Kalapita 9

Page 16

Ikasleen bizitza erraza omenG Zenbat aldiz entzun diegu gurasoei esaten ikasleen bizitza erraza zela. Kontua galdu dut. Egia da ikaslearen bizitza erraza dela hasieran, baina batxilergoan dena aldatzen da. Bertan hasten da erokerien zikloa: etxeko lanak, ikasi eta azterketak egin. Gure bizitza horretara mugatuko da hurrengo 2 urteetan. Ziklo horretan ondo moldatu beharko genuke, baina beti dago ikasgairen bat harpa jotzeko: matematika, historia, filosofia... Hau ez bazaizue nahiko iruditzen oraindik gehiago dago: selektibitatea. Hautaproba 1 00m-ko lasterketa bezalakoa da. Urte osoan ikasitako guztia praktikan jarri beharko duzulako egun batzuetan. Ez dut uste Usain Bolt-ek ere lortuko zukeenik hau egitea. Hainbeste ordu ikasi ondoren, lo falta izanik eta buruko ile guztietatik tira ondoren, azterketa eguna iristen da. Autobusa hartzea abentura bat da. Denak sardinak bezala pilatuta joaten gara (otoitz egin ea albokoak goizean dutxa bisitatu duen). Bertara iristean, gela batera bidaltzen zaituzte ezezagun askorekin eta gainera, zaintzeko irakasle bat baino gehiago dago (eraman “txuleta” bat adorea baduzu). Uste baduzu eguna hor bukatu dela, gaizki zabiltza, adiskide. Beste azterketa bat egin beharko duzu eta hurrengo egunetan ere bai. Honen ondoren bizirik jarraitzen baduzu eta behar duzun puntuazioa lortu, hainbeste espero zenuen helmugatik gertu egongo zara, baina helmuga hori, zure ameskaizto bihurtu daiteke. Azken finean hurrengo fasean ere erokerien ziklo berri bat zain dago: erokerien zikloa 2. bertsioa!! “Berriz disfrutatuko dituzu hainbeste faltan somatu dituzun ero egun horiek!” (ironia punttuaz irakur ezazu). Ikasleen bizitza ez da erraza, liburuen kontrako borroka bat delako. Borroka hau 2 urterekin hasten da eta noiz arte iraun dezakeen... (gogoan ditut medikuntza ikasten hasi ziren adiskide batzuek, eskumiñak hemendik!!). Hurrengoan, gurasoek ikaslearen bizitza erraza dela esaten dizuetenean atera motxilatik liburuak eta apunte guztiak, eta mahai gainean jarri, ea nolako aurpegia gelditzen zaien (bidali argazkia ahal baduzu). “Ez dago loriarik sufrimendurik gabe” (sufrimendua zuentzat, loria niretzat). Adiskideok, egin daitekeen gauza bakarra liburuei aurre egitea da (ez erotu bitartean, ados?). Zorte on denoi eta Gabonak asko aprobetxatu, beharko duzue eta.

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.