Issuu on Google+


• • • • • • • • •

GAURKO PLANEAMENDUAREN OINARRIAK. Garapen kapitalistan oinarritua. Zenbait industria eta etxe eraikitzeko kokapenak deuseztatu behar dira. Industria jainkoa da eta nekazaritza baztertua. Etxebizitza politika, herriaren kalterako. EZKER ABERTZALEAREN PLANTEAMENDUA. Herritar partaidetza bultzatu planeamendu herritar eta ezkertiarra egiteko. Hiri-planeamendua antolatzen dugunean garapen iraunkorra ipiniko dugu helburu. Hau da, herria edo hiria diseinatuko dugu eguneroko bizitzan (lana, ikasketak, erosketak, aisia, zerbitzu desberdinak) ahalik eta desplazamendu txikienak egiteko moduan. Hau da, morbilitatea murrizteko eta mugitu behar denean garraio publiko erabiltzeko.


• • • •

Mobilitate motorizatua murriztu. Herriak pertsonen neurrira. Planeamendu egokiarekin batera garraio publikoa bultzatzea eta berari lehentasuna eman Bizikleta erabili eta bultzatzeko egitasmoak lagunduko ditugu. Oinezkoen guneak zabaldu eta herriak pertsonen zerbitzura antolatuko ditugu Energia eta ura aurrezteko politikak bultzatuko ditugu udaletik. Udalak, eraikin publikoetan eta kaleko argintzan energia aurrezteko politikak ipiniko ditu martxan. Baita ere, energia berriztagarriak bultzatuko ditu. Eta behar diren bitarteko plazaratuko ditu bertako industriak eta bizilagunak energia eta ura aurrezteko. Kontu handian eduki nekazalgo eremuaren etorkizuna. Hiri eta nekazari eremuen arteko desberdintasun ekonomiko eta sozialak orekatzeko asmoarekin lurralde antolaketa politika egokia bideratu behar dugu, nekazalgo eremu eta herri txikien etorkizuna bermatzeko: oinarrizko zerbitzuak eta azpiegitura sozialak, besteak beste, hezkuntza, osasuna, merkataritza, kirola, aisia bertan mantenduz edo eratuz eta bereziki garraiobide eta komunikazio egokiak bermatuaz. Patrimonio historiko-artistikoa defendatu. Hau bai da gure kultura eta gure historiaren beste arlo garrantzitsu bat.


GURE ETXEBIZITZA POLITIKAREN OINARRIAK • 1.-Etxebizitza: lehen mailako beharra. • Gizaki ororen oinarrizko eskubidea den heinean, etxebizitzarena idatzita dagoen eskubide izatetik gauzatzen den eskubide izatera pasatu behar da. Etxebizitzak gizartearen funtzionamendua ahalbideratzen du, eta, besteak beste, pertsonen emantzipaziorako eta elkarbizitza unitatearen garapenerako funtsezko osagaia da. • 2.-Etxebizitza eskubidea, jabegoaren gainetik aldarrikatu. Biak aitortutako eskubideak izan arren, argi izan behar dugu etxebizitzaz gozatzeko eskubidea jabegoaren gainean jarri behar dela. Ildo honetatik, okupazioa guztiz zilegi da, etxebizitza eskubidearen alde borrokatzeko tresna gisa. • 3.-Jarduera publikoa bultzatu etxebizitza eskubidea ziurtatzeko. Eskubideak bermatzea eta gauzatzea da administrazioaren eginkizunetako bat, eta hain zuzen ere administrazioak egokiak diren neurriak hartu behar ditu, hiritar guztiei etxebizitza erabili eta gozatzeko ahalmena bermatzeko. Ezinbestekoa da gainera, etxebizitza lortzeko zailtasun gehien dituzten sektoreei arreta berezia jartzea. •


GURE ETXEBIZITZA POLITIKAREN HELBURUAK: • 1.-Etxebizitza duina ziurtatu herritar guztientzat. • 2.-Jendarte eragileen parte hartzea bermatzea politikaren diseinuan. Egoera larri hau konpontzen hasteko derrigorrezkoa da herritarren interesen oinarritutako politika bat finkatzea; horretarako, guztiontzat etxebizitza bermatuko duen politikaren diseinuan jendarte eragileen lana eta ekarpena funtsezkoa da. Mota guztietako erakundeez gain, beharrezkoa da zailtasun handien duten kolektiboek ere parte hartzea. • 3.-Gaur egun eraikita dagoen parkean eragitea. • Etxebizitza berriak eraikitzea azkeneko aukera izan behar da. Lehenik eta behin jada eraikita dagoena erabili behar da; horretarako egoera txarrean dauden etxebizitzen birgaitzea bultzatu behar dugu. • 4.-Etxe hutsen erabilera bultzatu. • 5.-Alokairurako etxebizitza publikoari lehentasuna eman.. • 6.-Ahalmen ekonomiko txikia dutenentzat, etxebizitzarik edo segurantzarik gabe bizi direnei aukerak eskaini.


• • • • • • • • • • • • • •

TRANZIZIOKO EKINTZA URBANISTIKOAK. Bidegorria zabaldu herri osoan. Lehentasuna eman gai honi. Herriko plaza berriztu, frontoia, azoka...aise gunea bihurtu oraingo aparkalekua kenduta eta herritar proiektu bat egin. Frontoia estalita, azoka berria, kiosko berria... Busa herri barrutik kendu, geltokia aita lizarralde, kalegoiena. Correos, MU ingurua aztertu, bus geltoki nagusia? Zerbitzu propioak bultzatu. Material eta pertsonal inbertsioak. Badoak kendu. Garajeetako sarrera eskubidea ordaindu gabe eman. Bultzatu garajeen erabilpena. ETEO. Kultura talde guztiak bertan? Udal lokalak, San Pedro, Bidebarrieta, Eteo, Udala, Ibarra, azterketa eta antolakuntza. Hau udal enpleguarekin lotuta doa. Hileta zibilak. Herri galdeketa bitartez gune bat antolatu behar da hileta zibilentzako. Txaketua itxita jai egunetan. Horrela murriztuko genuen autoen ohitura txarrak eta babestuko genuen oinezkoeri. Eskola guneak babestu. Autoen arriskua kendu eta bus guneak indartu. Portalekua pasabidea. Etxeak bota eta pasabidea ganoraz egin errepide azpitik eskolara guztiz babestuta joateko. Kirol guneak aztertu.


• • • • • • • • • • • • • •

Gaur egun dagoen bidegorri sarea aztertu beharrezkoa da. Etorkizuneko bidegorri sare posible horri erabilera emateko hezkuntza politika bat ere beharrezkoa da Etxebizitza hutsen zentsua egin Bizitza mota zentralizatua hirigunean (kiroldegia, kultur etxea, pake leku,…). Zabaldu beharra. Kultura taldeen elkargune egokia ETEO Kiroldegia saturatua. Baldintzak hobetu beharra SanLorentzoko igogailuak beharrezkoak? Lehentasunak markatu behar Kotxeen erabilpena murrizteko aukerak eskaini, auzoetan adibidez. Plaza berritu aurretik beste beste arazo batzuk, aparkalekuarena adibidez Errekaldeko obrak txapuza Tranbiaren gaia Autobus txikiak auzoetarako Auzo guztietan denda txikiak ipini beharra Aparkalekuaren arazoa Etxebizitza politika aldaketa Gaurdanik arauak aldatzeko borroka


• • • • • • • • • • • • • • •

Beharrezkoa al da horrenbeste etxe egitea? Baloratu behar da gaztediaren benetako beharra. Alokairu politika bultzatu baina prezio duin batean Industria lurrak gehiagizkoak Herri txikia izanik kotxe asko. Bizikletaren kultura bultzatu. Piboteen politika bera. Gizartea kontzientziatu beharra (hezkuntza) Alokairu publiko eta babestua bultzatu Hirigintzan eginikoa ikertu (pelotazo) Etxe hutsen alokairua bultzatu IBI igota Portalekurako pasabidearen arazoa hobeto aztertu Alokairu publikoa bultzatu Hutsik dauden etxeei zerga berezia jarri Laguntzak etxe zaharrak eraberritzeko eta irtenbidea emateko San Lorentzo – Errekalde tunela konpondu LanBus enpresa guztietara zabaldu Bidaurretako bidegorria hobetu


• • • • •

Bidegorria olararaino luzatu Bidegorriaren aldako kontzientziazioa falta da Trenbide zaharra errekuperatu Udanarainoko saihesbidearen proiektua atzera bota San Pedroko bidegurutzean errotonda egin


Hirigintza