Page 1

PILOTAREN HISTORIA. LEHEN URRATSAK. Euskal Herrian, pilota jokoa XVIII mendean hasi zen herrietan praktikatzen. Baina badira beste datu historiko batzuk ere, nahiko fidagarriak direnak, kirol honen hasiera gure herrian Behe Erdi Aroan kokatzen dutenak. Era honetan, euskal pilotaren aurrekariak Erromatar Inperioaren azken garaietan aurki daitezke. Italiarrek, garai hartan, "pila" izeneko pilota jokoan aritzen ziren, beren eremuetan sakabanatu zelarik. Antzinako modalitate hau garatzen joan zen pixkanaka mendebaldeko Europan zehar. Lurralde frantsesean "jeu de paume"-an bilakatu zen (esku barneko jokoa), pilotaren aurrekari zuzena. Nobleak eta klerikoak ziren XV mendean praktikatzen zutenak. Bere aldetik, garai hartako euskaldunak "bote luzera" jolasten hasi ziren, funtsean Frantzian jokatzen zenaren berbera zelarik, baina aldaketa batzuekin. Lehen jolas guzti hauek era zuzenean jokatzen ziren, hau da, bi taldeak bata bestearen aurrean jartzen ziren, frontoirik gabe, eta pilota alde batetik bestera joaten zen. Hasiera batean pilota jotzeko esku barnea bakarrik erabiltzen zen, baina XV mendearen bukaeran erraketa edo "battoir-a" erabiltzen hasi zen. Goiko klaseak beren egoitzetan edota eraikuntza erlijiosoetan "jeu de paume-ean" aritzen ziren bitartean, Nafarroako baserritarrak kanpoan aritzen ziren jolas honetan "alkandora eta prakak" jantzita, (A. Basterretxearen arabera). Agintariek ez zuten hau ondo ikusten. Baserritar batzuk lau hormen artean jolasten zuten, eskuak babesteko eskularruak erabilita, baina herriak ezin izan zituen esparru itxiak Frantziar Iraultza eta gero arte erabili. Gure herrialdean, pilotari dagokion lehen egiaztatutako datu historikoa Felipe III errege ezkontidearen, Nafarroako Juana IIaren senarraren (1343-1349), garaikoa da. Erregeak, 1331an Iru単ako Domingotarren klaustroan oholtza baten eraiketa agindu zuen (Pedro de Olazek eginda), gortean zeudenak "jeu de paume" praktikatzen ikusteko asmoz. Gainera, Nafarroako hiriburuko artxibotik ateratako dokumentu batek data haietan Oliteko Gazteluan jokatzeko esparru bat antolatu zela adierazten du. Errege jauregi hau Carlos III "Zintzoak" (1387-1425) aginduta XIV mendearen bukaeran eraldatua izan zen. Dirudienez, jauregiak jokalekua mantendu zuen, jolas honen zaletua bat gehiago baitzen. Iru単ako Domingotarren oholtzari dagokionez, historialari ezberdinek aipatutako Juana II heldu baino lehen eraikia izan zela uste dute. Egindako ikerketen arabera, Luis I "Hutin-aren" (1305-1316) erreinupean eraikia izan zitekeen. Frantziako Luis X (13051316) esku barne jolasaren zaletu ezaguna zen. Edozein kasutan, argi dago garai hartako errege nafarrak pilotan interesatuta zeudela. Eta nahi eta erabat ziurtatu ez daitekeen arren, hauetariko askok jolasten zuten, edo


behintzat ikusten zituzten beren jauregi eta monasterioetan antolatutako partidak. Baina ez zuten haiek bakarrik jokatzen, ikusi dugun bezala. Apaizez gain, herri xehea ere pilotarekin dibertitzen zen, Andrea Navvagierok adierazi zuen bezala. Andrea Navvagiero Venezian Gaztelako enbaxadore izan zen, eta honako hau adierazi zuen Euskal Herritik 1528an igarotzean: ""Beren etxeen aurrean, esparru karratua daukate, alboetan itxita dagoena, eta bertan ez dira animaliak sartu behar. Toki hau hostoez egindako oheaz estalita dago, beraz ez dago aldaparik, eta areaz estalita dago tokia lehor mantentzeko". Honela deskribatzen zituen Navvagierok gure arbasoek praktikatzen zuten pilotalekuak. Enbaxadoreak honako hau idatzi zuen: "egunero jokatzen zen pilotara, boloetara eta beste jolasetara". Pilotarekiko zaletasuna handituz joan zelaren ziurtasuna handituz joan denbora igaro ahala. Honela, 1629an, Garrisen (Iparraldean) Guillermo Diriarteren hilobia aurkitu zen, pilota batez eta eskularru batez hornituta. Erabateko fidagarrizko daturik ez badago ere, XVIII mendea baino lehen (Euskal Herrian pilota zaletasunak eztanda egin zuen garaitzat hartzen da hau) herrietan ohitura pilotazalea bazegoela esan dezakegu. Beraz, gazteek ezaguna da elizetako aterpeetan praktikatzen zutela, barruan elizkizunik ospatzen zen bitartean izan ezik, noski. 1680an, berriro Iru単an, Puente la Reinako botikari batek Justiziaren aurrean isuna jarri zuen, dirudienez, pilotariek "kale osoa okupatzen dutelako eta inor pasatzen ausartzen ez da" eta. Euskal pilotaren garapena ez zen gelditzen. Egia esan, XVIII mendearen iristearekin batera gureen den kirolaren erabateko hazkundea etorri zen.

XX.mendeko euskal pilota

pilota  

pilotaren historioa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you