Page 1

Data: 2010eko azaroaren 19a

Zenbakia: 4

JUAN OROBIOGOITIA BHI Olaburu, 3 Iurreta

GUNE INTERESGARRIAK:

JOAL

> www.orobiogoitia.net > www.blogari.net/ kokorijo > www.euskaltube.net

Zein da Euskararen Etorkizuna?

Abenduaren 3a, Euskararen eguna denez,guk ospatu egingo dugu, beste herri batzuek egiten duten modura.

Edukiak:

Elkarrizketa Eneko Abasolo “Abarkas�

Ken 7k disko berria atera du: Ortzimugak begietan

Albisteak

2

Elkarrizketak

4-9

Erreportaia

5

Gutuna

7

Inkesta

8

Kirolak

11

Denbora-pasak

12

Kirola: Saskibaloia


Albisteak BA AL ZENEKIEN… Aurten hasi da galdera misteriotsua Aurten galdera misteriotsua hasi da Orobiogoitian. Galdera honetan hainbat gauza agertzen dira esaterako irudi baten altuera bilatu edo liburu baten izenburua… Erantzuna topatu baduzu Institutuko sarreraren ezkerraldean dagoen kutxan sartu. Hiruhilabeteko amaieran sari bat banatuko dute eta pertsona bat baino gehiagok irabazten badute zozketa egingo dute euren artean.Saria 30 euroko bale bat izango da Forum Sport-ean gastatzeko eta aste baterako bokata tortilla dohainik. Zorte on!!!

BA AL ZENEKIEN… Euskararen egunean jokoak egingo direla institutuan Aurten Euskararen Egunerako joko batzuk egingo dira. Jokatu nahi ezkero eskaileretan dauden paperean aurkeztu. Jokoak badmintona, frontenisa, ping-pong, esku-pilota eta soka tira egingo dira. Baina, hau guztia jolasten zauden bitartean euskara egiteko egiten da. Beraz, garrantzitsuena euskaraz jolastu al dela erakustea da ikasle guztioi. Aurkeztu zaitezte!!!

BA AL ZENEKIEN… Ken 7k disko berria atera duela: Ortzimugak begietan Ken 7k bere 5. bilduma atera du, “Ortzimugak begietan”. Bilduma hau lortu nahi baduzue Durangoko liburu azokara joan, bertan egongo baita.


BA AL ZENEKIEN... Polikiroldegia zabaldu dutela eguerdietan Aurten ere zabalduko dute polikiroldegia eguerdietan eta zaintzaile batekin. Polikiroldegian hainbat jokoetan jolastu al duzu badmintonetik hasita eta saskibaloiraino. Polikiroldegia 13:30etatik aurrera egongo da zabalik eta 14:05ean zarratuko da klaseak 14:10ean hasten direlako.

BA AL ZENEKIEN.... Urdaxek 141 kilo altxatu ditu O単atin Urdaxek, Juan Orobiogoitiako ikaslea, harri-jasotzaile famatua, 145 kilo altxatu ditu O単atin errekorra eginez. Urdaxek gabonetarako 150 kilo altxatu nahi du. Urdax Mendiolan jaio zen, baina orain Otxandion bizi da. Urdax bere urteak kontuan edukita Euskal Herrian gehien altxatu duen umea da zeren eta Urdaxek 12 urterekin 133 kilo altxatu zituen eta Euskadiko txapeldunak 12 urterekin 100 kilo altxatu zituen. Zorte on Urdax espero dugu munduko errekorra zuk gainditzea!!!

BA AL ZENEKIEN.... BA AL ZENEKIEN DBHko 2.MAILAKOA KOLONIETAN EGON DIRELA ASTEBETE... Azaroaren 22-tik 26-ra 2. mailakoak Bri単asen egon dira. Beraiekin hiru irakasle egon dira: Mikel, Miren eta Mila. Bri単asen egindakoaren gidoarekin filma bat egin dute, klase bakoitzak bat..

BA AL DAKIZU.... Institutoak estola jasangarriaren banderola lortu duela. Institutua hainbat urte darama Agenda 21ea parte hartzen eta hainbat proiektu burutzen. Abenduaren 13an Eusko jaurlaritzan dago ekitaldi bat non gauzatuko den sari hau.

EGILEAK: AITOR ETA GORKA


Elkarrizketa: Eneko Abasolori “Abarkas” Eneko Abasolo “Abarkas” Iurretan jaio zen 1976.Eneko bertsolaria da, lanbidez okina bada ere 1998an hartu zuen parte lehen aldiz Bizkaiko Bertsolari Txapelketan.

1-Zergatik deitzen dizute Abarkas? Txikitatik deitzen didate eta ez naiz gogoratzen honen arrazoia. 2-Eneko noiz hasi zinen bertsolari munduan? Txikitatik hasi nintzen. 3-Txikia zinenean txapelketarik irabazi zenuen? Baten bat klaro irabazi dudala.

4-Zuk bakarrik aditu zara bertsolari munduan edo familiako norbait edo lagunen bat eduki al duzu bertsolari? Niri beti gustatzen zitzaidan bertso mundua eta nik bakarrik ikasi dut.

5-Bertsolaritzaz aparte beste ekintzaren bat egiten al dituzu? Bai, okina naiz, bertso eskola ematen dut eta dantza irakaslea naiz. 6-Txapelketa famatu bat irabaziko duzula uste al duzu? Bai, baina ez hain famatuak, adibidez, herri bateko txapelketaren bat.

7-Nor da zure bertsolari gogokoena eta harreman hoberena duzuna? Mirenekin harreman egokia dut. 8-Urduri jartzen al zara bertso bat bota nahi duzunean? Noski 9-Badakigu zure hizkuntza euskara dela, baina nola ikusten duzu euskararen erabilera Durangaldean? Ba txarto.Zure adinekoek erdara hitz egiten duzue eta horrela jarraitzen baduzue, azkenean euskara hizkuntza galdu egingo da. 10-Nola ikusten duzu zure burua iraganean? Nik,al dudan hobetuen saiatuko naiz nire lana egiten eta txapelketaren bat irabazten saiatuko naiz. Eskerrik asko Eneko, espero dugu iraganean ondo joatea eta suerte asko eduki !!!

EGILEAK: EKAITZ ETA GORKA


Laster euskara eguna da , hau da, abenduaren hiruan.Juan Orobiogoitia institutuan beste toki askotan moduan egun hori ospatuko da . Horretarako hainbat ekintza antolatu dituzte . Durangaldean ere euskara bultzatzeko ekintzak egingo dira , hau da , bertso saioak‌ Gure institutoko euskararen egoera nolakoa den esango dizuegu . Gehienek erderaz hitzegiten dute eskola barruan nahiz eskolatik kanpo , baina euskara batzordekoak gu gabonetako oporretatik gatozenerako zer edo zer egingo dute .

Franko garaian euskaraz hitz egitea debekatuta egon zen. Euskaraz hitz egiten zituzten guztiei zigor oso gogorra jasotzen zituzten. Eskoletan ez zitzaion inori burutik pasatzen euskaraz mintzatzea eta euskaraz egiten bazen atzamar puntetan erregelarekin jotzen zizuten edo beste zigor txarragoak. Horregatik klaseak erdaraz ematen ziren eta etxeetan ere erdaraz hitz egiten zen gauza berarengatik . Esan digutenez , Frankok Ermuko bat fusilatu zuen euskaraz hitz egiteagatik, baina ez zen izango bakarra .

Euskararen egoera ez da berdina aspaldiko urteetan. Lehen askoz gehiago entzuten zen euskaraz (kaletik eta etxetik...). Hobeto hitz egiten zen eta kanpotik etortzen zirenak hobetoago eta lehenago ikasten zuten. Orain berriz, ume gehienak erdaraz egiten dute eta ez dute euskara erabiltzen inoiz (ez klaseetan, ez kalean, ez etxean ...). Horregatik kanpoko askok ez dute euskara ondo ikasten, haur gehienei erdaraz hitz egiten dizkietelako.


Horrela jarraitzen badugu euskara galdu egingo da . Baina , asko gara pentsatzen dugunok euskara ezin dela galdu . Horrela pentsatu zuten lehenengo aldia egin zenean Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka . 1965ean egin zen lehenengo aldiz azoka hau Durangoko Andra Mariako elizpean egin zen eta orain landako gunean egiten da . Sortu berri zen Gerediaga Elkarteak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen . Frankismoaren diktadurapean azokak helburu nagusi argia zuen : Euskal Herriko liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea . Gerediaga Elkarteak , baina , ahalegina egin zuen Durango egun horietan euskalgintzan jardunean zebiltzanen topalekua izateko .

Euskaraz ez da bakarrik Euskal Herrian egiten munduan zehar hainbat toki, Euskal Etxe daude euskara mantendu nahian. Mundu osoan guztira 173 euskal etxe daude. Australian, adibidez, hiru euskal etxe daude horietako bat “ GURE TXOKO ” da . Asian berriz bi euskal etxe bakarrik daude, bat Tokion dagon “ TOKIOKO EUSKAL ETXEA “. Espainian bederatzi daude eta euskal herritik hurbilen “ LAMINITURRI ” dago. Estatu Batuetan hogeita hiru daude. Frantzian hiru euskal etxe daude.

Euskararen egoera ez da berdina aspaldiko urteetan. Lehen askoz gehiago entzuten zen euskaraz (kaletik eta etxetik...). Hobeto hitz egiten zen eta kanpotik etortzen zirenak hobetoago eta lehenago ikasten zuten. Orain berriz, ume gehienak erdaraz egiten dute eta ez dute euskara erabiltzen inoiz (ez klaseetan, ez kalean, ez etxean ...). Horregatik kanpoko askok ez dute euskara ondo ikasten, haur gehienei erdaraz hitz egiten dizkietelako .

EGILEAK: MAITE ETA AINHOA


GUTUNA

Zuzendari jauna: Gu 2. mailako DBH-eko ikasleak gara eta institutu honetan polikiroldegia jantoki orduetan zabalik egotea nahi dugu. Jantokiko orduetan ez daukagu ezer egiteko eta kirola praktikatze oso ona da. Beste alde batetik, euria egiten duenean gaixotasun bat hartzeko moduan egoten gara. Uste dugu polikiroldegia zabalik edukitzea oso modu ona izango dela dibertitzeko. Pasadan urtean polikiroldegia zabalik egoten zen kurtso osoan zehar. Eta asko erabili genuen. Zera eskatzen dizugu polikiroldegia zabaltzea eta horrela denok pozik egongo gara.

EGILEAK:JOKIN ETA PAULO


KIROLA GURE INSTITUTUAN. Guk egindako inkesta, eskolan egiten den eta praktikatzen den kirolik kopurua jakiteko izan da. 20 ikasleei galdetu diegu eta hauek dira emaitzak: 1.mailan 20 pertsonatik 17 kirola egiten dute eta gustatzen zaie kirola egitea. 17 pertsona horietatik 10ek 2 kirol egiten dute eta gainerakoek 1. Denek 2 egun dute entrenamendua eta denek jokatzen dute lehiaketetan edo beste zerbaitetan. 2.mailan 20 pertsonetatik 19 kirola egiten dute eta gustatzen zaie kirola egitea. 19tik 17ik bi egun dute entrenamendua eta beste biak 3 egunetan. 8ik bi kirol egiten dute eta 11ak bat. Adibidez( futbola eta pilota). Denek jolasten dute lehiaketaren batean. 3.mailan 20tik 6 kirola egiten dute eta gustatzen zaie kirola egitea. 6 pertsonatik 6ek bi egun entrenatzen dute. Denek kirol bat praktikatzen dute (futbola).Denek jolasten dituzte lehiaketetan, kasu honetan ligatan. 4.mailan 20tik 2k kirola egiten dute eta gustatzen zaie kirola egitea eta praktikatzea. Bi pertsona horiek lehiaketetan dabiltza.3 egunetako entrenamendua dituzte eta biek jolasten dute futbolera.

Ondorioa: Konturatu gara gero eta nagusiagoa izan gero eta kirol gutxiago egiten dela. Futbola da gure institutuan egiten den kirolik gehiena. Baita ere lehiaketetan dabiltzate ikasle gehienak.

EGILEAK: JOKIN ETA PAULO


Elkarrizketa: Iñigo Garate, disorders-eko ahotsa Disorders disko berri bat atera dute “hitzak”. Talde honetan bost musikari daude. Gorrotza, bateria ; Mendi, baxua ; Iban, gitarra ; Andoni, gitarra ; eta Iñigo , ahotsa. Elkarrizketa hau Iñigo, Disorders taldeko ahotsari egin diogu.

5.Kolaboratzailerik daukazue? Ez, ez daukagu eta ez dugu behar. Gu bakarrik oso ondo moldatzen gara. 1 .Orain dela gutxi disko bat atera duzue, hitzak izenekoa, arrakasta du? Esan digutenez nahiko saldu da eta esan diguten komentarioak oso onak izan dira, txarrak ez ditugu entzun.

6 .Beti izan zara taldeko abeslaria? Bai, taldea sortu zenetik ahotsa izan naiz. 7 .Musika-tresnarik jotzen duzu?zein?

2 .Jiratan ibili zarete disko honekin? Nondik ibili zarete?zer moduz joan zaizue? Ez, ez digu denborarik eman, baina bat antolatzea pentsatu dugu. Espainiatik izango da eta ondo ibiliko garela pentsatzen dut. 3 .Nola moldatu zara jendearen aurrean? Egin ditudan kontzertu eta jiratan hasieran oso urduri jarri naiz beti baina azkenean oso ondo moldatu izan naiz. 4 .Zelan sortu zen taldea? Lokala hartu genuenean, 16 urteekin, nahiko musikalari ginen eta talde bat egitea erabaki genuen eta ondo ari ginenez aurrera jarraitu genuen.

Bai, gitarra elektrikoa, baina ez naiz oso ondo moldatzen.

8 .Zer egiten duzu zure denbora librean? Lagunekin elkartzen naiz eta futbolera ere aritzen naiz

9 .Musikatik bizi ahal da? Musikalari profesional batek agian bai, baina gure mailako gazte batzuk oraindik ezetz uste dut.


10 .Aholkuren bat musikalari hasi berriei?

Talde bat egin nahi behar badute lan asko egiteko eta beti aurrera jarraitzea.

11 .Amaitzeko, musikalari bezala erretiratzea pentsatzen duzu?

Oraindik gaztea nahiz erretiroaz pentsatzeko baina agian urte batzuk aurrerago agian bai.

Disorders taldea ez da oso ezaguna izango Durangaldetik kanpo baina urte batzuk geroago seguru gaude arrakasta handia edukiko duela. Baina hori ez dago gure esku euren esku baizik. AUPA DISORDERS!!!

EGILEAK: JON ETA AITOR


Saskibaloia baloi bat sare bat zintzilik duen saski batean sartzean datzan kirola da. Funtsean, bost jokalarik osatutako bi taldek jokatzen dute aurrez aurre, 10 minutuko iraupena duten lau zati edo laurdenetan. Bigarren laurdenaren ondoren, 10 minutu inguruko atsedena egiten da. AEBetako liga nagusian, NBAn, laurden bakoitzak 12 minutuko iraupena du.

Arauak • Pausoak: Hau gertatzen da jokalariak hiru pauso baino gehiago egiten baditu botea egin gabe. • Dobleak: Hau gertatzen da jokalariak pilota bi eskuekin botatzen badu, • 3”: jokalari batek aurkariaren aldean geratzen bada. • 5”: denbora maximoa jokalariak pilota eskuan eduki dezakeena. • 8”: denbora maximoa talde batek aurkariaren aldera joateko. • 24”: denbora maximoa talde batek saskira botatzeko. Zelai atzera: Hau gertatzen da jokalari batek pilota aurkariaren zelaira botatzea eta gero bere zelaira bueltatzean.

Liga nagusiak NBA (National Basketball Association) AEBtako liga profesionala da, munduko hoberena. Europa mailan, Espainiako ACB Liga (Asociación de Clubes de Baloncesto) eta Italiakoa (Lega Basket Serie A) garrantzitsuenak dira. Euskal taldeak Euskal herrian hiru talde ditugu: BBB (Bizkaia Bilbao Basket) TAU Baskonia (Gasteiz) Lagun aro (Donostia) Gure hiru talde hauek ACB ligan daude. Aurreko urtean TAU Baskoniak irabazi zuen liga Bartzelonaren aurka “PLAYOFF” –eko finalean, hiru partiduak irabazi zizkion.

Arauen hutsegiteak Saskibaloian jokatzen ari garen bitartean, hauetako hutsegite bat egiten dugunean, beste taldeak aterako zuen baloia, hutsegitea egin den leku hurbilenetik, banda edo atzealdetik. Hauek dira arauen hutsegite komunenak: • Pausoak. • Dobleak.. • 3 segundo zona barruan. • Banda edo fondo sakea. • 24 segundo. Zelai atzera.

EGILEAK: JON ETA AITOR


Asmakizunak

Lehen kafe disolbagarria Estatu Batuetan merkaturatu zuten 1867. urtean, baina arrakastarik batere gabe. NestlĂŠ etxeak, ordea, arrakasta handia lortu zuen bere NescafĂŠ delakoarekin. Noiz merkaturatu zen produktu hori? A) 1912an B) 1937an

Amak bi ditu,Aitak ere bai, semaeak bat ere ez eta alabak hiru. .zer da?

XVIII. mendearen azkenaldian hasi eta XIX. mendean burutu zen INDUSTRIA-IRAULTZA munduaren itxura eta ekonomia-harremanak aldatu zituen. Alabaina, nork erabili zuen lehen aldiz "Industria-Iraultza" nozio hori? A) Friedrich Engelsek B) David Ricardok C) James Wattek


Asmakizunak Zementua eta motrailua XVIII. mendean "berraurkitu" zituzten Ingalaterran, baina, egia esan, askoz lehenago ere erabiliak ziren. Zeintzuk izan ziren lehen asmatzaileak? A) Egiptoarrak B) Erromatarrak C) Greziarrak

Lehen kafe solugarria Estatu Batuetan merkaturatu zuten 1867. urtean, baina arrakastarik batere gabe. Nestle etxeak, ordea, arrakasta handia lortu zuen bere Nescafe delakoarekin. Noiz merkaturatu zen produktu hori? A) 1912an B) 1937an C) 1951n


Asmakizunak KORRIKALARI TXIKIA SALTARI ABILA, BETI HARA ETA HONA UR PUTZUEN BILA BATZUEK DIOTE GAIZTOA NAIZELA, BESTEEK ATSEGINA, ERRATZA IZATEN DUT NIRE HEGAZKINA NOR OTE NAIZ?

Hatzetatik jango dizkizut eta begietatik edango dizkidazu. Hitzak ditugu janari-edari, zuk ezan eta nik oroit ditzadan. Nor ote naiz?


ASMAKIZUNAK !!! Tren elektriko bat Altsasutik Iruna doa 100 km/h abiaduran. Haizeak iparretik jotzen du 30 km/h abiaduran. Norantz joango da kea?

(trena elektrikoak ez dute kea botatzen )

Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke? ( aterik zegoen )

Hil batzuek 31 egun dituzte; 30ekoak ere badira. Baina zenbatek dituzte 28 egun? (GUZTIAK)

Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe? (Globoa hutsik egonda.)


JON ETA AITOR

GORKA ETA EKAITZ

PAULO ETA JOKIN

MAITE ETA AINHOA

Joal  

Joal aldizkaria 4.na

Advertisement