Page 1

Uribarriko Ama herri barriaren profeta

Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2006


Bigarren argitalpena: 2006 Š ISBN: 84-96536 Lege Gordailua: Euskeratzailea: Aitor Etxebarria Azaleko irudia: Endika Ollo Diseinua, maketazioa eta ekoizpena: Joseba Berriotxoa - www.erroteta.com Ad usum privatum Inprimaketa: Argitalpena:

Uribarriko Andra Mari Eliza-2006 Kanpatorrosteta, 9 48200 DURANGO Bizkaia Tel.: 94 620 00 98 www.tabira.tk

Printed in UE. Galarazita dago liburu honen kopia egitea, osoa nahiz zatikakoa, edozein modutara delarik ere, edizio honen Copyright-aren jabeen baimenik gabe.


Uribarriko Ama herri barriaren profeta

Uribarriko Andra Mari Eliza Durango 2006


Aurkibidea Sarrera ......................................................................................................................

7


Uribarriko Ama

7

Sarrera Uribarriko gure Amaren bederatzi urrena hasiko dogu. Egunotan, pozez beterik kontenplatuko dogu Jainkoak gizateriari egin deutsozan ikustaldietako bat. Jaunaren Hitza irakurriko dogu (Lukas 1, 46-55): Orduan Mariak esan eban: "Handiesten dau nire arimak jauna, pozaren pozez daukat neure barrua; Jainkoa da-ta nire salbamena, ikusi dau eta mirabe onen ezereztasuna. Dohatsu deituko deuste gaurdanik gizaldi guztiak, handiak egin deustazalako Ahalguztidunak: Santua da Haren izena, eta Haren errukia gizaldiz gizaldi, bildur deutsoenakana. Bere besoaren indarra erabili dau, Buru arroak hondatu ditu, bota ditu euren aulkitik handikiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gosez egozanak, eta esku hutsik bialdu asko eukenak. Bere gain hartu dau Israel, bere morroia, errukia gogoratu jakola; gure gurasoei halan eutsen berbea emona, Abraham-i eta ondorengoei betiko esana�. Hiru hilabete inguru egon zan Maria Isabelegaz, eta gero etxera joan zan. Jaunak esana!


8

Uribarriko Ama

Jaungoikoak Abraham, Moises eta Profetei egin eutsen bisita. Historiaren azkenetan bere etxera etorri zan, oraingoan betiko geratzeko. Mariak, Jaungoikoz beteriko emakumeak, Isabel bere lehengusinari egin eutson bisitak gogora ekartzen deusku IRAGANAren (Isabel, Israel zaharraren ezaugarria; Jon Bateatzailea, azken profeta) eta ORAINAren (Maria, Itunaren Kutxa barria; Jesus, garai guztien betetasun eta osotasuna) arteko loturea. Irakurri dogun testu honek agintzari eta itxaropen multzoa ekartzen deusku gomutara, eta euren betetzea gaur egunean. Zakariasek berak abesten dau hau guztia “Benedictus” izeneko otoitzean: “Bedeinkatua Jauna, Israelgo Jainkoa, bere herria ikustera eta salbatzera etorri da-eta”. Jesus Israel, eta mundu osoaren, historian sartzen da betiko geratzeko. Errez aurkitu daikegu, nahita topo egiten dogulako beragaz: Alkartean (bi edo gehiago bere izenean batzen diranean), Jaunaren Hitzean (inspiratu, bideratu eta sendotu egiten dau-eta); Sakramentuetan (bere presentzia eta egitearen ezaugarriak, Eukaristia batez ere), Behartsuengan (zuetariko bati egin eutsiena, neuri egin eusten), garaian garaiko Ezaugarrietan (gure Historiako jazoeretan). Bisitaldia oso keinu esanguratsua da. Bidean martxan hasten dan Emakumearen pausuak jarraitzeko konbidapena egiten deusku; besteen zerbitzuan; Jaungoikoaren poza behartsuen bihotzetara eroateko gonbidapena; bizigarria eta itxaropentsua dan presentzia izatera; fedearen gogorapen historikoa indarbarritzera; Jaungoikoa gure bizitzetan dagoela agertzera eta erakustera... hori guztia eta gehiago oraindik dakarsku gogora bisitaldiaren misterio pozgarriak. Hauxe da egunotan, gure parrokiako jaietan, pozez beterik bizi nahi doguna: Uribarriko Ama, lagundu gagizuz!


Uribarriko Ama

9

1. Egizue Berak dinotsuena Bibliako pasartea: Jn 2, 1-5: “Egizue Berak dinotsuena”. Hausnarketa Mariari zor deutsogun gurtzaren gaineko Aholku Apostolikoan, Paulo VI Aita Santuak Maria gurtzeko zaletasun eta zereginean jarraitzeko deia egiten deusku, baina azken helburua sekula be ahaztu barik: “Jaungoikoa goratu eta kristauak Bere borondatearen nahierara bizi izatera bideratu”. Mariaganako gurtza ezin dogu aparte bizi, kristauespiritualitatetik aldenduta, aparteko gauza bat izango balitz bezala. Jaungoikoa goratzera bideratuta egongo da eta Jaungoikoa bere borondatea betez goratzen da. Borondate hau zein dan Jesusek erakutsi deusku: Jainkoaren Erreinua iragarri eta egin. Edozein modutan, Mariarenganako gurtzak Jesusengana eroan behar gaitu. Ebanjelioan bertan esan eta aurreratu euskun Mariak berak: “Egizue Berak dinotsuena”. Azterketa • Mariarengana gurtza geure kristau bizitzatik aparte bizi ete dogu? • Zeintzuk arlok ez gaitue eroaten Jesusengana? • Bere jarraipenean konprometitzen ete gaitu?


10

Uribarriko Ama

• “Jauna, Jauna” edo “Maria, Maria” esan bai, baina Jaunaren borondatea betetzen ez dabenen artekoak ete gara? Bihotz barritzea • Nork bere bizitza aztertu eta behar diran erabakiak hartu harako Mariaren aholkua “Egizue Berak dinotsuena” bete ahal izateko. • Durangoko gure kristau alkartearen Mariaganako debozioa eguneroko bizitzan haragitu, mundu hau hobetzeko gure eguneroko keziketan, Jaungoikoaren nahia aurkitzeko komunitate moduan egiten dogun hausnarketan. Eskaria Jaunaren Ama, bere ikasle zintzoa zaran horrek... ... lagundu gagizuz Berak dinoskuna egiten. Otoitza Jaungoiko Aita Ona: Guk badakigu zuretzako gure goratzarrerik onena hauxe dala: Jesusengan agertu deuskuzun zure borondatea egiteko gutariko bakoitzak eta gure alkarteak erakusten dogun gogo bizia. Egizu, Mariaren ereduak bultzaturik, “berak esan eta egin ebana egin daigula”.


Uribarriko Ama

11

2. Andra Mariaganako debozio barritua Bibliako pasartea: Lk 11, 27-28: “Zorionekoak Jaunaren Hitza entzuten dabenak...” Hausnarketa Espiritu Santuak Elizan eragindako Batikano II.aren barriztasun-krisiak gauza guztietan izan dau eragina. Baita Andra Mariaganako debozioan ere. Ez dabil Espirituaren bideetan, gauzak orain dala 50 urte legez jarraitu behar dogula pentsatzen dauana edo edozein barriztapenen aurka dagoena. Paulo VI.a Aita Santuak berak Andra Mariganako debozioaren gaineko Exhortazio Apostolikoan (“Marialis cultus” izenekoan) zuzendu beharreko zenbait desbideratze eta akats aitatzen ditu: kulturako bide desegokiak, eduki eta forma batzuen inguruko gehiegikeriak, ikasbidea faltsutzea, buruz edo pentsamenduz itxiak izatea, sentimentaltasuna, guzurrezkoak diren ipuin edo kontakizunetan sinistea... Ezin ditugu begiak itxi. Elizaren deia da. Elizarekiko zintzotasunak gaur egun zera eskatzen deusku, beste gauza batzuen artean: Ama Birjinaganako gure debozioaren adierazpen erlijiosoan etengabe hazten joateko desioa. Azterketa • Gu ere Elizan ez dala ezer aldatu pentsatzen dabenen artekoak gara?


12

Uribarriko Ama

• Barriztatzeko benetako ahalegina egin dogu? Barriztapen hori gure kritika, gutxiespen edo eskandaluekin oztopatzen ete dogu? • Paulo VI.ak aitatu dituen akatsetako zein edo zeintzuk bizi ditugu hemen gaur, gure artean? Bihotz barritzea • Gure kristau alkartean Andra Mariaganako debozioaren barriztapena bultzatu, zintzotasunez. • Ama Birjinarenganako bakoitzaren debozioa berrikusi. Eskaria: Elizaren Ama... ... lagundu gagizuz Jesusen jarraitzaile zintzoak izaten. Otoitza Jainkoa Jauna: Zuk emon deuskuzu Mariarengan Jesusen ikasle zintzoa izateko eredu betea. Egizu ez daigula orbandu bere irudi ebanjelikoa eta ez gaitezela sekula aldendu Barri Onaren egiatik.


Uribarriko Ama

13

3. Aitaren alaba Bibliako pasartea: Mk 10, 17-22. “Ez da inor ona, Jaungoikoa baino�. Hausnarketa Mariaren irudi batzuek Andra Maria emakume jaungoikotua edo jainkosa baten modukoa aurkeztu deuskue. Jaungoikoari gizonezkoaren gaitasunak emon deutsoez: mundua sortzeko gaitasuna, legea, legeak egiteko indarra, epaitzeko gaitasuna, gogor zigortzeko ahalmena... Eta Mariarengan emakumezkoari jagokozan dohaiak: ontasuna, parkamena, errukia... Horrelaxe sortu da Mariaren irudi mitikoa, Jaungoikoaren haserrearen besoa zeruan gelditzen egongo balitz bezala. Hau guzur hutsa da, Barri Onaren ikuspegi kristauagaz batera etorri ezin daitekeena. Ez deutso ezelango mesederik egiten Andra Mariaganako debozioari eta, ondorioz, gainditu egin behar da. Hala eta guztiz ere, gaur egun ere geratzen jakuz lehenagoko pentsaera honen arrastoak; esate baterako, otoitz jakin bat egin ezkero berehalaxe mirariren bat gertatuko dala pentsaten dogunean; edo praktika jakin batzuk bete ezkero, betiko salbamena lortuko dogula uste dogunean; edo gure sinismena eta kristau bizitzearen gunea Jesurkristo gure Jauna ez danean, gure bizitza eta gure lanak Jesusen proiektuaren zerbitzuan jartzen ez doguzanean, Barri Onean agertzen dan moduan.


14

Uribarriko Ama

Azterketa • Mariaganako debozioa bizi dogun eran, ez ete dago zerbait ilun? • Lehenagoko zeintzuk gauza, ideia edo jokabide gainditu behar ete ditugu? • Zer egiten dogu fedetik kristauen jokabide batzuek eskandalizatuta aldendu ziranak barriro gureganatzeko? Bihotz barritzea • Andra Maria barriro kokatu Barri Onean zentratutako espiritualitatean. • Euki ahal dogun Jaungoikoaren edozein irudi ezkor baztertu. • Erlijioa superstizioa edo azaleko errito hutsekin identifikatzen dabenen aurrean, Barri Onean sustraitutako kristautasunaren testigantza eskaini. Eskaria Maria, Aitaren alaba... ... eroan gagizuz beti Aitagana Jesusen bidez. Otoitza Jaungoiko Aita ona, dohai eta ontasun guztiaren iturri: egizu ez daigula sekula zalantzan jarri zure Aitaren maitasuna, gizakiontzat ulertezina dan ontasun oso eta betea.


Uribarriko Ama

15

4. Fedea iluntasunean Bibliako pasartea: Lk 2, 48-50: “Zur eta lur geratu ziran eta ez eben ulertu�. Hausnarketa Tradizioak, literatura klasikoak eta betiko ikonografiak dana ekien eta dan-dana argi ikusten eban Mariaren irudia itxi deusku. Jaungoikoaren parekoa edo antzeko izanik, aldez aurretik dana ikusiko baleu legez; fedean zalantzarik, iluntasunik, ez-ulertzerik eta nahasmenik sekula bizi izan ez balitu modura. Jainkoaren Hitzak, teologia eta zientzia biblikoen laguntzagaz, Jesus fededunaren irudia ere itzuli deusku. Jesusek fedea eukan. Eta ez ekian, ez eban ulertzen... Jesusen bizitzak fedean oinarritutako diszernimentu nekeza izan behar izan eban... Mariarena ere antzera. Sinistea ez da jakitea, ez da argi ikustea, fidatzea, nork bere burua iluntasunean eskaintzea. Iluntasunik barik ez dago federik. Dana argi ikusten danean, dana jakiten danean, ez da beharrezkoa sinistea, ikusi egiten dogu-ta. Sinistea iluntasunean ibiltzea da, gure argi bakarra sinisten dogun Harenganako konfiantza dalarik. Gainontzeko argi eta ziurtasunak murriztu egiten deuskue sinismena.


16

Uribarriko Ama

Azterketa • Zelan daroaguz zalantzak, ezbaiak, harridurak gure fede-bizitzan? • Oraindik orain uste ete dogu fedeak iluntasun guztitik askatuko gaituela? • Iluntasunak iluntasun, zintzo diraugu gure fedean eta jarraipenean? Bihotz barritzea • Ez neurtu gure sinismena zalantzen edo iluntasunen arabera, edozein probaren aurrean agertzen dogun zintzotasunaren argitan baino. • Gure bizitza benetan Jaungoikoaren eskuetan jarri. Eskaria Zorionekoa zu, sinistu dozulako... ... lagundu gagizuz sinisten eragozpen guztien gainetik. Otoitza Jaungoiko Aita Ona: Geure burua eskaini nahi deutsugu fede sendoz, lasaiz eta sineskorrez, tentaldi eta iluntasunik gogorrenaren gainetik. Horrelako fedearen eredua eskaini euskuen zure Semeak Gurutzearen bakardadean, eta Maria bere amak. Eskerrik asko euren jarraibideagaitik eta zure graziagaitik.


Uribarriko Ama

17

5. Maria eta Jose errefuxiatuak izan ziran Bibliako pasartea: Mt 2, 13-18: “Herodes umearen bila ibiliko da berau hiltzekoâ€?. Hausnarketa Jesusen familia ez zan izan, inondik ere, ondo kokatutako familia, maila onekoa, arazorik bakoa, leinu onekoa, ezusterik bako bizimoduagaz. Egipton exiliatuta. Jesus bera, nagusitan, ezkutatu egin behar izan eban, garai jakin batzuetan jendearen aurrean agertu barik egon, bere atzetik ebiltzanengandik ere ezkutatu, bere lagunen babespean egon... Gizakien norberekeriak, egiaren jazarpenak, menpera-tzaileen inposaketak, bizimoduaren garestitzeak... neurribako atzerriratzeak, deportazioak, jazarpen ideolo-gikoak, errefuxiatuentzako zelaiak, etorkinen koloniak... Mariak, Jesusek eta Josek urre-urretik ezagutu eben hau guztia. Eta gaur egun, gure munduan hainbat milioi errefuxiatu, erbesteratu eta behartutako etorkin ditugularik, ezin dogu hau burutik kendu. Izan be, Jesusek, eurengan, ihes egiten, atzerrira joaten eta babesten jarraitzen dau. Azterketa • Zer dinosku gaur eguneko munduaren egoerak hainbat eta hainbat lagun erbesteraturik, errefuxiaturik eta deportaturen berri izanda? • Benetan pertsona sentikorrak eta solidarioak gara giza-samin honen guztion aurrean?


18

Uribarriko Ama

• Maila txikiagoan ez bada ere, ez ete daukagu geuk ere besteen erbesteratze eta ihes egitearen nolabaiteko ardura? Aldaketa • Egoera honeik konpontzeko sortzen diran ekimenak bultzatu eta babestu. • Tolerantzia, justiziaren aldeko burruka, giza eskubideen defentsaren aldeko pentsaera zabaltzeko ahaleginak egin gure inguruan. • Etorkinak onartzeko eta baztertzen dituan gizarte honetan integratzeko zerbait egin. • Elizaren aurkako zorrozkeria, intolerantzia eta jazarpenen aurka egin; baita Elizan bertan ere. Eskaria Zu ere emakume eta ama jazarria izan zinan horrek... ... egin gagizuz jazarpena sufritzen daben guztiekin solidarioak. Otoitza Aita: Zure seme Jesus gutariko bat egin zan erabat. Gure larrialdiak eta nekeak bizi izan zituen, pekatua izan ezik. Lagundu gagizuz guk ere geure egin daigun gure anaia-arreben sufrimentua, berau garaitu eta azpiratzeko, solidaritate eta senidetasunez beteriko mundu bat lortu daigun. Horrelaxe bakarrik egingo dogu eraginkor Jesusek ekarri euskun salbamena.


Uribarriko Ama

19

6. Behartsuen profeta Bibliako pasartea: Lk 1, 46-53: “Bota ditu euren aulkitik handikiak, eta gora jaso ditu ezerezak; ondasunez bete ditu gosez egozanak, eta esku hutsik bialdu asko eukenak”. “Magnificat Mariaren arimaren ispilua da. Poema honetan lortzen dau bere goreneko maila Yahveren behartsuen espiritualitateak eta Itun Zaharreko profetatzak. Kristoren Barri Ona iragartzen dauan kantua da, Mendiko Hitzaldiaren aurrerapena. Bertan Maria bere buruagaz erabat ahaztuta agertzen jaku, Aitaren errukian erabateko itxaropena daukalako. “Magnificat” honetan bizitza pertsonaleko zein sozialeko kontrako baldintza desegokiak pasibotasunez onartzen ez dabezanentzako eredu modura agertzen jaku Maria eta alienazioaren biktimak ere ez diranentzat. Honen guztiaren aurrean Mariagaz batera aldarrikatzen dabe Jaungoikoa apalen mendekatzailea dala eta “ahaltsuak goi-postuetatik botatzen dituela” (Joan Paulo II.aren hitzak). Hausnarketa Jesus, herriarentzat, profeta bat zan, batez ere. Bere mezua profeten hitzetan sustraitu eban eta profeta barri eta behin eta betikoa izan zan. Profeta izanik, Jesusen Erreinua iragarri eban eta Erreinu horren kontra joian guztia salatu eban. Ez


20

Uribarriko Ama

zan neutrala izan, ez eutson ihes egiten arriskuari, ez zan konpromisu bakoa. Argi eta garbi agertu zan justiziaren, bardinta-sunaren eta behartsuen alde. Eta horrexegaitik hil eben. Kristautasuna, ondorengo mendeetan, pentsamendu platoniko eta idealistaren menpe jausi zan eta horren ondorioz hasi zan egiten bere irakurketa espiritualista hutsa eta Jesus historikoaren, benetako Jesusen erreferentzia guztiak edo gehienak galtzen joan zan. Justiziaren gose egarria santutasunaren gose egarria bihurtu zan. Barri Oneko behartsuak apalak eta bihotzez eskuzabalak bihurtu ziran. Gaur egun Elizak ebanjelioko Jesusen benetako izaera konprometitua eta profetikoa berreskuratu nahi dauanean, zenbait kristauk orain arteko irakurketa espiritualista, eroso eta iheslariari eutsi nahi deutse, eta, beldurtuta, Ebanjelioagaz zerikusirik ez dauken guzurrezko aitzakietan oinarrituta salatzen dabe jokaera barri hau. Baina, beste ezer baino lehen, Jesusen ikasleek Barri Onera itzuli behar dogu eta berriro aurkitu eta berreskuratu bere aukera profetikoa eta behartsuen aldeko aukera. Mariak aldez aurretik egin eban bere kantu askatzailean. Guk ezin deutsogu ihes egin irakaspen honi. Azterketa • Justizia, bardintasuna, klase sozialen arteko parekatzea, baketzea eta gure herriaren adiskide-tzearen alde konprometitzeko bildur ete gara?


Uribarriko Ama

21

• Zelan ulertzen ditugu Mariaren hitzak bere “Magnificat”en? Modu espiritual hutsean? Zer nolako esanahia emoten deutsegu? • Mariak bere kantuan aitatzen dauan Iraultzaren aldekoak gara ala uste ete dogu gaur ez daukala zentzurik? • Zelako jokabideetan ikusi leiteke Kristoren eginbehar profetikoan partaide gareala eta gaur egun geu ere justizia eta maitasunaren aldekoak gareala? Bihotz barritzea • Bai norbera, bai taldean, saiatu hausnartzen eta ikusten justiziaren aldeko zer nolako jokabideak eta jarrerak eskatzen dituen Jesusi jarraitzeak. • Gure jarrera zuzendu Jesusen benetako testigu modura agertzen ez garean egoera edo jokabideetan. Eskaria Maria, Jesusen ama, behartsuen profeta... ... egizu gaur bertan ere bete daitela zure iragarpena. Otoitza Aita: zu ez zara neutrala eta ezin dituzu ikusi, zirkinik egin barik, munduko injustizia eta zure semealaben arteko burrukak. Horrexegatik agertu deuskuzu Jesusengan justizia, maitasun eta anaitasunezko proiektua, Jaungoikoaren Erreinua; eta geuk ere geure bizia emon daigula proiektu horren alde


22

Uribarriko Ama

nahi dozu, Jesusek eta bere ama Mariak egin eben modura. Emoiozu zure Eleizeari Mariaren profeta izate hori, behartsuen aldeko bere konpromiso argia, egunen batean Erreinua izango dogulako esperantzan.


Uribarriko Ama

23

7. Maria, etxekoa eta auzokoa Bibliako pasartea: Jn 2, 1-12: Kanako ezteguak. Hausnarketa Gauzarik garrantzitsuenak ia beti egiten dira txikitasunean, apaltasunean. Horixe da Gizakundearen, Enkarnazioaren legea. Nazaret: Jaungoikoa bera gordeta familia baten txikitasunean, baserri ahaztu eta ziztrin baten iluntasunean, etxeko zeregin batzuen eguneroko-tasunean, auzokoentzat oharkabean pasatzen diran familia hartuemonetan... Maria: Jesusen hazkundearen zain anonimatuan, isilean Erreinuaren alde lanean, misterioa egi bihurtzen, bere lehengusinarengana Jaungoikoa eroaten gordean, Kanako bere lagunei on egiten. Jaungoikoa familiako eta auzokide bihurturik Mariaren familian. Azterketa • Emoten ete deutsogu baliorik bizitza apalari? Ba ete dakigu bertan ikusten, sinismenez, Jaungoikoarekin doguzan arduren sakontasuna? • Eroaten ete deutsegu Jaungoikoa gure lagunei, ezagunei, etxekoei... zalapartarik atara barik, isilisilik, eroapenez eta irmotasunez? • Zeintzuk lagun, etxeko eta auzokori... eroan ahal deutset Jesus? Zelan? Zeintzuk pausu emongo dodaz?


24

Uribarriko Ama

Aldaketa • Ahalegindu zaitez bizi izaten zure giza-hartuemonak maitasun eta gizatasun handiagogaz. • Zabaldu begiak eta ikusi: nire etxeko, ahaide, lagun, auzoko, adiskide eta ezagunen zer nolako premia eta beharrizanez ez naiz oraindino konturatu? Eskaria Maria, Jesusen ama. Gizaki guztien ama... ... lagundu gagizuz Jesus eroaten gizon-emakume guztiok osatzen dogun familiara. Otoitza Jaungoiko gure Aita: Zuk emon deuskuzu Nazareteko Mariaren bitartez famili bizitza apal, isil eta solidarioaren eredua. Egizu gure eguneroko bizitzak sartu dagiala, apal eta umilki, Jesusen presentzia gure herriaren erdian.


Uribarriko Ama

25

8. Kristau alkartearen Ama Bibliako pasartea: Ap Eg 1, 12-14: “Bihotz batez otoitzari emonak bizi ziran Espiritu berean Jesusen amagazâ€?. Hausnarketa Testamentu Barriak argi dinosku bere orrietan: Kristautasuna ez zen sortu norbanakoen neke indibidualen kontsolamendurako, historia bera eraldatzeko eta barriztatzeko baino, Jesusen ikasleen bitartez, kristau alkartean batuta. Erreinuaren mezuak ziztu bizian sortu eban kristau alkarteen sare trinko bat Mediterraneo kostalde osoan zehar. Ez dauka zentzunik, ezin da ulertu kristau bakarti eta bakarturik, kristau alkartetik kanpora. Maria, behin alargunduta eta bere semea heriotzara eroanda, lasai asko geratu ahal izango zan bere etxean, bakardadean, kristau alkartetik erabat aparte. Baina ikasleekin batuta ikusten dogu, euren artean, bere Semearen Espiritua erakartzen bere bihotzaren indarraz, kristau alkarteagaz batera otoitzean... Maria ez jaku agertzen Ebanjelioan lehenengo lerroan danek ikusteko moduan, posturik ikusgarrienetan. Bere lekua apala, isila da; baina eraginkorra. Mariak, bere alkarte mailako konpromisoagaz erakutsi euskun zenbaterainoko garrantzia daukan kristau alkartearen lanak eta ekintzak Elizan. Azterketa • Sinisten ete dogu benetan kristau alkartean parte hartzeko arrazoi sendoak ditugula? Ala oraindino


26

Uribarriko Ama

gure kristau bizitza bakardadean, geure kontura bizi ete dogu, fedea konpartitu barik, kristau alkarteko partaide izan barik? • Kristau alkartean parte hartzean besteen estimua, aprezioa, jaramona bilatzen ete doguz, edo egin beharreko lana gure gustukoa danean bakarrik parte hartzen ete dogu? Ala kristau alkartearen partaide zintzo eta leialak gara? • Badakigu aintzat hartzen eta baloratzen kristau alkartearen alde isiltasunean, otoitzean, gaixo-tasunetik lan egiten dabenak? Aldaketa • Alkartean bizi izateko, alkarteko partaide izateko gure konpromisoa barriztatu. • Komunitatearen alde otoitz egin, bere bizitza eta erabagiak bultzatu, ez izan berarentzako galga edo frenoa. • Indibidualkeriatik haratago, komunitatean bizi izandako kristautasun baterako hezi geure burua. Eskaria Jesusen Ama, Elizaren ama ... ... lagundu gagizuz kristau alkartean bizi izaten. Otoitza Jaungoiko Aita gurea: Zuk sortu dozu Jainko Herriaren historian sinistedunen alkartea, Erreinuaren itxaropenean konprometitua. Bialdu gure artera eta gure gainera zure Espiritua, Jesusen Amarekin otoitzean alkartuta egoan lehen kristau komunitatearen gainera bialdu zenduan legez.


Uribarriko Ama

27

9. Maria betiko poztasunean Bibliako pasartea: Ap 21, 1-5: Zeru eta lur barriak. Hausnarketa Mariaren zeruratzea eta da lasterketa espaziala, ez da bere gorputza beste leku batera eroatea, zerua ez da-ta leku bat, egoera bat baino. Zerura joatea ez da unibertsoan zehar eginiko bidaia bat. Kristau asko, halaxe autortu behar dogu, geroa zelakoa izango dan irudikatzean, txikitako fede-heziketan jasotako irudi oso eskas eta akatsez beterikoetan oinarritzen da. Asko eta asko ez lirateke ausartuko kontatzera zelan imajinatzen daben zerua, umeen kontuekin lotutako irudiak iruditzen jakezelako. Federako oztopo bat izan daitekez, eskandalu-harria pertsona jakintsu eta kritikoentzat. Hildakoek ez deuskue alde egiten, ezpabere barru-barruraino etortzen jakuz. Jaungoikoarengan hartzen dabe bizitokia betiko. Zerua Jaungoikoa da. Eta berpizkunde horrek ez dauko ez ordu ez egun jakinik. Hildakoak zain ditugu. Eta hau guzti hau Mariak ondo baino hobeto ezagutu behar izan dau. Horixe esan nahi dau igokundeak, zeruratzeak. Edozelan be, ez da erreza ulertzen, ahaleginak egin behar dira. Azterketa • Zelan imajinatzen dogu zerua? • Ba ete dakigu arrazoitzen zergaitik eta zelan sinisten dogun geroan? Era ulergarri eta sinisgarrian adierazo ahal dogu?


28

Uribarriko Ama

• Zenbat irakurri edo ikasi dogu -bai geure kabuz, bai taldean- zeruaren inguruan txikitan jaso genduan katekesiaz geroztik? • Benetan itxaroten dogu betiko bizitza? Aldaketa • Geroko bizitza kontuetan (heriotza, epaiketa, infernua, zerua, garbitokia) daukagun sinismena gaurkotu, sinismen hori oztopo barik adierazteko gai izateko. • Geroko bizitza, Jaungoikoaren Erreinua bene-benetan sentitu eta bizi, gure itxaropenaren oinarri eta iturri modura. • Barru-barrutik, bene-benetan eskatu: “Zatoz, Jesus Jauna!” Eskaria Maria, gure ama, zuk aurrea hartu deuskuzu Jaungoikoaren aurrean... ... egizu mundu osoa izan dadila zure betiko pozaren partaide. Otoitza Jaungoiko gure Aita: Mariarengan eroan ahal izan dozu bere betetasunera zure salbaziorako asmoa. Egizu gu ere izan gaitezala, egunen batean, bere poztasunean partaide betiko Erreinuan.


Uribarriko Ama

Kanta Amari 1 Uribarriko Andra Maria zu durangoarren, ama maitia; Uribarriko Andra Maria zaindu gaur ta beti zure herria.

2 Uribarriko lirio eder Asuntzinoko Birjina (bi). Salbe nire bihotzeko Ama Andra Maria Zu ikustera dator gaur pekataria; Salbe Uribarriko izar hain ederra Jerikoko larrosa hobe ez dagona (bi). Uribarriko lirio eder.. Meniña Arandoñokok Eleiza agindu eban debozino haundiaz promesa egin eban; O!, Birjina maitia, Jaungoikoaren Ama, Zure bendezinuak geu hartu gaizala (bi).

3 Virgen de Uribarri pura, Virgen de Uribarri buena. Tú eres madre de ternura, Madre de gracia llena. Siendo madre como eres, sabes de llanto y dolor. Bendita entre las mujeres, acógenos con amor.

29


30

Uribarriko Ama

Ohar historiko bi Uribarriko Ama dala-eta 1.- 1.656 Uribarriko Ama euskerazko bigarren dotrinan: 1656 urtekoan, hain zuzen ere, agertzen jaku. Labayruko Euskal Bibliotekan dago liburutxu hau: Exposici贸n breve de la doctrina Christiana. Elebiduna da, Bizkai euskeraz eta gaztelaniaz idatzia. XVII. mendekoa da (1656) eta dotrina hau Bilbon argitaratu zan, Iuan de Azpiriozen moldiztegian. Beste dotrina batzuk lez, Trentoko Lehenengo kontzilioaren ondorena, eta Calahorra eta Calzadako gotzainaren babespean idatzia. Gaztelaniazko bersinoa Geronimo de Ripaldarena da eta euskerazko itzulpena, Martin Otxoa Kapanagarena. Kapanagaren ganean gauza handirik ez dakigu. Argi dago Ma帽arian jaio zan eta bertako abade izan zan hil zan arte (1661). Tabirako (Durango) gramatika irakaslea be izan zan. Liburuaren oinarri tematikoa mezetako liturgia da. Euskera ederrean idatzita egon arren, hutsak daukaz baina hori Kapanagak berak be baekian eta halantxe onartu eban liburuaren gaztelaniazko hitzaurrean be.


Uribarriko Ama

31


32

Uribarriko Ama

2. 1.740 Liburu txiki apain zoragarria dogu hau: Novena a Maria SS. Señora nuestra, que bajo el Soberano Misterio de su Asunción gloriosa a los cielos, y de la nominación Bascongada de Uribarri, venera la cordial devoción de la Nobilísima Villa de Tabira de Durango en su famosa Iglesia Parroquial Matriz.


Uribarriko Ama

33

Nafarroako Iruñan argitaratua, Alfonso Burgueteren alargunaren etxean, eta Diego Lorenzo de Urquizu y Gissasak paratua, eskeinia eta dedikatua. Bederatziurrena gaztelaniaz egon arren, egileak bertso batzuk sartzen ditu euskeraz. Hona hemen bere arrazoia: “Por si mostraren queja mis queridos paisanos, de haber yo dispuesto esta Novena en lenguaje extralo del País, que venera la milagrosa Imagen de Nuestra Señora de Uribarri...”


34

Uribarriko Ama

Bertsootako estribiloa eta estrofa batzuk gitxienez gorde egin dira B. Gabiola, A. Gimenez eta Bartolome Ercillaren partituretan, aldakuntza gitxirekin gainera, Uribarriko Amari eskeinitako himnoetan. Hona hemen bertso sorta ederra, gaurko euskerean Asier Astigarragak jarria: Zeu behar dan legez alabetako nork izango dau gaur mina? Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Manso Lopezen debozinoak ezin aurkitu eikean prenda hobarik Durangorentzat, bere ondasunen artean: bere izena ahaztu ze zidin eregi eban Imajina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Kunplidu ez eban bere gustua, bera bizi zan artean, baina agindu eban egin zedila, azkango borondatean, eleiza eder bat, han ifinteko Zeruetako Erregina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Andra Menina Arando単oko (zein zan bere lehengusina) erakutsi zan enkargu honetan ondo debotea eta fina, bere lurrean ifinten ebala Serafinen Serafina Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina.


Uribarriko Ama

Zeruko ondasun parebagean izan zedintzat komuna, Uri nobleau nahi izan eban egin Jaubea eta Jauna, zeuk bakarrikan padagu zeinke zeure honelako ongina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Ondo pagetan dozu, Andrea, deutsuen debozinoa, mesede baga itxi bagarik inoren petizinoa, hagaiti zara eleiza honetan geure Patrona egina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Hainbat mirari ikusten dogu geure begien aurrean, zeinda uste dogun, Ama maitea, zaukaguzala lurrean, baia ba(da)kigu geuk zareana Zeruetako Erregina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina. Nor izango da egongo dana nobena hau akabadurik, bere pena eta miseriaren konsueloa bagarik? Izanik bere debotoentzat hain ongiegila fina, Uribarriko lirio eder, Asunzinoeko Birjina.

35


36

Uribarriko Ama

Liburu txiki bezain interesgarria. Ea laster zorterik daukagun eta beraren edizio faksimil bat egiten dan. Gure lehen bateo agiriaren bosgarren mendea betetzear dagoela opari ederra litzateke durangotar seme-alaba historiazaleentzat eta Uribarriko debotoentzat!

Uribarriko Andra Mari  

Durangoko Uribarriko Andra Mariren omenez egindako bederatziurrena edo nobenea.

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you