Issuu on Google+

AZKOITIAKO •Floreagako San Jose ikastetxeko •LHko Xabier Munibe ikastolako eta •DBHko Xabier Munibe ikastolako

ESKOLAKO AGENDA 21 2006 - 2007 ikasturtea

eskola komunitatea, 1.180 ikaslez osatua, orain dela 4 urte martxan jarritako Eskolako Agenda 21 izeneko proiektuan, jardun gara lanean ikasturte honetan ere. Iaz aukeratutako gaia gehiago sakontzea izan da gure helburu:

KONTSUMOA MURRIZTUZ, HONDAKIN SOLIDOAK GUTXITU Gure herriko garapen iraunkorraren ikuspegitik, hausnarketa sakona egin dugu, ohitura egokiak sustatzeko konpromisoak hartuz eta proposamenak eginez.

Oraingo honetan, Azkoitiko neska-mutilek baturik egindako lanaren berri eman nahi dizuegu, zuek ere herritar bezala, gure asmoetara erakarriz.

HERRITAR GUZTIEN KONTSUMOA MURRIZTUZ, HONDAKINAK NABARMENKI GUTXITUKO DITUGU.


FLOREAGAKO SAN JOSE IKASTETXEA BURUTUTAKO EKINTZAK Jaten ditugun goxokiak eta hauek sortzen dituzten hondakinak aztertu ditugu. Eskulanak egin ditugu berrerabilitako materialarekin. Jolas garaian, gaikako bilketa burutu dugu. Eskolara eramaten dugun hamaiketakoa aztertu dugu. Etxean ditugun jostailu pilaren inguruan hausnartu dugu. Etxeko eta kaleko kontsumo ohituraz galdeketak bete ditugu. Urola ibaiak daraman zaborraz jabetu gara. Herriko edukiontziak eta gaikako bilketa ikertu dugu. Publizitateak eragiten duen kontsumoa eta bere eraginez sortzen diren hondakinak aztertu ditugu. Nork tartarik ekologikoena egin, ekintza gastronomikoa gauzatu eta dastatu dugu.


IRTEERAK Azkoitiko azken abarketagileari bisita egin diogu. Ur kontsortzioko urtegi, ur edangarrien araztegi eta hondakin uren araztegiak ikusi ditugu. Lapatx zabortegian eta kontsumo gelan izan gara. Azkoitiko garbigunea bisitatu dugu. Legazpiko ontzien sailkapen plantara joan gara. GSBra joan eta bertan sortzen diren hondakinak gertutik ezagutu ditugu.


XABIER MUNIBE IKASTOLA LH IRTEERAK

BURUTUTAKO EKINTZAK

Emaus Gizarte Fundazioak duen Ekocenterrera joan gara

Opariak egiterakoan gehiegizko hondakinak sortzen ditugula ikusi dugu. Materiala berrerabili eta birziklatzen ikasi dugu. Eskulanak egin ditugu berreskuratutako zenbait materialekin. Etxean ditugun jostailu pilaren inguruan hausnartu dugu. Kontsumoak guregan duen eragina aztertu dugu.

Galdera: •Zerbait zaborretara bota aurretik, konpondu edo berriz erabili ote dezakezun pentsatzen duzu? %23

%26 INOIZ ERE EZ SARRITAN NOIZBEHINKA BETI

%12 %39


XABIER MUNIBE IKASTOLA DBH BURUTUTAKO EKINTZAK Herriko kaleetako zaborrontzi eta gaikako bilketako edukiontziak ikertu ditugu.

BAI EZ ERDIZKA

Kontsumoari buruzko galdekizuna egin dugu kalean herritarren artean.

Hondakinak eta kontsumoari buruzko Oka erraldoian jolasean aritu gara.

1086420-

k ne it ho d a zi tz ra in s a Ek nt pe i rb t ga du r r a it u do Lu rk on au ak z i ir a nt d r o en k a ilt z u Za ab ld it er bi za o n s k tz e r a di bo iru Za ela d

Kontsumoak guregan duen eragina aztertu dugu.

IKASLEAK

Gure etxeetatik eramandako materialekin ikastolan trukaketadenda antolatu dugu.

12-

IRTEERAK Lapatx zabortegia eta kontsumo gela ezagutu ditugu. Badiolegiko hondakin uren araztegia bisitatu dugu. Emaus Gizarte Fundazioak duen Ekocenterrera joan gara. GSBra joan eta bertan sortzen diren hondakinak gertutik ezagutu ditugu. Legazpiko ontzien sailkapen plantan izan gara.


GURE KONPROMISO PERTSONALAK

1

Lurrera ezer ez botaz, saiatuko gara gure ingurua beti garbi mantentzen.

2

Paperezko orria ondo aprobetxatu eta betetakoan birziklatzera botako dugu.

3

Zerbait bota aurretik berriro erabiltzerik dagoen ziurtatu, norbaitek aprobetxatuz edo konponduz, zabor gutxiago sortzeko.

4

Opariak egiterakoan ahal den paper gutxien erabiliko dugu.

5

Etxean, ikastetxean bezala, erabiltzen ditugun pila, plastiko, paper, beira... dagokien ontzietara botako ditugu, kutsadura sahiestuz eta birziklapena erraztuz.

6

Ikastetxeko komunak garbi mantentzen saiatuko gara.

7

Ikastetxean ditugun ardurak ongi beteko ditugu.

8

Erosketak egiterakoan hondakin gutxien sortuko duena erosten saiatuko gara: produktu familiarrak, bilduki gutxiago dituztenak, poltsa edo gurditxoa eramatea, bertako produktuak erostea...

9

Azokara gehiagotan joatea bultzatuko dugu.

10

Ohialezko mukizapi eta ezpain-zapiak erabiltzea, paperezkoen ordez.


UDALERAKO PROPOSAMENAK Edukiontzien inguruan: Herriko kaleetan behaketa sakona egin dugu zikinkeria pilatzen diren tokiak ezagutuz eta edukiontzi desberdinak aztertuz. Puntu beltz ugari ikusi ditugu eta orokorrean, edukiontzi gehiagoren beharra ikusten da, beteta egoten direlako edo falta direlako. Auzo berriak ondo hornituta daudela uste dugu baina alde zaharrean, edukiontzi eta zakarrontzi gutxi daude. Hau honela izanik, komenigarria ikusten dugu Udalak ontzien azterketa zehatza egitea eta ondoren, falta direnak jarri edo gehiagotan hustu araztea. Txosten honekin batera, Udaleko arduradunei egindako azterketaren berri zehatza eman diegu, lagungarri izango delakoan. Edonola ere, proposamen honen barruan, alderdi hauek nabarmendu nahiko genituzke: Edukiontzi berriak ipintzerakoan, zulo handiagoa dutenak jartzea. Zakarrontziak garbi eta txukun egon daitezen, berauen garbiketa eta zainketa maizago egitea. Hondatutako edukiontziak eta zakarrontziak konpontzea edo berritzea. Aspalditik dago Geltoki jatetxearen atzealdean bat apurtuta, eta horrela herriko beste toki batzuetan. Herrian zehar pilen eta arropen edukiontziak ugaritzea. Herriko parkeetan haur ugari elkartzen dira meriendatzeko garaian. Edukiontzi hori txikiak ipiniz gero, sor daitezkeen hondakinak banatuta bildu eta birzikla daiteke. Ibai ondo kalean eta Eroski aurreko edukiontzian arrain usain handia egoten jarraitzen du. Arrandegiko arduradunarekin beraiek sortzen duten hondakina nola atera ondo zehaztu beharko litzateke eta kontrolatu. Floreaga ikastetxeko bidean, aldapan, ez dago Bego dendara iritsi arte zabor pote txikirik. Beste espaloian hiru daude, baina egunero gora eta behera zenbat haur ibiltzen diren ikusita, ez legoke gaizki alde honetan ere bakarren bat gehiago ipintzea. Telefono mugikorrak eta bateriak jasotzeko Sasieta Mankomunitateak dituen ontzi arrosa modukoak ipintzea eta bilketa zerbitzu honetaz informatzea. Baserrietako hondakinak bildu ahal izateko edukiontziak jartzea baserri eremuetan.

Kanpainak: Nahiz eta lehen ere edukiontzien inguruan zenbait kanpaina egin izan diren, herritar guztiei zuzenduriko kanpainak egiten jarraitzea beharrezkoa dela iruditzen zaigu: hondakinak nola sailkatu ematen dituzten aholkuak, zaborra kaleratzeko ordutegia edukiontzi guztietan garbi ipini, gure etxeko hondakin guztia nora doan ezagutu arazi... Horrrelako informazioa etengabe banatzea beharrezkoa da herritarren konpromisoa lortu arte. Herriko kaleak garbi mantentzeko herritarrak sentsibilizatzea beharrezkoa dela uste dugu. “Kale garbia, kale alaia� izan daiteke era honetako kanpaina baten leloa. Garbigunea, oraindik herritar askok ez dakite zer den. Jende artean egin ditugun galdetegietan erdiak ez zuen ezagutu ere egiten. Garbigunea ezagutzeko eta bere erabilera bultzatzeko kanpaina egitea proposatzen dugu. Kontsumoa gutxitzeko kanpaina bereziak proposatzen ditugu: beharrezkoa bakarrik erosteren garrantzia, zerrenda egitea, etxetik poltsa edo gurditxoa eramatea... Orain dela bi urteko aste berdean banatu ziren poltsa bihurtzen diren karteratxo gehiago banatzea, plastikozko poltsa gutxiago kontsumitzeko. Birziklatzeko ontziak etxe guztietara banatzea.


UDALERAKO PROPOSAMENAK Urola ibaia: Zenbait lekutan hondakin asko dago eta oso itsusia egiten du (Matadeixe, Ugarte inguruan). Ibai garbitzaileak egon beharko lukete edo sarriago garbitu beharbada.

Araudiak: Ezagutu dugu Udalak, etxeetako postontzietan propagandarik ez jasotzeko pegatinak banatzeko asmoa duela. Iaz luzatutako proposamenetako bat denez, txalogarria dela uste dugu. Hala ere, iruditzen zaigu alde guztietan paperez zabaldutako propaganda besterik ez dagoela eta propagandak sortzen duen hondakina murrizteko Udaletik arautzea eskatzen dugu. Kale garbiketaren araudia ez zaigu iritsi, edonola ere komenigarria ikusten dugu herritar guztiak araudiaren berri izatea. Txakur kakak jasotzen ez dituztenekin kontrol zorrotzagoa mantentzea, behar bada isunak handituz.

Merkataritzaren inguruan: Badakigu zenbait gauza Udalaren eskutik kanpo geratzen direla, baina herritarren kontsumoa hondakinen ekoizpenarekin oso loturik dagoenez, uste dugu merkatariek lan asko egin dezaketela beraien bezeroei aholkatuz. Horretarako noski, dendaria bera ere informaturikl egotea ezinbestekoa da. Hor egon daiteke udalaren zeregina. Atal honetan proposatzen diogu: Dendetan zabor gehien sortzen dituzten artikuluak identifikatuta eta kontrolatuta izatea eskatzea. Salmenta-guneetan poltsa, kartoi eta bildukiak ahal den gutxiena erabiltzea gomendatzea. Produktu ekologikoak saltzen dituzten dendetan eta bertako azokan erostea bultzatzea. Oreka moduko denda bat sortzea, bertako baserritarren produktuak ordutegi zabalagoan saltzeko.

Bestelakoak: Jostailuak trukatzeko denda edo leku bat antolatzea gustatuko litzaiguke. Hilean behin publizitatearekin, zuri beltzean inprimatutako liburuxka bat ateratzea. Banketxeetatik iristen den eskutitz eta propaganda jaisteko moduak aztertzea. Herritarrek Azkoitian sortzen diren hondakinak ezagutu eta osasunean izan dezaketen eraginaz jabetzeko, Udalak urtero txosten bat helaraztea. Airearen kutsadura-maila orokorra (CO2, hautsa...) neurtzeko neurgailu bat jartzea. Ibaira edo airera hondakin arriskutsuak isurtzen dituzten lantegiei kontrol estua ezartzea eta legea betetzen duten ala ez ziurtatzeko begiraleak jartzea. Ikastolako patioko iturriak konpontzea. Bizikletan ibiltzeko ohitura bultzatzeko, bidegorria zabaldu eta bizikletentzat aparkalekuak jartzea, ikastetxeetatik hasita. Ikastetxeetara eta lantegietara autoz jende asko mugitzen delako, auzo ezberdinetatik dabilen autobusa jartzea jende gehien dabilen orduetan. Azokan baserritarrek autoa lagatzeko tokia izatea.


TXOSTENA 07