Issuu on Google+

Gabonak ate joka eta Olentzero etortzear !!! Urtero legez, bihar ospatuko dugun Gabonetako jaialdia prestatzen ibili gara azken egun hauetan. Goizeko lehen orduan, ikastolako aretoan, Gabonetako jaialdian parte hartuko dugu LH-ko talde guztiok. Gela bakoitzeko ikasleok ekintza berezi bat prestatu dugu jaialdi honetarako, eta bihar arte sorpresa izango da. Urduri samar gaude, zeren jaialdiko emanaldiaz gain, bihar, Olentzero etorriko zaigu ikastolara!!! Olentzerori ongi etorria egiteko baserritar jantziko dira gure txikitxoenak. Eskutitzak prest dituzte jada eta ez da faltako,ez, kanta eta bertsorik! Gaur bertan, gabonetako kanten entsaio orokorra egingo dugu.Espero dugu dena ondo irtetzea, jaialdiaz gozatzea eta Olentzerok opari asko ekartzea! Eh Olentzero? Zeren oso zintzo eta langile ibili gara aurtengo urtean!!!


gabonak