Page 1

Letrak ahora

Aranondo azpian - Eneko Barberena Bernoneko azken afaria - Joxe Aldasoro Ilustrazioak: Aitziber Alonso


Letrak ahora Arbizuko txistor eguneko 1. literatur lehiaketa 2018


Arbizuko Udala LG-NA 2983¡2018 100 ale Ilustratzailea: Aitziber Alonso Maketatzailea: Enara Insausti Otxoa-errarte Inprimaketa: Txartel


Ă‘

Poesia: Aranondo azpian Eneko Barberena - 7. orrialdea

Ă‘

Narrazioa: Bernoneko azken afaria Joxe Aldasoro - 8. orrialdea

5


Aranondo azpian Aranondo azpian kuku, bion arratsa mutu, ihesi doan eguzkiari, ezin kontuak eskatu. Haragiaren gozoa, hartzen du aho osoa, udamin honek hego haizean zure zaporea daroa. Jango zintuzket arratsero, haragikerian bero, aran bakarrak bildu dezake munduko fragantzia oro. Fruitu horizta ĂąirĂąirtian, horren mokadu txikian, ez gara egongo Michelin izar, bakarraren inbidian. Eneko Barberena

7


Bernoneko azken afaria Urriko arratsaldea. Bi gizonezko pausu azkarrean oinazturek argituriko kale estuan. Ostotsak sorbaldak uzkurrarazi dizkie. Euriak porlana ezagutzen ez duen zorua errekastoz betetzen du. Lohia. Bernonekora iritsi direnean bietan garaienak, Anjelek, euritakoa itxitakoan, bultzatu du egurrezko atea. Ezkaratzean apenas entzuten duen ekaitza. Hormatzarrek babesten dute etxea, eskuratzear dagoen botere eremua markatzen. Dena ongi bidean, orduak baino ez ditu falta azken urteetako desioa gauzatzeko. Berarekin doanak maletatxoa eman dio. Kaleko arropak eseki ondoren oinak astindu dituzte itsatsita ekarri duten lokatza garbitzeko. Sukaldera joan dira. Ezkaratzetik sumatzen den isiltasunak ez du zerikusirik bertako mugimenduarekin. Leti, Adela eta Presen tipula, porrua eta gantza ari dira txikitzen hormari lotutako mahaian. Juliana oratzen, ogia egiteko bi labeen parean. Alejandrak sutondoko pertzak gobernatzen ditu: haragi-salda, babarrunak eta aza. Mikela parrila garbitzen. Joxepa ezkaratzetik sartu da txerri-odola duen ontziarekin. Hala ere, sugarren, labanen eta burruntzalien soinu apaldua besterik ez da entzuten. Mutu dihardute ahizpetako zazpik. Badakite zer eta nola egin.

8


Anjelen oihuek hautsi dute isiltasuna: - Hesteak betetzen hasi gabe? Arinago, arinago! Bihar arratsalderako prest egon behar du denak! Eta non demontre sartuko dituzue axuriak? Hemen ez duzue tokirik! Norbait joan da Maribirenera? Ezin dut ezer utzi zuen esku! Anjelek badaki arrebek ezin dutela ez gehiago ezta hobeki lan egin ere. Beste bat da bere asmoa: agintea ezartzea. Orain arte aitak ukatu dion autoritatea erakustea, seme bakarra eta Nafarroako Brigadetan boluntario ibilitakoa bada ere. Alboan duen medikuak dio miraria beharko litzatekeela ohean hilzorian datzan aita sendatzeko. Momentua iritsi da: herriko etxe indartsuenetariko bat, Bernonekoa, oinordetzan jasotzear da: - Aitarengana noa! – Don Juan medikua ukondotik hartu du – segi aurretik mesedez, ezagutzen duzu bidea.

9


10


Eskaileretan gora egin dute. Gela nagusian sartu direnean, Justi eta Nieves otoitz egiten aurkitu dituzte. Logelatik atera dira hiru neba-arrebak medikuak hala eskatuta: - Lotsa eman behar lizuke oraindik bizirik egonda oturuntzaren prestaketarekin hastea! Ez dugun dirua gastatuz gainera! – Nievesek soilik, ahizpa zaharrenak, egiten dio aurre Anjeli. - Zaude isilik! Etxe honetan nik aginduko dut gaurtik aurrera! Bernoneko nekazari-etxea zorretan itota dago. Aita karlistak ez zion gerrari atarramendurik ateratzen jakin. Francori gari eta babarrun zergak zintzo demonio ordaintzen dizkion bitartean, ez du herritarrei zorrak erreklamatzeko kemenik. Atakatik ateratzeko modua asmatu du semeak: ezkontide aberatsa aurkitzea. Aitaren hileta-elizkizunetara etorriko direnak barreiatuko dute inguruko herri eta baserrietan Bernonekoaren oparotasuna. Horregatik agindu du etxean duenaz gain Maribiri txistorra eta odolkiak erostea; harakinari axuriak eta urdaiazpikoa; Jakanekoei gazta; Donostian zerbitzari aritzen den Juanitari fritoak eta ijito-besoak; “Cabo”-ri usoak eta ahateak; Artxuloko Ramonitari arroz esnea; ostatukoei txahal biribilkia; Ronkoenekoei ardo zahagia eta brandy botilak… Orzetarrei ehuneko zazpi interesa duen mailegua eskatu behar izan badie ere. - Aintza jainkoari! Gertatu da miraria! – Don Juan alai atera da gelatik. – Eman iezaiozue salda pixka bat! – Azkar erreakzionatu du Anjelek. - Justi, ekarri ezazu salda! Nieves, lagundu Don Juan etxeraino – biek ala biek pozarren bete dute agindua. 11


Salda ekarri dionean, bakarrik sartu da gelan Anjel. Katilua gau-mahaian utzi du. Kontu handiarekin gaixoaren bizkarra altxatu eta burukoa hartu du eskutan. Begira du aita. - Sentitzen dut, baina gastua egina dago. Anjel, burukoa eskutan, sukaldean agertu denerako, negar, kirrinka, zalaparta, marru, irrintzi, kurrin eta marmarrek Bernoneko etxea bete dute, ekaitza isilarazi. Hurrengo eguneko afaria urteetan gogoratuko dute apaiz, alkate, mediku, maistra, tratante, albaitari, sakristau, aita-ama ponteko, osaba-izeba, lehengusu-lehengusina zein kale, auzo eta eskualdeko herritarrek. Bederatzi ahizpek prestatuko duten azkena izango da, ezkonduta edo komentura joateko utziko baitute jai-etxea hurrengo urtetan. Anjelek ezkontza lotuko du, hala ere, Bernonekoarenak egin ditu: ez du erditzerik inoiz ezagutuko, ez pertsonena ezta animaliena ere. Joxe Aldasoro

12


Arbizuko Udala 2018

LETRAK AHORA  

Arbizuko Udalak Txistor Egunaren harira antolatutako Literatura gastronomikoaren I. lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu argitalpen hone...

LETRAK AHORA  

Arbizuko Udalak Txistor Egunaren harira antolatutako Literatura gastronomikoaren I. lehiaketan saritutako lanak biltzen ditu argitalpen hone...

Advertisement