Page 1

JARDUERAK URRIA AZAROA ABENDUA 2013


Kondestablea Kale Nagusia, 2 31001 Iruña 948224249 Zabalgunea Nafarroako Blanca plaza, 9 31004 Iruña 948232888 Iturrama Ezkirotz k., 24 31007 Iruña 948366655 Juslarrocha Maiteminduen pasealekua, 37 31014 Iruña 948132190 Mendillorri Sarriguren kontzejuaren k., 3 31016 Iruña 948164114 Milagrosa José Vila eskola. Taxoare k., zk.g. 31006 Iruña 948292802 Sanduzelai Gortari doktorearen plaza, zk.g. 31012 Iruña 948136400

010 Udal argibide-bulegoa www.pamplona.es facebook.com/pamplonaescultura @Pamplonacultura LEGE-GORDAILUA: NA 2838/2011


aurkibidea

EszenatokiaK 04 Nacho Campillo 06 La Casa Incierta 08 Ramón Arangüena 10 LaSal Teatro 12 Civivox zentroak 14 DanZ. Dantza espazioa 16 Larrialdi aretoa 18 Il Trovatore. Egilea: G. Verdi 19 Entzunaldiak 19 La Pamplonesa 20 Iruñeko Orfeoiaren eskolania 20 Nafarroako Orkestra Sinfonikoa 21 Plektro Musikaren XIV. Jaialdia 22 Erabilerraztasun unibertsala 23 Iruñeko XIV. Zinemaldia 25 Sanduzelaiko liburutegiko zinema-kluba 27 Zinema jatorrizko Bertsioan 29 Mapamunditarrak 29 Iruña Fokatu Argazki-lehiaketa 30 Arte garaikidearekin topaketak 31 Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa 32 Arkeologia Nafarroan 34 Bestela esanda 35 Bapatean Marra 36 Haurrendako espazioa 37 Erakusketak 40 Agenda 46


ESZE NATO KIA K


POPROCK KONTZERTUA

Animal Reset Nacho Campillo Urriak 26, larunbata. Civivox Iturrama zentroa. 20:00etan. Sarrera: 6 €

Nacho Campillo 25 urteko ibilbidea egina duen kantari eta konpositorea da. Urte gehienak punta-puntako Tam Tam Go! talde espainiarrean eman ditu, taldeburu eman ere; kantu arrakastatsu nabarmenak eta abesti on askoak sortu ditu, bai eta maila altuko popa ere, inspiratua eta dotorea. Iruñera bere azken lana, Animal Reset, ekarriko du, musikaren jatorri eta hastapenetara itzultzeko, haren esanetan ahaztuxeak genituelako. Disko organiko, natural eta kasuala da, ia guztia lehen hartualdietan artisautza-espirituz grabatua. Baina, oroz gain, Animal Reset kantu-album bat da, abesti zoragarriz osaturikoa. Guztiak ere Nacho Campillok konposatuak (salbu eta Chris Isaak kantariaren Wicked Game diskoko kantu baten gaztelaniazko bertsioa), abestiak azken garaiotako pop espainiarraren egile garrantzitsuetako baten mailaren isla dira. Bizitzatik sortutako abestiak dira, dio. Nire alabaz mintzo dira, alzheimerraz, izadiaz, daukagun presio etengabetik ihes egiteaz, kontsumo azkarraz, gauza materialaz. Diskoko lehen kantua Living in the Tree da, gaztelaniaz eta ingelesez abestutakoa eta Nacho Campillok konpositore gisa duen estiloa islatzen du, estilo klasiko eta gaurkoa, melodietan eta harmonietan aberatsa, halako ukitu intenporal, sentsual eta ludiko batez jantzia, ukelele eta pedal steel soinuekin, halako neovintage eitea dariona. Diskoan Caída libre ere badago, ikaragarri ongi kulunkatua, planteamendu mestizoan interesgarria, nolabaiteko enigmari eusten dion latinoz jantzitako Tarantino baten gisara, eta David Bowie-ren Ashes to Ashes kantuaren aldeko adierazpen sotila. Suspergarria eta berritzailea.

6 CIVIVOX JARDUERAK

Interpretatzaileak: Nacho Campillo Ahotsa, gitarra, ukelelea eta tronpeta

Sergio Sancho Gitarra

Arturo Ruiz Kontrabaxua


2013KO URRIA  ABENDUA 7


ANTZERKIA, 6 HILABETETIK 3RA URTE BITARTEKO HAURRENTZAT

¿Quién era yo antes de ser yo? La Casa Incierta Azaroak 9, larunbata. Civivox Mendillorri zentroa 16:30ean, 17:30ean eta 18:30ean Sarrera, 3 €. Leku kopurua mugatua da (gehienez ere heldu bat haur bakoitzeko)

Bestaldetik. Nondik datoz umeak? Eta hemen, ikusezina dakusagu. Jaio aurreko denboraren oroimena daramaten haur jaioberriak. Ikusezina daramate. Ama bat bere aitarekin; ama bat bere semearekin; ama moldeatzen duen seme bat. Guztiak ere harremanik sakonenaren ertzean. Denok batzen gaituen harremana, guk ez jakin arren. Nola adieraz dakieke jaioberriei batzen gaituen maitasunik sakonena? Nola hautematen dute? Helduek umeentzat egindako esperientzia bat da. Ikuskizun elkarreragilea da, non helduak eta umeak ikusezinarekin jostetan aritzen baitira.

Iruñeko Udalaren Haur Eskolekin elkarlanean

La Casa Incierta Espainiako eta Brasilgo antzerki-konpainia bat da, 2000. urtean Carlos Laredo antzerki-zuzendariak eta Clarece Cardell aktoreak sortua. Konpainia lehen haurtzarorako arte eszenikoetan da aitzindaria haurrendako antzerkiaren programazioan, sormen-lanetan eta zabalkundean. Konpainia egoiliarra izan da Madrilgo Fernán Gómez Arte Zentroan, 2006tik 2012ra. Antzezlanak emateaz gain, lankidetzan aritzen da lehen haurtzarorako arteen programazioan eta, era berean, prestakuntza-lantegiak eta hitzaldiak antolatzen dihardu. Lantzen duten hizkuntza poetikoak, bestalde, gizakiek sortzean dituzten gaitasun amaigabeen mailara iritsi nahi du.

Ekoizlea, eszenografia, atrezzoa eta argiztapena: La Casa Incierta

8 CIVIVOX JARDUERAK

Aktorea: Carlos Laredo Aktorea: Clarice Cardell Teklatua: Mikhail Studyonov Dramaturgia eta zuzendaritza: Carlos Laredo


Aforo limitado (máximo una persona adulta acompañando al bebé) Espectáculo de teatro de títeres y objetos. De 1 a 4 años acompañados de familiares. Compañía: Arena en los bolsillos Autora: Elisa Vargas. Dirección: Rosa Díez Intérpretes: Iker Pérez Francisco Javier Martín Composición musical: Mariano Lozano Diseño de iluminación: Juan Felipe Tomatierra Diseño y construcción de escenografía: Iker Pérez

2013KO URRIA  ABENDUA 9


UMOREZKO IKUSKIZUNA

El placer de fracasar Ramón Arangüena Azaroak 15, ostirala. Civivox San Jorge zentroa. 21:00etan. Sarrera: 6 €

Autolaguntzako liburuak parodiatzen dituen umore surrealistazko antzerki-showa da. Ateraldirik burugabeenak eta aholkurik kaltegarrienak erabiltzen ditu Ramón Arangüena umoregileak porrot ikaragarria izan dezakegun bizitzaren arloak jorratzeko; hartara, egoera barre-eragileak eta zentzugabeak baliatzen ditu, eta horiek oro bere ohiko lañotasunez eta xalotasunez moldatzen saiatuko da. Zergatik segitu behar dugu aurrera jotzen saiatzen, horrek sufrimendu gorria badakar? Pobretze pertsonalerako gida horren bidez, Arangüenak behar bezalako gakoak emanen ditu negozio bat betirako hondoratzeko, maite dugun jendearekiko harremanak pozoitzeko, gustatzen ez zaizkigun gauzak jatera behartzen gaituen dieta baten bidez pisua bikoizteko, edota zure lagunak pikutara bidal zaitzala eragiteko. Ramón Arangüena erreferentziazko umoregileetako bat da gaur egun, hari berari esker eta beste batzuei esker. Buster Keatonekin parekatu dute, baina Ramón koloretan agertzen zaigu, eta errenta aitorpena egitea tokatzen zaionean baizik ez du mutuarena egiten. Estilo berezi bat landu du, erdi surrealista erdi xaloa, eta horrexek eraman du hainbat programatan lan egitera: adibidez, Cadena Ser-eko Hoy por hoy saioan aritu zen, Gabilondok zuzendurik; Canal Plus-eko Lo + plus saioan atal bat zuen egunero, eguneroko bizitzako ohi ez bezalako objektuak ikusleei erakusteko; edota, TVEko El burladero, zeinean Josema Yuste, Paz Padilla, Chiquito de la Calzada edo Los Morancosekin batera aritu baitzen lanean. Baina ezin dugu ahaztu Antena 3-ko Osados saioan iritsi zitzaiola ospea.

10 CIVIVOX JARDUERAK


Aktorea: Ramón Arangüena Gidoilari eta zuzendaria: Javier Bizarro Rody Polonyi

2013KO URRIA  ABENDUA 11


ANTZERKIA, 6 HILABETETIK 3RA URTE BITARTEKO HAURRENTZAT

Lalú LaSaL Teatro Azaroak 16, larunbata. Civivox Mendillorri zentroa, 11:00etan eta 12:30ean Sarrera, 3 €. Leku kopurua mugatua da (gehienez ere heldu bat haur bakoitzeko)

Bi pertsona. Haien atzean, inor bizi ez den leku bat, leku inpertsonal bat. Minutu batzuetan, segundoak direnak, denbora puska bat dena... inguratzen dituen lekua jendeztatzen dute. Argiz eta itzalez betetzen dute, isla irrealez, baina haien eskuak baino egiazkoagoak dira, eta arian-arian aurkituko dute leku horrek hasieran ezkutatzen omen zuena: Lalú leku hori da... begirada bat... Lalú hasperen bat edo begi-kliska bat bezain iheskorra da. Guk sortu dugu, zuk imajina dezazun... LaSal konpainia 2000. urtean sortu zen. Hasiera hartan, Zapatos haur ikuskizuna eman zuten, 3-6 urte arteko haurrentzat, Teatralia Jaialdian aurkeztua, eta horri esker, 2002an Max sarietarako izendapena jaso zuen, Andaluziako konpainia agertu-berri gisa. Orduz geroztik, konpainia lehen haurtzarorako ikuskizunetan espezializatu da eta, besteak beste, antzezlan hauek ekoiztu ditu: El gran traje (eszenografia onenarentzako Fetén 2002 saria; ikuskizunak Plovdiv-Bulgariako XII International Puppet Theatre Festival jaialdian parte hartu zuen, bai eta, Espainiako Nazioarteko Lankidetzarako Agentziaren bidez, Mexikon, Guatemalan, Nikaraguan eta El Salvadorren barrena egindako biran ere), Aguaire, La voz se me hace agua eta Soy solo.

12 CIVIVOX JARDUERAK


Aktoreak: Julia Ruiz César Guerra Jatorrizko ideia: Julia Ruiz César Guerra Jantzi-diseinua: Laura Acedo Txotxongiloak: Isa Soto Jatorrizko musika: Mariano Lozano-Platas Zuzendaria: Julia Ruiz Ekoizpena: LaSaL Teatro

2013KO URRIA  ABENDUA 13


CIVIV OXZE NTRO AK


danZ. Danza espazioa Dantza garaikidearen sormenerako eta zabalkunde artistikorako gunea. Azaroaren 2tik 30era. Civivox Iturrama zentroa. Sarrera: 3 €

16 CIVIVOX JARDUERAK

IKUSKIZUNAK Btwin Barcelona Beirut Where the things hide Guy Nader / Maria Campos Pentsamenduak hegalak ditu eta inork ere ez dezake haren hegaldia geldiarazi. Averroes, XII. mendeko arabiar filosofoa. Hiri bat utzi eta beste batera iristea. Deskubritzen hasi eta inguruabar berriez konturatzea. Ibilbide luze horretan, aurre egin beharreko oztopoak aurkitzen ditu norbanakoak, zeharkatu beharreko forma berriak. Non, iduriz, espektatibak itxuragabetzen eta desagertzen baitira. Esparru baldintzatzaile bat da, non gorputzaren arkitektura aldaketetara egokitzen baita, non gorputzaren arkitekturak onartu, errefusatu, bilatu, imajinatu, aurkitu eta bere burua berraurkitzen duen. Immigraziotik abiatzen den atal bat da, egungo gizartearen errealitate baten gisara; atal horretan irudiak eta egoerak sortzen dira, abstrakzioaren bila, eta sortu, halaber, fiskalitate bat, ingurune berri batera egokitzearen barne-prozesu bat izan daitekeenaren emozioak eta irudipenen sentsazioak. Zuzendaria: Guy Nader. Ekoizlea: Bipod 2009- Beirut Internacional Platform of Dance Apoyo La Caldera, Residencias 2009. Egileak: Guy Nader eta Maria Campos. Dantzariak: Guy Nader eta Maria Campos.

AZAROAK 2 LARUNBATA 20:00 ITURRAMA

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


Amagatall La Coja Dansa Amagatall familiendako ikuskizun berri bat da, Valentziako La Coja Dansa taldeak egina. Ikuskizun hau guraso batzuen abenturari buruzkoa da: alabaren bila ari dira etsi-etsian, desagertu baita puxika batekin batera hegan hastean. Antzezlan honetan, gurasoek alabaren ezkutaleku sekretuak aurkituko dituzte; azken finean, irudimenaren hegaletan gorderik dauden lekuak dira, alaba haietara joaten baita, nekez ulertzen duen mundutik ihesi joan nahi duenean. Saritutako bi dantzari, bideo-animazioak eta berariaz konposatutako musika bat egokitasunez uztartu dira kalitate handiko ikuskizun bat eskaintzeko, ezein haurrek galdu nahiko ez lukeena.

AZAROAK 9 LARUNBATA 12:30 ITURRAMA

Tempus,-i Anakrusa Tempus,-i izeneko lanak hiru hizkuntza nahasi nahi ditu musika, dantza eta antzerkia eszenaratuz, eta hiru hizkuntza horiek batu nahi ditu, bat bakarra izan dadin. Idazle batek bere lan-prozesuan dituen gorabeherak izanen dira istorioaren haria, eta idatzmakinaren eta hartatik sortzen den lanaren arteko harremana dantza moduan antzeztuko da. Eszenan entzuten diren soinuen bidez saiatzen da musika agertzen. Bidaia emozional bat, denbora, metronomo bat, idatz-makina bat, denboraren joan-etorria, denborari hautemateko modu desberdinak, tempus, tempi, tempo, temporum, tempis, tempis. Egileak, aktoreak eta koreografoak: Noemí Viana, Eneko Gil, Iñigo Ortega. Eszena-zuzendaria: Dejabu Panpin Laborategia. Musika eta soinua: Ebi Soria. Aholkulari eta gidoilaria: Oier Guillán. Diseinua eta argiztapen-teknikaria: Ander Fernandez. Ekoizlea: Leire Ugarte. Ikusizko komunikazioa: Ion Estala.

AZAROAK 23 LARUNBATA 20:00 ITURRAMA

Sortzaileak eta interpreteak: Julio Terrazas, Nano Napal eta Carmen Larraz. Musika-konposaketa: Ignacio Galindo. Zuzendaria: Carmen Larraz.

Egilea: Tatiana Clavel. Zuzendariak: Tatiana Clavel eta Santi de la Fuente. Aktoreak: Olga Clavel eta Santi de la Fuente. Musika: Heezen. Argiztapena: Hipólito Patón.

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Los 5 anillos. Proceso de creación Carmen Larrazen dantza-konpainia Miyamoto Musashi samuraiaren Los cinco anillos liburuan inspiratua dago. Ikuskizunaren gaia gerlaria da; hots, gerlariak bizitzarekiko eta heriotzarekiko duen barne-jarrera jorratzekoa. Pertsonaia arketipikoa da, kultura asko eta askotan ageri dena, eta adorearen, ohorearen, ausardiaren eta barneindarraren ikurra ere bada.

AZAROAK 16 LARUNBATA 20:00 ITURRAMA

Mi alma en lienzo Atena Fundazioaren Pasos de integración arte-konpainia Mi alma en lienzo lana antzerki moldean egindako dantza-ikuskizun bat da, zeinean gizon baten bizitza antzezten baita, ume txiki-txikia zenetik aurrera. Ikuskizunak kontatzen du bizitzaren une jakin batean gizona deabruaren tentaldian erortzen dela eta arima saltzen diola betiereko gaztetasunaren ordez. Horrela, garai nahasi eta iluna hasiko da, maite-jokoz eta konpainia txarrez beterikoa, baina egiazko maitasuna aurkitzeari esker, maitasun lañoa eta garbia aurkitzeari esker bukatuko da hura guztia. Horrek eraginda, sorginkeriari amaiera emanen dio eta berriz ere zoriontsu izanen da.

AZAROAK 30 LARUNBATA 20:00 ITURRAMA

Egilea: Atena Fundazioa. Zuzendaria: Estíbaliz Zubieta. Aktoreak: Atena Fundazioaren Pasos de Integración dantzakonpainia, desgaitasun intelektuala duten 30 pertsonak osatua. Pertsona horiek Atena Fundazioaren Eszena Arteen Eskolako jardueretan parte hartzen dute. Eszenografia: Iosune Urralburu Arza. Jantziak: Julia Turrillas eta Ekhiñe Andueza. Musika: María Lasarte. Argiztapena: Lívory Barbez. Soinua: María Lasarte.

2013KO URRIA  ABENDUA 17


Larrialdi aretoa Iruñeko musika-talde berri eta etorkizun handienekoak sustatzeko eta haien lana erakusteko esparrua. Urriaren 11tik azaroaren22ra. Civivox San Jorge zentroa Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Aurreikusitako leku guztiak bete arte.

IKUSKIZUNAK Bashira Bashira Nafarroako talde gazte bat da eta 2008an sortu zen, uztartu egin baitziren Mc´s taldeko kide Xabier Yarnozen eta Gorka Chocarroren letrak nahiz ahotsak Sara Oyónen ahots melodikoarekin. Ibilbide labur baina mamitsu horretan, hamarren bat kontzertu eman ditu eta Nafarroako Artista Gazteen Topaketetako lehiaketa irabazi du. Horrek agertokia partekatzeko aukera eman die Espainian ospe handia duten artistekin. Saria irabazi ondotik, Bashira aukera zabalagoen bila abiatu zen, eta bestelako taldea sortu zen. Horrela, gaur egun, arestian aipaturiko hiru musikariez gain, beste 5 instrumentista ere badira. Taldeak Nacedero izenburuko lehen diskoa plazaratu berri du. Cero a la izquierda Hona Cero a la Izquierda taldeko kideak: Javi Robles, ahotsa. Juan Escudero, gitarra. Sergio Pérez, gitarra eta koroak. Dani Lafuente, baxua. Eta Lucas Nicolay, bateria eta koroak. Cero a la Izquierda 2008an sortu zen, gazte iruindar batzuen musikarekiko zaletasun handiak bultzaturik, zaletasun hura gauzatzea erabaki baitzuten. Horrela, 2008ko udan lotu zitzaizkion ibilbideari. Une hartatik aurrera, taldea han eta hemen aritu zen etengabe eta, 2011-2012 denboral-

18 CIVIVOX JARDUERAK

URRIAK 11 OSTIRALA 19:30 SANDUZELAI

URRIAK 18 OSTIRALA 19:30 SANDUZELAI

dian zehar, 17 kontzertu eman zituen bai Iruñean bai Nafarroan, zenbaitetan beste talde batzuekin batera: esaterako, Back-flip, Hooked on Time, Brigada Improductiva, RaTTrap edo Yakuza’s Band. Sonic Toys Iruñeko eta Nafarroako eszena musikaletik elkar ezagutzen zuten hiru musikari eta lagunen batasunetik sortutako taldea da. Taldea, ofizialki, 2011ko abuztuan jaio zen, orduan jarri baitzioten izena eta lehen kantuen konponketak bukatu zituzten. Taldea sortzeko asmoa, ordea, askoz ere lehenagokoa da, eta hainbat bilera eta entsegu egin zituzten proiektuari forma ematen joateko. Musika-estiloari dagokionez, esan daiteke rock modernoa dela, XXI. mendeko rocka; horrela, kantuetan rock puruenaren funtsa entzun daiteke, baina norabide pertsonalagoan landua, eta gaur egungo joerekin bat. Hona Sonic Toys taldeko kideak: Alejandro Sanz, ahots nagusia eta gitarra. Adrián Vallejo, baxua eta koroak. Eta Xabier Jareño, bateria eta sekuentziak. La Red Bullet Honatx taldekideak: Mikel Salinas, ahots nagusia eta gitarra elektrikoa; Miguel Tiberio, gitarra elektrikoa, biola, teklatuak, perkusioa eta koroak; eta Borja Muerza, perkusioa, gitarra akustikoa eta koroak. La Red Bullet 2011ko irailean sortu zen, Adolfok, Borjak, Mikelek eta Miguelek osatua. 2012ko urtarrilean, Iñaki Llarena ekoizleak aukera eman zien Hey Mama lehen kantua estudioan doan grabatzeko, eta horri esker, musika-munduan pixka bat sartu ziren. Martxoan, Nafarroako Topaketen erdifinalista aukeratu zituzten eta Totem aretoan aritzeko parada izan zuten; beraz, beren lana gehixeago eman zuten ezagutzera. 2013ko urtarrilean UNAV-eko Kantautoreen pop-rock lehiaketa irabazi zuten. Taldeak hirukote formatuari eustea erabaki du, harik eta lehen diskoa grabatzen bukatu arte, zeina Aberingo Iñaki Llarenaren estudioan grabatuko baitute.

AZAROAK 8 OSTIRALA 19:30 SANDUZELAI

MT CIVIVOX AC TIVIDADES

AZAROAK 22 OSTIRALA 19:30 SANDUZELAI


Musikaentzunaldiak Prestakuntza eta espezializazioa Musikako Kontserbatorioan jasotzen ari diren ikasle eta musikari berri eta gazteen entzunaldiak. Pablo Sarasate Museo Aretoan ariko dira, Museo Aretoko bisitak eta Iruñeko musika ondarearen ezagutza bultzatzeko helburuz. Horrela, instrumentu eta diziplina ezberdinetan izan dituzten hobekuntzak erakutsiko dituzte, eta haiek sortutako errepertorio propioarekin esperimentatzeko eta entseatzeko aukera izanen dute.

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Urriaren 19tik azaroaren 23ra. Pablo Sarasate Museo Aretoa. Civivox Condestable zentroa. Sarrera doan. Leku guztiak bete arte.

Il Trovatore Egilea: G. Verdi

KONTZERTUAK

G. Verdiren Il Trovatore operan sarrera egiteko hitzaldi-sorta. Nafarroako Gayarre Operaren Adiskideen Elkartearekin elkarlanean (AGAO).

Haize-hari bikotea Harpa- eta flauta-bikotea. Edurne Arzoz eta Ingrid Molnár, nafarra eta hungariarra hurrenez hurren, biak ere Pablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionalari lotuak. Bikote gisa hasi ziren musika-jarduerak egiten, hain osagarriak diren bi instrumentu uztartuz: harpa eta flauta, alegia.

URRIAK 19 LARUNBATA 12:30 PABLO SARASATE MUSEO ARETOA

Interpretatzaileak: Edurne Arzoz, harpa. Ingrid Molnar, flauta.

Il Trovatore II Hitzaldia. Nork emana: Ricardo Visus. Urriak 7, astelehena. 19:30ean Civivox Iturrama zentroa Il Trovatore II Hitzaldia. Nork emana: José María Irurzun. Urriak 21, astelehena. 19:30ean Civivox Iturrama zentroa

MZ Dúo Biolin- eta akordeoi-bikotea. MZ-Dúo Laura Zudaire biolin-joleak eta Iñigo Mikeleiz akordeoilariak osatzen dute. Lehena Iruñeko Goi Mailako Kontserbatorioko ikasle ohia da, eta bigarrena, egungo ikaslea. Programa askotarikoa joko dute, hainbat garai eta izaeratako lanak, hala bikoteka nola bakarlari gisa, eta hainbat estilo ekarriko dituzte gogora, hala nola jazza, tangoa edota musika klasikoa.

AZAROAK 23 LARUNBATA 12:30 PABLO SARASATE MUSEO ARETOA

2013KO URRIA  ABENDUA 19


Iru単eko Orfeoiaren eskolania Eskolania 11 eta 17 urte arteko ikasleek osatzen dute. Zuzendaria Juan Gainza Berro da. A capella abesten duten errepertorioaren kantu batzuk emanen dituzte, pianoak lagunduta. Azaroak 22, ostirala. Civivox Mendillorri zentroa. 19:30ean. Sarrera doan.

La Pamplonesa Banda Civivox zentroetan La Pamplonesa musika-bandaren kontzertu-zikloaren edizio berria, Civivox Iturrama zentroan. Civivox Iturrama zentroa. Urriak 27 eta azaroak 10, igandeak. 12:30ean. Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

20 CIVIVOX JARDUERAK

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


CivivOSN Nafarroako Orkestra Sinfonikoa Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren aldi bereko kontzertuak Civivox Sarearen zazpi zentroetan. Azaroak 27, asteazkena. Civivox Condestable, Ensanche, Iturrama, Jus la Rocha, Mendillorri, Milagrosa eta San Jorge zentroetan. 19:30ean. Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

OCTUBREďšťDICIEMBRE 2013 MT

2013KO URRIA ďšť ABENDUA 21


Plektro musikaren XIV. jaialdia Abenduaren 7tik 15era. Civivox Iturrama zentroa Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

Artearen Adiskideak musika-elkarteak koordinatu eta kudeatzen du jaialdia, Iruñeko Udalarekin elkarlanean. Jaialdiaren helburua ziko instrumentuen musika-aukerak ezagutzera ematea da. Edizio honetan, Artearen Adiskideak elkarteko Paulino Otamendi Ganbera Orkestraz gain, Anido gitarra-laukoteak eta Tres Olmas Orkestrak ere parte hartu behar dute. Horrela, posible izanen dugu pultsu eta ziko instrumentuen tinbreak eta aukera musikalak hobeki ezagutzeko.

KONTZERTU PEDAGOGIKOA Paulino Otamendi ganbera-orkestra Kontzertu pedagogiko bat eginen da jaialdiari hasiera emateko, adin guztietako jendeari zuzendua. Gure orkestraren errepertorioaren lan bat edo hainbat oinarri harturik, ikuskizunak musikaren hainbat alderdi sakonduko ditu (egitura, tinbrea, izaera, etab.), era atseginean eta errazean sakondu ere.

ABENDUAK 7 LARUNBATA 19:30 ITURRAMA

MT CIVIVOX AC TIVIDADES

IKUSKIZUNAK Anido gitarra-laukotea Jesús Melchor, Carmen Becerra, Sergio Larrión eta Asier Peláez dira Anido Gitarra Laukoteko kideak. Guztiak gitarrako goi-mailako irakasleak dira eta, kontzertuak emateaz gain, irakaskuntzan ere aritzen dira Bilboko kontserbatorioetan, Eguesibarko Musika Eskolan eta Iruñeko Kontserbatorioan, hurrenez hurren. Barrokotik gaur egunera bitarteko estiloak lantzen dituzte errepertorioan.

22 CIVIVOX JARDUERAK

ABENDUAK 13 OSTIRALA 19:30 ITURRAMA


Tres Olmas Orkestra 1986an Rondalla Tres Olmas de Fuentesaúco de Fuentidueña musika-elkartea sortu zen, zeinak herriko ikastetxe publikoaren babespean jardun baitzuen, eta, ondotik, Ikasleen Guraso Elkartearen babespean: Olma de la Virgen. Hastapenetan, errondaila 40 kidek osatu zuten, guztiak ere herrikoak bertakoak, 9tik 40 urtera bitartekoak. Probintziako agertokietan jotzen ekin zion bere ibilbideari, kultura-, musika- eta arte-jarduerak sustatzeko eta egiteko, eta plektro musika herriko haurren eta gazteen artean zabaltzeko.

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Paulino Otamendi ganbera-orkestra Paulino Otamendi Ganbera Orkestra 1983an sortu zen, Los Amigos del Arte Musika Elkartearen baitan. Elkartea 1918an jaio zen musikaren adierazpen guztiak sustatzeko. Koldo Pastorren zuzendaritzapean, orkestrak bere bilakaera izan zuen bai instrumentuetan, bai errepertorioan, bai estiloan, eta bere tinbreari egokien zitzaion estiloaren bila jardun zuen, bai eta musika klasikoaren arloko aukera instrumentalei egokiena zitzaienaren bila ere. Orkestran instrumentu ugari dira, hala nola bandurriak, lauteak, laudona, baxua, gitarrak, zeharkako flauta, espineta, sintetizatzailea eta, zenbaitetan, perkusioa. Jorratzen dituzten musika-lanak barrokoak, klasikoak eta garaikideak dira. Egun Asier Zabalza da orkestraren zuzendaria.

ABENDUAK 14 LARUNBATA 19:30 ITURRAMA

Ikusi, entzun eta... txalo egin Erabilerraztasun unibertsalaren programa

ABENDUAK 15 IGANDEA 19:30 ITURRAMA

Kultur jardueren programa hau Nafarroa Retina elkarteak kudeatuko du, Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorrarekin elkarlanean, kultura- eta gizarte-jarduerak topatu, ezagutu eta sustatzeko esparruak sortze aldera. Urriaren 7tik abenduaren 9ra Ensanche, Juslarocha, Mendillorri eta Milagrosa Civivox zentroak

2013KO URRIA  ABENDUA 23


FILMEMANALDIAK

UKIMENESKULTURAKO LANTEGIA

Emanaldi guztiak DVD formatuan izanen dira, audiodeskripzioaz eta azpitituluez. Sarrera librea.

Sarrera librea.

La Comunidad Julia higiezin-agentzia batean lan egiten duen emakume heldu bat da, eta 300 milioi aurkituko ditu etxebizitza batean ezkutaturik. Ondoren, goiko apartamentura joan eta han dirua ezkutatuko du, baina asaldatua dagoen auzokide-komunitateari aurre egin beharko dio, bai eta eskrupulurik batere ez duen komunitatearen administratzaileari, ahal duen guztia eginen baitu emakumea atxikitzeko eta dirua eskuratzeko.

URRIAK 7 ASTELEHENA 19:30 MENDILLORRI

Espainia, 2000. Iraupena: 107 minutu. Zuzendaria: Alex de la Iglesia. Aktoreak: Carmen Maura, Emilio Gutiérrez Caba, Terele Pávez eta Sancho Gracia.

Criadas y señoras Mississippi, 60ko hamarkada. Skeeter neska gazte hegoaldetar bat da eta, behin unibertsitatea bukaturik, idazlea izan nahi du. Haren etorrerak gorabeherak sortuko ditu hiriko bizitzan, baita haren lagunen bizitzan ere. Izan ere, bizitza osoa familia handien zerbitzuan eman duten emakume beltzak elkarrizketatu nahi ditu; era guztietako arrazabereizkeria sufritu duten emakumeak dira, gainera.

AEB, 2007. Animazioa. Iraupena: 110 minutu. Zuzendaria: Brad Bird.

24 CIVIVOX JARDUERAK

URRIAK 10 OSTEGUNA 19:30 ZABALGUNEA

Ukimen-eskulturako hitzaldi-lantegia, Idoia Albéniz Historian lizentziadunak emana.

AZAROAK 18 ASTELEHENA 19:30 JUSLARROCHA

AEB, 2011. Iraupena: 137 minutu. Zuzendaria: Tate Taylor. Aktoreak: Emma Stone, Viola Davis, Bryce Dallas Howard, Sissy Spacek eta Octavia Spencer.

Ratatouille Remy arratoi bat da eta bost izarreko frantses jatetxe bateko puntako chefa izan nahi du; ezinezko ametsa da hori, baina hori amestera ausartzen da. Linguini sukalde-laguntzaile gazteak lagundurik, bikote bitxi horrek eskema guztiak hautsiko ditu, eta arratoia Parisko chefik garrantzitsuena bihurtuko da.

Artearen historiaz gehiago jakiteko Ukimen-eskulturako hitzaldi-lantegia Jarduera hau ikuspuntu ezberdin batez aztertuta arteaz gehiago jakin nahi duten pertsonei zuzenduta dago. Hainbat garaitako eskulturak erabiliko dira, arte-garai horietako bakoitza artelanaren beraren ukimenezko ezagutzaren bidez ulertzeko. Esperientzia teorikoa eta praktikoa izanen da, artearen historiari buruzko saio bat ikusmeneko arazoak dituen jendearentzat egokitua, ukimenaren bidez artelanez kontzientzia har dezaten.

ABENDUAK 9 ASTELEHENA 18:00 MENDILLORRI

INFORMATIKA LANTEGIA MT CIVIVOX AC TIVIDADES

Alfabetizazio digitala Koordinatzailea: NAFARROA RETINA Erabilerraztasun unibertsala bultzatzeko informatika-lantegia, ikusmen arazoak dituztenei zuzendua. Hona helburua: ikusteko arazoak (begi-lausoak, makula luteoko hastapenak...) dituzten edo izan ditzaketen pertsonek ordenagailua errazago erabil dezaten diseinatutako programa informatikoak erabiltzen ikastea. Oinarrizko informatika-ezagupenak, eta laguntza teknikoak erabiltzen ikastekoak –ahots-handitzeak edo ahots-sintetizadoreak–. Word, Internet eta posta elektronikorako hastapenak. Entitate laguntzailea: ONCE. Nork emana: Nafarroa Retinako informatika eta tiflotecnologiako ikasgelaren arduradunak.

URRIAK 1418 ASTELEHENETIK OSTIRALERA 11:30  13:30 MILAGROSA Izen-ematea, doan


Iruñeko XIV. Zinemaldia OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Iruñeko Zinemaldiaren hamalaugarren edizioa 2013ko urriaren 14tik 19ra bitarte eginen da. Film laburrak emanez zinemagile berriei laguntzeko borondatea mantenduta, Zinemaldia hazi egin da bere ibilbidean, ez bakarrik lehiaketarako sailak gehiago direlako, baizik eta, era berean, gaur egun Nafarroako eta Estatuko zinemaldietako kultur ekitaldi nabarmena ere badelako. Urriak 14 – 18. Civivox Iturrama zentroa Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

2013KO URRIA  ABENDUA 25


ZAILA: EDUCATIF Urriak 14 (astelehena) – 18 (ostirala) 9:30ean. Civivox Iturrama zentroa

ZAILA: IKUSBALIOAREN ERAKUSTALDIA De noche ellas bailan Kairoko familia baten eta emakume-klan baten istorioa da, non dantzarako artea amengandik alabengana igarotzen baita, aspaldi-aspaldiko garaietatik. Matriarkak aldi berean gobernatzen ditu familia eta negozioa; zenbaitetan, pazientziaz, baina ia beti esku gogorrez. Familiaren topalekua apartamentu txiki bat da, non alaben kexuak eta erreguak etengabe azaleratzen baitira.

URRIAK 14 ASTELEHENA 19:30 ITURRAMA

Zeelanda Berria, 2010. Zuzendaria: Briar March. Ekoizlea: Lyn Collie. Ekoiztetxea: On the Level Productions. Gidoigilea: Briar March. Argazkia: Briar March. Iraupena: 80 minutu. Hizkuntza: Ingelesez eta takuuz, gaztelaniazko azpitituluekin.

26 CIVIVOX JARDUERAK

URRIAK 16 ASTEAZKENA 19:30 ITURRAMA

Frantzia, Israel eta Palestina, 2011. Zuzendariak: Emad Burnat eta Guy Davidi. Ekoizleak: Christine Camdessus, Serge Gordey, Emad Burnat eta Guy Davidi. Gidoigileak: Emad Burnat eta Guy Davidi. Argazkia: Emad Burnat. Musika: Le Trio Joubran. Iraupena: 90 minutu. Hizkuntza: Ingelesez, hebreeraz eta arabieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Kanada, 2010. Zuzendariak: Isabelle Lavigne eta Stéphane Thibault. Ekoizlea: Lucie Lambert. Ekoiztetxea: Les films du tricycle. Gidoigilea: Isabelle Lavigne eta Stéphane Thibault. Argazkia: Stéphane Thibault. Iraupena: 80 minutu. Hizkuntza: Arabieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.

Había una vez una isla Zer gertatuko litzateke zure familiak aurre egin beharko balio etxea uzteko erabakiari, klima-aldaketak eraginda? Hori gertatzen ari da Takuu-n, hau da, ozeano Bareko hego-mendebaldeko uharte txiki batean. Itsasgorak etxeak ur azpian uzten dituen bitartean, klima-aldaketaren egiazko ondorioek erditik ukitu dute Polinesiako erkidego horren bizitza.

Cinco cámaras rotas Emad gazte palestinar bat da, etxeko zinema-kamerak maite ditu. 2005ean, israeldarren hondeamakinak haren herrira iritsi ziren horma bat eraikitzeko; hormak juduen kokaleku erraldoi bat zedarrituko du, inguruz inguru. Kamera eskuetan hartuta, Emadek lehen mugimendu haiek grabatu zituen. 5 urte eta 5 bideo-kamera behar izan ditu Emadek bere herriak israeldarren zapalketari nola aurre egin dion grabatzeko. Aldi berean, bere seme Gibreel Emaden hazkuntza grabatu zuen, herritarren mugimenduaren lehen egunetan jaiotakoa.

URRIAK 15 ASTEARTEA 19:30 ITURRAMA

Big boys gone Bananas! Noraino irits daiteke multinazional bat bere irudia babesteko? Fredrik Gertten zinemagileak aurre egiten dio elikagaigintzako Dole Food Company multinazionalak haren aurka hasitako jazarpen legal eta psikologikoari, bere dokumentala estreinatzean: hots, Bananas!*. Nikaraguako nekazaritza-sail bateko 12 langilek enpresa ahaltsuaren kontra tartekatutako salaketa kontatzen du. Suedia, 2011. Zuzendariak: Fredrik Gertten. Ekoizleak: Margarete Jangård. Ekoiztetxea: WG Film. Gidoigilea: Fredrik Gertten. Argazkia: Joseph Aguirre, Stefan Berg, Joakim Demmer, David McGuire eta Frank Pineda. Iraupena: 88 minutu. Hizkuntza: Ingelesez, suedieraz eta gaztelaniaz, gaztelaniazko azpitituluekin.

URRIAK 17 OSTEGUNA 19:30 ITURRAMA

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


Kuchu Call me Kuchu Jendeak kuchu esaten dio Ugandako LGTB taldeari. Gizartean, kulturan eta arlo judizialean ematen da talde horren aurkako jazarpena. Homosexualitatearen aurkako Lege berriak espetxe-zigorrak eta, are gehiago, heriotza-zigorrak ere ezarri ditu homosexualen eta seropositiboen aurka. Legearen mehatxupean, tokiko liderrak eta ekintzaileak giza eskubideak urratzearen kontrako borrokaren ikur bihurtu dira nazioartean. David Kato homosexuala dela argi eta garbi esan duen Ugandako lehen gizona da eta publikoki protesta egitera ausartzen den gay gutxietako bat da. AEB. 2012. Zuzendariak: Malika Zouhali-Worrall eta Katherine Fairfax Wright. Ekoizlea: Malika Zouhali-Worrall. Gidoigilea: Malika Zouhali-Worrall eta Katherine Fairfax Wright. Argazkia: Katherine Fairfax Wright. Musika: Jon Mandabach. Iraupena: 87 minutu. Hizkuntza: Ingelesez eta gandaz, gaztelaniazko azpitituluekin.

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

URRIAK 18 OSTIRALA 19:30 ITURRAMA

Sanduzelaiko Liburutegiko Zinema-Kluba Sjd Zine Tank Sanduzelaiko Liburutegi Publikoko zinema-kluba da, Ramón Herrera idazle eta zinemadibulgatzaileak koordinatua. Pertsona zinemazale batzuek osaturiko talde bat hilean behin biltzen da, aurrez aukeraturiko film bat eztabaidatzeko eta iruzkintzeko. Kluba zinema maite duen jende guztiari zuzendua dago, gehiago eta haratago ikusten ikas dezaten. Ikuspuntuak trukatzea aberasgarria izaten da berez, eta horrez gain, klubaren helburua da taldekideek ikas dezatela zinema munduko hizkuntzaren kodeak hobeki ezagutzen, analisiaren eta eztabaidaren bidez. Horrela, oinarri teoriko eta tekniko bat eskuratuko dute, oso lagungarria kide bakoitzak bere irizpidea osa dezan, zinema aukeratze eta interpretatze aldera. Eta hori guztia era dibertigarrian eta dinamikoan. Filmak jatorrizko bertsioan ematen dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Urriaren 22tik azaroaren 17ra. Civivox San Jorge zentroa Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

2013KO URRIA  ABENDUA 27


FILMEMANALDIAK Celebración Klingenfeldt familia Danimarkako goi-burgesiako familia bat da, eta denak daude aitalehenaren hirurogeita hamargarren urtebetetzea ospatzeko prest. Gizonak ospe handia du eta orbangabeko ibilbidea ere bai. Alabaina, hiru seme-alabak, nahiz eta elkarren artean oso desberdinak diren, aukera horretaz baliatuko dira familiaren trapu zikinak azaleratzeko.

URRIAK 22 ASTEARTEA 19:30 SANDUZELAI

Danimarka, 1988. Iraupena: 105 minutu. Zuzendaria: Thomas Vinterberg. Aktoreak: Henning Moritzen, Ulrich Thomsen, Thomas Bo Larsen eta Birthe Neumann.

Sed de mal Narkotikoen ataleko polizia bat Mexikoko mugara iritsi da emaztearekin, noiz eta lehergailu batek eztanda egin duen unean. Berehalakoan hartuko du ikerketaren ardura, bertako polizia-buru Quinlan-ek lagundurik, zeina oso ezaguna baita inguru osoan bere metodo gogor eta zikinengatik. Bi gizonen artean borroka ankerra hasiko da, haietako bakoitzak bestearen aurkako frogak baititu.

AZAROAK 19 ASTEARTEA 19:30 SANDUZELAI

MT CIVIVOX AC TIVIDADES

AEB, 1958. Iraupena: 108 minutu. Zuzendaria: Orson Welles. Aktoreak: Charlton Heston, Janet Leigh, Orson Welles, Marlene Dietrich eta Joseph Cotten.

El niño Brunok hogei urte ditu. Soniak, hamazortzi. Liejako behe-auzoetan ozta-ozta bizi den bikote bat dira; neskak laguntza bat kobratzen du; mutila, ordea, lapurretan aritzen da bere bandarekin. Soniaren semea, Jimmy, jaiotzen denean, neskak bere buruari galdetuko dio ea Bruno gauza izanen ote den aita on bat izateko edo bere betiko trapitxeoetatik bizitzen jarraituko duen. Belgika, 2005. Iraupena: 95 minutu. Zuzendariak: JeanPierre Dardenne eta Luc Dardenne. Aktoreak: Jérémie Renner, Déborah François, Jérémie Segard eta Fabrizio Rongione.

28 CIVIVOX JARDUERAK

ABENDUAK 17 ASTEARTEA 19:30 SANDUZELAI


Mapamunditarrak 2013 arte- eta bidaia-topaketak Landu zure lorategia. Izen hori dauka Mapamunditarrak, Arte eta Bidaia Topaketen zazpigarren edizioak. Iruñean eginen da 2013ko urriaren 25etik azaroaren 24ra bitarte, eta erakusketak, bisitak eta film-emanaldiak izanen dira.

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Zinema jatorrizko Bertsioan

Mapamunditarrak. Arte eta Bidaia Topaketak 2007an jaio zen Iruñeko La Caracola kultur elkartearen eskutik, kultura garaikidea hedatze aldera eta kultura-aniztasuna sustatze aldera. Urteotako helburu nagusia izan da publikoaren eta sortzaileen arteko topaketak sendotzea, artea jendearengana hurbiltzeko eta irekitasuna nahiz elkarrizketa lantzeko.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuarekin elkarlanean.

Filmak jatorrizko bertsioan ematen dira, gaztelaniazko azpitituluekin.

Azaroak 6, asteazkena. Civivox Iturrama zentroa. 19:00etan

Die Welle La ola Rainer Wenger institutuko irakasle karismatiko bat da eta anarkiaren inguruko hezkuntza-proiektu bat zuzentzea irrikatzen zuen; irakasle bat aurreratu zaio, eta klasean autokrazia jorratzearekin konformatu behar du. Diktaduren sorrerarekin, faxismoarekin eta nazismoarekin lotuz, Wenger-ek saio oso praktikoak antolatuko ditu, gaia zergatik den erakargarria azaltzeko: talde-espiritua, ideal bateratuak, elkarrekiko laguntza, uniformeak eta kanpo-parafernalia. Alemania, 2008. Iraupena: 108 minutu. Zuzendaria: Dennis Gansel. Aktoreak: Jürgen Vogel, Frederick Lau, Max Riemelt eta Jennifer Ulrich.

Urriaren 28tik azaroaren 11ra. Civivox Iturrama zentroa Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

FILMEMANALDIAK El sol del membrillo Egilea: Víctor Erice Madril, 1990eko udazkena. Urte asko joan dira Antonio López pintoreak bere estudioko lorategian irasagarrondo bat landatu zuenetik. Orain, fruitua ematen hasi den honetan, zuhaitza margotzea erabaki du. Filmean margolanaren prozesu sortzailea ageri da, zer alderdi tekniko jartzen diren jokoan erakusten du, bai eta pintoreak estudioa bisita-

URRIAK 28 ASTELEHENA 19:30 ITURRAMA

2013KO URRIA  ABENDUA 29


ARGAZKILEHIAKETA

tzera doazenekin izaten dituen elkarrizketak ere. Pintoreak berak prozesuan dituen sentsazioek eta adierazpenek osatzen dute haria. Epaimahaiaren Sari Berezia Cannesko Zinemaldian. 1992.

Iruña Fokatu Iruñeko Bazterrak 2013 XVII. argazki-lehiaketa

Espainia, 1992. Iraupena: 140 minutu. Aktorea: Antonio López.

L´arbre et la forët Zuhaitza eta basoa Egileak: Olivier Ducastel eta Jacques Martineau Seme nagusiaren heriotzaren ondorioz berragertu den sekretuari aurre egin behar dio familia batek. Frédérik-ek seme-alabei eta bilobei aitortuko die Vichyko Frantziako zelaietan giltzapetu zutela homosexuala izateagatik. Handik itzulitakoan, zuhaitz bat landatu zuen; hain zuzen ere, orain etxea babestu eta aldi berean mehatxatzen duen zuhaitz ederra. 2009ko Jean-Vigo Saria.

AZAROAK 4 ASTELEHENA 19:30 ITURRAMA

Teknika librea da. Argazkiak argazki-paperean aurkeztu beharko dira ezinbestean. Paperaren gehienezko neurriak: 30 x 40 cm. Argazkiaren orbanaren tamaina librea izanen da, baina gehienez ere 28 x 38 cm-koa, markoztatze-materialarekin bat egin dezan.

Frantzia, 2010. Iraupena: 95 minutu. Aktoreak: Guy Marchand, Françoise Fabian, Sabrina Seyvecou, Yannick Renier, François Négret eta Catherine Mouchet.

Stellet light Argi isila Egilea: Carlos Reygadas Filma Cuauhtémoc-en filmatu da Chihuahuako Estatuan. Filma komunitate menonita batean kokatua dago . Johan gizon ezkondua eta hainbat semealabaren aita da, eta agertoki horretan, maite-harremanak izanen ditu beste emakume batekin; hau da, hori bere erlijioaren legeak eta komunitate horretako ohiturak urratzea da. 2008ko Ariel Sariak. Argazki Onena, Emakumezkoen Koaktuaziorik Onena, Gidoi Onena, Zuzendaritza Onena eta Film Onena. Cannesko Zinemaldia. 2007. Epaimahaiaren Saria. Fipresci. 2007. urteko Latinoamerikako Film Onena. Mexiko-Frantzia-Holanda, 2007. Iraupena: 142 minutu. Aktoreak: Miriam Toews, Maria Pankratz, Elizabeth Fehr, Cornelio Wall Fehr, Jacobo Klassen eta Peter Wall.

30 CIVIVOX JARDUERAK

Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. Pertsona bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak.

Ez dira lehiaketan onartuko kartoi mehe, passe-partout edo tankera horretako euskarrien gainean aurkeztutako argazkiak. Epaimahai teknikoaren lana errazte aldera, argazkiak aurkezten dituena izanen da argazkietan ageri den jendearen baimenaren eta/edo onespenaren arduraduna. AZAROAK 11 ASTELEHENA 19:30 ITURRAMA

Argazkiak Civivox San Jorge zentroan aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g. Sanduzelai. Telefonoa: 948136400). Argazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali (kasu horretan, behar bezala babestu behar dira, kalteak eragozteko). Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lanak aurkezteko epea 2013ko azaroaren 18an amaituko da, astelehenarekin, 21:00etan. Argazkiak zentroan bertan identifikatuko dira, horiek noiz jaso eta orduan. Ez da ezer idatzi behar haietan, ezta oharrik itsatsi ere, argazki-papera ez hondatzeko. Halaber, partehartzaileek beren oniritzia ematen ahalko dute, deialdi honi

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


eta Civivox zentroek antolatutako beste deialdi antzekoei buruzko informazioa jasotzeko. Eman beharreko argibideak: argazkia zein datatan egin den, Iruñeko zein leku zehatzetan (epaimahai teknikoari lana errazteko) eta argazkiaren deskribapen labur bat. Garrantzitsua da tokia adieraztea edo zehaztea epaimahai teknikoaren lana eta erabakia errazte aldera. Gutun-azal itxi batean egilearen datu pertsonalak eman behar dira: izen-abizenak, NAN, helbidea, telefonoa eta adina edo jaiotze-data; eta, horiez gain, argazki bakoitzaren izenburua, argazkia zein tokitan egin den eta argazkiaren deskribapen laburra. Aipatu datuak 1999ko abenduaren 13ko Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak babesten ditu. Argazkiak lehiaketatik at utziko dira, baldin eta atzeko aldean egileen izen-deiturak idatzirik eramaten badituzte. Epaimahaiburua Hezkuntza eta Kultura Alorreko Zinegotzi Delegatua izanen da, eta epaimahaikideak, argazkigintzako profesionalak eta Iruñeko Udaleko teknikariak. OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Sariak. Lehen saria: 700 €. Bigarren saria: 400 €. Hirugarren saria: 300 €. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria: 400 €. Kopuru horiei dagokien atxikipena aplikatuko zaie, PFEZ dela medio. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, ematen ahalko ditu.

Arte garaikidearekin topaketak Civivox zentroek ateak zabalduko dituzte, arte eta pentsamendu garaikideen arteko elkarrizketa eta topaketa gune bat ezartzeko; gune horretan, publikoari eta bere lanei beraiei eginen die aurre artistak. Ziklo honetan, jada hainbat lagun aritu dira, hala nola Fermín Alvira eta Naroa Armendáriz artista plastikoak, Javier Muro eskultorea eta Verónica Eguaras ikusentzunezko artista, Sigma Project-en eta Juan José Eslava konpositorearen musika-lanak, eta Abel Azcona artista; hau da, performance arteak Nafarroan duen ordezkaririk adierazgarrienetako bat. Urriak 8 – 16. Civivox Jus la Rocha eta Milagrosa zentroak. Sarrera librea.

Sari-banaketa: azaroan izanen da, Civivox San Jorge zentroan. Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukeratuta). 2014ko urtarrilaren 11ra arte. Civivox San Jorge zentroan. Lehiaketara aurkeztutako argazkien itzulketa: 2014ko urtarrilaren 22tik aitzina. Civivox San Jorge zentroan.

2013KO URRIA  ABENDUA 31


TOPAKETAK Amaia Molinet Amaia Molinet (Lizarra, 1988) etorkizun handiko artista bat da. Harentzat, arte munduko sormen-lan oro sentsibilitatearen eta adimenaren artean diharduen ekuazio bat bezalakoa da, eta horrekin bat lan egiten du. Hasiera batean, argazkigintzatik garatzen du bere lana eta, zenbaitetan, poetika material bat behar izaten du, eta egitura eskultorikoago baterainoko bilakaera egiten du. Talde identitateari dagozkion gaiak tratatu nahi ditu, norbanakoen ikuspuntu batetik. Dela izaera performatibo batetik, dela begirada dokumentalago batetik. Nolanahi ere, bere lanetan gai errealak eta konprometituak lantzen ditu, garai eta leku bati lotutakoak; azken finean, testuinguru bati lotutakoak. Alicia Otaegui Bi egunez, Milagrosa Civivox zentroan, Alicia Otaegui artista kontzeptualak lantegi teoriko eta praktiko bat emanen du. Elkarrekin artelan bat sortuko da. Alicia Otaegui duela hamar urte baino gehiago egin zen ezaguna, gai birziklatuak erabiliz egindako altzarien bitartez. Haren erakusketen artean hauek dira nabarmentzekoak: Artefacto, Bolsos, radiografías de mujer, Regálame, Setenta por setenta, Clotidianeidad, 2 x1 a 100, eta De buen “umor”. 2010az geroztik, bere Zapateado biolin erraldoia Nafarroako Parlamentuaren artefuntsean dago, Pablo Sarasate nafar biolin-jolearen mendeurrena ospatzeko erakusketan ikusgai egon zena. Era berean, Silvia Jauregui artistarekin batera, a cortina multicolor egin zuen Iruñeko Oblaten zubiaren gainean. Lan hura egiteko, PET materiala erabili zuten, bai eta Iruñerriko Mankomunitatearen plastikozko botilak ere. Bere proiektuen artean ere nabarmentzekoak dira erakusketetarako muntaketak, antzerki-eszenografiak, bideoklipak, publizitate-iragarkiak, zinema-dekoratuak edota merkataritza-lokaletarako proiekturen bat.

32 CIVIVOX JARDUERAK

ARTISTAREKIKO TOPAKETA URRIAK 8 ASTEARTEA 19:30 JUSLARROCHA SAIO PRAKTIKOA URRIAK 9 ASTEAZKENA 18:00  21:30 JUSLARROCHA

Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa 1813, frantses inbasioaren bukaera. Nafarroa bidegurutze liberalean Urriaren 24tik 31ra. Civivox Condestable zentroa. Sarrera doan. Nazioarteko Foroaren koordinatzaileak dira Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkartea (SEHN) eta Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroa (FEHME). Inaugurazio-ekitaldia urriaren 28an, 19:00etan, eta bukaerako ekitaldia, urriaren 31n, asteazkena, 21:00etan.

ARTISTAREKIKO TOPAKETA URRIAK 15 ASTEARTEA 19:30 MILAGROSA SAIO PRAKTIKOA URRIAK 16 ASTEAZKENA 18:00  21:30 MILAGROSA

Iruñeko Ziudadela frantses okupazioaren garaian Hizlaria: Juan José Martinena Ruiz. Historian doktorea eta Nafarroako gotorlekuetan aditua.

URRIAK 24 OSTEGUNA 19:00 KONDESTABLEA

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Espozen tropek Erriberriko Jauregia erre zutenekoa Hizlaria: Javier Corcín Ortigosa. Erriberriko ikastetxe publikoko irakaslea eta Erriberriko gaietan aditua.

URRIAK 25 OSTIRALA 19:00 KONDESTABLEA

Frantsesen gainbehera eta doceañismoa Independentzia Gerraren bukaeran Hizlaria: Francisco Miranda Rubio. Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko (SEHN) eta Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). NUPeko katedraduna.

URRIAK 28 ASTELEHENA 19:00 KONDESTABLEA

Espainiako armada erregularra Nafarroan. Iruñeko blokeoa Hizlaria: José Manuel Guerrero Acosta. Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). Ingeniarien Teniente Koronela. Historia eta Kultura Militarraren institutua.

URRIAK 29 ASTEARTEA 19:00 KONDESTABLEA

Sorauren eta Zabaldika Hizlaria: Eduardo Oslé Guerendiáin. Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko kidea (SEHN) eta armadako koronela.

URRIAK 29 ASTEARTEA 20:00 KONDESTABLEA

Ingelesen eta portugaldarren kanpaina nafar Pirinioetan Hizlaria: Nuno de Lemos. Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). Portugaldar armadako teniente koronela.

URRIAK 30 ASTEAZKENA 19:00 KONDESTABLEA

C’est fini. Soult-en azken ekintzak Espainian Hizlaria: Gilbert Lledo. Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). Frantses historialaria eta Madrilgo Liceo Francés-eko irakasle izana.

URRIAK 30 ASTEAZKENA 20:00 KONDESTABLEA

Gerraondoa Nafarroan Hizlaria: Juan Luis Erce Eguaras. Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). Historian doktorea.

URRIAK 31 OSTEGUNA 19:00 KONDESTABLEA

Erbesteak, herrak eta hurbilketak: gerraren epilogo intelektuala Hizlaria: Juan López Tabar. Nafarroako Ikerlan Historikoen Elkarteko (SEHN) eta Espainiako Historia Militarra Aztertzeko Foroko kidea (FEHME). Historian doktorea.

URRIAK 31 OSTEGUNA 20:00 KONDESTABLEA

2013KO URRIA  ABENDUA 33


Arkeologia Nafarroan Urriaren 21etik azaroaren 23ra. Civivox Condestable zentroa Sarrera doan. Leku guztiak bete arte.

HITZALDIAK Iruña eta Islama 711. urtean, Iruña Navarreríak osatutako hirigunea besterik ez zen. Iturri historikoek berretsi dute Iruña musulmanek konkistatua egon zela 713tik 799ra. Dena den, maqbara garrantzitsu bat aurkitu izana aurkikuntza berritzaile bat izan da, eta aukera ematen du Iruña eta Islamari buruzko tesi klasikoak berrikusteko.

BISITA GIDATUAK

URRIAK 21 ASTELEHENA 19:30 KONDESTABLEA

Iruñeko Katedrala. Denboraren mailak Bisita gidatua, Occidens erakusketaren arkeologiaaretoa ikusteko, non katedral-multzoan egindako arkeologia-indusketa guztietatik datozen materialak ikusgai baitaude. Gainera, egun egiten ari diren indusketak azalduko dira.

URRIAK 26 LARUNBATA 12:00  13:00 Izen-ematea: 4 €

Elkartzeko lekua: Iruñeko Katedraleko ate nagusian. Gidaria: Mercedes Unzu eta María García-Barberena, arkeologoak.

Nork emana: María García-Barberena, arkeologoa.

MT CIVIVOX AC TIVIDADES

Pompelo. Erromatarren garaia, K.a. I-K.o. V. mendeak Iruñean azken urteotan egindako arkeologia-indusketek informazio zabala eta berria eman dute, eta panorama berri bat ireki dute hiriko historiari buruz. Hiriko arkeologiari esker, eta aztarnen ikuspegia oso partziala bada ere, azken 20 urteotako indusketek aukera eman dute erromatar hiria nolakoa zen hobeki jakiteko, eta, zenbaitetan, hiri honetako hirigintzari buruzko tesi klasikoak zuzendu dira. Nork emana: María García-Barberena, arkeologoa.

34 CIVIVOX JARDUERAK

AZAROAK 20 ASTEAZKENA 19:30 KONDESTABLEA

Harresiak Iruñeko lurpean Bisita gidatua, hiriko hainbat aparkalekutan eta eraikinetan berreskuratu diren harresiak ikusteko. Elkartzeko lekua: Civivox Condestable zentroa. Gidaria: María García-Barberena, arkeologoa.

AZAROAK 23 LARUNBATA 12:00  13:00 Izen-ematea: 2 €


Bestela esanda Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz Topaketa-foroa, ahozko narrazioaren generoa hobeki ezagutze aldera. Ikasleekiko topaketak eta erakustaldi didaktikoak, eztabaida-foroak, perfomance-topaketa eta ahozko narrazioei buruzko ikuskizun-ziklo bat helduentzat, literaturaren, antzerkiaren eta musikaren hizkuntza aztertzeko, bai eta ahozko narrazioko komunikazioaren literatur hizkuntzak aztertzeko ere. Azaroaren 7tik 26ra. Civivox Condestable zentroa. Sarrera doan. Leku guztiak bete arte.

ERAKUSTALDI DIDAKTIKOAK IKASLEEKIN

Edgar Allan Poeren ipuin hautatuak Irakurketa dramatizatua Napae-Activa2013 proiektuaren baitako jarduera OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

TOPAKETA DIDAKTIKOA IKASLEEKIN

AZAROAK 7 OSTEGUNA 12:00 KONDESTABLEA

Zuzendaria: Susana Gutiérrez. Egokitzapena: Carlos Sotelo. Taldea: Hoidek Producciones

Narrazioa eta musika, hori bikote ona! Hizlariak hainbat antzerki- eta musika-proiektutan parte hartu du, eta ahozko narrazioak musikarekin duen harremana azalduko du.

AZAROAK 21 OSTEGUNA 12:00 KONDESTABLEA

Nork emana: Belén Otxotorena, aktorea.

PERFOMANCETOPAKETA De bolsillo Ahozko narrazioko ikuskizuna Pertsona bakarreko antzerki-proposamena, non hitza protagonista baita eta agertokia betetzen baitu.

AZAROAK 14 OSTEGUNA 12:00 KONDESTABLEA

Egile eta interpretea: Félix Albo, istorio-kontalaria.

EZTABAIDAFOROA Ahozko narrazio-teknikak narratiba idatzian. Cervantesen liburuetatik ateratako adibide batzuk: Rinconete y Cortadillo eta On Kixoteren pasarteak Miguel de Cervantesen Novelas Ejemplares liburuak argitaratzearen IV. mendeurrenaren karira.

AZAROAK 12 ASTEARTEA 19:30 KONDESTABLEA

Hitzordua... Nuria Mediavillarekin Angelina Jolieren edo Kate Winslet-en ahotsa Aurkezlea: Fernando Nieto, kazetaria

AZAROAK 19 ASTEARTEA 19:30 KONDESTABLEA

Nuria Mediavilla 70eko hamarkadan hasi zen bikoizketako aktore lanetan. Pantaila handiko emakumezko aktore gazte gehienen ohiko ahotsa da: Helena Bonham-Carter, Juliette Binoche, Cameron Diaz, Uma Thurman, besteak beste. Film handiak bikoiztu ditu, hala nola Tomates verdes fritos, El paciente inglés, Chocolat, edo Los miserables. Halaber, animaziozko pertsonaiei jarri die ahotsa, hala nola Fiona-ri Shrek filmean, edo La tigresa-ri Kung Fu Pandan filmean. Irakaslea da Lokuzio Masterrean Pompeu Fabra Unibertsitatean eta Bikoizketa Masterreko zuzendaria MK3 Goi Mailako Eskolan.

Nork emana: Carlos Mata, Filologia Hispanikoan doktorea

2013KO URRIA  ABENDUA 35


Bapatean Marra

IKUSKIZUNAK A nuestras anchas Kontatu, abestu gozatzeko, eta gozatu patxada ederrean egonda.

AZAROAK 7 OSTEGUNA 19:30 KONDESTABLEA

Urriak 4, ostirala. Civivox Iturrama zentroa. 19:30ean Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta (pertsona bakoitzeko bi) jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Aurreikusitako leku guztiak bete arte.

Egile eta interpretea Victoria Gullón, erromantze-kantaria eta istorio-kontalaria.

Pespuntes Juglare-doinuko proposamena, eta publikoarekiko lotura zuzena.

AZAROAK 14 OSTEGUNA 19:30 KONDESTABLEA

Egile eta interpretea: Félix Albo, istorio-kontalaria

El burlador sin sardina El burlador de Sevillaren egokitzapen librea Aktoreak: Belén Otxotorena eta Inma Gurrea Dramaturgia eta zuzendaritza: Pasadas las 4

Miguel Delibesen Aún es de día liburuko zatiak Irakurketa dramatizatua Napae-Activa2013 proiektuaren baitako jarduera Zuzendaria: Susana Gutiérrez. Egokitzapena: Carlos Sotelo. Taldea: Hoidek Producciones. Musika-lankidetza: Amigos del Arte.

ESPECTÁCULO

36 CIVIVOX JARDUERAK

AZAROAK 21 OSTEGUNA 19:30 KONDESTABLEA

AZAROAK 26 ASTEARTEA 19:30 KONDESTABLEA

Bapatean Marra Biurdana BHIak antolaturiko Euskarazko Irakurraldi Publikoaren XIX. edizioaren karira, aurtengo omenduek, hau da, Asisko, Patxi Uharte Zaldieroa eta Patxi Gallego marrazkilariek eta Unai Iturriaga gidoilariak inprobisazioko ikuskizun diziplina-anitz bat eskainiko digute, Carles Beldaren doinuek lagunduta eta Iruñeko Hezkuntza Eskola Ofizialeko irakasle eta bertako Bertso Eskolako arduradun Ainhoa Aranburuk zuzenduta. Marrazkiak: Asisko, Patxi Uharte Zaldieroa, Patxi Gallego. Gidoilariak: Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio. Musika: Carles Belda. Gai-proposamena: Ainhoa Aranburu.

MT CIVIVOX AC TIVIDADES


Haurrendako espazioa Urriaren 4tik abenduaren 21era. Civivox sarea. Civivox Condestable zentroko Haurrendako Ikasgelako lantegiak eta euskarazko haur programazioa izan ezik. Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenago. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Leku guztiak bete arte.

Lantegiak. Civivox Condestable zentroko haurrentzako ikasgela Arte plastikoak, eskulanak, collageak, paper eta ebakigarriak eta bestelako jarduerak. Civivox Condestable zentroko haurrentzako ikasgela. Ostiraletan: 17:30 – 19:30. Izen-ematea: 2 € saio bakoitzeko. Aldez aurretik izena eman behar da, astez aste, Civivox Condestable zentroan. Pertsona bakoitzak bi izen-emate egiten ahalko ditu, aurreikusitako leku kopurua bete arte (15 leku).

OCTUBREDICIEMBRE 2013 MT

Zabalguneko eta Milagrosako ipuin-aretoa Ipuin-kontalariak, 3 eta 8 urte arteko haurrentzat eta haien senideentzat.

Cuentos en Sol Mayor Kontalaria: Sergio de Andrés Har ezazue zuen jarlekua eta gozatu melodia, ez baita inoiz tonutik kanpo egonen; hori bai, sol Maiorrean, bestela euria eginen du eta. Urriak 5, larunbata. 12:00etan Civivox Ensanche zentroa

La leyenda del espantapájaros Kontalaria: Eñaut Gorbea Bost istorio fantastiko, batzuk elezaharrak dira, beste batzuk asmakizunak, badira paperezko istorioak eta txori-istorioak, baina haietan guztietan murgildu beharra daukazu, zure irudimena dantzan jarriko baduzu. Urriak 19, larunbata. 12:00etan Civivox Milagrosa zentroa

Cuentos golosos Kontalaria: Izaskun Mujika Ipuinak kontatzen dira, gutiziagarriak oso, gozo-gozoak, ekain erdiko azukrezko hodeia bezain gozoak, irasagar-konfitura edo urtutako gozokia bezain gozoak. Ipuin goxo-goxoak, guztiak ere haurrentzat, pistatxo-zaporearekin amonarentzat eta, koko-txirbilekin, aitonarentzat. Zatozte eta ahogozatu.

manetan sartzeko aukera ematen diguten jolasak ere.

Azaroak 30, larunbata. 12:00etan Civivox Ensanche zentroa

Ttiki-ttikitik handira Gure gorputzak ahalbidetzen dizkigun askotariko dimentsioak bilatuko ditugu.

Encuéntate Kontalaria: Estefanía de Paz Martak bizikletaz bidaiatuz ematen du bizitza, tokitik tokira. Ez da oso ongi orientatzen, eta Frantziara nahi duenean Italian agertzen da, eta mendira joan nahi duenean, hondartzan. Martak bidaietan bizi izandako milaka istorio kontatuko dizkigu... hori bai, bidean galdu ezean.

Azaroak 11, astelehena. 18:45ean Civivox Milagrosa zentroa

Abenduak 14, larunbata. 12:00etan Civivox Milagrosa zentroa

Ispiluak Dantzakideak gure ispilu bihurtuko dira, eta gorputzak multzoan mugitzen dira.

Milagrosako dantza: Gorputza

Abenduak 16, astelehena. 18:45ean Civivox Milagrosa zentroa

Nork emana: María Arcos.

Eskuak eta oinak Gure eskuek eta oinek dituzten mugimenduak eta aukerak aurkituko ditugu. Urriak 21, astelehena. 18:45ean Civivox Milagrosa zentroa

Animaliak Animalia hau edo hura bihurtuko gara adierazkortasuna lantzeko. Azaroak 25, astelehena. 18:45ean Civivox Milagrosa zentroa

Dantza-lantegiak, 4 eta 8 urte arteko haurrei zuzenduak.

Saio hauetan mugimenduaren bitartez esploratzen dugu gure gorputza, bai eta gorputz-atalak, artikulazioak, gorputz-adarrak, etab. ere. Gure adierazmena ikertzen dugu, bai eta gorputzaren bidez lagunekin harre-

2013KO URRIA  ABENDUA 37


Ingelesezko ipuin-kontalaria Mendillorrin Ipuin-kontalariak, 4 eta 8 urte arteko haurrei eta senitartekoei zuzenduta.

Mike and the Ostrich Egg Kontalaria: Iñigo García Mikeren maskotak hanka bat hautsi du eta, huraxe sendatzeko, Mikek ostruka-arrautza baten bila joan beharko du, arrautzak propietate magikoak baititu. Abentura askotan murgilduko da eta izaki arraroei eginen die aurre. Lortuko al du bere maskota sendatzea? Urriak 19, larunbata. 18:00etan Civivox Mendillorri zentroa

One Eyed Jack Kontalaria: Iñigo García Jack pirata gazte-gazte bat da eta inoizko altxorrik handienaren bila dabil. Altxorraren bila, hamaika abentura biziko ditu itsasontzi batean, inor bizi ez den uharte batean, etab. Gauza izanen ote da altxorra aurkitzeko? Azaroak 23, larunbata. 18:00etan Civivox Mendillorri zentroa

The Castle of Wonders Kontalaria: Iñigo García Bi lagun bidaia batean dabiltza eta maitagarri baten bisita jasoko dute. Basoaren sakonenean leku berezi bat aurkitzeko gauza badira, nahi adina gauza edukiko dituzte. Baina azkar ibili beharko dute, toki hori betirako desagertu eginen baita, berandu iristen badira. Abenduak 21, larunbata. 18:00etan Civivox Mendillorri zentroa

38 CIVIVOX JARDUERAK

Une magikoak... Juslarrochan 4 eta 8 urte arteko haurrei eta senitartekoei zuzenduta.

Haurrei eta helduei zuzendutako bidaia, Juslarrochan ilusioaren eta fantasiaren munduan murgiltzeko. Ilusioak familiartean Melvi Ilusionista Magia familia osoarentzat, Familien Magoaren eskutik Urriak 5, larunbata. 18:00etan Civivox Jus la Rocha zentroa

Fan-tas- ti-magia Melvi Ilusionista Magia fantastikoa eta dibertigarria familia osoarentzat Urriak 26, larunbata. 18:00etan Civivox Jus la Rocha zentroa

Udazken magikoa basoan Marcos magoa Ibilaldi bat magiaz eta misterioz beteriko baso sorgindu batean, familia osoarentzat. Ez duzu galduko, ezta? Azaroak 16, larunbata. 18:00etan Civivox Jus la Rocha zentroa

Spaguettinni, makila magikoarekin Marcos magoa Egungo magiako txefak menu magiko especiale eta estupendinibat prestatu du. Para tutti il mundi. Abenduak 14, larunbata. 18:00etan Civivox Jus la Rocha zentroa


Haur antzerkia, euskaraz Sarrera: 3 €

Magic Spectacular Sun Magoa Familia osoarendako magia-ikuskizun paregabea, umorean eta ikusleekiko elkarreraginean oinarritua.

batean barneratuko dira, kanta kantari eta dantza dantzari abentura handi bat bizitzeko. Zuzendaria: Urko Oskoz eta Nerea Urbizu. Aktoreak: Urko Oskoz, Liebana Goñi, Uxue Rodriguez, Aitziber Fernandez eta Xabier R. Akerreta. Abenduak 21, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan Civivox Iturrama zentroa

Magoa: Sun. Laguntzailea: Berni. Urriak 26, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan Civivox Mendillorri zentroa

A zer nolako per... kusio eguna Irratsaio bat antzezten da, zeinean saioek zerikusia baitute zuzenean jotzen diren musika-lanekin, perkusioaren familiako instrumentuak ezagutzera emateko. Kontalaria: Javier Irigoyen. Ideia eta gidoilaria: Javier Irigoyen eta Belén Otxotorena. Pianoa: Gorka Pastor. Perkusioa: Txus Eguilaz. Azaroak 2, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan Civivox San Jorge zentroa

Txarlestrup Zirika Zirkus Txarlestrup oso banda berezia da, gauza baita charlestona jotzeko, zirku-akrobaziak egiteko eta klakea dantzatzeko. Badirudi bandako artista bat ez dela etorri. Behar izanen al dute ikusle maiteen laguntza? Oier Bravo: klarinetea eta zirkua. Luis Laínez: washboard-a eta zirkua. Maribel Martínez: pianoa eta zirkua. Ainhoa Juaniz: kontrabaldea eta zirkua. Azaroak 23, larunbata. 12:00etan eta 18:00etan Civivox Jus la Rocha zentroa

Liburu magikoa Ene Kantak Enekok eta Maitek topatuko duten liburu magikoaren bitartez, mundu fantastiko

Has dadila ikuskizuna!... Sanduzelain 4 eta 8 urte arteko haurrei eta senitartekoei zuzendutako jarduera. Kontalaria: Estitxu Arroyo Sanchey.

Camila y el huracán Camilak amets bat dauka. Eta, gauero, harekin egiten du amets. Harik eta, azkenean, behin batez... abenturari ekiten dion arte. Zer ote dago han? Urriak 26, larunbata. 12:00etan Civivox San Jorge zentroa

Un camino sin final Martinek beti gehiago eta gehiago jakin nahi du. Haren jakin-minak ez du mugarik. Egunero, gauza, egoera, pertsona... mordo bat imajinatzen du. Eta, azkenean, hainbestean imajinatutako huraxe aurkituko du. Azaroak 23, larunbata. 12:00etan Civivox San Jorge zentroa

El regalo de Mateo Azkenean, urte bat igaro eta gero, atzera itzuli dira errege magoak. Aurten, Mateok oso gutun berezia idatzi du. Eta, imajinatzen ez duen gauza bat gertatuko da. Ikusiko duzu! Abenduak 21, larunbata. 12:00etan Civivox San Jorge zentroa

2013KO URRIA  ABENDUA 39


ERA KUSK ETA K


Erakusketak Civivox Condestable zentroa

Civivox Ensanche zentroa

Pablo Sarasate erakusketa 1893. urtean Pablo Sarasatek testamentua egin zuen eta sorterriko Udalari egun Sarasate Museoan ikusgai dauden objektu guztiak laga zizkion. Museo hori Udalarena da eta 1897. urtean inauguratu zen. Hil baino urte batzuk lehenago Pablo Sarasatek IruĂąeko Udalari utzitako ondarearen ale garrantzitsuenak jasotzen ditu museoak: hainbat pieza, musikariaren objektu pertsonal batzuk (bitxiak, bere erabilerarako tresna batzuk, altzariak eta beste), bi biolin eta beste hainbat musika-instrumentu, liburutegia eta musika-funtsak. Horrekin batera, errege eta enperadoreengandik jasotako opariak, partiturak, musika-lanak eta -programak, esmaltezko zigarro-kaxa errusiarrak eta urrezko erloju katedunak. Eta Mariano Benlliurek brontzean egindako busto bat, JosĂŠ Llanecesek egindako erretratu bat, haren Vuillaume eta Gaul&Bernardel biolinak eta Bechtein pianoa.

Barnealde atsekabetuak Javier Ignacio Zalbaren argazki-erakusketa Irudi horiek hunkigarriagoak dira berekin dakartenagatik erakusten dutenagatik baino. Izandakoaren barnealdea nahiz kanpoaldea kontatzen dute, hau da, nabarmenki hondatuak dauden fatxadak eta barrualdeak. Objektu eta lanabes ahaztuak, sentimenduzko ganbarak, lurzoruetako arrailak, orpotik aterata dauden ate erdi irekiak... Holako tokietan sartzean, indarkeriazko sentsazio saihestezin bat sentitzen duzu, desagertu nahi ez duen iragan baten uneak gogoratzen dira.

Erakusketa iraunkorra Asteartetik larunbatera: 11:00 – 14:00 eta 18:00 – 21:00

42 CIVIVOX JARDUERAK

pertsona horiek babesa hartu behar izan duten zelaietan eguneroko bizitza zertan den erakutsi nahi du. Azaroaren 4tik 25era

Lohizko haurtzaroak Madre Coraje elkartearen erakusketa Argazki- eta informazio-panelen erakusketa da, Limako aldirietako jendearen eguneroko bizi-baldintza gogor eta kaskarrak erakusteko eta hemengo gizartea sentsibilizatzeko. Hango haur asko lan egin beharrean daude txikitatik, familiari berari bizirik irauten laguntzeko; eta, ondorioz, ez dute eskolara joaterik. Azaroaren 28tik abenduaren 27ra

Urriaren 4tik 30era

Gazte errefuxiatuak: erbestetik ateratzea ACNUR GKEren argazki-erakusketa Erakusketa honek erakusten du nerabeek errefuxiatuen zelaietan duten bizimodua, bai eta zer eginkizunetan aritzen diren ere: egur eta ur bila joan, eskolara joan, eraikuntzetan lagundu, anaia-arreba txikiak zaindu, artisautza-lantegietan parte hartu, nekazaritzan lan egin, komunitateko bileretara bertaratu, etab. Milioika errefuxiatuk eta desplazatuk bizi duten egoeraz sentsibilizatu nahi du erakusketak gure gizartea eta, era berean, hemengo herritarren artean pertsona haien aldeko konpromisoa sustatu; erakusketak, hartara,

Civivox Iturrama zentroa Heldu txikiak Virginia Santos Itoizen pintura-erakusketa Haurrak, beharbada, ez dira nahi genukeen bezain tolesgabe. Erretratu horietan, haurrak ageri dira, baina... dakiten haurrak dira. Litekeena da haurtzaroa izatea helduok, oroimen gaizto batetik abiatuta, egiten dugun eraikuntza huts bat; hau da, sekulan berreskuratzerik izanen ez dugun nostalgia baten eraikuntza, edo sekulan izan ez genuen gauza baten eraikuntza. Zein puntutaraino da horrela? Haurtzaroa kontzeptu aldagarria da, kulturaren eta


une historikoaren araberakoa, eta era berean, helduen munduaren eta haurren munduaren arteko harreman moduak definitzen ditu. Haurra sinbolo bat da eta ispilu bat bezala islatzen ditu gizartean dauden estutasun eta kezkak. Urriaren 2tik 30era

En-Hacore Erregutu zuenaren iturria Javier Alonsoren pintura-erakusketa Formatu handiko lanen bidez, bilduma honetan Javier Alonso saiatu da aldarrikatzen artearen esperientzia sakratu eta kultural horretara itzuli beharra hutsalkeriaren inperioaren aurrean. Artista honentzat, artelanek egiazko espazio baten beharra dute oraindik ere, esperimentatuak izan daitezen. Eta egun, desmaterializazioaren aro erdian, oraindik ere badira gorputzez gorputz bizi behar diren esperientziak; artea, esate baterako. Erakusketa honetan, ikusleak esanahi sakoneko lanei eginen die aurre; hainbat teknikatan eginak dira, baina collageak hartu du protagonismoa. Azaroaren 6tik 28ra

Amaia Molinet Amaia Molinet (Lizarra, 1988) etorkizun handiko artista bat da. Harentzat, arte munduko sormen-lan oro sentsibilitatearen eta adimenaren artean diharduen ekuazio bat bezalakoa da, eta

horrekin bat lan egiten du. Hasiera batean, argazkigintzatik garatzen du bere lana eta, zenbaitetan, poetika material bat behar izaten du, eta egitura eskultorikoago baterainoko bilakaera egiten du. Talde identitateari dagozkion gaiak tratatu nahi ditu, norbanakoen ikuspuntu batetik. Dela izaera performatibo batetik, dela begirada dokumentalago batetik. Nolanahi ere, bere lanetan gai errealak eta konprometituak lantzen ditu, garai eta leku bati lotutakoak; azken finean, testuinguru bati lotutakoak. Topaketak Arte garaikidearekin zikloaren baitako jarduera. Abenduaren 4tik 31ra

Kolorea eta sentsazioak Carlos Mateo Dorayren pintura-erakusketa Hogei bat lan dira, eta guztietan ere artistak akrilikoa eta olio-pintura erabili ditu, bizitzako eta eguneroko paisaiako eszenak erretratatzeko. Bere pintzelkada eta estilo errealistaren bidez, xehetasun bakoitzaren eta une bakoitzaren garrantzia nabarmentzen saiatu da, bestela inor ez zen hartaz ohartuko. Urriaren 31tik abenduaren 10era

Eguberriko postalak Civivox zentroek antolatzen duten Eguberriko txartelen lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai. Abenduaren 20tik urtarrilaren 4ra

Civivox Jus la Rocha zentroa Grabatua: paperaren gaineko aztarnak Civivox Condestable zentroan emandako grabatu-ikastaroko ikasleek egindako lanen erakusketa 2012-2013 ikasturtean zehar, hainbat grabatu-teknika erabilita egindako estanpak dira, Mª Carmen Jiménezek Civivox zentroan emandako lantegian. Gai, ikuspuntu eta sentsibilitate ezberdinak, grabatuaren arteak ematen dituen aukera ezin konta ahalakoak erakusteko.

Civivox Mendillorri zentroa Civigraff 2013 Graffiti-erakusketa Civigraff graffiti-lehiaketaren zazpigarren edizioko 6 graffiti aukeratuen, finalisten eta sarituen erakusketa. Erakusketa iraunkorra Mendillorriko zelaian

Urriaren 4tik 25era

2013KO URRIA  ABENDUA 43


Bizitza ipuin hutsa da Ana Asensioren akuarela-lanen eta beste teknika batzuen erakusketa Ipuin-ilustrazioaren eta arte kontzeptualaren arteko irudi-erakusketa da. Egileak, Ana Asensiok, era askotako teknikak erabili ditu, hala nola marrazkia, akuarela, argazkia eta collagea. Eguneroko motiboak, eraikinak, jendea eta etxeko barnealdeak fantasiazko munduak bihurtzen dira. Urriaren 3tik 25era

Collageak: basoaren jaiotza Carmen Liberalaren lan-erakusketa Collagea eta bestelako pintura-teknikak erabilita egindako ilustrazioak dira. Lanen motibo nagusiak txoriak eta basoa dira. Paper manipulatua eta pintura batera erabiltzeak testura berriak sortzen ditu, guztiak ere kolorez eta adierazkortasunez beteak.

Civivox Milagrosa zentroa Bakea hemen hasten da Palestinako errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren erakusketa Erakusketa honek Palestinako ia bost milioi errefuxiatuk 1948. urtetik – lehenengo gerra arabiar-israeldarra hasi eta herritarrak desplazatzera behartu zituenetik– bizi duten egoera erakutsi nahi die Nafarroako herritarrei. Bakea hemen hasten da erakusketak ibilbide bat egiten du Libanon, Gazako zerrendan nahiz Zisjordanian bizi duten egoeran barna. Argazkiek Palestinako errefuxiatuek egunero gainditu behar dituzten erronkak erakusten dituzte: ur falta, joan-etorriak egiteko zailtasunak checkpoint-en eta hormaren ondorioz, eta behar-beharrezko horniduren falta. Irailaren 16tik urriaren 15era

Azaroaren 4tik 30era

Marra, forma eta kolorea Xabier Urtiagaren pintura-erakusketa Egilearen lana behaketaren eta bilaketaren emaitza da. Arshile Gorky armeniar pintoreak dio irudimen sortzailea funtsezkoa dela artean. Artea ez dago subkontzientean noiz aurkituko duten zain, meategiko zaina bailitzan. Artea aldez aurreko ezagutzatik sortzen da, bai eta esperientziaren baieztapen kualitatibo batetik eta behaketa sentiberatik ere. Haren hitzak nire eginez, hona hemen nire lana, behaketaren eta bilaketaren ondorio. Abenduaren 4tik 31ra

44 CIVIVOX JARDUERAK

Helburua: irudia Civivox Milagrosa zentroko argazkilantegiak egindako argazki-erakusketa, José Luis Pujolek 2012-2013 ikasturtean emana.

Eszena Arteen Prestakuntza Eskolako ikasleek taldean egindako lan-bilduma bat ekarri dute erakusketara, guztiak ere paperean eta kartoian egindakoak; haien artean, tamaina handiko Gernika bat. Lan oso koloretsuak dira Picassoren obra omentzeko. Azaroaren 28tik abenduaren 30era

Civivox San Jorge zentroa Gaueko argazki-lehiaketa Gaueko argazki-lehiaketaren bigarren edizioan epaimahaiak saritu eta aukeratutako argazkien erakusketa. Urriaren 31ra arte

Koloretako munduak AFIRA Elkartearen eta Sanduzelaiko Erretiratuen Elkartearen pinturaerakusketa kolektiboa Pintura artistikoarekiko zaletasuna duten Afira Elkarteko kideek Sanduzelaiko Erretiratuen Elkarteko kideekin batera egindako lan-erakusketa. Klaseak Nati Garbayo artistak ematen ditu. Azaroaren 4tik 15era

Urriaren 21etik azaroaren 23ra

Picasso ATENAren bidez Atena Fundazioaren ikasleen lan kolektiboen erakusketa Atena Fundazioa irabazi-asmorik gabeko entitate bat da, eta artea du lanabes desgaitasun intelektuala duten pertsonekin lan egiteko, haien bizi-kalitatea hobetze aldera eta haien garapen pertsonala eta artistikoa garatzea sustatze aldera. Fundazioaren

Iruña Fokatu 2013 Iruña Fokatu 2013 argazki-lehiaketako epaimahaiak saritu eta aukeratutako argazkien erakusketa. Erakusketa argazki sarituek, epaimahaiaren aipamenek eta lehiaketara aurkezturiko argazkiaukeraketa batek osaturik dago. 2014ko urtarrilaren 11ra arte


2013KO URRIA  ABENDUA 45


A GE ND A


urria OSTIRALA

4

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Iturrama Euskarazko Programazioa Ikuskizuna. Bapatean Marra [36] ASTEAZKENA

9

18:00-21:00 Juslarrocha Arte-topaketa Amaia Molinetekin. Topaketak arte garaikidearekin [32]

ASTEARTEA

15

19:30 Iturrama Zinema. Había una vez una isla. Iruñeko XIV. Zinemaldia [26] 19:30 Milagrosa Arte-topaketa Alicia Otaeguirekin. Topaketak arte garaikidearekin [32]

LARUNBATA

19

12:30 Pablo Sarasate Museo Aretoa Musika-entzunaldia. Haize-hari bikotea [harpa eta flauta] [19] 12:00 Milagrosa Ipuin-kontalaria, 3 urtetik gorako haurrentzat. La leyenda del espantapájaros [37] 18:00 Mendillorri Ingelesezko ipuin-kontalaria, 4 urtetik gorako haurrentzat. Mike and the Ostrich Egg [38] OSTIRALA

25

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:00 Kondestablea Hitzaldia. Espozen tropek Erriberriko Jauregia erre zutenekoa. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33]

ASTEARTEA

29

19:00 Kondestablea Hitzaldia. Espainiako armada erregularra Nafarroan. Iruñeko blokeoa. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33] 20:00 Kondestablea Hitzaldia. Sorauren eta Zabaldika. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33]

48 CIVIVOX JARDUERAK

LARUNBATA

5

12:00 Zabalgunea Ipuin-kontalaria, 3 urtetik gorako haurrentzat. Cuentos en Sol Mayor [37] 18:00 Juslarrocha Magia, 4 urtetik gorako haurrentzat. Ilusioak familiartean. Une magikoak... Juslarrochan [38] OSTEGUNA

10

19:30 Zabalgunea Ukimen-eskulturako lantegia. Artearen historia. Erabilerraztasun unibertsalaren programa [24]

ASTEAZKENA

16

19:30 Iturrama Zinema. Cinco cámaras rotas. Iruñeko XIV. Zinemaldia [26] 18:00–21:30 Milagrosa Arte-topaketa Alicia Otaeguirekin. Topaketak arte garaikidearekin [32]

ASTELEHENA

21

19:30 Kondestablea Hitzaldia. Iruña eta Islama. Nafarroako arkeologiari buruzko zikloa [34] 19:30 Iturrama Hitzaldia. Il Trovatore. Egilea: G.Verdi IlTrovatore zikloa [19] 19:30 Kondestablea Hitzaldia. Iruña eta Islama. Nafarroako arkeologiari buruzko zikloa [34] 19:30 Iturrama Hitzaldia. Il Trovatore. Egilea: G.Verdi IlTrovatore zikloa [19] LARUNBATA

26

12:00 Iruñeko Katedrala Bisita gidatua. Iruñeko Katedrala. Denboraren mailak. Nafarroako arkeologiari buruzko zikloa [34] 12:00/18:00 Mendillorri Haur antzerkia, euskaraz. Magic Spectacular [39] 12:00 Sanduzelai Jarduera, 4 urtetik gorako haurrentzat. Camila y el huracán. Has dadila ikuskizuna!... Sanduzelain [39] 18:00 Juslarrocha Magia, 4 urtetik gorako haurrentzat. Fan-tasti-magia. Une magikoak... Juslarrochan [38] 20:00 Iturrama Pop kontzertua. Nacho Campillo [06] ASTEAZKENA

30

19:00 Kondestablea Hitzaldia. Ingelesen eta portugaldarren kanpaina nafar Pirinioetan. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33] 20:00 Kondestablea Hitzaldia. Soult-en azken ekintzak Espainian. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33]

ASTELEHENA

7

19:30 Iturrama Hitzaldia. Il Trovatore. Egilea: G. Verdi Il Trovatore zikloa [19] 19:30 Mendillorri Zinema. La Comunidad Erabilerraztasun unibertsalaren programa [24] OSTIRALA

11

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Sanduzelai Musika. Bashira Larrialdi aretoa zikloa [18] OSTEGUNA

17

19:30 Iturrama Zinema. Big boys gone Bananas. Iruñeko XIV. Zinemaldia [26]

ASTEARTEA

22

19:30 Sanduzelai Zinema. Celebración. Sanduzelaiko Liburutegiko zinema-kluba [28]

IGANDEA

27

12:30 Iturrama Kontzertua. La Pamplonesa musika-banda [20]

OSTEGUNA

31

19:00 Kondestablea Hitzaldia. Gerraondoa Nafarroan. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33] 20:00 Kondestablea Hitzaldia. Gerraren epilogo intelektuala. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33]

ASTEARTEA

8

19:30 Juslarrocha Arte-topaketa Amaia Molinetekin. Topaketak arte garaikidearekin [32]

ASTELEHENA

14

19:30 Iturrama Zinema. De noche ellas bailan. Iruñeko XIV. Zinemaldia [26]

OSTIRALA

18

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Iturrama Zinema. Call me Kuchu. Iruñeko XIV. Zinemaldia [27]19:30 Sanduzelai Musika. Cero a la izquierda. Larrialdi aretoa zikloa [18] OSTEGUNA

24

19:00 Kondestablea Hitzaldia. Iruñeko Ziudadela frantses okupazioaren garaian. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [32]

ASTELEHENA

28

19:00 Kondestablea Hitzaldia. Frantsesen gainbehera eta doceañismoa Independentzia Gerraren bukaeran. Frantsesteari buruzko Nazioarteko X. Foroa [33] 19:30 Iturrama Zinema. El sol del membrillo. Mapamunditarrak 2013 Arte- eta bidaia-topaketak [29]


azaroa LARUNBATA

2

12:00/18:00 Sanduzelai Haur antzerkia, euskaraz. A zer nolako per... kusio eguna [33] 20:00 Iturrama Dantza garaikideko ikuskizuna. Btwin Barcelona Beirut. Ciclo DanZ [16]

OSTIRALA

8

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Sanduzelai Musika. Sonic Toys Larrialdi aretoa zikloa [18] ASTEARTEA

12

19:30 Kondestablea Eztabaida-foroa. Ahozko narrazioteknikak narratiba idatzian. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [35]

ASTELEHENA

18

19:30 Juslarrocha Zinema. Criadas y señoras. Erabilerraztasun unibertsalaren programa [24] 21:00 Sanduzelai Argazkiak aurkezteko azken eguna. Iruña Fokatu argazki-lehiaketa [30]

OSTIRALA

22

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Mendillorri Kontzertua. Iruñeko Orfeoiaren eskolania [34] 19:30 Sanduzelai Musika. La Red Bullet Larrialdi aretoa zikloa [18]

ASTEAZKENA

27

19:30 Civivox Condestable, Ensanche, Iturrama, Jus la Rocha, Mendillorri, Milagrosa eta San Jorge zentroetan. Kontzertua. Nafarroako Orkestra Sinfonikoa [21]

ASTELEHENA

4

19:30 Iturrama Zinema. L’arbre et la forët. Mapamunditarrak 2013. Arteeta bidaia-topaketak [30]

LARUNBATA

9

12:30 Iturrama Familiendako dantza-ikuskizuna. Amagatall. Ciclo DanZ [17] 16:30/17:30/18:30 Mendillorri Haur an-tzerkia. ¿Quién era yo antes de ser yo? La casa incierta [08]

OSTEGUNA

14

12:00 Kondestablea Erakustaldi didaktikoa ikasleekin. De bolsillo. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [35] 19:30 Kondestablea Ikuskizuna. Pespuntes. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [36]

ASTEARTEA

19

19:30 Kondestablea Perfomance-topaketa. Hitzordua... Nuria Mediavillarekin. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [35] 19:30 Sanduzelai Zinema. Sed de mal Sanduzelaiko Liburutegiko zinema-kluba [28]

LARUNBATA

23

12:00 Kondestablea Bisita gidatua. Harresiak Iruñeko lurpean. Nafarroako arkeologiari buruzko zikloa [34] 12:00/18:00 Juslarrocha Haur antzerkia, euskaraz. Txarlestrup [39] 12:00 Sanduzelai Jarduera, 4 urtetik gorako haurrentzat. Un camino sin final. Has dadila ikuskizuna!... Sanduzelain [39] 12:30 Pablo Sarasate Museo Aretoa Musika-entzunaldia. MZ Bikotea [biolina eta akordeoia] [19] 18:00 Mendillorri Ingelesezko ipuin-kontalaria, 4 urtetik gorako haurrentzat. One Eyed Jack [38] 20:00 Iturrama Dantza garaikideko ikuskizuna. Los cinco anillos. Proceso de creación. Ciclo DanZ [17] LARUNBATA

ASTEAZKENA

6

19:00 Iturrama Zinema jatorrizko Bertsioan. Die Welle [29]

IGANDEA

10

12:30 Iturrama Kontzertua. La Pamplonesa musika-banda [20]

OSTIRALA

15

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 21:00 Sanduzelai Umorezko ikuskizuna Ramón Arangüena. El placer de fracasar [10] ASTEAZKENA

20

19:30 Kondestablea Hitzaldia. Pompelo. Erromatarren garaia, K.a. I - K.o. V. mendeak. Nafarroako Arkeologiari buruzko zikloa [34]

ASTELEHENA

25

18:45 Milagrosa Dantza-lantegia 4 urtetik gorakoentzat [37]

OSTEGUNA

7

12:00 Kondestablea Erakustaldi didaktikoa ikasleekin. Edgar Allan Poeren ipuin hautatuak. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [35] 19:30 Kondestablea Ikuskizuna. A nuestras anchas. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [36] ASTELEHENA

11

18:45 Milagrosa Dantza-lantegia 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Iturrama Zinema. Stellet light. Mapamunditarrak 2013. Arte- eta bidaiatopaketak [30] LARUNBATA

16

11:00/12:30 Mendillorri Haur antzerkia. Lalú. LaSaLTeatro antzerki-taldea [12] 18:00 Juslarrocha Magia, 4 urtetik gorako haurrentzat Udazken magikoa basoan. Une magikoak... Juslarrochan [38] 20:00 Iturrama Dantza garaikideko ikuskizuna. Tempus,-i. Ciclo DanZ [17] OSTEGUNA

21

12:00 Kondestablea Topaketa didaktikoa ikasleekin. Narrazioa eta musika. Literatura-jardunaldiak ahozko narrazioari buruz [35] 19:30 Kondestablea Ikuskizuna. El burlador sin sardina. Literaturajardunaldiak ahozko narrazioari buruz [36] ASTEARTEA

26

19:30 Kondestablea Ikuskizuna. Miguel Delibesen Aún es de día liburuko zatiak Literaturajardunaldiak ahozko narrazioari buruz [36]

30

12:00 Zabalgunea Ipuin-kontalaria, 3 urtetik gorako haurrentzat. Cuentos golosos [37] 20:00 Iturrama Dantza garaikideko ikuskizuna. Mi alma en lienzo. Ciclo DanZ [17] 2013KO URRIA  ABENDUA 49


abendua LARUNBATA

7

19:30 Iturrama Kontzertu pedagogikoa. Paulino Otamendi ganbera-orkestra Plektro musikaren XV. Jaialdia [22]

IGANDEA

15

19:30 Iturrama Kontzertua. Paulino Otamendi ganbera-orkestra. Plektro musikaren XV. Jaialdia [23]

50 CIVIVOX JARDUERAK

ASTELEHENA

9

18:00 Mendillorri Zinema. Ratatouille. Erabilerraztasun unibertsalaren programa [24]

ASTELEHENA

16

18:45 Milagrosa Dantza-lantegia 4 urtetik gorakoentzat [37]

OSTIRALA

13

17:30 Civivox Condestable zentroko haurrendako ikasgela Eskulanak eta arte plastikoak lantzeko lantegia, 4 urtetik gorakoentzat [37] 19:30 Iturrama Kontzertua. Anido gitarra-laukotea. Plektro musikaren XV. Jaialdia [22]

ASTEARTEA

17

19:30 Sanduzelai Zinema. El niĂąo. Sanduzelaiko Liburutegiko zinema-kluba [28]

LARUNBATA

14

12:00 Milagrosa Ipuin-kontalaria, 3 urtetik gorako haurrentzat. EncuĂŠntate [37] 18:00 Juslarrocha Magia, 4 urtetik gorako haurrentzat. Spaguettinni, makila magikoarekin. Une magikoak... Juslarrochan [38] 19:30 Iturrama Kontzertua. Tres Olmas Orkestra. Plektro musikaren XV. Jaialdia [23] LARUNBATA

21

12:00/18:00 Iturrama Haur antzerkia, euskaraz Liburu magikoa [39] 12:00 Sanduzelai Jarduera, 4 urtetik gorako haurrentzat. El regalo de Mateo. Has dadila ikuskizuna!... Sanduzelain [39] 18:00 Mendillorri Ingelesezko ipuin-kontalaria, 4 urtetik gorako haurrentzat. The Castle of Wonders [38]


Argibideak Civivox zentroen ordutegiak Astelehenetik ostiralera Iturrama, Mendillorri eta Sanduzelai. 09:00etatik 21:00etara Kondestablea, Zabalgunea, Juslarrocha eta Milagrosa 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara Larunbatetan. Zentro guztietan 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara San Juan Bosco zentroa Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 17:00etara Erakusketak. Bisita-ordutegia Astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara Programa honetako jardueretan parte hartzeko EszenatokiaK programako ikuskizunak. Sarrera: 3 € (La Casa Incierta. LaSal Teatro) 6 € (Nacho Campillo. Ramón Arangüena) Programaren ikuskizunak ‘DanZ’ Sarrera: 3 € (Iturrama) Euskarazko haur programazioa Sarrera: 3 € Beste jarduera batzuk Solasaldiak eta hitzaldiak. Literatur jardunaldiak eta ikuskizun diziplina-anitza euskaraz. Musika-bandak, Larrialdi aretoa. Erakusketak, erakustaldiak, entzunaldiak, kontzertuak, zinemaemanaldiak Retina Nafarroa-rekin, Iruñeko Zinemaldiarekin eta Sanduzelaiko liburutegiarekin elkarlanean, zinema jatorrizko bertsioan eta Mapamunditarrak. Ipuin-kontalariak eta haurrendako antzeko jarduerak. Sarrera doan, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko. Aurreikusitako leku guztiak bete arte. Behin jarduera hasita, ezin izanen da sartu. Lehiaketak eta deialdiak Sarrera doan, aurrez Civivox zentroetan izena emanda. Lantegiak eta antzekoak Aldez aurretik izena eman behar da, edozein Civivox zentrotan. Bisita gidatuak Aldez aurretik izena eman behar da, edozein Civivox zentrotan.


Civivox. Jarduerak: Urria, azaroa, abendua 2013  

Dantza, Iruñeko XIV. Zinemaldia, Arkeología Nafarroan, zinema, Eszenatokiak...