Issuu on Google+

SAN BENITO IKASTOL A IKTak aztertzen

Idoia Gonzalez Onditz Odriozola Ane Zubizarreta Lehen Hezkuntza 31B


AURKIBIDEA

1. Ikastetxearen kokapena........................................................................1 2. Ikastetxearen baliabide eta azpiegitura teknologikoak.........................2 3. Irakasleak eta teknologia berriak..........................................................3 4. Gure proposamena...............................................................................4 5. Ondorioak.............................................................................................5 6. Bibliografia............................................................................................5


IKASTETXEAREN KOKAPENA San Benito ikastola, Gipuzkoako Goierri eskualdeko Lazkao herrian dagoen zentro bakarra da. Ikastola bat izan arren, hiru eraikin desberdin ditu, hauek hezkuntza mailaren arabera banatzen direlarik. Esan beharra dago hiru eraikinek “San Benito� izena dutela baina eraikin bakoitzak bere izen propioa dauka.

Mikelar eraikina Haur eskolako haurrak

San Prudentzio eraikina Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako haurrak

San Benito eraikina DBH eta DBHOko ikasleak

1


IKASTETXEAREN BALIABIDE TEKNOLOGIKOAK Gu Lehen Hezkuntzako irakasleak izango garenez, egokiena San Prudentzio ikastetxea aztertzea izango litzatekela iruditzen zaigu. Ikastetxe honek, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza eskeintzen ditu, eta bertan dauden ikasle guztientzat ordenagailu gela bat dagoela azaldu behar dugu. Gela honetan, XP sistema duten 40 bat ordenagailu daude eta guzti horientzat inprimagailu bat dago. Bestalde, beste gela batean ordenagailu eta proiektore bat dute.

Irakasleei dagokienez, aldiz, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako tutoretza gelak banatuak daude, eta teknologia berrien aldetik, bakoitzak bereak ditu. Haur Hezkuntzako tutoretza gelan, pare bat ordenagailu, eskaneatzaile bat eta laser motatako inprimagailu bat aurki genitzake. Lehen Hezkuntzan, berriz, irakasleek lau bat ordenagailuz osatutako gela bat dute, hau fotokopia gela ondoan aurkitzen delarik.

Haur Hezkuntzan, ez die garrantzia handirik ematen teknologia berriei, eta ipuinak, abestiak, batuketa-kenketak... dituen CD batekin ibili ohi dira. Hala ere, Haur Hezkuntza teknologia berrietan murgiltzeko plana martxan jarri dute, hiru urtekoen gelan ordenagailu bat jarriz(*). Aipatzekoa da, denborak aurrera egin ahala, Haur Hezkuntza guztia informatizatzeko asmoa dutela.

Lehen Hezkuntzan ere, lehenengo hiru kurtsoetan CDa erabiltzen dute, bakoitzak beren mailari egokituta izaten duelarik. Laugarren mailan, jada informatika irakasgai moduan ezartzen da, astean ordubete izanik.

Aipatu, ikastetxea gurasoekin proiektu bat aurrera eramaten ari dela. Proiektuak honetan datza: Gurasoek ikastolako web orrialdean sartzeko kode bat dute eta bertatik, jangelako eskaria eta beste hainbat gauza egin edota eskatu ditzakete, besteak beste, beraien seme-alaben notak ikusteko aukera izango dute.


2

Azkenik, eta atal honekin amaitzeko, nahiz eta gu San Prudentzio ikastolan murgildu, DBHkoek teknologia berriei garrantzia handiagoa ematen diela ikusi dugu. Hau zentzuzkoa dela uste dugu, baina “berde berdea� bezalako proiektu bat Lehen Hezkuntzarako moldatu zitekeenaren ustean gaude. “Berde berdea� ingurumen proiektuarekin, teknologia berriak erabiltzen dituzte hainbat gauza aztertu eta ikasteko; adibidez, zeintzuk diren ingurumen-arazo nagusienak, konponbideak zeintzuk diren, eta eurek ingurumenaren alde zer egin dezaketen.

(*) Hau ez zaigu oso zentzuzkoa iruditzen, hiru urtekoen gelan ordenagailu bat jarri dutelako eta lau eta bost urtekoen gelan ez. Dirua ez egotekotan ere, lehenik eta behin bost urtekoen gelan jarriko beharko luketela uste dugu, izan ere, Haur Hezkuntza amaitzen den urtea da eta hauek informatizatzen joateko aukera bikaina dela iruditzen zaigu. Hiru urtekoak oraindik ordenagailuetan ibiltzeko trebetasuna ez dutelakoan gaude. Gainera, orain hiru urteko gelan ordenagailua jarri duten bezala, hurrengo ikasturtean lau urtekoenean eta hurrengoan bostekoenean jarri nahi dute; ondorioz, orain hiru urte dituztenak, ikasturtero ordenagailua izango dute.

IRAKASLEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK Teknologia berri hauen inguruan San Benito Ikastolako irakasleek duten jakintza maila hau izango litzateke: informatika arloari dagokionez, badute prestakuntza minimo bat. Ordenagailuaren oinarrizko alderdi eta programak nola funtzionatzen duten badakite. Garai batean, idatzi bidez egiten zen guztia ordenagailuz egiten dute: material didaktikoa eskatzeko, interneten informazioa bilatzeko, gurasoei oharrak idazteko edota ikasle bakoitzaren fitxategietan notak sartzeko erabiltzen dute besteak beste. Honetaz gain, irakasle bakoitzak bere korreo elektroniko propioa du.

Esan beharra dago baita ere, haur hezkuntzan informatika oso gutxi lantzen dutela. Baina Lehen Hezkuntza kontuan hartzen badugu, esan daiteke informatika munduan pixkanaka sartzen ari dela. Lehen hiru urteetan programaketarekin datozen CD-aren lanketa egiten dute. Laugarren kurtsoan, informatika ikasgai moduan izaten dute (ordenagailuaren oinarrizko alderdi eta programaren


erabilera ikasten dute).

Gure iritziz, teknologia berriak erabiltzea oso aberasgarria izan daiteke haurrentzat. Gainera, nahiko garrantzitsua ikusten dugu, etorkizun batean oso baliagarriak izango baitzaizkielako hauen 3 inguruan lortutako jakintzak. Bestalde, irakaslearen jarrera aipatzerakoan , esan nahiko genukeena zera litzateke: teknologia berriak erabiltzea eta hauek erabiltzen ikasteko, irakasleek tresna hauen erabilera menperatu behar dutela eta hauen inguruko ideiak oso garbi izan behar dituztela, jakintza minimo bat izatea, soilik ez delako nahikoa.

GURE PROPOSAMENA Gure jarduera Lehen Hezkuntzako 5.mailako haurrei zuzendua dago. Gure asmoa haurrak Power Point-ean eta, kamara digitalen erabilpenean eta honek ordenagailuarekin duen erlazioan trebatzea izango litzateke. Horretarako, txango batzuetan oinarrituko gara. Txango horietan, argazkiak ateratzen eta inguruko gauzen datuak biltzen joango dira; adibidez, ingurunea arloan zuhaitzak lantzen egonez gero, inguruko mendi batera igo eta bertako zuhaitzen datuak bildu, argazkiak atera... izango da beraien zeregina.

Proiektu honek, gutxi gorabehera urte erdia iraungo zuen eta taldean (hiru partaidekoak gutxi gorabehera) burutu beharrekoa izango litzateke. Ingurunea arloko gai batzuk hautatuko genituzke (lau bat gai) eta hauei zuzenduriko txangoa egingo genuke. Jarraian, astean ordubete eskainiz, txangoari buruzko power pointa egin beharko lukete, argazkiak, azalpenak... jarriz. Honela antolatuko genuke jarduera: Lehenengo saioan, irteera egingo genuke eta hemen, talde bakoitzak argazkiak atera eta azalpenak hartu beharko lituzkete. Bigarrengoan, argazkiak ordenagailura sartu eta aldaketak (mozketak, kolorea aldatu...) burutu ostean, ordenean power pointean sartu beharko lituzkete. Hurrengo saioan, aurreko saiokoarekin amaitu (hala egin ez badute) eta azalpenarekin hasiko dira. Argazki bakoitzaren ondoan, beraiek irteeran idatzitakoa gehitu beharko dute. Laugarren saioan, berriz, lan guztia amaitu beharko dute, beharrezko efektuak, trantsizioak... gehituz. Azken saioan, irakasleak zehaztutako taldeak, bere lana gelari erakutsiz, aurkezpen bat burutu beharko du.

Talde bakoitzak, burututako txango guztien power pointa eta txango baten aurkezpena

egin


beharko luke. Talde bakoitzak egin beharreko aurkezpena, irakasleak zehaztu beharko du.

Ebaluatzeko garaian kontuan hartuko genituzkeen atalak honakoak izango lirateke: Batetik, originaltasuna eta ikasitako baliabideen erabilpen egokia baloratuko genituzke. Bestetik, jarrera 4 ere kontuan izango genuke, eta horretarako lanean ikusi beharko ditugu eta baita jarrera egoki batekin besteen aurkezpenen aurrean.

Guzti honekin haurrek zenbait gaitasun lortuko dituzte bai ordenagailuaren trebakuntzan eta baita kamara digitalen erabilpenean ere. Horrez gain, ahozko aurkezpenak egiterakoan, jendearen aurrean hitz egiten trebatuko dira; lotsa galtzen, ganoraz hitz egiten, azaldu nahi dutena, modu espresibo eta natural batean adieraziz. Honekin batera talde lana landuko dute, lana egiterakoan guztien iritzia kontuan hartuz eta bata besteari errespetua izanez. Ordenagailuak erabiltzerakoan, gehienbat power point-ean eta argazkien moldaketan (argazkiak moztu, kolorez aldatu... ) jardungo dute. Azkenik, kameraren erabilpenean (zoom-a, flash-a ...) trebatuko dira, argazkiak atera eta hauek ordenagailuan sartuz.

Aipatu, kurtso hasieran power pointaren eta argazkien moldaketei buruzko zenbait klase jasoko dituztela. Honela, hemen ikasitakoarekin gure jarduera burutu ahal izango dute.

ONDORIOAK Ondorio bezala, IKT-ei buruzko informazio gutxi aurkitu dugula esan behar dugu, eta beraz, zertxobait zaila egin zaigula. Taldekide bat herrikoa izatea oso lagungarria izan zaigu, izan ere, informazioa erraztu digu.

Ikastetxea aztertuz, teknologia aldetik nahiko egokitua dagoela iruditzen zaigu eta gainera hau hobetzeko asmoa dutela ikusi dugu. Hau oso onuragarria dela pentsatzen dugu, teknologiak, orain garrantzia izanda ere, etorkizunean are gehiago izango duelako.

BIBLIOGRAFIA


http://www.berde-berdea.net/baq/

www.sanbenitoikastola.net/ 5


San benito ikastola