Issuu on Google+

CARITAS GIPUZKOA Harreman publikoetako kanpaina

Jone Ibarrondo Olatz Genua Maddi Monclus Ane Galdos Itziar Markuleta

1


AURKIBIDEA 1.Sarrera…………………………………………….……………….………3.orrialdea 1.1. Caritasen identitatea…………………………………………....3.orrialdea 1.2. Caritasen funtzioak…………………………………..……..3-4.orrialdeak 1.3. Caritasen borondatezko laguntza…………………………..….4.orrialdea 2.Ikerketa………………………………………………………………….....5.orrialdea 2.1. Erakundearen egitura………………………………………5-8.orrialdeak 2.2. Sustengu ekonomikoa…………………………………………..9.orrialdea 3.Barne komunikazioa………………………………………………..10-19.orrialdeak 4.Kanpo komunikazioa…………………………………………………….20.orrialdea 4.1. Caritas Gizpukoako web gunearen azterketa…………..20-21.orrialdeak 4.2. Caritasen aldizkaria…………………………………………...21.orrialdea 4.3. Background.a…………………………………………………..21.orrialdea 4.4. Kanpainak…………………………………………………...…22.orriladea 4.5. Clippingaren azterketa…………………….…………….23-26.orrialdeak 5.AMIA…………………………………………………………………......27.orrialdea 5.1. Kanpo AMIA…………………………………..…………27-28.orrialdeak 5.2. Barne AMIA………………………………………………28-29.orrialdeak 5.3. Estruktura AMIA………………………………………...29-30.orrialdeak 5.4. Gure egoera………………………………………………....…30.orrialdea 6.Helburuak……………………………………………………………...…31.orrialdea 7.Estrategia eta taktikak…………………………………………...…31-32.orrialdeak 8.Ekintzak…………………………………………………………………..33.orrialdea 8.1. Kom.an aditua den pertsona baten kontratazioa………33-34.orrialdeak 8.2. Kartel eta bideo lehiaketa……………………………..…34-39.orrialdeak 8.3. Intraneta ezarri Caritas Gipuzkoan……………………….…39.orrialdea 9.Kronograma…………………………………………………….………..40.orrialdea 10.Aurrekontua…………………………………………………………….40.orrialdea 11.Espero diren emaitzak eta hauen kontrola………………………41-42.orrialdeak 12.Ondorio nagusiak……………………………………………...………..43.orrialdea 13.Eranskina………………………………………………….……….44-47.orrialdeak

2


CARITAS 1. Sarrera Caritas, Espainiako eliza katolikoaren karitatezko eta gizarte ekintzako konfederazio ofiziala da, 1947an sortu zen, bere pertsonalitate juridiko, eklesiastiko eta zibila zuelarik. Bere oinarrizko helburuak giza- laguntza sustatzea, eta egoera kaskar batean dagoen pertsona ororen duintasuna mantentzea dira. Bere ibilbidean, Caritasek gizarte egintza konpromiso ugari izan ditu eta gaur egun ere horietan dihardu: -

informatzea

-

salatzea

-

Txirotasun eta egoera txarren aurrean zerbait egin daitekeela gizartea sentikorraraztea.

1.1) CARITASEN IDENTITATEA Caritasen

misio

eta

identitatea,

errealitate

sozialaren

irakurketa

eta

euren

organizazioaren antolakuntzaren diseinuan datza. Caritasen existentziaren arrazoi nagusia Jainkoak behartsuekiko daukan maitasun hobesbarria da. Caritas, elizaren erakunde denez, gotzainei dagokie karidade ministerioa sustatzea eta osatzea. Ministerio honen oinarria, lehen esan bezala, jainkoak behartsuekiko daukan maitasuna da eta 4 dimentsioz osatuta dago: eklesiastikoaz, ebanjelizatzaileaz, profetikoaz eta unibertsalaz. 1.2) CARITASEN FUNTZIOAK Caritasen funtzioak pertsona behartsuekiko maitasunean oinarritzen diren

proiektu

baten ondorio dira. Caritasen helburua, pertsona orok bere duintasuna mantentzean datza. Caritasek honako funtzio haeuk ditu bere baitan: -

komunitatearen animazioa

-

ekintza koherente eta garrantzitsuen sustapena

3


-

ekintza soziokaritatiboaz arduratzen direnen formakuntza

-

ekintza soziokaritatiboaren koordinazioa

1.3) CARITASEN BORONDATEZKO LAGUNTZA Caritasen ikur nagusi bat borondatezko laguntzan egiten duen apostua da. 66.000 bolondresez osaturiko taldea dauka bere baitan, interes barik eta doan lan egiten duen lan talde bat. Bolondres guzti hauekin eta esperientziadun profesionalekin, beraien ekintzen kalitate eta eraginkortasuna bermatzen dute.

4


2. Ikerketa 2.1) ERAKUNDEAREN EGITURA Donostiako Caritas erakundean guztira

Caritas Gipuzkoaren organigrama

1.106 parte hartzaile daude eta hauetako 61ek soilik egiten dute soldatapeko lana, beste guztiak bolondres moduan aritzen dira beraien denbora eta lana behartsuagoei eskainiz.

Bolondresen

eta

Caritasen

laguntza

eskatzen

dutenen

pertsonen

arteko erlazioa zuzena eta gertukoa izaten da,

betiere

beraien

duintasuna

eta

ahalmenak baloratzen. Ondoan ageri den organigraman ikus dezakegun bezalaxe, zuzendaritza bost lan talde ezberdinek osatzen dute, gotzainaren pean: elizbarrutiko zuzendaria, gotzainaren ordezkaria,

idazkaritza

orokorra,

administratzaileak eta idazkaritza teknikoa. Hauen esanetan bost departamentuko arduradun eta 7 zerbitzuen arduradunak aurkitzen dira eta lan talde guztiak 15 guneetan banatzen dira, bakoitzean arduradun bat dagoelarik. Organigramaren azpialdean langile eta bolondresak dauzkagu, elizbarrutiko batzarra osatzen dutenak. Argi ikusten da hierarkia bertikal bat jarraitzen dutela. Caritasen hiru lan talde nagusi daude; alde batetik, gizarte ekintza dago eta hau bi azpi taldetan banatzen da, oinarrizko gizarte ekintzan eta espezializatutako gizarte ekintzan. Bigarren taldean, bolondresgoan eta formakuntzan aritzen dira eta azkenengoan berriz, nazioarteko kooperazio lanetan. Hala ere, departamendu batzuk beraien artean zeharka antola daitezke kasu jakinetan. Caritasek beste erakunde eta administrazio publikoekin batera ere egiten du lan, beraiek eskaintzen dituzten errekurtsoak ez badira egokienak adibidez.

5


Goian ageri den organigraman, Gipuzkoako Caritas erakundeak dituen azpi talde ezberdinak ageri dira, baita erakundeak lan egiten duen lan alorrak. Hiru eremu ezberdin daude: ekintza soziala, formakuntza eta bolondresgoa eta nazioarteko kooperazioa. Ekintza soziala: bertan bi azpi multzo daude, oinarrizko ekintza soziala eta espezializatua.

Oinarrizkoa

parrokietan

eskaintzen

da,

bolondresen

bitartez.

Espezializatua 3 multzotan bereziten da, lehen mailako arreta (ijitoak, inmigranteak‌), eguneko zentruak (lamorus, aterpe, eusti‌) eta babes etxeak (trincher, emeki‌). Oinarrizko ekintza soziala: Parrokietako Caritas taldeetan burutzen da gehienbat, era honetan bertako komunitatearekin harreman soziala mantendu eta estutzen da. Komunitateak gizarte arazoekin kontziente izate bilatzen da, giza talde baztertuei laguntza emanez, 130 talde daude, 650 bolondresez osatuak. Atal hau garrantzitsua da Caritasentzat, laguntzen diogun pertsonarekin zuzeneko harremana mantentzen delako eta eskaini genezakeen baliabideen berri ematen dugulako. Parrokietako eta beste departamendutako koordinazioa etengabekoa da, laguntzat ongi banatzeko.

6


Ekintza sozial espezializatua: 1) Lehen mailako arreta: laguntza hau bi toki ezberdinetan eskaintzen da, arazoaren arabera; etxe gabeko pertsonei eta gutxiengo etnikoei eskainitako laguntzak Donostiako bulego zentralean ematen dira eta etorkinei intxaurrondo auzoko Laguntza Etxea eguneko zentroan. Garrantzitsua da laguntza jasotzen duenaren nazionalitatea jakitea, horren arabera ere zerbitzu jakin bateko edo besteko pertsonek lagunduko diete. Etxe gabeko pertsonei babesa: alkohol eta drogen gehiegizko kontsumitzaileak, arazo familiarrak dituztenak, espetxetik irtendakoak‌ Zerbitzua Caritas elizbarrutian eta Aterpe jantokian ematen da. Oinarrian, laguntza eskatzen duten pertsonei beraien bizitzan aldaketak egiten laguntzea eta horretara bultzatzea da, beraien jokaera eta aktitudeak aldatzen lagunduz. 2008.urtean 1332 pertsonak jaso zuten zerbitzu zehatz honetako laguntza. Gutxiengo etnietako pertsonei gizarteratzen laguntzen zaie, nahi duten inguruan aholkatzen (etxebizitza, ekonomia familiarra‌), hezkuntza kontrolatzen. Sail honetan 2008.urtean 856 pertsonei lagundu zieten. Imigranteei laguntza: Laguntza hau jasotzen duten gehiengoak Afrika iparraldekoak eta Amerika erdi eta hegoaldekoak dira. Beraien behar nagusienak lanpostua, etxebizitza eta beraien egoeraren erregularizazioa dira. Beraien gizarteratzean laguntza ematen zaie eta beharrak bermatu. 2008.urtean 2783 pertsonei lagundu zioten sail honetan. 2) Eguneko zentroak: Bi mota ezberdin bereiz genitzake: profil guztietako pertsonak jasotzen dituzten zetroak eta pertsonaren nazionalitatearen arabera sailkatzen diren zentroak. Lehenengo taldean ondorengo hauek kokatzen dira: Lamorus: Hezkuntzan oinarritzen da zentro honetan ematen den laguntza, etxegabekoen autoestima eta kondukta pertsonalaren garapenaren bitartez. Harreman interpertsonalak eta lan munduko ohiturak bultzatzen eta irakasten dituzte. Hotzaldi: Negu garaian, etxerik gabeko pertsonentzako gaueko zerbitzua eskaintzen dute. Gutxi gora behera lau hilabetetan jarduten du eta 40 plaza inguru daude. Eutsi: proiektu hau, alkoholarekin arazo larriak dituztenei zuzenduta dago. Hauen antsietatea eta kontsumoa kontrolatzen laguntzen die. Bigarrengo taldean, nazionalitatearen araberako zentrutan ondorengoan kokatzen dira: Aterpe: Etxegabekoei eta beharra duten pertsonei zuzendutako zentroa. Laguntza honekin, lortu nahi duten helburua, pertsona hauen barne gatazkak konpontzea eta bide batez autonomia indartzea da. Horretarako, hainbat zerbitzu ezberdin eskaintzen dituzte: 7


elikadura, higienea, erizaintza‌ Laguntza etxea: Laguntza zehatza eskaintzen die imigranteei, hauen integrazioaz arduratzen dira batez ere. Jantoki zerbitzua, emakume eta haurrentzako pisuak, legeaholkularitza‌ 3) Babes etxeak: Behar ezberdinen arabera atenditzen dituzte. Trintxer: 40-65 urte bitarteko gizonezkoak hartzen dituzte, nahiz eta ez eman aukera bertan bizitzeko, norbanakoaren garapenean laguntzen dute gizartearen parte izateko. Betania: Ihesaz kutsaturik dauden pertsonak hartzen dituzte, gehienez 10 bat lagun, era honetan arreta pertsonalizatua eta ostatua eskaintzen die. Lagunartea: haurrak dituzten edo haurdun dauden emakumeei laguntza emateko zentroa eta era berean, arazo pertsonal, familiar edo gizartekoak dituztenak. Emeki: 18 urtetik gorako emakumeendako babes etxea eskaintzen dute, larrialdi egoerak dituzten neskentzako, batez ere, kartzelatik irteten direnentzako eta baztertuak daudenentzako. Sorabilla: 18-35 urte bitarteko gizonezkoentzat babes etxea. Hiru egoeratan dauden gazteak hartzen dituzte; proyecto hombren daudenak, atzerritar gazteak eta gizarte arazoak dituzten gazteak. Formakuntza eta bolondresgoa: Departamentu honetan, bolondresgo talde ezberdinei formakuntza osoa ematea dute helburu. Heziketa hau, lau ezaugarrietan oinarritzen da, txiroei arreta eskaini eta beraiei entzutean, norbere konpromisoaren inguruko hausnarketan, Jesusen aurkikuntzan eta komunitatearen eraikuntzan. Formakuntza honek bolondresak egungo gizartearen errealitatera hurbiltzera eta gizartea, orokorrean, sentsibilizatzea ere bilatzen du. Guzti hau betetzeko hainbat ekintza egiten dira, topaketak, asanbladak, batzarrak, kurtsoak‌

Nazioarteko lankidetza: Caritasen lankidetzaren helburua herriaren garapena sustatzea da. Erakundearen lankidetzak tokiko bizitza eta garapena indartu nahi ditu; hemengo eta hango (Iparraldeko eta Hegoaldeko) pertsona eta komunitateen parte-hartzea eta protagonismoa erraztuz, menpetasunik ez sortzeko. Hala, Gipuzkoako Caritasen bi zeregin nagusiak honakoak dira: sentsibilizazioa (Hegoaldeko errealitateak Iparraldera inguratzea) eta bide izatea (Iparraldeko eta Hegoaldeko herritarren arteko elkarrekiko konpromisorako bideak eraikitzea, larrialdien eta garapen proiektuen bitartez).

8


2.2) SUSTENGU EKONOMIKOA Caritas Gipuzkoak, diru ugari jasotzen eta banatzen du dauzkan ekintza, departamendu eta zentroetan. Esaterako, 2009.urteko memoriak ikus genezakeen moduan, 6.118.362 euro inbertitu zituen elizbarrutiak zuzeneko ekintzetan. Hauek, hiru proiektu ezberdinetan banatzen ditu; jarduera lurraldean (1.573.667, %26), departamenduak eta laguntza zentroak (2.832.065, %46) eta nazioarteko lankidetzan (1.712.927, %28). Diru honen jatorria, bertakoa zein publikoa da, %58 eta %42arekin, hurrenez hurren.

9


3. Barne komunikazioa Caritas Gipuzkoa osatzen duten parte guztiak ongi komunikatuta egotea guztiz garrantzitsua da bere funtzionamendurako. Hau betetzen den edo ez ikusteko bertan duten barne komunikazioaren arlo ezberdinak aztertuko ditugu jarraian, parte hartzen duten talde ezberdinen arabera. Elkar eragiten duten talde horiek soldatapeko langileak (61 pertsona soilik), bolondresak (1100 pertsona inguru) eta eliz gizon eta emakumeak dira. Garrantzi handikoa da langileen arteko komunikazioa ongi antolatua egotea bideratutako laguntza ahalik eta pertsona gehiengana iristeko. Adibide batez hobeto ulertuko da; pertsona bera bi zentro ezberdinetara joan ezkero laguntza bera eskatzera, bigarrenekoak jakingo du lehenean egon dela eta era honetan, beharrezko laguntza hori beste pertsona batek jasoko du, ez berak berriro. Honelako eta bestelako informazioa jario etengabean egoteko ondoreko bide nagusiak erabiltzen dituzte: telefonoa, internet (emaila da gehien erabiliena), bilerak, memoriak, topaketak langileekin eta asanbladak boluntarioekin. Jarraian, hauen inguruko informazio zehatzagoa eskaini dugu:

Bilerak: Langileak beraien artean komunikatzeko ezinbesteko tresna da. Hilabetean behin departamenduko arduradunak zuzendaritzarekin biltzen dira, beraiek azken 30 egunetako nondik norako garrantzitsuenak azaltzeko, departamendu ezberdinetako egoerak aztertzeko hain zuzen ere. Caritasen inguruko gairik garrantzitsuenak eztabaidatzen dituzte, esaterako ondorengo hauek: diputazioarekin eginiko bilerak eta

10


hauen bidez lortu dituzten akordioak, lanaren inguruko gaiak (postu berrien sorrera adibidez), kontratuak‌

Ondoren, bertan jasotako gai, datu eta agindu guztiak departamenduko arduradun bakoitzak bere lan taldeari jakinarazi behar dio beste bilera batean. Horrez gain, departamendu mailako bilera txikixeago batzuk egiten dira astean behin. Horietan langileek daukaten kasu bakoitza (familia bati laguntza, jantokia‌) aztertzen da, dauden arazoak helaraziz eta amankomunean jarriz konponbide bat bilatzeko asmoarekin. Bilera hauek gaiaren garrantziaren arabera luzatzen dira, baina gutxi gora behera bi orduko izan ohi dira. Gainera, enpresaz kanpoko ikuskatzaile baten laguntza izaten dute noizean behin langileen arteko erlazioetan aurki daitezkeen arazoak aztertu eta konponbidea bilatzeko.

Interneta: Komunikatzeko biderik ohikoena emaila izaten da, baina ez bakarrik gertuko langileekin, baita Caritaseko beste langileekin ere (beste herri batzuetakoekin adibidez), era honetan, harremanak eraiki eta mantentzeko Egunero erabiltzen duten baliabidea da eta lanerako bakarrik erabiltzen duten helbide propioa dute enplegatuek. Bide honetatik, beraien arteko kasu komunetako informeak, kezkak, arazoak eta zuzendaritzatik etorritako berriak elkar trukatzen dituzte. Aipatu beharra dago, Gipuzkoako Caritasek ez duela barne komunikaziorako intranetik eta hau lagungarria izango litzateke informazio trukaketa jario handia daukatelako.

Topaketak: Urtean bi aldiz langileekin topaketa orokorrak burutzen dituzte, gabon egunean eta Corpus Dei egunean. Goizetik, meza izaten dute, erakundearen ideologia erlijiosoarekin bat eginez eta ondoren bazkari bat ospatzen dute langileen arteko harremanak sendotzeko asmoz. Horrez gain, era honetan langileen lana baloratu eta eskertzen da, beraiekin kontaktua izateko aukera ere badelarik.

11


Asanbladak: Bolondresekin urtea behin egiten dira asanbladak. Hauetan, 1100 bat bolondres inguru biltzen dira, parrokia ezberdinetakoak. Horiez gain, 100 bat pertsona gehiago ere batzen dira, Aterpe, Holtzadi‌ bezalako zentroetako kideak direnak. Asanblada hauen bitartez, bolondresei beraien lan eskuzabal eta garrantzitsua eskertzen eta baloratzen zaie, beraien eginbeharrak aintzat hartuz. Asanblada hauetan ere elizkizuna ospatzen da eta ondoren bazkaria egiten da, topaketetan bezala. Horrelako egun berezian bolondresgoaren lana saritzeaz gain, honetan jarrai dezaten bultzatzen zaie. Aurreko bi ekitaldiek, Gipuzkoa osoko langile zein bolondresei beraien artean ezagutzeko parada eskaintzen diete.

Barne komunikazioaren analisian aurkeztutako informazioa lortzeko erabili dugun informazio iturri garrantzitsuenak bertako maila ezberdinetako langileei eginiko elkarrizketak izan dira.

Elkarrizketak Jarraian honako elkarrizketa hauek eskainiko ditugu: lehenengo biak Caritas Gipuzkoako bi langileenak dira, Kontxi Elexpe (Caritas Gipzkoako idazkaria eta zuzendaritzako kidea) eta Jon Sardonenak (gizarte langilea Laguntza Etxea zentroan). Hirugarren elkarrizketa bolondres bati eginikoa izango da eta laugarrena, ordea, beste GKE batean bolondres bezala ari den eta Caritasen ideiak konpartitzen ez dituen pertsona batena. Azkena, Caritasen zerbitzuak jasotzen dituen erabiltzaile bati eginiko elkarrizketa izango da.

1.KONTXI ELEXPE (Idazkari orokorra) 1. Zein irudi daukazue? Eta zein proiektatzen duzue? Mezuaren helburuak? Oso fama ona daukagu, irudi ona, jendeak konfiantza baitauka guregan. Hori da, nire ustez guk daukagun abantailarik nagusiena, ez garela jendearengana joan behar, jada ezagutzen gaituzte gure esparruan, hau da, Gipuzkoan eta jendea guregana etortzen da.

12


2. Zein da zuen filosofia-misioa? Gure balore nagusia, behar handienak dituzten pertsonei laguntza ematea da eta laguntza horiek ahalik eta ongien banatzeko helburuarekin antolatzen gara. 3. Publizitate eta H.Pan zein kanpaina egiten dituzue? Publicitya? Urte osoan zehar lau kanpaina burutzen ditugu, gabonetan, Corpus Dein, apirilean eta maiatzean. Horrez gain, urtea amaitzean, urteko balantzearen laburpentxoa egiten dugu, burutu ditugun ekintzan eta kanpaina nagusiak biltzen ditugularik. Honekin, prentsa aurrekoa egiten dugu gizarte egoeraren berri emateko eta salaketa egiteko, horrela publicitya lortzen da, interesatzen zaigun hedabideetan gure berri ematen baita. 4. Zein ahultasun eta abantaila dituzue irudiari begira? Arestian esan bezala, abantaila nagusia betidanik izan dugun fama ona eta bolondresgo kopuru altua dira. Ahultasunei dagokionez, nik esango nuke ez dugula pertsona zehatz bat gure irudia zaintzen eta kontrolatzen duena, hau da, komunikazioan aditua den pertsona bat falta zaigu. 5. Zuen irudia noizbait kaltetua ikusi ahal da? Zergatik? Nola konpondu zenuten? Ez da inoiz oso kaltetua ikusi, baina batzuetan elizaren deklarazioek, zeharka bada ere, min egiten digute. Kasu hauetan, ez dugu hitz egiten eta denbora igarotzean dena bere onera bueltatzen da, azken finean, gu ere elizaren parte baikara. 6. Zein da zuen interneten erabilera? Extraneta erabiltzen dugu gure artean komunikatzeko, gehien bat emaila erabiliz. Bide honetatik, gure eguneroko arazoak, aginduak, bileren inguruko berriak‌konpartitzeko tresna bikaina iruditzen zaigu eta oso eraginkorra da. Horrez gain, Gipuzkoako elizbarrutiaren orrialdearen barnean Caritasen inguruko informazio sakona ematen, baina hala ere gure web orrialde propioa eraikitzen ari gara. 13


7. Barne komunikazioa: Zer egiten duzue zuen artean komunikatzeko? Ba al dago arazorik komunikazio horretan? Arestian esan bezala, egunerokotasunean komunikatzeko gehien erabiltzen dugun tresna emaila da, baita telefonoa ere. Zuzendaritzak sailen ordezkariekin hilean behin bilerak egiten dituzte, dauden arazo eta berri nagusienak jorratzeko eta gero, ordezkari hauek beraien lan taldeari helarazten diete. Horrez gain, sail bakoitzeko kideak gehiagoetan elkartzen dira, beraien eguneroko arazoak eta esku artean dituzten kasuak komentatzeko eta konponbide posibleak aurkitzeko. Caritas Gipuzkoan lan egiten duten pertsona guztiak elkartzeko eta ezagutzeko, urtean bitan topaketa orokorrak egiten dira, gabonetan eta Corpus egunean. Horrez gain, bolondres guztiak batzeko beste egun bat ere izaten dugu, asanblada. Egun horretan, 1200 pertsona inguru biltzen gara.

2.JON SARDON (Caritaseko langilea) 1. Nolatan hasi zinen Caritas Gipuzkoa erakundean lanean? Irakasle batek gomendatu zidan, gauza berriak ikusteko aukera egokia zela esanez. Horrela, bolondres bezala hasi nintzen eta gero ordezkaritza bat egiteko deitu zidaten, eta gaur arte. 2. Gustura al zaude bertan? Bai, oso. Bertan ikasi eta ikusi ditudan gauzak oso baliotsuak izan dira nire eguneroko bizitzarako eta baita pertsona bezala garatzeko ere. 3. Pertsona hobea sentitzen al zara laguntzen zabiltzan bitartean?

14


Bai, gauzak ondo ateratzen direnean oso beteta sentitzen naiz, oso saritua sentitzen naiz. 4. Zertan datza zure lanak? Harrera etxeetan, gizarte langile bezala aritzen naiz. Bertako pertsonei behar duten laguntza ematen diet eta ahal dudan heinean laguntzen ditut beraien bizitzak aurrera eraman ahal izateko. 5. Zerk motibatzen zaitu lan honekin jarraitzeko? Lehenik eta behin, lan egonkor bat da eta hau asko baloratzen dut gaur egungo egoera ikusirik, beti egongo da nik egiten dudan lana egiteko pertsonen beharra. Horrez gain, aurretik esan bezala, asko betetzen nau eta ondo sentiarazten nau beharra duten pertsonei laguntzeak. 6. Zer nolako harremana sortzen da laguntza jasotzen duenaren eta zure artean? Harremana erabat profesionala izaten da, ezin dugu erabiltzaileekin harreman berezia sortu eta mantendu, ezin ditugu sentimendu eta lana nahastu.

7. Bat zatoz Caritasek duen ideologia erlijiosoarekin? Ikuspegi hau kaltegarria edo onuragarria dela uste duzu Caritasen irudiarentzat? Ez dut horretaz hitz egin nahi. 8. Kristaua izatea beharrezkoa al da laguntza eskaintzeko? Ez, edonork lagundu dezake nahiz eta erakundearen oinarriak erlijiosoak izan. Ziur nago, bolondresgo guztiak ez direla kristauak, laguntzeko grina besterik ez duten pertsonak ere egongo dira. 9. Hitz gutxitan adierazita, zein alde positibo eta negatibo ikusten diozu Caritaseri eta berak gizartean duen irudiari? 15


Positiboki, baztertuak asko laguntzen ditu eta instituzioak iristen ez diren tokietaraino iristen gara, izan ere, gure erakundearen bolondresgoa izugarri handia baita. Ez dut uste, Caritasek ezer negatiborik duenik, bere irudiari dagokionez.

3.SUSANA IDIGORAS (Caritaseko bolondresa) 1. Noiz hasi zinen Caritasen bolondres lanak egiten? Duela 20 urte hasi nintzen, 18 urte nituelarik, guztiz argi nuen besteei laguntzea nire helburuetako bat izango zela bizitzan. 2. Zerk bultzatu zituen bolondres izatera? Ni baino behar gehiago zituzten pertsonak lagundu ahal izateak eta beraien bizitzaren parte bihurtzeak. 3. Zertan datza zure bolondres lanak? Jangela sozialetan aritzen naiz ni eta astean zehar eguneko jakiak prestatu eta noizbehinka jana banatzen ere egoten naiz, baina gehienbat sukalde lanetan ibiltzen naiz. 4. Zure bizitzan erlijioak garrantzia asko du? Egia esateko, ez larregi. Sinestuna naiz, baina ez praktikantea. Nahiago dut, elizan eman beharrean nire denbora besteei laguntzen egotea eta jainkoaren hitza ongia egiteko eta gizartea ahal dudan heinean aldatzeko erabiltzea. 5. Errealizatu sentitzen zara besteei lagunduz? Guztiz. Izugarri betetzen nau beste pertsonei laguntzea eta beraien esker onak eguna pozten didate. Nire bizitzaren erro bilakatu da beste pertsona batzuei laguntzea eta hemen bertan ere lagun ugari egin ditut. 16


6. Zergatik Caritas eta ez beste GKE bat? Nire ideologiarekin bat egiten duelako, izan ere Jainkoaren hitza erabiltzen dute gida gisa gutxien daukaten pertsonei laguntza eskeintzeko.

7. Nola animatuko zenuke jendea bolondres izatera? Beno, edozein pertsona animatzen dut Caritas erakundeko laguntzaile bilakatzea, nahiz eta zure egunerokotasuneko denbora pixka bat kendu, zure lana guztiz eskertua eta beharrezkoa izango delako eta pertsona berri benetan atseginak ezagutzeko aukera ematen duelako.

4.JOSU ELORZA (Mundu Bateko bolondresa) 1. Zein GKEtan aritzen zera bolondres bezala? Bilboko Mundu Bat erakundean ari naiz bolondres lanetan, jada bost urte daramatzat bertan eta oso gustura nabil. 2. Zergatik nahiago duzu GKE hori eta ez Caritas? Nire ideiekin bat datoz Mundu Bateko baloreak eta pertsonalki ez dut erlijioan bat ere sinisten, are gutxiago elizan eta berak duen mundu ikuspegian. 3. Izango al zinateke inoiz Caritas bezalako ideologia duen erakunde batean bolondres edo langilea? Segur aski ez, arestian esan bezala, ez dut euren ideologian eta elizaren hitzetan sinisten eta oso zaila egingo zitzaidan balore hutsal horiek defendatzen duen erakunde baten parte izatea, nire balio propioak ez ditudala errespetatzen sentituko nuke. 4. Zerk bultzatzen zaitu bolondres izatera? 17


Oso garrantzitsua iruditzen zait zure baliabide berdinak eduki ezin duen norbaiti, edozein arrazoi dela medio, laguntza ematera. Jada, nahiko desorekatuta dago mundua, ahal dugun guztia egin behar dugu alde hau gutxitzeko edo bere ondorioak apaltzeko. 5. Onegintza eta erlijioa lotuta daudela uste ahal duzu? Ez. Zehazki, horrexegatik gustatzen zait Mundu Bat, ez dituelako karitatea eta erlijioa lotzen. Askotan, badirudi behartsuei laguntzeko misiolaria edo erlijiosoa izan behar zarela, eta nire iritziz ideia hau guztiz okerra da, gogoak eta borondate ona besterik ez da behar. 6. Pertsona bat laguntzeko zer da beharrezkoa zure iritziz? Aurretik aipatu bezala gogoa eta borondate ona dira oinarrizko bi ezaugarriak. Besteei laguntzea zure barnetik irten behar den zerbait da, eta ez modan jarri delako edo gizarteari “ongi� dagoena egiten ari zarela erakusteko soilik. 7. Onartuko zenuke Caritasen bolondres izatea, era honetan beste modu batera baino gehiago lagunduko zenukeela esango balizute? Ezberdintasun handia baldin badago alde batean edo bestean egin nezakeenean, beharbada bai, nire helburu nagusia ahalik eta jende gehien laguntzea baita. Baina hala ere, norberak jartzen ditu bere mugak, GKEak ez dizu mugatzen noraino lagundu. Nahi izan ezkero nire aldetik ere lagundu nezake pertsona gehiago, nahiz eta GKE baten parte izanik errazagoa den zure laguntza zerbait probetxugarrian bihurtzea. Beraz, ez dut uste GKE batekoa edo bestekoa izanik gehiago edo gutxiago lagundu dezakezunik, hori norberaren esku dago, laburbilduz, ez dut uste Caritasen esanetan jarriko nintzenik.

8. Nola animatuko zenuke beste norbait bolondres izatera? Arestian aipatu bezala, norberaren barnetik irten behar da besteei laguntzeko grina, baina zerbait esatekotan azpimarragarria iruditzen zait zenbateraino betetzen nauen 18


honelako ekintzak egitea eta zer nolako pertsonak ezagutzeko aukera ematen didan nire bolondresgo lanak.

5.ABED HASBUN (Caritaseko erabiltzailea)

1.Noiz iritsi zinen Euskal Herrira? Marruekosetik duela hiru urte iritsi nintzen Euskal Herrira, nire anaiaren pausuak jarraituz.

2.Nola izan zenuen Caritasen berri? Ahozko ahoko kontua izan zen. Nire lagun batek, Donostian ezagutu nuen beste marokoar batek eman zidan Caritasek eskaintzen zituen zerbitzuen berri eta oso beharrezkoa nuenez bertara joatera ideia ona iruditu zitzaidan.

3.Caritasen zein zentro edo zerbitzu erabiltzen duzu? Hotzaldi erabiltzen dut bereziki, bertara joaten naiz lo egitera eta dutxatzera, oso baliagarria da niretzat leku epel batean lo egin ahal izatea, kale gorrian bizi izan ostean. Horrez gain, Laguntza Etxera ere joaten naiz, otordu bero bat izateko aukera bakarra da niretzat.

4.Laguntza nahikoa dela uste al duzu? Niretzat, ezinbesteko laguntza da eta aurrera egiten lagundu dit. Hala ere, ez dakit zenbat pertsonei eman ahalko dieten laguntza, eta beharrak ditugun pertsona ugari gaude.

5.Zer hobetuko zenuke eskaintzen duten zerbitzuan?

19


Niri ematen didaten laguntza bikaina iruditzen zait, baina, aurretik esan bezala, ez dakit zenbatenganaino iritsi ahalko diren.

4.Kanpo komunikazioa 4.1) Caritas Gipuzkoako web-gunearen azterketa Erakunde honek kanpo publikoarengana iristeko, internet erabiltzen du tresna gisa. Googlen Cรกritas jarri baduzu, lehenik www.cรกritas.org azalduko da, internazionala. Ondoren www.cรกritas.es ageriko da, eta ondoren wikipediako orrialdea Caritas zer den azaltzen duelarik. Gipuzkoako elizbarrutiaren webgunea www.elizagipuzkoa.org da eta bertan Caritas Gipuzkoak sail propio bat dauka non ondorengo datuak azaltzen diren:

20


Caritasen zer den eta dituen balore nagusiak, misioa, azaltzen digute orrialdean. Misio hori aurrera eramateko zer nolako ekintzak egiten dituzten eta nola dauden antolatuta ere azaltzen da. Horrez gain, zuk zeuk laguntza eman edo nahi baduzu nongo parrokietara joan zaitezkeen adierazten da, bakoitzeko ordezkaria, harrera orduak, etab. zehaztuz. Gainera, arestian aipatu bezala, Caritas Gipuzkoako arlo ezberdinetan aurrera eramaten diren ekintzen berri ematen digute, nola dagoen sailkatuta beraien laguntza. Goian aipaturiko fundazioez gain, beste batzuk ere (Hurkoa, Gizaide…) zertan datzan helarazten digute. Bestalde, erakundearen bolondresgoaren profila nolakoa den eta zein jarduera klase burutzen duten azaltzen digute. Azkenik, aipatu beharra dago, Caritasek hainbat giza talde ezberdinekin egiten duela lan eta guzti hauen nondik norakoaz azaltzen digute beraien web orrialdean, esaterako, espetxeratuak, haurra, etorkinak… Gipuzkoako Elizbarrutiaren web orrialdeak, beste hainbat arlo ere eskaintzen ditu eta interesgarria da hauek aipatzea, Caritasekin lotu genitzakeelako. Hauen artean, Gotzainaren inguruko informazioa (berak idatzitako eskutitzak, bizitza…), liturgia, parrokiak, santutegiak, biblia hizkuntza ezberdinetan, elizbarrutiaren inguruko albisteak… daude. Hala ere, nahiz eta gaur egun elizbarrutiaren webaren barnean egon, bere orrialde propioa eraikitzen ari dira, hau da, Gipuzkoako Caritasena. •

Caritas Gipuzkoak Facebook perfil bat ere badauka, perfil hori gustatzen zaizula esaten baduzu, Caritasen berriak iritsiko zaizkizu zure Facebookera eta era honetan komunikazio iraunkorra eta zuzena mantendu dezakezu. Bertan, Caritasentzat interesgarriak diren, bideo, albiste, etab. argitaratzen dituzte eta horrela ekintza karitatiboen berri izan dezakezu orrialdearen lagun izan ezkero.

4.2) Caritasen aldizkaria Caritas Gipuzkoak ez dauka aldizkari propioa baina, hilabetero Caritas deituriko (Caritas Espainiako aldizkaria hain zuzen) aldizkaria Gipuzkoa osoko kioskoetan salgai dago, 3 euroren truke. Bertan, batez ere, Caritasek burutzen dituen ekintzen berri eta honek jasotzen dituen errekonozimenduak argitaratzen dira: “Jornada mundial de la juventud 2011”, “ El dia del cooperante”, “La semana por la paz”…

21


Horrez gain, aldizkari horren harpidedun egiteko aukera ematen dute, honen bitartez diru laguntzak lortzeko beste bide bat izanik. Aldizkari hau, kanpo komunikaziorako tresna bikaina dela esan daiteke, Caritas Gipuzkoaren inguruko publizitate edo informazioaren insentzioak merkeago egiteko aukera ematen baitu. Publizitatea esaten dugunean, Caritasen inguruko informazioa esan nahi dugu, hau da, burutzen dituen ekintzak, eta oro har Caritas Gipuzkoaren inguruko informazioa. Aldizkari honen irakurleak oso xede talde definitua dira, Caritasekin loturiko jende fededuna eta laguntzeko interesa duena normalean.

4.3) Publizitatea eta Harreman Publikoen kanpainen bilduma: Background.a

Memoria: Urte osoko ekintzen eta eman diren laguntzen eta zerbitzuen informazio eta datuak biltzen dituen dokumentua da. Bertan, Caritas Gipuzkoaren aurkezpena, nor diren, hau da, beraien baloreak, organigrama, urteko laburpena (eskainitako laguntza, hauen hartzaileak‌), laguntza soziala, lanean ari diren pertsonak, jarduerak, inbertitutako baliabide eta jatorriak eta sentsibilizazio eta formazioa azaltzen dira. Dokumentu hau garatu ostean, bertan jasotako datu nagusiekin, prentsaurrekoak ematen dituzte gizarte egoerak salatzeko. Medioak aztertzerakoan, ikusi dugu, prentsaurreko hauek berri bilakatzen direla eta publicity.a ematen dio Caritas erakundeari.

4.4) Kanpainak Caritas Gipuzkoak 15 bailaretako parrokietara bidaltzen dituzte kanpainak eta hauek inguruko parrokietara. Horrela,

bertako fededun edo/eta interesatuak informaturik

edukiko dira , eta honen ondorioz parte hartzeko aukera izango dute. Urtean 4 kanpaina egiten dira, Gabonetan, Corpus egunean, apirilean eta irailean. Kanpaina horiek gizartean gertatzen ari den egoera jakin bat salatu nahi dute, eta bi de batez, hori ekiditeko laguntza eskatzen da. Beraz, orokorrean, sentsibilizazio kanpainak

22


izaten dira. Esaterako, 2010eko irailean egin zen kanpainaren titularra honako hau izan zen: “Todos con los mismos derechos”. Apirilekoa, berriz, “Iglesia acoge y comparte” lelopean egin zen. Jarraian apirilekoaren adibide literala agertzen da eta ikus dezakegunez, sentsibilizazioa eta laguntza eskatzen da. Arestian esan bezala, Caritas Gipuzkoak urtean zehar lau kanpaina burutzen ditu eta urtea amaitzean kanpaina horiek eta burutu dituen ekintzak biltzen dituen memoria bat argitaratzea du. Horiek jendearen belarrietara iristea garrantzitsua da, honela Caritasek egiten duen laguntza sozialaren berri ematen baita. Horiek ezagutarazteko erabiltzen den tresna nagusia prentsa-komunikatua da. Horrela, Caritaseri interesatzen zaizkion komunikabideei mezua bidali eta egun jakin batean bertako kazetariekin biltzeko deialdia egiten du, eta bertan, prestatu duen kanpainaren berri ematen du. Horrela, komunikatu honen bitartez Caritasen publicity-a lortzen du eta bere irudi positiboa zabaltzen du gizartean.

Larrialdien aurrean

Irudiak izan ditzaken larrialdien aurrean ez dute ezer berezirik egiten, elizaren barnean baitaude. Elizak (gotzainak adibidez) esandakoarekin bat etorri behar da, eta ez badatoz ez dute adierazpenik egin behar, hau da, ezin dute beraien aurka joan.

4.5) Clippingaren azterketa Egunkariak

23


Egunkariei dagokionez, Berria, Diario Vasco, Gara, Noticias de Gipuzkoa eta El Pais-en audientzien profilaren gaineko azterketa bat egingo dugu. Datu garrantzitsu eta

24


esanguratsuenak aipatuz. El diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoan irakurle gehienak gizonezkoak dira. Adinari dagokionez, irakurlegoaren gehiengoa 64 urtetik gorakoa da eta gutxien irakurtzen dutenen adina 14 eta 19 urte bitartekoa. Garan, esaterako, guztiz alderantzizkoa da, egunkari honen irakurlego gehiena gaztea da, 25-34 urte bitartekoa eta Berria zein El Paisen 45-54urte bitartekoa. Bestalde, aipatu beharra dago, gehienak klase ertainekoak direla eta ikasketei dagokionez, gehiengoak batxilergoa/BUP edo unibertsitateko ikasketak dituztela. Beste alde batetik, hizkuntzari dagokionez, EDV, Gara, Berrian eta Noticias de Gipuzkoako irakurleek ez dute inongo arazorik euskeraz hitz egiteko, idazteko zein irakurtzeko. Salbuespena El Pais egunkariko irakurleak dira, izan ere, ez dute euskara ulertzen. Amaitzeko, esan beharra dago egunkari hauek irakurtzen diren esparru nagusienak Donostia eta bere inguruak direla. Caritas gipuzkoa, telebista, irrati zein egunkarietan agertu da, baina beraien agerpena askoz ere nabarmenagoa izan da azken honetan. Behin egunkari hauen irakurleen profila jakinda eta cliping-aren azterketarekin ondoriozta dezakegu, egunkariek Caritas erakundearen inguruko publicitya egiterakoan, irudi positiboa transmititzen dutela egunkari guztiek, beraz, Gipuzkoan irudi ona izango du orokorrean. Gainera, arestian aipatu bezala, EDVkok irakurle gehien ditu Gipuzkoan besteekin alderatuta eta Caritasek ondo jakin du bere publicity gehiena egunkari honetara bideratzen. Ikusi izan dugu, jendeak orokorrean Caritas hitza erabiltzen duela Gobernuz kanpoko erakundeei buruz orokorrean hitz egiteko, hau da, caritas GKEa izendatzeko erabiltzen dutela. Hau, oso positiboa da erakundearen irudiari dagokionez, izan ere, gainontzeko Gipuzkoako GKEn artean liderra dela erakusten baitu.

Irratia

25


Radio San Sebastiareni dagokionez, CIESen azken azterketaren datuen arabera, irrati honek 48.000 entzule dituela ikusten da, beraz donostialdeako eskualdeko lider bezala kokatzen da berriro ere. Entzule horien perfilari dagokionez, esango genuke Donostia edo eta hiriaren inguruan bizi diren pertsonek entzuten dutela. Caritas Gipuzkoaren lan esparru geografikoa irrati honetako entzuleen berdina da, beraz, oso interesgarria da irrati emisore jakin honetan gure inguruko berriak azaltzea eta publicity-a lortzea. Gainera, Clippinga egin ondoren, bertan helarazten den irudia positiboa dela ikusi dugu eta egunkarietan gertatu den bezala, batzuetan, GKE orokortzat hartzen dute Caritas gure inguruan.

Telebista Telebistari dagokionez, lortu dugun erreportajea ETB1 kanalean izan da, bi errepidean saioan. Ikusi dugunez, ETB1eko ikusleak 150.000 dira, horietatik 78.000 gizonezkoak eta beste 72.000 emakumezkoak. 65 urtetik gorako pertsonak dira ikusle nagusiak (34.000 pertsona) eta bestalde, 26 eta 35 urte bitarteko gazteak ere ikuslegoaren portzentaje nabarmena dira. Ikusle guztietatik 77.000 langileak dira eta 62.000 etxekoandreak. Horrez gain, ikusle gehiengoen klase soziala erdi maila altukoa da. Bi errepidean saioan, gai baten inguruko bi ikuspegi ezberdin ematen dira eta Caritasen inguruko saioan, zehazki, bertako bi zentro ezberdinen inguruan hitz egin zuten, Eutsi eta Aterperen inguruan. Bertan ematen diren laguntza eta errealitatea helaraziz.

Inkesta Kanpo komunikazioarekin jarraituz, gure susmoa da gazteek ez dutela ia loturarik sentitzen edo ez direla identifikatuak sentitzen Caritasekin; batez ere, eliza barruan kokatua egoteagatik. Hortaz, uste dugu hauek ez direla etorkizuneko bolondres izango. Hau frogatzeko, eta ekiditen saiatzeko, inkesta bat diseinatu eta gure xede taldeari, hau da, gazteei, egin diegu Donostiako Boulevard pasealekuan. 16-30 urte inguruko 25 gazteei egin diegu inkesta.

26


(*Ikus inkesta eranskinean)

Gauzatu dugun inkesta egin ostean, emaitza argi batzuk atera ditugu. Alde batetik esan beharra dugu, gaur egungo gazteei ondo iruditzen zaiela GKE- ak egiten duten lana, Caritas barne. Bestalde, Caritasen irudian zentratuz, ziurtatu dugu Caritasek daukan identitate erlijiosoa ez dela ongi etorria; gazteen artean elizarekiko lotura ez delako gustagarri. Caritasen inguruan azpimarratu dituzten alde positiboen artean, kudeatzen dituen zentru ezberdinak eta hauek behartsuenei eskaintzen dizkieten zerbitzuak dira; esaterako: etxea ematen diete, arropa bilketa, jantoki solidarioak‌ aipatu dituzte gehien bat, hau da, pertsona bat duintasunez bizitzeko behar dituen baliabideak. Hala ere, gauza negatiboak ere aipatu dituzte, eta ia denek bat egiten dure negatibotasun hori elizarekin lotzen, uste baitute zaharren kontua dela, eta ez direla guztiz gardenak egiten dituzten ekintzetan. Hortaz, Caritasen irudia zikindua suertatzen da, eta gehiago garai hauetan elizaren eskandaluak direla eta. Gazteen erdiak baino gehiagok Caritasen ez luketela parte hartuko onartu digute, nahiz eta ematen duten laguntzarekin ados egon. Gainontzekoek esan zuten, berdin zitzaiela erlijiosoa izan edo ez laguntza ematea baldin bada azken helburua; hortaz, bai egingo luketela lan Caritasen.

27


5.AMIA 5.1) Kanpo AMIA

Indarrak - Clipping-a aztertu ondoren ikusi dugu Caritasek garrantzi handiena duela GKEen artean eta Gipuzkoa osoan pisu handia duela. Horrez gain, datu garrantzitsu bat antzeman dugu; modu generikoan erabiltzen da askotan Caritas, GKEi buruz hitz egiteko. - Erakunde honek irudi ona dauka eta gainera konfiantzazko irudia transmititzen du. - Bolondres asko ditu gobernuz kanpoko erakunde honek Gipuzkoako esparruan, 1045 hain zuzen ere. Ondorioz, egiten duen lana indartsuagoa eta ezagunagoa bihurtzen da, bere irudi ona berriz azpimarratuz. - Fededunentzat, Caritasek duen ideologia eta oinarri erlijiosoa dela eta, positiboagoa da bere ekintzen inguruko irudia.

Ahuleziak -

Elizarekin bat ez datorren jendeak erakunde honen inguruan izan dezakeen

gaitzespena, eta honek ekar dezakeen mesfidantza. Batez ere, ikusi ahal izan dugu eginiko inkesten arabera, gazteak ez direla Caritasekin identifikatuak sentitzen hauek ere elizarekiko mesfidantza dutelako. - Ez dago arduradun edo aditu zehatzik komunikazio arloan , hau da, pertsona honen falta dagoela erakundean. - Caritas gipuzkoaren orrialdea, “gipuzkoako elizbarrutiaren� webgunearen barnean aurkitzen da, hau da, Caritasek ez dauka web orrialde propiorik, beste autonomietako

28


batzuen bezala. Elizbarrutiaren orrialdearen barnean egotean, Caritasek nolabaiteko protagonismoa galtzen duela esan dezakegu eta bide batez, elizarekin lotura zuzena eta menpekoa erakusten duela ere. Hau ikusita, erakundeak bere web orrialde propioa izatea ondo legokeela uste dugu, izan ere, nortasun eta garrantzi gehiago emango lioke eta gainera, interneteko bilatzailean aurkitzerako orduan, bere izena agertuko litzateke lehen

aukeren artean eta ez soilik elizbarrutiarena. Aipatu beharra dago, helburu

horretan dihardutela eta beraien web orrialde propioa sortzen ari direla.

Mehatxuak - Gaur egun GKE asko daude eta honek lehiakortasun handia suposatzen du. Hau bere indarraren kontrako mehatxua izan daiteke. - Elizaren kontrako salaketek edo/eta elizak egindako deklarazioek erakundeari edota bere irudiari kalte egin diezaiokete. Egoera honek elizaren ideologiarekin bat ez datozen pertsonen aurkako iritzia indartu dezake, erakundearen irudi ona gehiago kaltetuz. - Beste GKEek, komunikazio arloan aditua edukitzean, bere kanpo publikoaren nahiak ezagutu ditzakete eta Caritas Gipuzkoak falta hau edukitzean atzeratua geratu daiteke eta bere ekintzak, bere publikoaren nahiekin bat ez etortzearen kasua eman daiteke. - Etorkizunari begira, beste mehatxuetako bat bolondresgo falta izango litzateke, izan ere, gazteen interes eta konfiantza maila baxua dela eta hauek ez lukete erakunde honekin parte hartuko. Eta Caritasen oinarri garrantzitsuenetako bat hauxe bera da, bolondresgoa.

Aukerak - Erakunde honek daukan irudi onarekin eta orokorrean Gipuzkoan GKEen artean duen indarrarekin lidergoa lortzeko posibilitatea du. - Honekin batera bolondres eta diru laguntza gehiago lortzeko aukera ere izan dezake arestian aipaturiko arrazoiengatik. -

Caritas Gipuzkoak bere esparruan duen irudi ona aprobetxatuz, ideia paregabea

izango litzateke esfortzua handiago egitea kanpo komunikazioan, lehen urratsa eginda baitago.

5.2) Barne AMIA

29


INDARRAK - Antolamendu egokia dauka barne komunikaziori dagokionez. Barne antolakuntzan, oso ondo antolatua eta estrukturatua dago. Zentroen antolaketa egokia da eta kontrolatua dago erabiltzaileen egoera eta bakoitzak jasotzen duen laguntza (usuarioen programa). - Bolondres asko ditu gobernuz kanpoko erakunde honek Gipuzkoako esparruan, 1045 hain zuzen ere. - Elizbarrutiaren orrialdean Caritasen atalari dagokionez, antolamendu egokia duela ikusten dugu, oso estrukturatua eta bilaketaren bat egin nahi izatekotan erraz aurkitu daitekeela uste dugu, argi eta zehatz baitago. - Barne komunikazioa ahalbidetzeko tresna batzuen erabilera egokia dutela iruditzen zaigu, garrantzitsuena emaila da komunikatzeko erabilgarriena baita. AHULEZIAK - Ez dago arduradun zehatzik komunikazio arloan eta aditu honen falta nabaria da erakundean. - Elizaren komunikatu baten alde egon ezean, ezin dezakete horren aurka agertu, kontrako iritzirik eman, elizaren barnean baitaude eta honen alde agertu behar dute une oro. Barnetik egin ditzaketen ekintzak mugatuak dira, beti beraiek esandakoa zainduz ibili behar baitira. - Barnean komunikazio intranetik ez dute eta hau izatea oso alde positiboa izango litzatekeela uste dugu, barne komunikazio jarioa ahalbidetzen baitu. MEHATXUAK - Beste GKEek, komunikazio arloan aditua edukitzean, bere barne publikoaren nahiak ezagutu ditzake, eta Caritas Gipuzkoak falta hau edukitzean atzeratua geratu daiteke eta bere nahiekin bat ez etortzean hauek beste batzuetara jotzea.

AUKERAK - Gaur egun bolondresgoarekin egiten dituzten asanbladak irekiak izango balira, bide honetatik etorkizuneko bolondres posibleak lortu ahalko ziren, hau da, bolondresgaiei ere zuzendu ahalko zen honelako ekitaldiren bat. 5.3) Estrukturaren AMIA 30


INDARRAK -

Antolamendu egokia dauka: barne zein kanpo komunikaziori dagokionez. Alde

batetik, barne antolakuntzan, oso ondo antolatua eta estrukturatua dago. Zentroen antolaketa egokia da eta kontrolatua dago erabiltzaileen egoera (usuarioen programa) -

Hilabetero departamentuko arduradunak zuzendaritzarekin batzen dira. Ondoren

departamentuko arduradun bakoitzak bere lan taldeari informazioa jakinaraziz beste bilera batean. Bertan langile bakoitzak duen lan propioari buruz hitz egiten du. Oso modu egokian antolatua eta hierarkizatua. AHULEZIAK -

Komunikazio departamendu zehatz baten hutsune handia nabaritzen da Caritas

Gipuzkoaren estrukturan. - Goi kargu nagusia hain boteretsua eta bakarra izateak bertako langileen lana mugatu dezake, berak esandakoari men egin behar dietelako beti. -

Hain hierarkizatua egotean posible da ezin izatea goi kargu batekin zuzenean

komunikatu eta honek komunikazio arazoak ekar ditzake. MEHATXUAK -

Kanpoko aldaketa handiren bat ematean, esaterako gotzain aldaketa Munillaren

kasuan bezala, barneko funtzionamendu edo politika alda daiteke eta horrek aurretik egindako lanaren berantolapena eska dezake. AUKERAK - Intranet erabiltzea aukera handia izango litzateke beraien arteko komunikazio jarioa errazagoa eta eramangarriagoa bihurtzeko. Honen ondorioz komunikazio egokia izango litzateke eta momentu oro Caritasen barnean gertatzen denaren berri izango lukete. Guzti honekin, beraien artean antolatzea eta lana banatzea errazagoa izango litzateke. 5.4) Gure egoera Laneko aurreko puntuan gure egoeraren diagnosia egin genuen eta irudi positiboa, hau da, erantzun baikorra izan dugu. Caritasek gizartean duen irudi on hau hartuko dugu abiapuntutzat gure helburu eta estrategiak zehazteko, hau baita egin beharrekoa

31


harreman publikoetako plan bat eratzerakoan. Gure helburuak komunikazio arloan finkatuko ditugu, irudi baikor hori mantendu, indartu eta hedatuz.

6. Helburuak Arestian aipatu bezala, plan honen helburu orokorra gure irudia mantendu eta indartzea izango litzateke, Caritas Gipuzkoa erakundearen gainean dagoen irudi baikorra ustiatuz. 1. Komunikazioaz arduratzen den lantalde bat osatzea izango da gure helburu nagusia, beraiei esker etorkizuneko helburuak errazago bete eta kontrolatzeko, hau da, komunikazio departamentu bat eratzea. 2. Gazteei eginiko inkestaren ostean ateratako datuak direla medio, gure helburua hauen artean irudi hobea sortzea izango litzateke; gugan konfiantza eta ondorioz, parte hartzea lortzeko. 3. Intraneta sortzea oso baliogarria zela esango genuke beraien barne komunikazioaren jarioa hobetzeko; beraz, gure helburuetako bat barne sare hori sortzea izango litzateke.

7. Estrategiak eta taktikak Gure helburuak burutzeko estrategia zehatz batzuk eramango ditugu aurrera. Jarraian, helburu bakoitza lortzeko garatuko ditugun estrategia eta teknikak aipatuko ditugu: 1. komunikazio departamentu eraginkor eta efiziente bat lortzeko, beharrezkotzat jotzen dugu komunikazioan aditua den pertsona bat kontratatzea. Hau soldatapeko langile bat izango litzateke eta bere lana Caritasen irudia aztertu, egon daitekeen krisi baten aurreko erabakiak hartu, komunikazio kanpainak planteatu eta aurrera eramatea izango litzateke bere ikasketa eta esperientzian ikasi duena aplikatuz eta aportazio profesionalak eginez. Honetaz gain, gaur egun kanpainak egiteaz arduratzen den Kontxi Elexpek horietan eduki duen

32


esperientziaz baliatzea ere proposatuko dugu, baina beti ere, laguntza moduan. Guzti hau egiteko, aurretik aipatutako

komunikazioan adituaz eta Kontxi

Elexperen laguntzaz gain, beste hirugarren bat egotea planteatzen dugu, bolondres edo bekadun bat adibidez. Hau, errefortzu moduko lanetan arituko da, adibidez, kanpaina zehatz bateko lana arintzen… hau da, lan handia dagoen momentuetan (urtean egiten diren lau kanpainetan) laguntzen. Berrikuntza hauek gainera aparteko onura bat izango dute; izan ere, orain arte Caritasek kanpoko enpresa bati eskatzen zizkion foiletoen diseinua… eta egoera berriarekin departamenduan bertan egin ahal izango dute. 2. Gure estrategia gazteengan zentratuko da, ekintza desberdinak gauzatuz, lehen esan bezala, Caritasi buruz duten irudia hobetu, zabaldu eta aktiboki parte hartzeko. Hau guztia lortzeko, hainbat lehiaketa ezberdin planteatuko ditugu. Bi lehiaketa izango dira urtean, Caraitasen lanarekin zuzenean lotutako gaiak jorratuz (arrazismoa, pobrezia…) eta aurkezten diren proiektuak bi euskarritan onartuko dira; kartela eta ikus-entzunezkoa. Noski, parte hartzea bultzatzeko aurretik deialdiak egingo dira, hauek gauzatzeko sare sozialen laguntza erabiliko dugu, Facebook eta Tuenti hain zuzen ere. 3. Intraneta sortzea izango da gure beste helburuetako bat eta hau egitea ez da batere konplikatua honetan adituak diren enpresa batek egingo baitzuen. Hala ere, aurrekontu bastante handia eskatzen du, baina oso onuragarria dela uste dugu, merezi duen inbertsioa da. Izan ere, barne komunikazioa hobetuko du, momentuko arazoak azkarrago konpontzeko bidea emanez, informazio trukaketa erraztuz… eta ez dugu ahaztu behar pertsonekin lan egiten dutela, beraz, oso garrantzitsua da barne komunikazio horretan oztoporik ez izatea ahalik eta eraginkorren lan egin ahal izateko. Gutxi gora behera 6000€ko inbertsioa izango litzateke intranet sarea osatzea.

33


8. Ekintzak Gure proiektu hau maiatzaren hasieran aurkeztuko diogu Caritasi eta onartua izan ostean, lanean hasi beharko dira guk espero ditugun ondorioak betetzeko. Kronograman azalduko dugun bezalaxe, Irailerako lehen pausu garrantzitsuenak osatuak egon beharko dira (sare sozialak eguneratu, intraneta sortu eta pertsona bat kontratatu). Hortik aurrera, guk proposatutako ekintzak (lehiaketaren deialdia, lanen aurkezpena‌). 8.1)

Komunikazioan aditua den pertsona baten kontratazioa

AMIAren azterketan ikusi dugun bezala, Caritasek daukan ahulezia nagusi bat komunikazioaz arduratzen den pertsona baten falta da, eta beraz, lan horretaz arduratuko den pertsona baten kontratazioa proposatu nahi dugu. Bere jarduera honako hau izango litzateke: - Urte osoko Caritasen Clippina egin eta ondoren horren analisi sakona egin. Honekin komunikabideetan Caritasen zein irudi helarazten den jakingo dugu eta honen aurrean, beharrezkoak diren neurriak hartu. Adibidez, irudi txarra proiektatzen dela ikusten bada hori aldatzen saiatu eta ona baldin bada publicity gehiago lortzen saiatu. - Caritasek gauzatzen dituen kanpainez arduratu beharko litzateke. Urtean lau izaten dira eta horien gauzaketaz arduratuko da. Lehenik, edukia, antolamendua

eta

diseinua (â—?) programatu beharko luke eta ondoren kanpaina honen berri eman prentsaurreko baten bitartez. Aipatu behar dugu, lan honetan komunikazio arduradunak, Kontxi Elexperen laguntza izango lukeela, izan ere, honetan esperientzia eta eskarmentu handia du.

34


(�) Orain arte kanpainen diseinua (kartelak, flyer-ak‌) kanpo enpresa bati bidaltzen zitzaion baina orain gure aditua izango zen honen arduradun, Photoshop, Illustrator CS5 eta horrelako doako programa profesionalak erabiliz. - Lehen esan bezala, Kanpainak egitean horiek helarazteko prentsaurrekoak egin behar ditu adituak. Lehenik, helarazi nahi den helburu edo informazioaren laburpen bat egin eta garrantzitsuena aukeratu. Dagoeneko zer esan behar dugun guztiz prestatua dagoenenean, hau zein hedabidetan helarazi nahi dugun aukeratuko du eta ondoren aukeratuei deialdi bat egingo zaie. Esan beharra dago, prentsaurrekoak ez direla soilik kanpainak helarazteko egiten. Dena delakoagatik, Caritas zerbaiten aurrean azaldu behar denean edota beste ekintzaren batean zeharka parte hartu behar duenean (pobreziaren egun mundialean) ere egiten ditu prentsaurrekoak, adibidez salaketa bat egiteko. - Caritas Gipuzkoaren Facebookeko orrialdea aztertu ondoren, zaharkitua eta oso jende gutxirengana iritsi dela ikusi dugu. Erreminta hau, hobeto ustiatu daitekeela uste dugu, baita beste sare sozialetan presentzia lortzea, gazteek gurekiko duten deskonfidantza irudi hori, positibo bihurtzeko helburuarekin. Beraz, gure aditu honek, hauek kudeatu eta eguneratu beharko ditu, etorkizunean komunikazio tresna bezala erabili ahal izateko. - Orokorrean, Caritasen komunikazioaz arduratu beharko da, gehienbat kanpo komunikazioari erreparatuz, hor ikusten baitugu hutsunerik handiena. 8.2 Kartel eta bideo lehiaketa Gizarte xede talde gaztearengana iristeko, kartel eta bideo lehiaketa bat burutzea proposatzen dugu. Urtean bi lehiaketa deialdi ezberdin izango dira, erakustea baino hiru hilabete lehenago gauzatuko ditugunak. Erakusketak, gabonetan eta aste santuan izango dira eta, horrenbestez, deialdiak irailean eta urtarrilean hurrenez hurren. Proposamenak, bi euskarri ezberdinetan onartuko dira, alde batetik kartel grafikoak, eta bestetik ikus-entzunezko euskarriak. Honen ondorioz, lehiaketa bakoitzak bi azpi talde izango ditu eta kategoria bakoitzak bere sari propioa izango du. Kartel eta ikus-entzunezkoek, guk ezarritako jai zehatz bat jorratu beharko dute eta hauek Caritasen ekintzekin zuzenean lotuta egongo dira. Lehenengo deialdia Euskal Herrian dagoen pobreziaren inguruan izango da eta bigarrena, gure gizartean pairatzen

35


den arrazakeria. Bide honen bitartez, Caritasengana hurbiltzeaz gain, gizarteko arazoez kontzientziatzea eta honen aurrean zerbait egiteko beharra dagoela erakustea lortuko dugu.

Deialdiaren nondik norakoak Gure lehiaketan parte hartze handia izateko eta honen bidez gure azken helburua lortzeko, hau da, gazteak Caritasekin inplikatzeko, ezinbestekoa da xede taldeko ahalik eta jende gehienarengana iristea. Honetarako, aurre deialdi indartsu bat antolatuko dugu. Gure xede taldea zein den kontuan izanik, oso interesgarria iruditzen zaigu hauek mugitzen diren alorretan presentzia izatea, besteak beste, gehien erabiltzen dituzten sare sozialetan. Arestian esan bezala, komunikazio arduraduna izango denak, profil hauek sortu edota eguneratu eta modernizatu egingo ditu, horrelako ekitaldietarako erabili ahal izateko. Bertan, bolondresgoarentzat interesgarria den informazioa, lehiaketen arauak, aurkeztu diren lanak, bideo/link interesgarriak, irabazleak, gizartean orokorrean, Caritasek jorratzen dituen arazo eta alorretan dauden eguneroko nondik norakoak‌ argitaratuko ditugu. Behin hau egina dagoela, tresna hau erabiliko dugu lehiaketaren berri emateko eta lehiaketaren arau eta oinarriak publikatuko ditugu, egingo dugun kartelarekin batera. Era honetan, gure orrialdean parte hartzen duten gazte guztiek izango dute honen berri, jende askorengana dohainik iritsiz. Aurretik arduradunak egin dituen lagun/jarraitzaile guztiei ekitaldi pribatu bat bidaliko zaie, baina profileko arbelean ere ezarriko dugu, lagunak ez diren pertsonek ere ikusi ahal izateko. Ekitaldi hori birala bihurtzea da gure helburua, gure kontaktuei bidali eta hauek beraien lagunei birbidali ahal izateko, kate bat sortuz. Lehiaketarako deialdia 1630 urte bitarteko gazteei egingo zaie; Gipuzkoan soilik egingo dugu (kartelak, irratia, sare sozialetako lehendabiziko lagunak‌) baina ala ere, eta biraltasuna kontuan harturik, munduko edozein pertsonarentzat ateak zabalik edukiko ditugu. Mezu interesgarri hori honako hau izango da: Kaixo gazte! 36


Sormen handiko pertsona zarela uste al duzu? Barnean duzun grina adierazi nahi duzu? Eta gainera, horren truke NetBook bikain bat lortu nahi? Hona hemen zure aukera: Euskal Herriko pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat osatu nahi dugu eta honetarako zure laguntza ezinbestekoa da. Egin ezazu kartel edo ikusentzunezko mezua eta onena gure komunikazio kanpainan erabiliko dugu! Informazio gehiagorako sartu lehiaketaren oinarriak sailean. *Lehiaketaren oinarriak.etik linka egongo da gure oinarri eta arauak azaltzen diren tokira, sare sozialean egongo dena, ekitaldia ez duen edonork ere ikusi ahal izateko. **EHko pobrezia lehen gaia da, baina deialdiro aldatu egingo da eta horrekin batera mezua. Sare

sozialetaz

gain,

kalean,

unibertsitateetan,

parrokietan,

ikastetxetan,

liburutegietan… ekitaldiaren berri emateko kartelak jarriko ditugu. Hurrengo lekuetan jarriko ditugu: 

Gipuzkoako kanpus desbedinetan (EHU, Deusto, Mondragon): 150 kartel

Donostiako institutu handienetan: 100 kartel

Gipuzkoako herri handienetako kaleetan: 150 kartel

Donostiakok kaleetan: 100 kartel

Gipuzkoako kanpusetan Kartel horren buruketa komunikazio arduradunaren esku geratuko da. Gure iritziz, gaztea eta dinamikoa izan behar da. Hala ere, hauen inprimaketa “igrafic” enpresari eskatuko diogu eta lau egunen burua lana eginda egongo da. Irratian, Euskadi Gaztean eta Cuarenta Principales kateetan 30 segunduko kuña bat egin beharko da guk idatzitako testuaren arabera. Bi kate hauek hautatu ditugu, gure xede taldeko pertsona ugari kolpatuko ditugulako, beraien audientzia kontutan hartuz, bai euskaraz eta baita gazteleraz ere. Kuña hori Iraila, urria eta azaroan jarriko dugu, lehiaketarako lanak entregatu baino hiru hilabete lehenago. 6 asteburutan (asteburu bakoitza alternatzen, bat bai, bat ez!)

37


txertatuko ditugu ku単ak bat larunbatetan eta bestea igandetan asteburua baita audientzia gehien daukan tartea, aproposa gure xede-taldea kolpatzeko. (**Ikus eranskinean irratian entzungo den ku単aren testua) (***Ikus irratiko audientzien datuak eranskinean)

Lehiaketaren oinarri eta arauak Aurretik aipatu bezala, bi azpi talde izango ditugu lehiaketaren edizio bakoitzean eta azpi taldeko, irabazle eta sari bana izango da. Ondoren, arau nagusiak azalduko ditugu, talde bakoitza ezberdinduta: Kartel grafikoa: - Lan grafikoak A3 tamainan aurkeztu eta derrigorrezko elementu batzuk azaldu beharko dira, Caritasen logoa eta titular original bat irudi erakargarriez lagundua. Hori da gutxienezkoa, hortik aurrera partaide bakoitzak nahi duena gehitu ahal izango dio bere proiektuari. - Lana komunikazio arduradunaren e-mailera bidaliko da, proiektu erantsiaz gain, partaidearen datu pertsonalak helaraziz (izen-abizenak, NAN zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta kontakturako telefonoa). - Proiektuak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahalko dira eta irabazlearen proiektua komunikazio arduradunak moldatuko du beste hizkuntzara. - Lanaren sormena eta txukuntasuna baloratuko da gehien bat. Mezuaren ulergarritasuna ezinbestekoa izango da. - Caritasek ezarritako arauak onartzen diren momentutik egindako lanak eraldatu eta erabiltzeko eskubide osoa izango dugu. Ikus-entzunezko euskarria:

38


- 30 segunduko spot publizitario bat izan beharko da, bertan azaldu beharko diren gutxieneko elementuak Caritasen logoa, titular eta irudi erakargarriak. Hiru elementu horiez gain beste guztia aukerazkoa izango da. - Bideoa, mob edo avi formatuan bidali beharko da. - Lana komunikazio arduradunaren e-mailera bidaliko da, proiektu erantsiaz gain, partaidearen datu pertsonalak helaraziz (izen-abizenak, NAN zenbakia, adina, helbidea, helbide elektronikoa eta kontakturako telefonoa). - Proiektuak bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu ahalko dira eta irabazlearen proiektua komunikazio arduradunak moldatuko du beste hizkuntzara. - Lanaren sormena eta txukuntasuna baloratuko da gehien bat. Mezuaren ulergarritasuna ezinbestekoa izango da. - Caritasek ezarritako arauak onartzen diren momentutik egindako lanak eraldatu eta erabiltzeko eskubide osoa izango dugu. Sari banaketaren ekitaldia Lehiaketaren sari banaketaren ekitaldian aurkeztu diren lan guztiak proiektatu eta erakutsiko dira. Ekitaldi horretan hiru pertsonaz osatutako epai-mahia egongo da Kontxi Elexpe, kontratatuko dugun komunikazio arduraduna eta bolondres bat. Hiru pertsona hauen aukeraketaren zergatiak arrazoi zehatzak ditu: Kontxik eta komunikazio arduradunak lanaren alde teknikoa baloratuko dute eta honek izan dezaken eraginkortasun maila. Bolondresak aldiz, ikuspuntu kaletarra eskeiniko dio epaimahiari, hau da, jendearengan izan dezaken inpaktua baloratzeko. Ekitaldia Abenduarean 17an izango da, Gabon egunaren aurreko larunbata beti ere. Donostian egingo da, Caritasek duen zentro batean eta honen aukeraketa partaide kopuruaren araberakoa izango delarik. Arratsaldeko 6tan irekiko dira ateak eta lehen esan bezala aurkeztu diren lan grafiko guztiak egongo dira ikusgai paretetan eskegita. 6:30tatik aurrera ikusentzunezko lanak

39


aurkeztuko dira eta honen ostean epai-mahiaren erabaki eta iritziak emango dira, hau da, sari banaketa. Tentsioa pasa ostean, mundu guztiaren parte hartzea eskertzeko lunch bat eskainiko dugu 80 pertsonarentzat kalkulua eginda. Katerina kanpo enpresa bati eskatuko diogu, azeri janari hain zuzen ere. Ekitaldiaren amaieran, bertaratuak joatekoak direnean, inkesta txiki bat betetzea eskatuko zaie, horrela guk ondoren ekitaldiaren balorazio kualitatiboa egiteko materiala izateko. ( ****Ikus inkesta eranskinean) Ekitaldi honen nondik norakoak( data, ordua‌) zehazki azaltzeko parte hartzaileei email pertsonalizatu bat bidaliko zaie. Horrez gain, sare sozialetan eta web gunean ere argitaratuko dugu informazio hau.

8.3)

Intraneta ezarri Caritas Gipuzkoan Barne komunikazio errazteko Intraneta sortuko dugu. Kontuan eduki dugu

internetek aukerak doan eskaintzen dizkigula, adibidez: blogak, factbook taldeak‌ Baina ikusi dugu Caritasen jende askok egiten duela lan, eta hauen arteko komunikazioa mantentzeko zailtasunak ematen dituztela. Izan ere, informazioa ez dago behar bezala sailkaturik, beraz, erabiltzeko ez da bat ere erabilgarria. Ondorioz,

aukera hauek

baliozkoak ez direla ohartu gara eta beste sistema bat aukeratzea pentsatu dugu, Intranet. Plataforma hau sortzeko pertsona bat azpikontratatu behar dugu, beraz, kostu bat izango du ekintza honek. Hemen informazioa sailkatu daiteke eta, beraz, erabiltzaileak era erraz batean manipulatuko du informazioa. Nahiz eta kostu bat suposatu, etorkizunera begira, lana erraztuko duelakoan gaude, eta honen ondorioz, merezi duela uste dugu. Intraneta ordenagailu sare pribatua da, interneteko teknologia erabiltzen duena erakundearen tartekatzeaz

gain,

barruko informazio informazioa

sistema

gordetzeko

elkarbanatzeko.

zerbitzua

ere

bada

Informazioa ordenagailu

desberdinetatik sar daitezkelarik (disko birtualetan lekua, informazioa gorde eta berreskuratzeko gaitasunarekin). Hau guztiarekin, eta edukiko dituen foro, norabide bikoitzeko komunikazio gaitasun, iragarki tabloiekin‌ barne komunikazioaren kalitatea askoz ere hobea izango dela iragartzen dugu. 40


Ekintza honek 500€ko kostua izango du. Prezio honen barruan intranetaren ezarpena eta plataformaren administraziorako formakuntza sartzen da. Formakuntza kostua barnean sartzea oso garrantzitsua dela uste dugu, euskarri berria izanik, ezin bestekoa baita honen inguruko erabileraren informazioa ezagutzea. 15 eguneko lana izango da, hau da, kanpaina hasi bezain laster (2011ko irailean) sortuko dugu, eta hasieratik plataforma honek eskaintzen dituen aukerez gozatzeko oportunitatea izango dugu.

9. Kronograma

10. Aurrekontua Ekintzak

Gastua

Intranet Komunikazioko arduraduna Lehiaketa

500 € 14.400 €

Irrati kuinak

Egaztea

852 €

40Principales

770 €

Deialdirako kartelak 300 kartel, 2 deialdi/urtero Lunch-a 2 urtero Netbook-ak 2 urtero Sare-sozialak

(1.200 hilabetero)

320 € (160 x 2) 200 € (100 x 2) 600€ (300 x 2) 0€

41


GUZTIRA 17.642 â‚Ź

11. Espero diren emaitzak eta hauen kontrola •

Gure lehen helburu nagusia komunikazio departamendu eraginkor bat sortzea izan da, komunikazioan sor daitezken arazo edota erronkei aurre egiteko. Beraz, argi dago zeintzuk diren guk erabaki honekin espero ditugun emaitzak; kanpo komunikazio profesional bat egotea, hau kudeatzeko ezinbestekoa baita eta kanpo zein barne komunikazioa hobetzea espero dugu, kanpaina bakoitzak izango dituen helburu ezberdinak lortuz. Hemendik aurrera, komunikazioa profesionala eta antolatua izango da eta honek langileen esfortzuek emaitza gehiago izatea ekarriko du, eraginkortasuna eta neurgarritasuna lortuz, bide batez.

•

Bigarren helburua, gazteenganaino iristea da, beraiek duten Caritaseko eta elizarekiko mesfidantza arintzeko asmoarekin. Gazteen xede taldean ezagunago eta gertuago izatera iristea espero da eta ondoren hauek, gure erakundean parte hartze; bolondres bezala esaterako. Horretarako, ekintzetan azaldu bezala, kartel grafiko eta spot lehiaketa bi antolatu ditugu eta bertan helburu hau lortzerainoko emaitzak espero dira. Hasierako deialdian, sare sozialen bidez 600 bat gazteei bidaliko die komunikazio arduradunak (edo bolondresak) lagun egiteko eskaera. Hau da, 300 Tuentin eta beste 300 Facebooken. Hala ere, hau erdiek onartzea espero dugu gutxi gora behera, baina, biraltasuna sortuko dela ziur gaude beraz, jende gehiagorengana iritsiko gara. Horrez gain, bi sare sozialetako arbeletan

42


lehiaketaren inguruko informazioa txertatuko dugu edozeinek ikusi ahal izateko, adibidez, kaleko‌ kartelei esker, lehiaketaren berri izan dutenek. Kartelei dagokienez, ekintzetan azaldu dugun bezala, leku estrategikotan egongo direnez (jende gazte ugari mugitzen den tokietan) publiko zabal bat kolpatuko dugu. Irrati kuinei dagokienez, eranskinetan ikusi daitekeen lez, gazteen artean gehien entzuten direnak direlako. Euskadi Gazteak, 14-34 urte bitartean 65.000 pertsonako audientzia du, bertan, gure audientzia sartzen delarik eta 40 principales-en 102.000koa. Beraz, kopuru horien gehiengoarengana iristea espero dugu. Ekitaldiari dagokionez, lehenengo lehiaketan, 50 bat parte hartzaile espero dugu sare sozialetako eta gainontzeko publizitateko eragina kontuan izanda, baita sariaren erakargarritasunagatik ere. Honez gain, kontuan hartu dugu ere, parte hartzaile gehiena ez dela bakarrik etorriko; beraz, katerina horren arabera egokitzeaz gain, jende gehiagorengana iritsiko da gure proiektua. Espero dugun beste emaitza onuragarri bat, lehenengo lehiaketa honek izan duen arrakasta dela medio, hurrengo egingo diren edizioetan, parte hartzaile kopurua -handitzea. Honen kontrola egiteko, lortuko ditugun lagun kopurua, lehiaketara aurkezten direnen kopurua, ekitaldira azaltzen direnena eta Tuentian izan ditugun bisiten arabera zenbatuko dugu azterketa kuantitatibo bat eginez. Gainera, ekitaldi amaieran pasatako inkestatik ondorio kualitatiboak aterako ditugu ondoren gure komunikazioa eraginkorra izan den ala ez neurtu eta etorkizunean honen arabera jokatzeko. Azterketa kualitatiboarekin jarraituz, Facebook eta Tuentian gazteek egindako ekarpenak eta iruzkinak aztertuko ditugu hauen positibotasun edo negatibotasuna kontuan hartuz. •

Arestian esan bezala, intranetarekin lortuko diren emaitzak oso positiboak izango dira. Izan ere, hain garrantzitsua den barne komunikazioa asko hobetuko du eta lana erraztu departamendu eta langileen arteko harremanak sendotuz.

43


12. Ondorio nagusiak Harreman publikoetako kanpaina honetarako egin dugun aurre ikerketaren bidez, Caritasek gizartean irudi positiboa, indartsua eta hedatua duela ikusi dugu. Hala ere, hutsune batzuk antzeman ditugu eta horiek konpontzeko hainbat proposamen luzatu ditugu. Gehienbat, gazteen xede taldean eta komunikazioa hobetzen zentratu gara. Guk planteatu ditugun helburu eta ekintzekin, irudi positibo hau gazteen artean indartzea lortuko dugu, hauei Caritasen lanaren garrantzia ikusaraziz eta honen partaide bihurtuz. Honetarako, Caritasek lehiaketa bat antolatu dezan proposatu dugu, gazteak gizartean dauden arazoez kontzientziatzeko eta bide batez, hauen alde egiten Caritasekin lotzeko. Barne komunikazioa hobetzean, intraneten erabilerarekin, langile eta bolondresen lana erraztu eta beraien arteko komunikazioa eraginkortzea eta finkatzea lortuko dute. Kanpo komunikazioan ere esfortzu garrantzitsu bat egingo da, honen bitartez gazte gehiagorengana hurbiltzeko, gaur egungo teknologiez baliatuz eta guzti honetan aditua den langile bat Caritasen lantaldera gehituz, hau baita, Caritasek eta baita guk ere ikusten dugun akatsik larrienetako bat. Azken finean, Caritasek duen irudi baikorraz baliatuko gara gure planteamenduak aurrera eramateko eta gure proposamen berriekin irudi positibo hori ustiatzeko.

44


13. Eranskina: *Kalean egin dugun inkesta Sarrera: Kaixo! Harreman Publikoko enpresa batean egiten dugu lan eta GKEei buruzko ikerketa bat egiten ari gara; erantzungo zenizkiguke galdera batzuk?

1. Adina ________ 2. Nazionalitatea _______________ 3. Zein GKE ezaguten dituzu? 4. Ez badu Caritas aipatzen: Ezagutzen duzu Caritas? 5. Zer irudi daukazu Caritasen inguruan? 6. Zein alde positibo ikusten diozu Caritasi? 7. Zein alde negatibo ikusten diozu Caritasi? Arrazoitu 8. Hartuko zenuke parte Caritas bezalako erakunde batean? Zergatik?

Eskerrik asko, zure denboragatik

45


**Hona hemen entzungo den testua: Euskeraz: “ Kaixo gazte!! Sormen handiko pertsona zarela uste duzu? Eta barruan duzun grina adierazi nahi duzu? Eta gainera, horren truke Netbook bikain bat lortu nahi? Hona hemen zure aukera: Euskal Herriko pobreziaren inguruan sentsibilizatzeko kanpaina bat osatu nahi dugu, eta honetarako zure laguntza ezin bestekoa da. Egin ezazu kartel edo ikusentzunezko mezua, eta honela gure komunikazio kanpainan erabiliko dugu. Informazio gehiagorako sartu gure Caritas Gipuzkoako Facebook edo Tuentian” Egiten diren lehiaketa desberdinetan gaiak aldatuz doaz, ondorioz, kuniako gaia ere aldatuz joango da

Gazteleraz: “ Kaixo gazte!! ¿Crees que eres una persona con gran creatividad? ¿Quieres expresar tu inquietud, y a cambio ganar un Netbook? E aquí tu oportunidad: Queremos llevar a cabo una campaña de sensibilización de la pobreza en el País Vasco, y tu ayuda nos es necesaria. Crea un cartel o un mensaje audiovisual, y así lo utilizaremos en nuestra campaña. Para más información entra en el Tuenti o Facebook de caritas Guipuzcoa” Según varia el tema del concurso, el tema de la cuña cambiara

46


*** 1. Grafikoa: irratiko audientzia (Iturria: CIES)

47


****Ekitaldiaren amaieran pasako genukeen inkesta:

48


1. Zer deritzozu Caritasek egin duen lehiaketa berri honi? Aukeratu ekimen hau deskribatzen duten ezaugarriak _ Interesgarria _ Aspergarria _ Baliozkoa _ Ez baliagarria _ Eraginkorra _ Faltsua 2. Zerbait gehituko zenioke lehiaketari? Zergatik? 3. zerbait gehituko zenioke ekitaldiari? Zergatik? 4. Ekitaldi hau egokia iruditzen zaizu Caritas gazteengana hurbiltzeko? _ Bai

_ Ez

_ Zergatik?

49


CARITAS HP KAPAINA