Page 1

UDALEKO ARDURADUNEI AURKEZTUTAKO PROPOSAMENAK Amaieran, hiru eskoletako talde guztiek, ordezkarien bidez, herri mailako proposamenak adostu ditugu. Udaletxera joan gara alkate jaunari aurtengo ikasturtean egindako lana azaltzera eta gure iritziz Udaletik bultzatu beharreko hobekuntzak aurkeztera. Hauek dira horietako batzuk:

EDUKIONTZIAK: Baserrietatik gertu bilketa guneak jartzea, edukiontzi desberdinekin. Toki batzuetan, edukiontzi grisarik ere ez dago eta baserri askoetakoak beraien hondakinak herriraino jaitsi behar dituzte. Herrian zehar dauden edukiontzi desberdinak ugaritzea eta batez ere pilenak eta arropenak. Auzo guztietan bilketa mota guztietako edukiontziak egongo balira, auzotarrek gehiago erabiliko lituzkete eta birziklapen maila handituko litzateke. Edukiontziak gehiagotan garbitzea. Askotan hondakinen hondarrak geratzen dira eta usain txarra izaten dute. Hondatutako edukiontziak eta zakarrontziak konpontzea edo berritzea. Edukiontzi batzuk besteak baino erosoagoak dira, hondakinak sartzeko zulo handiagoa baitute. Pixkanaka aldatzen joatea eta zulo handiagoa dutenak jartzea. Herriko aldizkariak (Udaletik zer, Maxixatzen, Hitza...) erabiltzea herritarrei hondakinei buruzko informazioa zabaltzeko: asko edo gutxi birziklatzen den, zer egiten den ongi eta zer gaizki... Iruditu zaigu herrian zakarrontzi gutxiegi daudela. Adibidez, Goxo-Goxo dendaren ondoan bat jarri beharko litzateke. Zakarrontzi batzutan, txakur kakak jasotzeko poltsa bereziak jartzea. Floreagako ikastetxearen atarian edukiontzi horia ipintzea eta patioan zakarrontzi gehiago. Xabier Munibe Ikastolako atarian mota guztietako edukiontziak izatea.

KANPAINAK: Jausoron aurrera eramandako proiektua herri osora zabaltzea Herritarrei, hondakinen gaiarekin eta birziklapenarekin zer ikusirik duen informazioa sarriago zabaltzea. Adibidez: Edukiontzi bakoitzera zer bota behar den eta nola bota behar den, aldi berean zer ez den bota behar azaltzea. Konturatu gara adibidez aluminio papera edukiontzi horira bota behar dela dakien jende askorik ez dagoela. Erabilera bakarreko ontziak erabili ordez, adibidez kristalezkoen erabilera bultzatzea Salmenta-gunetan poltsa, kartoia eta bildukiak ahal den gutxiena erabiltzea gomendatzea Lantegietatik eta etxeetatik ibaira zaborra ez botatzeko mezuak zabaltzea eta horren kontrola eramatea Txakurren jabeei kakak jasotzea behartzea Zaborra ateratzeko dagoen ordutegia zehatz mehatz jakiteko Udaletik informazioa etxeetara bidaltzea eta edukiontzietan era argiagoan ipintzea. Garbigunea ezagutzeko eta bere erabilera bultzatzeko kanpaina egitea Paper birziklatuaren erabilera sustatzea, Udaletxetik hasita.

AZKOITIKO ESKOLAKO AGENDA 21

2004-05 ikasturte honetan, Eskolako Agenda 21 ekimenaren barruan aukeratutako gaia HONDAKINAK izan da. Floreagako San Jose ikastetxeko, Lehen Hezkuntzako Xabier Munibe ikastolako eta Bigarren Hezkuntzako Xabier Munibe ikastolako neska-mutilek eskola barruan, gure etxeetan eta herriko kaleetan sortzen dugun zaborra aztertzen aritu gara. Arazoa ezagutu ondoren, hobekuntza proposamenak eztabaidatu ditugu. Batzuk gure etxeetara eraman ditugu, beste batzuk eskolako zuzendaritzara. Beste batzuk berriz Udalean aurkeztu ditugu. Ikasleon aldetik ere zenbait konpromiso hartu ditugu gure herria iraunkortasunerantz bideratzeko. Hona hemen gure lanaren islada.


Floreaga San Jose Ikastetxea I K A S T E T X E A N : 1 . Geletan, koloretako kartulinak erabiliz, edukiontzi bakoitzak jasotzen dituen hondakinen azterketa. 2. Pasiluetan garbitasuna eta hondakinei buruzko ormirudiak jarri. 3. Eskulanak hondakin desberdinak erabiliz. 4. Azkoitian gaikako bilketaren azterketa. 5. Azkoitian hondakinen ekoizpenaren azterketa. 6.“Lurra eta biok� CDtik hondakinei buruzko atala landu. 7. Ipuin lehiaketa hondakinen gaiaren inguruan. 8. Kutxak duen hondakinei buruzko materialaren lanketa (CD eta liburuxkak)

K A N P O A N : 1 . Azkoitiko zenbait kaleen garbiketa eta jasotako hondakinekin kartelak egin. 2. Lapatxeko zabortegi kontrolatura bisita. 3. Azkoitiko garbigunera bisita. 4. Herriko kaleetako garbitasun egoeraren eta edukiontzien azterketa. 5. Inkestak gurasoei etxeetan. 6. Inkestak herritarrei kalean. 7. Ibai Eder urtegira eta edateko uren araztegira eta Badiolegi hondakin uren araztegira bisita. 8. Urola ibaiaren garbitasun egoeraren azterketa ibilaldia eginez.

Eskualarruak ipini eta kale garbitzaile bihurtu gara. Ez genuen uste hain beste zikinkeri jasoko genuenik!!!

Hondakinak eta imaginazioa landuz izugarrizko gauza politak egiten daitezke.

Ibaira hurbildu gara bertara botatako hondakinak ikustera. Ahateaz gain plastiko piloa ikusi ditugu!!!

Birziklatu ezin daitezkeen hondakinak Lapatx zabortegian amaitzen dute beraien bizia. Garbigunean bildutakoak berriz aprobetxatu egiten dira.


Xabier Munibe Ikastola LH

Xabier Munibe Ikastola DBH

I K A S T E T X E A N : 1 . Pasiluetan edukiontzi desberdinen irudiak ipini hauen inguruko leloekin batera. 2. Pasiluetan ere argazkiak jarri garbitasuna zaintzeko. 3. Birziklapenari buruzko CD bat aztertu eta informatikan zenbait jolasekin aritu. 4. Geletan biltzen den paperaren kantitatea neurtu eta kontrolatu.

I K A S T E T X E A N : 1 . Ikastolan ekoiztutako paper, plastiko eta hondakin organikoen kantitatearen neurketa eta kontrola. 2. Teknologiako irakasleari, atezainari eta administariari material birziklatuaren erabilerari buruz galdekizuna egin. 3. Aztarna ekologikoaren materiala erabiliz, bakoitzaren kontsumoa eta ohiturak ikertu. 4. Azkoitian hondakinen ekoizpenaren datuen azterketa eta urte batzuetako bilakaera. 5. Azkoitian gaikako bilketaren azterketa. 6. Kontzientzia pizteko helburuaz hormirudia pasiluan ipini. 7. Pasiluetan bisitetan aterako argazkiak eta informazioa jarri.

K A N P O A N : 1 . Gurasoekin kontsumo orokorrari buruzko inkestak (hondakinak eta paperaren erabilera).2. Lapatxeko zabortegi kontrolatura bisita. 3. Azkoitiko zenbait kaleen garbiketa eta jasotako hondakinekin kartelak egin.

K A N P O A N : 1 . Herriko kaleetako garbitasun egoeraren eta edukiontzien azterketa. 2. Lapatxeko zabortegi kontrolatura bisita. 2. Inkestak herritarrei kalean. 3. Urnietako Ontzien Sailkatze Plantara bisita eta kontsumoari buruzko tailerra. 4. Badiolegiko hondakin uren araztegira bisita. 5. Azkoitiko garbigunera bisita. 6. Azkoitiko GSB enpresara bisita.

Badiolegiko araztegira gure etxeetako ur zikinak iristen dira. Hemen, ura ibaira itzuli aurretik garbitu egiten da. Konturatu gara etxeko komuna askotan zakarrontzi bezala erabiltzen dugula.

Kale garbiketan ari ginela, herritar ugari hurbildu zitzaigun gure ekintza txalotzera. Ia hemendik aurrera txukunago mantentzen ditugun gure kaleak!

Lapatx zabortegi kontrolatuan 174 tona sartzen dira egunean (42 kamioi inguru). Horrela jarraituz gero 2009an itxi egin beharko da. Eta ondoren zer?

Kartelak egiten: nahiz eta garbitzailea egunero dena garbitu, beti ikusten ditugu horrelako txokoak ikastolan. Erabil ditzagun zakarrontziak.

Kartelak egiten: nahiz eta garbitzailea egunero dena garbitu, beti ikusten ditugu horrelako txokoak ikastolan. Erabil ditzagun zakarrontziak.


AZTERKETAK ETA IRTEERAK

Pasiluetan hondakinei buruzko horma-irudiak jarri ditugu: eskolako egoeraz jabetzeko argazkiak, edukiontzi desberdinen marrazkiak, kalean bildutako hondakinak, aholkuak...

Hondakinei eta birziklapenari buruz asko ikasi dugu eskolan. Informatika gelan ditugun baliabideak oso ondo etorri zaizkigu. Gure aztarna ekologikoa ere neurtu dugu: bazenekien lurreko biztanle guztiek guk bezala kontsumituko balute, gizakiok bi planeta eta erdi beharko genituzkeela bizirik irauteko?

Eskolan ekoiztutako paper, plastiko eta materia organikoaren azterketa egin dugu.

Azkoitian hondakinen ekoizpenaren datuak aztertu eta herrian burutzen den gaikako bilketa ikusi ahal dugu, kalera irtenez. Ba al dakizue gutariko bakoitzak egunean 1,29 kilo hondakin sortzen dugula?

Herriko zenbait kaleen garbiketa egin dugu, zaborra bilduz eta herritarren portaerak aztertuz. Hori da zigarro punta pila, hori!

Gure etxeko zabor poltsaren bidea jarraitu dugu Lapatx zabortegi kontrolatura joanez. Zabortegia betetzeko urte gutxi falta zaizkiola ikusi dugu eta hondakin gehiegi sortzen dugula konturatu gara: kontsumoa MURRIZTU behar dugu! Garbigunea ezagutzera ere joan gara.

Eskolan hondakinekin eskulan ugari egin dugu: era asko daude hondakinak bota aurretik BERRERABILI eta aprobetxatzeko.

Edukiontzi horira botatzen ditugun hondakinak, BIRZIKLATU aurretik nola sailkatzen diren ikusteko Urnietako Ontzien Sailkapen Plantara joan gara. Ontziak edukiontzira garbiak, tapoirik gabe eta poltsatik kanpo bota behar ditugula ikasi dugu.

PROPOSAMENAK

Gure etxeetako ur zikinak ibaira bota aurretik nola garbitzen diren ikusteko Badiolegiko hondakin uren araztegira joan gara. Bertan ikusi dugu ura ez dugula batere zaintzen eta bota beharreko gauza asko botatzen ditugula.

Hondakinen eta birziklapenaren aurrean herritarrek duten portaera ezagutzeko galdekizun desberdinak prestatu ditugu: kalean egiteko, etxeetan betetzeko, eskolan bertan...

ETXEAN lan honetan zeregin handia daukagunez, zenbait proposamen landu ditugu. Hona hemen hauetako batzuk:

ETXEAN

HONDAKINAK MURRIZTU: Beharrezkoa duguna besterik ez erosi. Berriro erabil daitekeen materiala erabili eta erabilera bakarreko gauzik ez erosi.Erosketak egiterakoan hondakin gutxien sortzen dituzten gaiak aukeratu.Gutunontzietan propagandarik ez onartu.Arropa, jostailuak, papera eta abar ondo aprobetxatu. BERRERABILI: Erosketak egiterakoan etxetik poltsa eraman.Txikiegi geratutako arropa eta armairuan ahaztutako jostailuak beste bati eman. Berriz kargatzeko pilak erabili; ahal diren ontziak behin eta berriro erabili. BIRZIKLATU: Hondakinak bakoitzari dagokion edukiontzian sartu. Olioa ontzi batean bildu eta jasotzen duen furgonetara eraman. Garbigunea behar den guztietan erabili. Komuneko papera, basura poltsak, idazteko papera eta ahal den guztia birziklatua erosi. ETA GAINERA: Zaborra kaleratzeko ordua errespetatu. Balkoitik behera zakarrik eta zigarrorik ez bota, ezta poltsik ere. Komuneko zuloa zakarrontzi moduan ez erabili. Harraskatik oliorik ez bota. Ibaira zaborrik ez bota.

IKASTETXEAN ere hobekuntzarako proposamen ugari eramango ditugu aurrera. Horien artean: Azkoititik pasatzean Urola ibaiaren egoera aztertu dugu ibilaldi baten bidez, ikusitako hondakinak apuntatu ditugularik. Nabarmendu beharra dago plastikozko poltsa asko zenbatu ditugula!

Lantegiek sortzen duten hondakinak aztertzeko, GSB enpresara joateko aukera izan dugu.

IKASTETXEAN

Birziklapena errazteko, gela guztietan eta patioan zakarrontzi desberdinak jarri. Kafe makinaren ondoan, plastikoa biltzeko ontzia ipini. Paper kontsumoa murriztu: soilik behar dena erabili eta bi aldetatik idatzi. Paper birziklatua erabili. Eskolako atarian mota guztietako edukiontziak izateko eskaera egin. Tonerrak birziklatzera bidali. Eskulanetarako hondakin izan daitezkeen materialak erabili. Noizbehinka hondakinen gaia oinarritzat hartuz kanpainaren bat antolatu. Liburuak eta bestelako materiala berrerabiltzeko ohitura zabaldu.

Zakarrontziak gehiagotan eta hobeto erabili, hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botaz. Hondakinak lurrera ez bota. Goxokiak erosterakoan plastikozko poltsarik ez eskatu. Paper birziklatua erabili eta ondo aprobetxatu. Beharrezkoak ez ditugun gauzak ez eskatu. Erabiltzen dugun materiala zaindu eta ondo aprobetxatu. Eskolako garbitzaileari lana erraztu.

NORBERARENAK

AZKOITIA TXOSTENA  

AZKOITIKO TXOSTENA