Issuu on Google+

Proyecto1:Maquetación 1

29/3/11

18:07

Página 1

San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Proyecto1:Maquetaci贸n 1

29/3/11

18:07

P谩gina 4


Proyecto1:Maquetaci贸n 1

29/3/11

18:07

P谩gina 3


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 1


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 1


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 2


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

PĂĄgina 3

San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 4


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

PĂĄgina 5

San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 6

San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa Argitaratzailea: Egileak:

Iruñeko Udala. Proiektu Estrategikoen Arloa José Vicente Valdenebro García, José Ignacio Alfonso Pezonaga, Marta Monreal Vidal, Miguel Monreal Vidal, Juan José Martinena Ruiz (Iruñeko harresi barrutia) Koordinatzailea: José Vicente Valdenebro García Itxurapena: Formas de Proyectar Itzulpena: Matías Múgica Franco de Medinaceli (Architrad) Argazkiak: Berta Buzunáriz, Luis Prieto, Archivo General de Simancas (AGS), Iruñeko Udal Artxiboa (IUA), Instituto de Historia y Cultura Militar (IHCM) eta Servicio Geográfico del Ejército (SGE) Moldiztegia: Litografía Ipar ISBN: L.G.:

978-84-95930-48-4 NA–829/2011

© Edizio honena Iruñeko Udala © Testuena eta argazkiena haien egileak Iruña, 2011ko martxoa www.pamplona.es www.murallasdepamplona.com TCF papelean inprimatua (azido eta dioxinarik gabekoa, biodegradagarria eta erreziklagarria).


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

P叩gina 7

Aurkibidea

Aurkibidea

9

Iru単eko harresi barrutia

11

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa

29

Gotorlekua Iru単eko Harresien

49

Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak

Iru単eko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida Glosarioa Ibilbidearen planoa kontrazalaren barrenean

87

125


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 8


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 9

Aurkezpena

San Bartolome gotorleku txikiak –egun, gure hiriaren erdialdean kokatua– XVIII. mendean du jatorria; hain zuzen ere, Iruñeko barruti harresituari hobekuntza ugari eta nabarmenak egin zitzaizkion gizaldian. Denboraren joanean, egitura hura hiri finkatuaren defentsa-bastioia eta lehen defentsa izatera iritsi zen. Egun, ia 300 urte joan diren honetan, XXI. mendeko Iruñeak azalez eta mamiz bizi berria eman dio gotorlekuari, han bertan gure hiriko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa ezarri baita; ezarri ere, barruti harresituan barnako ibilbideen abiapuntua, bai eta, jakina, harlandu multzo horren historiaren inguruko museoa ere, silarri horiek, azken buruan, gure hiriaren egituraren eta nortasunaren eragile baitira. 2006az geroztik, Iruñeko Udalak multzo harresitua zaharberritzen eta hobetzen dihardu. Izan ere, sakon eta zabal garbitu eta zaharberritu ditu barrutiko egiturak, eta berritik eraiki, harresiari lotuta dauden azpiegitura berriak; esate baterako, Labriteko zaldaina, Descalzos kaleko igogailuak, bai eta San Bartolome gotorleku txikiko azpiegiturak ere. Alde horretatik, luze-zabaleran 220 metro koadro hartzen dituen Iruñeko Gotorlekuen Interpretazio Zentroa lanabes paregabea da Iruñeko harresiak kultura eta aisiarako indarberritzeko, hala bisitan etortzen zaizkigun turistentzako nola iruindarrentzako beraientzako; geure aurrean baitago historiak utzi digun ondarearen zati bikain eta balios bat berraurkitzeko aukera. Udalaren www.murallasdepamplona.com webguneak ederki jasoa duen moduan, barruti harresitua estu-estuki lotua dago gure hiriaren garapen eta eboluzioarekin. Azpiegitura bizia baita, urteen joan-etorriek isuritako kutsua gordea daukana, eta, hara, hiria zedarritzetik hirigunearen erdigunean bertan egotera pasatu dena. Iruñeko harresiak 1939an deklaratu zituzten Monumentu Nazional Historiko-Artistiko eta, aurrera begira, arrazoi sendoa dira berez, hiriak behar bezala zaindu eta susta ditzan. Horrenbestez, guk bezala, ondotik heldu zaizkigun belaunaldiek ondare eder-eder hori gozatzeko aukera izanen dute. Horiek horrela, egiazki nahi nuke argitalpen hau ongietorria izatea eta, era berean, Iruñeko kultur aberastasuna sustatzera bideratuta dauden ekimen guztiek harrera ona jasotzea, eta iruindar guztiek haietan parte-hartzea. Ziur nago lan hau Iruñeko historia oparoa zabaltzeko bide ezin hobea izanen dela. Yolanda Barcina IRUÑEKO ALKATEA

9


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 10


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 11

Iruñeko harresi barrutia [Juan José Martinena Ruiz]

Iruñeko harresiak, gaur, Espainia osoko eta are Europa osoko defentsa multzorik interesgarrienetako bat dira, gotorleku baluartedunei bagagozkie. XVI eta XVII. mendeetan eraiki ziren, XVIII.ean osatu, eta 1920era arte osorik iraun zuten. Haien aurrealdeetako bat eraitsi zenean, Bigarren Zabalgunea egiteko, osorik gelditu zen zatia Monumentu Nazional deklaratu zen. Ez ditugu hemen ahotan hartuko Erdi Aroko Iruña osatzen zuten burguetako harresiak, haietatik ez baitzaigu ia esateko moduko aztarnarik iritsi. Ez eta Fernando Katolikoaren aginduz 1513an, Albako Dukearen osteek Nafarroako erreinua konkistatu eta urtebetera, eraiki zen artilleriako gaztelua ere (gaztelu haren defendarien artean, Eneko Loiolakoa zegoen eta han erori zen zauriturik 1521ean), hartatik ere ez baitzaigu batere aztarnarik gelditu. Karlos V.aren erregealdian hasiko dugu gure ibilaldia historian barna, garai hartakoa baita gaurko harresi multzoaren parterik zaharrena, gure hiriko ondare historikoaren osagai ezinbestekoa. Karlos V.aren garaiko lanak. Lehenbiziko bastioiak Karlos I.a erregetu zelarik –Karlos V.a bihurtua 1520an enperadore egin zutenean– hasi ziren Erdi Aroko harresi zaharrak egokitzeko lanak, hiriak fortifikatzeko teknikan izandako aurrerapenen arabera. 1521ean frantsesek eta agramondarrek batera hiria setiatu ondoren, harresiak inguru guztian osatu eta konpondu ziren eta lehen izaten ziren dorre zaharretako batzuk eraitsi, ez baitzuten ja balio defentsarako. Haien ordez, ingeniaritza militarreko arau berrien arabera

Iruñeko harresi barrutia / 11


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 12

Iruña 1521ean. Iparraldean, Erregeren Jauregia, beranduago erregeordearena; eta hegoaldean Fernando Katolikoaren gaztelua (Juan Mª Cía-ren maketa).

atondutako baluarteak altxatu ziren. Urte hartan bertan lanak egiten ari ziren, orduan Caparrosoko bastioia deitutakoan, –gaur Labriteko baluartea- eta Tejeriako portalean, eta 1523an Tesoreriako dorrean –gaur Redingo Baluartea– eta Frantziako atean, edo Askako atean. Erregeak kalte-ordainak pagatu behar izan zizkien desjabetu ziren etxe eta baratzeetako jabeei. San Francisco eta Mercedeko komentuak ere eraitsi eta hiri barrenera aldatu beharrean gertatu ziren, Taconeran baitzeuden, orduko Traicioneko eta San Lorenteko ateetatik kanpo aldera, komentuok kaltegarri baitziren harresien sendotasunerako. 1530ean erregeordeak San Lorentzoko dorrea tasatzeko agindu zuen, hain garaia zelarik gotorlekurako padrastro bat baitzen, hau da, handik harresiari kalte egiteko moduko puntua. 1535. urtekoa da Guevara “kanpo-maisu”aren proiektua Caparrosoko errotaren gainean bastioi bat altxatzeko eta beste bat Torre Redonda deitu dorrearen lekuan, Sarasate pasealekuaren eta Ziudadela kalearen arteko izkinan baitzegoen. Bi baluarteotatik, Torredondakoak berrogeita hamar urte baino gutxiago iraun zuen zutik; Caparrosokoa, ondoren aldaketa bat edo beste harturik, gaurdaino iritsi da, Labriteko baluartea izenarekin. “Kubo” bat ere eraiki zen San

12 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 13

Lorentzo aurrean, San Franciscoko komentua eraitsi eta hango materialak aprobetxatuz. Garai hartan Benedicto de Rávena poliorzeta ospetsua gertatu zen Iruñetik pasatzera, eta hiriko harresien gaineko txosten bat idatzi zuen. 1542an Luis Pizaño kapitaina ere etorri zen, garai hartako ingeniaririk hoberenetako bat, harresiak albait gasturik txikienarekin egokitzeko asmoz. Pizaño honek Labriteko baluartearen eta Fernando Katolikoak eraikitako gazteluaren zenbait marrazki egin zituen, Simancasko artxiboan gordeta daudenak. Ingeniari honek proposatu zuen San Lorentzo, San Nikolas eta San Zerningo dorreak motxagotzea, eta bai orobat zenbait etxe gotor eta Katedraleko eraikin batzuk ere. Hala ere, badirudi San Nikolasko dorrea bakarra motxagotu zela, harresitik hurbilen bera baitzegoen. Urte haietan, aurrera segitzen zuten lanek Torredondan, San Llorenteko kuboan eta kantoian Caparrosoko errotan. Karlos V.aren garaitik, Redingo eta Labriteko baluarteez landara, Frantziako portalea iritsi zaigu. Haren barren alderagoko ateak oraindik ikusgai ditu burdinsarea jaisteko erabiltzen ziren gidak eta haren gainean armarri eder bat ageri da, bi buruko arranoa eta enperadorearen armak landurik dauzkana, eta azpian honela dioen inskripzio bat: AÑO 1553 DUCE BELTRANO ALBVRQVERQVE PROREGE Inskripzio berarekin beste armarri bat egon zen Arrotxapeko portalean, gaur desagertua, 1914an eraitsi baitzen. Hura ere 1553. urtean egina zen, don Beltran hura bera erregeorde zela. Armarri hori bere lehengo tokira ezarri zen 1960an, apaingarritako, Portale Berriko dorreetako batean, zeinaren arku monumentala Víctor Eúsaren obra den, 1950ekoa.

Felipe II.a eta Ziudadelaren eraikuntza Felipe II.aren erregealdiarekin etapa berria hasi zen harresietako lanetan. 1560an Antonelli ingeniariak bisitatu zuen gotorlekua, eta txosten bat egin zion erregeari esateko guztiz presakoa zela han gotorleku bat eraikitzea “estilo modernokoa”. Erregeak onetsi eta 1571n –Lepantoko batailaren urtean- hasi ziren Ziudadela

Iruñeko harresi barrutia / 13


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 14

Iruñeko Ziudadela airetik ikusia.

eraikitzeko lanak, Giacomo Palearoren (goitizenez El Fratín) proiektuaren arabera. Ingeniari honek Anberesko gotorlekua hartu zuen eredu, Paciotto di Urbino ingeniariak egina: oinplano pentagonala eta angeluetan bost baluarte zituen, San Anton, San Felipe el Real, Santa Maria, Santiago eta Victoria izenez bataiatuak. Lehen harria uztailaren 12ra arte ez zen bedeinkatu. Lehenbiziko gaztelu-burua Hernando de Espinosa izan zen, inkisidore nagusiaren iloba, eta lehen goarnizioa, Alonso de Cosgaya kapitaina buru zuela, urriaren 18an sartu zen plazara. Vespasiano Gonzaga erregeordeak, sortzez italiarra eta oso poliorzeta ospetsua, esku handia hartu zuen gotorleku berriaren lanetan, baina bere suharraren gehiegiak nafarrekin behin eta berriz talka egitera eraman zuen. Gotorleku berria Pirineoaren ekialdea defendatzeko funtsezkoa bazen ere, urte askotan ez zen erabat bukatu. Ate Nagusiaren gainean, gaur Armadako Etorbidera ematen duen horretan, honako inskripzio hau dakarren oroitarria ageri da:

14 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 15

AÑO 1571 SIENDO BISORREY Y CAPI TAN GENERAL EN NAVARRA Y LA PROVINCIA BESPASIANO GONZAGA COLONA, DVQVE, MARQVES Y CONDE Ziudadela eraiki zenean, 1580. urte aldera, harresi lerro berria egin beharra ere sortu zen, Iruñeko harresiekin lotura egiteko. Lerro horrek bi aurrealde zituen: bat Ziudadelatik Labriteko baluarteraino, zeinean San Nikolasko baluartea, izen bereko portalearekin, eta la Reinakoa, Tejeriako portalearekin, sartzen ziren. Aurrealde hori 1918-21 urte bitartean eraitsi zen Bigarren Zabalguneko lanak errazteko. Beste aurrealdea, oraindik aldaketa zenbaitekin zutik dirauena, Ziudadelatik Behatokiraino zihoan, eta Taconerako portalea barne hartzen zuen, zeinaren frontisa 1906an eraitsi eta 2002an berriro altxatu zen, eta izen bereko eta Gonzagako baluarteak, Portale berriaren ondoan. Harresi lerroa horrela zabaldu zelarik, Erdi Aroko harresi zaharra, gaurko Sarasate pasealakutik, Ziudadela kaletik, Aduanako zokotik, San Lorentzo, Errekoleten plaza eta O-ko plazatxotik zihoana, baliorik gabe gelditu zen, Karlos V.aren garaian hor oso kostu handiko lanak egin ziren arren. Harresi lerro berri horrek gaurko Sarasate pasealekua eta Taconerako zelaia, ordura arte harresiez landa zeudenak, barne hartzen zituen, eta horrela finkaturik gelditu zen Iruñeko hirigunearen mugapea, harik eta 1887an Lehen Zabalgunearen eraikuntza onetsi eta ondorioz harresiaren zati bat eraitsi zen arte. Hasiera batean harresi hauek, hain luzeak izateagatik, lurrez edo betelanez egin ziren, lurrean bertan oholesiak eta lubanarroak eginaz. 1581ean, García de Mendozak txosten batean zioen “dena makilaz eta lurrez egina da, eta erorian dago”. Handik hiru urtera Felipe II.ak Fratín ingeniariari idazten zion premia zegoela harresi zaharrak eraitsi eta lubanarroak betetzeko; orduan eraitsi ziren Torre Redondako eta San Lorentzoko bastioiak. Urte hauetan beretan, bestalde, Almazángo markesa erregeordeak gaurko Kale Berria trazatzeko agindu zuen, hartarako San Zernin eta San Nikolas burguak bereizten zituen lubanarroa bete eta berdinduz. Betelan horretarako, orduan alderdi horretan zeuden Erdi Aroko harresi eta dorre batzuk eraitsi ondorengo materiala erabili zen. 1585ean, Gerra

Iruñeko harresi barrutia / 15


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 16

Taconerako baluartearen eta San Rokeko errebellinaren irudia.

Kontseiluak erregeari azaldu zion nola beharrezkoa zen Ziudadelako lanekin aurrea segitzea, Ziudadela bukatu arte gaztelu zaharra desegin gabe. Hala ere, baliabideak urriak baitziren, Fernando Katolikoaren gaztelu zahar hura pixkanaka desegin beharrean gertatu ziren, hango materialak harresi eta baluarte berrietan aprobetxatzeko. Horregatik Fratínek denuntzia hartu zuen erregearen aurrean, eta denuntziari erantsita, marrazki ikusgarri bat aurkeztu zen, gaur Simancasko artxiboan dagoena, non lan haien egoera eta haietan lan egiteko modua irudikatzen diren. Ingeniarien arteko etsaigoak markatu zuen XVI. mendearen bukaera. 1592an, Antonio de Herrerak memorial bat bidali zuen Vespasiano Gonzagaren eta Fratínen kontra. Urte hartako azaroan, Felipe II.ak bisita egin zien Ziudadelako lanei, eta haren ohorez hango parapeto oraindik bukatu gabeetatik hirurogei artilleria piezak ordenantzako salbak jaurti zituzten.

16 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 17

Francisco Fratín ingeniariaren txosten batek dioenez, 1608an San Nikolas eta Taconerako aurrealdeetako harresi berria oraindik “lur soilez egina eta osatua dago, eta hainbeste urte igaro baitira egin zenetik, pixkanaka eroriz joan da eta toki askotan erorian dago... eta idiak eta beste animalia batzuk handik atera daitezke, lubanarroek ez baitiete galarazten”. Urte hartan bertan, Felipe III.ak agindu zuen Ziudadela hesolazko murru batez inguratzeko, lubanarrora sartzea ezintzeko, ez baitzuen kontramalkarrik eta hiru herenetik bitan idorrik baitzegoen. Cardona erregeordea, irizpide onez, neurri honen kontra azaldu zen, zioela hobe zela diru hori hargintzazko obra iraunkor bat egiteko gastatzea. Felipe IV.aren erregealdia. Harresien bukaera Felipe IV.aren erregealdian, lanek aurrerabide handia egin zuten. Dionisio de Guzmánek 1644an helarazi digun txosten batengatik dakigu urte haietan Taconerako atean eta hura defendatzeko ilargi-erdian ari zirela. Beste lau ate egiten ari ziren Ziudadelako lubanarroetan. Urte hartan bertan bukatu zen Tejeriako portalea, la Reinako baluartearen saihets batean. Gaur Juan de Labrit kalea den tokian zegoen kokatua, Gayarre antzokiaren atzealdetik hurbil. Erregeren armarria zeukan frontisean eta haren albo bietan Oropesako kondearen, erregeordearenak. 1918an eraitsi ondoren, hiru armarriak Ziudadelako atean ezarri ziren. 1646ko apirilean, Felipe IV.a Iruñera bisitan etorri zen, eta bere egonaldian egindakoen artean, astiro bisitatu zuen Ziudadela. Aria hartaz, Martínez del Mazok, Velázquezen suhiak, koadro handi batean pintatu zuen errege segizioaren etorrera ate nagusiaren aurrera. Urte hartan bertan, Luis de Guzmán Ponce de León jauna erregeorde zela, gotorlekuko eliza berria sagaratu zen elizkizunak egiteko. 1890era arte iraunen zuen. 1665-66 urte bitartean, San Germángo dukea erregeorde zela, Taconerako eta la Reinako baluarteak bukatu eta hortaz bukatutzat eman zen harresi esparrua. Baluarte horietako bat oraindik osorik dago izen bereko lorategietan, nahiz 1945. urte aldera, pasealekua edertu beharrez, zituen kanoi-zuloak kendu zizkioten. Bigarrena 1920 inguruan eraitsi zen. Gutxi gora behera gaurko San Ignazio elizaren eta Telefónicaren artean zegoen. Haren fronteetako batean honela zioen inskripzio bat zegoen:

Iruñeko harresi barrutia / 17


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 18

REINANDO PHELIPE IIII SIENDO BIREY CAPITAN GENERAL DESTE REINO Y DE GVIPVZCOA DON FRANco. TVTAVILA, DVQVE DE SN. GERMAN. AÑO 1665 Karlos II.aren erregealdia. Portale eta kanpoaldeko defentsa berriak 1666an, Karlos II.a Sorgindua dagoeneko errege zela, eta lehen aipatu duke bera erregeorde, bukatu ziren San Nikolasko eta Taconerako portale berriak. Lehenbizikoaren frontisa, kuxindua eta Austriako errege-etxearen eta erregeordearen armarriez apaindua, 1929an Taconerako lorategietara aldatu zen, Bosquecilloaren aurkez, eta oraindik hor dago osorik. Taconerakoa, 1906an desmuntatu zuten. San Nikolaskoaren egitura ia ber-berbera zuen, baina arkuaren saihetsetan dauden zutabeak gabe. 2002. urtean zehazkiro berregin zen eta behiala zegoen toki berean ezarri. Inskripzioa San Nikolasko portalekoaren berdin-berdina da eta honela dio: REINANDO CARLOS II, GOBERNANDO LA REINA SV MADRE, SIENDO BIREI Y CAPITAN JENERAL DESTE REINO Y DE GVIPUZCOA DON FRco TVTAVILA, DVQVE DE SAN GERMAN. AÑO 1666 XVII. mendeko azken herenean gehienbat kanpo aldeko lanak egin ziren: kontraguardiak, ilargi-erdiak eta errebellinak, harresi nagusiaren defentsa osatzeko. 1678an, Fuensalidako kondea erregeorde zela, Portale Berria berreraiki zen, lehen Santa Engraciakoa deitua. Handik sartzen zen hirira Gasteiztik zetorren bidea. 1906an, ibilgailuen pasatzea errazteko desmuntatu zen eta 1950ean gaur duen itxuran eta egituran berreraiki zen. Garai hartan Iruñean Juan de Ledesma eta Octaviano Menni ingeniari militarrak lanean ari ziren. 1685ean, Simayko printzea erregeordeak erregeari proposatu zion haien ordez Esteban Escudero eta Manuel Gasco izendatzea. Lehenbizikoak berehala beste plan bat itxuratu zuen lanei aurrera eragiteko. Hartarako, hurrengo urtean erregeordeak emaitza (donativo) berria eskatu zien Nafarroako gorteei. “Iruña” –zioen- “Espainiako gotorleku-hiri nagusietako bat da”, eta hala ere ez zuen bere

18 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 19

muga-egoerak behar zuen bezalako defentsa sistema. Dirua biltzeko, Nafarroako hiri-herriak beren herrilurrak eta errentak hipotekatu beharrean egon ziren. Diru harekin parapetoak bukatu, lunetak eta lubanarroetako malkarrak harriz estali eta ilargi-erdi berriak egin ziren Taconerako, San Nikolasko eta Tejeriako portaleetan. Aurreko urtean -1684an-, Conflansko markesak Ziudadelaren egoera penagarriaren gainean gutun bat egin zuelarik, harresietako lanak berdintzeko erreinuak egindako emaitza 30.000 dukatetara igo zen. Urte hartan Ziudadelako goarnizio osoa ez zen 50 soldadutik gora joaten. Hurrengo urtean, don Enrique Benavides erregeorde zela, beste 10.000 dukat eman ziren kanpoaldeko harresietarako: Santa Klarako eta Santa Isabeleko bi errebellinak, Gaztelugibel aldera begira zeinek bere kontraguardiak dituela. Eraikuntza hauetan ezagun da Vaubanen defentsa sistema berrien eragin zerbait, orduko fortifikazio tekniketan benetako iraultza izan baitziren. Bi errebellin hauetan, lehengo luneten ordez egindakoetan, aipatu erregeordearen armarriarekin batera, oroitarri bana daude inskripzio honekin REINANDO CARLOS II DE CASTILLA Y V DE NAVARRA VIREY I CAPITAN GEN. DESTE REINO D. ENRIQVE BENAVIDES I BAZAN, DEL CONSEJO DE ESTADO. AÑO 1685 1694ean, Hércules Torelli ingeniariak 225.000 dukateko aurrekontua kalkulatu zuen kanpoaldeko konpon-lanik beharrezkoenak egiteko. Harresi multzo nagusian, lanak ari ziren Trinitarioetako aurrealdean –gaurko Taconerako behatokia- eta Gonzagako baluartean. Historiaren Errege Akademiari 1801ean bidalitako txosten batek honela zioen: “Harresi eta gotorlekuko ate-harresietan ageri diren zenbait inskripziok aditzera ematen dute harresiok Karlos II.a errege zela eraiki zirela, hasi 1666. urtean eta 1696 artean”. Baieztapen hori ez da egia, zeren arestian ikusi dugun bezala XVI. mendean garrantzizko lanak egin ziren, lehenbizi Karlos V.aren erregealdian eta batez ere Felipe II.arenean. Karlos II.aren garaian, hori bai, bukatutzat eman zen harresi multzoa. Guztiarekin ere zenbait gauza oso eskas bukatuta zeuden. 1699an Góngorako markesa kexu zen aziendak libre ibiltzen zirela parapeto eta kanoi-lekuetan barna eta Ziudadelako

Iruñeko harresi barrutia / 19


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 20

goarnizioa ez zela aski, hain zen urria, Iruñeko sei portaleak zaintzeko. Borbón etxea. Ingeniari kidego berriaren lana Ondorengotza gerra 1714an bukatu zelarik, Felipe V.ak, Borbón etxeko lehenbiziko erregeak, arreta berezia eman zion Iruñari. 1719an, Frantziarekiko gerraren arriskua biztu zenean, hainbat lani ekin zitzaion harresietako puntu batzuetan. Urte batzuk lehenago, 1711n, errege horrek Armadako Ingeniari kidegoa sortu zuen, zenbait urte lehenago Frantziak Luis XIV.ak ezarri zuenaren ereduz. 1720 eta 1737 urte bitartea jardun handiko denbora izan zen; garai hartako proiektu gehienak gaurdaino iritsi zaizkigu: haien artean, Verboomeko markes ingeniari nagusiaren proiektu bat (bera izan zen aipatu kidegoaren lehenbiziko zuzendaria). Verboomek, dakigunez, harremanak izan zituen Vaubanekin 1702tik aurrera. Garaitsu hartan hasi ziren Redingo eta Frantziako Portaleko defentsetan hobekuntza lanak, eta hartarako bi beheko bastioi eraiki ziren: Guadalupekoa eta Pilarkoa, Erregeen errebellinarekin batera. Gotorgune multzo ikusgarri honek osorik iraun du gaur arte eta zaharberritu egin da “Vianako Printzea” erakundearen artapean. Garai ber hartan hasi ere ziren San Bartolomeko, San Rokeko eta Principeko gotorlekuak. Lehenbizikoak osorik iraun du, ezin hobeki integraturik Media Lunako jardinetan, Zezen Plazaren atzean. Bigarrena, gaur desagertua, Taconerako harresiaz landara zegoen, gaur militarren igerilekuak eta Larraina kluba dauden tokitik hurbil. Hirugarrenetik, harlanduzko zolaren parte bat ageri da oraindik, zeinaren gainean 1945 aldera garai bateko “Ruiz de Alda” ikastetxe txikia eraiki zen, gaur “Printzearen harresia” gazte egoitza bihurtua. Verboomek, bestalde, Ziudadelan egin ziren beste zenbait proiektutan ere esku hartu zuen, don Ignacio Salarekin eta beste ingeniari batzuekin batera. Proiektu horietako bat Socorroko ate berriarena izan zen, zeina, ordura arte, Santa Mariako baluartearen saihets bat jotzen zuela zegoen. Frontisean, orden toskanoko lau zutaberen artean, Gaztela-Leongo armarri laurdenkatuaren azpian, honako inskripzioa irakurtzen da: HAEC PORTA AUXILII SURGIT REGNANTE PHILIPO CERTA OBSESSORUM SPES PATRIAE QUI . . . S . . .US Horrez gain, bonbek txikitu ezineko hamahiru ganga eraiki ziren, aipatu atearen

20 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 21

Guadalupeko eta Pilarreko beheko baluarteak, Erregeen errebellina erdian dutela.

ondoan, eta bai Arma Aretoa edo artilleriako arsenala deitzen dena ere, gaur egun hitzaldietarako, kontzertuetarako eta erakusketak egiteko gelatzat erabiltzen dena. 1752an, dagoeneko Fernando VI.a errege zela, berriro hasi ziren gotortze lanak Frantziako Portalearen aurrealdean, eta handik sei urtera bukatu, baluarte berrietako angeluetan garitak eraiki zirenean. Garita horiek itxuraz eta egituraz bat datoz Cuba, Puerto Rico eta Hego Amerikako beste hainbat herritan ikusten direnekin. 1756an, Arandako kondeak don Jerónimo Amiciri txosten bat enkargatu zion Iruñeko harresiek eta Ziudadelak zuten egoeraren gainean. Ingeniari hark esan zuenez, Arrotxapeko eta Magdalenako aurrealdeak ziren gehien konpondu beharrean zeudenak, betidanik utziak egonak baitziren, Argaren gainean gailen zeudelarik, ibaiak lubanarro natural baten lana egingo zielakoan. Kontrakoa

Iruñeko harresi barrutia / 21


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 22

San Nikolasko eta Tejeriako aurrealdeak, 1918tik 1921era bitartean eraitsi zirenak, hiri balbearen gainean ezarriak

gertatzen zen San Nikolasko aurrealdean, hango harresiak inguruko terrenoaz beherago baitzeuden, halatan non hiriko etxeak babesik gabe uzten zituzten. Urte hartan bertan don Juan Martín Zermeño jeneralak beste txosten bat idatzi zuen eta bertan proposatu Frantziako portalea kentzea, alferrekoa baitzen, eta Taconerakoa behatoki aldera tokialdatzea, Ziudadelatik urrunduz. Proposamen horietatik ez zen bakarrik ere onartu, ez eta bonbek txikitu ezineko gangak

22 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 23

egitearena, segur aski haien kostu handiak ezintzen ziolako Erregeren Ogasunari aurre egitea. 1794ean Frantzia errepublikanoko Konbentzioaren kontrako gerra zela medio, behin-behineko gotorlekuak eraiki eta lubaki lerro bat egin zen Printzearen harresitik Mendillorriraino. Agintari militarrek, Karlos V.aren errege zedula batean oin harturik, harresitik 1.500 kana baino gutxiagora zeuden eraikin guztiak eraisteko agindu zuten. Neurri horrek zenbait monasterio eta ermitari eta Arrotxapeko, Santa Engraciako, San Jorgeko, Trinitarioetako eta Donibaneko etxe asko ukitu zituen. Ukitutako mila jendek baino gehiagok Gorteari eta Udalari protesta egin zioten, baina alferrik izan zen. Gerra honen ariaz, zeinean Iruñak ateateetan eduki zituen etsaiak, Heredia, Casanova, Masdeu, Jiménez Donoso ingeniariek eta batez ere Hurtado teniente jeneralak, irispide handiko gotortze proiektuak itxuratu zituzten, nahiz eta, gehienbat diru arazoak zirela medio, ez ziren inoiz gauzatu. Ziudadelari dagokionez, gaineratu behar dugu XVIII. mendean eta XIX.aren parte batean Estatuaren kartzelatzat erabili zela, Frantziako erregeek Bastilla erabiltzen zuten bezala. Hango ziegetatik preso ospetsu asko pasatu ziren, besteak beste Medinaceliko dukea Ondorengotza gerran, Floridablancako kondea 1792an, Mariano Luis de Urquijo 1801ean, Javier Mina 1811n eta Manuel José Quintana poeta liberala 1814tik 1820ra. Ziudadela frantsesen esku. XIX. mendeko beste blokeo batzuk Gauza ezaguna da nola 1808an frantsesek tiro bakarrik ere egin gabe eskuperatu zuten Iruña. Hiriak, izan ere, aliatutzat hartu zituen Independentziaren Gerra hasi baino lehen, eta haiek, Valle-Santoroko markesa erregeordearen fede onari traizio eginaz, otsailaren 19an beren anoak hartzera joanda D’Armagnac jeneralaren soldaduak Ziudadelaz jabetu ziren elkarri elur bolak botaka jostetan ibiltzeko itxura eginaz. Bost urtez Iruñak okupazio militarra jasan zuen, 1813ra arte, urte hartan, 128 eguneko blokeo luze baten ondoren berriro askatu baitzen hiria. Errenditu baino lehen frantsesek lehergai-hobiak prestatu zituzten, harresiak lehertu eta txikitzeko asmoz. Espainiako kondea jeneralak asmo horren berri jakin zuelarik, gobernadore frantsesari gaztigatu zion hala egiten bazuen haren gizon guztiak ezpatan igaroko zituztela, eta gobernadorea hortaz asmo

Iruñeko harresi barrutia / 23


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 24

hartatik istitu zen. Iruña berreskuratu ondoren Palomino brigadierrak aurrekontu bat aurkeztu zuen eta hartan konpon-lanik beharrezkoenen gastua 528.000 errealetan kalkulatu zuen. 1823an, Frantzia eta Espainiako tropek, gehienak San Luisen ehun mila semeak deitutakoez osatuek, Lauristón jenerala buru zutela, Iruña setiatu zuten, haren goarnizioa liberalen alde atera baitzen, Fernando VII.aren agintepera ekartzeko, errege absolututzat berrezarri berria. Sánchez Salvador brigadierrak defendatu zuen Iruña, eta blokeoak bost hilabete iraun zuen, behin baino gehiagotan hiria bonbardatuz. 24 hazbeteko zortzi bateriarekin bonbardatu zuten Ziudadela eta irailaren 17an kapitulatu zuen. O’Donnell matxinaldian, 1841eko urrian, Ziudadelako artilleriak Iruña bonbardatu zuen, eta ondorioz San Lorentzoko Erdi Aroko dorre zaharra kaltetu, halatan non heren batez motxagotu beharra izan zen. 1858an, Ortiz de Pinedo eta Rodríguez Arroquia ingeniari militarrek gotortze proiektu bat itxuratu zuten, eta hartan proposatu Austriako etxeak eraikitako harresi barruti zaharra erabat eraitsi eta haren ordez hainbat aurrealde berdinetako segida bat ezartzea, alboetan kasamatak zituzten baluarteak erabiliz, hiru planoko gotorlekuak eta kaponerak lehengo ilargi-erdien eta errebellinen ordez. Proiektuaren kostu ikaragarriak ezindu zuen gauzatzea. Azken karlistadaren ondoren, zeinean Iruñak blokeo luzea jasan zuen, agerian gelditu zen zenbateko ahalmena eta irispidea zuen arima marraduneko artilleria modernoak.San Kristobal menditik, karlisten balak hiriaz gainetik joaten ziren, airez aire etxeen gainetik. Hori ikusita, dudak sortu ziren harresiek benetan defentsarako balio ote zuten. Harresien lerroak, gainera, hiria zabaltzea galarazten zuen, kortse zurruna bailitzan.San Kristobalgo fuertea eraiki zenean, hasi ziren harresiak eraisteko baimena eskuratzeko bideak egiten. Hura izanen zuten helburu lehenetsia hurrengo berrogei urteetan bata bestearen ondoren etorri ziren udal guztiek. Ziudadela mutilatu eta portaleak eraberritu 1888an Erregeren Agindu batek baimena eman zuen Ziudadelako bi bastioi partez eraitsi -San Antongoa eta Victoriakoa- eta Ziudadela hirigunetik bereizten zuten lubanarroak baliogabetzeko, Lehen Zabalgunea eta kuartel berriak eraikitzea helburu. Kuartel horiek ere 1970ean desegin ziren eta gaur Armadaren etorbidea

24 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 25

pasatzen da hortik. Gaurko Auditorioa eta Kongresu jauregia eraiki baino lehenagoko hondalanetan, Santa Teresako lunetaren hondakinak atera ziren egunargira, ate nagusia defendatzen zuena, bere lubanarro eta kontramalkarrekin. Tamalez deuseztatu ziren eta San Antongo baluarte mutilatuko horma baten puska bat baizik ez zen gorde, dotazio kultural berriko geletako baten areto batean sartuta. 1905ean, beste Errege Agindu batek baimena eman zuen Iruñak zituen sei portaleetatik lau eraisteko, hiriko sarbideei zabalera gehiago eman ahal izateko. Urte hartan bertan Taconerakoa desmuntatu zen, Julián Arteaga arkitektoa hotsemaile, eta 1906an San Nikolaskoa; haren ordez zubi berria egin zen,San Ignazio etorbidearekin lerrokatua eta haren frontis barrokoa desmuntatuta (1929an Taconerako jardinetan berreraiki zen). Ia aldi berean Portale Berria zabaldu zuten, bertan burdinazko zaldain bat jarriz, 1950. urtera arte iraun zuena. Urte hartan, gaur dagoen ate monumentala egin zen, Víctor Eúsaren lana. 1914an Arrotxapeko Portalea ere eraberritu zen, eta haren harrizko arkua eraitsi. Hiriko beste bi portaleetatik, Tejeriakoak bere-bere horretan iraun zuen 1918era arte, orduan eraitsi baitzen, eta Frantziako Portalea, Zumalakarregi portalea ere deitua, gaur arte iritsi zaigu osorik. Harresiak eraitsi, eta ondoren Monumentu nazional deklaratu Azkenik, 1915eko urtarrilaren 7an, don Alfonso de Gaztelu alkate zela, lortu zen errege agindu batek baimena ematea harresizko gerrikoa eraisteko, eta horri esker Bigarren Zabalgunea eraiki ahal izan zen. Lehen harria urte hartako uztailaren 25ean eraitsi zen, iruñarren alegrantzia handiarekin. Eraiste lanek 1918tik 1921era iraun zuten, eta hiriko hegoaldeko aurrealdea ukitu zuten: San Nikolasko eta la Reinako baluarteak eta San Nikolas eta Tejeriako portaleak desagertu ziren. Barreiatu beharreko harresi tartea Ziudadelatik Labriteko baluarteraino joaten zen, gutxi gora behera gaurko García Ximénez kaletik, Orreagako etorbidetik eta Labriteko jaitsieratik. Inori ez zitzaion gogoratu kale berriak distantzia batera egin zitezkeenik, harresiak ukitu gabe eta haien inguruan berdeguneak ezarriz, handik mende erdi batera Ziudadelan eta Gaztelugibelean egin zen bezala. 1921etik aurrera lehengo harresi multzotik hiru laurden inguruk irauten zuen zutik: Principeko eta San Bartolomeko gotorlekuak, Labriteko baluartea, Barbazán ingurabidea, Redingo baluartea, eta harekin Pilarko eta

Iruñeko harresi barrutia / 25


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 26

San Nikolasko atearen eta Erreginaren baluartearen zati desagertuen irudia. Harresiak eraisten hasteko inaugurazio egintza. 1915eko uztailaren 25. A. Gª Deán. IUA

Guadalupeko beheko baluarteak, Arrotxapeko eta Descalzosko aurrealdeak, Behatokia Taconerako baluartearekin, eta San Rokeko gotorlekua. Monumento Nazional deklaratu zuen 1939ko irailaren 25eko agindu batek. 1925. urte aldera Taconerako behatokia eraberritu zen, lehengo Gonzagako baluartea partez eraitsi eta lurperatuz, jardinak zabalagotu eta Larrainako alderdiarekin lotzeko.

Ziudadela hiriaren ondare 1964ko maiatzaren Estatu Buruzagitzaren dekretu baten bidez, Ziudadela, bere eraikin, lubanarro eta kanpoko eraikuntza guztiekin batera Iruñari eman zitzaion aisiazko eta kulturazko jardueretan erabiltzeko. Udalak 1966ko uztailaren 23an hartu zuen jabetza, Juan Miguel Arrieta alkate eta Ramiro Lago jenerala gobernadore militarra zirela. 1971n hasi ziren Ziudadelaren barrengo eraikinak

26 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 27

Erreginaren baluarte gaur desagertuan sokagileak lanean ari. 1915ca. IUA

eraisten. Honako eraikinok bakarrik errespetatu ziren: guardia egoitza, 1760koa; labea, XVI. mende bukaerakoa; mistoen pabilioia deitzen dena, XVII. mende bukaerakoa eta XVIII.aren hasieran eraberritua, garai batean biltegia, bihitegia eta ardandegia izaten zena; bolborategia, Hércules Torellik 1694an proiektatua, eta arma aretoa edo artilleriako arsenala, 1725ean proiektatua, denak ere oso modu egokian zaharberrituak. 1973ko otsailaren 3ko dekretuz, Ziudadela Monumentu Nazional deklaratu zen. Gaur egun Iruñeko parajerik ederrenetakoa da: harresi-baluarteak batetik eta berdegune zabalak, bestetik, elkarrekin armonia handiz ezkonduak, lehengo harresietako glazis eta lubanarroetan zehar banatuak.

Iruñeko harresi barrutia / 27


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Pรกgina 28


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 29

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa

Ponpeiok K.a.ko 74. urtean bere kanpamentua gaurko katedralaren ondoan ezarri zuenetik, Iruña gotorleku-hiri bihurtu zen. Kokaera estrategikoa du, izan ere, Penintsula Iberikora mendebalde Pirineoko ateketatik sartu eta Aragoi eta Errioxa aldera joaten diren bideak begiratzeko. Horri esker, Iruña “Espainiako giltza,” eta mugaz honatako aldean “Espainiarentzat baluarterik seguruena” (Madrazo, 1886) zen ororen iritziz. Horregatik, erromatarren garaitik beretik, eta harresiak eraitsi zizkioten zenbait momentu bakanetan salbu, Iruñak beti izan ditu harresiak eta gotorleku hiria izan da XX. mendeko lehen urteetaraino. Erromatarren lehenbiziko finkagunetik, gaur Navarreria den alderdian, harresi lerroa aldatuz eta handituz joan zen Erdi Aro guztian barna; garai hartan hiritik hurbil beste bi burgu berri eraiki ziren, bereiziak, jatorri diferenteko eta Donejakue bideko goraldiak erakarritako jendearentzat. Handik hara, hiru hiri beregain elkarren ondoan egon ziren hiri bakarra behar zukeen lekuan, zeinek bere harresiak zituztela eta lubanarroz edo “jabegabeko lurrez” bereizirik: Navarreriako hiria (1276ra arte bere baitan San Migueleko burgua zeukana), San Zerningo burgua, eta San Nikolasko herria. 1423an hiru burguak “Batasunaren Pribilegioa”ren indarrez batu zirenean, Karlos III.a errege zela, defentsa horiek egokitu eta harresiaz barren aldera mugape bakarra osatu zen, hiri osoa defendatzeko, lehendik zeuden jauregiekin eta Erdi Aroko gazteluarekin lotua.

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 29


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 30

1513an, Nafarroako erreinua konkistatu ondoren, Fernando Katolikoak Santiagoko gaztelua eraikitzeko agindu eta eginahalean saiatu zen Erdi Aroko hiriaren harresiak zabaldu, modernizatu eta sendotzera. Ondoren, ingeniaritza militarrean izandako aurrerapenak zirela medio, Felipe II.ak 1571n agindu zuen gotorleku moderno eta funtzional bat eraikitzeko, lehengo gaztelu zaharraren ordez. Handik aurrera, Ziudadela, bere geometria pentagonalarekin, Penintsula Iberikoan eraikuntza mota honen lehen agerkaria izan zen. Hartarako laguntzaile, erregeak Jacobo Palear “el Fratín” gotorleku ingeniari famatua izan zuen, eta bai Vespasiano Gonzaga y Colonna kapitain jenerala, Trajettoko duke, Sabionedako markes eta Fondiko kondea, beranduago Nafarroako erregeorde izanen zena. Biek Italian zuten jatorria, non ingeniaritza militarrak aurrera-salto izugarria egina zuen azken hamarkadetan. Anberes hiriko gotorlekua eredu hartuta, urte hartan berean hasi ziren lanak Iruñekoan, bitariko helburua gogoan: hiria kanpoko erasoetatik defendatzea, eta barrengo matxinatzeak galaraztea. Lanek hurrengo mendera arte iraun zuten eta harresietan behin eta berrizko hobekuntzak eginik, XVIII. mendean bukatu ziren. Ziudadelaren kokaeragatik, adituek hasieran aholkatzen zuten baino hiritik urrunxeago, hirian beste bi defentsa-aurrealde berri eraiki beharra izan zen, Ziudadela eta lehengo gaztelua lotzea helburu. Hortaz, hegoaldeko eta mendebaldeko aurrealdeek balioa galdu eta ia osorik desmuntatu ziren. Hartarako, hego aldetik Santiagoko gaztelu zaharra eta San Antongo bastioia eraitsi beharra izan zen, Iruñeko harresi zati modernoenetakoak biak, baina teknika militar berrien aurrerapena zela medio zaharkituak. Defentsa lerro berriak lau baluarte berri hartzen zituen mendebaldetik: Gonzagakoa, gaur ia antz eman ezina; Taconerakoa, gaur oraindik izen bereko jardinetan ikus daitekeena; eta San Nikolaskoa eta la Reinakoa, 1920 aldera eraitsi zirenak. Lau portale berri ere urratu ziren harresietan: Ate Berrikoa, 1675ean; Taconerakoa eta San Nikolaskoa, 1666an; eta Tejeriakoa, 1640ean. Karlos I.a errege zela, 1685ean, bost errebellin eraikitzeko lanak hasi ziren, Ziudadelaren kanpoaldeko defentsaren lagungarri izateko. Santa Klara, Santa

30 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 31

Isabel, Santa Ana, Santa Teresa (gaur desagertua) eta Santa Luzia. Haietatik guztietatik lehenbiziko biek kontraguardia zeukaten. Garaitsu hartakoa da, halaber, San Rokeko errebellina ere, Taconerako eta Gonzagako baluarteen artean. Ondoren, Felipe V.a errege zela, Ingeniari Kidego sortu berriak kanpoaldetik sendotze lan handiak burutu zituen. 1726. urtea mugarri aipagarria izan zen Iruñeko harresien historian: Jorge Próspero de Verboom ingeniariak proiektu orokor bat aurkeztu zuen, bai Ziudadelarako eta bai hiria ingratzen zuten harresietarako. Proiektu horrek XVIII. mende osoan barna gidatuko ditu gotortze lanak. Verboomek, Vauban-en ikaslea (XVII. mendeko baluarte bidezko gotortze teknika bere gorenera eraman zuen frantses ingeniaria), bitariko defentsa zirkuitua diseinatzen du arrisku handieneko tarteetan gotortze lan aurreratuen bidez, harresi barruti nagusitik defendatzeko modukoak eta elkarren alboetan ezarritakoak. Horrela, setiatzailearen lanak beranduarazteko asmoa zegoen. Proiektu honekin Verboomek lortzen du hiriaren garrantzi estrategikoa, erabilgai zeuden diru baliabideak eta Ziudadela defendatzeko behar zen goarnizioa orekatzea. 1730 aldera Frantziako aurrealdea sendoagotzeko lanak hasi ziren, hartarako Guadalupeko eta Pilarko beheko baluarteak eta Erregeen errebellina, Principekoa eta San Bartolomekoa eraikiz. Gaur eguneraino, azken hori bakarra iritsi da egoera onean. San Bartolomeko gotorlekua San Bartolomeko gotorlekuaren inguruan, edo gutxienez haren kokaleku berean defentsa-eraikin bat ezarri beharrezko lehenbiziko lanak 1641ekoak dira. Orduan, izan ere, iritsi zen Iruñera Juan de Garay ingeniaria, hiriko harresietarako eta Ziudadelarako proiektu orokor bat itxuratzeko mandatuarekin. Proiektu honek garrantzia handia izanen zuen harresiko lanetarako ondorengo hamarkadetan; ilargi-erdien sistema osoa barne hartzeaz gain, Garayk lehenbiziko aldiz proposatu zuen “hornabeque” bat egitea, ondoren San Bartolomeko Gotorlekua eraikiko zen toki berean, Labriteko edo Mercedeko baluartearen eskuin aldearen aurkez1 (1. irudia).

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 31


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

Página 32

1. irudia. Iruña: hiriko fortifikazioen eta ziudadelaren planoa. Anonimoa. (s.g.). 1645eko ekainak 1. AGS

Hala ere, Iruñean destinatutako hainbat ingeniariren eta erregeorderen txostenek ikustera ematen dutenez, [Amador de Lazcano (1669), Octaviano Meni (1683), Juan de Ledesma (1684), Chimayko printzea erregeordea (1685), Esteban Escudero (1686), De Tigné (1706), Bournoville erregeordea(1686), Hércules Torelli (1694), Alejandro de Rez (1720)] lanak ez ziren hasten. 1726ko maiatzaren 28an Jorge Próspero Verboom ingeniariak erregeari bidali zion, hark bere onespena emateko, XVIII. mende osoan Iruñeko harresi barrutia hobetzeko lanak gidatuko zituen dokumentua.

(1) SHM. Colec. Aparici, t. XII, fols. 384v-385. “El Ornaveque designado en la planta que señala la letra I con su foso de 60 pies de ancho, y su estrada cubierta alrededor como viene siguiendo la de la Ciudad con aquellas medidas que muestra que será necesario por muchas razones, que se ocupe aquella eminencia con esta fortificación…”

32 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:25

PĂĄgina 33

2. irudia. San Bartolomeko Gotorlekuaren planoa, IruĂąeko fortifikazioen aurrealdearen zati bat ageri dela. Jorge PrĂłspero Verboom. 1726ko urtarrila. AGS

Verboom-en proiektua Beste hobekuntza batzuen artean, Verboom-ek hiru gotorleku eraikitzea proposatzen zuen, hiriko harresietatik distantzia batera aurreratuak: San Rokekoa, Taconera aldean; Principekoa, Goroabeko gorunean, hegoaldearen gainbegirale, eta San Bartolomekoa. San Bartolomeko gotorleku honen diseinuak antz handia zuen Vaubanek egindako gotorleku edo lunetekin, eta bai Verboomek berak Bartzelonako Ziudadelarako egindakoekin. Labriteko baluartearen eskuin aldearen aurkez zegoen, han terrenoak malda zerbait galdu eta hego-ekialderako lurrak bistatzen baitziren. Bere golak, horma bakun baten bidez itxita, babesgarritako guardia-egoitza eta danbor bat zeuzkala, tronera ugari zituen; barrenean, berriz, biltegiak eta ganga indartuak (2. irudia).

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 33


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Página 34

Urte hartako irailean Verboomi Gibraltarko setioan pate hartzeko dei egin zioten, eta beraz haren ordez Pedro Moreau ezarri zuten ingeniari buruaren lanetan. 1727an Moreauk zenbait txostenetan azaltzen zuen harresi lanak zertan zeuden: San Bartolomeko gotorlekuan aurrera zihoan bide estaliaren eta zabaldegiaren eraikuntza, lubanarrora ateratzeko bi irteeretan eta bide estalia hiriarekin lotzeko lanetan segitzen zen. (3. irudia).

3. irudia. Tejeriako Aurrealdea. Labriteko Baluartea. Tejeriako Errebellina eta San Bartolomeko Gotorlekua. Anonimoa. 1723-1737. IHCM

Handik urtebetera, Madrildik, Moreauk beste txosten bat bidali zuen urtean zehar egin asmo zituen lanak zerrendatzeko. San Bartolomeko gotorlekuaz, esaten zuen urte hartan ez zela han lanik eginen, oso aurreratua zegoelako2. (2) AGS. GM. Leg. 3.453. “Respecto que en esta pieza se halla concluido su camino cubierto, la esplanada y revestimiento de su parapeto, como también la Batería baja, se podrá diferir lo demás para el año siguiente”.

34 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Pรกgina 35

1731n Pedro Moreauren beste txosten batek xeheroago zehazten zuen (4. irudia) zer partida eta aurrekontu zeuden: San Bartolomeko gotorlekuak harri-mokor lana behar du gotorlekuaren gorputzerako, kontramalkarrerako, parapeto, kokote eta golarako; hortaz, aurreko txostenean esaten zuenagatik ere, badirudi gainestaldura ia hasi gabea zegoen. Harlanduak eta adreilua ere erabiliko ziren parapetoak estaltzeko. Beste alde batetik, oraindik zenbait hondaketa lan egin

4. irudia. San Bartolomeko Gotorlekuaren planoa. Pedro Moreau. 1731ko ekaina. SGE

behar ziren eta handik ateratako lurra parapetoak, banketak, kokoteak eta zabaldegiak egiteko erabiliko ziren. Profil marraztuetan ageri da nola gotorlekuak Labriteko baluartearen aurreko terrenoa gainbegiratzen zuen, eta nola malkarraren gaineko ezker bateriak, jadaneko bukatua, ibaiaren eskualdea bistaratzen zuen (5. irudia).

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 35


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Página 36

5. irudia. San Bartolomeko Gotorlekuaren profilak Iruñeko hirian. Jaime Sicre. 1736. AGS

1736an Jaime Sicre iritsi zen Iruñera Pedro Moreauren lekua hartzera, hura Salamancako eta Extremadurako lurretara destinatu baitzuten. Hilabete gutiren buruan txosten bat aurkeztu zuen Verboom proiektuari buruz, eta bertan zehazten zuen zer egina zegoen, zer eginkizun, eta zer aurrekontu eta material behar ziren aipatutako lanak bururatzeko. San Bartolomeko gotorlekuaz, esplikatzen du gorputz nagusia lurrez egina zeukala, eta bai haren lubetak ere, lubanarroa zulatzeko lanetatik ateratako lurraz eginak baitziren, (6. irudia). Bide estaliko harri-mokor lana ia osatua zegoen, eta

6. irudia. Iruñeko hirian dagoen San Bartolomeko Gotorlekua deritzon baluarte aurreratuaren planoa. Jaime Sicre. 1737ko urtarrilaren 29a. AGS

36 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Página 37

hirikoarekin lotua zegoen. Ezkerreko bateria, ibaia bistatzen zuena, bide estalian kokatua, bukatua zegoen eta hiru artilleria piezatarako ahalmena zuen. Gainestaldura gehientsuenak eta haien zimentazioak falta ziren oraindik, baina badirudi parapetoak eta banketetako profilak dagoeneko lurrez eginda zeudela. Biltegia, kontramalkarra, ate nagusirako harlanduak, ate hori babesteko danbor bat, garita bat eta hamaika zabaldegi lauzatu falta ziren, bai gotorlekuan nola bide estaliaren ezkerretarako kokotean, jada bukatua baitzegoen eta sarrera nagusiak guardia egoitza baitzuen. Lehentasunen hurrenkeran, gotorleku aurreratuak eraikitzez bukatzea azken tokian zegoen. Hala ere, Sicre-k biziki laudatzen du Verboomen proiektua, gotorleku aurreratuok oso egokiak iruditzen baitzaizkio Iruña defendatzeko3. Antonio Hurtadoren hobekuntzak XVIII. mendeko bi proiektu garrantzitsuenak, Verboomenaren ondotik, Juan Martín Zermeñorena, 1756an, eta Antonio Hurtadorena, 1796-1797 urteetan, izan ziren. Juan Martín Zermeñok, Fernando VI.aren erregealdiko ingeniari ospetsuenetako batek, txosten luze eta xehetua bidali zion erregeari. Hura irakurrita badirudi, Jaime Sicrek hogei urte lehenago idatzi zuenarekin duen antz handia gogoan, bitarte hartan ez zela batere hobekuntza lanik egin San Bartolomeko gotorlekuan. Txostenaren ondorengo hiru urteak, berriz, lan eta jarduera handikoak izan ziren, agi danez, eta hortaz gotorlekua gaur kanpo aldetik daukan geometria daukala bukatu zen, hau da, Guadalupeko eta Pilarko beheko baluarteen antzekoa, garaitsu berekoak baitira hirurak, eta hiruretan ingeniari berek eta segur aski obra maisu berek esku hartu baitzuten.

(3) AGS. GM. Leg. 3.700. “… encuentro que en el terreno que están proyectadas para colocar algunas otras Fortificaciones destacadas, son mui adequadas a la situación, del expresado terreno: pues desde ellas descubre los barrancos principales de los muchos que circundan La Plaza y Ciudadela y pueden servir de estorbo al enemigo que intentasse hacer sitio formal, porque antes de empezarlo tendrá que vencer algunas dificultades por hallarse precisado de atracar antes dichas obras avanzadas, lo que le ocasionaría mucha detención en sus operaciones, y con esto muchas vezes al sitiador se le suele infructuar sus designios, con motivo de dilatar semejantes ataques,…”

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 37


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

PĂĄgina 38

7. irudia. IruĂąeko San Bartolomeko Gotorlekuaren planoa, hiriaren hego-ekialdean Arga ibaiaren inguruan kokatua. 1.2.3. lerrotik pasatzen den Profil-oinplanoaren planoa. Antonio Hurtado. 1796ko urtarrilaren 8a. SGE

Gotorlekua defentsarako ongi egokitua bazegoen ere Konbentzioaren kontrako Gerraren garaian (1793-1795) hobekuntza handiak egin ziren barrenaldean. Antonio Hurtadok 1796ko urtarrilaren 8an sinatutako plano batean ageri denaren arabera (7. irudia), zeinean legenda luze baten bidez eta oinplano eta profil baten bidez esplikatzen baitu zer lan dauden hastear, berrikuntzak puntu hauetan laburbil daitezke:

38 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Página 39

- Kanoi-zuloak gehitzea gotorlekuaren goialdean. Honen aurreko plano guztietan aurreikusita dauden bederatzi kanoi-zuloetatik, hogeitara pasatzen da, honela banaturik: hiru iparraldeko saihetsean (Arga ibaitik gertuena); zazpi malkarren alde bietara; eta bi ipar-mendebaldeko saihetsean (Arga ibaitik urrunduena). - Ganga indartuak gehitzea: 1727-1737ko plano anonimo batean ageri diren hiru gangetatik bostetara pasatzen da (bat ipar-ekialdeko alboan, bat erdian eta hiru ipar-mendebaldeko alboan)4. Denak elkarren tamaina bertsukoak badira ere, “bolborategia” deitzen zaiona txikixeagoa da. - Lubetetara igotzeko arrapalak egitea, sarbideko ferraz gainera. - Gotorleku barrenean egoten zen lehengo guardia egoitza kentzea. - Gezi-leiho (tronera) garaiak eta apalak sortzea fusil-sua egiteko golako elkarren aurkezko bi hormetan, gotorleku sarrerako atea begiratzeko izan litezkeen erasoetatik5. Kaserna kopurua gehitzeko arrazoia gezi-leihoak gehitzearekin lotuta dago, horrek barrenean artilleria elementu gehiago ezarri beharra baitzekarren, eta beraz soldadu gehiago ere bai. Aipagarria da, halaber, kontraminen proiektuarekin Juan Ximénez Donosok egin zuen planoa, 1795ekoa (8. irudia). Bertan, izan litezkeen geometria eta traiektoriak aztertzen ziren, bai hirian eta bai gotorlekuaren alderdian. Kontramina horietako bi azken alderdi horretan gauzatu ziren, kontramalkarrean. Haien sarbideak, edo mina-ahoak udalaren obra brigadak 1962 aldera itsutu eta estali bazituen ere, gaur berriro atera dira egun-argira, berriki bukatu diren gotorlekua zaharberritzeko lanetan. (4) Erriparen saihetsean beste bi kaserna eraiki beharrak baziren ere, Antonio Hurtadok honela zehazten du 1796ko planoan: “no habiéndose efectuado la una por la apretura de la guerra: debiendo servir todas para que este puesto esencial en el parage que esta situado y destacado tenga los menesteres precisos a prueba de alzamientos, almacenes y demás necesario para la defensa”. (5) Nahiz eta zenbait planotan (bat anonimoa 1727tik 1737ra bitarte datatua; eta Pedro Moreauren beste bat 1731koa) jatorriz gola bere hormetan anitz gezi-leiho garai dituela irudikatzen bada ere, Antonio Hurtadoren 1796ko planoan, azkenik, gaur ezagutzen ditugunak irudikaturik ageri dira: lau garaiak eta lau behekoak, elkarren aurkezko bi hormatan.

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 39


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:26

Página 40

San Bartolomeko Gotorlekuaren eboluzioa. Jorge Próspero Verboomek 1726an egindako proiektutik (ezk.) Antonio Hurtadok 1796ko datarekin egindakora (esk.)

XIX. mendetik gaurdaino San Bartolomeko gotorlekua Iruñeko harresietan egin ziren garrantzizko lanetako azkena izan zen eta, horrez gain, bere jatorrizko geometria gaurdaino hobekien gorde dituztenetako bat. Gaur arte iritsi zaigun eraikuntza Antonio Hurtadok diseinatutako hobekuntzei dagokiona da. (9 irudia). Paradoxaz, hiria XIX. mendean -1813an, independentziaren gerraren bukaerancia, 1823an, San Luisen ehun mila semeak sartu zirenean, eta 1874an hirugarren gerra karlistan- hiru aldiz setiatua edo blokeatua izan zen, noiz eta baluarte bidezko fortifikazio sistema gainbehera abiatzen zen momentuan, hain zuzen. Ez zen horrelakorik gertatu, aldiz, XVI. mende gehienean eta XVII. eta XVIII. mende osoetan, fortifikazio sistema hori bere goreneko estimazioan zegoela. Baluarte bidezko sistemak obus eta morteroen aurrean balio eskasa zuen, bereziki 1832an Anberesko setioan ikusi ahal izan

40 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:32

PĂĄgina 41

8. irudia. IruĂąeko planoa, kontraminetarako proiektua ageri duela, bai eta dagokion Diskurtsoa ere. Juan XimĂŠnez Donoso. 1795eko otsailaren 19a. IHCM

9. irudia. 1921. San Bartolomeko gotorlekua-Labriteko baluartea, airetiko argazkia.

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 41


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:32

PĂĄgina 42

San Bartolomeko gotorlekua. A. GÂŞ DeĂĄn. 1910ca. I.U.A

zenez, eta horrek hiru mendeko historia luze bati akabera jarri zion, zeinean artilleriako aurrerapenei buru egiteko eginahal handiak egin ziren. Defentsarako funtziorik gabe gelditu zelarik, gotorlekua abandonatu zen, eta ondorioz degradazio prozesu bizian abiatu. 1932. urtean, agi danez, lur irrista bat gertatu zen erriparen alderdian, ibaitik hurbil, eta horrek horma atal bat eta parapetoa partez barreiatzea ekarri zuen. Gaur egun gotorlekuko kanpoko hormetan barreiatze horren arrastorik batere gelditzen ez bada ere, badirudi gotorleku barrenean aurkitu diren zenbait gaitzek konfirmatzen dutela gertaera hori. 1932an erripari eusteko horma, gaur egun dagoena, burutu zen, eta 1939an Medialunako parkea sortzeko lanak hasi ziren, Victor Eusak diseinatua. 1940 eta 1942 urte bitartean gotorlekuaren lehenbiziko zaharberritzea egin zen eta orduan ezpondako lur irristak erasandako osagaiak berregin ziren. Logika zerbait izanen ere luke pentsatzeak 1932an erripari eusteko egin zen hormak berak ere helburu hori zuela: ezponda egonkortzea, eta berriro mugitzea ezintzea. Gotorlekuko beheko bateria zaharberritzeko lanek, aurten gotorlekua bera zaharberritzeko lanekin batera egin direnek, argi erakutsi dute ezponda horrek

42 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:32

PĂĄgina 43

San Bartolomeko gotorlekua. 1900ca. I.U.A

egonkortasun problemak zituela, haren zimentazioa erabat desegina azaldu baita. Horrek, antza, teoria hau sendotzen du, eta barreiamenduak gotorlekuaren kontrako eraso betetik etorri ote ziren dioten teoriak ahultzen. Gotorlekura golatik sartzen da, edo defentsaren atzealdetik alegia, eraso frontetik babestuta dagoen tokitik. Gola hori harri-mokorrez egina da. Alboetan horma mehar bana dauzka babesgarritzat, eta gezi-leiho edo tronera garaiak zein apalak fusilarientzat. Goialdeko gezi-leiho edo tronera horiek harlanduz eginak badira ere, (horiek hormaren goialdeko errematea ere osatzen dute) behekoak adreiluzkoak dira. Sarrerako ateak, jatorriz zurezkoa eta itsua, hainbat aldaketa izan ditu urteak joan ahala. Horrela, adibidez, hasiera batean premia militar soiletarako pentsatuta zegoena “edertu� egiten da, orrialde bakoitzeko 7 x 4 karratuko koadrikula bat irekiz, beheko zati itsua errespetatuz, halere. Defentsara sartu ondoren, deigarria da erdiko ferra, haren alde bietan lubetetara igotzeko arrapala banaz hornitua (gotorlekuaren goialdea). Ferra horietako horma zuzenean ate bat ageri da. Bertatik kaserna batera sartzen da (defentsaren barrenean eraikitako egoitza, bonbek txikitu ezineko kanoi gangaduna; jendea gerizatu eta bizigaiak edo materialak biltegiratzeko balio zuena). Gargola bana era baditu atearen eskuin eta ezker. Ezker aldean,

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 43


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:32

Página 44

San Bartolomeko gotorlekua. J. Cía. 1944. I.U.A

erripatik hurbil, kaserna bat dago eta eskuin aldean hiru. Eremu horien zorua harlauza handiz egina da. Bost kaserna hauetatik 4 berdintsuak dira luze-laburrez (5 x 10 m); azkena, berriz, sarbidetik urrunduena, franko txikiagoa (2,5 x 8 m). Arauek agintzen zuten airebideak ireki behar zirela, egurasteko, eta zorua jarri behar zela “bolbora hezetasunetik begiratzeko”, ateaz eta leihoez gain. Ate-leiho horiek jatorriz burdin xaflaz estalita behar zuten “suteen kontrako ahalik eta aurreneurri gehien hatzeko”. Zorutzat, “oholtza bat, lurretik oinbete goratua” erabili ohi zen, baina gotorlekuaren kasuan tamaina handiko harlauzak erabili ziren. Goialdeetan, kanoi-zulo bakoitzari dagozkion artilleria piezak asentatzeko zelaiguneak harlauza handiez eginda daude. Erripatik hurbileneko malkarrean,

44 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:32

Pรกgina 45

San Bartolomeko gotorlekua. R. Bozano. 1950 ca. I.U.A

lubeta maldan egina delarik, harlauzok irudi trapezoidala osatzen dute kanoizulo bakoitzaren aurrean. Kanoi-zulook pixkanaka mailaz aldatzen baitira, eta kanoiek erabat horizontalki jarrita behar baitzuten, altuera diferentzia horiek piezak ezartzeko zelaiguneek bereganatzen dute, haien artean eskala eginaz. Ibai ondoko erripatik urrutien dagoen malkarrean harlauza horiek plataforma jarraitua osatzen dute. Zelaigune horiek ere zertxobait maldatuak dira parapeto aldera eta haien artean behatokiak jarrita daude. Toki horien gainean kanoi-buruzagia igotzen zen egin beharreko tiroaren norabide zuzena agindu ahal izateko. Zail da, ordea, haien eraikuntzak duen logikari antz ematen: barrengo parapetoetan, harri-mokorrak eta adreiluak nahaste erabili dira materialtzat, inolako eraikuntza eskemarik jarraitu gabe, antza, non ez den adreiluzko

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 45


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Página 46

San Bartolomeko gotorlekua. J. Cía. 1954. I.U.A

zutabeak errepikatzea, kanoizulen ahokadura osatzen duten harlanduzko pieza berezi batzuez errematatuak, eta zehar-saiheska jarritako adreiluak erabiltzea haien arteko hormatxoa egiteko. Kanoi-zuloetako alboak ere adreiluzkoak dira eta ez dute antz emateko moduko aparejurik ageri, irregularki nahasten baitira luzeka eta zeharka, nahiz eta ordurako ugari ziren “Kisuskiletzan ikasteko arteak”, adreiluzko fabrika bat nola altxatu behar zen azaltzen zutenak, kasuan kasuko aparejurik egokiena zehaztuz. Kanoi-zuloetako alboetan htsik gabe agertzen diren osagai bakarrak erremateko piezak dira: zehar-saiheska jarritako adreiluak. Zilegi da pentsatzea kokaera irregular honen arrazoia gotorlekua aldatzeko lanak presa handiz egitea izan zela, eta bai oso garai txarrean ere (Konbentzioko Gerra ari zela). Gaur egun San Bartolomeko gotorlekuaren ingurua gogora ekarri eta begietaratzen zaigun irudiak zerikusi gutxi du jatorrian zuenarekin. Hiria garatuz

46 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Página 47

joan zelarik, gotorlekua Media Lunako parkean integraturik gelditu zen (izena ere eman zion parkeari) eta urteak, joan urteak etorri, eraikinez inguraturik ere bai. Haren glazisa arboldegi bihurtu zen, eta arbola horiek direla medio Iruñeko bizilagun askorentzat eraikuntza hau oharkabean joan da urte asko eta askotan. Joan ziren, joan, gotorlekua hiriko lorezaintza zerbitzuetako biltegitzat erabiltzen zeneko garaiak, hiriaren muga-mugan. Labriteko aldapak hirian egiten duen “artesia” zela medio, San Bartolomeko gotorlekuaren kokalekua erdi ezkutatua eta sarbide txarrekoa zen. Aspaldi honetako aldi berean egindako hainbat ekintzak (Bigarren Zabalgunea Parte Zaharrarekin komunikatzeko zaldaina, ibai ondoko pasealekua hirira hurbiltzen duen hiri igogailua, Sanferminetako Museoa edo gotorlekuan egonen den Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa) ahalbidetzen dute Iruñeko kultura, turismo eta aisiarako funtsezkoa izanen den eremu berria sortzea. Bertan Iruñeko hiriak duen arkitektura ondarearen, ondare inmaterialaren eta natur ondarearen agerkari hoberenak ikusiko dira: harresi barrutia, Sanferminetako jaiak eta ibai parkea.

San Bartolomeko gotorlekuaren bilakaera historikoa / 47


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Pรกgina 48


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Página 49

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak

2005ean Iruñeko Udala Harresiak Kontserbatu eta Sustatzeko Plan anbiziotsu bat hasi zen bultzatzen, hiru ardatz nagusiren gainean oinarritua: harresi barrutia kontserbatu eta zaharberritzea, inguruan hobekuntza funtzionalak egitea (etxebizitza, dotazioak, eremu publikoak, mugigarritasun eta irisgarritasuneko hobekuntzak bezalako parametroetan) eta harresi barrutia bera dinamizatu eta sustatzea bere balio historiko eta arkitektonikoak zabaltzeko. San Bartolomeko gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotarako zaharberritzeko proiektuak ahalbidetu du hiru ardatz horietan aldi berean lan egitea monumentuaren eremu bat berean eta horrela, bide batez, Iruñeko harresietan barna ibilaldia egiteko elkargune eta abiapuntu bihurtu da. 2009. urtearen bukaeran gotorlekua abandonatua eta landaretzak hartua zegoen. Gaitz asko zituen, nahiz eta ez oso larriak eta horrek lehenbailehengo esku-hartze bat gomendatzen zuen. Zaharberritze lanetan erabili den irizpidea monumentua bera albait eta gehien errespetatzea izan da, gotorlekuko bilakaeraren irakurketa historikoa ahal zen guztian mantenduz, bere aparejuetan, materialetan eta eraikuntza-era desberdinetan ikusten den moduan. Paramentuen garbiketa ez da sakoneraino sartu, oso kontu handiz egin da, eskuila eta ura erabiliz, metatutako zikinkeria kendu bai baina denboraren patina, harriaren herdoildurak eraikinari ematen diona, bere horretan utziz.

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 49


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 50

Ez da egin material ordezkatze masiborik, eta funtzionaltasuna galdua zuten osagaiak besterik ez da ordezkatu, hala nola gargola apurtu bat edo beste, edo oso txikituta eta gaizkituta egoteagatik ezin lehengoratu ziren adreiluak eta harriak. Gainerako kasuetan bere horretan eutsi zaio lehengo materialari, zituen haustura eta narrio guztiekin. Asmotan ziren erabilera berriak zirela medio, kasernak egokitu beharrean egon dira, erakusketa eremu bihurtzeko. Hala ere, erabilera berriok lehendik zeuden eremuen arabera moldatu dira, erakusketa guztiak altxari beregain moduan diseinatu baitira, inguruan dituzten hormekin loturarik gabe. Argikuntza lauso, izkutatu eta zeharkakoak areto gangadunen izaera sendotzen du, haien geometria indartsuari balio emanez. Elementu berri bakarra sartu da, mugigarritasuna erraztu beharrez: bitariko harrizko eskalinata. Izan ere, lehendik zeuden lubeten malda gehiegizkoa zen eta ezintzen zuen gotorlekuaren goialdera errazki iristea. Eskailera eroso eta xinplea itxuratu da, eraikinarekin mimetizatu egiten dena, harri mota bat bera erabili baita, eta gainera haren trazadura inguruan dituen hormen makurdurara moldatu baita.

San Bartolomeko Gotorlekua zaharberritzeko lanak HARRESIKO HORMA ATALAK Gotorlekuaren kanpoko geometria osatzen zuten harmokorrezko eta harlanduzko horma guztiek egiturazko egoera ona zuten. Hala ere, punturen batean materiala zerbait mugitu zen, arbolen bulkoa zela medio, toki askotan erantsiuneetako betelana galduta landare txikiak hazi ziren, eta harria belztua zegoen eguratseko kutsaduraren, terrenoan iragazitako uraren eta azaleran hazitako goroldio eta likenen eragina zela medio. Esku-hartzea bakuna izan zen: horma atal guztiak garbitu eta azal guztian betelana berrezarri; tokiz mugitu ziren materialak desmuntatu eta ondoren lehengo tokian ezarri.

50 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 51

Azaleran zikinkeria asko metatua zen eta erantsiuneetako betelana galdu ondoren tamaina txikiko landareak hazi ziren tarteetan.

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 51


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 52

BARRENGO HORMAK San Bartolomeko gotorlekuaren jatorrian zegoen muinoa sarri asko gotorlekuko hormen artean atzituta gelditu zen. Haren eraikuntzaren bilakaera historikoak gaur egun ezagutzen ditugun eremuak sortu ditu, behin eta berriz euste hormak eta gangak eraiki eta lubeta lan handiak egitearen ondorioz itxura hartu dutenak. Euste horma horiek egoera onean zeuden, baina zikinkeria eta landaretza ugari metatu zitzaien gainean, eta batez ere kareztadura asko ageri zituzten, erantsiuneetan barrena iragazitako urak zekarren karea geldiro jaulkitzearen ondorioz. Esku-hartzean paramentuak garbitu eta erantsiuneetan betegarria eman zitzaien, neurri handi batean kareztadurak ukitu gabe, horietan ezagun baita, nahi gabe ere, gotorlekua eraiki zenez geroz iragandako denbora.

52 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 53

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 53


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 54

Kasu askotan hondamen egoeran eta barreiatua zegoen, sabaiak erorian eta materiala endekatua.

54 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 55

KANOI-ZULOAK Kanoi-zuloak oro har aski egoera kaskartuan zeuden eta hainbat gaitz ageri zituzten: tamaina handiko landaretza ugari hazteak, kasu askotan behar bezalako zimentazioa falta izateak eta eguraldi txarraren erasoak adreiluzko horma gehienak erorian utzi zituzten. Asentamendu handiak sortu ere ziren eta zeramikazko piezak endekatuta zeuden, batez ere koroetako zehar-saiheskako aparejuetan. Ikusirik zer nolako hondamen egoeran zeuden, adreiluzko hormak kasu askotan desmuntatu beharra egon zen. Ondoren, egoera onean zegoen materiala berreskuratu, garbitu eta biltegiratu zen, ondoren berrerabiltzeko. Lanak aurrera zihoazen ahala, argi azaldu zen nola zaharberritu beharreko horma asko lehendik ere berreraikiak izan ziren, aurrekoak

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 55


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 56

Kanoizuloak askotan hondatuak zeuden, eroriak eta barreiatuak, eta haien materiala ere oso endekatua zegoen.

desmuntatuta eta haien oinarriaren gainean. Aurkitu eta dokumentatu ere zen kanoi-zuloek kasernen gainean zuten zimentazioa, deskargako arkuen bidez egina. KONTRAMALKARRA ETA KONTRAMINAK Kontramalkarraren kasuan, berreskuratutako elementuetan berezitasun handiena zutenak kontraminak ziren, terrenoan zulatutako defentsa tunelak, alegia, gero jarraipena emateko prest uzten zirenak, horrela etsaiaren minak atzeman eta leherrarazi ahal izateko (minak ziren etsaiak lubanarrora iritsi

56 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 57

beharrez egiten zituen tunelak). Kontramina hauek ixten zituzten hormak bota, eta haien egoera aztertu ahal izan zen. Lehenbizikoa, kontramalkarraren angeluan zegoena, oro har oso egoera onean azaldu zen, bere-bere hartan atxikitzen baitzuen hasierako luze-laburra, adreiluzko atorra eta drainatze sistema. Bigarren kasuan, ordea, kontramina urez mukuru zegoen eta puntu batzuetan hondatua. Hondamen egoera horregatik, hondoa hormaz itxita zeukan eta ezin zitzaion bere luzera osoari antzik eman. Azal-azaleko esku-hartzea egin zitzaion: kontraminetako barrenaldea garbitu eta saneatu besterik ez eta, horrez

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 57


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 58

Kontramalkarra berreskuratzean, kontraminetarako sarbidea ere berreskuratu zen, gotorlekuko defentsa elementuetako bat baitziren.

gain, bai sarrerako hutsunearen atalgaina berrosatu ere, mina-ahoak hormaz itxi zirenean desagertu baitzen. Berregite lan horretan, aurkitutako aztarnak hartu ziren erakusburu, argiro azaltzen baitzuten jatorrizko hutsuneak zer itxura zeukan. KASERNAK Kasernak ziren Ziudadelako goarnizioak geriza hartzen zueneko eta bonbek txikitu ezineko egoitzak. Bertan bolbora, tirogaiak eta bizigaiak ere gordetzen ziren. Denek egurasteko airebide bat izaten zuten eta atearen gainean leiho txikia ere bai. Zoladura, harlauzazkoa izaten zuten eta estaldura kare morteroz egina. Egiturazko egoera ona zuten baina gainestaldurak oso endekatuta ziren eta hezetasunak nonahi nabari zituzten. Zenbait kasernatan zoladura ere oso

58 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 59

Kasernek, bonbek txikitu ezineko gangadun aretoek alegia, hezetasun mantxak, zikinkeria eta kedar arrastoak ageri zituzten, bai lurrean eta bai hormetan ere.

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 59


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 60

hondatua zegoen eta beste batzuetan, han eta hemen desegina. Zaharberritze lanak gehienbat kasernak inpermeabilizatzea izan zuen helburu eta karezko gainestaldurak lehengoratzea. Bi kasernatan, errespetatu egin ziren jatorrizko zoladurak, baina gainerakoetan berriak jarri beharra izan zen. Hartarako, lehengoaren antzeko zatiketa zuen harria erabili zen, eremuen izaera ez aldatzeko gehiegi. ZOLADURAK Gotorlekuaren barrenaldea zolatu gabe zegoen, goialdean izan ezik, kanoiak ezartzeko eremuan, han bai, harlauzak jarri -baitziren, batzuk 25 cm lodi zirenak. Zoladura hori neurri handi batean ikustezin zegoen, lurra eta goroldioa gainean metatu zitzaizkiolako, eta zenbait puntutan arbola sustraien bulkada zela medio altxatuta zegoen, edo betelaneko lurra asentatzearen ondorioz hondatua. Toki horietako zoladura kanoi-zuloetarantz maldatua diseinatzen zen, grabitateak kanoien bultzadari kontra egiten lagundu zezan. Horrek, ordea, ezintzen zuen ura behar bezala hustea, eta beheeneko alderdietan istil egiten zuen. Zaharberritzea

gehienbat honela egin zen: zoladura garbitu eta piezen arteko betegarria eman, tokiz aterako piezak lehengo tokiratu, eta drainazulo bat egin zen ura behar bezala husteko. Altxatu behar izan ziren harlauza guztiak aurrez zenbakitu eta ondoren bere lehengo tokian ezarri ziren. Gotorlekuaren gainerako azalak ez zuen inoiz zoladurarik izan. Horregatik, zaharberritze lanek iraun artean ageriko uharriz egindako zoru bat botatzea erabaki zen, kasernetara errazki iristea ahalbidetzeko, mantentzeko erraza, eta jatorrizko lur zoladuraren interpretazio berria emateko asmoz. Arrapalek

60 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 61

Barrenaldean zegoen zoladura bakarra kaserna barrenetakoa eta kanoiak ezarrita zeuden eremuari zegokiona zen.

gehiegizko malda baitzuten eta goialdeari irisgarritasun hobea emateko, harrizko eskailera bat egin zen, biribil itxuran, bere ateragunean egoitzazko plataforma bat daukana, handik gotorlekuari puntu bakar batetik osorik antz emateko aukera ematen duena, zeinak haren ulermen espazialerako lagungarri baita. Gainerako azalerak, arrapalei eta goialdeari zegozkienak, jardinez jantzi eta ureztatze sistema jarri zitzaien.

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 61


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Página 62

Jakingai interesgarriak Obrak burutzen ari zirela, berezitasun handiko zenbait elementu azaleratu ziren, hala nola graffitiak, ura husteko sistemak, eraikuntza metodoak eta abar. GRAFFITIAK Kaserna barrenetan anitz “marra” eta “arraia” aurkitu ziren6. Gaitz zen marrazkiei begi hutsez antz ematen, gaizki kontserbatuta zeudelako, baina zeharkako argia eta iragazki digitalak aplikatuz, argiro ulertu ahal izan zen haietako batzuk zer ziren. Bi teknika desberdinekin egindako graffitiak aurkitu ziren: kolore beltzeko pinturaz, batzuk, eta zarpeaduran artesiak eginaz, besteak. Zail da marrazkien garaia zehazki finkatzen baina, inskripzio batzuen idazkera ikusita, badirudi XVIII. mende bukaeraren eta XIX.aren hasieraren artekoak direla. Harrigarria bada ere, graffitietan ez da data bakarrik ere ageri. Argi dago nor ziren egileak7. Barrutian egoten ziren langileak militarrak ziren eta kasernetan eman behar izaten zituzten ordu luzeek asperdura ekartzen zieten soldaduei. Zenbait hormatan ehunka agertu ziren borobil itxurako markak, badirudi fusilen kanoia paretaren kontra estutuz eginak direla. Haietako asko zer alturatan eginak diren ikusita, badirudi soldadu asko lurrean eserita zeudela, segur aski kontrako paretan bermatuta. Antzeko zerbait gertatzen da marrazki askorekin ere, lurretik oso altuera gutxian baitaude eta beraz, antza, eseritako norbaitek eginak baitira. Kasu honetan ezin pentsa daiteke haur batek eginak direnik sinadura batzuk oso ederki eginak eta oso korapilatuak direlako. Beste zenbait kasutan trazadurak gorago ageri dira, lurretik metro batera eta metro eta hirurogeira bitarte.

(6) Interpretaziorako, graffitietako espezialista bat izan genuen laguntzaile: Pablo Oscariz Gil historian doktoratua. (7) Zenbait marrazkiren gaiak, Suld(ado) Ynf(antería) hitzekin bukatzen den sinadura batek eta “Solda(do)” hitza dakarren inskripzio batek konfirmatzen dute barrutiko militarrak izan zirela egileak.

62 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

Página 63

(1. irudia)

Graffiti guztien artean aipatzekoak dira zenbait errubrika edo sinadura, oso korapilatuak eta landuak, irakurtzeko zailak (1. irudia)8, gurpilen gaineko kanoi bat tiro egiten ari (eszena korapilatuago eta interpretatzeko zailago baten barrenean kokatua), hegazti-, zezen- edo idi-irudi batzuk (2-3. irudia), lorez betetako txarroi (8) Hobekien kontserbatu direnetako batek “Jose Antonio” izena darama. Inskripzioen artean “Jabier y [---]” izenari antz ematen zaio, beste batean arestian aipatu “[---]erte Suld(ado) Ynf(antería)” eta “W Solda(do)”.

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 63


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 64

(2. irudia)

(3. irudia)

(4. irudia)

baten marrazkia edo zirriborro arkitektoniko bat, segur aski kasernetako baten sarrerako arku batena, itxura bera eta arku-arri kopuru bera baitauka. Hiru urkabe eszena ere gogoangarriak dira (4. irudia), urka-beharra eta borreroa ageri baitira. Azkenik zenbait marrazki apaingarri daude, kontuak, gurutze bat, zenbaki eta letra solteak. UREN HUSTUBIDEA Gotorlekuak komun bat bazeukan, XX. mendean egina, ipar muturreko gezileihoen eremuan kokatua. Desegin zenean, mineta bat agertu zen, harresiko horma zulatu eta magalean behera malda handiarekin zihoana. Haren kokalekuak bat egiten du gotorlekuaren beheeneko puntuarekin, eta bertatik ateratzen den kanalizazio bakarra da. Zaharberritze lanak egitean haren kokaera estrategikoa aprobetxatu zen puntu hartatik barruti barreneko euri urak husteko.

64 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:33

PĂĄgina 65

KASERNEN AIREBIDEA Kaserna guztiek eguraste sistema bat zuten, hainbat tartetako tximinien bidez egina. Erdiko kasernan ez beste guztietan, lehenbiziko tartea bertikala da, gangaren lodiera pasatu arte, bigarrena gorako maldan doa kanoi-zuloetako parapetoen barrendik, eta azken tartea beherako maldan, parapetoko barrenaldean azaleratu arte. Ez ziren, antza sobera ongi ibiltzen, beste tximinia batzuk aurkitu baitira, horien osagarri edo ordezgarri. Erdiko kasernan, itxuraz tximinia bertikal bat zenaren

hasiera moztua aurkitu zen, nahiz eta, kasu horretan ere, lehen tartea bertikala zen eta bigarrena maldatua, baina bigarren hori oso luzera gutxikoa. HARRESIKO HORMETAKO KONTRAHORMAK Kaserna hauetako hirutan harri-mokorrezko izkina sendoak ikusten dira hondoan. Gotorlekuko harresiko

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 65


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 66

hormaren kontrahormak dira, kasernak egin zirenean barrenaldean azaldu zirenak. ZIMENTAZIO IKUSGARRIAK Arrazoiren batengatik zimentatzeko oztopoak zeudenean, ohiko soluzioa izaten zen hormen oina bermatzeko arkuak eraikitzea, horrela ez baitziren bi zimentazio puntu baizik behar, arkuaren bermatze puntuetakoak hain zuzen.

66 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 67

Horrela, gotorlekuko iparraldeko eremuan, kasernako zorua industu ondoren arku bat azaldu zen, kontrahormatik kontrahormara zihoana, zeinaren gainean malkarreko horma bermatua zen; eta kasernen gaineko eremuan, kanoi-zuloen alboetako hormek arkuen gainean kargatzen dute beren pisua. Azken kasu horretan, segur aski, soluzio hori hautatzeko arrazoia ura hormen azpian istildu zedin eragotzi nahia izan zen, eta teilatuko hustubideetaraino oztoporik gabe joan zedin erraztea. KAREZKO ZORUAK Nahiz endekatuak zeuden eta puntu askotan hondatuak, kanoi-zulo guztietan karezko zoruak azaldu ziren, batzuk oso lodiak, eta oso axola gutxirekin eginak.

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 67


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

Página 68

San Bartolomeko Gotorlekua, Iruñeko Harresien Interpretazio Zentro San Bartolomeko gotorlekua, erabat zaharberriturik, aldebatera biziberritzen da Iruñeko Harresien Interpretazio Zentro bihurtzen delarik. Eraikin historiko bati erabilera berria ematen zaion bakoitzean, oreka zail bat gorde beharra sortzen da

lehendik zegoenaren eta eransten denaren artean. Gotorleku honen kasuan, saiatu gara erantsitakoaren eragina ahalik eta txikiena izan zedin, idorpe berriak edo barruti berriak egin gabe, ahal zela, eta okupazioa kasernetako eremu murritzera mugatuz. Interpretazio Zentro berriaren izpirituan dago kokaleku hartzen duen eremuekin dialogo bat sortu nahi izatea, eta bisitariari hainbat eduki helaraztea gotorlekuaren eta Iruñeko harresi barrutiaren osotarako ulermena errazten diotenak. Eta ez soilik ikuspuntu arkitektoniko eta historikotik, baizik eta ikuspuntu inmaterialetik ere bai. Harresiek Iruñaren bizitza baldintzatu eta markatu zuten, eta ezin kenduzko izaera eman zieten hango kale eta bizilagunei. Eta gaur ere hala da, nahiz gaur egun beste ikuspegi erabat desberdin batetik. Haien izaera militarra aienatuz joan da, pixkanaka, harik eta gaur egungo jostaleku, aisialeku eta harreman leku bihurtu diren arte. Ahalean, bisitari bakoitzaren profilari egoki zaizkion edukiak hautatu dira, zein ere adin nahiz jatorrikoak diren eta zein ere diren haien interesak. Hartarako, askotariko erakusketa osagaiak nahasi dira, hala nola irakurgai panelak, ikusentzunezkoak eta osagai interaktiboak, gaira hurbildu eta bertan sakontzeko maila desberdin asko ahalbidetzen dituztenak, pertsona bakoitzak duen interesaren arabera. Erakusketa eremuak gaika banatzen dira, eremuko gai bat dutela:

68 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

Página 69

IRUÑEKO HARRESIEN BILAKAERA Kaserna nagusiko sarreraren aurrean kokatua. Hauxe da bisitaren abiapuntua. Bertan Iruñeko harresi barrutiaren bilakaera historikoa errepasatzen da, erromatar jatorritik eta XIV-XV. mendeko harresietatik hasita, harik eta gaurdaino iraun duten baluarte bidezko harresietara iritsi arte.

Harresi barrutia ordenagailu bidez berregina. XV. mendea

Harresi barrutia ordenagailu bidez berregina. XVI. mendea

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 69


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 70

Harresi barrutia ordenagailu bidez berregina. XVII. mendea

Harresi barrutia ordenagailu bidez berregina. XVIII. mendea

Horrela, hiriaren garapenak eta haren harresien bilakaerak izan duten paralelismoa bistaratzen da.

70 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

Página 71

Iruñeko Santa Maria katedrala ordenagailu bidez berregina (jatorri erromanikokoa)

San Zerningo eliza ordenagailu bidez berregina (XV. mendea)

GOTORLEKUEN ETA ARMEN BILAKAERA Armak etengabe bilakatzen baitziren, eta gero eta kalibre eta zehaztasun gehiago hartzen, gotorlekuak ere aldi berean beren defentsak berregokitu beharrean

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 71


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 72

Ziudadelako eta haren defentsa egituretako atal baten berregintza.

gertatu ziren, bai ikuspuntu geometrikotik nola eraikuntza teknikaren ikuspuntutik. Eremu honetako ibilbidean konparatu egiten dira garaian garaian erabilgai egoten zen armamentua eta hari kontra egiteko diseinatu ziren defentsak. IruĂąeko kasua ere esplikatzen da, eta xehero aztertzen haren harresiek zer bilakaera izan zuten XV. mendetik gaur egun bisita ditzakegun harresi baluartedunetara iritsi arte.

72 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 73

HARRESIEN GIZA ALDERDIA Hiri harresituek ehunka pertsonaren bizitza eduki eta mugatzen zituzten. Mendeak joan, mendeak etorri, pertsona horietako asko harresi horiek babestuta sentitu beharrean, zapalduta sentitu ziren haien barrenean, baliorik gabe gelditu baitziren. IruĂąak ikuspuntu militar eta estrategikotik zuen garrantziak, gotorleku-hiria izateak, eragin nabarmena izan zuen bere bizilagunen izaeran, haien ofizio, ohitura eta bizimoduetan.

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 73


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

Página 74

XIX. mendeko emakume “atalzain” baten irudia. Hau da “Harresien giza alderdia” deitu kasernan ageri diren bost pertsonaietako bat.

74 / San Bartolomeko Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

Página 75

Hiriaren hirigintza bilakaerarako ere faktore erabakigarria izan zen; hori beste hiri askori gertatu zitzaien baina Iruñaren kasuan bereziki berandura arte, 1915era arte hain zuzen, urte hartan hasi baitziren harresiak eraisten. Kaserna honetan ibilbide bat egiten da mende bakoitza markatu zuten gizarte errealitate nagusietan barrena, garaiko bost pertsonaiaren esku-hartze antzerkiratua erabiliz: Toulouseko poeta Guillaume d´ Annelier, XIII. mendeko hiri burguen arteko gerraren lekuko eta kontatzailea; XVII. mendeko infanteriako soldadu bat, Espainiako inperioaren gainbehera sufritu zuena; XIX. mendeko emakume ataltzain bat, ordurako defentsarako bainoago zerga kobratzeko balio zuten ate batzuen zaindaria; Alfonso de Gaztelu y Maritorena jauna, 1913tik 1916raino alkatea, harresiak eraisten hasi zireneko garaiaren lekuko pribilegiatua; eta gaurko pertsonaia anonimoa, Iruñeko hiritarrak bere harresi zaharrekin gaur egin duen adiskidetzearen eta harreman berrituaren erakustailea. IRUÑA ETA MUNDUA Gotorleku baten garrantzia bidezki juzgatu ahal izateko, bere garaiko testuinguruan aztertu behar da eta antzeko beste batzuekin konparatu. Iruña lehen mailako gotorleku baluarteduna izatera iritsi zen. Haren Ziudadela pentagonala Espainiakoetan zaharrena da. Horrek esan nahi du eraiki zen garaian, Felipe II.a errege zela, orduan zeuden defentsa harresietan modernoena eta aurreratuena zela. Hiriko defentsak eraiki eta hobetzeko lanen ardura hartzera Iruñera etorri zirenak Europako garai hartako ingeniaririk eta eraikitzailerik hoberenak ziren. Beste alde batetik, Iruñean egin zen eraikuntza lanean, Europako hiru poliorzetika-eskolen ezagutza teorikoak eta praktikoak arrago batean bezala nahastu ziren: flamenkoa, italiarra eta frantsesa. Iruñeko harresi barrutia, ingeniaritza militarreko teknikak Erdi Aroko sistemetatik Berpizkundeko modernitatera nola pasatu ziren ikusteko dugun agerkaririk eder eta egokiena da.

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 75


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 76

76 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 77

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 77


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 78

78 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 79

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 79


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:34

PĂĄgina 80

80 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 81

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 81


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 82

82 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 83

Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 83


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 84

84 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

Página 85

Bibliografia ECHARRI, V., Las murallas y la ciudadela de Pamplona. Pamplona, 2000. Gobierno de Navarra. MADRAZO, P., España. Sus monumentos y arte. Su naturaleza e historia. Navarra y Logroño, tomos I y II. Barcelona, 1986. Cortezo. MARTINENA, J.J., Historias del viejo Pamplona. Pamplona, 2003. Ayuntamiento de Pamplona. QUINTANILLA, V y TORRES, J., Plan de actuación Fortificaciones de Pamplona. Pamplona, 2006. Ayuntamiento de Pamplona. ZAPATERO, J.M., El Real Felipe del Callao, Primer castillo de la “Mar del Sur”. Madrid, 1983.

Erabilitako iturriak Archivo General de Simancas (AGS). Iruñeko Udal Artxiboa (IUA). Instituto de Historia y Cultura Militar (IHCM). Servicio Geográfico del Ejército (SGE).

Fitxa teknikoa Sustatzailea: Proiektuaren zuzendaritza:

Iruñeko Udala José Vicente Valdenebro García, José Ignacio Alfonso Pezonaga, Marta Monreal Vidal eta Miguel Monreal Vidal

Zaharberritze proiektua:

José Ignacio Alfonso Pezonaga, Marta Monreal Vidal eta Miguel Monreal Vidal Lidia Martínez Zancajo Proyectos y Promoción de Ingeniería S.L.

Segurtasuna eta osasuna: Instalazioak:

Eraikuntza eta edukien garapena: Construcciones Aranguren, Construcciones Leache eta Construcciones Zubillaga [UTE Fortín de San Bartolomé ALZ] Edukien zuzendaria: Víctor Echarri Iribarren Eduki historikoen koordinatzailea: Juan José Martinena Ruiz Ahokulari historikoak: Luis Eduardo Oslé Guerendiain Edukien garapena: Código Alfa Soluciones S.L. José Luis Los Arcos Sanz, Javier Olmedo Cruz, Alberto Guinea Bel Isabel Elizalde Arretxea, Ignacio Olivera Martínez, Idoia Poza Undiano, Eduardo Sáiz Múgica Patricia Martiartu Fernández, Raquel Domench Vidal Pedro Gurpegui Nausia, María Lusarreta Baztán Lidia Gómez Sada Laguntzaileak: Fernando Hualde Gállego, Luis Esquíroz Medina Inbertsioa: Dirulaguntza:

1.925.000 € Gobierno de España – FEILES

Koordinazioa eta jarraipena:

José Javier López Rodríguez, José Vicente Valdenebro García, Enrique Maya Miranda, Silvia Azpilicueta Rodríguez Valdés, Teresa Lasheras Balduz

Gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentrotzat erabiltzeko zaharberritze lanak / 85


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

Pรกgina 86


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 87

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 87


Libro Fortin_EUS 11.03.11

1

29/3/11

17:38

Página 88

San Bartolomeko gotorlekua Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa Iruñaren erdi-erdian dagoen gotorleku hau, 2010. urtean zaharberritu zen eta, gaur, Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroaren kokalekua da. Bertan, halaber, Iruñeko fortifikazioetan barnako ibilbide oso eta interesgarri baten abiapuntua dago, Iruña, izan ere, gotorleku-hiria baita aspaldidanik. Gotorleku hau XVIII. mendean eraiki zen, eginaldi bat baino gehiagotan,eta alditik aldira proiektuan hobekuntzak sartuz. Hasieran harresi barruti nagusiaren gehigarri eta lagungarri izateko asmatu zen. Izan ere, gotorleku hau muino baten gainean dago eta muino hori, hain zuzen, etsaiak Iruñari eraso egiteko punturik

88 Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 89

ahulena zen: muinoak, izan ere, etsaia hurbiltzen ikustea ezindu eta harresi nagusien oin-oineraino iristea errazten zion. Gotorleku honek muinoaren tontorra hartzen zuen eta beraz ahulune hori kendu, kanpoaldeko defentsa sendotu, eta etsaia ezkuta zitekeen alor-landen gaineko ikuspegi zabala ematen zuen. San Bartolomeko gotorlekua, Printzearen gotorlekua eta San Rokekoa ziren hiriko harresietatik distantzia batera egon behar zuten hiru gotorlekuak, bere 1726ko proiektuan Verboomeko markesak orduko fortifikazioak hobetzeko proposatzen zuenaren arabera. Eta San Bartolomekoa da, hain zuzen, hiruetatik gaurdaino osorik iritsi zaigun bakarra. Bera izan zen, gainera, IruĂąean azken bukatu zen defentsa lana.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 89


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:38

PĂĄgina 90

2

Media Luna Parkeko eta Argaren Ibai Parkeko igogailua Igogailu-dorre hau 2010. urtean burutu zen. Hura ezartzeko aukeratu den tokiari esker, hiritarrak aukera du, San Bartolomeko gotorlekuarekin duen lotura dela medio, inon ez bezalako ikuspegi zoragarriez gozatzeko. Egintza honi esker, bestalde, erraztu da Parte Zaharra eta Bigarren Zabalgunea, gotorlekuaren inguruan, bat egin daitezen Argaren ibai parkearekin eta kanpoaldeko beste auzo batzuekin (Txantrea eta Magdalena). Desnibela hain handia delarik (20,90 metro) eta horizontalki ere hain distantzia zabala dagoelarik igogailuko abiapuntutik ateragunera, bereiz jarritako dorrea eraikitzea erabaki da, eta, sarbidearekin lotzeko, harresiaren gainetik pasatzen den zaldain bat egitea.

90 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:39

Página 91

3

Labriteko zaldaina Iruñeko Udalak 2010. urtearen bukaera aldera burututako hirigintza egintzen barnean, oinezkoentzako zaldain hau jarri zen martxan, Iruñeko Parte Zaharra eta Bigarren Zabalgunearen arteko lotura errazteko pentsatua. Iruñeko harresien gaineko pasealekuaren jarraitasuna ere errazten du, zeren San Bartolomeko gotorlekua eta harresietako ingurabideko pasealekua lotzen baititu, Labriteko aldapa den hiri-sarbide handiak egindako pitzadura gaitza pasaturik. “Y” itxurako Corten altzairuzko egitura sinplea da, nolabaiteko eskultura-eitea duena, eta burutik burura 70 metro baino gehiagoko distantzia pasatzen du. Egintza honi eta beste zenbaiti esker, gaur egun harresien perimetroko ia bost kilometroak (Ingurabideko pasealekua) errazki iristeko moduan daude.

Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 91


Libro Fortin_EUS 11.03.11

4

29/3/11

17:39

PĂĄgina 92

Labriteko baluartea edo bastioia 1540. urte aldera eraiki zen. Hasieran, Caparrosoren Errotako kuboa edo Caparrosoren bastioia deitu zitzaion; aurrerago, Mercedeko edo Labriteko baluartea; eta 1669tik aurrera, eskuarki, Labriteko baluartearen izenaz ezaguna da. Harresietatik gaurdaino iritsi zaigun elementurik zaharrenetako bat da. Haren saihetsetako batetik Tejeriako aurrealdea sortzen zen, gaur desagertua. Harresi zati horren hasiera, motzagotua, Jito-Alai pilotalekuaren ondoan aurkitzen da. Oinarrian inguru guztian zeukan plataformatik zati bat baizik ez da gelditzen, zeren 1960. urte aldera, Txantreako errepidea zabaltzeko lanak egin zirenean, haren aldeetako bat desagertu baitzen.

92 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:39

P叩gina 93

Barbazan apezpikuaren ingurabidea [Magdalenako aurrealdea] Labriteko eta Redingo baluarteen artean kokatua, harresi tarte honek eta harekin lerro doan ingurabideak Iru単eko alderdirik sakratuena babesten du: Artzapezpikuaren jauregia, Barbazanen kapera eta Santa Mariaren Katedralaren burualdea. Pasealeku honek Barbazan apezpikuaren ohorez hartzen du izena. Tarte honetan, harresiko aurrealde honek ez dauka kanoi-zulorik eta bertan garita pare bat badaude oraindik, XVIII. mendean egin ohi ziren estilokoak. Ez du, gainera, lubanarrorik, beharrik ere ez baitzeukan, terrenoa bera malkarra baitzen oso eta Arga ibaia ere aldean baitzeukan. 1960an ireki zen jendeak bisitatzeko. Gaurko itxura berriki egindako zaharberritze batek eman dio. Hari esker alderdi honetan paseoan ibiltzea erraztu da, Iru単eko alderdirik ederrenetako bat baita eta inguru guztiko bistarik hoberenak baititu.

Iru単eko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 93

5


Libro Fortin_EUS 11.03.11

6

29/3/11

17:39

PĂĄgina 94

Santa Mariaren Errege katedrala XIV. eta XV. mendeetan eraiki zen, lehenago eliza erromaniko bat eta, are aurrerago, Pompaelo erromatar hiria egon zen orube berean. Erdi Aroko Navarreria deitu hiriaren punturik garrantzitsuena ere izan zen. Haren aurrealde neoklasikoaren atzean, eliza gotiko soila ezkutatua dago. Mundu osoko katedral multzorik osoenetako bat da, kalonjeek XIX. mendera arte bertan izan baitzuten bizileku. Egoitza eta gela gehientsuenak (sukaldea, logelak, jangela, liburutegia eta abar) beren-beren hartan gorde baitira, aukera ona ematen dute Erdi Aroko eliza baten jardunbidea ulertzeko. Presbiterioaren aurrean, Karlos III.aren hilobia aurkitzen da, 1423an IruĂąeko auzo guztiak udal bakar batean batarazi zituen erregea. Hilobi berean haren emazte Leonor de TrastĂĄmara ere ehortzita dago. Nafarroako eskultura-talderik hoberenetakotzat jotzen da. 28 irudik (nobleek eta eliz agintariek) lagun egiten diete errege-erreginen irudi etzanei. Hilobiaren azpian sarrerarik gabeko kripta dago, non hainbat errege eta printzeren gorpuzkiak ehortzita dauden. Barbazanen kaperak, izen horretako apezpikuari (13191355) eskainiak, Kontsolamenduaren Amabirjina du buru: harri polikromatuzko harmolde hagitz baliosa. Klaustroa Katedraleko zatirik preziagarriena da, eta mundu osoko estilo gotikoaren agerkari gailenetakoa. 1286 eta 1472 bitartean eraiki zen eta klaustro gutxi daude Europa guztian haren mailara iristen direnak.

94 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:39

PĂĄgina 95

7

Redingo baluartea 1540. urte aldera eraiki zen eta, Labritekoarekin batera, harresi-multzo osoko zaharrena da. Erdi Aroan Tesoreriako dorrea deitu zenaren orube bertsuan eraiki zen. Horregatik hasieran Tesoreriako kuboa deitu zitzaion, gero Monedako dorrea eta gero Magdalenako bastioia. XVIII. mendetik aurrera Redin beste izenik ez du eraman. Berriki zaharberritu da, eta harresi-lerro guztiaren punturik garaiena da. Horri esker, hiri-gotorleku honek Arga ibaiaren gainean duen behatoki hoberena da.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 95


Libro Fortin_EUS 11.03.11

8

29/3/11

17:39

PĂĄgina 96

Guadalupeko Amabirjinaren baluartea Berriki zaharberritua, XVIII. mendearen erdi aldera eraiki zen, orduan beste baluarte bat erantsi baitzitzaion Redingo baluarteari, haren defentsa ahalmena handiagotzeko: Guadalupeko Amabirjinaren baluartea. Defentsa berri hau Vauban ingeniari ospetsuak gotorlekuak eraso eta defendatzeko asmatu teknika berrien arabera egin bazen ere (poliorzetika ere deitzen zaio teknika horri), bi baluarteok elkarren harmonia handian daude, bata eta bestea bi mendeko tartearekin eraiki ziren arren. Hemen XVI. mendea eta XVIII. mendea batzen zaizkigu, baluarte bidezko fortifikazioaren bitartez eta ingeniaritza militarrean izandako aurrerapen teknikoei esker.

96 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:39

PĂĄgina 97

9

Erregeen errebellina Berriki zaharberritua, Erregeen errebelina XVIII. mendean eraiki zen, orduan ikusi baitzen beharrezkoa zela Frantzia aldeko aurrealdearen defentsak hobetzea, hartarako Vauban Ingeniari ospetsuak garatutako teknika militar berriak erabiliz. Redingo eta Askako baluarteetako defentsen lagungarri izateko sortu zen. Hartarako, garai berean eraikitzen ari ziren bi baluarte behekoen artean kokatu zen (Pilarkoa eta Guadalupeko Amabirjinarena). Horregatik haien eraikuntzatipologia berean egina da.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 97


Libro Fortin_EUS 11.03.11

10

29/3/11

17:39

PĂĄgina 98

Frantziako Portalea edo Zumalakarregirena 1553an eraiki zuten, Alburquenqueko dukea erregeordea zela. Carmen kalearen bukaeran dago, Erromesen Karrika zaharrean. Harri heraldiko eder bat dauka, Errenazimentukoa, Karlos V.aren armarri inperiala zizelkatua daukana, bai eta egilea nor izan zen gogoratzen duen inskripzio bat ere. Gida-ildoek ongi iraun dute; gida-ildo haietatik, lehenago, burdinazko arrastelua mugitzen zen, atea etxeratze-aginduaren ondotik ixteko. 1937an, ateari, ofizialki, beste izen bat eman zitzaion: Zumalakarregiren Portalea, Gipuzkoako jeneral ausartaren oroitzapenetan, zeina Carmen kaleko auzokidea izanik, 1833ko goiz batez, portale honetatik atera baitzen, armada karlistaren burua izateko. Haren agindupean, karlistek garaipen garrantzitsuak lortu zituzten. Kanpoaldeko portalea 1753koa da eta, frontisean, Espainiako armarri sinplifikatua dago; hau da, armarriak Gaztela eta Leongo armak bakarrik daramatza, eta horrekin batera, erdiko armarri txikia, Borboien lis-loreez hornituta; ez du ageri, beraz, Nafarroako eta Aragoiko erresumen armarririk. Antzeko konposaketa heraldikoa ageri da Ziudadelako Socorroko Atean. Portalean, gainera, gaur arte iritsi da funtzionatzeko moduan dagoen hiriko zubi altxagarri bakarra, hartan egin berri diren eraberritze lanen ondorioz. 2008az geroztik, eta, jendetza handiak inguratuta, Eguberrietan zubia igo eta jaitsi egiten da, Errege Magoen kabalkada hirian sar dadin. Harresi barrutian zeuden sei portaleetatik, hauxe da bere osoan iraun duen bakarra.

98 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:40

PĂĄgina 99

11

Pilarko beheko baluartea XVIII. mendearen erdi aldera eraikia eta berriki zaharberritua. Pilarko beheko baluartea oso antzekoa da, bai itxuraz eta bai ezaugarriz, Guadalupeko Amabirjinaren beheko baluartearekin. Oraingo honek, ordea, Askako baluartea inguratzen du (XVI. mendekoa). Haren helburua, aurreko kasuan bezala, inguratzen zuen baluartearen defentsarako ahalmena handitzea zen. Defentsa berri hau Vauban ingeniari ospetsuak gotorlekuak eraso eta defendatzeko asmatu teknika berrien arabera egin bazen ere (poliorzetika ere deitzen zaio teknika horri), bi baluarteok elkarren harmonia handian daude, bata eta bestea bi mendeko tartearekin eraiki ziren arren. Hemen XVI. mendea eta XVIII. mendea batzen zaizkigu, baluarte itxurako fortifikazioaren bitartez eta ingeniaritza militarrean izandako aurrerapen teknikoei esker.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 99


Libro Fortin_EUS 11.03.11

12

29/3/11

17:40

PĂĄgina 100

Askako baluartea Frantziako atariaren ondoan Askako baluartetxoa kokaturik dago, XVI. mendean eraiki zena. Berriki zahaberritu da. Bertara sartzeko Frantziako Atariaren ondoondoko eskailerak hartu behar dira.

13

Nafarroako Agiritegi Nagusia [lehenago Errege Jauregia] Kapitaniako eraikin zaharberritua garai bateko jauregia da. XII. mendean eraiki omen zen jatorrizko eraikina, eta 2003az geroztik Nafarroako Agiritegi Nagusiaren egoitza da. Bere historia luzean hainbat erabilera izan ditu, garaian garaiko premien arabera. Horrela, Erdi Aroan IruĂąeko apezpikuen egoitza izan zen eta Erreinu berri haren errege-erregina propioena ere bai. 1530. urte aldera, erregeordeek hartu zuten han bizileku, eta 1841etik aurrera, kapitain jeneralek. Ondoren, Gobernu militarraren egoitza kokatu zen haren geletan. Zaharberritze proiektua Rafael Moneo nafar arkitektoaren eskutik egin zen eta bi parte ongi berezi ditu. Alde batetik, Erdi Aroko eraikin zaharra berreskuratu eta lehengoratzeko proiektua, non kontsultarako eta publikoa hartzeko eremua dagoen; eta bestetik, oinplano berriko eraikin berria, zabala eta kabiera handikoa altxatzeko proiektua, zeinean agiri-gordetegia kokaturik dagoen. Eraikin hau behar diren tresna teknologiko guztiez hornituta dago Nafarroako agiri-ondarea sailkatu,

100 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:40

PĂĄgina 101

kontsultatu eta altxatu ahal izateko. Haren kabiera 44.000 metro linealeko apalategi baten betekoa da eta horrez gain kontsulta eta irakurketa aretoak, Nafarroako agiritegi publiko zein pribatu guztien premiak asetzeko amoduko eraberritze-lantegi handia, agiriak fotografiatu eta mikrofilmatzeko laboratorioak, egintza aretoa, liburutegi espezializatua eta bulegoak ditu.

Jauregiak jatorrizko eraikin gotikoaren zenbait osagai gorde ditu. Erpinetako batean, hamabi solairuko dorre bat erantsi zaio, solairu haietako hiru lurraren mailaz beheragokoak.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 101


Libro Fortin_EUS 11.03.11

14

29/3/11

17:40

PĂĄgina 102

Udala Udala edo Herriko Etxea udal gobernuaren egoitza da eta San Fermin jaien hasieraren ikonoa. Ez dago kasualitatez Parte Zaharraren erdi-erdian kokatua. 1423. urtera arte IruĂąak hiru auzo zituen, elkarretarik beregainak eta bereziak: Navarreria, San Zernin eta San Nikolas. Orduan Karlos III.a erregeak erabaki zuen hirurak hiri bakar batean bataraztea, udal bakarra zutela. Hiru burguen mugek bat egiten zuten tokian, lehenbiziko Herriko Etxea eraikitzea erabaki zen, haien arteko batasunaren eta bakearen adierazpide. Hiriko gobernuaren eta ordezkaritzaren egoitza ez zen handik aurrera tokiz aldatuko, baina bai, ordea, itxuraz. Lehenbiziko Udaletxe hura, izan ere, 1752an lurreratu eta desegin zen, haren hondamen deklarazioa egin ondoren. Handik zortzi urtera, toki berean, udaletxe berria inauguratu zen. Bigarren eraikin horretatik, aurrealdea besterik ez da gelditzen, 1951n gainerako guztia desegin baitzen gaurko egoitzak eraikitzeko.

102 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:40

PĂĄgina 103

15

Parmako baluartea Frantziako aurrealdea eta Arrotxapeko aurrealdea egituratzen diren puntua da. Hasieran, Navarreriaren eta San Zernin burguaren artean sakan handi bat zegoen. Gero, errege Karlos III.ak, 1423an emandako Batasunaren Pribilegioaren bidez, Burguak batu egin zituen, eta sakan hura lurrez bete eta harresi bat egin zuten. Eremu horretan, Santo Domingoko Baratzeak jarri ziren eta, gaur egun, inguruz inguru, Nafarroako Agiritegi Nagusia (lehenago, Errege Jauregia

izandakoa) Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentua (lehenago, Ospitale Militarra izandakoa) eta Nafarroako Museoa daude. Hemendik gutxira, eremu hori egokitzen eta antolatzen hasiko dira; horrela, Parmako Baluartea bera zaharberritzeaz gain, eraikin bat ere eginen da, erdia lurperatua eta, traza zaharrari eutsita, hartan lurpeko aparkaleku bat eta kiroldegi bat kokatuko dira. Era berean, kanpoaldeko bi igogailu jarriko dira: bata, museoaren plaza ondoan, eta, bestea, berriz, artxiboaren plaza ondoan. Biak ere dotazio berriei zerbitzua emateko igogailuak izanen dira, baina era berean, edonork erabiltzeko modukoak, eremu publiko berriaren azalerara igotzeko.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 103


Libro Fortin_EUS 11.03.11

16

29/3/11

17:40

PĂĄgina 104

Ingurabideko pasealekua [Frantziako aurrealdea] Berriki zaharberritua. Arrotxapeko portaletik Portale Berrirainoko harresi tartea eta haren gaineko pasealekua hartzen ditu. Ingurabide zaharra 1960ko hamarkadan ireki zen pasealeku publiko izateko, salbu eta Nafarroako Museoaren atzealdeko tartean, hori askoz berrikiago prestatu baitzen, eta orduan bai ibilbidea bere luzera osoan egin ahal izan zen. Hormaren zimentuetan beretan hondatze arrisku bizia zegoelarik, udalak, 1977an, garrantzi handi xamarreko sendotze lanak burutu zituen. Haren kokalekuak bat egiten du Erdi Aroko San Zernin burguko harresi desagertuarekin, eta ez litzateke harritzeko barrenean lehengo harresi horren hondakinak edukitzea.

104 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:40

Página 105

17

Descalzosko igogailua 2008an inauguratua, “Descalzosko igogailua” deitu eraikinak lotu egiten du harresien ondoko Iruña zaharra, Ingurabideko Pasealekuan, eta Curtidores aldapa, Arrotxapeko auzoan, bien artean dagoen 50 mko desnibela pasaturik. Eraikinak bi igogailu dauzka barrenean, 15-20na pertsona eramateko modukoak (1500 kg gehienez). Igogailuok bi sestra horien arteko lotura egiten dute, eta horrez gain, Ingurabideko Pasealekuaren zatian, ezkaratza eta ateragunea dauzkate, bi altuerako eremu batean; erakusketa eremu bat, bigarren solairuan; eta jatetxe-taberna bat hirugarrenean. Arrotxapeko sarreran, hormigoi armatuzko markesina handi batek egiten dio abegi erabiltzaileari. Behin igogailua bukaturik, lanek ukitutako harresi zatia berrosatu egin zen eta igogailuaren garapena, maldatua, landarezko ezponda baten azpian ostendurik gelditu zen.

Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 105


Libro Fortin_EUS 11.03.11

18

29/3/11

17:40

Página 106

Portale Berria 2009an zaharberritu zen. Portale Berriaren jatorria 1675era joaten da, urte hartan, Fuensalidako kondea erregeorde zela, Portale Zaharra eraiki baitzen toki hartan bertan. 1823an absolutistek Portale Zahar hori bonbardatu, eta ondoren berriz altxatu zen baina oso modu eskasean: Iruñak zituen sei portaleetatik bera zen zakarrena, poterna baten itxura gehiago baitzuen portale batena baino.

1906an eraitsi zen Portale Zaharra Gipuzkoako errepidearen sarrerari zabalera gehiago emateko, eta haren ordez burdinazko zaldain bat ezarri zen gainetik, zentinelek Arrotxapeko aurrealdean eta Gonzagako baluartean errazago erronda egin ahal izateko beste helbururik gabe. Zaldain horrek 1949ra arte iraun zuen erabileran. 1950ean Víctor Eúsak Portale Berria proiektatu eta eraiki zuen gaur duen itxura eta egitura emanda, hau da, ondoko harresiekin arkitekturazko harreman edo antzik batere ez duela.

106 Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:40

Página 107

19

Gonzagako baluartea Ziudadela eraiki zenean lau baluarte berri egin ziren, Italiako modura itxuratuak, hiriko harresiekin lotura egin eta defentsa lerro berria osatzeko (Gonzagakoa eta Taconerakoa, gaurdaino iritsi direnak; eta San Nikolaskoa eta Erreginarena, 1915 eta 1920 bitartean Iruñeko Bigarren Zabalgunea egiteko lanak hasi zirenean eraitsiak). Gonzagako baluartea gaur Arga ibaiaren eta Iruñeko zein Iruñerriko

iparraldearen gaineko behatoki aparta da. Haren egitura aski arrotza eta korapilatua dudarik gabe XVII. eta XVIII. mendeetan egindako hainbat eraberritzeren ondoriozko emaitza da. 1925ean errotik itxuraberritu zen, Behatokiko lorategi aldea zabalagotu eta Taconeraren eta Larrainako alderdiaren komunikazioa errazteko asmoz: lubanarroa bete eta harresiak partez eraitsi ziren, kanpoko aldean pixka bat garaiagotuz. Hasiera batean harresia perpendikularki lotzen zitzaion garai bateko behatokiari. Berriki zaharberritu zenean, haren osagai diren harresi tarteak beren momenturik hoberenera lehengoratzeko aukera izan da.

Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 107


Libro Fortin_EUS 11.03.11

20

29/3/11

17:41

PĂĄgina 108

San Rokeko errebellina T“Gonzagako ilargi-erdia� ere deitu izan zaio. 1675 eta 1700 urte bitartean eraiki zen, Karlos I.a errege zela, eta Ziudadelarako kanpo defentsa izateko proiektatu zen. Taconerako lorategietan dago, eta haren aurrealdeetako batean Pignatelli erregeordearen, San Vicenteko markesa zenaren armarria ageri da, (1699an izendatu zen erregeorde). Baina gaurko izena, egiaz, 1730 urte aldera eraikitako fuerte bati dagokio, aski bizitza laburrekoa, zeinaren kokalekuak gaurko militar igerilekuarekin, Larrainakoaren parte batekin eta ingurubideko errepidearekin

bat egiten duen. 2009an zaharberritua, gaur egun gauean oreinak bildu eta gerizatzeko erabiltzen da, haren gainaldera igotzen baitira atseden hartzera eta Taconera lubanarroetako zoo txikiko beste animalietatik bereiz egotera.

108 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

Pテ。gina 109

21

San Nikolasko Portalea Ziudadela eraiki ondorengo defentsa lerro berriak lau baluarte berri hartzen zituen, laurak ere Italiako modura eginak: Gonzagakoa, Taconerakoa; eta San Nikolas eta Reinakoa, azken bi horiek 1920 aldera eraitsiak, Iruテアeko Bigarren Zabalgunea handitzeko lanak egin zirenean. Baluarte berriak eraikitzerakoan, lau portale berri ere egin ziren: besteak beste, San Nikolaskoa, 1666an eraikitakoa. Harresi barrutian zeuden sei portaleetako bat zen. Hasieran, San Ignazio elizaren ondoan eraikia bazegoen ere (egun, Carlos III zinema-tokiak

kokatuta dauden tokian, zehazki), arkua 1907an eraitsi eta atea Taconerako lorategietara eraman zuten, 1929an. Gaur egun, San Nikolasko portalearen fatxada barrokoa Taconerako lorategietarako sarbidea da, Bosquecillo aldetik. Portale honetan, Austriako errege-etxeko armarriaren azpian, harlauza bat dago honako inskripzio honekin: REINANDO CARLOS II, GO BERNANDO LA REINA SV MA DRE, SIENDO BIRREY Y CAPITAN GENERAL DESTE REINO Y DE GVIPUZCOA DON FRco TVTAVILA, DVQUE DE SAN GERMAN. Aテ前 1666

Iruテアeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 109


Libro Fortin_EUS 11.03.11

22

29/3/11

17:41

PĂĄgina 110

Taconerako baluartea Baluarte hau lau baluarte berrietako bat zen (Gonzagakoa eta Taconerakoa, batetik, eta San Nikolas eta Reinakoak, bestetik, azken bi horiek 1920 aldera eraitsiak IruĂąeko Bigarren Zabalgunea egiteko lanak egin zirenean). Lau baluarteok Italiako modura egin ziren, Ziudadela eraiki ondoren defentsa lerro berria osatzeko. Bai Taconerako baluarteak nola Reinakoak oinplano eta egitura bat bera zuten. Agi danez, lehenbizikoaren harrizko gainestaldura 1665erako bukatu zen. XX. mendeko hasiera aldera, baluarte honi kendu zitzaion garai batean zuen kanoizulo-koroa. Haren ordez harrizko karel berria eraiki zen, egokiagoa baitzen harresien gaineko ingurabideak garai hartan hartu zuen pasealeku publikoaren erabilerarako. Berriki zaharberritu da eta lan horrek aukera eman du osagai dituen harresi atalak bere momenturik hoberenera lehengoratzeko.

110 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

Página 111

23

Taconerako portalea Ziudadela eraiki ondorengo defentsa lerro berriak lau baluarte berri hartzen zituen, Italiako modura eginak: Gonzagakoa, Taconerakoa; eta San Nikolas eta Reinakoa, azken bi horiek 1920 aldera eraitsiak Iruñeko Bigarren Zabalgunea egiteko lanak egin zirenean. Baluarte berri horiekin batera, lau portale berri ere egin ziren, haietako bat Taconerakoa, 1666an eraikia. Harresietako lerroak zeuzkan sei portaleetako bat zen eta hirira sarrera ematen zion Lizarrako bideari, gaur Navas de Tolosa eta Bosquecillo kaleak egoten diren tokitik. Portale honetan, Austriako errege-etxeko armarriaren azpian, harlauza bat dago honako inskripzio honekin: REINANDO CARLOS II, GO BERNANDO LA REINA SV MA DRE, SIENDO BIRREY Y CAPITAN GENERAL DESTE REINO Y DE GVIPUZCOA DON FRco TVTAVILA, DVQUE DE SAN GERMAN. AÑO 1666. 1906an desmontatu zen, Lizarrako bideak Iruña jotzen zuen tokiko sarrera zabalagotzeko. 2002. urtean berraltxatu zen bere lehengo toki berean, Bosquecillo eta Antoniutti parkeko irristalekuaren artean. Portale Zaharreko zubiaren harrizko pilareak oraindik hor daude, Bosquecillo eta Navas de Tolosa kaleak eta Baiona eta Pio XII.a etorbideak lotzen dituen zubi handiaren azpiko betelanean sartuak. Antoniutti parkearen azpian, bestetik, XVII. mendeko luneta bat lurperaturik dago, Taconerako Portalearen sarrera defendatzen zuena.

Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 111


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

PĂĄgina 112

24. Victoriako baluartea 25. Santiagoko baluartea 29. Santa Anako errebellina

30. Santa Isabelgo errebellina 33. Socorroko atea

112 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

27. Erregeren baluartea eta caballeroa

PĂĄgina 113

Ziudadela

32. Santa Luziako errebellina 28. San Antongo baluartea

26. Santa Mariako baluartea 31. Santa Klarako errebellina

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 113


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

Página 114

24. 25. 26. 27. 28 Victoriako, Santiagoko, Santa Mariako baluarteak, Erregeren baluarte eta caballeroa (gaindegia) eta San Antongo baluartea Iruñeko Ziudadela gaur egun gure hiriaren lehenbiziko erreferentzia bihurtu da. Espainiako Berpizkundeko arkitektura militarraren agerkari hoberenetakotzat jotzen da, eta Europako defentsa multzorik gailenetakotzat. Haren barrenaldeko parkea eta Gaztelugibela, haren inguruko gerrikoa, Iruñeko birikak dira. Gaur egun Ziudadelak bere eginkizun militar eta defentsakoak utzi eta beste batzuk beretu ditu hala nola aisia, kultura eta kirola, Iruñeko hiritarrek haietaz gozatzeko eremu bat izan dezaten. Felipe II.aren garaian hasi zen eraikitzen, 1571n hain zuzen, Giacomo Palearo (goitizenez, el Fratín) ingeniari militarraren planoak oinarri harturik. Ziudadela berria orduko gerra tekniken aurrerapenak beretu zituen, ordura arte izaten ziren kanoiak baino irispide luzeagoko armen erasotik babestuta egoteko moduan. Horregatik, izan ere, Fernando Katolikoaren garaiko gaztelua zaharkiturik zegoen. Halatan, bada, Palearok, Vespasiano Gonzaga Nafarroako erregeordea lagun zuela, orduko Anberesko hiri modernoaren antzerako defentsa multzoa proiektatu zuen: pentagono erregular bat, angeluetan baluarte bana zituena: San Felipe Erregerena, Santa Mariakoa, Santiagokoa, San Antongoa eta Victoriakoa. Azken bi horiek 1888an eraitsi ziren Iruñeko Lehen Zabalgunea eraikitzeko, nahiz eta San Antongo baluartearen hondarki batzuk Iruñeko Auditorioaren barrenean ageri diren oraindik. Ziudadela 1646an eman zen bukatutzat, eta urte hartan bertan Felipe IV.ak bisitatu zuen. Lanen bukaera eta erregeren bisita ospatzeko, Armadaren Etorbide aldera zabaldu zen Ate Nagusiaren gainean, Erregearen eta Oropesako kondearen blasoiak ezarri ziren. Ziudadela barrenean benetako hiri bat eraiki zen. 1966ko uztailaren 23an armadak Ziudadelaren jabetza utzi zuen. Harresi barrutian hainbat eraikin militar zeuden, herri txiki bat osatzen zutenak, Erdiko Plazan edo Armen Plazan bat egiten zuten erradio antzeko kaletxoz osatua. 1969an barrenean zeuden eta “balio arkitektonikorik” ez zuten eraikinak eraisteko plan bat onetsi zen. Bere hartan zutik utzi ziren Bolborategia, Arma Aretoa, Labea eta Mistoen Pabilioia (garai bateko bizigai biltegia eta ardandegia).

114 Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

PĂĄgina 115

Eraikuntza moderno honek ongi frogatu zuen bere balioa, inork ez baitzuen inoiz arma bidez hartu. Behin baizik ez zuten menperatu, 1808ko neguan, orduan Fontainebleauko ituna zela medio Frantses tropak Ziudadelaren kanpoaldean ezarri baitziren, Vallesantoroko markesak, orduan erregeordea zenak, debekatu baitzuen Ziudadela barrenean ezartzea. Otsailaren 16an, elurte handia izan ondoren, frantsesak hasi ziren, alegia jostetan, elur bolak botatzen Ziudadela zaintzen zuten soldadu nafarrei, eta haiek, jostetan sarturik eta beren egitekoaz ahazturik, bat-batean beren burua kanpotar soldaduek inguraturik eta desarmaturik ikusi zuten. Handik gutxira Espainiako Independentziaren Gerra hasiko zen.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 115


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

Pテ。gina 116

29. 30. 31. 32 Santa Anako, Santa Isabeleko, Santa Klarako eta Santa Luziako errebellinak Oropesako kondea erregeordea zela, zenbait errebellin edo ilargi-erdi erantsi ziren, izen hauetakoak: Santa Teresa, Santa Ana, Santa Isabel, Santa Klara eta Santa Luzia. XVII. mendearen erdi aldera, Ziudadelako kanpoaldeko defentsa horiek lurrezko luneta txikiak besterik ez ziren, harrizko estaldurarik gabeak eta euriak erasanda ia deseginak. Hori horrela, Benavides erregeorde zela, landa aldetik kontraguardia berriak eraiki ziren, zein bere errebellinekin. Haietan ezagun da Vauban ingeniari famatuak sortutako defentsa sistema militar berriak aintzat hartu zirela. Haien artean aipagarriak dira Santa Isabel eta Santa Klarako errebellinak, zeinetan bietan horma-atal batean erregeordearen armarri bana ageri den, errebellina eraiki zeneko data, 1865, eta garai hartako erregeorde zena zehazten dituzten inskripzioekin, hona hemen haien testua: REINANDO CARLOS II DE CASTILLA Y V DE NABARRA VIREY Y CAPITAN GEN. DESTE REINO DON ENRIQVE BENAVIDES Y BAZAN, DEL CONSEJO DE ESTADO. Aテ前 1685

116 Iruテアeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:41

PĂĄgina 117

Santa Teresa eta Santa Luziako errebellinak partez eraitsi ziren XX. mendearen hasieran militarren kuartelak eraikitzeko tokia uzteko. Azken hori, Santa Luziakoa, 2007. urtean berreskuratu zen autobus geltoki berriaren lanak egiten ari zirela aprobetxatuz. Gainerako errebellinak, beren kontraguardia eta bide estaliekin batera, azken urte hauetan zaharberritzen ari dira (2010-2011) Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 117


Libro Fortin_EUS 11.03.11

33

29/3/11

17:42

PĂĄgina 118

Socorroko atea Socorroko atea, egia esan, bata bestearen ondorengo hiru atez osatua dago (Santa Isabeleko errebellin eta kontraguardiakoak eta Ziudadelako horma atalekoa, ate nagusia baita) zeinek bere zubi egonkorra eta altxagarria dutela. 1720. urtean eraiki zen. Urte hartan, izan ere, jatorrizko kokalekutik, Santa Maria baluarteko saihetsari zatxekiola, gaur dagoen tokira aldatu zen: horma atalaren erdira. Horren helburua izan zen etsaietatik begiratu ahal izatea alboetan zeuzkan bi baluarteetako saihetsetatik: Santa Mariakoa eta Santiagokoa. Gaur egun ere, dauden hiru zubi egonkorretako luzeenean gelditu eta Ziudadelako horma atalari begiratzen badiogu, ezagun da, harlanduen tamaina diferenteagatik, Socorroko atea non zegoen kokatua hasiera batean. Ate honek gaur egun lotu egiten du Ziudadela eta Gaztelugibela “bonbek txikitu ezineko� ganga baten bitartez. Jatorrizko kokalekuan kapera dago, non gaur egun ezkontza zibilak ospatzen diren.

118 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

PĂĄgina 119

34

Ziudadelako Ate Nagusia Ziudadelako Ate Nagusia, XVI. mendearen bukaera aldekoa, gaur Armadaren Etorbidera zabaltzen den atea da. Haren gainean Vespasiano Gonzaga erregeordearen oroigarrizko inskripzioa ageri da, 1571n datatua. Garai batean Ziudadela osoa lunabarroz inguratua zegoen eta beraz ate honek ere zubi

altxagarria izaten zuen hasieran, baina 1888an, hiriaren Lehen Zabalgunea egiteko San Antongo eta Victoriako baluarteak partez eraitsi zirenean, lubanarro hori betelanez itxi zen eta zubi hura ezertarako ez baitzen, kendu.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 119


Libro Fortin_EUS 11.03.11

35

29/3/11

17:42

PĂĄgina 120

Guardia-egoitza Guardia-egoitza jatorriz beste toki batean zegoen: Armadaren etorbideko aldetik Ziudadelara sartzeko tunel gangadunaren alde bietan dauden bi gela gangatutan, hain zuzen; gaur arte iritsi zaigun taxukera, ordea, 1756. urtean hasi zen eraikitzen. Bi etxetxo arkupetu hauek (plazatxoaren alboetan bana) gaur biltegi bat eta udal bulegoetarako eremu bat dauzkate.

36

Labea Gotorlekuko lehengo ogi labeak gaur erakusketak eta abangoardiako instalazioak ezartzeko tokitzat erabiltzen da. Guardia-egoitza, Arma aretoa, Bolborategia eta Mistoen pabiloiarekin batera, labea izan zen 1964an Armadak Ziudadela Udalari eman zionean errespetatu eta zaharberritu ziren bost eraikinetako bat.

120 IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

PĂĄgina 121

37

Mistoen pabilioia Garai bateko bihitegi hau 1725ean eraberritu eta teilapetu egin zen, bonbek txikitu ezineko gangak eraikiz. Gaur Ziudadelako beste erakusketa eremuetako bat da. Guardia-egoitza, Arma aretoa, Bolborategia eta Labearekin batera, Mistoen pabilioia izan zen 1964an Armadak Ziudadela Udalari eman zionean errespetatu eta zaharberritu ziren bost eraikinetako bat.

38

Bolborategia 1695. urtean eraiki zuen HĂŠrcules Torrelli ingeniariak. Ziudadela barreneko eraikinik zaharrena da. Gaur arte erakusketak ezartzeko erabiltzen da. Guardia-egoitza, Mistoen Pabilioia, Arma aretoa eta Labearekin batera, bolborategia izan zen 1964an Armadak Ziudadela Udalari eman zionean errespetatu eta zaharberritu ziren bost eraikinetako bat.

39

Arma aretoa 1725ean eraiki zen, Verboom ospetsuak Ziudadela eta harresiak eraberritzeko egin zuen proiektuaren arabera. Lau solairu ditu eta artilleriako biltegitzat erabiltzen zen. Gaur arte eta kultura erakusketak edukitzen ditu. Guardia-egoitza, Mistoen Pabilioia, Bolborategia eta Labearekin batera, Arma aretoa izan zen 1964an Armadak Ziudadela Udalari eman zionean errespetatu eta zaharberritu ziren bost eraikinetako bat.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 121


Libro Fortin_EUS 11.03.11

40

29/3/11

17:42

Página 122

Autobus geltokia Iruñeko autobus geltokiak, Yanguas y Miranda kalean, hiriko alderdi zentrikoenetako bat hartzen du. Lanak bukatu zirenean (2007an), bere 40.000 metro koadroek 52 autobus-kaiak ez ezik, aparkalekuak, jatetxeak dituen salgune bat, kafetegi bat eta beste hainbat zerbitzu barne hartzen ditu. Eraikuntza honek oso modu eder eta eragingarrian lortu du monumentuaren beraren egitura formal berritua eta dotazio berria lotzea. 2005ean hasi ziren azpiegitura honetako lanak, zeina “izkutatu” egiten baita Ziudadelaren ondoan, haren glazis desagertuaren lurrazpia hartuz. Geltokiaren gainaldeak lamina berde handi zabala osatzen du eta hura, papiroflexia ariketa bailitzan, tolestu egiten da egiturarekin batera eta horrela berregiten ditu Iruñeko Ziudadelako Santa Lucia

122 Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

PĂĄgina 123

errebellineko lehengo defentsa-elementuak, urte mordo bat lehenago desagertu zirenak hiriko Lehen Zabalgunea egin eta haren garapena ahalbidetzeko. Hortaz 30.000 m² baino gehiagoko berdegune bat itzuli zaio hiriari, Ziudadelako lehengo glazisa berreginaz, zeinak lehenbizi kuartel militar batzuk zeuzkan eta handik urte batzuetara (1972tik aurrera, kuartelak hiritik kanpora atera eta eraikin hauek guztiak desagertu zirenean) eremu bikeztatua izatera pasatu zen, urtean zehar autoak aparkatzeko eta San Ferminetan Barrakak ezartzeko erabilia. Horrela, azaleko aparkaleku hark bai bistari eta bai ingurumenari egiten zion eraso latza desagertu da eta haren ordez berdegune zabala sortu, bere baitan iruùarren lur gaineko komunikazioen bihotza eta erdigunea dauzkana: autobus geltokia.

IruĂąeko Harresietan barnako ibilaldia. Irudizko gida 123


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

1. Sarrerako atea 2. Beheko gezi-leihoak edo tronerak 3. Goiko gezi-leihoak edo tronerak 4. Kasernak edo bonbek txikitu ezineko gangak 5. Harrizko gargolak 6. Kasernetako leihoak 7. Ferra

17:42

8. 9. 10. 11. 12. 13. 14. 15. 16.

Pรกgina 124

Igotzeko arrapalak Behatokiak Harrizko zoladura Parapetoa Kanoizuloak Merloia Kordoia Malkarra Burualdeko angelua

17. 18. 19. 20. 21. 22. 23. 24. 25.

Albotik erasotzeko angelua Alboa Gola Kontramalkarra Kontraminako ahoa Bide estalia Glazisa Eskailera Bizkarraldea


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

PĂĄgina 125

Glosario

A Albotik eraso egin Norberaren gotorlekuaren alboak defendatzea. Arerioaren alboei mehatxu egitea. Gaztelu, bastioi, mendi edo halako leku batean egotea hiria edo gotorlekua mendean hartuta; hau da, artilleriarekin haraino iristeko moduan, su gurutzatua edo zeharkakoa eginez gero.

Apareju Eraikuntzako materialak fabrika batean erabiltzeko modua (harmokor lana, harlandua, harlanduxka, adreiluak edo beste edozein elementu material). Hauek dira, besteak beste, erabiltzeko moduak: luzeka, zeharka, luzeka eta zeharka, zehar-saiheska.

Arima Artilleriako piezetan, eta, oro har, su-arma guztietan, kanoiaren zuloa.

Arima marraduna Artilleria piezetan eta, oro har, su arma guztietan, estria helikoidalak dituen kanoi zuloa, armaren irispidea handiagotzeko.

Arma patio Aire zabaleko eremua, harresi baten barnealdean; tropen erreleboa edo prestakuntza egiteko erabiltzen zen. Arma patioaren beheragoko maila batean “albacara� egon ahal zen, helburu bera zuena.

Arsenala Armak eta beste gerra-errekaitu batzuk biltzeko gordetegi edo biltegi nagusia.

Artilleria Tamaina handiko jaurtigaiak bultzagarritzat lehergai karga bat erabiliz distantzia handitara botatzeko diren gerra armen multzoa.

Atzekarga Atzealdetik kargatzen den su-arma (mekanismoaren beheko aldean, ez suahotik).

Aurrealde Alboko hormen muturretatik elkartzen diren horma-ataletako bakoitza; bat egiten duten tokian bastioia ixten da, eta bere angelua sortzen da

Arma joko Artilleriako bateria baten elementu osagarriak.

Glosarioa / 125


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

B

PĂĄgina 126

gutxi batzuek eta horien artilleroek osatzen dute.

Batir Baluarte Pentagono itxurako gotorleku-obra, bi horma-atalek bat egiten duten tokian irtena egoten dena. Honako hauek osatzen dute: angelu irtena egiten duten bi alde, hormari atxikitzeko bi albo eta sartzeko gola bat.

Banketa Lur edo horma lan bat, banku korrituaren antzerakoa. Horretara arrapala baten bidez igotzen da gotorleku baten barnealdetik, eta bertan soldaduak bi lerrotan kokatzeko adinako zabalera du; horma, parapeto edo harresi baten atzean sorbaldaraino babestuta gelditzen dira.

Barruti Ikus cinto.

Bastioi Ikus baluarte.

Bastioi alde Bastioiko angelu alboduna osatzen duten bi planoetako bakoitza.

Bastioi angelu Bastioiaren aldeak bere hegalarekin osatutakoa.

Bastioi albo Gotorleku baten alde bat, edo horren ondo-ondoan dagoen alboko zona. Horma-atalarekin angelu sartua eta aurrealdearekin angelu irtena egiten duen bastioiaren atala. Bastioi bateko aldeak gotorlekuarekin lotzen dituen hormetako bakoitza.

Eraso egin eta eraitsi artilleria erabiliz.

Behatoki Kanoi-zuloen arteko muinoa; horretara igotzen zen piezako burua, tiroaren norabidea zehazki adierazteko (kanoiak egonez gero).

Bide estali Gotorlekuen obretan lubanarroa inguratu eta defendatzen duen lubeta, bertatik ibiltzeko eta zelatatzeko. Bere luzeran banketa bat du, eta horretatik zaindariek tiro egin dezakete glazisaren gainetik, hori parapeto bezala baliatuta.

Bizkarralde Angelu irtena, bastioi bateko aurreko aldeak eta albo-aldeak osatutakoa. Bastioi batek bi bizkarralde ditu.

Bolborategi Bolbora edo beste lehergailu batzuk gordetzeko lekua edo eraikina.

Burdin sare Oholesi, burdin hesi edo burdinazko atea, gotorleku bateko atea edo beste pieza zein zati batzuk defendatzen zituena. Txinparta-armen giltzek zuten altzairuzko pieza marraduna, suharriaren aurka talka egin ondoren, cazoleta delakoari sua ematen ziona.

Burgu Erdi Aroan, noble feudalek eraikitako gotorlekua, bere jurisdikzioko lurraldeak zaintzeko; bertan merkatariak, artisauak, eta abar bizi ziren. Burgua Erdi Aroko hiri askoren jatorria da

Bateria Artilleriako pieza multzoa, tiro egiteko prest dagoena. Artilleriako tiro-unitatea, normalean kapitain bat buru zuena. Pieza

126 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

C Camisa Erdi Aroko gotorlekuetan, dorre nagusia baino baxuagoa den harresia, hori estali eta babesten duena. Gotorleku modernoetan, harmokorrezko horm pilastradunen bidez lurrezko lubetak estaltzea; azken estaldura harlanduz egiten da.

Caponera Gotorleku obra; garai batean borrokalekua zen, hormetan gezi-leihoak eta kanoi-zuloak zituena lubanarroaren sakonera berean, hori defendatzeko. Gaur egun izen hori ematen zaio gotorlekuaren gorputzeko hainbat lekutan kokatutako galeria edo kasamata bati, lubanarro bat edo batzuk igarotzeko.

Cerca Hiriko harresiaren sinonimo zaharra.

Cinto Harresia, adreiluzko horma edo pareta, gotorleku bat kanpoaldetik babesteko egina. Altua izan behar du, erasotzaileak erraz igo ez daitezen bertatik, baita sendoa ere, horien eraso metodo guztiei eusteko modukoa. Harresien muturrak elkartu eta ixten bada, harresi-barrutia deitzen da.

D Danbor Zirkulu itxurako defentsa txikia, gotorleku bateko ateen aurrean jartzen dena.

Dorre Eraikin sendo eta altua, bakartua edo horma-atalen artean integratua,

PĂĄgina 127

oinplanoan eta altxaeran forma asko hartzen zituen, baina bereziki lau angeluko forma hartuta.

Dorretzar Eraikin handia, gaztelu baten harresiaren gainetik irten dena. Bakartua egon daiteke, edo gaztelu batean sartua.

E Encamisar Ikus camisa.

Eremu hila Gotorlekuko inongo puntutik ezin eraso egin zaion hurbilbideko eremua.

Errebellin Kanpoaldeko gotorleku obra, erdizirkularra edo bi alde dituena angelu irtenarekin; horma-atalaren aurrean eraikitzen zen, kontramalkarrak osatutako bi semigolak dituen horma atalaren aurrean, hain zuzen ere. Bastioi bateko horma-atala, sarbideak eta hegalak babesteko aukera ematen du. Ilargi-erdia ere deitzen zaio.

Erreboteko tiro Kanoien bidez tiro egiteko modua; bolbora gutxiago jartzen zen tiroa oso zuzena ez izateko, eta modu horretan bide estaliko defendatzaileei eraso egin ahal izateko. Kanoi bateria bide estaliko linearekin lerrokatzen zen, eta bonbek linea hori jotzen zuten lurzoruan eta parapetoan erreboteak egin eta gero. Vauban izan zen sistema horren asmatzailea, XVII. mendeko azken laurdenean.

Eskuila Haga luzea, mutur batean zurdaz inguratutako zilindro bat duena; tresna horrekin su armen kanoiak garbitzen dira.

Glosarioa / 127


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

Ezponda Harresiko hormen beheko aldean dagoen sendagarria, nahiko makurtua, harresia sendotzeko eta makina erasotzaileak urruntzeko. Halaber, hormen beheko aldean zulaketa lana eta lur azpiko galeriak saihesteko.

PĂĄgina 128

batzuen nabarmen gainetik egiten zena. Horretatik, ingurukoak menderatu eta tiro eginez babesten ziren, etsaiak bereganatuz gero. Oro har, besteen gainetik dauden obrak, lubakien ondoan eraikitzen direnak bretxako bateriak bertan kokatzeko.

Ganga indartu

F Fabrika Edozein eraikin edo horren zatia (harresia, ganga) harriz edo adreiluz egina, kareorearekin. Adobez egindakoak ere horrela deitzen dira.

Fortina Fuerte txikia.

Frontis Eraikin bateko edo beste gauza bateko aurrealdea.

Fuerte Barruti harresitua.

Fusil Su arma, eramangarria, infanteriako soldaduek erabiltzekoa. Arkabuza eta mosketea ordezkatu zituen. Hiru zati ditu: burdinazko edo altzairuzko kanoia, normalean zortzi eta hamar dezimetro arteko luzera duena; tiro egiteko mekanismo bat; eta bi horiei lotuta dagoen kaxa.

Eraikitzean bereziki sendotzen zen ganga, setioko gerran obusek eta morteroek botatako jaurtigaiei eusteko modukoa izate aldera; horrela, hornidura eta munizioa babesten ziren.

Ganga Harmokor lana, edo forma kurboko fabrika, bi hormen arteko aldea –edo ilaran dauden pilare batzuen artekoa– estaltzeko balio duena. Zenbait mota daude, formaren araberako izenak hartzen dituztenak: kanoi-ganga (azalera erdizilindrikoa eta erdi-puntuko arkuko sekzioak dituena); ertz-ganga (hori lortzen da berdinak diren bi kanoi-ganga era perpendikularrean gurutzatuta).

Gargola Xurrutarria, teilatuetatik datorren uraren hustubidea. Batzuetan animalien figurez apaintzen dira, haietako asko fantasiazkoak direla.

Garita Dorre txiki, motza eta barne-hutsa, normalean estalita eta saieterak zituena; zaindariak hor babesten eta defendatzen ziren. Bastioiak zituzten gotorlekuetan agertu eta garatu zen.

Gaztelu

G Gaindegi Defentsarako gotorleku obra, barnealdean eta gotorleku baten beste

Harresiz inguratutako multzoa; horren barnean arma-patio bat egoten da, eta horren inguruan zenbait areto, tartean gutxienez bizileku den dorre bat dagoela. Gotorleku motako eraikina da. Defentsarako beste elementu gehigarri batzuk izan ditzake, esaterako hormak,

128 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

dorreak, zubiak... eta bizilekua normalean alkazaban edo dorre nagusian egoten zen. Leku estrategikoak defendatzeko eraikitzen zen berez, eta, halaber, pertsonak defendatzeko, jauntxoen boterea ezartzeko, zelatatzeko, eraso egiteko...

Gezi-leiho Horma batean dagoen irekidura luze eta estua, bertatik tiro egiteko. Normalean kanpoaldea zabalagoa zen, eta horrela zuloa txaranbeldua zen. Hitz generikoa da, eta XIX. mendeko gotorlekuetako fusilarientzat ere erabili zen geroago.

Glazis Gotorleku modernoen inguruan dagoen lurraldea; malda suabea zuen eta bertan ez zegoen, ez oztoporik, ez landaretzarik, etsaien hurbiltze lanak zailtzeko. Bide estaliaren ertz-ertzeraino iristen zen.

Goarnizio Gotorleku, gaztelu edo gerra-ontzi bat zaintzen duen tropa.

Gola Gotorlekutik bastioira doan sarrera, edo alboetako angeluen arteko distantzia. Defentsa obra bateko bi alboen muturrak lotzen dituen lerro zuzena, irudimenezkoa parapetorik ez badu.

Gortina Gotorleku moderno baten bi bastioien artean dagoen horma-atala.

Gotorlekua Barruti harresitua: gaztelu bat, ziudadela, eta abar.

Graffiti Aurreragoko jendeak monumentuetan eskuz egindako idatzia edo marrazkia.

PĂĄgina 129

H Habe etzan Zubi bateko galtzadaren alde estatikoa, altxatzen den zatiaren aurretik dagoena; haraino iritsita ere, ez dago aukerarik gurutzatu nahi den lubanarroa malkarretik gainditzeko.

Harlandu Modu erregularrean eta leunean landutako harrizko bloke handiak, hormak eta harlanduzko arkuak egiteko.

Harlanduxko Harlandua baino txikiagoa den harrizko blokea, tamaina erregularrekoa, baina okerrago ebakia, landua eta doitua.

Harlanduzko lan Harlandu ordenatuekin eta elkarri ongi lotutako ilarekin egindako obra.

Harmokorrezko lan Eraikuntzako sistema tradizionala. Horretan eskuz jartzen dira harriak, bereziki landuak egon gabe (harmokorrak); kare eta harri-koskorrez egindako mortairuaren bidez lotzen zaizkio elkarri. Sendo gelditzeko, haien artean ziri formako harri txikiak kokatzen ziren (zaborrak). Horma eta paramentu asko egin dira teknika hori erabiliz. Harri handienak hormen oinarrietan edo beheko aldean jartzen dira. Batzuetan bi aldeak desberdinak dira, eta kanpoaldekoa landuagoa izaten da. Gotorleku modernoetan errebellinen, kontragoardien eta halakoen golako hormak egiteko erabiltzen dira, hau da, etsaiaren erasoaren arrisku zuzena ez duten horietan.

Harresi Harresia, harrizko edo adreiluzko horma edo pareta, gotorleku baten inguruan

Glosarioa / 129


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

kanpoaldetik babesteko egina. Altua izan behar du, erasotzaileak erraz igo ez daitezen bertatik, baita sendoa ere, horien eraso-metodo guztiei eusteko modukoa. Harresiko bi muturrak elkartu eta harresia bere baitan ixten bada, harresi-barrutia deitzen da.

Harresitua Harresiz inguratua do babestua.

Horma-atal Elkarren ondoan dauden bi dorreren edo bi bastioiren artean dagoen horma zatia.

Horma-zulo Hormetan ageri diren zuloak, eraikuntzako aldamioen langa horizontalak edo solairuen zutabeak bertan bermatzeko erabilitakoak.

Hornabeque Kanpoaldeko gotorleku-obra, horma-atal batek lotutako bi bastioi erdik osatua. Tenaza izeneko obren erabilera berbera du, baina sendoagoa da, alboetako aurrealdeek eta horma-atalek elkarri babesten diotelako. Horma-atalaren aurrean errebellin bat jartzen zen.

I

PĂĄgina 130

K Kalibre Su-armen barnealdeko diametroa.

Kana Neurtzeko unitatea, 3 oin edo 836 milimetroren baliokidea.

Kanoi Artilleriako pieza, oso luzea bere kalibrerako; balak, metraila edo mota jakin bateko jaurtigai barne-hutsak botatzeko erabiltzen zen.

Kanoi-zulo Harresi, dorre eta kubeteetan egiten zen irekidura, mugikorrak ez ziren su-armen bidez tiro egiteko (adibidez, kanoiak); haien oinarrian edo adarbe eta gaindegian egiten ziren.

Kasamata Oso ganga sendoa, artilleria pieza bat edo gehiago jartzeko egina. Bastioiaren alboan zegoen eta orejoiak babestuta zegoen; horretan artilleriako hainbat pieza zeuden, eta horren helburua zen lubanarroa defendatzea, erasotzailea bertatik igaro ez zedin.

Kaserna

Ilargi-erdi Ikus errebellin.

Ingurabide Erdi Aroko harresien gaineko pasabide jarraitua, haien kanpoaldeko perimetroa inguratzen zuena, eta zaindarien eta tiratzaileen babeslekua zena.

Bonben aurkako kanoi-ganga duen aretoa, defentsaren barnealdean egiten zena (bastioian, gotorlekuan...) eta soldaduak bertan egoteko egiten zen, baita elikagaiak, munizioa, eta metrailak ere.

Kokaleku Gotorleku baten kokapen topografikoa.

Kokote Hesi artifiziala, tiro edo kolpe baten bultzadari eusteko moduko altuera eta gorputza dituena.

130 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

Kontraguardia Kanpoaldeko gotorleku obra, angelu bat osatzen duten bi aldek osatua; bastioien eta errebellinen aurrean eraikitzen zen, haien aurrealdeak babesteko.

Kontramalkar Malkarraren aurrean dagoen lubanarroan dagoen ezponda-horma, lautadaren aldean, estalitako bidearen ondoan.

Kontramina Aurkariek lur azpian egindako galerien azpian egiten den lur azpiko bidea, lehertzeko edo lur azpian daudela haiei aurre egiteko. Gotorlekuen inguruan lur azpiko sistemen lanak egiten ziren lan horiek aurreratuak izateko.

Kordoi Gotorlekuaren kanpoaldeko parametro guztietan dagoen perimetro-bozela, ezponda antzean egindako hormak eta kanoi-zuloen parapetoak bereizten zituztenak, horman gora igotzea galarazita. Normalean harri ilaretako bat zen –paramentuen gaineko aldetik hurbil zeuden horiek–.

Kubo Edozein gotorleku-dorre, bereziki sekzio zirkularrekoa.

Kuxina Obratik kanpora ateratzen den harlandu zatia, ertzak borobilduak dauzkana.

Página 131

dagoen lurraldeen jabe egin ondoren, sua ematen zaio.

Libra Garai bateko pisu-neurria Gaztelan; 16 ontzatan banatzen zen, eta 460 gramoren baliokidea zen. Aragoin, Balear Uharteetan, Katalunian eta Valentzian 12 ontza zituen, Euskadin 17, eta Galizian 20 –gainera, ontzak ez ziren berdinak herri guztietan–.

Lubaki Lurrean egindako zanga, etsaiarengandik babestuta tiro egiteko aukera ematen duena; gainera, horren bidez, gotorlekuaren aldera gerturatzen dira soldaduak, behin betiko erasoa egiteko.

Lubakitu Kokagune militar bat lubakien bidez gotortu.

Lubanarro Gotorlekuaren inguruan dauden arroila sakonak; gotorlekuari eraso egitea zailtzen dute, eta, gainera, defendatzailearen mugimenduak babesten dituzte.

Lubeta Lur masa, barruti harresitu bateko horma bat betetzeko; edo, bestela, aldez aurretik altxatzen da hori defentsa bat egiteko, gero kanpoaldetik harmokorrez estaltzeko (camisa).

Luneta

L Lehergai-hobi Minan, zubien oinaldean eta halakoetan egiten den zuloa, bertan bolbora sartu eta leherketa bat eragiteko. Bolboraz edo bonbaz beteriko kaxa; lan batzuen azpian prestatzen da, eta etsaiak hori lurperatua

Bastioi txikia, normalean bakartua. Errebellinen eta bastioien angeluen defentsa babestea eta sendotzea zen bere ohiko erabilera.

Luzeka (luzeka ezarri) Eraikuntzan, adreilu edo harriaren alderik luzeena paramentuko luzeraren norabide berean jarriz egitea horma.

Glosarioa / 131


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

M Mentsula Arkitekturako zatia, zenbait moldurarekin profilatua, oinplano bertikal batetik irtena dagoena, eta zerbait bermatzeko edo eusteko balio duena.

PĂĄgina 132

Misto Nahasketa sukoia, sua eragiteko gailu, lehergailu edo argigailuetarako erabiltzen dena.

Mortero Artilleriako pieza, bonbak jaurtitzeko erabilia. Kalibre handikoa eta luzera txikikoa da.

Malkar Plano maldatua, gotorleku bateko gorputz nagusiaren harresia eratzen duena, kordoitik lubanarro eta kontramalkarreraino; edo bestela plano maldatua baina alderantzizko moduan, bide estaliko lurrei eusten dien horma osatzen duena.

Merloi Kanoi-zulo baten eta beste kanoi-zulo baten artean dagoen parapeto zati bakoitza. Bi almenen arteko karelaren tarte betea, adarbean edo dorreetan defendatzailea babesteko. Gezi-leihoak izaten zituen askotan, eta, batzuetan, manteleteak baskulatzeko txubilei eusten zien.

O Obus Artilleriako pieza, granadak jaurtitzekoa; horren luzera, arimaren diametroari dagokionez, kalibre bereko morteroarena baino handiagoa da, eta kanoiarena baino txikiagoa. Gurpilak dituen afuste baten gainean dago muntatuta, erraz garraiatzeko.

Oholesi Ikus zuresia.

Meta Adar mehez egindako meta, ingeniari militarrek bereziki estaldurak egiteko erabiltzen zituztenak, baita gotorlekuen lubetetako lurra armatzeko ere. Koroa gisa jartzeko, su emateko, eta beste eginkizun batzuetarako ere baziren.

Mina Lur azpiko galeria, gotorlekuetan zabaltzen dena; horren bukaeran bolboraz edo beste lehergailu batez beteriko errekamara jartzen da, su eman eta gero gotorlekua suntsitzeko.

Mina-aho Arku apaldua duen atea, kontraminarako sarbidea dena.

P Paramentu Horma edo harresi baten aldeetako bakoitza. Halaber, harlandu baten sei aldeetako bakoitza.

Parapeto Lubeta laburra, nagusiaren gainean eratua, landa aldera; soldaduen bularraldea babesten du etsaiaren kolpeetatik. Gotorleku moderno batean, bide estaliko kanpoaldean kokatutako lubeta laburra; soldaduen babesa zen tiroak edo beste zeregin batzuk egin bitartean.

132 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:42

Pieza Ikus kanoi.

Plaza edo gotorlekuko pieza Gotorlekuaren barnealdean kokatutako kanoia

Plataforma Bastioi baten goiko aldea.

Plaza Harresiak dituen hiria edo gotorlekua.

Poliorzetika Gotorleku bat mendean hartzeko edo defendatzeko teknika eta jardueren multzoa.

Poterna Gotorleku baten bigarren mailako atea, txiki samarra, bertatik oharkabean sartu eta ateratzeko, etsaia ustekabean harrapatu edo indarrak lubanarroan biltzeko.

R Rasante Irudimenezko lerro inklinatua, kanoizuloak eta glazisa eta beste gotorleku obra batzuk elkartzen zituena; kanoi-zulo horietatik erasotzeko moduko areak markatzen zituen. Gotorlekuak erasotzeko moduko bateriekin gauza bera egin zitekeen.

Pรกgina 133

Artilleriako pieza berdin batzuen aldi bereko tiroa.

T Tiro Su-armen tiroari ematen zaion norabidea.

Tronera Irekidura harresi bateko parapetoan edo bateria baten babeslekuan; kanoi-zuloa, segurtasunez eta zorroztasunez tiro egiteko.

Z Zabaldegi Bide estalitik landa aldera doan gainehera. Harresiaren goieneko aldea, zeinaren gainean almenak altxatzen diren. Fabrikazko zoladura edo langa sendozko egitura, haren gainean bateria bateko kanoi-gurdia muntatzeko erabilia.

Zabalgunea Hiri batean eraikin berriak egiteko ezartzen den terrenoa. Terreno horretan egin diren eraikinen multzoa.

Zarpeadura Etxe bateko pareta edo hormei ematen zaien igeltsu, estuko edo beste nahaski batezko geruza, azalera leunagotzeko asmoz.

Zeharka (ezarri)

S Salba Su-armen bidez egindako agurra. Kanoikada sorta, jarraian eta balarik gabe, ohore edo agur egiteko eginak.

Eraikuntzan: adreilu edo hariaren alde luzeena paramentuko lerroarekiko zut ezartzea.

Zehar-saiheska (ezarri) Adreiluak alboka jarriz egindako obra, bataren aldeak bestearenarekin luzera guztian bat egiteko moduan.

Glosarioa / 133


Libro Fortin_EUS 11.03.11

29/3/11

17:43

PĂĄgina 134

Ziudadela Barruti harresitua, eskuarki hirigune bateko harresi lerroarekin intersekzioan edo haren barrenean jarria, hirigune horren gainbegirale eta azken gerizaleku izateko.

Zubi altxagarri Zurezko pieza, oso sendoa eta zurruna, lubanarroaren gainean kokatzen zena. Etsaiek eraso eginez gero, sistema mekaniko konplexu baten bidez altxatzen zen, poleak, kateak eta kontrapisuak erabiliz. Bertikalki altxatzean erasotzaileak sartzea galarazten zen eta atearen babesa eta defentsa-lana errazten. Zubi etzanen eta gotorlekuen arteko komunikabidea zubi altxagarri baten bitartez egiten zen, etsaien sarrera oztopatzeko.

Zulaketa lan Erasotzaileek aurrera egitea, haiek egindako galeria edo lubakietan barrena, edo mendean hartzen dituzten gotorlekuen babesean.

Zuresi Zoruan bertikalki iltzatutako hesolak; batetik bestera dezimetro erdia uzten da, eta ohol horizontalen bidez bermatzen dira. Bide estaliko banketaren gainean kokatzen da, lubakietan edo beste leku batzuetan.

134 / San Bartolomeko Gotorlekua IruĂąeko Harresien Interpretazio Zentroa


Libro Fortin_EUS 11.03.11

1. 2. 3. 4. 5. 6. 7. 8. 9. 10. 11. 12.

29/3/11

Socorroko atea Zubi altxagarria Zubi etzana Lehergai hobiak Lubanarroa Malkarra Kordoia Parapetoa Garita Errebellineko atea Gola Kontraguardiako atea

17:43

13. 14. 15. 16. 17. 18. 19. 20. 21. 22.

Pรกgina 135

Garitara sartzeko pasabidea Trabertsa Kontramalkarra Arma plaza Kontraminako ahoa Bide estalia Kortxetea Guardakantoia Glazisa Glazisetik Arma Plazara sartzeko bidea 23. Baluarteko aldea

24. 25. 26. 27. 28. 29. 30. 31. 32. 33.

Baluarteko angelua Alboa Goiko tronera Beheko tronera Kasamata Kasamatara iristeko tunela Baluarteko bizkarra Artilleria sartzeko arrapala Gortina Adarbea


Proyecto1:Maquetación 1

29/3/11

18:07

Página 5

Iruñeko Harresietan barnako ibilaldia

9 11

8

10

12 1 km 15

7

13 6

16 17 2 km

19

18

14

20

21 22 3 km 23

24 34

29

36 35 37 25

5 km

28

38

32

39 40

33 27

30 4 km

26 31

 Pasealekua  Desagertutako harresiaren trazadura  Donejakue bidea

0


Proyecto1:Maquetación 1

5

4

3

2 1

0

200 m

29/3/11

18:07

Página 6

1. San Bartolomeko gotorlekua (Iruñeko Harresien Interpretazio Zentroa) 2. Argako igogailua 3. Labriteko zaldaina 4. Labriteko baluartea 5. Barbazan apezpikuaren ingurabidea (Magdalenako aurrealdea) 6. Santa Mariaren Errege katedrala 7. Redingo baluartea 8. Guadalupeko Amabirjinaren baluartea 9. Erregeen errebellina 10. Frantziako Portalea edo Zumalakarregirena 11. Pilarko beheko baluartea 12. Askako baluartea 13. Nafarroako Agiritegi Nagusia (lehenago Errege Jauregia) 14. Udala 15. Parmako baluartea 16. Ingurabideko pasealekua (Frantziako aurrealdea) 17. Descalzosko igogailua 18. Portale Berria 19. Gonzagako baluartea 20. San Rokeko errebellina 21. San Nikolasko Portalea 22. Taconerako baluartea 23. Taconerako portalea 24. Victoriako baluartea 25. Santiagoko baluartea 26. Santa Mariako baluartea 27. Erregeren baluarte eta gaindegia (“caballero”) 28. San Antongo baluartea 29. Santa Anako errebellina 30. Santa Isabeleko errebellina eta kontraguardia 31. Santa Klarako errebellina eta kontraguardia 32. Santa Luciako errebellina 33. Socorroko atea 34. Ziudadelako Ate Nagusia 35. Guardia-egoitza 36. Labea 37. Mistoen pabilioia 38. Bolborategia 39. Arma aretoa 40. Autobus geltokia


Proyecto1:Maquetaci贸n 1

29/3/11

18:07

P谩gina 2

www.murallasdepamplona.es

978-84-95930-48-4


San Bartolomé Gotoriekua