Pentsatzeko leku bat, konektatzeko, partekatzeko, batera sortzeko eta jendearen eta komunitatearen parte-hartzea eta aktibazioa sustatzeko.
2014. urteko ekainean sortu zen eta irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua da. Ortzadar sl enpresa sustatzaileak egindako apustuari esker eratu da; enpresa horrek lanbide-esperientzia handia du eta gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloko iraunkortasunarekin konpromiso sendoa.
Ortzadar Fundazioaren helburua honako hau da: “komunitatearen hezkuntza, parte-hartzea, aktibazioa eta garapen iraunkorra sustatzea, gizartea, kultura eta ingurumena iraunkortasunez garatzeko dimentsio guztietan eta, bereziki, jendearen eta ingurunearen bizi-kalitatea sustatzeari dagokionez�.
Geure jarrera Ortzadar Fundazioaren balioak erreferentzia-esparru izaten dira guretzat, eta gizarte-erakunde garen aldetik, erreferentzia-esparru horrek bideratzen ditu geure ekintza eta jarduera guztiak: Etorkizunean indarra hartuko duten horietan egon nahi dugu, gizarte-balioa sortuta eta ingurunean eragin
positiboa
izango
duten
erantzun
integratzaileak eskainita. Gizarte-berrikuntzaren alde egiten dugu eta, horretarako, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren iraunkortasunaren aldeko lankidetza-proiektu berriak sortzeko, testatzeko eta abiarazteko gunea eskaintzen dugu.
Oreka ekonomikoa lortzea ezinbesteko baldintza da guretzat, proposatzen ditugun ekimenak bideragarriak eta egonkorrak izango direla bermatzeko.
Geure ekarpena Hezkuntza-erantzunak batera eraikitzen laguntzea, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetan jokabide eta portaera iraunkor eta integratzaileak sustatzera bideratuta. Giza dimentsioa eta komunitatea aberasteko lagungarri diren ekimenak sustatzea. Erakunde publiko eta pribatuei gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetako erantzukizun-politiketan laguntzea.
b
Gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetako zerbitzu eta ekimen berritzaileak.
b
Hezkuntza-jarduerak, jendearen eta komunitatearen aberasgarri eta ahalduntzerako tresnatzat.
b
Gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetako jakintza eta jardunbide egokiak ezagutarazteko, sistematizatzeko eta sentsibilizatzeko ekimenak.
b
Gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetako ikerlanak eta berrikuntza-proiektuak.
Ortzadar Fundazioaren lehentasun dira, besteak beste, lankidetzan egindako lana indartzea eta sinergiak lantzea, ingurune hurbilean garapen iraunkorraren alde egitearren ahalik eta modu eraginkor eta efizienteenean.
Nori zuzendua Ortzadar Fundazioaren ekintza eta sustapenen onuradun nagusiak honako hauek dira:
b
b
b
Gizartearen, kulturaren, hezkuntzaren eta ingurumenaren arloetan jarduten duten erakunde publikoak, entitateak eta elkarteak. Jardueretan
iraunkortasunaren
irizpideak
eta
enpresen gizarte-erantzukizuna txertatzen dituzten entitateak. Era berean, gizarte-kohesioa eta komunitatearen garapena xede dituzten entitateek ere lehentasuna izango dute.
b
Biztanleriaren sektore jakin batzuetako kide eta kolektiboak: emakumeak, familiak, haur eta gazteak, adinekoak eta kalteberatasun-egoeran dauden kolektiboak.
Ortzadar Fundazioarekin lankidetzan jardutea Ortzadar Fundazioarekin lankidetzan jarduteak zera esan nahi du, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren garapen iraunkorrarekin loturiko sentsibilitatea eta gaitasunak areagotzen lagunduko duten ekimenen alde egiten dugula. Fundazioak lankidetzan jardun nahi duten erakunde, enpresa eta entitate guztiei zabaltzen die bere errealitatea, euren komunikazio eta memoria korporatiboetan iraunkortasunarekiko gizarte-konpromisoa txertatu ahal izan dezaten.
Nola jardun lankidetzan enpresen kasuan?
b
Babesle izan zaitezke, edo fundazioaren proiektu eta jardueretarako diru-ekarpenak egin ditzakezu.
b
Baliabideak eta hirugarrenen ekarpenak erakartzen lagun diezaiokezu fundazioari.
b
Ekitaldi, mintegi eta proiektuetan parte har dezakezu, eta gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren arloetako iraunkortasunarekin loturiko jardunbide egokiak zabaltzen lagundu.
b
Fundazioaren proiektuei edo lankidetzan garatutako proiektuei balioa erantsiko dieten baliabide eta teknologiak eskain ditzakezu.
b
Gizarte-balioa ematen duen zerbitzu edo jarduera bat produzitzen lagun dezakezu.
Horretaz gain, Ortzadar Fundazioarekin loturiko enpresek zerga-abantailak ere izan ditzakete, mezenasgoaren arloan indarrean dagoen legerian aurreikusitakoaren arabera. Fundazioarekin lankidetzan jardutean hainbat errealitate harremanetan eta kontaktuan jartzen dira, eta iraunkortasunarekin eta enpresen gizarteerantzukizunarekin loturiko bizipen partekatua sortzea ahalbidetzen da.
Nola jardun lankidetzan administrazio publikoen edo gizarte-arloko erakundeen kasuan?
b
Lankidetza-hitzarmenak egin ditzakezu Ortzadar Fundazioarekin, komunitatearen garapenarekin, gizartearen parte-hartzearekin, ingurumen-arloko sentsibilizazioarekin eta abarrekin loturiko proiektuetan.
b
Iraunkortasunaren hainbat eremutan aplikatutako ikerlanetan lagun dezakezu, zeure esperientzia eta baliabideak eskainita.
b
Fundazioak antolatzen dituen ekimenetan parte har dezakezu; hain zuzen ere, bat-egitea eta esperientzia-elkartrukeak ahalbidetzeaz gain, sareko lana sustatzen duten ekimenetan.
Plaza Landabaso, 12 48015 Bilbao Tel. 944.024.406 fundacion@ortzadar.es