Page 1

Oso interesgarria Berrobiko eskola 2011-2012


Sarrera Aurtengo ikasturtean zehar Denok Zientzialari proiektua burutu dugu. Esperimentu asko egin ditugu, eta galdera asko azaldu zaizkigu, galdera horiei erantzun ondoren beste galdera batzuk sortzen zaizkigu. Horrela da zientzia. Lehenengo hiruhilekoan energia eta kotxeetan murgildu gara, txikiek airearekin esperimentuak egin dituzte, ertainek imanekin, handiek elektrizitatearekin... eta eskola osoak kotxeak egin ditugu, kotxe desberdinak. Bigarren hiruhilekoan giza gorputzari buruz ikasi dugu: txikiek haurdinaldia esplikatu digute, ertainek gorputz aparatuak aztertu eta osatu dituzte, handiek testu asko egin ditugu bihotza, birika... eta beste organoei buruz. Horretarako, gu animalia antzekoak garenez animalien gorputz atalak disekzionatu ditugu gure gorputza aztertzeko. Azkeneko hiruhilekoan biodibertsitateari buruz ikasi dugu, txikiek ertainek eta handiek animalia, landare eta gizakien arteko harremanak aztertu ditugu. Aldizkari bat egin dugu eta bertan urte osoan zehar zer egin dugun ateratzen da: egin ditugun esperimentuak, egin ditugun elkarrizketak... Hiruhileko honetan, gure aldizkarian murgildu gara eta beste aldizkariei begiratuz gure aldizkari propioa egin dugu: Oso interesgarria. Izenburuari begiratuz ikusten duzue gure aldizkaria oso interesgarria dela. Ea guri bezelako interesgarria iruditzen zaizuen!

Aurkibidea -

Sarrera eta aurkibidea……………........ 2 Haurdunaldia…………………………...... 3 Zetazko arrak…………………………..... 4 Txalburukeriak………………………....... 6 Hazitik landarera……………..………..... 7 Idoia Mujikari elkarrizketa………......... 8 Airearekin esperimentatzen……....... 10 Kotxeak………………………………….... 11 Bioaniztasuna………………………….... 12 Sendabelarra………………………….…..14 Giltzadurak……………………………..... 15 Hartz zuria………………………………... 16 Ba al zenekien………………………….....20 Arrautzak……………………………..…... 23 Iñaki Aiertza…………………………….... 24 Imanarekin jolasten……………..…...... 26 Arnas eta zirkulazioa……………….….. 28 Barraskiloak………………………………..30 Baratza……………………………………...31


Haurdunaldia NSKAK UMA IZATO OBULOA UTE ETA MUTILA ESPERMATOZOIDEA. NESK ETA MUTILA UMEA IZATA PNAZNUTNAN ASKO- ASKO MAITAZEN IRA.NESKAEN OBULOA ET MUTILLAEN ESPERMATOZOIDEA EKRAU TEITNAENI EAMU MA SORZA.

UEA ZILBOR HESTETHIK EPIKATEN HA TRYD SFUAN FAQXNEAN. ERNALABITEATEAN BT IAN BANATZEA BIKI BERDIN- BERDINAK UMETOKIAN PLAZENTA BANATZEN DUTE. BI OBULU ERNALTZEN DIRENEAN BIKI DESBERDINAK UMEOKIAN SORTZEN DIRA ETA BAKOITZAK PLAZENTA BAT DU. UMA AMAEN UMTOIAN EONGO DA 40 ASTE URAZ IGURATUTA AURDUNALDIAN AMAK PSTAETA EITTN DITU ASEATU, PILATES, AQUAGYM,GINASIA,IGEIKETA, YOGA. ERDITZEO ERA DESBRIÑK DAUD : NATURALKI, ZESAREA, FORZEPS, EPIDURALA ADUNADIA AMA ETA UMA ZAIOUTA EGON BARIN ORRTAAKO INKOGO ET EMAIÑANA GATIA: UMAE2OA, IA EKOGRAFIA TNSIOA ARZ

UMEA XIKIA EO ARAZOKIN JAIOZEN DNEAN INKUBAGAILUAN SARZEN UT

AIOBERRIAK BEHAR DU JANARIA, LOA, BEROTASUNA ETA GARBITASUNA.

Neskak umea izateko obulua dute eta mutilak espermatozoidea. Neskak eta mutilak umea izatea pentsatzen dutenean asko- asko maitatzen dira. Neskaren obulua eta mutilaren espermatozoidea elkartzen dira eta horrela ume bat sortzen hasten da. Ernaldutako obulua bitan banatzen denean biki berdin berdinak umetokian sortzen dira eta plazenta banatzen dute. Bi obulu ernaltzen direnean biki desberdinak umetokian sortzen dira eta bakoitzak plazenta bat du. Umea amaren umetokian egongo da 40 astetan uraz inguratuta. Umea zilbor hestetik elikatzen da tripa barruan dagoenean. Haurdunaldian amak zenbait prestaketa egiten ditu: paseatu, pilates, dagoenean. Haurdunaldian amak zenbait prestaketa egiten ditu: paseatu, pilates, aquagym, igeriketa, yoga. Erditzeko era desberdinak daude: naturalki, zesarea, forzeps, epidurala. Umea txikia edo arazorekin jaiotzen direnean inkubagailuan sartzen dute indartzeko. Haurdunaldian ama eta umea zainduta egon behar dira horretarako ginekologo eta emaginarengana joaten dira, umearen bihotza ikustea, ekografiak egitea, tentsioa hartzea … Jaio berriak janaria, loa, berotasuna eta garbitasuna behar-beharrezkoak ditu.

3


ZETAZKO ARRAK Bómbix Mori edo zetazko arrak gaur egun munduko leku askotan hazten ditu jendeak bere zeta aprobetxatzeko. Txinatik etorritakoa da Ahotik botatzen dute zeta. Honekin zapiak, soinekoak, kamisoiak‌ egiten dira.

EZAUGARRIAK Zetazko arrak intsektuak dira. Intsektu guztiek 6 hanka dituzte hauek ere bai baina ematen du gehiago dituztela atzeko hankak faltsuak dira, ipurdia mugitzeko erabiltzen dituztelako.

BIZI ZIKLOA ARRAUTZAK TXIMELETA

Negua pasata, udaberria hastearekin batera zetazko arren arrautzak irekitzen hasten dira. Bertatik ateratzen hasten dira ar jaioberriak. Hasieran, oso ilunak, beltzak, dira eta iletxo asko dauzkate.

Tximeleta krisalidatik ateratzeko eguraldi ona egin behar du hegoak bustita dituelako eta bestela ezingo dituelako lehortu hegan egin ahal izateko. Gaueko tximeletak deitzen zaizkie. Hauek ez daukate kolore bizirik, txuriskak izaten dira.

PUPA BELDARRA Beldar bezala 5 fase pasatzen ditu. Horietako bakoitzaren artean aldaketa fase bat egongo da. Jaio eta eta gero 6-7 egun pasata lo egoera batean sartzen dira (aldaketa fasea deitzen zaiona). Loaldi honetan burua altxatzen dute, ez dute jaten eta geldi egoten dira. Momentu honetan egiten dute lehen azal aldaketa. Aldaketa fase (edo azal aldaketa) hau adin batetik bestera pasatzeko egiten dute. Pixkanaka geroz eta gehiago jaten dute, handiagoak egiten dira eta marugatze hostoak geroz eta maizago eman behar izaten zaizkie. Laugarren aldaketa fasea luzeena da, lo egoeran egoten dira. Hau da, azkeneko aurreko fasea arra bezala ikusiko duguna, 5 adinaren bukaeran pupa egingo dutelako eta 6 fasean pupa barruan egongo dira. 4

Pupa zetaz egiten du zetarrak, bueltak eta bueltak emanez. Puparen barruan zetarra desegin egiten da. Beharrezkoa da isiltasuna eta ez zulorik egotea. Beraz, pupa egiteko tokia garbia Egon behar da, bestela bakteriak eta zikinkeria sartzen dira eta honek gaixotu egin dezake barruan dagoena. Pupa barruan hilabete inguru egongo da. Puparen ariak 400-900 m inguru neurtzen du. Pupari tximeleta irten aurretik hartzen duen itxuragatik krisalida deitzen zaio.


GURE ESPERIENTZIA Badakizue guk 2 eta 3. mailakook zetarrak ditugula gelan. Eta badakizue nondik ekarri ditugun? Bartzelonatik. Aste Santuko oporretatik bueltatu eta gero, ehun arrautza ekarri genituen. Internet bidez erosi genituen eta kartulinazko sobre batean iritsi ziren. Paper batean itsatsita zeuden ez mugitzeko.

Arrautzak

Arrautzekin bidalitako informazioan jartzen zuen 15 egun pasatuta jaioko zirela eta denbora pasatu zen baina ez ziren jaio. Horregatik uste genuen ez zirela jaioko. 3 jaio egin ziren, baina konturatu ginen hilda zeudela. Ez genekien zergatik. Maiatzak 7an jaiotzen hasi ziren eta hortik aurrera egunero jaiotzen ziren bi edo hiru. Egun batean 12 jaio ziren. Bi aste inguru pasata, batzuk hil egin ziren. Bizirik zeudenak handitzen doaz. Txuri-txuri eta handi-handi egin dira.

Hilda aurkitu genuen arra.

Morera hostoak botatzen dizkiegu ia egunero. Hasieran gutxi jaten zuten eta horregatik hostoek zulo gutxi zituzten baina orain asko jaten dute eta hostoek zulo pila bat dauzkate. Horregatik maizago bota behar diegu jana. Jon Ander Galarraga biologoak esan zigun zaratak, tenperaturak‌ eragina zutela. Horregatik uste dugu hil direnak horrelako arrazoi batengatik hil direla.

Maiatzaren 7an jaiotakoak

Arra zetazko haritik zintzilik

Ekainaren 8an ateratako argazkia.. 5 ar ditugu. Handienak 2,5 cm neurtzen du eta txikienak 1,5 cm.

Mikroskopioarekin ateratako argazkiak. 1.go irudia. 5 eguneko arra 2. irudia 16 eguneko arra 5


TXALBURUKERIAK TXALBURUA IGEL GASTA DA. ISIU USIETAIK NENAGASNA. UETAKO LANDARETAN JARZEN DITUZT ARRAUZKO. Txalburua igel gaztea da. Giza guztietatik desberdinena da. Uretako landereetan jartzen dituzte arrautzak.

EZAUGARRIAK

IGEL HELDUA

IGEL GAZTEA

larra jaten du)

LAU AKDITU ( lau hanka) ISAISA EZ DU ( isatzarik ez) BURUN XIKIA ( buru txikia) LURRETAN ETA URETA BIZI DA (lurretan eta uretan bizi da) SALOEITNU (salto egiten du) ARNASA GU BEZELA HARTZEN DU INSEUA JATIUTU ( intsektuak

ARAUZTIB JAIOZEN DIRA

jaten ditu)

ANKI EZ U (hankarik ez ) IZXA LUZEA (isatsa luzea ) B URADIA (buru handia) URETA BIZI DA IERJZXAQE (igeri egiten du) ARNASA URETAN (arnasa uretan hartzen du)

UETKO BLARA ATN

( uretako be-

( arrautzetatik jaiotzen dira)

METAMORFOSIA

6


HAZITIK LANDARERA HAZI DESBERDINAK AUKERATU DITUGU: BABARRUNAK, GARBANTZUAK ETA LENTEJAK; GOATA URETAN BUSTI DUGU, BARRUAN HAZIAK SARTU ETA POTETAN JARRI DITUGU IKUSTEKO ZER GERTATZEN DEN. BINOMIO DESBERDINAK EGIN DITUGU ETA EMAITZAK HAUEK DIRA ILUNPETAN EZ TA AZI ( ez da hazi) TAPATUTA ZASAAT (Zaina asko atera zaizkio)

BABARRUNAK

LENTEJAK

GOATA BUSTITA AUDIAEIND (handia egin da)

GOATA BUSTI GABE EZ DA AZI URETAN USTLDU EGIN DA (usteldu egin da)

GARBANTZUAK

GOATA BUSTITA AUITUEIA (handitu egin da) HOSTO ASKO ATERA ZAIZKIO

LURRETAN UZTELDU E6IN DO (usteldu egin da ) HARRITAN BERDIN DAGO

7


Zientzia da mundua ikusteko era bat Idoia Mujika Eureka Museoko edukien arduraduna da eta zientziari buruzko elkarrizketa bat egin diogu. rrera zuk esplikazio bat ematen baduzu hurrengoa datorrenean ere ulertu ahal izango duela eta baita erabili ere. Niretzako zientzia da hori: zientzia da kimika, zientzia da biologia, baina baita ere zientzia izan daiteke pertsona bat historia ikasten, zerbait ez du ulertzen eta inbestigazio bat hasten dena, arkeologia adibidez edo poliziak ere zientzia asko erabiltzen dute orduan. Zeinek sortu zuen zientzia?

Nik esango nuke zientzia inork ez zuela sortu, zientzia hasi zen zientifikoki pentsatzen hasi zenean.

Zer da zientzia? Zientzia gauza asko izan daiteke. Zenbat zientzia mota daude? Asko: Kimika, Biologia... Garai batean Grekoak adibidez esaten zuten zientzia eta letrak gauza berak zirela, banaketa horiek ez zeuden eginda. Gauza gehiago eta gehiago dakizkigunez zientzia gehiago sortzen dira. Ezin zara izan aditua gauza guztietan, zientzia pilo bat daude. Zientzia da gizakiok erabaki dugun gauza bat, zientzia da mundua ikusteko erabat, zientzialariok hor gaude esateko zergatik, zertarako, ulertzen dut, ez dut ulertzen, zientzia da gizakiari galderak sortzen dizkiona. Orduan niretzako zientzia izan daiteke edozer gauza baldin eta erantzun bat eman nahi badiozu. Ez dago beti erantzunik gauzentzat, zientifikoki esan nahi du hortik au8

Nik esango nuke zientzia inork ez zuela sortu, zientzia hasi zen zientifikoki pentsatzen hasi zenean. Matematiko pila bat zeuden Grezia munduan, zientzia hitza sortu baino lehenago bazeuden zientzialariak. Horregatik esaten det nik zientifikoki gauzak tratatu daitezkela. Zientziaren helburua zein da? Neurea edo zientziarena orokorrean? Niretzako neri sortzen zaizkidan galderei erantzunak bilatzea da, gero bakoitzak bere helburua topatu behar du. Neri zientzia jakiteak zorintsua egiten nau.


Zientzia batzuetan izan behar da arazo bat konpontzeko bidea, eta bide horretan atzetikan beste galdera batzuk edo zientzia mota batzuk sortzen dira. Hori gertatzen da kuriositatea daukagulako, edo beharra daukagulako edo zerbaitetarako balio duelako. Baina niretzat erantzunaren helburua nere burua lasaitzea eta zoriontsuagoa izatea da. Orokorrean helburu-helburua, hori bakoitzak topatu beharko du berea. Zientziak galdera asko al ditu? Galdera asko? Ba bai. Eta erantzunak? Batzuk, baina erantzun bat sortzen den momentuan, galdera gehiago sortzen dira, orduan benetan, gaur egun inoiz baino galdera gehiago dauzkagu. Zientziarekin eduki behar dena pazientzia da. Igual esaten dezu: “bukatu det” eta ez da egia, beti egongo da beste ikuspuntu bat eta beti egongo da beste galdera bat edo beste norbait etorriko dena esateko: “A, hori egia da, baina...” Horregatik beti egon behar gara adi. Zientzialaria izatea zer da? Nik neuk oraindik ez daukat oso argi zientzilaria naizen edo ez. Agian zuek erantzungo didazue benetakoa naizen edo ez. Gaurko egunean zientzialaria izatea zientziara dedikatzea da. Agian zuzenean egotea laborategi batean edo tailer batean, edo zerbait egitea praktikoki, baina hortaz aparte badago zientzia asko: adibidez zuek egiten ari zaretena: Zuek lanean ari zarete esperimentuaren lehen fasean , horrekin proiektu praktiko bat egingo duzue, gero oso gauza polita egingo duzue, zientzilarioi asko lagunduko diguna: testu bat egingo duzue, aldizkari bat egingo duzue beste guztiok ulertu dezagun zer egin duzuen... Hori da orduan zientzilaria izatea. Hemen nago egunero jendeari esplikatzen zer den zientzia, jendearentzat erakargarriagoa egiten zientzia. Ni ere zientzian nago sartuta. Zientzia haundi gutxi batzuk banatu ditugu adibidez kimika, fisika, biologia, horrek sonatzen dizue? Unibertsoari eta munduari begiratu dezakezue begi makroskopikoekin, planetak, izarrak...ikusteko edo begi atomikoekin, gauzak txiki-txikiak ulertzeko. Zer dira begi atomikoak? Niretzat begi atomikoak jartzea da atomoa ulertzeko bidea. Atomoa da munduko gauzarik poli-

Unibertsoari eta munduari begiratu dezakezue begi makroskopikoekin, planetak, izarrak… ikusteko edo begi atomikoekin, gauzak txiki-txikiak ulertzeko. tena! Imaginatu hartzen dugula ura eta nik esaten badizuet: Imaginatu gauzarik txikiena, adibidez ur tanta. Ba atomoa da askoz ere txikiagoa. Mikroskopioan ikustezina eta behin eta berriro errepikatzen dena. Zergatik aukeratu zenuen kimikaria izatea? Goizero jeiki ondoren nere mikrondasean ura berotzen nuen. Eta jartzen nuen ur kantitate bat, gero jartzen nuen esne kantitate berdina mikrondasean. Denbora berdinenean berotzen nuen eta ura berotzen zen pixka bat eta esneak eztanda egiten zuen, errepikatu nuen mila aldiz bainan hori horrela zen. Horrek bultzatu zidan kimika ikastera! Esnea eta ura zerez eginda dagoen aztertu nahi nuen. Txikitan zer izan nahi zenuen handitan? Ni arraroa nintzen, polizia, epailea, astronauta edo abioi pilotoa izan nahi nuen. Zuk ikasi duzun gauzarik inportanteena zein izan da? Gauzarik inportateenak niretzat ez dira arlo zientifikoarenak. Ikasi dudan gauzarik inportateenak, jendea errespetatzea, bakarrik lana egitea ez daukala zentzurik, elkarrekin lana egin behar dela, eta horrelako gauzak dira.

9


AIREAREKIN ESPERIMENTATZEN MATERIALA: BOTEIAK PAJITAK UREZ BETETAKO KAJA HANDI BAT

PROZESUA: BOTEIA BAT UREZ BETE DUGU ETA BURUZ BEHERA UREZ BETETAKO KAXA BATEAN SARTU DUGU. PAJITA BAT BOTILAREN BARRUAN SARTUKO DUGU ETA PUTZ EGINGO DUGU. ZER PASAKO DA?

HIPOTESIAK: BURBUILAK ATERAKO DIRA. BOTILA HUSTUKO DA. BOTILA EZ DA HUSTUKO

EMAITZA: BOTILA HUSTU ZAN BOTILA BARRUAN AIREA SARTU ZELAKO. 10


Kotxeak Era guztietako materialekin kotxe desberdinak egin ditugu. Horretarako gure irudimena askatu dugu eta airearekin esperimentatuz eta ingurumena zainduz aritu gara. Guzti hau Igeldoko eskolakoekin partekatu dugu egun pasa ederra eginez.

GLOBOKOTXEA. GLOBOA PUZTU ETA USTU ARTE IBILZEN DA

BELAKOTXEA. BELAI PUZEIN ETA MUGIZEN DA

KOTXE TUNEATUAK. PLASTIKOPOTEAKIN EGI- KOTXEPUTZA ISOAN ÇSEI N ETA MUIENN B NEDAKOAKZKO BOTILA, ESNE POTEA, JOGURR (basoan putz egin eta mugitzen da)

KARTOI HANDIAK MOZTU, MARGOTU ETA APIANDUTAKO HANKA KOTXEAK. KARRERAK EGITEKO ERABILI DITUGU.

11


Bioaniztasuna Bioanistazunaren definizioa hau da: Lurran bizi diren bizidunak garatu dituzten aukeren multzoak: Aukera asko, desberdin eta anitzak dira. Bizitzeko era asko daude, biodibertsitatean animali eta landare ugari daude. Oso inportantea da animali desberdinak bere garaian jaiotzea, naturak bere katea du eta adibidez tenperatura igotzen bada gauzak ez dira ateratzen atera behar diren moduan. Bizidunak sare batean lotuta daude eta sare hori eten egiten bada oreka desegiten da eta harremanak eten egingo dira eta orduan espezieak desagertuko dira. Bioanistasunarik gabe ez dago etorkizunik. Denboraz gaude galtzeko arriskuan dauden izaki bizidunak babesteko eta baloratzeko. Egia da, bioaniztasunaren egoera oso larria dela. Gizakiok denbora gutxitan, espezie asko desagerrarazi ditugu, gizakiok lege edo interesak Naturaren legeen gainetik jarriz, eta natura bera erreparatu gabe.

Bizidunak zer ziren jakiteko, zerrenda bat egin genuen naturan dauden gauzei buruz eta sekulako zerrenda atera zitzaigun. Ondoren, bizidunak eta bizigabeen sailkapena egiten aritu ginen. Zalantzak sortu zitzaizkigun: lainoak, eguzkia, ilargia, euria... horiek mugitzen dira‌zer dira? Orduan heriotzarekin hasi ginen: lainoak hil egiten al ziren? Hortik hasita, bizidunen definizioa egin genuen. Hau da, bizidunak dira, jaio, ugaldu, elikatu eta hil egiten direnak. Hasieran uretan bizitza zelula batean hasi zen, eta pixkanaka- pixkanaka, milioika urtetan espezie asko joan dira sortzen. Orain espezie desberdin asko daude. Bioanistasunaren definizioa da: Lurrean bizi diren bizidunak garatu dituzten aukeren multzoa: aukera asko, desberdinak eta anitzak dira. Gaur egungo bioanistasunak milaka milioi urtetan eman den eboluzioaren ondorioa da, eta gainera Naturaren aberastasun hori guztiz ordenatua dago ekosistema mota ezberdinetan. Gu ordea dena desorekatzen ari gara.

12


Nola sailkatzen dira bizidunak? Sailkatzen hasi ginen, landareak eta animaliak, baina arazo asko izan genituen: adibidez, onddoak eta likena ez dira sartzen bi kategorietan. Likenak eta onddoak ez dira ez animaliak ez landareak. Sailkatzeko kategoriarik garrantzitsuena espeziena da. Espezietan sailkatzen dira bizidun guztiak. Espeziearen definizio hau lortu genuen: Espezieak dira beraien artean ugaldu daitezken indibiduo taldea. Eta horrela sailkatzen dira mundu osoko bizidunak. Adibidez txakurrak espezie bat dira eta azeriak nahiz eta batzuk txakurren antza gehiago eduki beste espezie bat da, hori dakigu ezin dutelako umerik eduki. Bizidun guztiek energia behar dute. Ekosistema bakoitzean bizidun bakoitzak bere moduan lortzen du energia hori: Ekoizleak: landareek argitik, uratik, oxigenotik, karbono dioxidotik eta gatz mineraletatik hartzen dute energia eta gero beraiek dira besteentzat janaria. Belarjaleak: animalia batzuek landareak jaten dituzte. Haragijaleak: animalia batek beste animalia bat jaten duenean energia lortzen du. Haragijaleek animaliak jaten dituzte. Deskonposatzaileak: Deskonposatzaileek hilda dauden bizidunak deskonposatzen dituzte. Intsektu batzuek deskonposatzen laguntzen dute. Ondoren onddoak eta bakterioak deskonposatzen ari diren sustantziak jaten dituzte eta orduan lurra aberastu egiten da.

Biztanleria hazten joan denean espezieak desagertzen joan dira. Animalien desagerpena asko

bizkortu da azken urteetan. Mehatxuaren oinarrizko kausa habitata galtzea eta degradazioa dira, hau da, basoak eta ohian pila bat desagertu dira eta beraz biodibertsitatea desagertu egin da: basoa edo ohiana zena gariz edo artoaz bete direnean edo egur guztiak moztu dutenean, biodibertsitatea desagertzen joan da, beroak natura desegiten du eta beroketa globalarekin naturaren oreka galtzen ari da eta kutsaduraren degradazioarengatik biodibertsitatea galtzen ari da. Munduan 1700.000 espezie identifikatuta daude. Adituek identifdikatu dituzte arriskuan dauden 12.000 animali eta landare espezieak, horien artean 1.000 ugaztun baino gehiago daude. Espainiar penintsulan katamotza gehien mehatxatuta dagoen animalia da.

13


SENDABELARRAK Sendabelarrak sendatzeko erabiltzen diren landareak dira, Infusioetan, ukenduetan‌ ibili daitezke. Gure inguruan sendabelar asko daude adibidez hauek: Intsusa, Menta, Aloe vera, Erromeroa, Tila, Mantzanila eta Berbena. Intsusa azaleko minak sendatzeko erabiltzen da. Mentak digestioa errazago egitea laguntzen du, Aloe Vera zauriak sendatzeko erabiltzen da, erromeroa, eztarriko mina sendatzeko, tila lasaitzeko eta manzanilla tripako mina sendatzeko. Berbena berriz gorputza garbitzeko erabiltzen da. Guk intsusa ukendua egin genuen eta azokan saldu genuen. Orain, Nola egin genuen azalduko dizuegu.

Intsusari bere makilaren kapa marroia kendu eta berdea atera. Makila lodietatik askoz errazago lortzen da.

Lortutako zati berde guztia oliotan berotzen eduki 30 minutuz, su baxuan. Ondoren, koladoretik pasa eta olioa gorde.

Gero olio honi argizari zati bat (150g gutxi gora behera) bota eta sutan eduki. Urtu arte utzi.

Eta urtzen denean poteetara bota. Azkenik gogortu arte utzi eta Gogortutakoan poteari tapa jarri. Komenigarria da, poteari etiketa jartzea, noiz egina den jarriz. Urte bat inguru irauten du eta. Guk azokan saldu behar genuenez etiketan informazio gehiago jarri genuen (osagaiak, zertarako balio duen‌) 14


GILTZADURAK ZER DIRA? HEZURREN ARTEKO LOTURAK DIRA

ZER EGIN GENUEN? UKONDOETAN ETA HANKETAN TUBO BATZUK JARRI GENITUEN ETA BEHATZETAN MARGO BATZUK ETA BESOAK ETA HANKAK EZIN GENITUEN ONDO MUGITU. SAIATU GIÑAN JOLASTEN GLOBOAREKIN, ESKAILERAK JEISTEN… GURAIZEKIN MOZTEN ETA IDAZTEN. GAUZA BATZUK OSO ZAIAK ZIRAN.

GILTZADURARIK GABE GAUZA ASKO EZIN DITUGU EGIN, ADIBIDEZ: ESKALERAK JETXI, FUBOLEN IBILI, HORTZAK GARBITU, JAN, GAUZAK HARTU, ILEA XABOITU, LURRETIK ALTXA…

GILTZADURA GARRANTZITSUENAK HAUEK DIRA ESKUMUTURRA BELAUNA UKONDOA SORBALDA LEPOA TXONKATILA

15


Batez beste hartz zuriak urtean 4.000 km egiten ditu: poliki 5 km/ h, baina ibitzen utzi gabe. Bere bizitzaren zati handi bat uretan igerian pasatzen du.

Bizkarrean duen koipeak flotatzen eta igeri egiten laguntzen diote.

Ur azpian sudur zuloak itxi eta minutu bat baino gehiago egon daiteke arnasa hartu gabe. Pertsonak bezala gutxi gora behera. Elur azpitik metro batera dagoen foka usaindu dezake.

Bere ileak 10-15 cm inguru neurtzen ditu, gorputzean beroa mantentzen laguntzen dio.

Atzeko hankak raketa bat bezelakoak dira izotzetan ez irristatzeko , flotatzeko eta lema bat bezala erabiltzen ditu. Igerian bere norabidea zuzentzeko.

18

Hartz zuriaren azkazalak oso zorrotzak dira. Izotzetan iltzatzen ditu ibiltzerakoan eta itsas txakurrak uretatik ateratzeko ere erabiltzen ditu.

Oso sendoak dira eta asko pisatzen dute aurreko hankak. Bakoitzak gutxi gora behera 10 Kg pisatzen ditu.


NOLA LAGUNDU HARTZ POLARRARI? ZER GERTATZEN ARI DA? Kutxadurarengatik planeta berotzen ari da eta ipar poloan izotza urtutzen ari da. Azken urtetan oso azkar ari da izotza urtutzen eta esaten dute adituek 2050 urterako udaran ez dela izotzik egongo Ipar Poloan. HARTZAK DESAGERTZEN ARI DIRA. ZERGATIK? - Hartz emeak kumeak izotzetan zulo bat eginda izaten dituelako eta izotzik ez badago piskanaka umerik ere ez.

- Neguan, izotzean bilatzen du batez ere jatekoa (fokak). Izotzik ez badago, jatekoa bilatzea zailagoa egingo zaio.

- Dena kate bat da: Hartzek fokak jaten dituzte, fokek arrainak, arrainek krustazeo txikiak eta krustazeo txikiek izotzetan dute elikagaia. Izotzik ez badago, katea moztu egingo da.

Lortuko al du ez desagertzeko moduan ugaltzea?

Lagunduko al diogu?

Nola lagunduko diogu hartz zuriari? • • • •

Gas toksikoak ingurunera gutxiago botatzen. Energia aurrezten (argia itzaltzen, zaborra birziklatzen, berogailuak neurriz erabiltzen…). Hartza babestutako animalien artean egoten jarraitzea. 2006an izendatu zuten babestutako espeziea. “Reservas naturales” sortuta. Badaude, baina gehiago behar dira. Artikoan petroleo eta mineral asko dago eta herrialde askok bertara joan nahi dute lortzera. Izotzik gabe errezagoa da.

Denon artean lortu dezakegu!!

19


Ba al zenekien... GURE AZALEKO ZELULAK Pertsona batek 30.000 azaleko zelula berritzen ditu minutuero. Gure gorputzeko kanpoko azala edo epidermisa 20 edo 30 egunetara berritzen da . Gizakien organorik handiena azala da. Gure azal guztia kendu eta lurrean jarriko bagenu 2 metro karratu neurtuko luke eta 4 kilo pisatuko lituzke.

BIHOTZAREN TAUPADAK

Bihotzak 3.000 milioi taupada egiten ditu pertsona baten bizitzan zehar. Bihotza makina bat da hil arte gelditzen ez dena eta taupaden bidez odola sartu eta atera egiten du. Umeen bihotza helduen bihotza baino azkarrago joaten da. Bihotza gihar indartsu eta gogorra da inoiz atseden hartzen ez duena.

ILEAK Buruko ile bakar bat hilabete batean 6 edo 8 milimetro hazten da. Munduko adatsik luzeena neska batena da, 2,42 metro neurtzen du. Zenbat milimetro haziko da ilea urte batean gutxi gora behera? Eta bizitza osoa ilea moztu gabe egongo bagina zer gertatuko litzateke? Gu al gara animali bakarrak ilea hazten zaigula gelditu gabe edo animaliak beraiek mozten al dute? 20

GLOBULU GORRIAK Odolaren 3 mm etan 5.000.000 globulu gorri daude eta globulu gorri batek 20 segundutan gorputz osoa zeharkatzen du, egun batean 19.000 km egiten du! Globulu gorriak hainbeste ibili eta gero nekatuta egongo dira!


ODOL HODIAK Kapilarrak, zainak eta arteriak elkartuta, gorputzeko odol-hodi guztien luzera 95.000 kilometrokoa da; ia bi aldiz eta erdi munduari bira.

BIHOTZETIK BIRIKETARA Bihotzak gelditu gabe bost litro odol bidaltzen dizkio birikei. Ume baten bihotzak ordu batean 600 litro odol pasa ditzake birikei. Orduan egun batean 14.400 litro odol pasa ditzake biriketara. Odolaren kantitatea 4 aldiz biderkatu daiteke bizitza batean. Odola bueltaka ibiltzen da leku guztietatik eta gorputz osotik!!!!!!!

BIRIKETAKO ALBEOLOEN NEURRIA Bronkiolo txikienak albeoloak izeneko zaku txiki batzuetan bukatzen dira. Bi biriken artean 750.000.000 albeolo daude! Biriketan dauden albeoloak 0,2mm.

ZELULA SENSORIALAK Azalak mila milioika zelula sensorialak ditu, hotza, beroa, mina edo presioa daukagun adierazten digutenak. Horiek gabe hotza, beroa, mina edo presioa ez genuen sentituko. Eta horiek sentitzea oso-oso garrantzitsua da, bestela ez genuelako gorputza zainduko. Larrua daukagun toki guztitan berdin sentitzen al da? Nahi baduzue froga batzuk egin dezakezue: Non sentitzen den gehiago, iztarrean ala ezpainean? Horrela froga dezakezue: Eskuarekin ezpainean ikutzen eta gero iztarrean. Eta hori egin eta gero nabarituko duzue ezpainean zelula sensorial gehiago daudela. 21


EZIN DUT MINGAINA ATERA!

GORPUTZEKO MUSKULORIK FUERTEENA MINGAINA DA. EZINEZKOA DA UKONDOA TXUPATZEA EZINEZKOA DA BEGIAK IRIKITA ATXIS EGITEA.

Garunik ez daukagu!

Zetazko arrei buruz... Korean zetazko arrekin gailetak egiten dituzte egosiak, frigituak edo salsan egiten dira. Txinan mina sendatzeko erabiltzen dira zetazko arrak. Zetazko haria gogorra eta malgua da. Burnizko haria baino gogorragoa da.

Arkakusoei buruz... ARKAKUSOAK SALTO EGIN DEZAKE 350 ALDIZ BERE GORPUTZAREN LUZERA. PERTSONA BATEK FUTBOL ZELAI BAT SALTO BATEAN PASATZEA BEZELA DA HORI.

Animalia bakarra naiz ezin dudana saltorik egin!

Hegaztiei buruz... Hegaztien aurreko hankak beraien hegalak dira. Hegazti guztiek kloaka dute. Hau da, zulo bat pixa eta kaka egiteko, arrak emeari hazia jartzeko eta arrautzak erruteko erabiltzen dutena. Hegaztiek hortzik ez dutenez , jaten dutena lepoan daukaten paparoa izeneko biltegi batean gordetzen dute. Ondoren arandoia izeneko espazio batean aldez aurretik tragatutako harriak mugitzen dira eta janaria txikitzen dute. Hegazti batzuk gizakiok baino 2 edo 3 aldiz hobeto ikusten dute. 22 Uretan ibiltzen diren hegaztiek lentilla moduko bat dute begietan uraren azpian ondo ikusteko. Lumak hegan egiteko, berotzeko eta dotore egoteko erabiltzen dituzte.


ARRAUTZAK GALEPERRAREN ARRAUTZAK 8,5 ZENTIMETRO NEURTZEN ZITUEN. 30 GRAMU PIXATZEN DITU. ORIXKA DA ETA MANTXA BELTZAK DITU.

ANTZARRAREN ARRAUTZA OSO HAUNDIA DA ETA TXURIA DA. 17 ZENTIMETRO NEURTZEN DITU BERE PERIMETROAK ETA 140 GRAMO PISATZEN DITU.

TXANTXANGORRIAREN ARRAUTZA TXIKIA DA ETA 5 ZENTIMETRO DITU ARRAUTZAREN PERIMETROAK. TXURIA DA. 5-10 GRAMO PISATZEN DITU.

OILOAREN ARRAUTZA ERTAIÑA DA. ARAGI KOLOREKOA DA. 14 ZENTIMETRO ETA ERDI DAUZKA BERE PERIMETROAK. 80 GRAMO PISATZEN DITU.

ZOZOAREN ARRAUTZA URDINA DA ETA PUNTU MARROIXKAK DITU. NAHIKO TXIKIA DA . 6 ZM NEURTZEN DITU BERE PERIMETROAK ETA 20 GRAMO PISATZEN DU. OSO DELIKATUA DA.

BIRIGARROAREN ARRAUTZAK 8,5 EKO PERIMETROA DU. 35 GRAMO PIXATZEN DITU. URDIN TURKESA DA ETA MANTXA BELTZAK DITU.

TXEPETXAREN ARRAUTZA TXURIA DA ETA PUNTU GORRIAK DITU. 3 CMKO PERIMETROA DU. 10 GRAMU PISATZEN DITU. 1,7 NEURTZEN DU LUZERAN. ARRAUTZA GUZTIAK OSO DELIKATUAK DIRA ETA KONTU HANDIZ IBILI BEHAR DA EZ HAUSTEKO.

OSTRUKAREN ARRAUTZAK 39 ZENTIMETRO NEURTZEN DITU ETA BERE PISUA 300 GRAMO DA UTXIK DAGOENEAN. KOLOREA TXURIXKA DA ETA GRANITO TXIKIAK DITU.


Iñaki Aiertza Azaroaren 25ean, Iñaki Aiertza lasterketako kotxeen mekanikaria, etorri zen gure eskolara, eta elkarrizketa bat egin genion. Berak formulako kotxeak egiten ditu. Lehenago Epsilon Euskadin egiten zuen lana eta oraingo enpresa Epic Racing da. Elkarrizketa oso interesgarria izan zen, asko ikasi genuen adibidez: Kotxeak nola egiten diren, mekanikoen lana zer den, kopiloto baten lana zein den… Iñaki, eskerrik asko zure bisitarengatik! Arratsaldeon ni Iñaki naiz , Iñaki Aiertza, Azpeitiarra naiz, 29 urte dauzket ta mekaniko lanean ibiltzen naiz kotxe karreratan ia zazpi urte. Kaleko kotxeak konpontzen hasi nintzen eta orain berriz karreratako kotxeak. Sei urte ibili nintzen Epsilon Euskadin eta aurten beste enpresa bat ireki dugu, ekonomiaren arazoengatik. Esplikatuko dizuet kotxe karreran mundue, dauzkazuen galderak eta nola funtzionatzen duen. Da mundu bat oso politte, oso-oso gorra, lan asko egin behar da, asko engantxatu egiten du, baina erre ere bai. Kotxe karreraren munduak asko nekatzen du. Lau urte bukaeran nao, ia bukatzen ari naiz urtea.

Zaila-zaila, depende, konponketa klase asko daude. Konponketa batzuk aberie errexa izaten die eta beste batzuk kableekin hasten zeranean, elektronikakin hasten zeranian, hor ibiltzen gera bost egun bilatu ezinik aberie.

Formula 1 gustatzen al zaizu? Gaur egun Formula 1 denei gustatzen zaie, amona xar batek ere ulertzen du Formula 1, oso ondo botatzen dute telebistan, telebistan gustora ibiltzen dira. Eta bai, Formula 1 oso polita da baina niri motorrak gehio gustatzen zaizkit Rossi eta hoiek politak dira ikusteko, naturalagok. Formula 1an perfekzio gehiegi dago, zaila da segitzeko.

Zein da kopiloto lana? Kopiloto lana izaten da adibidez, orain karrera bat dago Berrobitik Tolosara, eta orduan kopilotoak pilotoarekin joan egin behar izaten du eta Berrobitik Tolosa dauden kurbak apuntatu, kurba azkarrak eta kurba makalak zein diren, eta kurba azkarrak edo kurba makalak iritsitakoan, esan behar du: hemen salto egiten da, hemen kontuz arbolarekin...horrela.

Nola egiten dira kotxeak? Kotxe bat egiten hasten dira eta gero fabrikazioa iten dute eta molde batzuk egiten dituzte, pieza batzuk makinatan moldatzen dituzte eta gero montatu egiten dute, hori gaur egunean dena oso automatiko eginda dago, marka batek egunean mila kotxe egiten ditu. Noiz hasi zinen lan honetan? Kotxeak konpontzen hasi nintzan 2003an eta 2005an karreratakoak egiten hasi nintzen.

24

Kotxe guztiak zuk nahi duzun bezala funzionatzen al dute? Guztiak ez, hortxe dago gure lana. Askotan aberiau egiten dira. Eta orduan ikusi behar dezu zergatik izurrau dan, zer egin behar dezu berriz ez hori gertatzeko, nun hobetu behar dezun. Baino hortxe dago mekanikoen lana, koska hor dago. Zaila al da kotxe bat konpontzea?

Zergatik hasi zinen kopiloto lanean? Kopiloto lanean oso gutxitan ibili naiz. Anaia rallyetan ibiltzen da eta Gure kotxerik berak esan zidan ea lannion ondo paazkarrenak 300- gunduko satzeko eta hasi nintzen 325 km orduko eta gustora ibiltzen ginen biok. Kopiloto lana hartzen dute. konplikatua da baita ere.


Zaila al da kotxea gidatzea? Kotxe bat gidatzea ez, ez da zaila. Baina talentu pixka bat eduki behar da. Bai, berezko ausardia, korajia, gero ibili egin behar da asko. Ze ezaugarri behar da piloto on bat izateko? Buruz azkarra izan behar da. Tentsio asko egoten da hor barruan, eta burua lasaia eduki behar duzu zure erreakzioan. Hori da inportateena eta gero ondo egon behar duzu denetik fisikoki ondo egon behar duzu. Baina eserita zoaz eta? Bai eserita goaz baina hor barruan mugimendu handia egoten da, asko nekatzen da. Formula batean ere asko nekatzen da, gehiena lepoa. Zuk bolantea mugitzen duzunean, oker zaitezke, baina oso zuzen joan behar duzu, beti fuerte helduta. Mekaniko bezala zein da zure lana? Nere lana mekaniko bezala kotxeak montatzea da. Nik urtearen hasieran dana desmontatzen det eta dana begiratzen det. Dana? Nola? Kotxe guztia desmontatu? Bai, bai, dana, motorra, kanbioak, erruberak, simulazioa, karrozeria, elektronika, ikusten degu nun dagon ondo, hori dana rebisatu. Nere lana hori da, akatsak prebenitzea. Eta gauza bat da funtzionatzea eta beste bat da hori hobetzea. Bai, bai, hori da mekaniko lana.

Boxetan lau segundutan gurpilak aldatzen Ditugu.

Dena montatzea zer da? Eta kotxe bat puskatuta ekartzen dizue edo kotxe bat montatuta ekartzen dizue? Eta zuek desmontatu egiten duzue? Edo nola? Guri montatuta ekartzen dizkigute eta gero guk ajusteak egiten dizkiogu. Orduan dena desmontatzen dugu eta dena montatzen dugu urte hasieran, eta gero kontrolatzen joaten gara. Eta bukatzeko montajea egiten diogu. Hilabete bat tardatzen dugu.

Eta elkarrekin ibiliko zarete? Berak ere esango dizu zer egin ezta? Bai, pilotoa irteten da eta esaten du hau hobetu behar da, hau ez, hau bai. Eta zuk beti jartzen diozu bere gustora. Zortzi piloto desberdin izan ditut, mundu osokoak. Orduan hori ere zuretzat inportantea izango da? Bai, bai, motibazioa da. Pertsona inportantea zara kotxe batean? Bai, zu arduraduna izaten zea denana gauzak ondo egin behar dira, hutsak ez dira egin behar. Kotxerik azkarrenak zenbat kilometro orduko ditu? 300-315 km orduko. Zuek egiten dituzuen kotxeak zenbat balio dute? Berrehun mila euro..ia etxe batek adina, baina puskatu ezkero edo istripu bat eduki ezkero seguru espezialak egiten ditugu eta konpontzen diogu. Zein da zure taldea? Nere taldea da Epic.

Eta hainbeste diru balio dute kotxe horiek eta jende askok erosten dizuete? Erosi ez digute egiten, urte osorako alkilatu egiten dute eta bai, hau oso dirudunentzako da, EusZure eskuetatik pasa den kotxerik hoberena kal Herrian maila hontan ibiltzeko ez dago jende zein izan da? asko. Pilotoak normalean enpresa oso inportanFormula Renault bat 500 zaldi dauzka, Formula teak dauzkaten jendeen semeak izaten dira. bateko batek 800 zaldi edukitzen ditu. 294 km Boxetan zenbat segundutan aldatzen dituorduko edo 300km orduko harrapatzen ditu eta zue gurpilak? 650 kg pisatzen ditu. Hori gutxi da, kotxe normal Lau segundutan. batek 1.200 kg pisatzen ditu. Hauen materialak dira oso-oso arinak eta hauxe da nik egin deten kotxerik azkarrena.

25


IMANEKIN JOLASTEN, ESPERIMENTATZEN ETA IKASTEN Eskolan egindako eskulan bat proposatzen dizuegu imanen ezaugarriak ikusteko. Alde batetik, nola polo berekoek elkar alderatzen duten, eta kontrakoek aldiz elkar erakarri egiten duten. Eta beste alde batetik ima-

IMAN FLOTATZAILEAK Materialak: 2 iman zinta itsasgarria: urdina, gorria eta gardena kartoizko 2 kaxa txiki (pospoloak) guraizeak

2. Kaxa baten gainean arkatzak jarri eta horien gainean besta kaxa jarri, zinten koloreak bat eginik. 26

1. Kaxen barruan imanak pegatu zinta itsasgarriz. Itxi kaxak eta kanpotik markatu kolorezko zintekin kaxak, poloen kolorearen arabera.

3. Bi kaxa zeloarekin pegatu. Ondoren arkatzak kendu eta sakatu. MAGIA


IMANAREKIN JOLASTEN MATERIALA IMANAK KARTOIAK GOMETSAK

NOLA EGIN DUGU

ALDE BATEKO IMANA MUGITUZ BESTE ALDEKOA MUGITZEN DA.

GORRIA ETA GRISA ELKARTZEN DIRA.

IMANEI BI KOLORETAKO GOMETSAK JARRI DIZKIEGU. 27


ARNAS ETA ZIRKULAZIO APARATUAK GAUR KIROLA EGITERA ATERA GARA PATIORA. KORRIKA EGIN ETA GERO, ZERA SOMATU DUGU.

-BIHOTZA FUERTEGO ETA AZKARRAGO ZIHOAN. -ARNASKETA AZKARRAGOA ETA OZENAGOA. -NEKATU GARA -BEROTU GARA

-IZERDITU GARA -INDARTU GARA -TAUPADAK BULARREAN, LEPOAN... NABARITU

ONDOREN GURE GORPUTZAREN MARRAZKIA EGIN DUGU ETA DENEN ARTEAN ERABAKI DUGU ZEIN MARRAZKIAN IKUSTEN ZEN HOBETO NEKATU , BIHOTZA AZKARTU.... EGIN ZAIGULA. 28


KIROLA EGIN ETA GERO...

TAUPADAK

NORA

MINUTUAN LASAITASUN EAN 120

MINUTU AN KIROLA ETA GERO 238

AINHOA

96

180

JON

120

192

AIMAR

84

180

MADDI

84

180

NATALIA

90

210

NAHIA

120

186

SALEM

116

196

ONDORIOAK GIHARRAK KIROLA EGITEN DUGUNEAN LAN GEIHAGO EGITEN DUTE.. LAN HORI EGITEKO ENERGIA BEHAR DA. ENERGIA HORI LORTZEKO JANARIA ETA OXIGENOA BEHAR DA . BIHOTZAK BIDALTZEN DU ODOL ZIKINA BIRIKETARA. BIRIKETAN GARBITU ETA BERRIRO BIHOTZEA ODOL GARBIA GORPUTZAREN BAZTER GUZTIETARA BIDALTZEN DU BIHOTZAK ETA ODOL GARBI HORRETAN DAGOEN OXIGENOARI ESKER, GIHARRAK ENERGIA LORTZEN DUTE. ODOL ZIKINA BIHOTZERA BUELTATZEN DA ETA BERRIZ HASIERATIK HASIKO DA.

29


Barraskiloak BARRASKILOEI 3 EHE ILUNA eta ARIA (argia)

BARRASKILOAREN BIZILEKUA (etxe) AUKERAN JARRI DIZKIOGU. LURRA LEORRA eta BUSTIA

ARRIA eta OSTOA

BARRASKILOAK AUKERATU DU EHE (etxe) ILUNA eta OSTOA BARRASKILOAREN GUSTUKO JANARIA BARRASKILOAK 4 ONTZITAN BANATU DITUGU ETA JANARI DESBERDINAK JARRI DIZKIEGU AUKERAN. AZELGA —

PLATANOA

LETXUGA — UDAREA

LETXUGA — MARRUBIA

LARANJA — AZENARIOA

AZENARIOA, AZELGA ETA LETXUGA JAN DUTE. 30


Baratza 2. eta 3. mailakoak dugu zaintzeko ardura. Taldeka joaten gara astearte eta ostegunetan 11:00etan. Hasieran, zeregin hauek egitea pentsatu genuen: ureztatu, belar txarrak kendu, harri handiak kendu. Hasierako lan hauek nahiko errazak ziren, baina zailtzen joan dira: - Tomate eta piperrei makila jarri behar zaie, eta hasieran txikiegiak jarri genituen. - Tomateen hostoak horitu egin ziren, hotzarengatik. Etxean galdetu eta Ibaien osabak esan zigun lastoa botatzeko (a eta hori kama kaliente deitzen da). Plastiko bat jartzea baita pentsatu genuen, baina eguraldi ona egiten hasi zen eta ez genuen jarri...

Martxoaren 16an baratza martxan jarri genuen. Tomateei lehenengo loreak atera zaizkie!!!

Konpostagailua ere badugu eta honen ardura haundiek dute. Keles eta Marijoren laguntza ere badute.

Letxuga guztiak Berrobiko merkatuan saldu ziren!!!

LANDATUTA DUGUNA: • Zerbak • Letxugak (morea eta berdea) • Porruak • Piperrak • Brokolia • Tipulak • Tomatea

31


Oso interesgarria  

Ikasturtean zehar zientziaren inguruan Berrobiko eskolan eginiko lana