Page 4

GARRAIOA eta MUGIKORTASUNA IKASLEEN ARTEKO FOROA: Intxausti Jauregia, martxoaren 31 Bi ikastetxeetako Ingurumen Batzordeko ordezkariak elkartu gara, ikasturtean zehar egindako lana elkartzeko. Bilera honen emaitza, eskuartean duzuen txostena da. Guk ere, gure aldetik, zenbait konpromiso hartzeko prest gaude. • Kaleko arauak errespetatu: zebrabideak errespetatu, trafiko arauak errespetatu, zakurrak lotuta eraman... • Ahal den guztietan oinez edo bizikletaz ibili. Ezin denean, garraio publikoa eta autoz ibiliz gero, bete. • Bizikletaz ibiltzerakoan segurtasuna bermatu, arauak betez eta kaskoa eramanez. • Anaitasunako entrenamenduetara oinez joatea.

Lortutako emaitza orokorrak: • Ikasle asko etortzen dira eskolara kotxez. • Etxe gehienetan bi kotxe dituzte, eta gehienbat lanerako erabiltzen dute. • Lanera, pertsona bakar bat joaten da kotxean, alegia, ez dute konpartitzen. • Guraso gehienek “Eskolara oinez” moduko proiektu bat izanez gero herrian, utziko zieten beraien seme-alabei oinez joaten lagunekin. • Ikastetxe inguruan egindako diagnosian konturatu gara ez direla arauak errespetatzen. Kotxe ugari dago eskola sarrera irteeretan eta horrek egoera arriskutsuak sortzen ditu.

• Kotxe elektrikoen inguruan etxekoak informatu. • Ikastetxeko irisgarritasuna hobetu • “Eskola oinez” proiektua aurrera eraman.

Herriko diagnostikoa egiteko burutu ditugun jarduerak: • HHkoak Bide Hezkuntzako programaren barruan, herritik zehar ibili gara. • LH ko hiru zikloetako guztiek etxean galdetegi bat pasatu dute kotxearen erabilera aztertzeko. Herritarren artean ere inkestatxo bat egin dugu. • 2. zikloan eguneroko bideari buruzko hausnarketa egin eta kalera irten gara: alde batetik espaloi, zoru, seinaleen... egoera nolakoa den aztertu dugu eta bestetik, pertsonen portaera, bai oinezko gisa kaleak gurutzatzerakoan, bai auto gidari modura. • “Besteen azalean” ere ipini gara. Jabetu gara herriak ez daudela prestatuak ezindu fisikoentzat. • Oinez eskolara! proiektua aurrera eramateko asmoz, galdetegi bat pasatu dugu eta guztien artean ibilbidearen proposamena egin dugu. • Eko-ordezkariek ikastetxe inguruan behaketa egin dute.

OINE

Z ESK OL

ARA: Oinez jo ez igo an eskolara al horrel dapa a kotxee ez da entzu ngo n zara ta denek pentsa tz hori d ela lat en dute a guk go goz jo an genun tipi-ta beharko pa. Sara A rrieta

Profile for OLATZ ZABALETA

AZKOITIKO BOLETINA  

BOLETINA, 2011

AZKOITIKO BOLETINA  

BOLETINA, 2011

Profile for olatis
Advertisement