Page 1

Floreagako San Jose Ikastetxea Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2010eko maiatzaren 31n Kaixo guztioi: Biodibertsitatearen   gaia   elikadurarekin   batera   lantzea   oso   interesgarria   iruditu   zait.  Ekintza politak eraman dituzue aurrera eta gaiaren inguruan asko ikasi duzuela erakutsi  duzue. Aldez aurretik zoriondu egin nahi zaituztet eta guztiontzako eredu zaretela ere  esan nahi dizuet. Eskertzen   dut   zuen   aldetik,   arlo   honetan,   Udalak   egin   duen   lanaz   jabetu   ahal  izatea.Egindako   lana   eta   Foroan   adostutako   konpromisoak   oso   interesgarriak   iruditu  zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa  adierazi nahi dizuet: 1. Ingurumen   gaien   inguruan   herritarren   artean   informazioa   zabaltzen   jarraitzea:  TXIP   21  gehiago   publikatu.   Eta   honekin   batera,   Udaleko  web   orrian ingurumen saila kendu egin denez, berriro ere sartzea nahiko genuke. 2010ean   aurrekontu   arazoak   direla   eta   ezingo   dugu   TXIP21   argitaratu   baina  Kontsejupetik   aldizkaria   erabiliko   dugu.ingurumen   gaiak   argitaratzeko.Hiru  hilabetean   behin,   orri   bat   ingurumeneko   gaiei   eskainiko   diegu.Web   orriarena  martxan jarriko dugu. 2. Intsaustiko parkean arbolen izenak jartzea Gai   hau   oso   interesgarria   iruditzen   zait.   Aurreko   urtean   parkeko   zuhaitzak  identifikatu   zenituztenez,   lan   erdia   egina   dago.   Aurrekontua   eskatuko   dugu   ea  posible dugun aurten burutzea. 3. Pistinako   berdegunea  urte   osoan   zabalik   izatea,   proiektuan   agindu   zen   moduan. Ibaitik  gertu   dagoen  zatia   irekitzeko  asmoa   badago  baina  zenbait   gauza  zehaztu  behar dira oraindik. Horretan gabiltza lanean. 4. Kontsejupeko  aldizkariaren banaketa hobeto egitea, ez baita etxe guztietara   heltzen. Adibidez, Auzmendi kaleko banakako etxe batzuetara ez da heltzen. Banaketa egiten duen enpresa aldaketa egin denez, hasieran arazoak egon dira baina  jakinaren gainean gaude eta zerbitzua hobetzeko pausuak eman ditugu. 5. Oñederren egoera eta etorkizunari buruzko informazioa zabaldu.


Zuekin egon nintzenean esan nizuen bezala, Ingurumen arloko  baimena tramitatzen  ari gara   lurzoru horretan Industrialde berri bat sortzeko.Izango duzue honen berri  hurrengo hilabeteetan.

6. Panel informatiboak: Azpeitiko Udalak egiten duen modura, leku estrategiko   batean   ipini   kartel   informatibo   bat   azoka   dugula   arratsalde   horretan   adieraziz. Azpeitiko Loiolako pasealekuan ipintzen dute. Azkoitian badugu autobus geltokian  (liburutegi  ondoan) panel informatiboa. Hau  eguneratuta egoten saiatuko gara. 7. Hitzaldiak egitea elikadura eta osasunari buruz, herri mailan Oreka elkarteak urtero Udaletxeko laguntzarekin antolatzen ditu horrelakoak. 8. Kanpoko pistinatan taberna jarri Aurreikusita   dago   ondoko   baserria   horretarako   prestatzea   baina   arrazoi  desberdinengatik momentuz ez da posible izango. 9. Kanpoko pistinan eta profesionalean iturriak ipini Pistinako   kudeaketa   daraman   enpresari   jakinaraziko   diogu   eta   profesionaletakoa  begiratuko dugu. 10. Zaborrontziak herriko kale guztietan ipini, zaindu eta berritu, ez bakarrik kale   nagusietan. Kontuan   hartuko   dugu   zuen   proposamena   eta   asaiatuko   gara   betetzen   baina  badakizue aurtengo urtea zaila dela udalentzat diru arazoak direla eta. Guren nahia  Azkoitiko kale guztiak txukun egotea da. 11. San Juango futbol zelaia partidurik ez denean, irekita izatea herritarrentzat  (Azpeitian egiten den bezala) Futbol zelaia Anaitasunak kudeatzen du eta aztertuko dugu gaia beraiekin. 12. Uraren kuotarekin bidezko erabakiak hartu: gastatzen duenak ordain dezala. Gipuzkoako Urak darama uraren kudeaketa eta elkarlanean egin beharreko lana da  hau. Aztertuko dugu. 13. Kanpainak   egiten   jarraitzea   komeni   da.   Konpostatzeko   ohitura   gehiago   zabaltzea. Mankomunitateak   hurrengo   asteetan   hasiera   emango   dio   gai   honen   inguruko  kanpaina bati.


14. Porlanezko   pareta   gutxiago   egin   eta   horma   zaharrak   mantendu,   izaki   bizidunak baitaude. Saiatuko gara hau aurrera eramaten. 15. Kalean animaliaren bat aurkituz gero, Nola jokatu dioen iformazioa zabaldu. Kontsejupetik erabiliko dugu horretarako.

16. Herrian informatzea egiten diren aldaketez, adibidez zuhaitzak lekuz aldatzen   badira, gaixoturik daudelako kentzen badira… Hori   egiten   da.   Ez   da   herri   osoan   egiten   bai   baina   gertu   dauden   bizilagunei.  Bandoak jartzen ditugu etxeetan inguruko zuhaitz bat botatzera goazenean. 17. Ibaiko ahateen hazkuntza kontrolatu Jendeak ez die janaria bota behar eta hori esateko kanpaina bat egitea ondo egongo  litzeteke. 18. Floreagako goiko patioan sarea ipini eta landareak landatu goitik behera hazi   daiteze Nahi hau ezingo dugu bete. Alde batetik pasa­leku bat doa eta bertan sarea jartzea ez  da bideragarria eta bestetik muroak anklaje batzuk ditu eta hauek urtero errebisatu  egin  behar dira. Landareak  badaude lan hori ezingo dugu egin eta segurtasunari  garrantzia ematen diogu. 19.Udaltzainek   larunbat   gauetan   Zurt   atzeko   kale   eta   kale   Nagusia   zaintzea,   gauza asko apurtuta agertzen baitira. Nire esku geratzen da  bere lana ondo egin behar dutela esatea. Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta ea datorren ikasturtean ere elkar  ikusten dugun!!!

Izpta.: Asier Aranbarri Urzelai AZKOITIKO ALKATEA


Profile for OLATZ ZABALETA

Alkatearen erantzuna  

2009-10 ikasturtean EA21eko alkatearen erantzuna

Alkatearen erantzuna  

2009-10 ikasturtean EA21eko alkatearen erantzuna

Profile for olatis