oso positiboa da, baina betiere izan daitezken arriskuen jakinpean. Geroz eta gehiago dira, ikasketak modu honetara egiten dituzten pertsonak. Desabantailei dagokionean, ordenagailu bidezko ikaskuntzan, ikasleek ez dute nahikoa bideo edo diapositiben bitarteko azalpenak soilik, testu liburuen beharra dute. Eta ordenagailu bidezko metodo honek ikasleez gain irakasleei ere eragiten die. Izan ere, beraiei liburuekin lan egitea bezain beste lan suposatzen


baitie. Nahiz eta teknologia horiekin lan egiteko eskatzen den formazioa konplexuagoa izan. Lankidetza moduan lan egiteko ere, beste hainbat gauza hartu behar dira kontuan. Taldeak modu kolaboratibo batean lan egiteko ez baita komenigarria talde horiek oso handiak izatea. Talde txikitan hobeto egiten da lan eta talde txikitan landutako eduki berriak, handian baino hobeto barneratuko dituzte.

7. Web 1.0tik 2.0ra Wikipediak dio Internet eta web hitzak oso antzekoak direla, baina definizio desberdina dutela. Internet mundu osoan zabalduta dagoen sareen sare erraldoi bat bezala definitzen du, sare hau kobrezko alanbre, inalanbriko konexioak‌ erabiliz.

Aldiz,

web,

elkarloturiko hipertestuko dokumentuen sistema bat da;

alegia, Interneteko erabiltzaileak informazio elektronikoa hornitzeko mekanismoa deritzo.

WEB 1.0 Webmaster:

WEB 2.0 Web orria egiten edo Webmaster:

sortzen duena.

Web orria egiten edo

sortzen duena. Honek aukera ematen du beste erabiltzaileek bere web orria osatzea,

informazioak

osatzea,

foroak‌ Erabiltzaileak: dira

web

Indibidualki sartzen Erabiltzaileak: orrian,

besteekin dira,

interakzionatu gabe. Ez dute eraginik kide web orrian, ez dute parte hartzen.

Sozialki konektatzen

web orrietan parte hartuz eta sentituz.

Iritzia

emanez,

proposamenak eginez.

Web 2.0 ematen edo eskaintzen dituen zerbitzuak hauek dira:

sare

sozialak, mapak, nikiak, blogak, bilatzaileak, bideoak elkarbanatzeko guneak‌ Laburbiltzen, eta hezkuntzarekin Web 2.0 lotuta, fenomeno honek zerbitzu asko eskaintzen dizkigu. Honen helburua, ezagutzea, elkarbanatzea, sortzea, parte hartzea, eta helburu didaktiko edo hezkuntzarekin lotzea. Zerbitzu asko eskaintzen dizkigu Web 2.0 honek, hezkuntzak berak, bere horretan aplikatu eta hauekin aurrerapauso bat emanez.


8. Hausnarketa: Sintesi hau irakurri ostean, eta ideia nagusienak argi geratu ondoren, gauza bat da azpimarragarriena. Garaiak aldatzen doaz eta gauza guztiak aldatu egin dira, gaur egungo gizarte honetara ailegatu arte. Aurrerakuntza teknologiko ikaragarriak eman dira, gehienak onerako, baina beste zenbat txarrerako. Horretaz kontzientziatu behar dugu, ondo erabilitako gauzak askotarako balio dutela, baina gaizki erabilita aldiz, ondorio latzak ekarri litzatekeela. Hezkuntzara aplikatu nahiko genituzke aurrerakuntza horiek guztiak, eta izan duten eraginean zentratu. Metodologia berriak, eduki berriak, material berriak‌ diseinatzea ekarri du eta horrek hezkuntza prozesua zeharo aberastu du. Klaseetako erritmo ezberdinak kontrolatzeko aukera ematen du, klase dinamiko eta erakargarriagoak egitea ahalbidetzen du, eta garrantzitsuena, haurrak informazio eta komunikazio teknologien berri izaten dute. Alde txarrak aldiz ere nabarmenak dira, izan ere, egokitzapen horrekiko hartzen den jarrera du oihartzun handiena. Jendearen borondate eza, eta ez gaitasun pentsamendu hori. Norbanakoaren arazo gisa ikusten da, baina talde arazo bat dela esan behar dugu, gizartearen arazo bat. Horregatik, testu guztian zehar hitz egiten joan garen funtsa azpimarratu nahiko nuke. Lankidetza ikaskuntza hain zuzen ere. Besteen laguntza behar dugu, gizarte berri honetara eta berarekin dakartzan elementu guztietara ohitzeko eta horietaz ikasteko. Denon artean egindako gauzak errazagoak baitira gizarteratzeko, ama-komunean jarritako ideien emaitza gisa atera baita. Milaka

eta

milaka

ikerketa

daude

ordenagailuak

hezkuntzan

eta

hezkuntzako eragileetan duten eragina aztertzen dutenak. Praktikak esango digu, zein metodologia den egokiena, baina gauzak aprobetxatu egin behar direla eta beraien alde positiboari zukua ateratzen saiatu behar garela jakin badakigu. Garai berriak baitira, eta garai berri horiek ikasle handi txiki konpetenteak (alor guztietan, azken urteetan gorakada izan duen teknologia barne) hezteko eskaintza luzatzen digu gizartea.


Lankidetza Ikaskuntza