Ordizia eginez 10

Page 6

Azken aroko Mariren agurra Joan direneko hogei urteetan Mariren papera interpretatu du Mertxe Aizpuruak. Aurtengo San Joan bezperan egingo du azken saioa protagonista nagusiaren azalean.

U

dako solstizioa iristeko gero eta gutxiago falta da. San Joan bezpera gauak eta San Joan egunak toki berezia dute euskaldunen alegiazko munduan nahiz euskal egutegian. Horren erakusle dira gizaldien joan-etorrian gau berezi horretan Euskal Herriko bazter ugaritan egin ohi diren antzezpenak, baita Ordizian ere. Berrogei urteren bueltan dira Ordizian San Joan bezperako akelarrea egiten denetik. Festa eta aldarrikapena uztartzen dituen herri antzezpen horrek, ordea, une magiko bat badu gordea bere baitan, azken hogei urteetan Mariren papera interpretatu duen Mertxe Aizpuruak azken saioa egingo baitu sorgin dantzarako oinarrizko figuraren azalean. Igandean da antzezpena Garagartza plazan, hilaren 23an, 22:30ean.

Erreleboa zehaztuta Urte askoan antzezpen hori dinamizatzen aritutako Nati Garciak animatu zuen Aizpurua Mariren paperean aritzera. Aurretik artzain bezala ateratzen zen Aizpurua, baina antzeztea ere gustuko zuenez, begi onez hartu zuen antolatzaileen gonbita. “Mari bezala atera nintzen lehen urtean surik gabe aritu ginen dantzan, sekulako euria egin baitzuen. Plazan izan zen”, gogoratu du. Bi hamarkadatan bizitako pasadizoak gogoan, erreleboa pasatzeko erabakia hartu du orain, naturaltasunez. “Nahiago dut erretiratu. Urte asko dira, eta ahotsa ere ez daukat ondo”. Eta erreleboa ere zehaztuta dago. Azken hamar-hamabi urteetan akelarrean parte hartu duen Erea Lopez izango da Mari datorren urtetik aurrera. “Nik oso gustura egingo dut, baina pena ematen dit, gure garaiko jendearentzat Mari beti izan delako Mertxe”, adierazi du Lopezek. Eta Aizpurua ere “oso gustura” dago lekukoa neska gazteari emanda. Ikuskariak urte zailagoak bizi izan ditu, baina azken urteetan indartsu dabil, ilusioz, batez ere jende berria eta gaztea ari delako festa dinamizatzen Sugorri taldearen bueltan. Laurogei lagun baino gehiagok parte hartuko dute igandeko antzezpenean. Mariz gain, han izango dira artzainak, sorginak, akerra, apaiza eta beste hamaika pertsonaia. Baita Burrunbazale txaranga ere. Herritarrek egindako antzezpena baita Sugorriren Akelarrea.■

06/07

Nati Garcia, Mertxe Aizpurua eta Erea Lopez.

Akelarre con sabor a despedida

La víspera de San Juan es una noche especial para el imaginario colectivo vasco. Muchos y muchos pueblos de toda la geografía celebrarán la llegada del verano bailando entorno a la hoguera, en una noche mística llena de augurios. En el caso de Ordizia, el Akelarre organizado por el grupo Sugorri será más especial todavía. Para Mertxe Aizpurua, la ordiziarra que ha interpretado el papel protagonista de Mari durante dos décadas, será la última actuación encarnando esa figura. Aizpurua comenta que ha sido un honor el poder interpretar a Mari en un espectáculo popular que va cobrando fuerza e ilusión entre muchos jóvenes del pueblo. Más de ochenta serán las personas que participarán el domingo en el Akelarre de la Plaza Garagartza (22:30). No faltarán a la cita los pastores y las brujas, el cura y el akerra, ni tampoco la charanga Burrunbazale de Ordizia. Otra ordiziarra, Erea Lopez, será la encargada de coger el testigo de Aizpurua en actuaciones venideras. Lopez señala que le hace mucha ilusión el hecho de poder interpretar a Mari en el futuro, pero que a la vez siente cierta pena, porque para los jóvenes de su generación Mari siempre ha sido Mertxe. Por su parte, la veterana se muestra satisfecha con el relevo, ya que considera que deja en buenas manos la tarea de interpretar a Mari.■


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.