Issuu on Google+

2012-2013

ESKOLA ETA IKTak 1. Txostenaren hausnarketa

Izarne Urdangarin Nagore Uribe Eneritz Yarza Ander Zubillaga Sushi Taldea


1. Informazio gizartea, teknologia eta hezkuntza 1.1. Gizarte informalari buruzko diskurtsoak.

XX. mendearen azkenaldian ordenagailuen agerpena eman zen, hirugarren erreboluzio industriala bezala ezagutu zena. Informazioaren digitalizazioa gaur egungo iraultza kulturala dela esan daiteke. Bizi garen garai honetan, prozesu soziologiko , politiko, ekonomiko eta kulturalen artean oinarritzen da, besteak beste, globalizazioan eta mundializazioan. Informazioaren gizartea ulertzeko, gizarte eragile ezberdinetan ematen diren diskurtsoak aztertzea ezinbestekoa da: -

Diskurtso merkantilista.

-

Diskurtso kritiko politikoa.

-

Diskurtso teknozentrista ( Teknologia da denaren zentrua).

-

Diskurtso apokaliptikoa.

1.2. Teknologia, informazioa eta komunikazioari buruzko alde onak eta txarrak. Alde onak: -

Komunikazioa errazten dute.

-

Zerbitzuen kalitatea hobetzen dute.

-

Informazioa eskuragarriago dago.

-

Kultura eta talde sozial ezberdinen arteko harremana bultzatzen da.

Alde txarrak: -

Teknologiaren menpeko zibilizazioa, gizartearen kontrola.

-

Herrialdeen arteko ezberdintasunen areagotzea.

-

Pribatutasunaren galtzea eta kontrolaren areagotzea.


1.3. Teknologiaren ondorioz sortzen diren heziketarako arazoak. Gaur egun, alfabetizazio teknologikoa beharrezkoa da eta hori ez lortzeak analfabeto teknologikoak sortzen ditu. Gizarte esparru guztietan baitago teknologia. Horrek, imigrante digitalei izugarrizko esfortzua eginaraztea ekartzen du, hau da, irakasle zaharrak direnak, mundu honetatik at jaio direnak. Horregatik, beharrezkoa da beste tesietan aipaturiko formazioak. 1.4.Hezkuntzak teknologia berrien aurrean dituen erronkak. Hauek dira erronkak: eskolako sistema eta kulturan teknologia berriak txertatzea, ikasketarako metodologia berrestrukturatzea, informazioa ordenagailuen bitartez hedatu, eta hezkuntza ez formala sustatu, hau da, alfabetizazio teknologiko garapen sozial eta komunitariorako sustatuz.

2. Teknologia hezitzailea diziplina teknologia gisa 2.1 Teknologia hezitzaileen eraikuntza XX. Mendean diziplina pedagogiko gisa.

Diziplina bezala ezagutzen den teknologia hezitzailearen eboluzioa ikusiko dugu jarraian koadro honetan. Diziplinaren sustraiak

Ipar Amerikako formazio militarra 40. hamarkadan

50. eta 60. hamarkadak

Konduktismoaren eragin nabarmena

70. hamarkada

Diseinurako arrazionala

ikuspegi eta

tekniko

irakaskuntzaren

ebaluazioa eman zen. 80. eta 90. hamarkadak

Hezkuntzarekiko

perspektiba

teknokrataren krisia eta teknologia digitalen aplikazioen interesa piztu zen. XXI. mendearen hasiera

Modernoaren ondorengo tesien eta eklektizismoaren influentzia.


2.2. Hezkuntza teknologiaren birkontzeptualizazioa gizarte zientzi kritiko eta multidiziplinatikotik.

XXI. mende hasieran hezkuntza teknologia, gizarte zientzietako eta curriculumeko paradigma berrietara egokitzeko beharra ikusirik batetik eta IKT en iraultza bestetik, garai berrietara egokitzen ari da. Ideia batzuen inguruan jarduten du.

Mintzairaren analisia

Kultura ospetsua, komunikabideen alfabetizazioa eta produkzioa

funtsezko epistemologi a

Ordenagailuen erabilpena hezkuntza

Hezkuntza teknologia kritiko baten topikoak.

Dimentsio moral eta etikoak. Teknologia hezigarrien erabilpena.

Teknologiarekin lotutako arazo sozio kulturalak: feminismoa.

Ikerketa

2.3. Hezkuntza teknologia Espainian. Sorrera eta garapena. Teknologia hezigarria Hezkuntzaren lege orokorrarekin (1970) iritsi zen, baita ICE (Zientzia eta hezkuntzaren institutua) erakundearen sorrerarekin ere. 80ko hamarkadan Atenea eta Mercurio izeneko irakaskuntza programak sortu ziren, non ordenagailuak erabiltzen hasten dira hezkuntzan.


3. IKT-en inguruko hezkuntza politika

Europa

Espainia

-(1994). (“Europa martxan informazioaren gizarteruntz.” Plana martxan jarri zuen). “Bangerman informea”.

-(2000). “Plan Info XXI”. Atzerapena zegoen eta plan bat egin behar zen atzerapenari aurre egiteko.

-(1996). “Europa a la vanguardia de la sociedad de la información”. Hezkuntzak garrantzia aldaketa teknologikoen aurrean.

-(2003). “Comisión Soto”. Cambiar del aula de informática a la informática en el aula.

-(1999). “Estrategia de Lisboa”. Plangintza bat egin behar zen Europari begira: eragina Europan eman zen. -(2000). Elearning econtenidos. Elearning: beste modu baten ikasi behar dugu. Econtenidos: eduki digitalak egin behar dira -(2005). “Iniciativa 2010”. Hezkuntzari begira formakuntza pedagogikoa IKT-n aurrean.

-(2004). “Educación.es”. Neurri batzuk hartzea hezkuntzan. Irakasleen formakuntza eta edukiak sustatzeko neurriak hartu. -(2005). Avanz@. Eskolan, teknologia gelan sartu behar zen.

EAE -(1999). Iniciativa 2000tres. Azpiegiturak eta baliabideak aldatu behar. -(2000- 2004). Plan Premia I. Baliabide minimoak behar ziren hezkuntzan: informatika gela. -(2004tik aurrera). Plan Premia II. Klaseak emateko dotazio berriak. -(2002). “Plan Euskadi en la sociedad de la información”. Azpiegiturak eta baliabideak ikastetxeei ematea eta irakasleen formakuntza bermatzea.

-(2006). LOE. Konpetentzia digitala bermatu behar da: edukiak, irakasle formakuntza…

-(2007). Dekretu 175/2007. LOE-n konpetentzia, aplikazio gehiago sortu.

-(2009). Avanz@2

-(2010). PESI2

-(2009). Escuela 2.0.

-(2010). “Modelo de madurez tecnológica de centro educativo”. Gero eta garatuagoak, orduan gero eta baliabide gehiago. -(2009) Plan Premia III -(2009). Eskola 2.0 -Garatu Plana. Perfeccionamiento del profesorado. Formakuntza jarraia.


4. Eskola 2.0 2009an Espainiako gobernuak hurrengo ikasturtean Eskola 2.0 izeneko proiektua martxan jarriko zela esan zuen eta halaxe egin zuen. Hauek dira proiektu honen nondik norakoak: - Ikasle bakoitzak ordenagailu eramangarri bat. - Gelak digitalizatu, arbel digitalak, wifi sarea‌ - Irakasleei teknologiaren inguruan formakuntza eman. - Eskolako kide guztiak(ikasle,irakasle eta gurasoak) teknologia mundua sustatzea. Eta hori guztia zertarako?

XXI.mendeko gizartera egoki moldatzeko,

aurrerapausoak egiten badira gizartean, ikaskuntzak izan behar du horretarako prestakuntza eta garai teknologikora moldatzeko IKTak ipini behar dira. Honekin, hezkuntza egoera berri bat ematen da ondorengo perfilekin: ikasten ikastea, alfabetizazio digitala eta mediatikoa eta bizitzan zehar ikasten jarraitzea. Beraz, teknologiak hezkuntza munduan sartzeko pauso bat da, ikasleak protagonista bihurtzen laguntzen duena eta irakaslearen papera ikasleak autonomia hori lortzea da. Hainbat helmuga lortzea du helburu etorkizunean gaitasun batzuk eskuratzeko, hala nola, kalitatezko hezkuntza eskuratzea teknologiaren bitartez.

5. Europear politikak IKTak eskola duten praktika onei buruz Aspaldi hasi zen IKTak eskolan sartzeko intentzioa, lehendabizi Erresuma Batuan eta urte batzuk beranduago Espainiara iritsi zen. IKTak hezkuntza politikan hainbat gora behera izan dituzte, ez baita erraza bat-batean teknologia mundua ikaskuntzan sartzea eta lan asko egin behar da aurre prestakuntzan. Beraz, hezkuntza politikak hainbat gauza adostu zituen IKTak hezkuntza munduan sartzeko, hala nola, ze egin behar zituen teknologiak hezkuntzan. Horrela, pixkanaka adosten joan ziren eginbeharrak eta lortu behar


ziren helburuak, eta gaur egun ezagutzen dugun IKTen mundua sortu zen eta ikaskuntzan txertatu zen. Informazio eta komunikazio teknologikoen erabilera egokiak eskolan zein diren zehaztuko dituzten politikak ondorengo hiru alderdien araberakoak izango dira:  Herrialde bakoitzak IKTen inguruan jarraitzen dituen prozedurak, erabiltzen dituen ezagutzak eta emaitzak ebaluatzeko erabiltzen diren irizpideak.  IKTen arrakastan eragiten duten politiken berrikuntzak.  Erabiltzaileek sortzen dituzten berrikuntzek nola erantzuten duten hezkuntza sisteman eskatzen dituen behar berriei.

6.

Informazioa

eta

komunikazioaren

teknologiatik

errekurtso hezitzaileetara Orain dela urte batzuk teknologiaren berri izan zen eta horrek hezkuntzan ekar zezakeen berrikuntzei buruz hausnartzen hasi ziren, egin beharko zen lan guztia kontuan izan da.

IKTek hezkuntzako arazoei

konponbidea emango zielakoan eta egiten zen guztia aurrerapenak izango zirela pentsatzen zen, baino eskola pilare indartsu bat da eta teknologia sartzearekin batera aldaketa garrantzitsuak egin behar dira, eta bertako langile eta curriculumarekin hasi behar da lanean ezer baino lehen. IKTak hiru efektu dituzte: interesen estrukturak aldatzen dituzte, sinboloen karaktereak aldatzen dituzte eta komunitatearen natura eraldatzen dute.

Beraz,

bizitzako

esparru gehienetan aldaketak ekartzen dituzte

teknologiak txertatzen diren unean. Hezitzaile batzuk, aldaketa hauen alde daude, baino kontuan izan behar da beti ez dela positiboa aldaketa. Oraindik ere, eskolak duen papera eta teknologiak duena urrun daude, bakoitzak bere aldetik egiten du lan eta gertutasuna lortzeko elkarlana egon beharko luke.


Gaur egungo haur gehienak teknologiaren munduan jaio dira eta beraientzat erraza da tresna hauen erabilpena, gainera, hezkuntzaren hobekuntzarako baliogarria bada ezinbestekoa izan beharko du geletan txertatzea. Baino, hau dena eman dadin irakasleak prestatu behar dira aurrena eta horren erantzukizuna goiko karguak dute, non organismo internazional desberdinak daude, eta estruktura aldetik eskolak ez dauden prest teknologia guztia bat batean jasotzeko. Beraz, denen akordioa eta aldaketak behar dira. Gainera, gizarteak eta eskolak helarazten dituzten baloreak ez dira berdinak eta programa hau elkarrekintza denez bateratu egin beharko dira egungo gizartera moldatzeko. Teknologia gelan txertatzen da eta hainbat programa ditu lan egiteko, baino ez dira nahikoak edo ez dira onak haurrek ikas dezaken. Beraien helburua haurrak era kritiko batean lana egitea eta bere gaitasunak eraikitzea da. Orduan, teknologia honekin lortzeko asmoa zegoena ez da ematen eta irakasleak lehenago erabiltzen zuten metodologia erabiltzera bueltatzen dira eta teknologia hori ziurtatzeko bakarrik erabiltzen dute. 2000.urtean Europear Komisio bat egin zen IKTen eta eskolaren arloaren inguruan, hainbat gauza adostu ziren dena ondo irten zedin. Baino, lortu zena irakasleei informazioa eta formazioa ematea izan zen, nahiz eta, ez zuen irakasteko eta ikasteko dinamika aldatu, bakarrik lehendik zegoena hindartzea lortu zen. Hori ikusirik IKTak eskolako curriculumera egokitu ziren.Hau dena martxan jarri zen eta irakaslegoari animatu zitzaien partehartzera. Ez zen eskolaren estruktura erabat aldatu baino hainbat gauza berri sartzea eta eraldatzea lortu zen. Zazpi axioma IKTak pedagogian berrikuntza motorra izateko 1- Infraestruktura teknologiko egokia 2- Bitarteko berrien erabilera irakaskuntza eta ikasketa prozesuetan 3- Ikuspegi konstruktibista 4- Ikasleek bere hezkuntza kapazitatea lor dezan inbertsioa 5- Ikaskuntzako emaitzak aurreikusteko ezintasuna


6- Irakasleen interakzioan hedapena 7- Galderan jarri komunean zentzu pedaogikoa

7. Hezkuntza teknologikoa mundu teknologikoan Teknologia

hitzaren

eta

horren

esanahiaren inguruan ikuspuntu

desberdinak daude, horien artean honako hauek: Simon, Seatler eta Science Educational Standards. Azken urteotan, Ikt-en garapenak,

egungo hezitzaileak bertan

zentratzea lortzen ari da, beraien potentziala bertan jarriz, eta hauek ekartzen dituen abantailez gozatzen eta hausnartzen. Beste alde batetik, arazoren bat aurkitzen dutenean, positiboki arazo horretatik ateratzen saiatuz. Hezkuntzako IKT-etan adituak direnak, beraien esfortzu guztia jartzen dute, irakasleen interesa eta motibazioa indartuz eta baita hezkuntzan zein garrantzia duten IKT-ek sustatuz ere.

Aditu hauek ere ahalegintzen dira

hezkuntzako irakasleek beraien ezagutza ez gutxitzen, arazo berean erori ez daitezen,

beraien ezagutzak hazten joan behar baitute,

beraien arazoak

gutxituz eta arazoak dituztenean beraiek bakarrik irtenbidea bilatuz.

8. Baliabide eta errekurtso teknologikoen hezkuntza antolaketa Hezkuntza-sistema modernoaren ustez, IKT-ak hezkuntzan sartzeak hainbat aldaketa eragingo ditu. Horrez gain, hezkuntzaren berrikuntzak onarpena lortu eta gauzatzeko posibilitateak sortuko ditu. Lehen ohikoa zen ikasgela bakoitzeko irakasle bat izatea, baina egun, eredu tradizionalaren aldaketak kolaboratiboki lan egiten duten irakasle talde konplexuagoak sortu ditu. Antolaketarako eredu hauek, irakasleen prestakuntza handiagoa eskatzen dute, eta ondorioz, aldaketak hasierako formazioan, eta baita etengabeko formazioan ere. Hezkuntza zentroak ikasten duten organizazioak izan behar dute, aldaketa teknologikoei erantzuteko eta aldaketa horiek dakartzaten onurak aprobetxatzeko gai izan behar dute. IKT-ak hezkuntzan integratzeak aldaketak


eragingo ditu metodologian, errekurtso didaktikoetan eta espazioaren eta denboraren banaketan. IKT-en eredu organizatuak hezkuntzan Hiru dira eredu organizatuak hezkuntzan: -

Burokratikoa:

teknologia

perspektiba

tekniko-instrumental

moduan

erabiltzen da. Aldaketarekiko jarrera itxia du. -

Sistema soziala: teknologiak perspektiba komunikatiboa eta didaktika kurrikularra du. Aldaketara irekia dago.

-

Komunitatea: teknologia ikasteko bidea da, eta hauek aldaketarekin batera doaz. Nahiz eta hiru eredu hauek hezkuntza zentroetan presente egon, eredu

burokratikoak jarraitzen du nagusi izaten. Lau osagai dira ikastetxeen kudeaketan garrantzia dutenak: -

Antolakuntza konpetentziak

-

Antolakuntza estrategiak

-

Administrazioekiko harremanak

-

Hezkuntza

kudeaketarako

harreman

horizontalak

(

gurasoak,

erakundeak, komunitatea eta beste ikastetxeak) Antolakuntza

talde

hauek

etengabe

zabaltzen

dute

beraien

gaitasuna,beraiek nahi dituzten emaitzak lortu ditzaten. Bestalde, House-k hiru ikuspuntu zehaztu zituen hezkuntzaren aldaketaren inguruan: • Adopzio teknologikoaren eredua Eredu hau, azpiegitura teknologikoen, errekurtsoen antolaketaren eta irakasleen konpetentzien ingurukoa da. Eredu hau aplikatzen duten hezkuntza zentroek ez dute benetako hezkuntza proiektua izaten.


IKT-en funtzio nagusia informazio transmisioaren hobekuntza bultzatzea da, eta baita, ikasleari multimedia aplikazio egokiak erabiltzen irakastea ere. IKT-ak irakaslearen lanaren osagarri bezala erabiltzen dira. • Integrazio catalitikoaren eredua Hezkuntza proiektu batekin lotutako lidergoa existitzen da hezkuntza zentroari etengabeko erreforma proiektua eskatzen diona. Antolakuntza

taldeak

estrategiak

garbi

azalduz gero,

irakasleak

motibatuagoak egongo dira azpiegituren kudeaketan eta hezkuntza praktiketan. Aldaketa prozesuan zehar, irakasleek konpetentzia berriak ikasten dituzte eta planteamendu pedagogiko berria esperimentatzen dituzte. • Integrazio kulturalaren eredua IKT-ak eremu kurrikularetan ondo integraturik daude, eta beraiek ondorioak ikasleen errendimenduarengan oso positiboak dira. Eredu hau aplikatzen duten hezkuntza zentroetan organizazio handia izan ohi dute, helburu argiekin. Zentro egonkorrak dira eta ondo kohesionatuta daude. IKT-en formaziorak hezkuntza espazioen gestioa Gela teknologikoak: funtzioa, estruktura eta organizazioa Geletan IKTen integrazioak, ikasleen ikasteko moduan aldaketa esanguratsuak ekar ditzakete. IKTak curriculumean sartzen dituzten irakasleek, beren metodologiak aldatzeko beharra sentitzen dute ikasleen ikasteko moduaren aldaketara egokitzeko. Gelaren

espazioa

organizatu

eta

kudeatzea

garrantzitsua

da

ordenagailuak eta periferiakoak ezartzeko, baita sareko konexioa ere. Horrez gain, honako hauek ere aipatu beharrekoak dira: proiektorea, on-line errekurtsoetarako sarbidea, irakasleak irakastea ahalbideratzen duten aparailu teknologikoak, erraz mugitu daitezkeen altzariak‌


Giza errekurtsoak IKTen hezkuntza organizaziorako Zuzendaritza taldeak: lidergoaren lanak paper garrantzitsua betetzen du etorkizuneko estrategiei eta momentuko motibazioari begira. Hezkuntza zentroetako zuzendaritza talde guztiek IKTen erabilera planifikatu behar dute. Bestalde, zuzendaritzak IKTak sustatu eta estrukturatzeko gaitasuna du. IKT koordinatzailea: IKT koordinatzailearen irudia hainbat hezkuntza sistemetan martxan

jartzen

ari

dira,

irakasleei

aholkuak

eman

ahal

izateko.

Koordinatzailearen funtzio nagusiak hauek dira: • IKTekin erlazionatutako baliabide hezitzaileak organizatzea, teknikoen laguntzaz. • Herramienta berrien inguruko informazioa irakasleei azaltzea. • Irakasleei laguntzea IKTen integrazioan. Teniko

informatikoa:

tekniko

informatikoa,

ikasketa

teknologikoan

espezializatutako profesionala da. Tekniko informatiko bat egotea beharrezkoa da ekipamenduen mantentzea egin dezan, eta baita errekurtso teknologikoen mantentzerako ere.


9. Ondorioak Gure gizartea aldatu egin da informazioaren gizarterantz eta honek aldaketak ekarri ditu hezkuntza arloan, bertan hainbat baliabide teknologiko erabiltzera bultzatuz. Izan ere, IKTak, ikaskuntza

irakaskuntza prozesuan

laguntzeko baliagarriak dira eta horrela kalitatezko hezkuntza bat lortzen laguntzen digu. Horrez gain, teknologiako ezagutzak barneratu ditzakegu, etorkizun batean formakuntza bat eduki ahal izateko, eta teknologiaren inguruan ikasitakoa gure eguneroko bizitzan erabili ahal izateko.

Hezkuntzan IKT-en garapenak metodologia, material eta prozedura berriak ekarri dituzte, hori horrela, ikastetxeko geletan hainbat aldaketa egin behar izan dira. Orain, irakasleak azalpenak emateko proiektorea, arbel digitala eta ordenagailuaren laguntza izaten dute beste zenbait gauzen artean. Horrez gain, aurrez aipatutako baliabide teknologikoek sortutako arazoak konpontzeko gai izan behar dute irakasleek; adibidez, ordenagailua blokeatzen bada, zer egin behar den, bozgorailuek egiten ez badute ea zein den arazoa begiratu‌ Bestalde ikastetxeen administrazioa, kudeaketa eta curriculumak berak ere aldaketak jasan ditu. Honez gain, irakasleek gaitasun berri batzuk eskuratu beharrean ikusi dute beraien burua eta ondorioz hainbat formakuntza saioetara joan behar izan dute. Izan ere, garrantzitsua baita irakasleak ikasleei tresna teknologikoak errespontsabilitatez eta zentzuz erabiltzen erakustea. Hau guztia esanik, badakigu IKTek potentzialidade handia dutela hezkuntzarako, eta nahiz eta alde txar batzuk izan, dituen onurengatik merezi duela iruditzen zaigu eta beharrezkoak direla. Irakasleentzat klase normal bat ematea baino konplexuagoa izan arren, ikasleen ikaskuntza prozesua aberasgarriagoa dela esan daiteke, tresna zein proiektu berri hauen aurrean ikasleak motibatuagoak ikus daitezke, eta beraien aldetik ere interes gehiago jartzen dute. Gainera ikasleek etorkizuneko gizartean bizi iraun nahi badute, beharrezkoa izango dute alfabetizazio teknologikoaren berri izatea.


1.Haunarketa