Page 1

plazara! 006 | 2019ko APIRILA ORDIZIAKO EH BILDUREN ALDIZKARIA

LEGEGINTZALDIAREN BALORAZIOA


EDITORIALA Balorazioa La legislatura se acerca a su final y toca hacer valoraciones, pero en estas ocasiones la actitud con la que encaramos esa valoración determina muchas veces el resultado final, y nuestra actitud no ha sido pesimista, nunca.

AMAITZEAR DEN LEGEGINTZALDIAREN BALORAZIOA Legegintzaldia amaitzear dago eta balorazioak egitea suertatzen da, baina halakoetan hasi baino lehen hartzen dugun jarrera erabakigarria izaten da azkeneko emaitzan, eta gure jarrera ez da ezkorra izan, sekula! Salatu beharrekoak salatu ditugu, noski, oposizioaren egitekoa udal gobernuaren kontrola burutzea delako. Udal gobernutik kanpo egon gara lau urteotan, eta halakoetan, kritikatzea soilik errazena balitzateke ere, ez gara horretan ibili. Horregatik, ezin dugu gure balorazioa horretan oinarritu. Kritikatik haratago, ordu askotan burututako proposamen eraikitzaileak aurkeztu ditugu azken lau urteotan. Ordizia hobetzeko ditugun ideietan dagoelako gakoa, eta etorkizunera begira, helburuak lortzeko daukagun

ikuspegi estrategikoaren arabera egin ditugun proposamenetan. Ordiziako udalgintzaren historia laburrean zaila izango da guk adinako proposamen eraikitzaileak egin dituen oposizio bat topatzea, eta horren adibide, jarraian dituzuen azken urteotako proposamen batzuk. Kopiatzen bazaituzte arrakasta izan duzun seinale izaten delako, eta hala eta guztiz kritikatzen bazaituzte, ez dakitela nola kopiatu ere. Ez baitago gure ideiek fruitua ematen dutela ikustea baino gauza ederragorik, horrek esan nahi duelako asmatu zenuela. Azken batean, kritikatzen zaituztenek zure ideiak aurrera eramaten dituztenean, hitzez esatera ausartzen ez direna aitortzen ari zaizkizulako, alegia, ondo ari zinela.

Hemos denunciado lo que teníamos que denunciar, porque el control del gobierno es una labor que ha de hacer la oposición. Hemos estado fuera del equipo de gobierno estos cuatro años, y aunque en esa situación lo más fácil hubiera sido dedicarnos solamente a criticar, no lo hemos hecho. Por eso no podemos basar nuestra valoración en ese aspecto. Más allá de la crítica, estos cuatro años hemos sido capaces de realizar y presentar propuestas elaboradas y constructivas. Porque la clave está en las ideas que tenemos para mejorar Ordizia, y en las propuestas que realizamos dentro de una visión estratégica que nos lleve a conseguir los objetivos en un futuro. En la historia municipal reciente de Ordizia es difícil encontrar una oposición que haya presentado tantas propuestas constructivas como las nuestras, y para muestra algunas que hemos realizado estos últimos años. Si te copian, es señal que tienes éxito, pero si encima te critican, es que no saben ni cómo copiarte. No hay nada más hermoso que ver que tus ideas han dado fruto, porque eso quiere decir que lo has hecho bien. Al fin y al cabo, si quien te critica lleva a cabo las ideas que propusiste, está confesando lo que no se atreve a decir, es decir, que habías acertado.

plazara! 02


AURREKO LEGEGINTZALDIKO LOREAK Legegintzaldi honetan aurrekoan erein genituen hainbat ideia, hainbat hazi, ernaldu dira, eta lorea ematen hasi ziren beste zenbaitek ere fruitu oparoa eman dute, eta hori da benetan garrantzitsuena. En esta legislatura han germinado varias ideas, varias semillas que se plantaron en la legislatura anterior, y otras que ya empezaron a florecer han dado sus frutos, y eso es lo que verdaderamente importa.

ORDIZIA ZABALIK Hutsik dauden lokaletan merkataritza sustatzeko Ordizia Zabalik proiektua martxan jarri genuen eta arrakastatsu darrai. Programa de reactivaciĂłn de locales vacios.

SAN BARTOLOME San Bartolomen burutu den mugikortasun aldaketa Mugikortasun Planean proposatu genuen berbera da. Los cambios de San Bartolome vienen del plan de Movilidad.

SAN JOSE EGOITZA San Jose egoitza Foru Aldundiaren esku pasatzea lotu zen eta horri esker KABIAra pasa da. El traspaso de la residencia a manos de KABIA.

HERRI BARATZAK / HUERTAS DE OCIO Herri baratzeak izateko Ekogunearekin harremanetan jarri eta proiektuari hasiera eman genion, eta zorionez lortu ditugu.

OTEGINEA / SAN INAZIO Foru Aldunditik Otegienea/San Inazio auzoak akustikoki isolatzeko proiektua eta konpromisoa lortu zen pasa den legegintzaldian, honetan gauzatzea eskatu genuen eta lortu da. Aislamiento acĂşstico para oteginea y San Inazio.

ORDIZIA LAGUNKOIA Ordizia Lagunkoia programa martxan jarri genuen, ibilbide osasungarriekin, beharra dutenei laguntza eskaintzen diten dendariekin, 0-100 parkearekin etab.

plazara! 03


LEGEGINTZALDI HONETAN EREINDAKO HAZIAK Legegintzaldi honetan berriz, hainbat eta hainbat ekarpen egin ditugu, ideia berriak proposatuz, baina beti erabakiak ikuspen orokor eta estrategiko baten baitan hartuz. Batzuetan lortu dugu aurreikusita zegoen norabidea aldatzea, besteetan ez da posible izan, baina etsi gabe lanean darraigu.

BUZTUNTZA Buztuntza auzoan, Oria ibaiko ibilbidea berreskuratzeaz gain, partxeoak utzi eta auzoak bere osotasunean aztertuko duen urbanizazio proiektua egiteko proposamena egin genuen iaz eta horretarako diru partida sortu genuen.

Paseo de la rivera del Oria accesible, sin escaleras y con rampa, y un proyecto de urbanizaciรณn general para todo el barrio.

MAJORI Majori kiroldegian kuboaren zatia besterik konpondu nahi zen, eta ikuspegi horren aurrean aurkeztu genuen proposamen orokorrak kiroldegia bere osotasunean aztertzeko bidea zabaldu zuen. Orain, iazko aurrekontuetan emendakin bidez falta zen igerilekuen zati berritzeko proiektua egiteko jarri genuen diru partidari esker prozesua amaitu ahal izango da. De la reforma del cubo a una visiรณn global, que acaba con el proyecto de las piscinas.

JAKES Jakesen gizarte zerbitzuak behe solairuan ematen dira goikoak ez direlako irisgarriak. Guk proposatutako igogailua jartzeko proposamenari esker eraikuntza osoa berrantolatzeko aukera dago. Ascensor en Jakes que permite la reorganizaciรณn de todo el edificio para servicios saciales.

ALTAMIRA Altamira auzorako igogailua eta auzoaren beheko alde guztia lotzen duen ibilbide irisgarria egiteko proposamena egin dugu, Mallutzera jaitsi eta Tximistatik barrena, Buztuntzako ibai ertzeko pasealekuarekin lotzea izango litzateke helburua. Ascensor e itinerarios accesibles para el barrio de Altamira.

plazara! 04


SEMILLAS SEMBRADAS DURANTE ESTA LEGISLATURA En esta legislatura hemos realizado muchas aportaciones, proponiendo nuevas ideas pero siempre desde una visión global y estratégica. A veces hemos conseguido cambiar el rumbo previsto, y otras no ha sido posible, pero seguimos trabajando para conseguirlo. MUGIKORTASUNA / MOVILIDAD Mugikortasunari dagokionez, herriaren ikuspegi orokorra aldarrikatu dugu, erantzun globala eman behar zaiolako eta neurri asko batera hartu behar direlako. Aparkalekuen egoera eta lurpekoaren kokapena aztertuko duen mugikortasun

mahaiak eskatutako azterlana egiteko diru-partida sortu genuen iaz emendakin bitartez. Solución global y múltiple de movilidad, partida presupuestaria para análisis global, incluida ubicación parking subterraneo.

Plaza erdigunea. Plaza centralidad. 4 aparkaleku kardinalak. Aparkaldi luzerako aukera TAO. 4 aparcamientos cardinales. Posibilidad de aparcamiento largo OTA.

SANTA ANA 60 plaza

Gertuko aparkalekuak. Aparkaldi laburra. Aparcamientos proximidad. Estacionamiento breve.

2m in

3m

in

BAZTERRETXE 50 plaza

Disuasio aparkaleku mugagabea. Aparcamiento disuasorio ilimitado.

GOIERRI/ESKARABILA 35 plaza

GELTOKIA 55 plaza

Planean aztertutako kokapena. Ubicación estudiada en el plan. Ordizia funciona como un sistema, en todos los sentidos, y en el aspecto de la movilidad y los aparcamientos aun más. Es decir, los problemas no se solucionarán con una actuación singular, si no se tiene en cuenta todo el sistema. Un sistema que tiene su centralidad en la plaza y alrededor de la misma se genera toda una organización compleja de distintas posibilidades y formas de aparcamiento que dan respuesta a distintas ubicaciones comerciales, con distintas duraciones de estacionamiento, teniendo en cuenta las necesidades de las personas residentes... Si no tenemos todo el sistema en cuenta, no acertaremos.

BARRENA Barrena Kultur-etxean solairu guztiak lotuko lituzkeen igogailua jartzeko proposamena. Ascensor en la casa de cultura Barrena.

4 min

Mugikortasun planak hobetsitako lurpeko aparkalekuaren kokapenak. Ubicaciones priorizadas en el Plan de Movilidad, aparcamiento subterráneo.

3 min

3m in

Egoiliarrek arazoak aparkatzeko Zona residentes con problemas para aparcar.

SAN BARTOLOME 230 plaza

KULTUR LAB Legegintzaldi osoa eskatu ondoren, azkenean lortu da KulturLAB prozesua martxan jartzea, eta iaz gure emendakinetik sortutako diru partidatik ordaintzen ari da. Proceso para reflexionar sobre las infraestructura culturales y partida presupuestaria para su realización. BESTEAK BESTE / ENTRE OTRAS HIRI HEZITZAILEA bezalako proiektu estrategikoa bat mantendu dugu, HONDAKINEN MAHAIA proposatu genuen. HILETA ZIBILETARAKO ARETOA legegintzaldi hasieratik eskatu dugu, eta OIANGU BASERRIA hiltzen utz ez zezaten saiatu gara. ANBULATEGIA handitzeko diru-partida bikoiztu genuen, eta igogailua herritarrentzat irekita egoteko proposatu. AUZO GUZTIETAN KOMUN PUBLIKOAK jartzeko diru partida handitu genuen, eta ALTAMIRAKO ZELAIAREN BELAR BERRITZEA ahalbidetzeko aurrekontu aldaketa proposatu. Hemos mantenido vivo un proyecto tan estratégico como HIRI HEZITZAILEA, propusimos la creación de la MESA DE RESIDUOS. Desde el inicio de la legislatura venimos solicitando un ESPACIO PARA FUNERALES CIVILES, e intentado que no se dejase morir OIANGU BASERRIA. Duplicamos la partida para ampliar el AMBULATORIO, y propusimos que el ascensor del mismo esté abierto a la ciudadanía. También ampliamos la partida para que se instalen ASEOS PUBLICOS EN TODOS LOS BARRIOS, y el cambio presupuestario para que el CAMBIO DE CESPED DE ALTAMIRA fuera posible.

plazara! 05


LEGEGINTZALDI HONETAKO BENETAKO BALORAZIOA Legegintzaldi honen benetako balorazioa egin behar badugu, udaletxera baino, kalera begira jartzea tokatzen zaigu, plazara! Azken lau urteotan, esparru guztietan lidergoa galdu duen udaletxearen aurrean, herri eragileek erakutsi digutelako benetako bidea non dagoen. Si tenemos que realizar la valoración real de esta legislatura, en lugar de al Ayuntamiento debemos mirar a la calle ¡a la plaza! Porque estos cuatro años, los agentes populares que actuan en la calle has sido los que nos han mostrado el camino, en todos los ámbitos en los que el Ayuntamiento ha perdido el liderazgo. M8 / FEMINISMO M8ko feminismoaren olatuak guztiok busti gaitu, eta emakumeek argi esan digute ezin dugula horrela jarraitu. La gigantesca ola del 8M nos ha mojado a todas y todos, y las mujeres nos han dicho claramente que no podemos seguir así.

AUZOAK / BARRIOS Ahaztutako auzoak biziberritzeko egin diren ekitaldiak herriko eragileek sustatu dituzte. Las actividades para dinamizar los barrios olvidados han sido promovidas por los agentes del pueblo.

ORDIZIA ELKARTUZ Ondo baino hobeto ordaindutako emanaldi ikusgarriak ederrak badira ere, benetako altxorra gure herrian daukagula erakutsi digute Ordiziako kultur eragileek elkarrekin. Por muchas actuaciones maravillosas que traigamos, más que bien pagadas, los agentes culturales de Ordizia nos han enseñado que el verdadero tesoro lo tenemos en casa.

EUSKARA Euskararen inguruan antolatzen diren egitasmo arrakastatsuenak herri eragileek bultatzen dituzte. Las actividades más exitosas que se organizan en torno al euskara vienen de la mano de los agentes populares.

OIANGU Oiangu bezalako paraje eder bat bizitzaz betetzeko herritarrak behar dira, eta ordiziarrek bete dute gure parke kuttuna bizitzaz. Un lugar maravilloso como Oiangu que muchos agentes populares de Ordizia han llenado de vida y actividades.

plazara! 06


LEGEGINTZALDI HONETAKO BALORAZIOA ALTSASU Altsasuko gertaeren inguruan oraindik orain pairatzen ari garen injustizia egoerak herri honetan aspaldi ikusi ez den salaketa herrikoia sortarazi du. La injusticia de Altsasu ha generado una ola de solidaridad y denuncia que hacia mucho tiempo que no veíamos.

ARALAR Aralarreko pisten gatazkaren erdian, guztiona den altxor paregabearen balioa aldarrikatzen duen Aralar, mundua leku den lurra bezalako proiektu bat eredugarria da zentzu guztietan. Un proyecto como Aralar, mundua leku den lurra, que se ha realizado en medio del conflicto de las pistas, es un ejemplo a seguir en cuanto a colaboración desinteresada y dialogo. STOP DESHAUCIOS Herritarrak batzen garenean, banku eta gobernu boteretsuenei aurre egiteko gai gara, etxebizitza ezin da izan mozkinak irabazteko salgai bat. Cuando la ciudadanía se une, podemos enfrentarnos a los bancos y gobiernos más poderosos.

CATALUNYA Catalunyara begira gaude guztiak, eta herri honek erakutsi du zapalkuntzen aurrean altxatu eta solidaritatea erakusten. Cuando todas las miradas miraban a Catalunya, este pueblo ha enseñado que se levanta frente a la represión y sabe mostrar toda su solidaridad.

GURE ESKU DAGO Herri honek dituen eskubideen alde, herritarrek instituzioei bidea erakutsi ziguten beste behin Gure Esku Dagok antolatutako galdeketan. El derecho a decidir libremente, cuando la ciudadanía da lecciones a las instituciones

ADIERAZPEN ASKATASUNA / LIBERTAD DE EXPRESIÓN Euskal komunikabideak suntsitzeko beste urrats baten aurrean herri honek erakutsiko du beste behin, ezingo dutela, izan behar GARA! Frente a otro intento de destruir nuestros medios de comunicación, demostraremos una vez más que no podrán.

plazara! 07


ELKARRIZKETA Jon Inarritu eta Mertxe Aizpurua

Jon Inarritu EH Bilduko senataria

“FUNTSEZKOAK IZANGO GARA E S K U B I D E N A Z I O N A L E TA S O Z I A L E TA N A U R R E R A E G I T E K O �

Espainiako hauteskundeetan, ezkerreko subiranisten indarrak batzearen alde egin du EH Bilduk. ERC alderdi kataluniarrarekin akordioa lortu du, eta bi indarrak elkarlanean arituko dira Kongresuan eta Senatuan. Indar batuketa horren ondorioz, ezkerreko subiranistek Espainiako politika baldintzatuko dutela nabarmendu dute Mertxe Aizpurua eta Jon Inarritu Kongresurako hautagaiek. Adierazi dute Espainiako eskuinak bultzatu nahi duen inboluzio demokratikoa geldiarazteko funtsezkoak izango direla. Horrez gain, gaineratu dute erabakigarriak izango direla estatuaren demokratizazioa bultzatzeko.

plazara! 08


ELKARRIZKETA Jon Inarritu eta Mertxe Aizpurua Apirilaren 28ko hauteskundeetan erabakiko da Espainian nolako indar harremana izango den. Zer du jokoan Euskal Herriak hauteskunde horietan?

Jon Inarritu: Hauteskunde hauek oso testuinguru berezian egingo dira, estatu espainiarra egiturazko krisi larri batean murgilduta baitago. Krisi horren aurrean, estatuko botere faktikoek —hau da, monarkiak, hiru eskuinek (PP-Cs-Vox) eta Ibex35eko enpresek— demokraziaren aurkako inboluzio bat abian jartzea erabaki dute. Arrisku horrek Euskal Herriari ere eragiten dio, eta demokraziaren kontrako eraso hori geldiaraztea da jokoan dagoena. Zer da “inboluzio demokratikoa” deitu duzuena?

Mertxe Aizpurua: Inboluzio horren programa argia da: eskubide nazionalak ukatzea (gure autogobernu txikia kolokan dago), eskubide sozialen murrizketak (nagusiki emakume eta etorkinei kalte eginez), laneskubideen murrizketak, etab. Hainbat belaunaldiren borroka eta esfortzuari esker irabazitako eskubideak kolokan daudela esan dezakegu. Nola erantzun dakieke arrisku horiei Madrilen?

J.I.: Aipatu dugun egoerak argi eta garbi adierazten du zein tamainako arriskuei egin beharko diegun aurre. Egoera horri erantzun ahal izate ko, azken hilabeteetan lanean aritu gara estatu espainiarrean elkarrekin bizi garen indar demokratiko, subiranista eta aurrerakoiek indarrak batu eta Kongresuan eta Senatuan batera eta modu sinkronizatuan lan egin dezagun. Elkarlan hori behar-beharrezkoa dela uste dugu. Zein izan da indarrak batzearen aldeko lanaren emaitza?

M.A.: Azkenean lortu dugu indar subiranista, aurrerakoi eta errepublikanoak batzeko nahi hori gauzatzea, ERCrekin akordio estrategiko bat lortu baitu-

gu, demokrazia eta askatasunak defendatzea eta eskubide nazional, ekonomiko eta sozialetan aurrera egitea ahalbidetuko diguna. Galiziako, Kanarietako eta Aragoiko indar politiko subiranistetara eta Estatuko errepublikanoetara zabal daitekeen akordioa da. Garrantzi handiko akordio estrategiko bat, jauzi kualitatibo handi bat suposatzen duena. Lehen aldiz, Estatuan elkarrekin bizi diren herrietako ezkerreko subiranistek indarrak batuko dituzte elkarlanean aritzeko. Zein helburu izango du ezkerreko subiranisten arteko elkarlanak? M.A.: Lehenik eta behin, Espainiako eskuinek inposatu nahi diguten inboluzio antidemokratikoari aurre egiteko ahaleginean arituko gara buru-belarri. Funtsezkoak izango gara Espainiako eskuinak geldiarazteko, boterera iristeko aukerarik izan ez dezaten. Baina, horrez gain, beste zenbait indar politikok (PSOEk) ezarri nahi duen status quoa baldintzatuko dugu. Eskuinak inboluzio demokratikoa bultzatu nahi duela aipatu duzue. Zein izango da PSOEren joera gobernua eratzea lortzen badu?

J.I.: PSOEren helburua eskubide ekonomiko eta sozialetan atzera ez egitea izango litzateke, baina estatu espainiarrak behar duen demokratizazioan inolako aurrerapausorik egin gabe. Zertarako erabiliko du EH Bilduk Madrilen izango duen eragina? Zein norabidetan baldintzatuko duzue estatuko politika? M.A.: Estatuko herrietako ezkerreko subiranistak funtsezkoak izango gara estatuan demokratizazioa gerta dadin. Hau da, demokrazian aurrera egin dezagun, herrien eta herritarren erabakitzeko eskubidearen alde eginez eta eskubide sozial eta ekonomikoetan ere aurrera eginez. Gure erabakien erdian

EH Bildu apuesta por unir fuerzas de izquierda y soberanistas. Por ello, ha firmado con el partido catalán ERC un acuerdo estratégico por el cual trabajarán conjuntamente en el Congreso y el Senado. La candidata Mertxe Aizpurua y el candidato Jon Iñarritu han remarcado el potencial del acuerdo para condicionar la política del estado español. Han señalado que su labor será determinante para frenar la involución democrática que pretende realizar la derecha española. Además, han añadido que serán decisivas para poder democratizar el estado español. En las elecciones del 28 de abril se proyectará la relación de fuerzas del estado. ¿Qué se juega Euskal Herria en dichas elecciones? Jon Iñarritu: Las elecciones se celebrarán en un contexto muy especial, ya que el estado se encuentra inmerso en una profunda crisis. Ante esta crisis estructural, los poderes fácticos —la monarquía, las tres derechas (PP, CS y Vox) y las empresas del Ibex35— han puesto en marcha una grave involución contra la democracia. Ese peligro acecha también a nuestro país. Lo que está en juego es poder parar dicho ataque. ¿Qué supone dicha involución democrática?

Mertxe Aizpurua: El programa de la involución es bien claro: negación de los derechos nacionales (el autogobierno está en peligro), recortes en derechos sociales (particularmente perjudicando a mujeres y migrantes), recortes en derechos laborales, etc. Por lo tanto, peligran muchos los derechos reconocidos gracias a la lucha y el esfuerzo de varias generaciones. ¿Cómo se puede hacer frente a esos peligros desde Madrid? J.I.: Para hacer frente a se-

plazara! 09


ELKARRIZKETA Jon Inarritu eta Mertxe Aizpurua pertsonak jarriko ditugu eta lehentasuna emango diegu pertsonen interesei. Finean, eskubide nazional, ekonomiko eta sozialetan sakonduko dugu. Zein dira ezkerreko subiranisten arteko akordioaren lehentasunak?

J.I.: Ezkerreko subiranistek oinarri politiko batzuk adostu ditugu elkarlanerako, gure herriaren gehiengo sozial eta politikoak adierazi duen borondatearen isla. Hori dela eta, ondorengo lehentasunak adostu ditugu: autodeterminazio eskubidearen defentsa, preso politikoak askatzeko aldarria, austerizidioaren eta murrizketa politiken amaiera exijitzea eta berdintasun politiketan eta emakumeen eskubideetan atzerapausorik ez onartzea. Eskuinak bultzatu asmo duen inboluzioari aurre egiteaz gain, EH Bilduren hautagaitzak ilusioa eskaintzen duela adierazi duzue. Zergatik?

M.A.: Funtsezkoak bihurtuko garelako. Apirilaren 28ko hauteskundeen ondoko mapa politikoan, Kongresuko eta Senatuko ordezkari subiranista, aurrerakoi eta errepublikanoak funtsezkoak izango gara. Ordezkari asko eta asko izango gara. Ezkerreko subiranistok inoiz baino ordezkari gehiago lortuko ditugu. Estatuan gertatzen diren mugimendu politikoak baldintzatuko ditugu. Gure unea iritsi da. Ezkerreko subiranisten arteko elkarlanak ziklo politiko berri bat hasiko duela iragarri duzue.

J.I.: Orain arte alderdi politiko bakoitzak bere interesak baino ez zituen defendatzen Madrilen, baina ziklo hori amaitu da. Garai hori agortu da. Madrilen gure interesak, Hego Euskal Herrian bizi eta lan egiten dugun herritar guztion interesak defendatzeko garaia heldu da. Amaitu da Madrilen alderdi arteko kromo-aldaketen garaia. Herritarren interesak aipa-

mejante peligro será fundamental unir las fuerzas de las distintas opciones democráticas, progresistas y soberanistas. Durante los últimos meses hemos trabajado para que esas alianzas sean posibles y lo hemos conseguido. Trabajaremos conjuntamente en el Congreso y el Senado, y nuestra labor será decisiva. ¿Cuál será el fruto de esa alianza?

M.A.: Hemos logrado realizar el deseo de aunar a las fuerzas democráticas, progresistas y republicanas y hemos logrado un acuerdo estratégico con ERC. Dicha alianza nos permitirá defender las libertades democráticas y avanzar en derechos nacionales, sociales y económicos. Además, es un acuerdo que se puede ampliar con otras fuerzas políticas soberanistas de Galicia, Canarias y Aragón, así como con republicanas del estado. Es un acuerdo estratégico que supone un gran avance cualitativo. Por primera vez aunaremos nuestras fuerzas los soberanistas de izquierda del estado. ¿Cuáles serán los principales objetivos de ese trabajo en común?

M.A.: En primer lugar, hacer frente a la involución democrática que quiere imponer la derecha española. Seremos determinantes para pararles los pies, para que no tengan opción de llegar al poder. Pero al mismo tiempo, condicionaremos el status quo que otras fuerzas como PSOE quieren imponernos. Habéis mencionado que la derecha desea realizar una involución democrática. ¿Cómo actuará el PSOE si logra gobernar?

J.I.: El PSOE puede intentar no retroceder en derechos económicos y sociales, pero lamentablemente no pretender avanzar en la necesaria democratización del estado. ¿Cómo gestionará EH Bildu

el poder que pueda tener en Madrid? ¿Cómo condicionará la política del estado? M.A.: Seremos decisivos para parar la involución y avanzar en la democratización del estado. Para ello, será necesario promover avances en el reconocimiento del derecho a decidir de los pueblos y su ciudadanía y avanzar en derechos sociales y económicos. En el centro de nuestras decisiones estarán las personas, sus necesidades e intereses. ¿Qué prioridades tiene el acuerdo entre soberanistas de izquierda?

J.I.: Hemos acordado los objetivos que reflejan el sentir de la mayoría social y política de nuestros pueblos: la defensa del derecho de autodeterminación, la reivindicación de la libertad para los presos políticos, el final del austericidio y los recortes, y avanzar en políticas de igualdad y derechos de las mujeres. Habéis señalado que además de hacer frente a la involución, la candidatura de EH Bildu ofrece ilusión a la ciudadanía. ¿Por qué?

M.A.: Porque en el mapa político posterior al 28 de abril, los soberanistas progresistas y republicanos seremos fundamentales por la fuerza de nuestra representación y de nuestras políticas. Tendremos la mayor representación nunca obtenida y el mayor poder de influencia. Ha llegado el momento de condicionar de raíz los movimientos políticos del estado. En ese sentido, habéis anunciado el comienzo de un nuevo ciclo.

J.I.: Efectivamente. Hasta ahora en Madrid cada partido defendía sus propios intereses. Ese ciclo ha terminado. Ha llegado el momento de defender los intereses de toda la ciudadanía que vive y trabaja en Euskal Herria. Nuestra política es una política de país, no de intercambio

plazara! 10


ELKARRIZKETA Jon Inarritu eta Mertxe Aizpurua

Mertxe Aizpurua Cabeza de lista de EH Bildu por Gipuzkoa

“SEREMOS DECISIVOS PA R A AVA N Z A R E N D E RECHOS NACIONALES Y SOCIALES” tzen dituzuenean zein gairi buruz ari zarete?

M.A.: Jendearen bizi baldintzak duin bihurtzeko neurriei buruz ari gara. Horretarako, ezinbestekoa da pentsioak hobetzea,lan baldintzak hobetzea, etxebizitza duin bat eskuratzeko baldintzak bermatzea, Mozal Legea eta oinarrizko

eskubideen gainontzeko urraketak desagerraraztea, emakumeek pairatzen duten soldata arrakalarekin amaitzea, gerratik eta gosetik ihesi gure herrietara iristen direnei tratu duin eta humanitario bat ematea, eta abar. Politika horiek bultzatzeko jardungo dugu lanean ezkerreko subiranistok, ongi koordinatuta.

de cromos entre partidos. ¿A qué os referís cuando mencionáis los intereses de la ciudadanía? M.A.: Hablamos de medidas que garanticen condiciones de vida dignas. Para ello es imprescindible mejorar las pensiones y las condiciones de trabajo, garantizar el acceso a una vivienda digna, retirar la ley mordaza y otras medidas que recortan derechos básicos, superar la brecha salarial entre hombres y mujeres, dispensar un trato digno y humano a las personas que acuden a nuestros pueblos huyendo de la guerra y la miseria, etc. Promocionaremos dichas políticas y seremos fundamentales en ello.

plazara! 11


Para r a z n a v a

Bel Pozueta

Nafarroako Kongresurako zerrendaburua Cabeza de lista por Nafarroa al Congreso

Mertxe Aizpurua

Gipuzkoako Kongresurako zerrendaburua Cabeza de lista por Gipuzkoa al Congreso

Oskar Matute

Bizkaiko Kongresurako zerrendaburua Cabeza de lista por Bizkaia al Congreso

IĂąaki Ruiz de Pinedo

Arabako Kongresurako zerrendaburua Cabeza de lista por Araba al Congreso

Profile for Ordiziako EH Bildu

Plazara  

Ordiziako EH Bilduren aldizkaria

Plazara  

Ordiziako EH Bilduren aldizkaria

Advertisement