Issuu on Google+

Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2013eko martxoaren 22an Kaixo guztioi: “Mugikortasuna eta garraioa�, osasunari garrantzia emanez izan zen aurreko kurtsoan landu zenuten gaia.Lan txukuna eta interesgarria egin duzue eta proposamenak ere kontuan hartzekoak dira. Berandu erantzuteagatik ere barkamena eskatzen dizuet. Eskertzen dut egindako lana eta bereziki bi ikastetxeen artean bildu eta eskaerak adosteko izan duzuen ahalmena. Elkarlanean aritzea ezinbesteko da aurrera pausuak emateko.Foroan adostutako konpromisoak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet: Oinezkoen mugikortasunaren inguruan egindako proposamenak: - Espaloietako arrapalen bukaerako koxkak kentzea. - Hainbat lekuetan zebrabidea jarri. Adibidez: Mekoleta Handin - Atrasku parean leku oso arriskutsua denez, zebrabidea oinezkoentzat eta Stop bat autoentzat. Musika Eskola eta Elkarguneko sarreraren artean ere bai - Kale Nagusia oinezkoentzat jarri. Eskaera hauek interesgarriak dira eta badira batzuk gauzatzen ari garenak. Espaloietako kosken inguruan esan behar dizuet, brigadako langileek pixkanaka ari direla hauek egokitzen. Egiten diren obra berri guztietan irizpide hauek kontuan hartzen ditugu.Zebrabideen eskaerari erantzutea ez da erraza. Mekoleta Handin adibidez, errepide nagusia denez zailtasunak daude. Musika eskola inguruan zebrabidea jartzea proposatzen duzue baina inguru horretan ba daude eta ez da asko ibili behar hauek erabiltzeko. Kale nagusia oinezkoentzako jartzea eskatzen duzue. Badakizue arratsaldeko 16:00etatik aurrera horrela dagoela. Zuen eskaera kontuan hartu eta 14:00etara aurreratzea aztertuko dugu. Bizikleten inguruan: - Bizikleten erabilera sustatu. Horretarako, herri barruan bidegorri gehiago egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, adibidez, jada dauden bi zatiak elkartuz. - Aparkaleku gehiago ipini, eta ahal balitz, estaliak. - Bizikletak alokatzeko sistema martxan jarri. Bide gorriak herriko urbanizazio obrak egiterakoan gauzatzen dira. 2012an txalon errekako obrak direla eta bidegorri zati bat egin da. Aparkalekuak ere jarri ditugu, 40 inguru herriko puntu desberdinetan.Bizikletak alokatzeko sistema martxan jartzea ez da bideragarria Azkoitiko tamaina duen herri batean. Eskolako bidea:


-

Udaltzainak ez dira beti egon behar diren lekuan egoten. Beraien presentzia ziurtatzea nahiko genuke. Bastarrikaldetik datozenak adibidez ez dute udaltzainik.

Egiten duzuen eskaera hau Udaltzaingoari jakinarazi zitzaion eta zuen eskaera gauzatuko zutenaren erantzuna jaso genuen. Garraioa eta zirkulazioa: - Garraio publikoa indartu. - Lantokietara joateko kotxeak konpartitzeko sistema bultzatu. - Araudia bete arazi: debekatu autoei espaloietan aparkatzea, kontrolatu motor trukatuen “zarata�, identifikatu herri barruan azkar ibiltzen diren autoak... - Auto elektrikoen erabilera bultzatu. Aurtengo aurrekontuetan, Azkoitian autobus zerbitzua jartzeko diru kopuru bat aurreikusi dugu. Gure asmoa, herritik eta auzo guztietatik pasako den autobus zerbitzua martxan jartzea Azkoitian. Zarata: - Tabernetako eta lokaletako zarata kontrolatu, neurtu eta murrizteko neurriak hartu. Lan hau egiten saitzen dira bai Udaltzaingoa eta bai Udal teknikariak. 2010/2011 ikasturteko proposamenei dagokionez honakoa adierazi nahi dizuet: 1. Udalak badu piboteak kentzeko asmoa eta horretarako Udaltzaingoa ikerketa bat ari da egiten. Jadanik batzuk kendu dira. 2. Dakizuen bezala diru arazoa du Azkoitiko Udalak eta eskailera edo arrapala mekanikoak jartzea oso garestia da eta bere mantenua ere. Autobusa martxan jartzen badugu, auzo horietan bizi direnak zerbitzua izango dute. 3. Eskola oinez proiektua dela eta, paretan plaka batzuk jartzeko asmoa genuen geltokiak zeintzuk diren seinaleztatzeko. Ea aurten gauzatu dezakegun.

Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta gogoratu maiatzean dugula hitzordua, beraz ordura arte!!!!!! Pello Bastarrika Elorza Azkoitiko Alkatea


Eskolako Agenda 21 Floreagako San Jose Ikastetxea 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2013eko martxoaren 22an Kaixo guztioi: “Mugikortasuna eta garraioa�, osasunari garrantzia emanez izan zen aurreko kurtsoan landu zenuten gaia.Lan txukuna eta interesgarria egin duzue eta proposamenak ere kontuan hartzekoak dira. Berandu erantzuteagatik ere barkamena eskatzen dizuet. Eskertzen dut egindako lana eta bereziki bi ikastetxeen artean bildu eta eskaerak adosteko izan duzuen ahalmena. Elkarlanean aritzea ezinbesteko da aurrera pausuak emateko.Foroan adostutako konpromisoak oso interesgarriak iruditu zaizkit eta baita ere Udalari zuzenduriko ekarpenak. Hauek aztertu ondoren, ondorengoa adierazi nahi dizuet: Oinezkoen mugikortasunaren inguruan egindako proposamenak: - Espaloietako arrapalen bukaerako koxkak kentzea. - Hainbat lekuetan zebrabidea jarri. Adibidez: Mekoleta Handin - Atrasku parean leku oso arriskutsua denez, zebrabidea oinezkoentzat eta Stop bat autoentzat. Musika Eskola eta Elkarguneko sarreraren artean ere bai - Kale Nagusia oinezkoentzat jarri. Eskaera hauek interesgarriak dira eta badira batzuk gauzatzen ari garenak. Espaloietako kosken inguruan esan behar dizuet, brigadako langileek pixkanaka ari direla hauek egokitzen. Egiten diren obra berri guztietan irizpide hauek kontuan hartzen ditugu.Zebrabideen eskaerari erantzutea ez da erraza. Mekoleta Handin adibidez, errepide nagusia denez zailtasunak daude. Musika eskola inguruan zebrabidea jartzea proposatzen duzue baina inguru horretan ba daude eta ez da asko ibili behar hauek erabiltzeko. Kale nagusia oinezkoentzako jartzea eskatzen duzue. Badakizue arratsaldeko 16:00etatik aurrera horrela dagoela. Zuen eskaera kontuan hartu eta 14:00etara aurreratzea aztertuko dugu. Bizikleten inguruan: - Bizikleten erabilera sustatu. Horretarako, herri barruan bidegorri gehiago egitea beharrezkoa dela iruditzen zaigu, adibidez, jada dauden bi zatiak elkartuz. - Aparkaleku gehiago ipini, eta ahal balitz, estaliak. - Bizikletak alokatzeko sistema martxan jarri. Bide gorriak herriko urbanizazio obrak egiterakoan gauzatzen dira. 2012an txalon errekako obrak direla eta bidegorri zati bat egin da. Aparkalekuak ere jarri ditugu, 40 inguru herriko puntu desberdinetan.Bizikletak alokatzeko sistema martxan jartzea ez da bideragarria Azkoitiko tamaina duen herri batean.


Eskolako bidea: - Udaltzainak ez dira beti egon behar diren lekuan egoten. Beraien presentzia ziurtatzea nahiko genuke. Bastarrikaldetik datozenak adibidez ez dute udaltzainik. Egiten duzuen eskaera hau Udaltzaingoari jakinarazi zitzaion eta zuen eskaera gauzatuko zutenaren erantzuna jaso genuen. Garraioa eta zirkulazioa: - Garraio publikoa indartu. - Lantokietara joateko kotxeak konpartitzeko sistema bultzatu. - Araudia bete arazi: debekatu autoei espaloietan aparkatzea, kontrolatu motor trukatuen “zarata�, identifikatu herri barruan azkar ibiltzen diren autoak... - Auto elektrikoen erabilera bultzatu. Aurtengo aurrekontuetan, Azkoitian autobus zerbitzua jartzeko diru kopuru bat aurreikusi dugu. Gure asmoa, herritik eta auzo guztietatik pasako den autobus zerbitzua martxan jartzea Azkoitian. Zarata: - Tabernetako eta lokaletako zarata kontrolatu, neurtu eta murrizteko neurriak hartu. Lan hau egiten saiatzen dira bai Udaltzaingoa eta bai Udal teknikariak. 2010/2011 ikasturteko proposamenei dagokionez honakoa adierazi nahi dizuet: 4. Udalak badu piboteak kentzeko asmoa eta horretarako Udaltzaingoa ikerketa bat ari da egiten. Jadanik batzuk kendu dira. 5. Dakizuen bezala diru arazoa du Azkoitiko Udalak eta eskailera edo arrapala mekanikoak jartzea oso garestia da eta bere mantenua ere. Autobusa martxan jartzen badugu, auzo horietan bizi direnak zerbitzua izango dute. 6. Eskola oinez proiektua dela eta, paretan plaka batzuk jartzeko asmoa genuen geltokiak zeintzuk diren seinaleztatzeko. Ea aurten gauzatu dezakegun.

Besterik gabe, mila esker egindako lanarengatik eta gogoratu maiatzean dugula hitzordua, beraz ordura arte!!!!!! Pello Bastarrika Elorza Azkoitiko Alkatea


Alkateraen erantzuna 11 12