Page 1

Eskolako Agenda 21 Xabier Munibe DBH 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2013eko irailaren 2an Kaixo guztioi: Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dizuet maiatzaren 16ean Udaletxean ez egoteagatik. Inaxio eta Esther zinegotziak egon ziren zuekin eta harriturik geratu ziren egin duzuen lanarekin.. Polita da benetan gai baten inguruan elkarlana egiteko erakutsi duzuen ahalmena. Aukeratutako gaia garrantzia handia du Udaleko kudeaketan eta oraindik asko daukagu egiteko arlo honetan. Hondakinen arazoari irtenbidea emateko ezinbestekoa da Azkoitiar guztion inplikazioa eta hori lortzen dugunean pausu garrantzitsu bat emango dugu. Udaletik ere gure esku dagoena egiten saiatuko gara eta zuek egindako proposamenak kontuan hartzekoak dira: 1. Eskolako Agenda21eko informazioa Kontzejupetik aldizkarian zabaldu eta erabili hondakinen inguruko informazioa herritarrei helarazteko, adibidez gauzak konpontzeko lekuak. Gainera, aldizkaria internetez jasotzeko aukera eman. Ekaineko aldizkariak argitaratu genuen Eskolako Agenda21aren bidez egindako lana. Aurten ez dugu buletina atera eta dauzkagun baliabideak erabili ditugu murrizketaren politika jarraituz. Aldizkaria Internetez jasotzeko aukera oso interesgarria da eta aztertu egingo dugu. Ea 2014rako martxan jartzerik badugun. 2. Informazioa hizkuntza desberdinetan zabaldu, atzerritarrak egoeraz jabetzeko. Arazo honetaz jabeturik gaude baina inoiz ez dugu ezer egin eta beharrezkoa da gure hizkuntza ulertzen ez duten herritarrei hondakinak ongi kudeatzeko irizpideak azaltzea. Aniztasun sailetik bideratzeko pausuak emango ditugu. 3. Gehitu edukiontzi marroia eta errefusa biltzen duten edukiontziak gutxitu. Irailean edukiontzi marroiak gehitzeko asmoa dago Ingurumen sailetik. 4. Kaleko zakarrontzi txikietan gaikako bilketa egiteko aukera eman. Erosita daude ikastetxeetako patioetan jartzeko gaika biltzeko zakarrontzi txikiak.

Urrirako, Ingurumen hamabostaldirako parkeetan ere jartzeko asmoa dugu. Pixkanaka herrian zehar ere jarriko ditugu.


5. Zakarrontzi erakargarriak jarri. Momentuz dauzkagunak margotu eta berrerabiliko ditugu. Txukun geratzea espero dugu!!!! 6. Beste kanpaina mota batzuk probatu: etxepeko bilerak aprobetxatu, boluntarioak edo udal langileak prestatu zaborrak kontrolatzeko eta sailkapenean herritarrak laguntzeko. Kanpainekin asmatzea ez da lan erraza izaten! Baina saiatuko gara. Zuek ere kanpaina egiteko aukera handia duzue, zuen etxeetan, lagunekin‌.animatu!!! Agurtu aurretik zoriondu nahi zaituztet Eskolako Agenda 21ak 10 urte bete dituela ospatzeko antolatutako erakusketarengatik. Lan txukuna eta polita egin zenuten. Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta gogoratu 2014ko maiatzean dugula hitzordua, beraz ordura arte!!!!!! Pello Bastarrika Elorza Azkoitiko Alkatea


Eskolako Agenda 21 Floreagako San Jose Ikastetxea 20720 AZKOITIA

Azkoitian, 2013eko martxoaren 22an

Kaixo guztioi: “Mugikortasuna eta garraioa�, osasunari garrantzia emanez izan zen aurreko kurtsoan landu zenuten gaia.Lan txukuna eta interesgarria egin duzue eta proposamenak ere kontuan hartzekoak dira. Berandu erantzuteagatik ere barkamena eskatzen dizuet. Eskertzen dut egindako lana eta bereziki bi ikastetxeen artean bildu eta eskaerak adosteko izan duzuen ahalmena. Elkarlanean aritzea ezinbesteko da aurrera pausuak emateko.Foroan adostutako konpromisoak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet: Oinezkoen mugikortasunaren inguruan egindako proposamenak: - Espaloietako arrapalen bukaerako koxkak kentzea. - Hainbat lekuetan zebrabidea jarri. Adibidez: Mekoleta Handin - Atrasku parean leku oso arriskutsua denez, zebrabidea oinezkoentzat eta Stop bat autoentzat. Musika Eskola eta Elkarguneko sarreraren artean ere bai - Kale Nagusia oinezkoentzat jarri. Eskaera hauek interesgarriak dira eta badira batzuk gauzatzen ari garenak. Espaloietako kosken inguruan esan behar dizuet, brigadako langileek pixkanaka ari direla hauek egokitzen. Egiten diren obra berri guztietan irizpide hauek kontuan hartzen ditugu.Zebrabideen eskaerari erantzutea ez da erraza. Mekoleta Handin adibidez, errepide nagusia denez zailtasunak daude. Musika eskola inguruan zebrabidea jartzea proposatzen duzue baina inguru horretan ba daude eta ez da asko ibili behar hauek erabiltzeko. Kale nagusia oinezkoentzako jartzea eskatzen duzue. Badakizue arratsaldeko 16:00etatik aurrera horrela dagoela. Zuen eskaera kontuan hartu eta 14:00etara aurreratzea aztertuko dugu. Bizikleten inguruan: - Bizikleten erabilera sustatu. Horretarako, herri barruan bidegorri gehiago egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, adibidez, jada dauden bi zatiak elkartuz. - Aparkaleku gehiago ipini, eta ahal balitz, estaliak. - Bizikletak alokatzeko sistema martxan jarri. Bide gorriak herriko urbanizazio obrak egiterakoan gauzatzen dira. 2012an txalon errekako obrak direla eta bidegorri zati bat egin da. Aparkalekuak ere jarri ditugu, 40 inguru herriko puntu desberdinetan.Bizikletak alokatzeko sistema martxan jartzea ez da bideragarria Azkoitiko tamaina duen herri batean.

Eskolako bidea:


-

Udaltzainak ez dira beti egon behar diren lekuan egoten. Beraien presentzia ziurtatzea nahiko genuke. Bastarrikaldetik datozenak adibidez ez dute udaltzainik.

Egiten duzuen eskaera hau Udaltzaingoari jakinarazi zitzaion eta zuen eskaera gauzatuko zutenaren erantzuna jaso genuen. Garraioa eta zirkulazioa: - Garraio publikoa indartu. - Lantokietara joateko kotxeak konpartitzeko sistema bultzatu. - Araudia bete arazi: debekatu autoei espaloietan aparkatzea, kontrolatu motor trukatuen “zarata�, identifikatu herri barruan azkar ibiltzen diren autoak... - Auto elektrikoen erabilera bultzatu. Aurtengo aurrekontuetan, Azkoitian autobus zerbitzua jartzeko diru kopuru bat aurreikusi dugu. Gure asmoa, herritik eta auzo guztietatik pasako den autobus zerbitzua martxan jartzea Azkoitian. Zarata: - Tabernetako eta lokaletako zarata kontrolatu, neurtu eta murrizteko neurriak hartu. Lan hau egiten saiatzen dira bai Udaltzaingoa eta bai Udal teknikariak. 2010/2011 ikasturteko proposamenei dagokionez honakoa adierazi nahi dizuet: 1. Udalak badu piboteak kentzeko asmoa eta horretarako Udaltzaingoa ikerketa bat ari da egiten. Jadanik batzuk kendu dira. 2. Dakizuen bezala diru arazoa du Azkoitiko Udalak eta eskailera edo arrapala mekanikoak jartzea oso garestia da eta bere mantenua ere. Autobusa martxan jartzen badugu, auzo horietan bizi direnak zerbitzua izango dute. 3. Eskola oinez proiektua dela eta, paretan plaka batzuk jartzeko asmoa genuen geltokiak zeintzuk diren seinaleztatzeko. Ea aurten gauzatu dezakegun.

Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta gogoratu maiatzean dugula hitzordua, beraz ordura arte!!!!!! Pello Bastarrika Elorza Azkoitiko Alkatea

Alkateraen erantzuna 12 13  

Hondakinak izan da ikasturte honetako gaia

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you