Page 1

201 5eko maiatza 11 . alea


Aupa kalapitazaleok! Hemen gaude berriz ere 11 . alearekin zuei kurtso amaiera alaitzeko. Udarako plan berezirik? Lanen batean hasteko asmorik? Batzuek selektibitatea eta globalekin kokoteraino egongo zaretenez hemen daukazue gure holidayplanniga. Holiday-Planniga: 7:00 Iratzargailuarekin esnatu. 7:01 Berriz ere lo hartu 11 :00 Berriz esnatu 11 :30 Kirol pixka bat egitera joan: Getarira oinez paseo bat, surfa egiten SAIATU, Girien tropak saihestu, eguzkia hartu, etab. 1 3:30 Poteoa Musika Plazan 1 5:00 Balkoira irten eta lokuluxkatxo bat egin 1 6:00 Hondartzara 1 7:00 Futbol partidoa beste koadrila baten kontra hondartzan / eguzkia hartu / kartetan ibili (asesino) Azkeneko orrian jarraituko du.

2


OPORRAK Oporrak, denon ortzi-muga. Paradisua, gertu eta era berean, urrun. Tartean, azterketen basamortua. “Sodio hidroxidoa eta burtsa parlamentuan metafisikari buruzko debate bizian ari zirela mitokondrien erreboltek Gerra Zibilaren hasiera eragin zuten, kosmosaren eta zulo beltzen teoriak pikutara bidaliz�. Historia, biologia, ekonomia, kimika, fisika, filosofia K denak buruan pilatzen zaizkigu kakao mentala eraginez. Baina lasai, odisea honek ez ditu Ulisesenak bezala 1 0 urte iraungo. 1 . batxilergokoei eta zikloetakoei azken esprintxoa besterik ez zaizue falta. Azterketa aste bat, zer da hori urte guztiko txapak entzun eta gero! 2. batxilergokoei, berriz, zortea opatzea besterik ez da geratzen. Oinaze eta buruhauste denen ondoren zuei ere oporrak iritsiko baitzaizkizue! Inoizko onenak izango dira, inolaz ere! Hala ere, egongo da betiko irakasle edo guraso graxioxoa, horrelako opor luzeak ez ditugula merezi esaten. Nola ezetz! Buru-jate hilgarria jasan ondoren, hamaika koaderno deribatu eta integralekin bete ondoren, eta aristokrata harroen bizitzak ikasi ondoren inork ezin digu hondartzan eguzkia hartzen nahi adina denbora pasatzeko eskubidea kendu. Surfa egin, mendi bueltak lagunekin, mundua ikusi, etab. Zereginen zerrenda infinitua duzu, beraz, udara gozatu! P.D.: Mugikorra eta antzeko gailuak alde batera utzita eguraldiaz eta lagunez gehiago disfrutatzen dela gogorarazten dizuet. 3


Sudokuak hainbeste gustatzen zaizkizuenez...

4


5


Jaietan ikusi dituzu...

Ikus dezagun...

6


IRAKASLEEI PELOTA EGITEA (KOIPEA EMATEA) EZ DA HAIN TXARRA Irakasleari “pelota egitea� edo koipea ematea gaizki ikusia dago, baina jende asko ez da ohartzen horrek dakartzan onurezK Hasteko, irakasleak esaten duena entzun arretarekin eta apunteak hartu esaten duen guzti-guztiari, horrela irakaselak pentsatuko du ikasle ona zarela eta egunen batean etxerako lanak egitea ahazten bazaizu...ez kezkatu, ez dizu ezer esango! Aholkua: grabatzailea eraman dezakezu irakasleak esaten duen ezer ez ahazteko. Bestetik, irakasleak ariketaren bat zuzendu behar badu eta ahaztu egiten bazaio, zuzendu egin behar dela gogorarazi diezaiokezu, irakaslea ohartuko da lanerako prest zaudela eta edozein unetan bere laguntza jaso dezakezuK Aholkua: ariketa extrak egitea ere ez legoke gaizki irakaslearen arreta erakartzeko. Agenda erabiltzea ezinbestekoa. Azkenik, garrantzitsua da irakasleari noizbehinka bonboiak oparitzea, izan ere, txokolateak zoriontsu egiten gaitu eta goseak umore txarreko jarri, horrela, irakasleak zuzentzeko garaian ez dira hain zorrotzak izango. Aholkua: hau komeni da azterketen garaian egitea.

7


USTELKERIA Gure sudurraren aurrean billete sorta bat astintzean, segituan antzeman dezakegu diruak botatzen duen usaina. Usain hori areagotu egiten da dirua eskutik eskura pasatzean, jende gehiagok erabiltzean. Kiratsa gogortzen joaten da ahalik eta ustela botatzen hasten den arte; nazkagarria inondik ere. Baina, gogortzen joan ahala, inguruko jendea konturatzen hasten da esku artean daramazunak zerbait arraroa duela, azkenean gehiegi usaintzen den arte; eta orduan inputatu egiten zaituzte. Gizakiak, beste espezie asko bezala, maltzurrak gara, geurekoiak. Ahalik eta gehien egingo dugu gurea lortu arte, albokoari begiratu ere egin gabe. Beti gabiltza kapitalismoaz kexuka, hipokrisia batean murgilduta, eta gero gu gara kontsumistenak eta geurekoienak, baina norberak berea ikustea beti da zailagoa. Kontua da pertsona batzuk besteak baino maltzurragoak direla, eta muturreraino eramaten dute berekoikeria hori. Guztion dirutik pixka bat hartzen dute, beraien interesetarako, “guztiona bada, nirea ere bai” pentsatuz; berekoi alaenak! Inork ikus ez ditzan Suitzara edo Arubara dirua eraman eta guztia ahaztuko bagenu bezala egiten dute K inozoak! Ferrariak eta Porscheak perretxikoak bezala ez direla hazten guztiok dakigu, aizue. Azkenean, harrapatu egiten dituzte asko eta asko, eta baita kartzelatu ere, epailea bera ustela ez bada, noski. Ustelkeria honi amaiera emateko modu bakarra zigorrak gogortzea da, dirua bueltatzera behartu ondoren, jakina. Kartzela zigor luzeak jarri behar lirateke; izan ere, harrigarria da denbora luzeagoa ematea kartzelan telebista bat lapurtzeagatik, zergak ordaindu gabe milioiak “aurrezteagatik” baino.

8


Zein irakasle da?

9


N o n d i k d a to r G o o g l e i z e n a ? Zergatik bilatzaile honen sortzaileek aukeratu zuten izen hau? Abiapuntua Interneten asmakizuna baino askoz lehenago bilatu behar da, 1 938an, 9 urteko ume batean, Milton Sirotta izenekoa. Ume honen osaba matematikaria zen, Edward Kasner estatubatuarra, eta behin Kasner-rek izugarri handia zen zenbaki batekin lanean zebilen. Zenbaki hau 1 0 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 000 zen, hau da 1 bat eta 1 00 zero. Kasner-ek Milton-i hitz bat esan zezan eskatu zion, zenbakiari izena jartzeko, eta umeak gugol esan zuen (googol ingelesez). Google enpresa sortu zenean Googol izena aukeratu zuten, haien hitzetan “Konpainiaren egitekoa den web-ean eta munduan eskura dagoen sekulako informazio-kantitatea antolatzea islatzen duelakoâ€?. Hala ere, ortografia-akats batengatik, azkenean izena Google bezala geratu omen zen. Gugol izugarri handia dugun zenbakia da. Kalkulagailu gehienak 9,9999999E+99 = 0,99999999*gĂşgol dute adieraz dezaketen zenbakirik handiena, hau da, gugol bat baino pixkat gutxiago. Unibertsoan gugol bat baino askoz gutxiagokoa da atomo kopurua, baina, noski, honek ez du esan nahi, ezta gutxiagorik ere, gugol bat infinitua bezalakoa dela. Hau horrela izanik, laster beste zenbaki neurriezin batzuk asmatu zituzten, mugatuak izaten jarraitzen dutenak: gugolplex (1 eta gugol bat 0 ondoren) edota gugolduplex (1 eta gugolplex 0 ondoren). Azken bi zenbaki hauek hitzez edo notazio zientifikoz adierazi behar dira. Paper bat erabiliko bagenu 0 guztiak jartzeko, gure unibertsoa baino handiagoa izan beharko zen paper hau. Beraz, ikusi dugunez, gure bizitzan sarritan ikusten dugun hitz soil bezain bakun baten atzean oso historia luze eta iradokitzailea aurki daiteke. 10


Ze rg a ti k d u te i tsu l a p i koe k txe rri txo i txu ra ? Edozein gauzak du bere arrazoia, eta itsulapikoen itxura ezagunak, txerritxoarenak alegia, badu bere azalpena. Txerria oparotasunaren eta ugaritasunaren ikurra izan da beti. Europako familia txiro askok txerri bat gordetzen zuten, egoerak txarrera eginez gero, saldu ahal izateko. Horregatik, txerri bat edukitzea etorkizunerako nolabaiteko bermea izatea zen. Euskadin, adibidez, txerria hiltzean, urtebeterako jana edukitzea zen. Horregatik guztiagatik lehen itsulapikoek txerriaren itxura zuten, aurreztearen eta etorkizunerako gauzak gordetzearen adierazlea zelako. Baina hori ez da itsulapikoen itxuraren azalpen bakarra. Bada beste teoria bat, ingeleseko hitz-joko bati erreferentzia egiten diona. Ingelesez, txerriari ‘pig’ esaten zaio, eta lehen itsulapikoak egiteko erabiltzen zen materialari, buztinari, ‘pygg’ esaten zaio. Bi hitzak oso antzerakoak dira, eta, zenbaiten ustez, hitz-joko horren ondorioz dute itsulapikoek txerritxo itxura.

11


Ione Zinkunegi -Ongi da, izan gaitezen franko –erantzun zion Amaiak galdeketa guztian erabili ez zuen ahots tonu batez; hirazDenbora luzez egon nintzen errepidean istripu bat egon zelako eta auto-ilara luze batean egon nintzelako denbora luzez –Lourdesek hitz egiteko keinua egin zuen baina Amaiak isilarazi egin zuen- Itxaron mesedez, ez dut bukatu. Badakit ezin dela frogatu ni ordu horietan errepidean egotea, normalean autopistatik joaten naiz baina kasualitate handiz, egun hartan ez nintzen autopistatik joan. Baina orain hitz dezagun franko; nik ez nuen hil Iñigo. Egia esango dizuet, bai, askotan pentsatu nuen hiltzea baina inoiz ez nuen egin. Gainera oso ondo pentsatua nuen nola egin, “Arsénico por compasión” filmean inspiratu nintzen. Nire aitak nekazaritzarako produktuak egiten dituen fabrika bat du, beraz, ez zen zaila izango artsenikoa lortzea, parasitoak hiltzeko produktu askok duten osagai bat da. Udan nire alaba eta ni oporretara joaten gara, Iñigok ez du inoiz nahi izan. Oporretara joan aurretik emango nion pozoia, janariarekin batera edo agian bere edarian. Egia da ez dela arrastorik uzten ez duen pozoirik existitzen baina baita ere egia da denborarekin gorpuek alterazioak sufritzen dituztela. Nahiko sinplea litzateke Iñigoren bizitzarekin amaitzea, eta zerbait gaizki aterako baldiz bazen beti izango nuen irtenbideren bat beste herrialde batean; familia dut Europako beste herrialdeetan eta baita Ameriketan. Isiltasun handi batek inguratu zituen hirurak Amaiak hitz egitea amaitu zuenean. -Konturatzen zara esan duzunak hiltzaile baten testigantza ematen duela? –galdetu zuen Lourdesek oraindik bere harriduratik atera gabe. 12


-Bai, baina ez da –erantzun zion lasaitasunez Amaiak- Hilketa baten planak esan dizkizuet, baina fantasiak izatea ez da krimen bat, denok dugu eskubidea amesteko. Ez iezaiozue eman garrantzi gehiegi oraintxe esan dizuedan guztiari, gauza bat bakarrik interesatzen zaizue; nik ez nuen Iñigo hil. -Emango didazu zati bat? –galdetu zion Mikelek bere neskalagunari. -Ezta pentsatu ere –erantzun zion txokolatezko izozkia jateari utzi gabe. -Ez zaitez izan zekena! -Zekena ni? –galdetu zion samindurik- Beti berdina egiten duzu! Dendan gaudenean izozki bat jateko gogorik ez duzula esaten duzu eta ondoren niretik emateko eskatzen didazunean ergela bezala eman egiten dizut. Ba, badakizu zer? Amaitu egin dugu horrekin –erantzun zion irmo. -Neska, exageratzen ari zara! -Exageratzen? Joan zaitez pikutara! –bizkarra eman zion eta autopistako zubiari begira jarri zen izozkia jaten zuen bitartean. Mikelek hozka egin zion ezpainari barrea eutsi nahian. Izugarri gustatzen zitzaizkion bere neskaren prontoak. Besoez inguratu zuen neskaren gerri fina eta kokotsa bere sorbaldaren gainean jarri zuen. Muxu ezti bat eman zion belarriaren atzealdean eta bere besoen artean erlaxatzen zela sentitu zuen. -Haserretu egin zara nirekin? –xuxurlatu zion belarrira. -Badakizu ezin naizela zurekin haserretu, baina batzuetan izugarrizko tontakeriak esaten dituzu. -Ongi dakizu ez dudala eskarmenturik –irribarre egin zuen neskaren irri gozoa entzutean- E, Andrea –deitu zuen. -Zer? -Emango didazu izozki zati bat? –galdetu zion. -Ai amaK -hasperen egin zuen- Jai dut zurekin. 13


5 hilabete beranduagoK Lourdesek eta Mikelek elkarri begiratu zioten aho zabalik. Duela hamar minutu agure hura komisarian sartu zen Iñigoren kasuari buruzko informazio baliagarria zuela esanez. Sekulan ez zuten pentsatuko halako informazioa izango zuenik. -Barkatu baina, errepika zenezake esan duzuna? –galdetu zion Lourdesek harriduratik atera ezinik. -Ez dakit zer ez duzuen ulertu –esan zion apalki Antonek- Nik hil nuen Iñigo. -BainaK -Mikel beti izan zen oso trebea hitzekin baina une hartan ez zekien zer esan- Zuk? Zergatik? -Mesede bat egin nahi nien Andrea eta Amaiari –erantzun zion agureak. -Mesede bat? Iñigo hiltzea mesede kontsideratzen duzu? –galdetu zuen Lourdesek begiak asko irekiz. -Bai –erantzun zion irmo- Sinets nazazue, mesede handi bat egin diet ama alabei nazkagarri hura bidetik kenduaz. Liskar bat, bat bakarra entzungo bazenuten ulertuko zenuten zergatik egin nuen egindakoa. Inoiz ez dut ulertuko nolatan tratatu dezakeen norbaitek horrela bere familia. Iñigok ez zuen bizitzea merezi, zoriontsu bizitzeko behar zuen guztia zuen, familia eta lagunak, eta hala ere, inoiz ez zen gai izan zuen guztia baloratzeko. Nire emazteak ez zuen inoiz umerik izan, esterila zen, eta Iñigok bestalde, alaba bat zuen eta inoiz ez zuen merezi zuen maitasunez tratatu. Norbait ez bada gai duena baloratzeko, hobeto da besteen sufrimenduarekin amaitzea. Lourdesek besoak gurutzatu zituen eta denbora tarte luze batez Antoni begira egon zen. Egia zen hiltzaile bat zuela aurrean, baina ados zegoen esaten ari zen gauza askorekin. Markelek, bere senar ohiak, ere ez zuen baloratzen beraien artekoa eta dibortziatzen amaitu zuten. Neurri batean Antonek arrazoi zuela uste zuen Lourdesek. -Nola egin zenuen? –galdetu zion emakumeak. -Nola hil nuen? –Lourdesek buruaz baietz egin zuen- Ez zen oso zaila izan, denbora behar izan nuen dena prestatzeko baina

14


egia esan nahiko erraza izan zen. Lo egiteko arazoak ditut eta orfidala errezatu zidan medikuak. Banekien arratsalde hartan Amaia eta Andrea joan egin zirela, beraz, hauek joan arte itxaron nuen. Bostak aldera ziren, poteatzera joateko Iñigoren ordu gustukoena. Bere etxera joan nintzen eta nirekin trago batzuk hartzera etortzeko esan nion. Inozente hark ez zuen susmorik –irribarre txiki bat agertu zen agurearen aurpegian- Segituan izugarrizko mozkorra harrapatu zuen. Komunera joatean droga edarian jartzea pentsatu nuen baina hain zegoen mozkorra, ez zuela beharrik izan, ia disimulurik gabe drogatu nuen eta bera konturatu ere ez zen egin. Buelta bat ematera gonbidatu nuen, nire autora igo ginen eta Motondora eraman nuen. Izugarri erraza izan zen. Ez zuen oreka pixka bat ere, bultzada txikitxo bat eta bera bakarrik erori eta burua kolpatu zuen. Norbaitek gorpua ikusiko zuenaren beldur nintzen baina orduan euria hasi zuen eta kezka guztiak desagertu ziren, eguraldi harrekin inork ez zuen gogorik izango bertatik paseo bat emateko. Lourdesek hasperen egin zuen eta Mikelek aho zabalik jarraitzen zuen ezer esan gabe. Aurrean zuten hiltzailea, eta orain, zer? Espainiako legeen arabera pertsona batek hirurogeita hamar urte baino gehiago baditu ez da kartzelara joaten arrazoi humanitarioengatik. Zer egin behar zuen Antonekin? -Nik oraindik ez dut gauza bat ulertzen –esan zuen Mikelek bere isiltasunetik ateratzen- Iñigoren kasua duela bost hilabete ireki zen, zergatik salatzen duzu orain zure burua? –Antonek bizkarrari eragin zion. -Ezin dut aurrera jarraitu Amaia eta Andrearen bizitzak nola okertzen diren ikusten. Ahalegin handia egin dute aurrera egiteko eta bizitza normal bat izateko baina jendeak susmagarritzat hartzen dituzte eta baztertu egin dituzte. Ezin dut jarraitu egoera hori ikusten, ez zerbait egin badezaket gauzak aldatzeko. Oraintxe bertan familia horrek ahaztu egin behar du, inoiz ez dira zoriontsu izango ez badute iragana iraganean uzten. Ahaztu egin behar dute eta kasua ixten ez den bitartean inoiz ez dute ahaztuko, beraz, hemen nauzue; ni naiz Iñigoren hiltzailea.

15


Txokol a te zko b i zkotxoa O re o g a i l e te ki n Osagarriak: 4 arrautza 1 eta ½ irin basoa 1 eta ½ azukre basoa 1 baso kakaoa ahutsan ½ baso girasol olioa ½ baso esne 1 baso legami Gurina piska bat Milka txokolate tableta 1 edo 2 (aukeran) Oreo galletak Prestakuntza: Bol handi batean arrautzak eta azukrea bota eta nahasi. Olioa eta esnea bota eta berriz nahastu. Dena ondo nahastuta dagoenean kakaoa bota, irina eta azkenik legamia. Nahastu ondo-ondo. Labean sartuko duzun ontzia prestatu: gurinez igurtzi ontzia eta irina bota gainetik nahasketa labean ez dadin moldera itsatsi. Bota orea ontzira. Labea 1 80ºC ra berotu, ontzia sartu eta utzi ordu betez. Azkenik, bizkotxoa egina dagoenean atera labetik eta plater batera pasa hoztu dadin. Bitartean Milka txokolatea hartu eta urtu (tableta bat nahikoa ez baldin bada bi tableta urtu). Urtutakoan bota bizkotxoari goran nahi bezainbeste. Bizkotxo ainean txokolatea banatu eta Oreo zatiak jarri erditik moztuta nahi duzun moduan. Hau dena egindakoan moztu bizkotxoa eta gozatu.

16


AG E N D A 2 1 e ko G ALLE TAK Osagaiak: 250 gr irin 1 50 gr gurin 1 50 azukrea (beltza ala txuria) arrautza bat legamia (sobre bat) gatz pittin bat. Dena nahastu: lehenda bizi gurina eta azukrea, eta gero gehitu arrautza... Beno, egia esan, ordena bat ala beste izan beti geldituko dira goxoak galletak. Orea egiten duzuenean hozkailuan sartu eta 30 minutu utzi. Gero atera, forma eman eta 1 5 minutu labean 200 gradutan utzi. Agenda 21 eko galletak prest jateko!

17


KAPRIKORNIO: Leihotik begira igarotzen dituzu egunak kanpoko eguzkiizpiei begiraK ez kezkatu, dena lehenengoan gaindituko duzu eta! Uda hau zeurea izango da, egun ezin hobeez jositako zerrenda perfektua osatuko baituzu datorren kurtsoa hasi baino lehen. LEO: Beroak burua galtzera behartzen zaitu, udara usaina ezin kutsakorragoa baita guztion artean. Utzi iezaiozu, bada, hainbeste zoriontasunen artean lekutxoren bat maitasunari, Santa Marinetan zain edukiko duzu eta aspaldi begiz bota duzun hura. Irrifarbatez egin aurre azken aste gogor hauei, saria ederra izango baita! KANTZER: Lanak gora eta beheraK arnas pixka bat hartu ezazu! Arratsalde luzeak etxean igarotzeak ez dizu onik egingo, irten kalera eta arnastu aire garbi eta goxo hau, zure garunak ere apurtxo bat deskantsa dezan. Ez ahaztu ordea aurkezpenen egunak ondo apuntatzea, lan hau gaixki egiten aditua zara eta. ARIES: Bainujantzi berria gora eta beheraK uda osoa izango duzu txaparroa estreinatzeko, a ze presa! Saiatu beranduegi ez joaten ohera, ohartzen ez zaren arren nekearen zama baituzu bizkarrean. Aholkutxo bat dut zuretzat: beroa egiten duen arren galtza luzeak jantz itzazu, ez baduzu bainujantzia sekulako eguzki-markarekin jantzi nahi. LIBRA: Deribadak, molak, rasgos lĂŠxicos, frankismoaK ederra kaka nahastea duzuna buruan! Hasi pixkanaka jada eskemak egiten antolatu eta argitu zaitezen, ez baita lan makala. Ile luze hori mozteko garaia ere heldu da, begiak okertuko zaizkizu txima horien erruz. Etxean moztu? Ezta pentsatu ere! Hilabete hau ez duzu trebetasun handienekoa eta. PISZIS: Alferkeriak jo bazaitu ere egin kasu barne ahotsari eta altxa zaitez sofatik, ordu laurden batera baituzu horren gustukoak dituzun mendi bueltak egiteko aukera. Hori bai, ahaztu gabe eguzkitako krema, ez baduzu otarraina bezala itzuli nahi etxera behintzat! Eta igo ezazu motxila hori gorago, bizkarra izorratu baino lehen.

18


5TAURO: Pazientzia gurasoekinK guztiok baikaude libre izateko gogoarekin, baina etxean laguntzea ere suertatzen da batzuetan, zoritxarrez. Bestalde, saiatu zaitez ez galtzen datozen asteetako entrenamenduak, sekula baino atseginagoak zein lagungarriagoak izango dira eta, entrenatzailea umore onez jartzen baitu eguraldi onak. ESKORPIO: Umore txarrak, tristezia, ipar-haizearekin bat desagertuko zaizkizu. Aprobetxatu kurtsoko azken egunak, uste baino gehiago botako baitituzu faltan eskolakideak udan. Irakasleen erretolikak patxadaz hartu eta zoriontasunez hartu egun bakoitza, 4 edota 3 hilabetetako opor hauek sekula baino motxagoak suertatuko zaizkizu eta. SAGITARIO: Azken egunetako hotzikarak etorkizuneko katarro txiki baten sintomak besterik ez dira, lasai egon, beraz. Ez ahaztu azterketen bezperan lasai egon eta ongi lo egiteaz, burututako lan guztiak emaitza onak eman ditzan. Segi lokalera ahalik eta gehienetan, lagunekin partekatuko dituzun arratsalde zoragarriak zure esperoan baitaude bertan. VIRGO: Egunero berandu heltzeko ohitura galtzeko ordua iritsi da, kurtsoa ongi zein formal amaitzea komeni da eta. Aldatu txirrina 7:45etik 7:1 5era. Segi ezazu zure patxada harrigarriaz bizitzen egunerokotasuna, estresak kalteak soilik baitakartza; baina ez da berdina gauzak lasai hartzea edo alferkeriaz arratsaldea ohean etzanda igarotzea. GEMINIS: Baina zaitez bi aldiz pentsatu gabe itsaso zoragarri honetan, ura ezin hotzagoa dagoen arren buruko min guztiak ezabatu baitizkizu. Hori bai, ez ezazu bainua izozki batez lagundu, hoztea besterik ez zaizu falta eta azterketa asterako! AKUARIO: Badirudi eguraldi onak ez duela eraginik zeure umore kaxkarrean, burua oraindik bat-batean igaro den negu gorrian baituzu. Aldatu txipa. Atera ahalik eta probetxu gehien egun bakoitzari, eguzkitsu zein euritsu, giro epelean, eta utzi alferkeriak albo batera arratsaldeak plan ezberdinez apainduz, oheratzean egun handi bat bizi duzula amets dezazun.

19


Lehenengo orriko jarraipena 1 8:00 Bainua (olatu handietan ito) 1 8:30 Izozkia jatera joan Sanlura 20:00 Azken bainua 21 :00 Gauzak hartu eta etxera 22:30 Filosofiako apunteak errepasatu 1 :00 Lagunekin gelditu 7:00 Parranda hasi 11 :00 Gosaria Ogi Berrin 11 :00-11 :00 Lo Aholkua: Plan hau Larunbatetan soilik gomendatzen da Aurtengo hiru Kalapita aleak gozatu dituzuelakoan, opor onak pasa eta zorte on azterketa guztiekin!

20

Profile for Oteitza Lizeo Politeknikoko Kalapitariak

Kalapita 11  

Kaixo, kaixo. Ikasturte honetako azken Kalapitak argia ikusi du. Azterketa garaia dator baina gogoratu hori ere pasako dela eta gero opor lu...

Kalapita 11  

Kaixo, kaixo. Ikasturte honetako azken Kalapitak argia ikusi du. Azterketa garaia dator baina gogoratu hori ere pasako dela eta gero opor lu...

Profile for oteitzalp
Advertisement