Issuu on Google+

NAFARROAKO DANTZARI EGUNA (2014) TXOSTENA 01 Aurten, ORRITZ DANTZA TALDEAK (Irurtzun) eta NAFARROAKO DANTZARIEN BILTZARRAK Nafarroako Dantzari eguna antolatzen gogor dihardugu. Udaberriaren bukaeran, EKAINAREN 14an (LARUNBATA) SAKANAn egingo dugu. Itxuraz, 2007an Irurtzunen antolatu genuen Dantzari Egunaren antzekoa izango da. Arratsaldeko 16:00etan, taldeek SAKANAko herrietan beren emanaldia (60 minutu herri berdinean dauden talde guztien artean banatzeko) eskainiko dute eta gero Irurtzunen denak elkartuko gara Kalejira eta Ekitaldi Nagusirako. Behin ekitaldi nagusia amaituta, Dantza Piko (edo antzeko talde baten) emanaldi bat izanen da. Ondoren Kiroldegian dantzari guztientzat afaria prestatuko dugu. Bukatzeko, 0:30etatik aurrera Gaupasa eskainiko dizuegu. Kontuan izan Irurtzungo festa txikiak direla eta giro bikaina izanen dugula! Aurten, zuen eskaerari erantzunez: dantzari guztiak Irurtzunen lo egiteko lekua prestatuko dugu, beraz, nahi izanez gero lasai geratu zaitezkete gaupasan gurekin (hori bai, lo zakuak eta esterilak ekarri beharko dituzue). Bestalde gure helburua, autofinantziazioa izanen da, hau da, taldeek bere dirurik jarri behar ez izatea. Horretarako, 3 SASKIREN ZOZKETA erraldoia egingo dugu eta taldeei boletoak emango dizkizuegu dantzari bakoitzaren gastuak ordaintzeko (gehienez 15 euroko gastuak izanen ditu dantzari bakoitzak). Saltzen badituzue, ez duzue zuen dirurik jarri beharko. Horretarako oso garrantzitsua da ahalik eta azkarren hastea boletoen kanpainarekin beraz etorriko zareten dantzari eta musikarien kopurua guri bidaltzea (oraingoz altuena, horrela gutxiago etortzen bazarete ere boleto nahiko izango dituzue afaria eta garraioa ordaintzeko). Hau lehenengo informazio txostena da eta pixkanaka gauzak zehazten joango gara. Ahalik eta informazio zehatzena izatea oso lagungarria litzaiguke, esaterako; zenbat taldek parte hartuko duten, talde bakoitzetik zenbat dantzari geratuko diren afaltzen e.a. Aurrerago aipatzen dugun bezala, 1000 dantzari hartzeko prestatuak gaude eta hemendik, talde guztiak apuntatzera animatzen zaituztegu. Egun handia izango da! Afaltzeko denenentzako tokia dago, beraz, animatu! Behar ditugun datuak google driven dugun formulario URTARRILAK 31 baino lehen behar ditugu:

honetan bete ditzakezue.

TALDEAREN IZENA: HERRIA: GEHIENEZ ZENBAT AFALTZERA: GEHIENEZ ZENBAT LO EGITERA: AURREIKUSITAKO GARRAIOA: FANFARREA(Bai/Ez): Euskokultur Mintegia Baratzeetako Zeharkalea 2, IruĂąa |TravesĂ­a de las Huertas 2, Pamplona Telefonoa: 649559854 (Iosu) |e-mail: nafarroakoedb@hotmail.com


EGUNEKO EGITARAUA (LEHEN ZIRRIBORROA) EGUZKIA

ORDUA

EURIA

Dagokizuen herrira Iristea

15:15etan

Dagokizuen herrira Iristea

EMANALDIA (60 min) plazan

16:00etan

EMANALDIA (60 min) frontoian

Irteera IRURTZUNerantz

17:15etan

Irteera IRURTZUNerantz

IRURTZUNera iritsi (Kiroldegia)

17:30etatik17:50etara

IRURTZUNera iritsi (Kiroldegia)

KALEJIRA HASI Irurtzunen

18:30etan

Polikiroldegian itxoin

EKITALDI NAGUSIA plazan

19:00etan

EKITALDI NAGUSIA kiroldegian

DANTZA PIKO emanaldia (plazan)

20:00etan

DANTZA PIKO emanaldia (frontoian)

AFARIA polikiroldegian

22:30etan

AFARIA polikiroldegian

AFALONDOA polikiroldegian

23:30etan

AFALONDOA polikiroldegian

GAUPASA Gernika Plazan

00:30etan

GAUPASA frontoian

EKITALDI NAGUSIA Plazara sartzean, talde bakoitzak bere kokalekua izanen du. (taldeak zeintzuk diren jakiterakoan zehaztuko ditugu). Aurkezleek EKITALDI NAGUSIARI hasiera emango diote eta aurkezpen txiki bat eta gero dantza saioa etorriko da: (AKTUAZIOAREN ORDENA LASTER ZEHAZTUKO DUGU) Jarraian Dantza Piko taldearekin gozatzeko aukera izango dugu. Behin hau bukatuta dantzari guztientzako afaria egongo da, beran animatu, oso ondo pasako dugu ta!! INFOA ZABALDU Ikusi dezakezuen bezala, Dantzari Egun handi bat egiteko gogoekin gaude baina hori ez dugu lortuko zuen partehartzerik gabe. Asko gustatuko litzaiguke zuen inguruan Dantzari Eguneko informazioa zabaltzea eta beste talderen bat ezagutzen baduzue, mesedez bidali kontaktua Denon artean lortuko dugu!!

Euskokultur Mintegia Baratzeetako Zeharkalea 2, Iruña |Travesía de las Huertas 2, Pamplona Telefonoa: 649559854 (Iosu) |e-mail: nafarroakoedb@hotmail.com


IRURTZUNGO MAPA

GUNE ZEHAZTUA (IRURTZUN)

Euskokultur Mintegia Baratzeetako Zeharkalea 2, Iruña |Travesía de las Huertas 2, Pamplona Telefonoa: 649559854 (Iosu) |e-mail: nafarroakoedb@hotmail.com


SAKANA

KOKALEKUA Nafarroako mendebaldean kokatzen da. Punta batetik bestera 40 km ditu eta autobia pasatzen da. Ekialdean Irurtzun dago, Iru単eatik 20kmtara, Gasteiz edo Donostiarako norabidean, eta mendebaldean Ziordi, Iru単eatik 60kmtara eta Arabako mugatik oso gertu.

IRISTEA Herri bakoitzean, arduradun bat egongo da eta honek; non aldatu, non dantzatu... esango dizue.

GARRANTZITSUA Adostutako ordutegia betetzea oso garrantzitsua da. Dena oso trinkotua dago eta edozein atzerapenak ekintza guztiak atzeratu ditzake. Herrietako emanaldiak 16:00etan hasi behar dira eta 17:00etan bukatu. Dantzatu behar diren herriak, Irurtzundik oso distantzia desberdinetara daude eta hori kontuan hartu beharrekoa da. Etxarren, adibidez, 5min-tara dago baina Altsasu 25min-tara. Urrutien dantzatu behar duten taldeak dira azkarren ibili behar direnak. Parte hartuko duzuen jakiteko honako kontaktuekin harremanetan jarri:

ORRITZ DANTZA TALDEA Helbide elektronikoa: orritz@gmail.com Mugikorra: 626304510 WhatsApp: 668842605

Euskokultur Mintegia Baratzeetako Zeharkalea 2, Iru単a |Traves鱈a de las Huertas 2, Pamplona Telefonoa: 649559854 (Iosu) |e-mail: nafarroakoedb@hotmail.com


Nde 2014 orritz txostena 01