Page 1

201 4ko abendua 9. alea

KAIXO.....................2 KONTU KONTARI.........3,7, 1 6 KALAPIPASAK.............4,11 BERRIKETAN..............5,6,8,9,1 0 BITXIKERIAK...............1 3 KIROLA .....................1 8 KONTAKIZUNA .............1 4,1 5 KALAPIKULINARYCENTER..1 7 GABONAK....................1 9 SAN TOMAS..................20


Kaixo kalapitazaleok! 201 4-1 5 ikasturteko lehen ale honi hasiera kurioxoa eman nahii izan diogu eta oporrak hurbil ditugunez ligatzeko orduan begia non jarri behar duzuen esango dizuegu. Ez< dezagun gehiago entzun ligatzea miraria denik! NESKAK IZAN BEHAR DU: -Naturaltasunez jokatzen duena. -Iniziatiba daukana bikotekidearekin ekintzak egiteko orduan, ez dadila mutila izan beti "astoari tiraka" ibili behar duena. -Kontrako arrazoirik ezean, konfiantzaz jokatzen duena. -Elkarren artean distantzia mantentzen duena eta ez uneoro batera egon nahi duena, lagunak ere zaindu behar baitira! - Ez jeloskorrak. - Bere mutilarengan zentratzen dena eta ez 20 mutilengan. MUTILAK IZAN BEHAR DU: - Garbitasunez mantentzen duena bere burua, batez ere usaina. - Gezurrik ez duena esaten, gezurrak buztana motza baitu! - Errespetu asko duena. -Bikotekideari parrea eragiten diona. -Bere buruan konfiantza duena, bikotekideari ere horixe transmitituko diolako. - Ez jeloskor eta ez berekoia. -"Pikaroa"

2


Gaur egun dena dago salgai. Herria, hizkuntza, hezkuntza... dena. Inork ez digu ezer ematen, baina gu geu ere ez gara gai nahi dugun hori aldarrikatzeko. Denak gara horren konplize, azken finean. Galbidera daramagu gure burua, hein batean. Duela hilabete pare bat, Espainiako ikasleen sindikatu batek grebara deitu zuen, Espainiako gobernuak ezarri nahi dituen legeak salatzeko, eta era berean, eskola espainol eta laiko bat aldarrikatzeko. Ikastola baten kide garenez, normala den bezala, ordezkari taldeak erabaki zuen greba hau ez zela, inondik inora ere, Ikastola baten printzipioetara esleitzen. Zer gara Ikastolak eta ondorioz ikastolako ikasleak, Espainia eta Frantziako idealei erresistentzi egiten ez dien giza-taldea ez bagara? Jai hartzeko aukera ikusita, ikasle talde batek haserrea adierazi zuen. Nahiz eta grebara joateko eskubide pertsonala inorrek ez zien ukatu, falta-justifikaziorik gabe gelditzen ziren ordezkari-taldeak hartutako erabakiarekin. Baina berdina egingo lukete horietako askok, sindikatu honek aurreko LOE legea sinatu ondoren egon ziren protestetan. Eurak ere botoa emateko eskubidea zutela diote gehienek. Ez dute arrazoirik falta. Guri dagozkigun gaietan denok eman beharko genuke gure iritzia. Baina Ikastola bat gara, Euskal Herriaren eskola gara, eta espainiar ikasleen batasuna eskatzen duen deialdi batean Ikastola bat soberan dago. Herri honetan sinisten dugunok bilduko gara bildu behar garenean. Baina gu. Ez haiek eta gu. Gure hezkuntza guk eraikiko dugulako guk nahi dugun moduan eta guk nahi dugun herrian. 3


Zein irakasle ote da?

4


ARRAUNLARIAK Itsaso Azkonobieta, Mireia Uranga, Eider Zubelzu, Leire Beguiristain eta Irati Gurrutxarri arraunaren inguruan mintzatu zaizkigu, zergatik duten horren gustuko kirola eta noraino heldu zein heltzeko asmoa duten azalduz. Zer aurkitu duzue kirol honetan beste batean aurkitu ez duzuena? Uste dugu beste kirol batzuk baino gogorragoa dela eta entrenamendu gogor asko (astean 6 egun) egin ondoren lortzen diren emaitzek ematen diguten poza izugarria da. Beste kiroletan ere lortu daiteke hori, baina, guk, kirol honekin aurkitu dugu. Gainera, Oriok duen jarraipenarekin, gehiago bultzatzen gaitu. Horrez gain, hainbeste denbora elkarrekin igaro ondoren, aste asko eta asko arraunean, familia moduko bat bilakatzen gara. Arraunean, aurkariak uretan aurkariak dira, ordea, beste kiroletan ez bezala, uretatik kanpo, denok ezagutzen dugu elkar eta harremana ona da. Beti jende berdinarekin gaude hemen, astebururo aurkari berak, talde berdina eta harremanak egiteko aukera ona da. Azkenik, taldean lan egiten ere ikasten dugu. Zein helburu jartzen dizkiozue zuen buruari? Geroz eta gorago joatea, behetik hasi arren. Gure emaitzak hobetzea, nahiz eta ez irabazi.

5


Zein izan da zuen emaitza onena? (oriotarrak) Espainiako txapelketa irabazi genuenan eta Kontxarako sailkatu ginenean. Izugarrizko poza sentitu genuen, eta eginiko lanarekin harro sentitu ginen. Baloratua ikusten duzue kirol hau? Futbolarekin alderatuz gero, jakina den bezala, ez, baina, gero eta indar handiagoa lortzen ari da. Goi mailako kategorian indar handiagoa hartzen ari da, neskei sariak ematen hasi dira diru moduan, orain dela gutxi arte egiten ez zena. Gainera, telebistan agertzeak mesede egin digu eta baita babesleak edukitzeak ere. Gerora begira zein helburu dituzue? Arraunean jarraitu nahi dugu, Kontxako banderaren bila joanez.

6


ZURE MEHATXUA Beldur naiz. Zure beldur naiz. Udako azken izozkitik zure beldur. Egunak hozten joan diren ahala, zure mehatxua handituz, nireganatuz. Ez dakit nola izan zaitezkeen nire etorkizunaren epailea, inpotentzia guztiaren kausa, estutasuneko malko ororen jatorria. Halako batean, iritsi egiten zara, zuzen nahiz zeharka, urduritasuna armarri. Ustezko astebeteko maratoitzat zaitugu, nahiz eta zure bigarren mehatxua gure artean dugun, maratoia amaigabe bihurtuz. Hortxe baitzaude gabon, inauteri eta hainbeste amestutako uda baino lehen, zure lehengusuarekin. Bai, zurekin nahikoa ez eta familiakoa ekartzen baituzu, epailerik gogorrena, zartada bortitzena. Beti goraka borobildu nahi ditugun zenbaki madarikatuak, notak. Horregatik, goazen ikastera, ahalik eta zartada leunena jaso dezagun, ene azterketa maitea.

7


UNAI GEREKA Azken denboraldian lortutako emaitzak direla medio, getariarra elkarrizketatu dugu; bera eta piraguismoaren arteko loturaz mintzatu zaigu.

Noiz eta zergatik aukeratu zenuen kirol hau? Uda batean, aitak piragua bat zuenean hain zuzen ere, probatzean ikaragarri gustatu zitzaidan, hori zela eta, Getariako udaletxeak antolatutako udako piragua ikastaro batzuetan eman nuen izena. Ikasten joan nintzen heinean, gero eta gustukoagoa egin zitzaidan kirola, azkenik Zumaiako Piragua Klubean hasi nintzen mundu honetan gehiago murgilduz pixkanaka. Zein abantaila eta desabantaila daudela iruditzen zaizu kirol honetan? AbantailakG egia esan ez dira asko, ematen digun indar eta erresistentzia bakarrik bururatzen zaizkit une honetan. Desabantailei dagokienez, eskaini behar zaion denbora eta kirolarekiko ezjakintasuna ditut aipatzeko. 8


Baloratutako kirola kontsideratzen al duzu? Egia esan ez oso. Ez da oso kirol ezaguna, horrez gain, jendeak erraza delakoan ikusi edota baloratzen du, berarekin dakartzan zailtasun guztiak gutxietsiz. Nola sentitu zinen halako emaitzak lortu ostean? Azken denboraldian, Europako Txapelketan hirugarren eta mundu mailan hamargarren postuak eskuratu nituen, oso gustura sentitu nintzen horiek lortu ostean, izan ere, horrenbeste sakrifizioren ondoren pozez eskuratzen da beti saria. Gainera, Europakoan ez genuen pentsatu ere egin postu hori lortzera helduko ginenik, hori bai, lasterketa aurrera zihoan heinean, nahiko aurrean ikusi genuen geure burua, pixkanaka-pixkanaka gure animoak igoz joan zitzaizkigularik, horrela hirugarren postua nire taldekide zumaiarrarentzat eta niretzat izanez. Zenbat entrenatu behar izan duzu horrelako emaitzak lortu ahal izateko? Badira 7 urte klubean hasi nintzenetik. Hasiera batean astean hiru entrenamendu egiten nituen, baina emaitzak hobetu ahala hauek ere gehituz joan ziren. Orain, adibidez, astean egunero entrenatzen dut astelehenetan izan ezik, asteburua ere barne. Igandeak izaten dira okerrenak, jajajajaja. Udan, ordea, txapelketak medio, egunero praktikatzeaz gain astearte zein ostegunetan goiz eta arratsaldez izaten nituen entrenamenduak. 9


Pentsatu al zenuen sekula honaino helduko zinela? Ez. Beti nahi izan dut kirolen batean nabarmena izan, baina ez nuen sekula pentsatu piraguismoa izango zela honetarako aukera emango zidana. Gazteetatik ibili naiz Euskadi zein Espainia mailan postu honak eskuratzen, baina azken urteetan izan dut benetako igoera, binakako txapelketetan. Etorkizunera begira, zein asmo dituzu? Datorren denboraldia niretzat Jubenil mailako bigarren urtea denez, aurreko urtean baino zaharragoa izatean errazagoa izango dut seguruena emaitzak lortzea. Berdin entrenatzen jarraitzeko asmoa dut eta ea aurten ere bai Europako eta bai Munduko txapelketetarako sailkatzen naizen. Hemendik bi denboralditara ordea, sub 23 kategorian sartuko naiz eta orduan emaitza onak lortzea askoz ere zailagoa izango den arren, ahalik eta gehien saiatuko naiz.

10


AURKITU EZBERDINTASUNAK

11


KEXATZEAGATIK KEXATU “Nola liteke gobernuak ezer ez egitea?”. “Zer uste dute egiten ari direla politikari ustel eta hipokrita hauek?”. Beti kexaka gabiltza, baina ezer ez dugu egiten horren aurka, beraz, ikusi beharra dago hipokrita zein den hemen. Mundu hau nagikeriaz zikindurik dago; asko hitz egin, gutxi egin. Gauzez kexatu beharrean gauza horiei hobekuntzak eta hori lortzeko mugimenduak sortu beharko genituzke. Hitzak gehi ekintzak. Errazena baita errua bota eta jasotzea. Zailagoa, ordea, erru horren aurrean aurrera egin eta irtenbideak aurkitzea. Hala ere, egia da hainbat jenderen hitzek iraultzak eta mugimenduak sortu dituztela. Marxen hitzek marxismoa sortu zuen, Washington eta bere jarraitzaileek Amerikako Iraultza sortu zuten. Baina beti ere, hitzez gain, ekintzegatik eta borrokagatik egin zuten aurrera. Gu, aldiz, sofaren magal epelean eseri eta telebistari kexaka ibiltzen garen alperrak gara, telebistak entzungo baligu bezala, krisiaren, korrupzioaren edo genero indarkeriaren errua berarena eta bertako pertsonena baita. Utz diezaiogun kanpora begiratzeari barrura begiratu baino lehen, bakoitzaren esfortzuaz denon indarra sortuaz.

12


Miley Cyrusek ikurrina bat astindu zuen Bartzelonako kontzertuan Joan zen Ekainaren 1 3an, Bartzelonako Palau Sant Jordin eskaini zuen kontzertuan gertatu zen. Jarraitzaile batek luzatu zion ikurriña eskuan hartu eta astinduz dantza egin zuen abesten zuen bitartean. Munduko burko borrokarik handiena Joan den urriaren 1 ean gainditu zuten errekorra Kaliforniako unibertsitate batean. 4.200 pertsonek hartu zuten gerra izan zen. Errekora hobetzeko gai izango al ginateke? Aerosmith musika taldea “Guitar Hero”ko izarra Talde estatubatuarrak diru gehiago irabazi du euren “Guitar Hero” bideojokoko bertsioarekin gehien saldu duten diskoarekin baino. (Disko bat baino)

BA AL DAKIZUG G zenbat urte izatera iritsi zen munduko pertsonak zaharrenak? Jeanne Calment emakume frantsesa izan da urte gehien bizi izan den persona. 1 997an hil zen 1 22 urte soilik zituela. Gaur egun bizi den pertsonarik zaharrena Misao Okawa japoniarra da, 11 5 urterekin. Neskatxa bat Jeannerekin konparaturik. direla?

G ostruken begiak euren garuna baino handiagoak

Harrigarria badirudi ere, egia da. Beraien begiak plater txiki baten tamainakoak dira. Garuna, berriz, ez dute intxaur bat baino handiagoa. 13


MESEDE BAT Orio bezalako herri batean inoiz ez zen gertatzen ezer aipagarririk, horregatik, inork ez zuen inoiz pentsatu hilketa bat gertatu zitekeenik halako herri lasai batean. Andrea Rekalderen aitarena zen gorpua, Motondoko inguruetan aurkitu zuen bertako bizilagun batek txakurra paseatzen ari zela. Antonio, Anton bere lagunentzat, portuan zegoen itsasontziei begira bere lagunak hurbildu eta azken berriak kontatzen hasi zitzaizkionean. -Esaten ditek buruan kolpe batez akabatu zuala –esan zion Juanek, bere soldaduskako garaietako lagunak- agian istripu bat bakarrik izan zuala esan ditek. -Eta zelatan hilketaren susmoak? –galdetu zuen Antonek Maria Carmenek, bere emaztea zenak, egin zituen puntuzko jertsearen mahukak jasotzen zituen heinean. - Zirkunstantziak oso arraroak hituan, zer egiten zuan Iñigok Motondon? Eta nolatan jo zuan burua harriaren aurka? –galdetu zion bere beste lagun Luisek. -Tira, Iñigo egunero joaten zuan ibiltzera eta ez zuan Iñigo erortzen ikusi diagun lehen aldia izango, beti mozkortuta zihoan –erantzun zion lehorki Antonek. Itsasontzitik begirada baztertu eta plazarantz begiratu zuen. Bertan zegoen Lourdes. Iñigoren gorpua aurkitu zutenetik, emakume hura beti zegoen aulki berean eserita. Hasieran inork ez zekien zein zen. Miriam ertzainari esker jakin zuten Iñigoren kasua zeraman inspektore zuzendaria zela. -Istripu bat? –galdetu zion Mikelek Lourdesi, bere buruzagiari. Ikertzaile taldea iritsi berria zen Donostiatik Oriora hildako baten gorpu baten agerpena zela eta. Goizeko bederatziak 14


aldera Andoni Etxabe bere txakurra paseatzen ari zela aurkitu zuen gorpua eta ertzaintzara deitu zuen. -Bizilagunek diotenez ohikoa da jendea hemendik paseatzen ibiltzea –jarraitu zuen Mikelek- agian sinpleki erori eta harriarekin jo zuen burua. -Ba al duzu zerbait? –galdetu zion Lourdesek Markel auzitegiko medikuari Mikeli ez entzunarena eginez. -Ez gehiegi, ez du batere laguntzen euriarengatik ibaiaren urmaila igo izanak, urak arrasto asko ezabatzen ditu –erantzun zion Markelek latex-ko eskularruak kentzen ari zelaAutopsiaren emaitzak izan arte ez da ezer segurua izango baina gorpuaren zurruntasunarengatik hiru-bat egun hilik daramatzala esango nuke eta kontuan izanda nola duen puztuta sabela, alkoholarekin arazo bat zuela esango nuke, beraz agian bihotzeko bat eman zion eta sinpleki erortzean burua kolpatu zuen. Jauzitxo bat eman zuen eserita zegoen bankuan bere sakelean mugikorraren bibrazioa sentitu zuenean. Sakelatik mugikorra atera zuen; Mikel zen. Telefonotxo berdea sakatu eta erne entzun zuen Mikelek esaten zion guztia. Markel ez zebilen oker. Autopsiaren emaitzek Iñigok alkoholarekin arazo handi bat zuela esan zuten, baina ez zegoen guztiz zuzen ezta; Iñigo ez zen bihotzeko batez hil. Orfidal dosi handi bat irentsi zuen, baina ez gaindosi batez hiltzeko modukoa. Lehen susmoak bazituen jada ez zuen zalantzarik. Lourdesek argi zuen Iñigo hilketa baten ondorioz hil zela. (Jarraituko du...)

15


Ikasleen bizitza erraza omenG Zenbat aldiz entzun diegu gurasoei esaten ikasleen bizitza erraza zela. Kontua galdu dut. Egia da ikaslearen bizitza erraza dela hasieran, baina batxilergoan dena aldatzen da. Bertan hasten da erokerien zikloa: etxeko lanak, ikasi eta azterketak egin. Gure bizitza horretara mugatuko da hurrengo 2 urteetan. Ziklo horretan ondo moldatu beharko genuke, baina beti dago ikasgairen bat harpa jotzeko: matematika, historia, filosofia... Hau ez bazaizue nahiko iruditzen oraindik gehiago dago: selektibitatea. Hautaproba 1 00m-ko lasterketa bezalakoa da. Urte osoan ikasitako guztia praktikan jarri beharko duzulako egun batzuetan. Ez dut uste Usain Bolt-ek ere lortuko zukeenik hau egitea. Hainbeste ordu ikasi ondoren, lo falta izanik eta buruko ile guztietatik tira ondoren, azterketa eguna iristen da. Autobusa hartzea abentura bat da. Denak sardinak bezala pilatuta joaten gara (otoitz egin ea albokoak goizean dutxa bisitatu duen). Bertara iristean, gela batera bidaltzen zaituzte ezezagun askorekin eta gainera, zaintzeko irakasle bat baino gehiago dago (eraman “txuleta” bat adorea baduzu). Uste baduzu eguna hor bukatu dela, gaizki zabiltza, adiskide. Beste azterketa bat egin beharko duzu eta hurrengo egunetan ere bai. Honen ondoren bizirik jarraitzen baduzu eta behar duzun puntuazioa lortu, hainbeste espero zenuen helmugatik gertu egongo zara, baina helmuga hori, zure ameskaizto bihurtu daiteke. Azken finean hurrengo fasean ere erokerien ziklo berri bat zain dago: erokerien zikloa 2. bertsioa!! “Berriz disfrutatuko dituzu hainbeste faltan somatu dituzun ero egun horiek!” (ironia punttuaz irakur ezazu). Ikasleen bizitza ez da erraza, liburuen kontrako borroka bat delako. Borroka hau 2 urterekin hasten da eta noiz arte iraun dezakeen... (gogoan ditut medikuntza ikasten hasi ziren adiskide batzuek, eskumiñak hemendik!!). Hurrengoan, gurasoek ikaslearen bizitza erraza dela esaten dizuetenean atera motxilatik liburuak eta apunte guztiak, eta mahai gainean jarri, ea nolako aurpegia gelditzen zaien (bidali argazkia ahal baduzu). “Ez dago loriarik sufrimendurik gabe” (sufrimendua zuentzat, loria niretzat). Adiskideok, egin daitekeen gauza bakarra liburuei aurre egitea da (ez erotu bitartean, ados?). Zorte on denoi eta Gabonak asko aprobetxatu, beharko duzue eta.

16


Txokolatezko galletak 11 0 g gatz gabeko gurin 1 00 g azukre beltz 60 ml ezti Arrautza 1 Gatz pixka bat Goilarakada bat azukre bainilatu goilarakada erdia legami kimiko goilarakada erdia sodio bikarbonato 200 g irin integral 50 g irin 1 50 g txokolate pinporta Nola egin: 1 . Labea aldez aurretik berotu 1 80ยบC tara, eta prestatu bi bandeja engrasatu (olio pixka batekin). 2. Gurina zatikatu, eta azukre eta eztiarekin batera ontzi batera bota. Nahastu. 3. Erantsi arrautza, azukre abainilatua eta nahasten jarraitu. 4. Beste ontzi batean irina eta sodio bikarbonatoa nahastu eta pixkanaka beste nahasketarekin elkartu. Bitartean nahastu eta irabiatu masa homogeneo bat lortu arte. 5. Txokolatezko pinportak bota eta ondo nahastu masa guztian zehar egon daitezen. 6. Azkenik masa horrekin proportzio berdinetako bolatxoak egin eskuz, eta bandejetan jarri. 7. 1 0 minutuz labean sartu, gustuaren arabera gorritzen utzi. 8. Labetik atera eta jalkitzen utzi hoztu arte. 17


SERIOTASUNA KIROLEAN Askotan hitz egin dugu gure taldean edo kirolean ibiltzen den jendeak kirola praktikatzeko orduan duen seriotasunaren inguruan. Talde-kirolak konpromisoa eta zure taldearekiko errespetua inplikatzen du, baina ohikoa da hau elkarrekin bronkaka eta builaka jardutearekin lotzea. Denok izan dugu entrenatzaile bat baino gehiago eta bakoitzak bere ikuspuntua izan ohi du gai honen inguruan, baina guk izan ditugun esperientziek erakutsi izan digute guztiaren gainetik talde-giroak eta elkarri eman behar diogun indarrak laguntzen duela gogoz eta ilusioz hartzen gure lana. Bronka on batek espabilatzen lagun diezaioke gure lagunari, baina, azken batean, bere aldetik jartzen ez badu alfer-alferrik ari gara. Ondorioz, lerro hauetatik Oteitzako ikasle kirolari guztiak bultzatu nahi ditugu euren taldeetan izan ditzaketen rollo txar guztiak baztertzera eta, hala, emaitza hobeak lortzera.

18


GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!

19


SAN TOMAS JAIALDIA 201 4 EGITARAUA 08:00etan: Bakoitza bere gelara. 08:45ean: Trikitilariei jarraituz Gaztelekura 08:55ean: Jaialdiaren aurkezpena 09:00-11 :00 : PATATA-TORTILLA LEHIAKETA 1 .txanda: 9:1 0etik 1 0:00ak aldera. (1 2 tortilla) 2.txanda: 1 0:00etatik 1 0:45 aldera (1 2 tortilla) 1 2:00etan: epaimahaiaren dastaketa eta puntuazioa. 09:00-1 2:00: MUS TXAPELKETA AGENDA 21 : OTAR JASANGARRIA IRABAZI NAHI AL DUZU? KONTZERTU PAREGABEA!!! 1 0:00etan: OTEITZAKO Eskupilota TXAPELKETA OLINPIKOA! 1 2:30ean: SARI- BANAKETA 1 3:00 inguruan: Denon artean dena jaso, txukundu eta OPORRAK!!!!! ONDO JUN ETA TXINTXO IBILI

20

Profile for Oteitza Lizeo Politeknikoko Kalapitariak

Kalapita 9  

Oteitzako gabonetako kalapita

Kalapita 9  

Oteitzako gabonetako kalapita

Profile for oteitzalp
Advertisement