Issuu on Google+

Ordizia eginez

Udal aldizkaria Revista municipal 2014ko otsaila 13 zk. â– 

â– 

â– 

Pasabide berria

mugikortasun iraunkorrerantz Hacia una movilidad sostenible II. Berdintasun Plana

Enplegu Plana. 8 lanpostu

Herriko zerbitzuak hobetzen

Udaberrian martxan


II. Berdintasun Plana, ibilian hastear

Ordiziako Udalbatzak aste honetan egingo duen osoko bilkuran onartuko du II. Berdintasun Plana (2013-2016). Hauek dira planaren ardatz nagusiak.

O

rdiziako Udaleko II. Berdintasun Planak pertsona guztien aukera eta eskubide berdintasunak bermatzeko konpromiso sendoa du, bai barne mailan zein kanpora begira. Planak herriko errealitatearekin bat egiteko asmoa du, eta kontuan hartzen ditu Berdintasunaren esparruan indarrean dauden legeen itzalean sortutako bi plangintza erreferente: Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VI. Plana, eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako II. Foru Plana.

Aurrekariak Ordiziako Udalean 2009an eman ziren lehen urratsak parekidetasunaren alorrean, egoeraren diagnosia egin eta I. Berdintasun Plana martxan jartzearekin bat. Horri esker, genero perspektiba politika guztietan eta maila guztietan txertatzeko lehen urratsak eman dira azken urteetan. I. Planaren ebaluazioak jarraitu beharreko norabidea marraztu zuen. 2013an abiatutako parte hartze prozesuan norabide hori teknikarien eta lan-taldeetako eragileen gogoetekin findu da, eta prozesu horretatik jaio da II. Berdintasun Plana. Eragin esparrua Udalari dagokionez, helburu nagusia berdintasuna lortzeko gobernu on baten alde lan egitea da. Nola? Oso aintzat hartuta gizonen eta emakumeen behar, gogo eta espektatibak ez direla berak eta aukerei dagokienez alde handia dagoela batzuen eta besteen artean. Finean, gauzak egiteko molde berri bat finkatzea da asmoa.

02/03

Lehentasunak • Mainstreaming-a: Genero ikuspegia zeharkakotasunez udal jarduera eta maila guztietan txertatzea. • Ahalduntzea eta balioen aldaketa: Emakumeen parte hartze soziopolitikoa areagotzeko eta herritar guztiengan eragiteko aukera, tratu desberdintasunekin behin betiko amaitzeko. • Erantzukidetasuna: Gizonezkoek zein emakumezkoek eremu publikoan zein pribatuan duten ardura hartu behar dute; lehendabizikoek bizitzaren erdian dauden zaintza lanetan, eta bigarrenek, publikoan duten parte hartze eskasa handitzeko. • Emakumeen aurkako indarkeria: Emakumeenganako indarkeria da bi sexuen arteko ezberdintasunaren eta emakumeen mendekotasunaren adibide lazgarriena. Udalak, herritarrekin elkarlanean, oldarkeria atzera uzteko prebentzioan eta arretan lan sakona egiteko asmoa du. Erronkak • Udalean berdintasun kultura bultzatzea. • Zerbitzu eta ekintza barneratzaileak finkatzea. • Udal langileak trebatzea euren jardunean genero ikuspegia txertatzeko. • Erantzukidetasunari buruz eredu izatea. • Heziketa soziala sustatzea desorekak atzeman eta horiek desagertarazteko. • Tratu onak bultzatzea indarkeriari aurre egiteko tresna moduan. Hori guztia erdiesteko herritarrekin lanean estu jardutea ezinbestekoa da eta horretarako parte hartzerako guneak sortu eta indartzea da helburua. Zertarako? Denen artean berdintasuna ardatz duen herri bat eraikitzeko.■


El II Plan de Igualdad, comienza a rodar

El pleno de la corporación aprobará está semana el II Plan de Igualdad de Ordizia (2013-2016). Los ejes principales del plan son los siguientes.

C

on la aprobación del II Plan de Igualdad, el Ayuntamiento de Ordizia reitera su compromiso de garantizar la igualdad de trato y de derechos de todas las personas residentes en el municipio. El plan se adecua a la realidad municipal, y toma en cuenta dos planes referentes desarrollados a la sombra de las leyes de igualdad en vigor: el 5º Plan de Igualdad entre mujeres y hombres de la CAPV y el 2º Plan Foral de Igualdad. Antecedentes Los primeros pasos en pro de la igualdad en el Ayuntamiento de Ordizia se dieron en 2009, con la realización de un diagnóstico de la situación, y la puesta en marcha del Primer Plan de Igualdad. Gracias a ello, en los últimos años se han dado las primeras iniciativas para integrar la perspectiva de género en toda la actuación municipal y a todos los niveles. La evaluación de dicho plan marcó el camino a seguir. En el proceso participativo puesto en marcha en 2013 esa ruta se ha nutrido con las reflexiones de personal técnico y agentes sociales. El segundo plan nace de ese proceso. Ámbito de actuación En lo que se refiere al consistorio, el objetivo es impulsar una forma de gobierno que impulse la igualdad. ¿Cómo? Teniendo muy en cuenta que los deseos, las necesidades y las expectativas de hombres y mujeres no son las mismas, y que en cuanto a oportunidades hay una gran diferencia entre unas y otros. En pocas palabras: se trata de promover un nuevo modelo de hacer las cosas.

Prioridades • Mainstreaming: Integración de la perspectiva de género de forma transversal en todas las políticas y áreas municipales. • Empoderamiento y cambio de valores: Para aumentar la participación sociopolítica de las mujeres y para generar un cambio de valores en toda la ciudadanía de cara a acabar con la desigualdad de trato y de oportunidades. • Corresponsabilidad: Hombres y mujeres tienen que coger las responsabilidades que les corresponden en el ámbito público y privado. Ellos tienen que implicarse en las labores de cuidado que están en el centro de la vida y ellas en aumentar su participación en el ámbito público. • Violencia hacia las mujeres: Este tipo de violencia es el ejemplo más claro de la desigualdad entre sexos y de la subordinación de la mujer, y el ayuntamiento, en estrecha colaboración con la ciudadanía, tiene la misión de trabajar en el plano de la atención y de la prevención con el objetivo de acabar con esta lacra. Objetivos • Impulsar la cultura de la Igualdad en el ayuntamiento • Poner en marcha servicios y acciones inclusivas • Formar al personal municipal para integrar la perspectiva de género en sus programas • Ser un referente en cuanto a corresponsabilidad • Promocionar la educación social para detectar desigualdades y trabajar para que desaparezcan • Promover los buenos tratos como herramienta contra la violencia Para conseguir todo ello es indispensable trabajar en colaboración con toda la ciudadanía y el objetivo del ayuntamiento es crear y fortalecer cauces para la participación. ¿Para qué? Para que entre todas/os construyamos un pueblo basado en la Igualdad.■


A

urten ere Enplegu plana martxan jarri du Ordiziako Udalak. Zortzi dira oraingo deialdi honetan sortuko diren lanpostuak. Udala enplegu programa hau garatzeko elkarlanean ari da Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, eta aurten lanpostu gehiago sortuko direla aurreikusten du. Lanbiden eta udaletxeko arreta bulegoan eman behar da lanpostuetarako izena martxoaren 3tik 17ra bitartean. Aukeratuak apirilaren 28an hasiko dira lanean. Kaleko lanetarako bina peoi eta ofizial, lorezain peoi bat, udal inbentarioa eguneratzeari jarraipena egiteko delineatzaile bat, eta gizarte eta administrazio lanetarako bi administrari izango dira sortuko diren lanpostuak. Lehen sei lanpostuak jardunaldi osokoak izango dira eta sei hilabeteko iraupena izango dute, eta azken biak lanaldi erdikoak izango dira, baina kontratua urtebeterako izango da. Kaleko peoi eta lorezain lanetarako lanpostuen deialdia familia-kargak dituzten langabe helduen egoera aintzat hartuta egin da. Administraritza lanetarako hiru lanpostuak, berriz, 30 urtez azpiko gazteak lan munduan txertatu eta lan eskarmentua hartzeko helburuarekin sortu dira. Iazko enplegu planean hamar langile kontratatu zituen udalak, sei kaleko lanetarako eta lau administraziorako.■

E

l Ayuntamiento de Ordizia ya ha activado el Plan de Empleo para el 2014, mediante el que creará ocho nuevos puestos de trabajo. El consistorio prevé que este mismo año se podrá crear más empleo, ya que está trabajando conjuntamente con el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Gipuzkoa en el desarrollo de este programa. Para poder optar a la convocatoria hay que inscribirse en Lanbide o en la Oficina de Atención Ciudadana entre el 3 y el 17 de marzo. Las personas seleccionadas comenzarán a trabajar el 28 de abril. La oferta de empleo es la siguiente: dos oficiales, dos peones, peón de jardinería, delineante para continuar con las labores de actualización del Inventario Municipal, y dos personas que trabajen en ámbitos sociales y administrativos. Los seis primeros puestos son a jornada completa con un contrato de seis meses, y las dos últimas contrataciones serán a media jornada pero con contrato de un año de duración. La convocatoria para los trabajos de peón y jardinería se ha realizado, entre otros factores, tomando en consideración a personas paradas con cargas familiares. Las otras tres contrataciones están dirigidas a jóvenes menores de 30 años, con el objetivo de que se introduzcan en el mercado laboral y adquieran experiencia. En el Plan de Empleo del 2013, el consistorio contrato a diez personas paradas, seis de ellas para tareas de peón y jardinería, y las otras cuatro para administración.■

Plan de empleo 2014. Compromiso y prioridad

Enplegu plana 2014 Konpromisoa lehentasun Ordiziako Udalak zortzi langile kontratatuko ditu Enplegu planaren bitartez, eta erakundeekin ari da lanean aurten lanpostu gehiago sortzeko helburuz. El Ayuntamiento de Ordizia contratará a ocho personas desempleadas, y trabaja con las instituciones por el objetivo de crear más puestos.

04/05


Peio eta lorezain lanetarako 5 lanpostu

Tareas de peón y jardinería 5 puestos de trabajo

Lanpostuen ezaugarriak • 2 ofizial (6 hilabete lanaldi osoan). Kale lanak • 2 peoi (6 hilabete lanaldi osoan). Kale lanak • Lorezain peoi bat (6 hilabete lanaldi osoan). Lorezain lanak

Características de los puestos • 2 oficiales (6 meses a jornada completa). Tareas de peón • 2 peones (6 meses a jornada completa). Tareas de peón • Un péon de jardinería (6 meses a jornada completa). Labores de jardinería

Bete beharreko baldintzak • Langabezian egotea • Deialdia egin eta 6 hilabete lehenagotik Ordizian erroldatuta egotea • Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuan izena emanda egotea • Euskarari dagokionez, derrigorrezkoa izango da peoientzat H.E.-1 edukitzea eta ofizialentzat H.E.-2 edukitzea • B-1 motako gidatzeko baimena edukitzea.

Requisitos a cumplir • Las personas aspirantes deben estar desempleadas. • Estar empadronadas en Ordizia con 6 meses de antelación a la fecha de esta convocatoria. • Estar inscritas en Lanbide, el Servicio Vasco de Empleo. • En cuanto al Euskera, será requisito obligatorio tener el P.L. 1 para peones, y el P.L. 2 para oficiales. • Tener carnet de conducir del tipo B-1.

Adminitrazio lanak. 3 lanpostu

Labores de administración. 3 puestos de trabajo

Lanpostuen ezaugarriak • Delineatzailea bat (6 hilabete lanaldi osoan). Egitekoa: Udal inbentarioaren jarraipena eta udal eraikinen planoen eguneratzea. • Administrari bat (urtebete lanaldi erdian). Egitekoa: Denboraren Bankua martxan jartzea, eguneroko beharrizanetarako herritarren arteko trukeak ahalbidetzeko gunea. Elkartrukearen balorea ordua da. Trebetasun guztiek balore berdina edukiko dute, hau da, edozein gauzaren balioa da hori egiteko norberak eskaintzen duen denbora. • Administrari bat (urtebete lanaldi erdian). Egitekoa: Administrazio orokorreko lanak. Bete beharreko baldintzak • Langabezian egotea • Deialdia egin eta 6 hilabete lehenagotik Ordizian erroldatuta egotea • Programa honen helburua nagusiena lan munduan esperientzia lortzea izanik, adin muga 30 urte arte izango da. • Lanbide Euskal Enplegu zerbitzuan izena emanda egotea. • Goi-mailako zikloko 2 kontratazioei dagokienez, administrazioa eta finantzetan goi-mailako zikloko ikasketak edukitzea, eta EGA edo balio bereko agiria derrigorrez edukitzea. • Udan inbentarioari buruzko kontratazioari dagokionez, goi-mailako zikloko delineatzaile ikasketak eta EGA edo balio bereko agiria derrigorrez edukitzea.

Características de los puestos • 1 delineante (6 meses a jornada completa). Función: Continuar con la actualización del Inventario Municipal y de los planos de los edificios municipales • 1 administrativo/a (1 año a media jornada). Función: Activar el proyecto el Banco del Tiempo. El Banco del Tiempo es un espacio de intercambio de la ciudadanía para cubrir necesidades del día a día. El valor del intercambio es la hora. Todas las habilidades tendrán el mismo valor, es decir, el valor de cada iniciativa supondrá el tiempo dedicado a la misma. • 1 administrativo/a (1 año a media jornada). Función: Labores de administración general. Requisitos a cumplir • Las personas aspirantes deben estar desempleadas. • Estar empadronadas en Ordizia con 6 meses de antelación a la fecha de esta convocatoria. • Siendo la finalidad de este programa la adquisición de experiencia en el ámbito laboral, que no superen la edad de 30 años, a la fecha de esta convocatoria. • Estar inscritas en Lanbide, el Servicio Vasco de Empleo. • Para las 2 contrataciones de ciclo formativo superior, tener los estudios de Administración y Finanzas de ciclo formativo superior, y EGA o título equivalente. • Para la contratación relativa al inventario municipal, tener la titulación de ciclo formativo superior de delineante de obra civil y EGA o título equivalente.

i Izen-ematea • Epea: Martxoaren 3tik 17ra • Lekua: Lanbide eta Udal Arreta Bulegoa (astelehenetik ostiralera, 09:00-13:00) • Kontratazio eguna: Apirilaren 28a.

Inscripción • Plazo: Del 3 al 17 de marzo • Lugar: Lanbide y Oficina de Atención a la Ciudadanía (de lunes a viernes, 09:00-13:00) • Fecha de contratación: 28 de abril.


Skate parkerako

pasabidea zabalik

Azpiegitura berri horrekin Ordiziak beste urrats bat egin du hiri antolamendua eta mugikortasuna hobetzeko bidean

U

rte hasieraz geroztik zabalik dago Joseba Rezola paselakua eta Lazkaibar lotzen dituen pasabidea. Oria ibaiaren gainean jarritako igarobide berri horrekin skate-parkearen erabiltzaileen segurtasuna bermatzea ere lortu da. Azken urbanizazio eta egokitze lanak bukatzear dira. Ordiziako Udalak eta CAF enpresak 2008an sinatu zuten Upabi eremua antolatu eta urbanizatzeko hitzarmenaren barruan egindako proiektua izan da skate-parkea eta Lazkaibar lotzen dituen pasabidea jartzea, eta haren bueltako urbanizazio lan guztiak. Hitzarmenak jasotzen duen bezala, CAF enpresaren ardura izan da lan horiek egitea eta finantzatzea. Skate-parkea 2011ko apirilean ireki zen, eta denbora tarte horretan ez du sarbide egokirik eduki. Pasabidea jarrita, bai skate-parkearen erabitzaileek zein herritar guztiek segurtasunez ibili ahal izango dute eremu horretan. Horrez gain, Ordiziako bidegorri sarea Lazkaibarreraino zabaldu da. Azpiegitura berri horrekin hiri antolamendua eta mugikortasuna hobetze bidean beste urrats bat egin du Ordiziak. 3,5 kilometro bidegorri Bidegorria Lazkaibarreraino eramanda, Ordizia eta Lazkao artean dagoen Beasaingo bidegorri zati motz bat faltako da lotura egiteko. Iazko azaroan tren geltokitik Bonberia pareraino doan 280 metroko bidegorri zatia zabaldu zen, eta lotura berri hau eginda, 3,5 kilometroko bidegorri sarea du Ordiziak. Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusten du apirilean hasiko dela Itsasondo-Ordizia lotura egiten, San Joango mugan. Zati hori bukatzean Ordiziatik Tolosarainoko lotura eginda egongo da.■

06/07

Pasarela del skate-park Ordizia ha dado otro paso más en la mejora de la ordenación territorial y la movilidad sostenible del municipio. Desde principios de año está abierta a peatones y ciclistas la pasarela que une el paseo Joseba Rezola y Lazkaibar. Mediante esa nueva estructura colacada encima del río Oria, también se ha conseguido garantizar la seguridad de los usuarios del skate park. La colocación de la pasarela que une Joseba Rezola con el skate park y Lazkaibar, y su posterior urbanización, se enmarca dentro del convenio urbanístico firmado por el Ayuntamiento de Ordizia y CAF en 2008, un proyecto encuadrado en la ordenación y la urbanización de Upabialdea. Las obras han corrido a cargo de la empresa. Con esta nueva pasarela, los usuarios del skate-park, y en general toda la ciudadanía, podrán disfrutar con total seguridad de un nuevo acceso a este espacio recién urbanizado. Además, se ha conseguido extender la red de bidegorris hasta Lazkaibar, que tras la apertura en noviembre del tramo entre la estación y la antigua bombería, ha llegado a los 3,5 kilómetros. La Diputación de Gipuzkoa comenzará en abril con el tramo Itsasondo-Ordizia (San Juan), único tramo por ejecutar para la unión OrdiziaTolosa.■


Urdaneta kaleko lanak

O

tsailaren 10ean hasi ziren Urdaneta kalearen erdia oinezkoentzat bihurtzeko lanak. Diego Rivero kalearen bidegurutzerainoko zatia egingo da lehen fase honetan, eta uztailerako bukatuta egotea espero du udalak. Altuna y Uria enpresari esleitu zaizkio lanak, 498.000 euroan. Obrei buruzko informazio bulegoa Alondegian dago.■

Semipeatonalización de urdaneta El pasado 10 de febrero comenzaron las obras de semipeatonalización de la Calle Urdaneta. En esta primera fase, se trabajará hasta el cruce con Diego Rivero, y el Ayuntamiento espera que las obras finalicen para julio. La obra ha sido adjudicada a la empresa Altuna y Uria (498.000 euros). La oficina de información está situada en la Alhóndiga.

Plazako komunak berrituta

B

i hilabete eta erdiz itxita egon ondoren, urtarrilaren 29an, asteazkenarekin, zabaldu ziren atzera Plaza Nagusiko komun publikoak. Irisgarritasun baldintzak betetzen dituen komun itxi bat, pixatoki bat eta konketa bat ditu komun berrituak. Auzoz auzo dinamikaren barruan Erdiguneko herritarrek egindako eskaera bat zen komunen konponketa. 36.000 euroko aurrekontua zuten lan horiek.■

Reformados los aseos de la plaza Después de dos meses y medio cerrados, el pasado 29 de enero se reabrieron los aseos públicos de la Plaza Mayor. Los nuevos servicios cuentan con un baño cerrado que cumple las condiciones de accesibilidad, un urinario y un lavabo. La reforma era una de las demandas realizadas por los vecinos del centro en la dinámica de barrios Auzoz Auzo. Los trabajos se presupuestaron en 36.000 euros.■

Eskarabillako lehen parkea

S

egurtasun zorua eman eta urbanizazio lanak bukatuta, otsailaren 10eko astean zabaldu zen Eskarabilla auzoko parke berria. Inguru horretako bizilagunek auzo-dinamikaren barruan udalari egindako eskaera hau beteta, 2013rako hitzemandako proiektu guztiak egin dira dagoeneko. Parkerako 28.750€ zituen aurreikusita udalak.■

Primer parque de la Eskarabilla Tras fijar el pavimento de seguridad y finalizar los trabajos de urbanización, el barrio de la Eskarabilla cuenta un parque nuevo desde la semana del 10 de febrero. Tras llevar a cabo la petición realizadas por los vecinos de la zona en la dinámica de barrios, se han materializado todos los proyectos correspondientes al 2013. El ayuntamiento presupuestó en 28.750€ el coste del parque.■


martxoa marzo

Martxoak 7 Stock azoka plazan. Ostirala eta larunbata: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 Kale azoka: 10:00-13:00 eta 16:30-20:00 Feria del stock en la plaza. Viernes y sábado: 10:00-14:00 y 16:00-20:00 Kale azoka: 10:00-13:00 y 16:30-20:00 Umeentzat puzgarrien parkea frontoian (sarrera:3€/eguneko). Martxoak 7: 16:30-20:00 Martxoak 8: 11:00-14:00 eta 17:00-20:00 Martxoak 9: 11:00-14:00 Hinchables. Parque infantil (entrada 3 €/día). 7 de marzo: 16:30-20:00 8 de marzo: 11:00-14:00 y 17:00-20:00 9 de marzo: 11:00-14:00 Martxoak 8 “Urpekoak Ordizia txapelketa” Majori kiroldegian. 10:00-13:00 eta 16:30-20:00 20:00 Sari banaketa “Urpekoak Ordizia txapelketa” en Majori. 10:00-13:00 y 16:30-20:00 20:00 Entrega de premios Eskolarteko atletismo txapelketa Altamiran. (10:30-13:00) Campeonato escolar de Atletismo en Altamira (10:30-13:00) Martxoak 15 Auto eta Kart erakustaldia. (17:00-18:30) Goierriko Sagardoen dastaketa. (19:00-21:00) Exhibición de coches y karts. (17:00-18:30) Degustación de sidras de Goierri. (19:00-21:00) Martxoak 22 Goierriko 7 orduak (17:00-23:00) 7 horas de Goierri (17:00-23:00)

Martxoak 29 CLAUDIO CHIAPUCCI eta MARINO LEJARRETA txirrindulari ohien hitzaldia. Herri Antzokia. 17:00. Charla con los exciclistas CLAUDIO CHIAPUCCI y MARINO LEJARRETA. Herri Antzokia. 17:00. Kale kontzertuak alde zaharreko 4 kontzertu gunetan (19:00-22:00). Conciertos de calles en cuatro zonas del casco histórico (19:00-22:00). STARBLUES, TWIN MELODY, SKALOPE, CABBAGE CITY ROCKERS, APOTASIA, ZUTIK DIRAU, HERGANS, T3RNA, PUNK IS DEAD, NAZARENOS DEL NORTE. Kontzertuak frontoi txikian. 23:00etatik aurrera: MC ONAK eta BETAGARRI Conciertos en el frontón pequeño. 23:00 MC ONAK y BETAGARRI Martxoaren 17tik apirilaren 2ra. “Euskal Herriko Itzulia Ordizian. 1974-2014” argazki erakusketa. Euskal Herriko Itzulia Ordiziatik atera zeneko 40. urteurrena. “La Vuelta al País Vasco en Ordizia. 1974-2014” exposición fotográfica. 40 aniversario de la última salida de la Vuelta al Pais Vasco en Ordizia.

APIRILA-Abril Apirilak 5 Ordiziako BETI ARGI musika bandaren kantu kontzertua. J.J. Gomez eta Erramun Amundarainekin (19:00). Concierto de la Banda de música BETI ARGI en colaboración con J.J. Gomez y Erramun Amundarain. (19:00) Apirilak 6 Zikloturista martxa. (08:00) Elkartasun ekintza frontoian, garapen bidean dauden herrialdeei laguntzeko. (egun guztian) Marcha cicloturista. (08:00) Inciativa solidaria para ayudar a paises en vías de desarrollo. Frontón (todo el día)

Paper birziklatuan egina

Agenda

Euskal Herriko Itzuliari lotutako ekitaldi ofizialak Actos oficiales de la Vuelta al Pais Vasco Apirilak 6 17:00. Taldeen zuzendarien bilera Reunión de directores de equipo Apirilak 7 12:20. Kontzentrazioa eta sinadura Concentración y firma 13:10. Txirrindulariei deia Llamada a los ciclistas 13:15. Irteera neutralizatua Salida neutralizada 13:20. ORDIZIA-ORDIZIA etaparen irteera Comienzo de la etapa ORDIZIA-ORDIZIA Apirilak 8 12:15. Kontzentrazioa eta sinadura Concentración y firma 13:05. Txirrindulariei deia Llamada a los ciclistas 13:10. Irteera neutralizatua Salida neutralizada 13:15. ORDIZIA-URDAZUBI etaparen irteera Comienzo etapa ORDIZIA-URDAZUBI Apirilak 13 Hilabete guztiko languntzaile eta parte hartzaileekin bazkaria frontoian. Comida en el frontón con los organizadores y participantes en la actividades.

Antolatzaileak-Organizadores Ordizia Urpekoak Taldea, Ordizian elkartea, Txindoki Atletismo taldea, Ordiziako Udala, Emaneurre taldea, Amets bide dantza taldea, Burrunbazale txaranga, Txapelgorri Elkartea, Ordiziako trobadore alaiak, Ordiziarrock Crew, Txindokipe zikloturista elkartea eta Beti argi banda.

Udal aldizkaria Revista municipal ■

Ordizia eginez

2014ko otsaila 13 zk. ■


Ordizia eginez 13