Issuu on Google+

LA RUNA PARKEKO GUNEA −

GORA IRUÑEA -

GORA IRUÑEA e-mail: gorairunea@gmail.com

AURKEZPENA:


Gora Iruñea Iruñeko herri egutegiari bultzada emateko eta bere koordinaziorako 2006an sorturiko herri eragilea da. Eragile hau erabat irekia dago bertan parte hartu nahi duen eragile, kolektibo, talde edota pertsona indibidualki jai herrikoien, kulturaren,gure hizkuntzaren alde lan egin nahi dutelarik modu herrikoik,parte hartzaile,euskaldun eta ahal den heinean kontsumismo gutxien dakarrelarik. Gaur egun, bertan gaude peñen federazioak, auzo ezberdinetako kultur batzordeak, dantza taldeak, buru handi eta erraldoien konpartsak, euskararen aldeko taldeak, emakumeen aldeko eragileak,gazte taldeak … Eragile honen helburu nagusietakoak dira gure ekintza ezberdinak behar bezalako funtzionamendua eta garapena izatea eta auzo ezberdinetako auzokideak gurera gerturatzea, orokorrean hiritar guztiak parte-hartzea,antolaturiko ekintza ezberdinetan ala nola jaiak,ekintza puntualak … Gora Iruñea sortu zenetik ugariak izan dira egindako ekintzak esate baterako;San Fermin herrikoietarako egitarau bat antolatu, San Saturnino eguna antolatu,hilabetekariak atera eragile guztien ekintzekin,umeentzako ekintzak, Iruñeko auzo ezberdinetan eginiko jarduerak. PROIEKTUAREN JUSTIFIKAZIOA: Behin baino gehiagotan Gora Iruñetik islatu dugu gure kezka gaur egungo San Ferminen inguruan eta zer nolako izaera hartzen hari duten. Beharrezkoa ikusten dugu gure hiriko jaien inguruko hausnarketa komun bat egitea, ez soilik instituzioetan geratzen dena baizik eta hiritar guztiekin bateraturikoa. Gure iritziz hiritarren eta jaien aldeko eragileek egon beharko lukete Sanferminetarako egitarau prestatzeko momentuan haiek baitaukate hitza. Hau kontutan izanda, Gora Iruñeak ikusten du Sanferminetako gune ezberdinak kudeatzeko orduan beste modu batean egin beharko litzatekeela. Hau guztia dela eta aurten berriz ere Gora Iruñeak hiritarren eskura jarri nahi du Sanferminetan gune bat, bertan ekintza ezberdinak egiteko kulturalki, jai giroari eta musikalki dagoenari gehitzeko asmotan. Hau guztia aurrera eramateko egitarau oparo bat prestatu dugu: musika, antzerkia, kirola, gastronomia eta haur arloa bateratzen duena. Planteaturiko egitarau hau San Ferminen 9 eguterako izango da jarduera ezberdinekin ordutegi zabal batekin eta kontutan izanda gurean dagoen hiritar mota ezberdina bai ideologikoki baita gustuen arabera. Iruñeko gune ezberdin guztiak ikusita eta gure beharrak azterturik ,uste dugu la Runako beheko terraza badela gure ekintza guztiak aurrera eramateko gune aproposa. LANEKO FILOSOFIA: Gora Iruñea! plataformatik daramatzagu urteak lanen jai eredu parte hartzaile eta herrikoi baten alde hiritarren beharretara egokiturikoa. San Fermin herrikoi batzuen alde lan egiten dugu zeinetan mugimendu herrikoiak bere lekua duen beti ere izaera espontaneoa eta parte hartzailea kontutan izanda, jai hauen izaera historikoki izan baita. Gure lan filosofian lan egiten dugu jai ereduen ezaugarri jakin batzuekin ondoren ikusiko dituzuenak:

Jai herrikoi,parte hartzaile,parekide eta euskaldunak:


Herrikoiak: Betikoak eta antolatzen goazenak. Hirikoak,auzokoak eta eragile herrikoienak. Herritarrei zuzenduriko jai zabalak eta kanpotik datorren edozeinentzako gure artean disfrutatzekoak. Herriko jaiak herritik eta herriarentzat. Parte hartzaileak: Irekiak edozein pertsona eta kolektiborako. Parte hartzaileak antolatzeko momentuan gure jaiak ez baitira elitistak egitarau egiten dauden pertsonak gero ekintzetan parte hartzen dituzten pertsonak baitira. Horrelako parte hartzea beharrezkoa da antolakuntzarako, gozamenerako eta jaien ebaluaketarako. Parekideak: Bertan emakumeak eta gizonezkoak jaietan gozatzeko aukera izango dugu berdintasunean. Jai eredu bat non emakumean ez dauden alde batera utzita eta ekintza guztietan parte hartzeko aukera dutena eta ekintza berriak proposatzeko aukera dutenak. Jai eredu bat non ez diren onartuko elementu ezta jarrera sexistarik eta noski eraso sexistarik. Euskaldunak:Gure hizkuntza delako eta berarekin gozatu nahi dugulako eta euskaraz dantzatu, irri, abestu… jaiak euskaraz egin nahi ditugulako. Pertsona euskaldunak euskaraz mintzatzeko aukera izan behar duten jai eredu batean eta euskararekin bat bere kultura. Jai garbiak eta ekologikoak: 2008. urtean Gora Iruñea hasi zen lanean edalontzi birziklatuekin. Edalontzi hauen bitartez sustatu nahi dugu birziklapena eta gune garbiak modu ekologiko batean eta jendeak kontzientzia hartu ditzan. Edalontzi birziklatuak egunero eramaten ditu Iruñeko mankomunitateak garbitzera. Kalkuluen arabera gutxi gora behera 50.000 edalontzi erabiliko dira honekin batera plastikoen erabilera murriztuko dugu eta garbiketako momentuetan errazagoa egingo zaigu. Jaiak doako egitarauarekin: Sarrera doakoa den heinean edozein pertsona hurbildu daiteke eta parte hartu egitarauko edozein ekintzetan. Jaiak prezio herrikoiekin: Mundu guztia gure jaietan egon daitekeela uste dugu hau dela eta prezio herrikoiak ditugu gurean edonork ordaindu ditzakeena, bai janari aldetik baita edari aldetik ere. Adibidez: garagardoa 1,5€, kalimotxo 2€, kubatak 4,5€, eguneko menuak 12€… Jaiak konpromisoan eta boluntariotzat: Jai hauek aurrera eraman ahal izateko boluntarioekin kontatzen dugu zeinek beren denbora eta gogoak sartzen duten gurean inongo konpentsazio ekonomikorik gabe. Jai gunetik haratago: Gure intentzioa bada jaiaren erdian egotea eta honetarako Runako egitarauaz gain baita ere ekintza ezberdinak egingo ditugu Iruñeko alde zaharretik;esate baterako: txarangak, kalejirak… Benetako jai parekideak: Gora Iruñea! plataformatik Sanfermin parekideen aldeko apustu garbia egiten dugu. Gaur egun gure hiriko jaiak, jendarte ordena erreproduzitzen dute, egungo hierarkiak, botere harremanak, diskriminazioak, rol banaketa eta emakume eta gizonen irudi idealizatuekin batera. Horregatik deritzogu, garrantzitsua dela, jaietan ere ikuspegi feminista txertatzen joatea eta egun dauden egiturazko zapalkuntza guztiei aurre egingo dion lana egitea. Runarako prestatu dugun proiektuan, jai herrikoiak parekideak izateko elementuak kontutan izan ditugu: • Parte hartzea: o Emakumeen ikuspegia ziurtatzeko, proiektua egiterakoan emakumeak parte hartu dute.


Ez dugu emakumeak baztertzen dituzten jarduerarik egin. Kulturan emakumeek egindako ekarpenak azaleratzen dituzten jarduerak prestatu ditugu. • Osagai ez sexistak: o Proiekturako erabiliko dugun propaganda guztiak ez du eduki sexistarik izango. o Atera ditugun bitarteko guztietan, hizkuntza ez sexista erabili dugu: propaganda, kartelak, komunikatuak, egitaraua,.... o Sanferminetan zehar Runan entzungo den musika ez du eduki sexistarik izango. o Eraso sexisten puntu beltzak ez bilakatzeko, Runaren inguruko ongi argiztatu gabeko zonaldeetan argi fokoak jarriko ditugu. • Eraso sexistak: Sanferminetan eta batez ere Runan emango diren eraso sexistei aurre egiteko konpromisoa dugu. Horretarako eraso sexistei aurre egiteko dinamika bat prestatu dugu, aurre lanketa eta erantzun soziala barnebiltzen dituena: o Runako gunea, gune ez sexista bezala ulertzen dugu, ez ditugu eraso sexistarik onartuko eta hori azaltzen dituzten panelak jarriko ditugu. o Egunero eta 24 orduko zerbitzua duen eraso sexistak salatzeko telefonoa martxan jarriko dugu: 699687687 baita emaila ere: erasosexistarikez@gmail.com. Ematen diren eraso sexisten datuak bilduko ditugu eta erasotua izan den emakumeari orientazioa eta eman behar dituen urratsak argituko dizkiogu. o Udaletxeko berdintasun arloarekin batera eraso sexisten gabeko jaien aldeko gida prestatu dugu. Indarkeria sexista detektatzeko elementuak, eraso sexistak aurreikusteko bitartekoak eta eraso sexista baten aurrean eman behar diren urratsak biltzen duena. o Bortxaketa, jipoi edo eraso larrien aurrean, ondorengo 24 orduetan emango den erantzun kolektibo eta soziala prest dugu:  Kontzentrazioa: 19etan Udaletxe plazan, “NO a las agresiones sexistas, erasotzaileak kanpora!” lemapean.  Taberna eta peñetan 30 minutuko musika geldialdia, 24etatik 00.30ak arte. Indarkeria sexistari aurre egiteko jendarte osoaren inplikazioa beharrezkoa da. Alde batetik, emakumeon duintasunaren kontra doazen edozein erasok erantzunik gabe ez geratzeko eta beste aldetik, indarkeria sexistarekin bukatzeko benetako sare soziala behar dugulako. Jaiak gure kultura eta jendartearen adierazpen publikoak dira. Jendartean eman nahi ditugun aldaketak ere gure hiriko jaietan isla izan behar dute, jaietan ere kultura birsortu eta aldatzeko gaitasuna dugulako. Guzti honengatik jai parekideen alde lan egitea hain garrantzitsua dela uste dugu eta horregatik proiektu honen parte garrantzitsua da. o o

Turisten gozamenerako jaiak: Gure produktuak eta gure kultura goraipatu nahi dugu aurten eta horretarako Jai Gunean eginen ditugun ekimenez baliatuko gara. Jakinda milaka direla atzerritik Sanferminetara hurbiltzen diren lagunak gure produktuak ezagutarazteko aukera ezin dugu galdu. Honela aurten Nafarroako Haragi Ekologikoa Elkarteak Jai Gunean parte hartuko du. Gogorazi nahi dugu Elkarte honek Nafarroako Gobernuaren babesarekin kontatzen duela egun eta baita Cederna Garalurrekin. Horretaz gain Herri Garapenerako Europako diru laguntzak jasotzen dituzte. Gora Iruñea!-k Elkarte honen eskutik txahal ekologikoa eskainiko du Jai Gunean, espero dezagun bisitari guztien gozamenerako izatea. Bidenabar Bizi Sagardoa Euskal Federazioaren eskutik, sekulako sagardo festa handia


prestatuko dugu Jai Gunean. Federakuntza honetan Nafarroako 5 sagardo egileak daude baina baita Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldeko sagardo egileak ere. Hauetaz gain zenbait udalek eta turismo agentziek ere parte hartzen dute federakuntzan. Uztailaren 12an larunbatarekin federakuntza honetan parte hartzen dute 10-15 sagardo egileak Jai Gunera etorriko dira beren sagardoa eskaintzera. Gure produktu, kultura eta ekonomiari egingo dugu ekarpenarekin amaitzeko Nafarroako Gazta eta Ardo Ekologikoak izanen ditugu dastagai Jarduera honen bidez Nafarroako ardo eta gazta ekologikoak ezagutzera eman nahi dugu. Gaur egun produktu ekologikoak gero eta etxe gehiagotara ailegatzen ari dira eta ez zaigu modu egokiago bat iruditzen Nafarroako produktu ekologikoak ezagutzera ematera dastaketa honen bitartez. Bertan hainbat bodega parte hartuko dute: Aroa, Bagordi, Mendiko, Azpea, Aristu, Vega del Castillo, Lezaun, Jauregia esnekiak etab. Gure asmoa beraz hirira ahalik eta turista gehien erakartzea da eta horretarako gure produktu izarren aldeko apustua eginen dugu. Turismoak krisi garai hauetan gora egin duen sektore bakarra izan dela badakigu eta hona hemen hiriarekiko eta Nafarroarekiko dugun konpromisoa. Espero dezagun kontu publikoetan nabaritzea Jai Osasuntsuak: Gora Iruñeak Sanfermin hauetarako proposaturiko jai gune honetan, oso garrantzitsua ikusten du informazio eta prebentziorako lekua egotea. Gaur egungo, sexu eta drogen inguruan beharrezkoa den informazioa eta prebentzioaren beharrei erantzun nahi dugu Gora Iruñeko plataformatik. Hegoak eta Hiesaren aurkako erakunde hiritarrei esker, jaigunera hurbiltzen diren pertsonak, droga eta sexuaren inguruko informazioa eta prebentziorako materialak (triptikoak, kartelak, kondoiak…) aurkitzeko aukera izango dute jai osasuntsuak sustatuz. JAI GUNERAKO GORA IRUÑEAK PRESTATUTAKO EGITARAUA: Ondorengo lerroetan prestatutako egitaraua eta jendearen aurreikuspena adierazten dugu:

6 14:00 Irekiera Kontzertuak Lubaki Ipar Folk Esne Beltza Traccaion On Dj Goo 7 Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Arratsaldean: Serigrafia tailerra (dindaiaren eskutik) Kontzertuak Estrikalla Governors Nx Proiekto Pez 8 Txikien eguna Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak,


zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: Erraldoien topaketa Zezenak Txiki jolasak: Kutxa sensorialak Dindaiarekin Dantzak 14:00etan Umeentzako bazkaria 3euroan (kroketak eta pizzak) Arratsaldean: Irrien Lagunak Arrantzara dantzan Motxila 21 Gauean: Irrien Lagunak (heldu eta umeentzat) Kontzertuak Betagarri Dj Albaro: el columpio asesino 9 Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: Txiki antzerkia: El gran telon que cubre el mundo, Sergio Salinasen eskutik. Arratsaldean: Helduendako bakarrizketa Ainhoarekin. Zirko tailerra ohe elastikoekin Dindaiaren eskutik Zirika Zirkus Adardunak Gauean: Kontzertuak Las Valium La Vamos a Liar: hauen parte hartzearekin: Pedro (la Fuga) Asier (lady tripi) Josetxu (Piperrak) iker y Victor (Habeas corpus) Josemi (ska-p) Kutxi Romero (Marea) Pete (Fernando huevos colgando) I単aki (Dkuajo) Juanpe (Sesmatxin) Eva (THC) Itziar (NX) Dj Terry&Tery (Jai Alai guateque) 10 Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: Ardo dastaketa Gazta dastaketa Buru handiak egiteko tailerra Dindaiaren eskutik Arratsaldean:


Virginia Clown (umeentzako pailazoa) Disko Txiki. Talo Tailerra Gauean: Kontzertuak Radikal Fruit Itziarren Semeak Trikiteens 11 Gazte eguna Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: Dantzaldia Oharkabe taldearekin Harrera ekitaldia Miren Amuriza, Irati Majuelo eta Ander Perezek lagunduta. Gazte Pe単aren 10. urteurrena Bazkari herrikoia. Arratsaldetik aurrera: Herri olinpiadak Elektrotxaranga Kontzertuak Legez kanpo Arkada Xaiko Skatu Dj Kreator 12 Gora Iru単ea Eguna Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: zezenak Artisauak Bizi Sagardoa. Sagardo dastaketa erraldoia. Herri kirol erakustaldia Gynkna Txiki Dindaiaren eskutik Harrera ekitaldia: Bilboko konpartsak, Donostiako Piratak eta Gasteizko Blusa zein Txosnak. Bertso Trama: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus eta Julio Soto Bazkari herrikoia. Arratsaldean: Ostatu Ibiltaria eta bertsolariak Kontzertuak Manolo Cabezabolo Ultimos Reyes Herabe Dkuajo Bad Sound System 13 Dantza Eguna Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua


Goizean: Ternera Navarraren eskutik Txahal errea. Kamishibai Ur Jolasak Dindaiaren eskutik Karrikadantza Dantzarien bazkari herrikoia. Arratsaldean: Karikaturak Dantza autoktonoak Dantzara plazara Gauean: Kontzertuak Kashbad Berri Txarrak En Tol Sarmiento Dj Karlos Osinaga 14 EH 11 Kolore Goiz eta arratsaldez: Txiki Gunea: Puzgarriak, rokodromoa, eskailerak, circuito psicomotriz, Sokatira, lokotxak, zapiaren jolasa, boloak, soka saltoa, igerilekua Goizean: Nazioarteko gastronomia txapelketa Kultura arteko jolasak nazioarteko erakusketa nazioarteko jakien herri balorazioa eta nazioarteko jakiak Bazkaria Arratsaldean: Txontxongiloak: La ni単a embrujada La Jodedera Gauean: Kontzertuak: ZTKRap Benation Los Chicos del Maiz DJ Bull


ARTISTEN ETA EKITALDIEN INFORMAZIOA Gaika azalduta Jai Gunean eskainiko dugunaren informazioa: Kontzertuak:

Legez Kanpo:

9 neska-mutil gaztez osatutako Nafar taldea. Barañaingo, Burlatako, Noaingo eta Eugiko bizilagunez osatua dago. Ska-Mex estiloa jotzen dute, hau da Ska eta Mexikar abestiak tartekatzen dituzte. Abesti guztiak euskaraz dira. Proiekzio handiko taldea iaz salto egin zuen bere doinu erakargarriekin eta udan herriz herri ibili ziren jaietan kontzertuak eskaintzen: Gares, Agoitz, Sorauren, Jaurrieta, Eugi, Igantzi… Aurten Peñen Federazioak antolatutako musika lehiaketan bigarrenak geratu dira eta beren lehenengo diska grabatzeari ekin diote.

Herabe:

Iruñerriko musika-talde gaztea da. Zehazki, taldekideak Burlatakoak eta Arrotxapea auzokoak dira. 2013. urtearen hasieran 5 kideak trash metalean oinarritutako talde bat osatzeko asmoz elkartu ziren. Entsaio apur batzuren ondoren HERABE 2013ko ekainean abiatu zen, Atarrabiako kontzertu batean. 2014. urteko otsailean bere lehen lana argitaratu du. Bertan Lamb Of God, Pantera, Koma, Soziedad Alkoholika... eta beste hainbeste musika talderen eragina igartzen da. Aurten Peñen Federazioak antolatutako musika lehiaketan txapeldunak geratu dira. Proiekzio handiko taldea da beraz eta jai gunean sekulako kontzertua eskainiko dutela agindu dute.

Lubaki:

2006 an sortutako taldea da, Uharteko 4 lagunez osatua. 2013an taldearen formatua aldatu egin zen eta gaur egun, Markel Barazek, Unai Aristreguik eta Pello Iturriak osatzen dute taldea. Egungo gizartearen hainbat alor kritikatzen dituzte. Euskarazko abestiak konposatzen dituzte guztiz zehaztua ez dagoen estilo batean. Hala, metal, rap-metal, punk, rock kutsua duten abestiak nabarmendu daitezke. Nx estudiotan (Berriozarren) grabatu dugu gure lehen maketa “Ekaitzaren Begia” 11 abestiz osatuta. Aurten kaleratua izan da. Aurten ere Peñen Federazioak antolatutako musika lehiaketan hirugarrenak geratu dira. Gogo handia dute gure musika zabaltzeko eta barnean daramaten indarra erakusteko. Jai gunearen lehen kontzertua izateko aproposa.

Ipar Folk: Egun Nafarroako 6 lagunez osatutako taldea da Alberto Blazquez (Akordeoia eta Ahotsa), Eneko Páez (Biolina, Zarrabetea eta Nafarroako gaita), Gorka Bravo Barreiro (Whistles, Zeharkako txirula eta Gaita), Rodrigo Fructuoso (Baxua), David Velasco (Gitarra Akustikoa) eta Iñaki Antolín (Bateria eta perkusioak) Folk-fusion estiloa nabarmentzen da beraien abestietan. Dantzarako aproposak direnak. 2010 urtean unibertsitateko karpan egindako lehiaketan irabazleak izan ziren. Ondoren urte berean Sanferminetan Casa Regionalesen gunean jo zuten. 2011n Zaragozan ospatzen den Festival del Sol y la Lunan jo zuten. Urte berean Nafarroa Oinezen ere. 2013 urtean Nafarroa Oinezen errepikatu zuten eta Glasgown bi kontzertu eman zituzten urte horretan ere Ermuako Folk Folkez Blai festibalean jo zuten. Poliki poliki


goranzko norabidean doan bertako taldea dugu Ipar Folk. Informazio gehiago beren webgunean http://iparfolk.org/

Esne Beltza:

Sortu zenetik etengabeko mugimenduan izan da taldea, ehunka izan direlarik eskaini dituzten emanaldiak eta hiru grabatu dituzten estudioko diskoak.Hala eta guztiz ere, Xabier Solano (Fermin Muguruza,The Solanos, 4 Itzal, Etzakit), Sergio “Patxuko” (Joxe Ripiau, The Solanos), Jon Elizalde eta Haritz Lonbide (Fermin Muguruza,Ttak), Iban Zugarramurdi (Baldin Bada, Su Ta Gar), Pello Gorrotxategi (Izotz, Karidadeko Bentak), Jon Mari Beasain (Etzakit, Mal De Ojo), Aitor Zabaleta (Etzakit, Izotz) eta Zigor Dz (Fermin Muguruza, Selekta Kolektiboa) badute musika jatorria, eta ibilera guzti horiek utzi dute nolabaiteko aztarna, guztien artean sortu duten Esne Beltza izaera propioa izan arren. Finean,musikari guzti hauek osatzen duten taldea atzera begira baino, aurrera begira bizi da, bidea egiteko ezinbesteko joera. Musikalki koktelera koloretsua da Esne Beltza. Ezinezkoa da eremu zehatz batean kokatzea taldearen jarduna. Edozein musika estilo txikia geratzen da taldearen musika era adierazteko orduan: hip hop, reggae, soul, rock, folk, edota kunbia bezalako estiloen eragin guzti horiek, bizi izandako esperientzi bakoitzetik landuak izan dira. Musika ezin katalogatu badaiteke ere, Esne beltza taldearen hitzak izen propio bat dute: Jon Garmendia “Txuria”. Hitzetan ere, izan dituzte hainbat lankidetza, Jon Maia edo Maialen Lujanbio bertsolarien hitz bana kasu, baino Esne Beltzaren testu gehienak “Txuriaren” zigilua daramate. Estudioko diskoak hor daude, baina taldearen benetako zioa eszenatoki gainean dago oholtzaren gainean. Hor egiten dute eztanda kantuek, hor bilakatzen dira bizi, alai, triste, eta zergatik ez sentikor. Dozenaka dira urte hauetan guztietan zapaldu dituzten taulak, ehunka. Eta bide horretan Esne Beltzak taula gainean eskaintzen duena ez da nolanahikoa. Ez dago musika talde askoren esku. Bederatzi musikari taula gainean jo ta su ikustea esperientzi izugarria da,bakoitza bere zereginean, eta guztiak jarreraz beteriko lagunarte bakar bat osatuz, talde bat. Milaka argi eta soinu watt dituzten Festibal handietatik, edozein herriko jaietara, taberna-zulo ilunetatik, okupaturiko gaztetxeetaraino, Esne Beltza hustu egiten da taula gainean. Euskal Herrian ez ezik, beste hamaika herrialdeetan jo du Esne Beltzak: Herrialde Katalanak, Madril, Galizia, Japon (Fuji Rock), Alemania…. Bide horretan, Esne Beltza ez dira soilik taula gainera igotzen diren bederatzi musikariak. Esne Beltza, bidean topo egin duten musikari eta lagun guztien topalekua da, elkargunea. Zentzu horretan uler daiteke bakarrik, disko bakoitzean izan dituzten lankidetza piloa. Diskoaren grabazioak hainbat tokitan eginda daude 2009an eta 2010ean zehar, hala nola: Jamaika, Beirut, Japonia, Irun, Bartzelona, Ereñozu, Garate estudioak… Kolaboratzaileen zerrenda luzea bezain aberatsa da: Oskar Benas (EH) gitarra elektrikoa eta akustikoa, Gorka Urbizu (Berri Txarrak) ahotsa, Oreka tx (EH) txalaparta, Bad Sound System (EH) ahotsak, Koldo Salaberria “Baxerri” (EH) tronpa, Cinderella (Jamaika) ahotsa, Clive Hunt (Jamaika) konponketak, Flavio (Italia) ahotsa, Mel (Cuba) ahotsa, Ousmane (Senegal) ahotsa, Joni “el Bola” (Bolibia) ahotsa, Rude (Italia) ahotsa, Yage (Japonia) ahotsa, Askatasuna Sound Anti System (MX), Vellako “El mutante musical” (MX), Nelson Noise (MX), Maroun Adolph & Charles Makriss (Beiruteko Militia) ahotsak, Raymond Hajj perkusioak. http://www.esnebeltza.info/


Tracción: 2009an sortutako taldea da. Hasieran David Carrica zen bateria jolea eta egun bateria jolea Daniel Lizarraga da, Alfonso Zarzosa (Gitarra), David Zarzosa (Baxua) eta Iban Viedma (Ahotsa). Su Ta Gar, Tierra Santa edota Mr. Fylyn taldeetatik etorritako musikariak dira. Tracción taldean punk-rock eta metal jotzen dute. 2012an bere lehen diskoa argitaratzen dute “Virgen de las Tinieblas” eta 35 kontzertu eskaini zuten Espainiar Estatu osoan zehar. Aurten bigarren diskoa kaleratu dute “Rotos y Quemados” eta dagoeneko Leganés-en, Donostian, Vallecasen, Llodion, Atarrabian, Saloun eta Zaragozan jo dute. Sekulako arrakasta izaten ari dira kalean egindako kontzertuekin. Argiekin eta su hotzarekin ikuskizun ikaragarriak eskaintzen ari baitira. Jai Gunean ikusiko duguna hain zuzen ere.

http://www.lostraccion.com/

ON: Itsaso Gutierrez musikariak Jauko Barik, Keike, eta Xarma taldeetan aritu eta gero ON taldea sortu zuen. Taldea, 2012ko martxoan jaio zen. Itsasoren proiektu berria, Denis Alberdi (Keike, Brankan) eta Ibai Suarez lagun zituela osatu zen hirkotea. 2012ko udaberrian hainbat zuzeneko eskaini ostean, ustailan Onen lehen lana grabatu eta autekoiztuta argitaratu zen. Orduan Ekaitz Vegas (Ekinocio) eta Ekhi Vegas (Baxua) musikariak sartu ziren. Rock melodikoa jotzen dute eta euskaraz abesten du Itsasok bera baita abeslaria baina baita konpositorea, gitarra jolea ere. Esperientzia handiko musikari hauek, nekaezinak dira. Urtebeteko ibilbidean 50 kontzertu inguru eskaini dituzte. Zuzeneko indartsuak egiten dituzte sentimenez jantziak. Kalitate handiko musika entzuteko aukera emanen digute. http://onmusika.com/


Estricalla: 2009an sortutako taldea da. Kantauriko Kloakao taldeko 3 taldekide ohik, Fernando Sapok eta Hodei Estebanek osatzen dute taldea. Oso talde indartsua dugu Estricalla, punk-rock eta 80. hamarkadako hardcore-a jotzen dute doinu bizietan. Dagoeneko 3 diska kaleratu dituzte, azkenekoa “Triple Asalto Mortal” Jai Gunean aurkeztuko dute hainbat kolaboraziok lagunduta: Mikel Kazalis (Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia, 2Kate, Matxura), Joseba Ponce (Dut, Kuraia), Mikel Aranguren (Occhi di farfalla), Okene Abrego (Bap, Inoren ero ni) eta Jello Biafra (Dead Kennedys). Ikaragarrizko kontzertua eskaintzeko prest daude aurtengo Sanferminetarako.

Governors: Governors taldea Arrasaten sortutako rock taldea da. Rock & rolla, muinean, musikaren aukera estetiko hutsetik haratago, jarrera sendoa da, handiarekin kritikoa eta txikiarekin eskuzabala den bizitzaren ikuspegia. Rocka gizaki berriaren herri-musika da. Horixe dugu, hain zuzen, Governors taldearen ezaugarririk argiena: bere musikaren intentsitatea eta kantu amorratuen bitartez komunikatzen duten jarrera baikor bezain sortzailea. J. Sangre (Ahotsa), taldeko aitzindariaren aurreko ibilbideak (Ekon, FJORD) bermatzen du aurrez esandakoaren koherentzia, Heloy (Bateria), Paco (Gitarra), Urtzi (Gitarra) eta Jorge (Baxua). 4 Disko argitaratu dituzte “Itxaron beharra ez da itxaropena” (2007), “Frenetikdrome” (2010), “Collage” (2011) eta “Morphinapolis” (2013). Iaz Jai Gunean parte hartzeko konpromisoa hartu zuten baina azken momentuan abeslariak izandako gaixotasun batengatik ezin izan zuten jo. Aurten beraz iazko ilusioa berpiztuko dute oholtza gainean.

http://www.myspace.com/governorszone


Nx: 2009an Berriozarren sortutako taldea. Bere kide gehienak Anorexia taldean elkarrekin jo zuten eta horregatik elkar ezagutzen dute. Itzi (Ahotsa), Carlos (Gitarra), Heavy (Gitarra), Pedro (Baxua), Pitu (Bateria). Metal jotzen dute, eta abestiak euskaraz egiten dituzte. 2013 urte bukaeran beren lehen diskoa kaleratu zuten “Nx” eta orduz geroztik hainbat kontzertu eman dituzte Euskal Herrian zehar: Sortzeneko jaialdian, Durangoko Azokan, Oñatin, Burlatan, Santurtzin… Aurten Jai Gunean egonen dira, abeslaria emakumea da eta horrek emakumeari jaietan izan behar duen protagonismoa berreskuratzeko egiten dugun ahalegina goraipatu nahi dugu.

http://nxproiektua.bandcamp.com/

Motxila 21:

Motxila21 down sindromea duten 13 gaztez eta 8 bolondresez osaturiko musika taldea dugu, musikari dioten maitasunak eta gainditzeko ahaleginak bultzatuta. Taldea duela 5 urte sortu zen Mari Joseri esker (klarinetea), Borjaren ama, down sindromea duen gaztea, eta Ainhoari esker (eskusoinua), Aintzaneren ahizpa, baita down sindromea ere duena, bien musikarekiko zein ezgaitasunarekiko kezka dela eta.


Mikel Barrenetxea (platerak), Maribí (tinbala) eta Ainhoa (baxua), proiektura gehitu ziren. Hiruak Motxila21en sorkuntza posible egin zuten bolondresak dira. Baina protagonistak haiek dira, elkarteko gazteak, ametsa zena egi bihurtzea posible egin baitute haien ikasteko, ongi pasatzeko eta sentitzeko grinari esker. Perkusioan (bonboa, kutxak eta tinbalak) Mikel, Aitor, Igor, Ibai, Gonzalo, Ramón, Lorea, Leire (abeslaria) eta Diego, eta Borja, Iñaki eta Aintzane saxofoiarekin. Aurretik taldean parte hartu zutenak ez ditugu ahazten; Maitane, Mario, David eta Jesús Mari. 2006, 2007 eta 2008. urteetan Nafarroako Down Sindromearen Elkartearen Eguberritako jaialdian parte hartu zuten, Enrique Villarreal “El Drogas” Barricada taldeko taldekide ohia eta Andoni Zilbetiren (gitar elektrikoa) kolaborazioekin. 2009. urtean, Ainhoak (baxua) taldea utzi behar izan zuen eta Eduardo Beamount-ek, “El Piñas” (Marea), lekukoa hartu zuen, baita Andoni Zilbetik ere gitar elektrikoarekin. Azken gehitzeak “El Drogas“, Barricadako taldekide ohia, gitar akustikoarekin, Gabri Gainza baxuarekin, Javi Ganuza perkusioarekin eta Mirian Razquin saxofoiekin lagunduz izan dira, baita Kutxi Romero ere, Marea talde ospetsuko abeslaria. Haien emanaldi nagusia 2010ean izan zen Gayarre Antzokian, 2009ko abenduan Baluarten, San Jose Zentroan eta Juslarotxako Eguberritako jaialdian ere jo zuten arren. 2012tik nazioarteko aitorpen anitz jaso dituzte eta 2013an Londresen zenbait kontzertu egiteari ekin zioten bertako “The Autistix” taldearekin, autismoa duten pertsonek osatutako taldea. Ondoren, hango taldea Iruñera etorri zen, zeina Iruñeko alkateak (Enrique Maya) jaso zuen. Aurreko guztiaz gain, Nafarroako Gazteriaren Institutuak eta Iruñeko Udalak haien lan ikaragarriaren aitorpena adierazi dute. Ezgaitasun bat pairatzen duten pertsonek gainditu behar dituzten oztopoak asko dira, baina motxila hartzen dutenean hesi guztiak saltatzeko eta mundu hobe batekin amets egiteko gai dira. Haien soinuen bidez, soilik ametsetan bisitatu ditzakegun lekuetara heldu ahal izando gara. Aurtengo Sanferminetan Jai Gunean haiek ikusteko aukera izanen dugu, non sentimenduzko kontzertua eskainiko duten. Bertan, taldearen partaide guztiak izanen dira baita proiektu liluragarri honetan parte hartzen duten artista ospetsuak ere. http://motxila21.blogspot.com.es/

Betagarri:


Betagarri Gasteizko musika taldea da, 1993an sortutakoa. Hala ere, 1997ko otsailean grabatu zuten haien lehenengo diskoa, Betagarri, Mil A Gritos Records diskoetxearekin. Taldekideak Iñaki Ortiz de Villalba (Ahotsa), Aitor Agirre (Gitarra), David Gabiña (Saxofoia), Gontzo (Gitarra), Barney Dinosaurioa (Bateria), Mikel Sanz (Tronboia), Unai Lobo (Tronpeta), Pablo Rodriguez (Baxua), Iosu Izagirre (Baxu berria). Gasteizko zortzikoteak erakutsi du badagoela ska-rockarentzat lekua bai Euskal Herrian eta bai gure mugetatik kanpo ere. Ez hori bakarrik: dagoeneko zortzi disko ditu kalean. Hizkuntza eta doinuen mestizajea aldarrikatzen du Betagarrik. Euskaraz, galegoz, ingelesez eta italieraz abestuz mestizajea aldarrikatu eta ska, rock, rap, reggae, patxanga eta rantxerak nahasten dituzte. Nazioartean oso ezagunak egin dira. Bere ibilbide luzean zehar Europa zeharo zeharkatu dute, Alemanian, Austrian, Herbeheretan… Baina horretaz gain Japonian, Argentinan eta Ameriketako Estatu Batuetan ere ibili dira. Hau da bere diskografia: Maketa (1994), Betagarri (1997), Arren Erro Zaharra (1999), 80/00 (2000), Freaky Festa (2000), Remix (2001), Arnasa Hartu (2002), Zuzenena (2004), Hamaika Gara (2006), Bizitzari txistuka (2009ko urriaren 29an, Elkar) eta Zorion Argiak (2012). Aurten Jai Gunean beren abesti famatuenekin dantzatzeko aukera izanen dugu.

Las Valium: Neskaz soilik osatutako punk-rock talde Nafarra. Nerea (Ahotsa eta Baxua), Violeta (Ahotsa eta Gitarra), Gurutze (Gitarra) eta Leire (Bateria) dira taldekideak. 2007 urtean sortu zen taldea eta orduz geroztik Euskal Herriko hainbat txokotan jo dute. 2007an Artsaiak antolatutako 5. musika maratoia banatzen ziren 4 sarien artean 2 irabaiziz. Egun Nafarroako hainbat oholtzetara igo da: Sanferminetan (Takoneran), Zuriango jaietan, Alesbeseko jaietan (Villafranca), Artsaian, Atarrabiako jaietan, Indarkeria Sexistaren Aurkako Nazioarteko Egunean Burlatan, Lizarrako talde berrien festibalean, El Buston, … eta Iruñeko hamaika tabernetan 35, Woodstock ,Basandere, Sala Totem… 2009 urte hasieran Vesarte Pamplona abestia kaleratu zuten eta 2012ko urrian beren lehen CD-a argitaratu zuten, beraiek sortutako 11 abestiekin. Eta aurten Jai Gunean neskez soilik osatutako Nafarroako talde originalenarekin gozatzeko aukera izanen dugu. http://lasvalium.com/castellano/

♦♦♦La Vamos A Liar♦♦♦: Berez ez da talde bat. Musikari famatu askok emanen duten kontzertua baizik. Ilusio handiz beren abesti famatuenak joko dituzte aurten Jai Gunean, Honakoak dira

Pedro (La Fuga), Asier (Lady Tripi), Josetxu (Piperrak), Iker eta Victor (Habeas corpus), Josemi (ska-p), Kutxi Romero (Marea), Pete (Fernando huevos colgando), Iñaki (Dkuajo), Juanpe (Sesmatxin), Eva (THC), Itziar (NX), Aurora Beltran (Tahures Zurdos)… Eta oraindik artista gehiago ari dira lotzen egun oholtzara igoko direnak uztailaren 9an:

honetan oholtzaren gainean egoteko. Guztira 2 orduko emanaldia izanen da eta bakoitzak bere taldeetan jotzen dituen abestirik famatuenak joko ditu, hau da, Kutxi oholtza gainera igoko denean Marea entzuteko aukera izanen dugu, Josetxu igotzean egun desagertuta dagoen Piperrak, Josemirekin Ska-p taldeko kantekin dantzatzeko aukera izanen dugu. Aurtengo Sanferminetan eskainiko den ekitaldirik ikusgarriena izanen da, hainbat artistek dagoeneko beren taldeak utzi baitituzte eta berriz ere (agian azkeneko aldiz) oholtza gainean ikusteko aukera izanen baitugu.


Radikal Fruit: 2005ean sortutako Iruñeko taldea da. Hasieran 3 talde ezberdinetan jotzen zuten hiru lagun bildu ziren. Taberna batean zeudela eta entzuten ari ziren musikaren eraginez euskal rocka jotzen zuten 80 eta 90 hamarkadetako talde famatuen bertsioak egitea bururatu zitzaien. Egun gutxiren buruan 15 artista baino gehiago gehitu ziren ekimenera, guztiak Nafarroako taldeetan jotzen zuten: Khous, Yak42, Anorexia, Kamhul, Feel, Las Zingaras, Potors, Motobomba, Tubos de plata… Lehen egunetan entseguetan ibili ondoren beren lehn kontzertua jo zuten (bertan Kutxi Romeroren kolaborazioa izan zutelarik). Proiektuak itxura ona hartu eta 2008 urtera arte kontzertuak eskaintzen ibili zen. Orduan disolbatu egin zelarik. 6 urte pasa eta gero berriz ere martxan jarri da taldea eta aurten Jai Gunean ikusteko aukera izanen dugu. Jotzen dituzten abestien artean La Polla Records, Barricada, MCD, Eskorbuto, Tijuana in Blue, Belladona, Hertzainak, Sutagar, Cicatriz, Kortatu, Delirium Tremens… daude.

Itziarren Semeak: Ska, punk eta reggae banda. RRVren semeak direla ozen aldarrikatu dute hasieratik. Ezin izan zuten lehen lerroan egon 80.hamarkadan, baina beti eraman dute munduari begiratzeko modu hori bihotzean. Iturri hartatik edanda, euren bidea egin nahi dute sinesten dituzten ideiak jai giroan aldarrikatuz. 2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi eta Irkus 2007tik). Kue lehen bateriajoleak 2008an utzi zuen taldea eta 2008tik 2013ra Unai Bergarak astindu ditu danborrak. Asier taldeko lehen tronpetajoleak 2013ra amaieran utzi zuen taldea eta 2014an taldekide berriak gehitu dira ska punk bandara. Orain Alainek jotzen du bateria eta haizeetan Fer (Orkresta), Patxi eta Mizelen (Xutik) laguntza izan dute taula gainean. 2008ko ekainean lehen diskoa grabatu zuten Ondarroako Santos Records-en. Hamar kantu propio izan ziren. 2010eko otsailean “Bizkaiko Golfoak” diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki eta Martxel Arkarazo aritu zirelarik teknikari lanetan. Mirentxuren patxaranak emandako bizi pozarekin Kantauri itsasoaren indarra gaineratu zioten. Edo beste era batera esan da, ska-patxaranari Guinnes garagardo beltzaren zaporea gehitu zioten. Disko honi esker 50 kontzertu baino gehiago emateko aukera izan zuten eta 2011ko martxoa eta apirila artean “Lehen lerroan” izeneko diskaren grabaketa etorri zen, berriro ere Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazaroren gidaritzapean. 2012 hasieran EP berri bat kaleratu zuten “Basque of Brixton” izenburupean eta urte bukaeran, Durangoko azokan, “Dale Candela” lan luzea aurkeztu zuten. Estudioko azken lana aurkezteko Kafe Antzokian emanaldi berezia eskaini zuten hainbat gonbidaturekin. Iheskide, Norte Apache, Anger, Olaeta Ballet elkarteko dantzariak, Artur eta Etxahun taula gainera igo ziren kandela ematera. Urte bukaeran Kuban zehar zazpi kontzertuko bira bat burutu zuten eta Irlandan eta Bartzelonan ere izan dira 2013an eta urte osoan zehar Euskal Herriko festa, gaztetxe


eta txoko ugaritan aritu dira. Geroz eta indartsuago dabilen taldea Jai Gunera etortzeko irrikitan dago eta barruan duten guztia eskaintzeko prest etorriko dira Sanferminetara. http://www.itziarrensemeak.com/

The Trikiteens: The trikiteens Iruñeko lagunez osatutako dantzaldi taldea da. Sebas Catena, Txetxo Ramos, Oscar Bairiain, Asier Azpilicueta Amaia Olano eta Beñat Lopez dira taldekideak. 2009an jo zuten beren lehen kontzertua eta orduz geroztik 80 baino gehiago eman dituzte. Erromeriak eta euskal doinuak dantzatzeko abestiak jotzen dituzte, gehienak euskaraz baina baita gazteleraz ere. Hori bai Amaia abeslariak emakumearen irudia goraipatzen du eta protagonismoa ematen dio. Hain zuzen bere ahots fina eta aldi berean indartsua da talde honen berezitasuna. Aurten Jai Gunean gaua amaitzeko 3 orduko emanaldia eskainiko digute. http://trikiteens.blogspot.com.es/

Arkada:

Barañaingo rock talde gaztea dugu Arkada. 2002an sortu zen baina 2007 urtera arte itxoin behar izan genuen bere lehen diskoa entzuteko. 2008an eten egin zen taldearen jarduna eta aurten berriz ere jotzeari ekin diote. Doinu biziak eta indartsuak ateratzen dituzte eta abesti gehienak euskaraz egiten dituzten arren, gazteleraz ere abesten dute. Indarberritua dator talde hau eta hori oholtza gainean nabarituko dela badakigu.

Xaiko: Xaiko taldearen lehen diskoaren izenburua “Therapy” da. Xaiko taldeak egiten duen musika trikipunk-jaia da. Punka da ildo nagusia baina rocka, ska eta hard-core ukituekin. Soinu hauei erantsi behar zaie trikiak eskaintzen dituen baliabideak musika horri atxikitzeko melodia eta xarma. Punka eta rocka nahastuta modu egokienean, taldearen beste zutabe batera eramango gaitu, jaiaren muinera. Triki-punk-jaia da Xaiko. Musikaren osagarri zuzena dira hitzak. Zuzen, indartsu eta garbi mintzo dira. XAIKO taldea Aguayiko eta Xabi Arakama musikarien proiektua 2013an jarri zen martxan. Behin proiektu osoa definitua zegoela gainontzeko taldekideen fitxaketari ekin zioten. Egun 8 musikarik osatzen dute Xaiko: Xabi Arakama (Trikizio, Ze esatek!, Obrint Pas), David Aguayo (Kaos Etiliko, Kaotiko), Alfonso Aguayo (Desterrados, Kaos Etiliko, Kaotiko), Haitz Bujanda (Segada, Garagardo Gura, Arrebote), Asier J. Santos Rexach (Potato, Gasteiz Big Band, EHME orkestra sinfonikoa), Xabi Zelaia (Stupenda Jones), Mikel Sanz (Betagarri), Joel Márquez Sánchez (Aguraingo Udal Banda, The Montons). Jai Gunean sortu berri den baina etorkizun arrakastatsua duen taldea ikusteko aukera izanen dugu.


Skatu: Iruñeko 8 gaztek osatutako musika taldea da. 2007an erabat definitu ziren taldeko partaideak, eta sormen denboraldi baten ondoren, kontzertuak ematera ekin zioten. Nagusiki haizez osatutako Ska musika jorratzen dute, betiere Punketa Reggaea somatu daitekela kantetan. Euskaraz abesten dute eta taldekideak honako hauek dira: Ollo (Bateria), Pastorzillo (Ahotsa), Adrian (Baxua), Ander (Gitarra), Garga (Gitarra), Iban (Tronboia), Axier (Tronpeta), Anaut (Saxofoia). Dagoeneko bi disko kaleratu dituzte: “Zortziak Bat” (2009) eta azkenekoa “Lubakitik” (2013). Azken urteetan gorakada ikaragarria izan duen taldea da eta kaleratu berri duten diskoko abestiak eskainiko dizkigute aurten Jai Gunean.

Oharkabe:

Nafar talde gaztea. Bortziri, Malerreka aldekoak. Aurten hasi den taldea da. Erromeriak eta dantzaldiak eskaintzen dituzte, rantxerak, zortzikoak, fandangoak…. Eta ostiralean martxan eta dantzan hasteko talde aproposa da. Nafarra, gaztea eta etorkizun ikaragarria dute, nahiz eta aurten sortu den, taldeak dagoeneko 6 kontzertu eskaini ditu (Agoitzen bitan, Elizondon, Donezteben, Lesakan eta Larraintzarren. Gainera taldea 3 neskek eta 2 mutilek osatzen dute. Emakumeek jaian duten garrantziaz jabetzeko Gora Iruñea!k behar bezalako apustua egin nahi du.

Manolo Kabezabolo: Manolo Kabezabolo (Manuel Méndez Lozano, Zaragoza, 1966) 14 urterekin gitarra jotzen hasi zen. 1990. urtean, Zaragozako Berlin Records zigiluak, bere lehenengo maketa ofiziala editatu zuen, "De empalmada" izenekoa. Denbora laburrean, Zaragozan baino askoz toki gehiagotan ezaguna izan zen “musika komertzialaren aurkako estiloa” harturik. 1995. urtean bere lehenengo diskoa grabatu zuen, "Ya Hera Ora", 30.000 kopia baino gehiago salduz. Kontzertu eta aldaketa askoren ostean, "Manolo Kabezabolo y los ke se van del bolo" taldea osatu zuen, zeinarekin "La Nueva Mayoria" diskoa grabatu zuen (M.C.D.-ren kolaborazioarekin, 22.000 kopia baino gehiago salduz). 1999. urtean “Resina, Agua y Ajo” diskoa argitaratu zuen. Proiektu honetan Evaristo (La Polla Records), Albert Plá eta Pepe Bolton (Los de Otilia) bezalako jendearen partehartzea nabarmentzekoa da. 2001. urtean bere hurrengo diskoa argitaratu zuen, "2001: La odisea va despazio”. Lan berri horretan Reincidentes taldeko Fernandok eta Disidenciako Txusek parte hartu zuten. 2003an "The Last tres tour" izango zena hasi zen, bere kantautore bakartiaren izaerara itzuliz. 2004ko azaroan bere lehenengo Amerikako jira burutu zuen, zeinak Estatu Batuetara, Puerto Ricora eta Dominikar Errepublikara eraman zuen. 2007. urtean Manolok Estatu osoan zehar kontzertuak eskaini zituen, batez ere Villarockbledo, Derrame Rock edo Piorno Rock bezalako jaialdi handietan. 2008an talde berri bat osatu zuen, “Manolo Kabezabolo y la Bolobanda”, hurrengo


diskorako abesti berriak prestatuz. Kolaborazio ezberdinak izanda, “Kagate Kid” diskoa argitaratu zuten. 2010eko uztailean, talde berri baten menpe garai berri bat hasi zen, “Manolo Kabezabolo y los ke no dan pie kon bolo” izenekoa. Hurrengo urteetan zehar areto eta jaialdi askotan izan ziren, "ViñaRock" eta "Aupa Lumbreiras" jaialdietan, besteak beste. Egun, Manoloren XXX. urteurrenarekin bat eginik, taldea material berria prestatzen ari da ospakizuna merezi bezalakoa izan dadin. http://www.manolokabezabolo.es/

Últimos Reyes: Iván (Ahotsa eta Gitarra), Txus (Ahotsa, Baxua eta koroak), a la voz, al bajo y a los coros, y Pirata 47 (Bateria) osatzen dute Oteizatik gogor datorren hirukotea. Bi disko kaleratu dituzte eta egun bigarrena aurkezten ari dira “Perversamente Sencillo”. Lana Iruñeko K Estudioetan grabatu dute Alberto Porresen eskutik eta punk rock estiloa jotzen dute. Disko honekin honakoa egiaztatu dute: oraindik hirukoteak maila altuko punk rocka saltzeko baliogarriak direla, Lizarraldekoek gainera beren abestiekin garapen ikaragarria erakutsi dute. Diskoan laguntzaile asko izan dituzte, horien artean Javier Zurbano (Flitter) eta Evaristo (La Polla Records) abeslarien kolaborazioak. Aurten Jai Gunean 80. Hamarkadako euskal punka entzuteko aukera izanen dugu.

DKuajo: 2003 urtean proiektu ezberdinen disolbaketa zela medio sortu zen Dkuajo. Migortxo (Ahotsa), Pete “El Fino” (Gitarra) Thrasher (Gitarra) Mintxo (Bateria) eta Berly (Baxua) dira taldekideak. Beraien estilo propioa sortzeko ausardia dute “Braille Metal” izeneko estiloa, alegia. Metal oinarriarekin doinu funkietatik abiatuta hip-hop eta hardcorea batzen dituzte eta emaitza sentimen guztiekin jolasten duen estiloa. 2004an 6 abestiz osatutako beren lehen lana kaleratu zuten. 2006 urtean Iruñeko K estudioetan beren lehen diskoa grabatu zuten. 11 abestiz osatutako “Buen Viaje” izeneko lana zen, bertan El Drogas (Barricada) eta Vikingo M.D (Narco) abeslariak kolaborazioak egin zituzten. 2009ko ekainean K estudioetara itzultzen dira eta “S.S.S.”, “Simple, Sencillo, Supercontundente” izeneko lanaren grabaketari ekiten diote. Izenburuak dena esaten du, gainontzekoa ezin daiteke azaldu, zuzenean ikusi beharra dago. Bi ahots sartzeak emaitza ikaragarriak ekarri dizkie, txundigarriak.


Bad Sound System: Euskal Herrian jamaikar kultura eta musika egiteko modua ulertu eta barneratu duen talderik bada, hori Bad Sound System talde Irundarra da. Euskal Herriko Hip Hop eta Reggae eszenaren aitzindari, musika estilo hauek maite dituenarentzat nahitaezko erreferente bilakatu dira ia 10 urtez egindako ibilbide luze bezain oparoan. Euren zuzeneko indartsuengatik famatuak, gutxi dira gure herrialdean hirukote bilakatutako talde honek oraindik zapaldu ez dituen eszenatokiak. Izan ere, kontaezinak dira orain arte eskainitako kontzertuak. Euskal Herrian ez ezik, Frantzian, Catalunyan, Galizan, Andaluzian,etab… ere izan dute egoteko aukera eta ahaztu gabe, Mexiko eta Japonen zehar egindako birak, 2010 eta 2011an, hurrenez hurren, bakoitzeko hainbat herri eta hiri bisitatuz. Aipatzekoa ere, 2010ean Europako Reggae jaialdi garrantzitsuenetarikoa den Rototom Sunsplash-eko dancehall eszenatokian egindako saioa. Honetaz gain, nabarmentzekoak dira BAD Sound System taldeak, betidanik, beste talde, DJ eta musikariekin egin izan dituen kolaborazio eta harremanak, bai Euskal Herrian, baita internazional mailan ere: Rude Hi Fi (Bologna-Dressden), ASK(EH), Fermin Muguruza(EH), Sorkun(EH), Lengualerta(Mexiko), Mungo´s Hi Fi (Eskozia), Fogata sound(Paris), Illbilly Hitec(Berlin), Jage(RubaDubMarket/Japon)… 2006an, Zu2aK izeneko plataforma eratu zuten, Reggaearen kultura Euskal Herrian bultzatzeko asmoz, batez ere Bidasoa aldean. Honi esker hainbat herrialde ezberdinetako Mc, Dj eta sound systemekin batera antolatutako saioez gozatzeko aukera izan du Euskal Herriko hainbat eta hainbat Reggae zalek. BAD Sound System taldearen aurreneko lana, “Buiaka”, Kontrakalea/Metak-en eskutik argitaratutakoa, taldearen ibilbidearen hasierakoa da, 2004koa, Zambra aretoan zuzenean grabatua. 2008an, Zu2aK eta Talka-ren laguntzari esker, izan zen kaleratua “Kalean” diskoa, taldearen bigarrena. Pasa den abenduaren 5ean, Bonberenea Ekintzak-ek kaleratu duen “Aldaketa” disko berriarekin emango dio BAD Sound System taldeak amaiera urteari. Erritmoak ere askotarikoak eta ekoizle desberdinek sinatutakoak, Hugo (Spartak-Fogata Sound), Dario (Bahatawi Records), Illbilly Hitec (Berlin), Dj Mau y Selektah Stepi (BAD Sound System), Weedy G, Jahtari, Jon Elizalde(Jontron), Santi Noriega(Baxua), Kortxo eta Mikel (Txalapartariak), Ras Miguel… Rap, Reggae eta Dancehall giroan guztiak, Kenitra eta Masta Mc-en hitzentzako paisaiarik onenak. ”Aldaketa” diskaren diseinua, Punker(Rebel Sounds) mexikar lagunaren lan bikaina da, taldearen mezuaren irudikapen ezin hobea eta aurrekoan bezala,oraingoan ere,nahasketa eta masterizazioa Maikel-ek egin du, Berako MIK Studio-an. BAD Sound System eta Bonberenea Ekintzak zigiluaren arteko erlazioa ez da kasualitatea, duela urte asko hasitako erlazio baten fruitua baizik, “Aldaketa” diskoaren argitalpenarekin forma hartu duen elkarlana. Nuff respect to Masta, Kenitra & Stepi. Hau da BAD Sound System…ALDAKETA.


Proyecto Pez: Iruñeko talde gaztea 2011 urtean sortu zena. Iñaki Navarro (Ukabildu), Jon Fernández (Anarkolepsia), Unai Salinas (Traba) e Iker Gñorriz (Kraken) bildu ziren prestatutako konposaketa batzuei forma emateko. Foo Fighters edota Berri Txarrak taldeen eragina oso markatua dute. Iaz beren lehen lana argitaratu zuten. Berriozarko NX estudioetan grabatutako 6 abestiz osatzen da lana. Proyecto Pez taldea egun bere lehen lan luzea prestatzen ari da. Iaz hogei bat kontzertu eskaini zituzten eta Burlata, Atarrabia, Uharte eta Antsoaingo udalek antolatutako musika lehiaketan finalera heltzea lortu zuten. Horretaz gain 2013ko Euskadi Maketa Lehiaketako final-aurretara iritsi ziren.

Kashbad: Hauxe euskal rock taldea dugu, 90. hamarkadaren bukaeran sortua Oreretan (Gipuzkoa). 90. hamarkadaren azken urteetan, Errenteriako lau gaztek, Luba, Txiki, Gorka Sesma eta Gorka Lazkanok punk talde bat sortzea erabaki zuten. Jotzen hasi eta denbora gutxiren ostean, abeslaria gehitzea erabaki zuten, neska bat hain zuzen. Probak egiteari ekin zioten Sorkun Rubio iritsi arte. Taldea neskaren ahotsaren tinbrearekin liluratuta geratu eta momentuan onartu zuten. Sorkun abeslari, maketa bat grabatu zuten. Fermin Muguruzak haien maketa entzun zuen eta, Sorkunen ahotsarekin xarmatua, berarekin harremanetan jarri zen Negu Gorriak taldearen “Nire Baitan Daude Biak” abestian ahotsak grabatzeko asmoarekin. Gerora, “Hitz Egin” jaialdian jotzeko eta bere disketxean (Esan Ozenki) grabatzeko, taldea konbentzitu zuen. Kashbad (1996) beraien lehenengo diskoa da. Kaki Arkarazok ekoiztuta, punk, hardcore eta reggae estiloetan mugitzen da. 1997an teknikari eta estudio berberekin Distantzia grabatu zuten, haien bigarren diskoa. Lubak taldea utzi zuen eta laukote gisa jarraitu zuten. Taldekide batzuek Fugazi, Pearl Jam edo Morphine taldeekiko duten mirespenak haien hirugarren diskoari bira melodikoa ematera eraman zituen. José Lastra teknikaria aukeratu zuten eta Tío Pete (Urduliz) estudioetan grabatu zuten. Karlos Osinagak haiekin parte hartu zuen baxuaren gauza batzuk grabatuz, baina gerora taldekide berria bihurtuz taldea desegin arte. 7 urte, 3 disko eta Euskal Herria, Katalunia eta Galizia zeharkatu zituzten jira asko eta gero, Kashbadek gelditzea erabaki zuen bide berriak jorratu ahal izateko. 2007an taldeak azken hiru kontzertuak eskainiko zituela jakinarazi zuen. Hala ere, taldeak aurtengo urtarrilean bere itzulera iragarriz harritu gaitu.


Berri Txarrak: 1994an Lekunberrin sortua (Nafarroa). Taldeak zazpi disko eta dokumental bat kaleratu ditu orain artean. Euskal Herriko rock eszenatik abiatuta, munduan zehar hainbat bira egin ditu jada egun hirukoa den talde honek. Gorka Urbizu (gitarra eta ahotsa), Aitor Goikoetxea (bateria), Mikel Lopez “Rubio” (baxua) eta Aitor Orejak (gitarra) osatu zuten taldea 2003 urtera arte. Bitarte horretan taldeak lau disko plazaratu zituen, guztiak ere GOR diskoetxearen abaroan: Berri Txarrak (1997), Ikasten (1999), Eskuak / Ukabilak (2001) eta Libre © (2003). Lehenengo biekin euskal eszenan euren lekutxoa egin bazuten, hirugarrenarekin eta batez ere Libre ©-rekin estatura irten eta prentsa musikalaren oniritzia jaso zituen. Disko honek ‘Denak ez du balio’ kanta ezaguna dakar, zeinean Rise Against taldeko Tim McIlrath-ek kolaboratu baitzuen. Gerora elkarrekin bira bat egingo zuten Europa osoan zehar. 2004an Aitor Orejak taldea utzi eta Berri Txarrak-ek hiruko moduan jarraitzea deliberatu zuen, bere ibilbidean mugarri bihurtuko zen lana grabatzeko asmoz: Jaio.Musika.Hil. Disko honekin, hirukoak aurreko urteetan irekitako nazioarteko ildoa sakondu eta soka luzeko bira burutu zuen, hiru urtetan berrehundik gora emanaldi eskaini zituztelarik: Japonia, Taiwan, Nikaragua, Mexiko, AEB… eta Europan barna hainbat tour etorriko ziren. Bira horren ostean Rubio baxulariak taldea utzi eta David Gonzalezek hartu zuen bere tokia. 2008a kantuak ondu eta nazioarteko zenbait agerraldi egiten eman ondoren, 2009ko apirilean Chicagora jo zuen taldeak, Steve Albini soinu-ingeniariarekin batera seigarren diskoa grabatzeko xedez: Payola. Disko gordin honetako lehendabiziko kantak (‘Folklore’), Punk Kantu Onenaren Vox Pop saria lortu zuen mundu mailako Independent Music Awards-etan (2010). Epaimahaian zeuden, besteak beste, Tom Waits edo Ozzy Osbourne bera. Taldeak -ordurako Galder Izagirre baterian zela- Ross Robinson ekoizle entzutetsua aukeratu zuen 7. estudio lana grabatzeko. ‘Haria’ izan zen emaitza, hamabi kantu berri, taldearen ohiko indar, emozio eta jarrerari zertzelada berriak erantsiaz. Diskoak kritika ezin hobeak jaso zituen eta Hellfest-en mailako jaialdi garrantzitsuetan jotzera eramango zituen, 2013an. Aurtengo Sanferminetako talde arrakastatsuenetarikoa izanen da.


En Tol Sarmiento: En Tol Sarmiento Lekoran (Arabar Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: bi gitarra, Iñigo eta Kampi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kampik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen. Kaotiko, La Polla Records, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik. Arabar Errioxatik kontzertuak ematen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jotzailea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S.-k etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: Ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoiztu zuen Vendimia seleccionada, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011n Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpeta-jotzaileak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jotzailea taldean ere egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen. Euskal Herritik eta batez ere Arabar Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012. urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diezek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak eta Baga-Bigak ekoiztu zuen. Bertan, izenezko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarealek “El Drogas”, besteak beste. http://www.entolsarmiento.com

La Jodedera: Bi euskaldun eta bi kubatar dira La Jodedera musika-taldea osatzen duten kideak. 2009. urtean sortzen da La Jodedera musika egitasmoa. Jon Txorromorro (gitarra, ahotsa eta txotixea) eta Jon Oiartzun (baxua) euskaldunak, eta Mandi Cienfuegos (perkusioa eta ahotsa) eta Oscar La Habana (treseroa) Kubatarrak bat egitean.Aurretiaz, musika egitasmo ezberdinetan arituak, eremu berri batean bidaiatzen dute La Jodedera sortzearekin batera. La Jodedera taldeak musika bidaia proposatzen du estudioko bere bigarren diskoan. 'Karibe Kantauri Kantari' (auto-ekoizpena) izeneko lana taldearen iraupen luzeko bigarren emaitza da, eta bertan, hamaika kantu berri proposatzen dira: Dantzagarriak, beroak... xuabe naiz eroak. Tartean, euskal herriko kantu ezagunenen bertsio kubatarra, edo kubatar kantu tradizionalen euskal moldaketak. Sarri esan ohi da Euskal Herrian ez dela dantzarik egiten. Eta agian, arrazoi dute. Alta, La Jodedera taldearen 'Karibe Kantauri Kantari' entzun eta gero, barra ondoan geldirik geratzeko aitzakiarik ez dago. Beraz, mugi gerriak euskalkubatar erritmo beroekin.


ZTKrap: Rap made in Atarrabia. ZTK Rap 2007 urtean sortu zen. Urte horretan bertan beren lehen maketatxoa argitaratu zuten "Esto es Zokotroko..." martxan hasteko lan indartsua izan zen eta horrek urteetan irautea eragin zion. Erabilitako gai iraultzaileek, rap estilo bereziak, doinu melodikoek eta landutako zuzenekoek Nafarroako talde aitzindaria izatera eraman dute. Bi urtez Nafarroa, Bizkaia, Gipuzkoa eta Madrilen jotzen pasa ondoren beste maketa berri bat kaleratzea erabaki zuten "Malas Lenguas Dicen" (2009). Askoz serioagoa den lana dugu honakoa, 15 abesti dira eta soinua askoz indartsuagoa da. Gainera hainbat kolaborazio izan zituen Xilum taldeko abeslaria, Silvia y los mc's Tormentas, Doctor J, Magic Molto, Angel (RPV) eta Dani of Zokotroko. Instrumentalizazioa Blackwidow Symphonies (DJ Paik) konpainiaren eskutik etorri dira. Zokotroko style is coming. Goza ezazue.

Benation: Senegaleko funk-rap taldea da. Urteak daramatzate Iru単ean eta 2011 urtean musikarekin hastea erabaki zuten. Energiaz Beteta eta publikoa txunditzen dituen doinuekin maila lokalean erreferente izatera heldu dira. Beren estiloa hip-hop, reggae, afrobeats estiloen nahasketa da. Zuzenekoak zalantzarik gabe dira beren indargune nabarmenena. Beren ahots eta doinuei esker berehala publikoarekin bat egiten baitute. Jai Gunean gainera ZTK Rap taldearen kolaborazioarekin kontatuko dute. Maila altuko ikuskizuna eskaintzeko prest daude.


Los Chikos del Maiz: Los Chikos del Maiz:Valentziako rap taldea dugu Los Chikos

del Maíz, honako artistekin osatua dago: MC's Nega y Toni eta DJ Bokah. Taldea egun Espainiako estatuko Hip-hop talde arrakastatsuena dela esan dezakegu. Hamaika gai lantzen dituzte beren abestietan, zein baino zein polemikoagoa. Monarkiaz, egoera soziopolitikoaz eta Hip-Hop berari buruz hitz egiten dute. (Nach, Tote King edota Morodo artistak kritikatu ohi dituzte). Taldearen ezaugarririk esanguratsuena beren hizki korrosiboak dira, zeintzuk erreferentzia literarioekin eta zinemakoekin nahasten dituzten. La Polla Records taldearen Hip Hop bertsioa dela esan da eta baita beren abestiak Jello Biafra (Dead Kennedys taldeko abeslaria) gogora ekartzen dituztela ere. Taldea 2004 urtean sortzen da, orduan El Toni, ordurarte La Nota Más Alta taldeko kidea, eta El Nega, ordurarte 13 Pasos taldean, elkartu ziren. 2005 “Miedo y asco en Valencia” maketa argitaratu zuten (izenburuak “Miedo y asco en Las Vegas” pelikulari egiten dio erreferentzia). Lan honekin ezagutzera eman zuten haien burua eta hainbat kontzertuetan parte hartu zuten Valentzia inguruan. Bi urte beranduago maketa berria argitaratzen dute “A D10s le Pido”, Diego Armando Maradona futbol jokalariari erreferentzia eginez. Lan honen ondorioz beren ospeak gora egiten du eta estatu osoan zehar kontzertuak eskaintzen hasten dira. 2008 urtean, Negak “Geometría y Angustia” maketa bera bakarrik argitaratu zuen. Lan honek ikaragarrizko arrakasta izan zuen interneten. Batez ere “Vais a tragar saliva" abestia non instrumentala Madonnaren "Die Another Day" samplerra den. 2011ko otsailaren 7an, Los Chikos del Maíz “Pasión de Talibanes” diskoaren aurrerapen bat argitaratu zuten, “Confesiones” izenekoa. 2011ko apirilaren 14an beren lehen videoclipa argitaratu zuten "El de en medio de los Run DMC". Diskoa azkenik 2011ko maiatzaren 31n kaleratu zuten Boa Music-en eskutik. Espainiako disko salduenetako Promusicae zerrendan 48. postua eskuratu zuten. Azkeneko bi urte hauetan Espainiar estatua iparretik hegora zeharkatu dute eta hamaika festibaletan hartu dute parte: Viña-Rock, Aupa Lumbreiras, Derrame Rock, Boa Fest, Zaragoza Ciudad... Eta baita Venezuelan eta Colombian egon dira ere festibal ezberdinetan parte hartuz. 2012an “Pasión de Talibanes” albuma berragitaratu zuten elkarrizketak, kontzertuak eta argitaratu gabeko gaiak dituen DVD dokumental batekin. 5 de Enero de 2013ko urtarrilaren 5ean eta errege oparia izango balitz bezala maketa berria kaleratzen dute Habeas Corpus taldearekin batera. Lanaren izena "United Artist Of Revolution" da eta goitizenaz Riot Propaganda ezagutarazten da. Sanferminetan jotzea falta zaie oraindik horregatik eta joaten diren tokira joaten direla lortzen duten arrakasta ikusita aurtengo Jai Guneko azken kontzertua bikaina izanen dela aurreratu dezakegu. Bertsolariak:

Julio Soto: Julio Soto Ezkurdia (Gorriti, Nafarroa, 1987) bertsolaria da. 2010az geroztik Nafarroako Txapelduna da. Nekazal ingeniaritza eta Euskal filologia ikasi zituen. Iruñeko bertso eskolan hezia da. 2003 eta 2004ko eskolarteko txapelduna izan zen. 2006an finalean sartu zen. 2008ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan hirugarren izan zen eta 2009an bigarren. 2011ko apirilaren 9an Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatu zen finalean ere Txapeldun atera zen, Xabier Silveirari 5 puntuko aldeaz nagusituta.

Amets Arzallus: Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea. Donibane Lohizunen sortu bazen ere,


Hendaian bizi izan da beti. Etxean bertso giroa zegoen, eta txikitatik hasi zen kantuan. Futbolerako ere afizio handia zuen, eta bost urterekin hasi zen. Pilotan ere ibiltzen zen, arras kirolzalea baita. Ikastolan Hendaian hasi zen. 10 urtetik goiti Kanboko Seaskaren kolegiora ikastera joan zen, eta gero Baionako Bernat Etchepare Lizeora. Hegoaldearekin arras lotua egoiten bada ere (jatorrian nahiz bestalde), Iparraldekoa sentitzen da. Orain bertsutan eta futbolean segitzen du, eta ikasketetan, kazetaritzara bideratu da Leioako Unibertsitatean. Nafarroako txapelduna izan da lau urtez (2000-2003). Bertso-eskolako irakasle aritu da Donibane Lohizunen 2000-2001 ikasturtean eta Hendaian 2002-2003 eta 2003-2004 urteetan. BERTSOLARI-TXAPELKETAK : Nafarroako txapelketa 2000 : txapeldun Nafarroako txapelketa 2001 : txapeldun Nafarroako txapelketa 2002 : txapeldun Nafarroako txapelketa 2003 : txapeldun Iparraldeko bertsolari xapelketa 2008 : txapeldun Iparraldeko bertsolari xapelketa 2010 : txapeldun Txapelketa nagusia 2001: final-aurreak (Donibane-Garazi, Etxarri-Aranatz, Hendaia) Txapelketa nagusia 2005: finalista Txapelketa nagusia 2009: txapeldun-ordea Txapelketa nagusia 2013: Txapelduna

Maialen Lujanbio: Arte ederretan lizentziaduna. Bertsolaria afizioz eta ofizioz. Bertsotan ikastolako bertso-eskolan hasi zen. Eskolarteko txapelketetan parte hartu zuen urteetan, eta haien bidez murgildu zen pixkanaka bertso-munduan. 15 urterekin ekin zion plazazplazako ibiliari, bere belaunaldiko beste zenbait bertsolari gazterekin bateratsu. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta lautan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 2009ko Txapelketa Nagusiko txapelduna da. Bere bat-bateko bertsokera landu eta garatzeaz gainera, bertsotik abiatutako bestelako sorkuntza ariketak ere abiatu izan ditu Maialen Lujanbiok: 2006.etik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Xabier Erkiziarekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez, "Ornitorrinkus" diska-liburua eman zuten argitara. 2011.ean "Txori Mugariak" irrati performancea sortu zuen Xabier Erkiziarekin; eta 2013.eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua aurkeztu zuten Erkizia eta Lujanbiok. 2013ko txapelketa nagusiko txapeldun ordea dugu Maialen.

Miren Amuriza: Miren Amuriza Plaza (Berriz,Bizkaia,1990) bertsolaria da. Xabier Amuriza bertsolariaren eta Arantza Plaza bertsolaritza irakaslearen alaba da. 2008koDurangaldeko Bertsolari Txapelketako txapeldunordea da. 2008an, ETB 1ek gabon-gauean emititzen duen Euskal Kantuen Gaua saioan Gure aitak amari kanta herrikoia abestu zuen Xabier Amuriza, Jesus Arzallus, Amets Arzallus eta Maddalen Arzallus bertsolariekin batera.

Irati Majuelo y Ander Perez: Iru単eko bi bertsolari gazte dira. Etorkizun handia duten bertsolariak dira egunero bertso eskolan gogor dihardute bertsolarien artean mailarik goreneraino heltzeko.


DJ’ak:

Dj/Göo!,

Nafar gazte bat da Sonic Youth goitizenaren azpian guztiei datzarazten gaituena. Göo duela 10 urte hasi zen Iruñean geroago, Bartzelona, Inglaterra eta Sueziara Joan zena; bertan leku ezberdinen programazioarekin hasi zen ondoren publikoak bera ezagutzen hasi zuen bere pop,indie eta musika elektronikoaren nahasketarekin. Gaur egun Iruñeako Nicoletten dabil edota oso ohikoa den La 2 de Nitsa (Apolo-Bartzelona). Honako jaialdietan parte hartu du Bilbao BBK live eta Donostikluba baita ere bere musikarekin Guggenheim museora heldu da. Asian Dub Foundation, Andrew Weatherall edo Vladislav Delay taldeekin batera izan du aukera egoteko eszenatokian eta argi dago zerbait berezia prestatuta izango duela Gora Iruñerako .

Albaro (El Columpio Asesino DJ)

Albaro Arizaleta El Columpio Asesinoko bateria eta ahotsa da, talde hau momentu honetan bere momentu gorenean dago estatu mailan erreferentzia egiten baitio musika independienteari. Uda honetan jaialdi gehienetan hartuko du parte: Low Cost, Contempopranea, BBKlive, Arenal Sound,...Nahiz eta oso lanpetuta ibili leku bat aterako du DJ moduan gurera etortzeko eta zerbait berezia eskaintzeko rock,pop eta musika elektronikoaren nahasketekin. .

Tirri & Tery (Jai Alai Guateque)

Tirri & Tery Dj bikote bat da Jai Alai Guateque gotizenarekin ezagutarazten direnak. Musikarekin lortutako jaia lehenesten dute, alternatiboa, mozorroak erabiltzen dituzte, betiko abestiak hit modernoenekin tartekatzen dituzte. Jaia bermatua dago Jai Gunean bikote honekin.

Kreator:

Beste dj batzuen erreferente estatala da 90eko hamarkadatik eta gure zonaldeko ohikoetako bat da noski. Errepertorio zabal batekin musika elektronikoan eta beti sorpresa handiak eskaintzen dituelarik horrelako eszenatokietan. Honakoekin izan du lan egiteko aukera: Front 242, Zombie Nation, David Carreta, Playd, Sideral, Miss Kittin, beste hainbesterekin bezala.

Karlos Osinaga (Lisabö)

Karlos Osinaga (Txap) EH erreferente musikala: esate baterako Jaio Musika Hil Berri Txarreko diskoa produzitu duelako edota Anari, Kashbad beste musika talderen artean, honekin esan nahi dugu Karlos kalitate musikalarekin bat doan pertsona bat dela. Baita estatu mailan ezaguna da Lisabö taldearen ahotsa eta gitarra izan delako. Komunikabide ezberdinenetan elkarrizketatua izan da;ROCKDELUX, EITB edo TVE. Datorren Uztailan 13an Gora Iruñeko gunean izango dugu DJ bezala.

DJ Bull: Euskal Herrian oso ezaguna den DJ dugu hau. Batez ere gune herrikoietan parte hartzen duena. Herriarekin konpromiso irmoa duena eta denetariko musika eskaintzen duena. Estilo guztiak jorratzen ditu nahiz eta euskal musika lehenesten duen.


Antzerkien egitaraua:

Virginia Imaz. Oihulari Klown: Virginia Imaz Quijera urte aunitz lanean daraman klown antzerkiko artista bat da. Bere antzerkia pertsona helduentzat bideratuta dago. Oraingoan, “Sex o no sex” deritzon antzerkiarekin hurbiltzen zaigu. Pauxa, bizitza, amodioa eta heriotzaren inguruan bere buruari galderak egiten dizkion pailazoa da. Publikoko pertsonak bere hausnarketen lekuko eta konplizeak hartuz, gai sexual eta giza harremanei inguruan dituen ideiak eta kezkak azaleratzen ditu. Espektakulu honetan, Virginia Imazek umorezko eta samurtasun kodea erabiliz, hilerokoa, poluzioa, gorputzarekiko harremana, lehendabiziko musua, menopausia, koitoa eta erru gabeko plazerra bezalako gaiak urratzen ditu, beti ere Genero ikuspuntua aintzat hartuz. Virginia Imaz Quijerak ere irakasle lanetan ibili da (adibidez irakasleei zuzendutako ikastaroak emanez), haur literatura eta genero ikuspuntuaren inguruko ikastaroak emanez, hainbat udaletxeen eskutik, hala nola Zizur Nagusiko udaletxearen eskutik .

Zirika Zirkus: Zure herrian, zure etxe ondoan!! Munduko zirkorik, haundiena, artistarik hoberenak: Errusiatik; KASPArof (laban jaurtitzailea), Txinatik etorri berria; “Sin txan pu” ekilibristen artean ekilibristena; italiatik Torpellinni anai arrebak (akrobaziak, akroporteak), kubako malabaristarik hoberena, ohial aereoa, dantza… Baina ZIRIKA ZIRKUSen… itxurak ustel, zirika zirkusen ezer ez da itxurak erakusten duena. Bolintxe Zalaparta, Krispeta Motoreta eta Loretsu Traketsuren eskutik… Zirika zirKAOS!!! Aurkeztutako ikuskizuna aurrera eramateko gai izango dira? Bai edo ez, egin apostu!! Zirika zirkaos publiko guztiarentzat diseinatutako lana , erritmo izugarria eta humorez blai. Hiru artista oholtzan, kalean zein antzokietan egiteko oso egokia eta zirkoa edozein tokira eramateko aukera ezin hobea. Jai Gunean Adardunak eta Dindaiarekin batera eskainiko duten zirko tailerrarekin gozatzeko aukera izanen dugu. http://zirikazirkus.com/blog/

Adardunak: ADARDUNAK, taldea 11 eta 47 urte tarteko boluntario talde bat da bere osotasunean. Aisialdirako umeentzako animazioa garatzen dute Sanduzelai auzoan. Alderdi artistikoa ere lantzen dute, eta ikuskizun mugikorrak zein geldiak eskaintzen dituzte. Hankapaluekin eta dimentsio handiko panpinekin egin ohi dute kale animazioa. Kultura eskaintzan parte hartzen dute aktiboki, ekitaldiak antolatzeaz gain gauzatu egiten baitituzte. Jai Gunean Zirika Zirkus eta Dindaiarekin batera adin guztietarako zirko tailerra eskainiko digute. :


Karrikadantza Ekimen hauxe Nafarroako Dantzarien Biltzarrak, Karrikiri eta Zaldiko Maldiko elkarteek 2011n sortua da. Parte hartzen duten musikari profesionalei esker, dantzazale orok bere tokia izaten du. Euskal Dantzak jendearengana hurbiltzea helburua izanik, berari esker geure hiriko plaza asko dantzan ikusi ahal izan ditugu. Bertan, dantza herrikoiak nagusituz, mota askotako dantzak jorratzen dira. Umeentzako egitaraua:

Haurrentzako Eremua Jai Gunean: Gora Iruñea! plataforman haurtzaroaren hezkuntzan sinesten dugu eta horren alde egiten dugu. Horregatik, gure jarduera festibo eta kulturalak esparru parte-hartzaileak eta parekideak sortzera doaz, non adin ezberdineko haurrek parte hartzen duten. Hori dela eta, aurten Runa Parkeko jai gunean haurrentzako eremua diseinatu dugu, haurren garapeneko momentu ebolutiboei egokitua. Eremua adinen arabera antolatuta eta haurren gaitasunei egokitua dago. Gauzak horrela, eremuak jarduerak burutu ahal izateko behar bezalako segurtasuna izango du. Egitaraua proposamen anitza, dibertigarria, baina batez ere hezigarria eta eraberrituak osatzen du. Izan ere, inguru hezigarriak, integratzaileak, sortzaileak, gogoetatsuak eta parte-hartzaileak ez direla soilik araututako hezkuntzan sortzen uste dugu. Aitzitik, horiek ohiko inguruetan ere sorteen dira, kalean, auzoan, plazan eta herri kulturan, esate baterako. Diseinatu ditugun haurrentzako jardueren ardatz dinamizatzailea musika, antzerkia, margoketa eta dantza dira, pertsona orori egokitu ahal zaizkion adierazpenak baitira. Umeek bizi duten garapenean keinu artistiko eta plastiko hauez elika daitezen garrantzitsua da. Horrela, gizarteratzeko jasango duten prozesua soilik materiala izan ez dadin, baizik eta espiritu ludiko eta soziala ere garatu daitezen. Antzerkiak, musikak, pinturak eta dantzak eskaintzen dituzten hezkuntza-helburuak, pedagogikoak eta terapeutikoak oso ezagunak dira • Umearen garapen motor, kognitibo, sozial eta emoziozkoan ikasteko bizipenak finkatu. • Umeak gertaera eta egoera ezberdinen aurrean jartzea. • Ezagutzak eta esperientziak eskaintzea deszifratzen eta ikasten jarraitzeko • Umeen entzumen aktiboa eta prozesu komunikatiboak indartzea. • Elkartzeko egoerak sortzea, beste umeekin zein helduekin • Norbanaren ezagutza garatzea. • Bere gorputz-adieraztea eta sortzeko aukera indartzea, beste hizkuntzekin nahiz komunikatzeko gai diren beste gorputzekin • Keinuen zein hitzen bidezko komunikazioa indartzea, prozesu komunikatiboak garatuz eta inguruarekin landuz. • Emozioak eta sentimenduak kanalizatzea eta berbideratzea • Enpatiarako gaitasuna garatzea. − Analisia eta hausnarketa indartzea eta irudimenaren prozesuak piztea jolas askearen bidez. − Egunerokotasunetik eta monotoniatil urruntzea egoera berriak sortuz. − Gaitasun ludikoa indartzea modu natural batez ikasi ahal izateko. Bizi garen Hezkuntza sistemak umeen aberastasun naturala eragozten du jolasteko, komunikatzeko, adierazteko, elkarri eragiteko, munduan integratzeko eta pertsonekin harremantzeko orduan. Horren ondorioz, pertsonak txirotu egiten dira izaera, kultura eta gizarteari dagokienez. Hori guztia dela eta, gure plataformak lan egiten du baloreekin, ekitatearekin, baterako hezkuntzarekin, osasunarekin, ingurumenarekin eta kontsumoarekin zerikusia duten gaiak hezkuntza eremutik landu daitezen.


Dindaia Fundazioa:

Dindaia Fundazioa 2004 urteko azaroan sortu zen. Hiru urte lehenago, hezkuntza arloan eta euskararen normalizazio arloan ziharduten zenbait lagunek euskarazko aisialdiko eskaintza kalitatezkoa eta hezitzailearen beharra ikusi zuten. Rikardo Ederrak erronkari heldu eta Dindaia Fundazioa sortzeko bideari ekin zion. Mota guztietako ekintzak burutzen ditu Dindaiak aisialdiaren arloan, aisialdia integralki garatzeko ekintzak, haurren garapen prozesua ahal den eta orekatuena izan dadin. Psikologia eta arte ederretako lizentziadunak, gizarte langileak, haur hezkuntzan eta lehen hezkuntzan diplomatuak eta helduen alfabetatze eta euskalduntzean aritutako pertsonez osatutako lan talde sendoa dugu. Hamar urteko ibilbidea du dagoeneko Dindaia Fundazioak. Zoritxarrez bidean Rikardo Ederra galdu dugu, baina bere ideiak eta helburuak jarraitzeko konpromiso irmoa mantentzen dugu. Dindaiaren jasotzaile nagusiak haurrak dira, nahiz eta gaztetxo eta helduentzat ekintzak antolatzen ditugun ere. Aisiaren arloan gure programa nagusia Aixe-aisialdia da: D ereduko ikastetxeetan eskolaz kanpoko ekintzak kudeatzen ditugu, bi helbururekin: euskararen erabilpena sustatu eta aisialdiaren kalitatezko eskaintza bermatu. Oporretan Udalekuak eta Hiri Tailerrak antolatzen ditugu. Nafarroako zenbait herritan ludotekak kudeatzen ditugu, astean bi edo hiru orduz. Asteburutan tailerrak eta eta oporraldietan udaleku irekiak. Bukatzeko, Dindaiak beste arlo batetan ere egiten du lan. 0-3 urte bitarteko (haur hezkuntzako lehen zikloko) haur eskolak kudeatzen ditu. Arlo honetan, haur eskolek dituzten helburu hezitzaileak alde batera utzi gabe, euskararen murgiltze ereduan laguntza eskaini nahi dugu.


Irrien Lagunak: Irrien Lagunak Klubak helburu argi bat du: Euskal Herriko haurrei eta hauen hezkuntza prozesuan bidelagun diren norbanako eta kolektibo guztiei zuzendutako komunikazio proiektu sendoa sortzea, euskaraz. Haurrak dira klubaren ardatza, baina gurasoak, hezitzaileak eta hezkuntza/gizarte eragileak ahaztu gabe, gure haurren hezkuntzaren ardura gizarte osoarena delakoan baikaude. Irrien Lagunak klubak, beraz, hasiera-hasieratik ikuspegi hezitzailea izan du, eta bere ardatza, Euskal Herriko haur guztiak ordezkatuko dituzten Pupu eta Lore haurrak izango dira. Baina, zeintzuk dira gure haurrak hezi nahi ditugun baloreak? -

Euskaratik euskarara. Euskara da gure herriaren hizkuntza eta euskaraz mintzatuko gara, bere egoera minorizatutik ahal dugun azkarren ateratzen laguntzeko alde batetik, eta gure hizkuntzatik mundua nola ikusten dugun adierazteko bestetik.

-

Euskal Herria, Euskal Irria. Gaur egungo zatiketa administratibo guztien gainetik, herri bat gara, euskararen herria, eta gu Euskal Herrian bizi garen heinean, Euskal Irria bihurtzen saiatuko gara, mundura zabaltzeko.

-

Euskal Herria milakolore. Euskal Herrian pentsaera eta molde ezberdinetako jendea bizi gara, baina aniztasun hori onartzetik aparte, balore bat bezala agertu nahi dugu, errespetuaren eskutik, aniztasuna aberasgarria iruditzen zaigulako.

-

Bizikidetza. Bizikidetzari buruzko kultura berritzailea sortzen lagundu behar dugu, errespetuan eta elkarrizketan oinarritua, gure gizartean oinarrizko baloreak sustatzen joateko: berdintasuna, errespetua, elkarrizketa, elkartasuna eta askatasuna.

-

Partaidetza. Haurren eta helduen arteko erlazioa bultzatuko dugu, horren ondorioz, partaidetzaren balioa garrantzi handikoa izango da gure klubean: familiaren eta eskolaren partaidetza eta protagonista guztiena bultzatuko dugu.

-

Ekologia. Gure haurren artean, ekologiaren baloreak era aktiboan sustatu nahi dugu, hala nola, ingurugiroa babestea, baliabideak eraginkortasunez erabiltzea, gure herriko ekosistemak zaintzea eta birziklapenaren kultura sustatzea. Hiru esparruetan lantzen ditugu balore hauek:

• • •

Etxea eta familia: haurrak, gurasoak, aiton-amonak… Ikastetxeak: ikasleak, irakasleak eta hezkuntzako eragileak… Gizartea: Instituzioak, aisialdi taldeak, Kirol eta kultur komunikabideak…

elkarteak,


Hiru esparru hauetako talde eta eragileei, beraien partaidetza eskatu eta sustatuko dugu, elkarlanean egin nahi den proiektua baita IRRIEN LAGUNAK Kluba. Puntu honetan, oso garbi dugu Klubaren arrakasta, klubaren parte diren hartzaile ezberdinen beharrak ulertu eta erantzuna emanez eta elkar elikatzean datzala. Euskal Herriko haurrak gure baloreetan hezten lagundu nahi dugula aipatzean, balore horiek hezkuntza formaletik aparte ere lantzeko tresnak martxan jarri behar ditugula esan nahi dugu. Horretarako, ikuskizun batzuk prestatu ditugu, klubeko pertsonaia bakoitzak haurrei bere mezua helarazteko euskaraz. Horien artean egonen lirateke 2014ko San Ferminak direla eta, Gora Iruñeak antolatuko duen egitarauaren baitan aurkezten ditugun gure bi ikuskizunak: -

Arrantzara dantzan!

Irrien Lagunak Klubekoekin batera abentura berri bat biziko dugu. MARIKALANBRE, eta MARTINBERTSO arrantzara doaz! Bakoitzak bere trasteak hartu eta Euskal Herriko txokoetatik barrena abiatuko dira. Arrainik ez, ezta txipiroirik ere ez, dantza eta alaitasuna dira arrantzatuko dutena. Ikuskizun parte-hartzailea dugu oraingo hau ere, abesti ezagunez, eta pasarte xelebrez osotua. Dibertigarria bezain hezitzailea. -

Egin Irri!

LARGABISTA eta MARTINBERTSOk, jolasaren bidez beraien aholkuak emateko beste modu bat badela erakutsiko digute beraien bisitaldiarekin. Umorea eta parte hartzea bide izanez, euskaratik eta euskaraz, natura osasuntsu egoteko botikarik onenak alaitasuna eta maitasuna direla erakutsiko digute. Irria da ikuskizun honetan ahotik ezin kenduta egongo garen keinua!

Erraldoien konpartsa txiken topaketa:

Topaketa honetan

Nafarroako erraldoien konpartsa txiki guztiak parte hartzera deitu ditugu. Txikien eguna dela eta umeena izan behar da protagonismoa.

Dantza talde txikien topaketa:

Topaketa honetan Nafarroako

dantza talde txiki guztiak parte hartzera deitu ditugu. Txikien eguna dela eta umeena izan behar da protagonismoa.

Sergio Salinas Antzerkilaria:

“Txoriburu el rapero casero” goitizenez

ezagunagoa da baina Jai Gunera umeentzako antzezlan batekin etorriko da: “El gran telón que cubre el mundo”

La Otra Compañía Txontxongiloak: Paola Txileko emakumea dugu eta bere bi txotxongiloekin haurtzaroari ekarpenak egiten dizkio emakumearen ikuspegitik. Jai Gunean “La niña embrujada” antzezlana aurkeztuko du. Kultura aniztasun egunean eginen dugu 14an, alegia. Asmoa kultura aniztasunean eragitea baita.


Harremanetarako Psikomotrizitate Tailerra: Jarduera psikomotriz honek ez du ariketetan bukatzen. Umeak modu libre, espontaneo, independiente eta autonomo batez jokatu ahal duten egoerak proposatzen ditu, plazer sentsomotorearen eta gaitasun kognitiboaren bidez . TEKNIKA HONEN HELBURUAK: * Umearen osoko garapenean laguntzea. * Komunikazio, harreman sozial eta signifikatiboen garapena umeen inguruarekiko (lekuak, objektuak eta pertsonak). * Gorputzaren sormena garatzea, keinuen bidezkoa zein kognitiboa. * Analisi eta pentsamendurako gaitasuna indartzea egoera ezberdinetan. * Prozesu sinbolikoa garatzea. * Emozioaren bidezko komunikazio eta kontrolean laguntzea . GORA IRUĂ‘EA!-REN HELBURUAK * Umeari bere gorputzaz eta bere somenerako gaitasunaz disfrutatzeko aukera eskaintzea. * Beste umeekin elkartzeko, integratzeko eta erlazionatzeko momentuak sortzea. * Umeen beldurrak eta emozioak kanalizatzea. * Egoera ezberdinetara hurbiltzea jolas aske eta espontaneoaren bidez. * Gure herriko kulturara hurbiltzea. * Umeentzat disfrutatzeko esparruak sortzea . UMEEN HELBURUAK: * Gunea adin ezberdinetako haurrekin partekatzea. * Psikomotrizitateaz baliatzea emozioak, frustrazioak eta arazoen konponbideak kanalizatzeko. * Sormena eta norbanakoaren aberastea piztea. * Hizkuntzaren aberastea piztea. * Aktiboki parte-hartzea.

Esperimentatzeko Musika Tailerra Amerika Latinako Instrumentu Indigenak berrerabilitako materialarekin. Espresio edo esperimentazio tailer hau haurtzaroaren beste ikuspuntu bat jorratzean datza, eguneroko jarduerek suposatzen duten ohiko ekintzetatik aldenduz. Beste kulturetako musika elementuekin manipulatzeko, esperimentatzeko, eta ikertzeko aukera ematen du, hizkuntza anitzez baliatuta komunikaziorako bidea izanda. TEKNIKAK ESKAINTZEN DITUEN HELBURUAK: * Esperientzia eta bizipen berriekin laguntzea irudimen eta sormenaren bitartez. * Ume guztiek jaiotzetik duten gaitasuna indartzea. * Umeen autonomia indartzea.


* Umeen arteko harremanak sustatzea. * Umeen arreta garatzea. GORA IRUĂ‘EA!-REN HELBURUAK: * Umeari bere gorputzaz eta bere sormenerako gaitasunaz disfrutatzeko aukera ematea. * Beste umeekin elkartzeko, integratzeko eta erlazionatzeko momentuak sortzea. * Umeen beldurrak eta emozioak kanalizatzea. * Egoera ezberdinetara hurbiltzea jolas aske eta espontaneoaren bidez. * Umeentzat disfrutatzeko esparruak sortzea. * Gure herriko kulturara hurbiltzea UMEEN HELBURUAK: * Bere gorputz eta plastikotasun osoa erabiltzea. * Ingurua ikertu, aztertu, miatu objektu eta berrerabilitako materiales bidez. * Aktiboki eta sozialki parte artesa. * Material ezberdinek sortutako soinu desberdinak aurkitzea.

PROIEKTUAREN AZPIEGITURA

Gunea Runa Parkeko azpiko terrazan kokatuta dago. Aurkeztutako proiektuak behar dituen azpiegituraren aspektu guztiak honakoak dira: Egitura: * Egiturazko elementuak: Runa Parkeko azpiko terrazan kokaturik dagoen jai gunea inguratuko duen hesi baten bidez mugatuta egongo da. Bi sarrera izango ditu: iparraldekoa (Arantzaditik hurbilen dagoen eremuan) eta hegoaldekoa (igogailuetatik hurbilen dagoen eremuan). Horrela, jendearen zein hornigaien sarrera erraztuko da. Horrez gain, gunea lau zatitan banandurik egongo da, haiek hesiez ezberdindurik egonik: eszenatokiko eremua, erabilera arrunterako eremua, publikorako eremua eta biltegirako eremua. - Eszenatokiko eremua: Eremu hau ibaitik gertuen dagoen bidearen ondoko hesiaren eta hegoaldeko sarreraren arteko txokoan egongo da. Hauxe hesiez mugatuta egongo da bai antolakuntzatik kanpo dagoen jendearen sartzea saihesteko, bai erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Eremuak 12x10m-ko eszenatokia izango du, zeinak aurrealdean segurtasun hesi bat baitu. Bestetik, eszenatokiko atzeko aldean bi sorgailu gasoil gordetegiarekin eszenatokiari energia hornitzeko, 6x2’5m-ko hiru kamerino (parte hartuko duten artistentzat), biltegirako 3x2m-ko etxola bat eta 1x1m-ko komun bat (artistentzat zein antolatzaileentzat). - Publikoaren erabilera arrunterako eremua: Esan bezala, guneak bi sarrera dauzka, iparraldekoa eta hegoaldekoa. Sarrera horien ondoan bi tiketera egongo dira (6x4’8m-koak). Bertan, dirua tiketetan trukatu ahal izango da eta edalontzi berrerabilgarria hartu ahal izango da. Edalontzi hori berriz martxan jarriko dugu eremuko hondakinak urritzeko. Iparraldeko sarreraren ondoan eremu bat egongo da mediku erabilerarako, non anbulantzia bat egongo den. Tiketeraren ondoan eta barra nagusiaren aurrean,


bi moduluz (8x6m) osatutako sukaldea egongo da. Sukaldeko barra aurreko 16m-koa izanen da. Sukaldetik metro gutxitara jatetxe zerbitzua daukan karpa bat (20x15m) egongo da, euritik zein eguzkitik babesteko. Jatetxearen karpa eta barraren artean dorretxo bat (2x2m) egongo da DJ batentzat. Sukaldearen aurrean barra nagusia dago. 18.5+8+18.5m-ko luzera izango du laukizuzen bat osatuz. Aldameneko zonalde txikienaren aurrean, baina eremuaren beste aldean, txosna bat egongo da. Horri esker, bezeroei eskainiko zaien zerbitzua hobetzeaz gain, eremua bi zonaldetan banatuko dugu, baina ez fisikoki, ikusmodu batean baizik. Horrela, jatetxerako eta atsedenerako zonalde bat izango dugu eta beste bat emanaldietarako. Txosna horren neurriak 8x6m-koak dira, gunea mugatuko duen hesitik pixka bat berezita dago, beraz, hesiez mugaturiko zonalde hori gauzak biltzeko erabiliko dugu. Bertan, sorgailu bat, 3x2m-ko biltegia eta hornigaientzako sarrera izango ditugu. Txosna eta eszenatokiaren artean soinuaren kontrol-mahaia (3x3m) egongo da. Gunean zehar 32 komun (1x1m) eta 3 argi-dorre jai gunea argitu ahal izateko egongo dira. * Tiketera 1 (6x4,8m) iparraldeko sarreran * Tiketera 1 (6x4,8m) hegoaldeko sarreran * Jai guneak bi sarrera dauzka, bat iparraldean eta bestea hegoaldean. * Edarientzako barra 18.5+8+18.5m luzerarekin. * DJ-rentzako dorrea (2x2m) * Txosna (8x6m) * Sorgailu 1. Hornigaientzako sarreran (Arga ibaiaren aurrean, txosnaren atzean), hesiez inguraturik egongo da. Sarrera honen ondoan ere biltegi bat (3x2m) egongo da txosnaren materiala biltzeko. * 3 argi-dorre * 32 komun (1x1m) * Mediku erabilerarako egokitutako zonaldea, iparraldeko sarreran anbulantzia bat izanda. * Jatetxe zerbitzuzko karpa, bai euritik bai eguzkitik babesteko (20x15m). * Soinuaren kontrol-mahaia (3x3m). * Sukaldeko barra 16m-ko luzerarekin. * 8x6m-ko bi moduluz osatutako sukaldea - Zerbitzarientzako eta biltegirako egokitutako zonaldea. Barraketatik hurbilen dagoen aldean hesiez inguratutako eremu bat egongo da antolatzaileen erabilerarako. Zonalde honetan 2 sorgailu, 3x4m-ko 2 biltegi, 3x2m-ko biltegi bat. Bertan, sukalderako tresneria zein jai gunearen bestelako tresneria gordeko dugu. Horrez gain, 6x2.5m-ko bulegoa izanen dugu, beste argi-dorre bat, 1x1m-ko komun bat eta gasoil gordetegi bat (1.000 L) jai gunearen beharrak asetu ahal izateko. - Haurrentzako gunea: Amaitzeko, eta gure jai herrikoien, parte-hartzaileen eta denon gozamenaren aldeko politikari jarraituz, haurrentzako gune bat izango dugu (35x15m). Eremu horretan 2x3m-ko biltegi bat egongo da txikiek Sanferminetan ongi pasatzeko beharko duten jostailu eta material guztia gordetzeko. Datu teknikoak: * Argindarra:


- Eremuko argi-sarrera erabiliko dugu. - Eszenatoki handirako 5 sorgailu extra erabiliko ditugu. * Soinua: soinuaren bozgorailuak eremuko erdialdera begira egongo dira, horrela soinua barraketarantz joango da, bizilagunei suposa daitezkeen eragozpenak ekidituz. * Ura: uraren itur nagusia perimetroaren barruan dagoen iturria izango da. * Txakurren aisialdirako eremua inguratzen duten hesiak kenduko dira. * Komunak ongi seinaleztatuko dira, baita ezgaituei egokitutako komunak ere. * Mugaturiko perimetrotik kanpo txakurren aisialdirako 16x16m-ko eremua egongo da. * Segurtasuna: jai gunea itxita dagoen bitartean, eremua zainduko duten pertsonak egongo dira. EREMUAREN ANTOLAKETA ETA EGITURAKETA Gora Iruñea!-ren jai gunearen proiektua herritar guztiei zuzendua dago. Hori dela eta, guneak bi zonalde ezberdin dauzka, non aldez aurretik aurkezturiko jarduerak burutuko diren. Horrela ere, guneak ordutegi zabala izango du, goizeko 10etatik goizeko 3etara, zeinean eskainiko diren jarduerak anitzak baitira, zaletasun eta adin guztientzat, hiriko eragile ezberdinak kontuan hartuta. Jai gune osoa kudeatzeko eta herritarroi zerbitzu egokia eskaintzeko, Sanferminetan 1.500 pertsona inguru lanean ibiliko dira bolondres. Pertsona bolindres horiek zonalde ezberdinetan antolaturik egongo dira, zonalde bakoitzean arduradun bat egonik: * 1000 pertsona barrez arduratuko dira. * 350 pertsona segurtasunaz arduratuko dira. * 150 pertsona jardueren aspektu teknikoez arduratuko dira. Modu berez, eremuak behar duen azpiegitura guztia muntatzeko nahiz desmuntatzeko pertsonak egongo dira. Zerbitzuaren funtzionamendua egokia izan dadin, etxola batzuk izango ditugu dirua aldatu ahal izateko, horrela, gunearen barruan produktuak tiketen bidez erosiko dira. •

Mediku gunea. Medikuek artatzeak egiteko eremua jarri dugu. DYA-Navarrarekin elkarlanean. Honako ordutegian egonen da irekita: ◦ 6: 16.00 - 04.00 ◦ 7: 18.00 - 03.30 ◦ 8: 11.00 - 14.00 eta 17.00 - 03.30 ◦ 9: 20.00 - 03.30 ◦ 10: 22.00 - 3.30 ◦ 11: 20.00 - 04.00 ◦ 12: 12.00 - 14.00 eta 18.00 - 04.00 ◦ 13: 18.00 - 03.30 ◦ 14: 20.00 - 03.30

Proiektua finantzatzeko Laboral Kutxaren 20.000euroko abala daukagu. Iruñeko udalak exijitzen duen legez.


Jai Gune (euskera)