Page 1

Aporofobia Azkenaldian uste hau boladan dago era guztietako adituen artean: arrazakeria, xenofobia eta erlijio fundamentalismoa direla gure ohiko arazoak konpontzeko oztopo nagusiak. Baina,egiaz, horien guztien atzean aporofobia dago, betiko moduan. Pobrea (aporos) da atsegin ez duguna, eta ez atzerritarra(xenos). Atzerritar aberatsak ongi asko hartzen ditugu beti: erabat irekitzen dizkiogu ateak petrodolarrez gainezka datorren arabiarrari, baita judu merkatariari eta delako jet horretakoa den ijitoari ere. Baina arin ixten dizkiogu auzo marjinaletan papelinak saltzen aritzen den ijitoari eta neskame dominikarrari. Mediterraneoa ez dago xenofobiaren edo arrazakeriaren uretan murgilduta, eta are gutxiago enbor eta bizi-orientazio bereko erlijio monoteisten arteko gorrotoen uretan. Miseria kontua da dena. Egiaz mediterraneoak izan nahi badugu, elkarrizketaren bidetik jo behar dugu, miseria hori gaindituko badugu. Mediterraneoa elkarrizketagune izan da, Sokratesen garaitik hona, gutxienez; itsasoak beti hartzen baitu aintzat beste ertzetik datorkiona, berdina izan edo ez. Aporos denari, premian dagoenari, bizimodu material eta kultural duina izateko aukera eman behar diogu, jaiotzez dagokion eskubidea baita hura. Aukera hori nola gauzatu: horrek izan behar du gure elkarrizketaren lehen gaia.

GALDERAK

1. Zer da aporofobia? Zer arazo sorrarazten ditu? Pobreak (aporos) ez atsegitean datza. Berdin da atzerritarra izan edo ez, bere egoera sozio-ekonomikoa da kontuan hartzen dena. 2. Zein jarrerarekin lotzen duzu? Arrazona ezazu erantzuna. Etnozentrismoarekin. Ateak ixten zaizkielakoa atzerritik datozen pobreei.

3. Laburtu itzazu ideia garrantzitsuenak. Arrazakeria, xenofobia eta erlijio fundamentalismoaren atzean dago aporofobia. Pertsonak duten diruarengatik desberdintzen dira, ez arrazarengatik. Pertsona dirutsuak ongi etorriak izaten dira beste herrialdetara. Aldiz, herrialde batek ere ez ez du bere herrian pertsona pobre bat nahi. Dirurik ez dutenei gure kulturaren parte eta gure eskubide berdinak izateko aukera eman behar zaie.

4. Zergatik hartzen dira gaizki ijitoak, beltzak eta mairuak, testuak dioenaren


arabera? Zer iritzi duzu zuk? Ijito, beltz eta mairu guztiei ez zaie gaizki hartzen, arrasa horietatik dirurik ez dutenei baizik. Nire ustez, hau benetan gertatzen da eta gaizki dago. Kanpotar eta baita bertako pertsona guztiei, bai dirutxu eta baita pobrei ere berdin tratatu behar zaie, eskubide berdinak dituztelako.

Aporofobia  
Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you