Issuu on Google+

Herritarron kontseilua oinez prozesua Pertsonek lehentasuna duten espazio publikoak nagusi diren herri eredu baterantza oinez

Otxandio:

Kotxeentzako edo pertsonontzako herria?

Zatoz eta hausnartu dezagun aukera ezberdinen inguruan!

Oinez diptikoa.indd 1

11/06/2012 21:13:14


Herritarron kontseilua

oinez prozesua Barne Mugikortasun Plana: http://www.otxandio.net/udala/herri-ola/oinez/barne-mugikortasun-plana

OINEZ prozesua

*

Hiri “modernoak” sortzeko nahiaz, herriak autoentzako diseinatu ziren, oinezkoa bigarren maila batean utziz.

*

Oinezkoa ardatz izango duen hirigintza eredurako bide horretan Otxandioko herrian eman beharreko urratsak hausnartu eta adosteko bokazioz sortu da OINEZ prozesua.

Oinez diptikoa.indd 2

Oinez ibiltzea da gizakiak batetik bestera joateko duen berezko modua, modu naturala. Hala ere, hain berezkoa duen mugitzeko modu hori, hirigileek eta zirkulazio-ingeniariek alde batera utzi zuten motordun ibilgailuen erabilera ugaritu zenetik. Hiri “modernoak” sortzeko nahiaz, herriak autoentzako diseinatu ziren, oinezkoa bigarren maila batean utziz. Hartara, oinezkoen aldean, auto gidariek mugitzeko askatasun handiagoa izan dute egun arte. Azken urteetan baina, hiriak/herriak antolatzeko ikuskera guztiz aldatu eta hirigintzan eta hirien diseinuan autoak ardatz izateari utzi dio. Bestera esanda, autoentzako sortutako guneetatik oinezkoen herrietara salto egitea inoiz baino beharrezkoa ikusten da gaur egun. Lanera, eskolara, erosketak egitera, aisialdiaz disfrutatzera,… joateko motordun ibilgailu bat erabiltzera behartzen ez gaituen herria planifikatu beharra dago. Pertsona ardatz izango duen hirigintza eredurako bide horretan, Otxandioko herrian eman beharreko urratsak hausnartu eta adosteko bokazioz sortu da OINEZ prozesua. OINEZ prozesuak pertsonek lehentasuna duten espazio publikoak sortzea eta motordun ibilgailuetan egiten diren desplazamenduak murriztea ditu helburu nagusitzat. Hartara, espazio publikoen kalitatea handitzean eta oinezkoen segurtasuna bermatzean eragiteko asmoz. Baina herrien hirigintza antolaketa egokiarekin bakarrik ez da nahikoa, beharrezkoak ez zaizkigun desplazamenduak ekiditeko eta oinezkoen guneak errespetatzeko ardura herritarrok gure gain hartzen ez badugu. Otxandion, bide honetan, lehenengo urratsak ematen hasita gaude, Barne Mugikortasun Plana idatzi eta abian jarriaz: herriko inguru batzuetan ibilgailuen sarrera neurri desberdinetan mugatuz, herri sarreretan autoentzako aparkalekuak sortuz eta paseatzeko edota batetik bestera joateko oinezkoentzako ibilbideak sortuz. Orain, bide horretan eman beharreko beste urrats baten aurrean gaude, Iturrizarren autoentzako aparkalekua handitzea eta Mainerrota auzoan ibilgailuen sarrera mugatzea. Honetaz hausnartu eta denon artean erabakirik zuzenenak hartzeko Herritarron Kontseiluan parte hartzera deitzen zaitu Udalak.

11/06/2012 21:13:15

Apar


Barne Mugikortasun Plana: http://www.otxandio.net/udala/herri-ola/oinez/barne-mugikortasun-plana

*

* Aparkalekua:

Sarrera oso mugatuko gunea:

Urigoiena

Artekale Uribarrena Plaza

*

Aparkalekua:

*

Iturrizar

Sarrera mugatuko gunea: Elixoste

*Aparkalekua:

*

Sarrera mugatuko gunea:

Mainerrota

Mainondo

*

Sarrera mugatuko gunea: Arrabal

Oinez diptikoa.indd 3

11/06/2012 21:13:18


Herritarron kontseilua

oinez prozesua Barne Mugikortasun Plana: http://www.otxandio.net/udala/herri-ola/oinez/barne-mugikortasun-plana

Otxandio: Kotxeentzako edo pertsonontzako herria? Gaia/ Barne Mugikortasun Plana Lekua/ Mainondoko gimnasio berria Eguna/ Ekainaren 27a Ordua/ 19:00

GAI ORDENA: • Aurkezpena Enrike Alaña (Otxandioko idazkaria) • Hirigintza eredu desberdinak Egoitz Mendizabal (Otxandioko arkitektoa) • Barne Mugikortasun Plana Santi Uribe (Otxandioko alkatea) • Hausnarketa-eztabaida

• Garraio publikoaren egoera Pello Otxandiano (Otxandioko zinegotzia) • Ondorioak

Mainerrotara Sarrera: Egunero arratsaldetik aurrera mugatuta? Egunero 24 orduz mugatuta? Asteburuetan mugatuta?

Plaza nagusia, 1 • 48210 Otxandio Otxandio@herri-ola.net • www.otxandio.net

Oinez diptikoa.indd 4

Anima zaitez eta

parte hartu!

www.herri-ola.net

aukera Zatoz eta hausnartu dezagun ezberdinen inguruan!

11/06/2012 21:13:19


Oinez Herritarren Kontseilua