Page 1

Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2009ko apirilaren 8an Kaixo guztioi: Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen lanarengatik eta uraren  erabilera arduratsuaren alde egin dituzuen ekarpenengatik. Berandu erantzuteagatik ere  barkamena eskatzen dizuet. Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren,  ondorengoa adierazi nahi dizuet: Egindako   lana  oso   interesgarria   iruditu   zait.   Ura   zaindu   beharreko   ondarea  dugu eta zuek esan bezala Azkoitian zenbait gauza aldatu beharrekoak baditugu.   Egindako   proposamenak   bost   ataletan   banatu   dituzue   eta   horiek   azaltzen  saiatuko naiz: Uraren azpiegiturak direla eta, proposamen desberdinak egin dituzue. Horiek  aurrera   eramateko   ardura  Gipuzkoako   Urak   enpresarena  da.   Dagoeneko   jakinaren  gainean daude eta urte honetan gauzatuko dituztela aurreikusita dago. Lanbide   Eskolan   eta   Floreagako   Haur   Hezkuntzako   patioan   iturriak   jartzeko  konpromisoa hartzen dugu. Floreagatik datorren estoldari irtenbidea  eman zaio eta egun euri asko egiten  duenean, ez da inolako arazorik sortzen.  “Sanjungo”iturria   futbol   zelai   berriaren   konponketa   lanak   amaitzen   direnean,  konponduko da. Ur   edangarria   erabiltzearena   ideia   bikaina   da,   baina,   teknikoki   ez   da   erraza  egiteko.  Puskaturiko   iturriak   konpontzeko   agindua   emanda   dago   Udaletxeko   brigada  arduradunei eta uste dut jadanik konponduta egongo direla. Azoka plazan badaude komun publikoak eta horiek berritzen ari dira. Estali gabeko igerileku berria euri urarekin betetzea ere ideia bikaina da. Baina,  denon   osasunaren   onurarako   sanitateko   zenbait   neurri   bete   behar   direla   kontuan  harturik, ez da bideragarria. 


Ur kontsumoa murrizteko atalean, azpiegitura inguruko gaiak daude.  Iturrietan  botoiak jartzeko  proposamena martxan  da eta aurten gauzatuko  da.  Autoak garbitzeko erabiltzen den ura ez edangarria berrerabiltzeko aukera ezberdinak  daudenez, horiek aztertutakoan, bideragarriena abian jartzen ahaleginduko gara.  Errekaren  inguruan  egindako ekarpenak interesgarriak  dira. Dena den, ezin  ditugu bakarrik burutu, denon laguntza behar dugu. Iaz Ingurumen hamabostaldian ibai  garbiketa antolatu bagenuen ere, ezin izan genuen egin, ez baitzuen inork izenik eman.  Ibaian  esku artean  dugun informazioaren  arabera  badaude arrainak  eta  azken  urteetako uraren kalitatea aspaldiko onena da. Erreka   bazterreko   landare   inbaditzailearen   aurkako   ekimena   aurrera   doa.  Gipuzkoako Foru Aldundia Udalarekin elkarlanean landare horren desagerpena lortzeko  ekintzak gauzatzen ari da. Ura   eta   Industriaren  inguruan   esan,   Azkoitiko   enpresek   isuritakoa   nahiko  kontrolaturik dugula. Gehienek saneamendu hodietara isurtzen dute eta kontrol sistema  dute horretarako. Kontzientziazio   kanpainei   buruz   azaldu  aurten   ere   egingo   dugula   uraren  inguruan. Bukatzeko,  isuna   eta   bonifikazioak  proposatu   dituzue.   Zaborrak   uretara  botatzen  norbait ikusiz gero, isuna jarriko diogula agintzen dizuet.  Baita ur gehiago  erabiltzeagatik gehiago ordaintzeko ideia aztertzeko ere. Proposamen   guztiak   aurrera   eramatea   ez   da   erraza,   baina,   saiatuko   gara  pixkanaka guztiak gauzatzen. Zuekin berriro elkartzeko egunaren zain, agur.

Asier Aranbarri Urzelai Azkoitiko Alkatea

 

          


Eskolako Agenda 21 Floreaga Salestar Ikastetxea 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2009ko apirilaren 8an Kaixo guztioi: Aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuet egin duzuen lanarengatik eta uraren  erabilera arduratsuaren alde egin dituzuen ekarpenengatik. Berandu erantzuteagatik ere  barkamena eskatzen dizuet. Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren,  ondorengoa adierazi nahi dizuet: Egindako   lana  oso   interesgarria   iruditu   zait.   Ura   zaindu   beharreko   ondarea  dugu eta zuek esan bezala Azkoitian zenbait gauza aldatu beharrekoak baditugu.   Egindako   proposamenak   bost   ataletan   banatu   dituzue   eta   horiek   azaltzen  saiatuko naiz: Uraren azpiegiturak direla eta, proposamen desberdinak egin dituzue. Horiek  aurrera   eramateko   ardura  Gipuzkoako   Urak   enpresarena  da.   Dagoeneko   jakinaren  gainean daude eta urte honetan gauzatuko dituztela aurreikusita dago. Lanbide   Eskolan   eta   Floreagako   Haur   Hezkuntzako   patioan   iturriak   jartzeko  konpromisoa hartzen dugu. Floreagatik datorren estoldari irtenbidea  eman zaio eta egun euri asko egiten  duenean, ez da inolako arazorik sortzen.  “Sanjungo”iturria   futbol   zelai   berriaren   konponketa   lanak   amaitzen   direnean,  konponduko da. Ur   edangarria   erabiltzearena   ideia   bikaina   da,   baina,   teknikoki   ez   da   erraza  egiteko.  Puskaturiko   iturriak   konpontzeko   agindua   emanda   dago   Udaletxeko   brigada  arduradunei eta uste dut jadanik konponduta egongo direla. Azoka plazan badaude komun publikoak eta horiek berritzen ari dira.


Estali gabeko igerileku berria euri urarekin betetzea ere ideia bikaina da. Baina,  denon   osasunaren   onurarako   sanitateko   zenbait   neurri   bete   behar   direla   kontuan  harturik, ez da bideragarria. 

Ur kontsumoa murrizteko atalean, azpiegitura inguruko gaiak daude.  Iturrietan  botoiak jartzeko  proposamena martxan  da eta aurten gauzatuko  da.  Autoak garbitzeko erabiltzen den ura ez edangarria berrerabiltzeko aukera ezberdinak  daudenez, horiek aztertutakoan, bideragarriena abian jartzen ahaleginduko gara.  Errekaren  inguruan  egindako ekarpenak interesgarriak  dira. Dena den, ezin  ditugu bakarrik burutu, denon laguntza behar dugu. Iaz Ingurumen hamabostaldian ibai  garbiketa antolatu bagenuen ere, ezin izan genuen egin, ez baitzuen inork izenik eman.  Ibaian  esku artean  dugun informazioaren  arabera  badaude arrainak  eta  azken  urteetako uraren kalitatea aspaldiko onena da. Erreka   bazterreko   landare   inbaditzailearen   aurkako   ekimena   aurrera   doa.  Gipuzkoako Foru Aldundia Udalarekin elkarlanean landare horren desagerpena lortzeko  ekintzak gauzatzen ari da. Ura   eta   Industriaren  inguruan   esan,   Azkoitiko   enpresek   isuritakoa   nahiko  kontrolaturik dugula. Gehienek saneamendu hodietara isurtzen dute eta kontrol sistema  dute horretarako. Kontzientziazio   kanpainei   buruz   azaldu  aurten   ere   egingo   dugula   uraren  inguruan. Bukatzeko,  isuna   eta   bonifikazioak  proposatu   dituzue.   Zaborrak   uretara  botatzen  norbait ikusiz gero, isuna jarriko diogula agintzen dizuet.  Baita ur gehiago  erabiltzeagatik gehiago ordaintzeko ideia aztertzeko ere. Proposamen   guztiak   aurrera   eramatea   ez   da   erraza,   baina,   saiatuko   gara  pixkanaka guztiak gauzatzen. Zuekin berriro elkartzeko egunaren zain, agur.

Asier Aranbarri Urzelai Azkoitiko Alkatea

Profile for OLATZ ZABALETA

ALKATEAREN ERANTZUNA 2008  

alkatearen erantzuna 2008 EA 21

ALKATEAREN ERANTZUNA 2008  

alkatearen erantzuna 2008 EA 21

Profile for olatis