Issuu on Google+


AURKEZPENA Liburuxka honetan gure aspaldiko abestien eta esaera-zaharren bilduma txiki bat duzu. Horiek guztiak, Elexalde institutuko 1DBHko eta 2DBHko musika eta plastika klaseetan landutakoak dira. Gure herriaren kulturaren transmisiorako lagungarriak izatea espero dugu. Abesti eta esaera- zahar hauek gure historiaren zatitxoak dira. Ondo aztertzen badituzu, Galdakaoko herriaren ezaugarri asko ezagutuko dituzu. Gurea dena ez dugu ahaztu behar!


APALAZIO ZALDUNE

Kanta hau Errege egunean Galdakaon baserriz baserri ume taldeek abesten zuten. Jendeak balkoietatik eta bentanetatik gaztainak , intxaurrak‌ jaurtitzen zizkieten. Umeek zer edo zer gozoa nahi zuten,turroi edo kolineta zatiren bat; baina halakoak gutxitan eskuratzen zituzten. Batzuetan gainera iruzurra egiten zieten eta: Hartu umetxuok konfiteak! esan bai ,baina haien ordez indaba zuriak botatzen zizkieten.


JOSEPA ANTONI Abesti hau oso ezaguna zen gure herrian, familian eta lagun artean sarritan abesten zelako. Bere letra aztertuz, antzinatik hona gure gizarteak jaso dituen aldaketak ikus ditzakegu, gainera, asteko egunak bizkaieraz ikasteko ere baliogarria da. Egun, ezkontzak gehienetan udan eta asteburuetan egiten dira, baina abestian ikusten dugunez, Josepa Antoni astelehen baten ezkontzen da eta hurrengo egunean basora doa lanera, eztei-bidarik gabe! Astearen hurrengo egunetan ere, lan eta lan dabil gure andratxua, eta azkenik domekaz hartzen du lehenengo atsedena; hori bai, mezatara joateko.


TXIKITXU POLIT HORI ETA AI ENE MARI MANU ZEBERIOARRA

Abesti hauek ume txikientzat dira. Lehenengoa lo-kanta da, eta umeek sehaskan loak hartzeko abesten da. Bigarrena, pixoihalak aldatzean edo jolasetan abesten da. Laburrak, politak eta umeentzat egokiak dira.


“Santakrutzetako jaietan, abarkamediek soinera eta ikazginek etxera.� Jai hauek Galdakaon irailaren 14an ospatzen dira, eta esaera hau aztertzen badugu uda bukatu dela eta eguraldi hotza datorrela esaten digu. Artilazkoak eta beroak diren abarka-mediak jantziteko sasoia dela adierazten du, eta gainera, ikazginek ikatz begetala egiteari uzten zietela. Gure artean, gutxik ezagutzen zuten orain arte, baina hemendik aurrera eta gure ikasleek egin dituzten lan politengatik ezagunagoa izango da.


“Urrietan, herrietan�

kakamokordo

handiek

Gure bigarren esaera-zaharra da. Zein da esanahia? Egungo egutegian iraila eta urria izenez ezagutzen ditugun hilabeteak aspaldi urri lehenengoa eta urri bigarrena deitzen ziren. Horrexegatik plurala erabiltzen dugu. Sasoi horretan uzta jasotzen zen bai soloetan bai mendiko zuhaitzetan: indabak, piperrak, kalabazak, hurrak, intxaurrak, gaztainak‌ Esaera honek janari ugari zegoela esan nahi du. Apur bat eskatologikoa izan arren, egia osoa da.


“Gabon bon-bon , Natibite ase ta bete, San Esteban San Estebantxe ,besteetan lantze ,Urte Berri jan ta ur egarri� Egun, Gabonak, lehen bezala, senide artean eta mahai inguruan ospatzen ditugun jaiak dira. Esaera zahar honek otorduak aipatzen ditu, batez ere. Ikas ezazu , ondo polita da eta!


DOMU SANTU BEZPERA Aspaldi, Galdakaon eta bere inguruan, naiz eta guk ez jakin, Domu santu bezperatan, kalabazei mamia hutsitu eta zulotuz aurpegi bat irudikatzen zen. Gero, piztutako kandela bat barruan jartzen zen eta bide bazterretan , munetan , zubietan, solo bazterretan kokatzen zuten, iluntzean pasatzen zirenak beldurtzeko. Ohitura horrek ez zuen jai kutsurik , txantxa eta adar-jotzea baino ez zen. Egun, gero eta ospetsuagoa da Halloween gure artean baina jai arrotza balitz moduan hartzen dugu. Ikusten duzuenez, bestelakoa izan arren, hemen ere bagenuen egun hori ospatzeko ohitura. Zergatik ez berreskuratu?


ESKERRAK EMANEZ Gure proiektu txiki honetarako Elexalde institutuko partaide askoren laguntza jaso dugu. Egun bateko beharra izan ez arren , gutariko askok ,ikasleok eta irakasleok, ilusioz atera dugu aurrera lan hau. Eskerrik beroenak, � Elexalde gurasoak� elkarteko arduradunei, liburuxka hau editatzeko orduan eman diguten laguntzagatik. Eskerrak ere, Galdakaoko Udaletxeari horrelako proiektuak diruz hornitzen dituelako. Eskerrik asko denoi!



GABONETAKO PROIEKTUA