Page 1

Eskolako Agenda 21 20720 AZKOITIA Azkoitian, 2007ko urriaren 24 Kaixo guztioi: Aldez   aurretik   eskerrak   eman   nahi   nizkizueke   egin   duzuen   lanarengatik   eta  kontsumoa murriztuz hondakin solidoak gutxitzeko   egin dituzuen ekarpenengatik. Ez  da lehen ikasturtea gai bera landu duzuena eta honek gure ingurumenean duen eraginaz  ohartarazi   gaituzuela   zalantzarik   ez   izan.   Berandu   erantzuteagatik   ere   barkamena  eskatzen dizkizuet. Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren,  ondorengoa adierazi nahi dizuet: Egindako lana  oso interesgarria iruditu zait, arlo desberdinak aztertu dituzuelako eta  proposamenak egiteaz gain konpromisoak hartu eta hausnarketak egin dituzuelako.  Egindako proposamenak bost ataletan banatu dituzue eta hauek azaltzen saiatuko naiz: Edukiontzien inguruan  egiten duzuen azterketa eta eskaera interesagarria da  baina ez da erraza konponbidea aurkitzea.  Alde Zaharrean edukiontzien kokapena ez  da erraza eta arrazoi nagusia honako hau da:kaleak estuak dira eta bilketa egiten duen  kamioia ez da  edozein lekutik pasatzen. Saiatzen ari gara konponbide bat bilatzen. Edukiontziak  zulo handiagoa  edukitzea eskatzen duzue baina honek ere badu  bere alde txarra: zulo handia badute jende askok zaborra (batez ere kartoia) ondo tolestu  gabe   sartzen   du   eta   edukiontzia   segituan   betetzen   da.   Honen   ondorio   bat   zaborra  edukiontziaren kanpoan egotea da.   Zakarrontziak garbi eta txukun  egoteko maizago garbitzeko eskaera luzatzen  duzue eta aztertuko dugunaren hitza ematen dizuegu. Hondatutako  edukiontziak berritu  aurretik hauek konpontzen saiatzen gara eta  bere bizitza luzatzen.  Honek suposatzen du batzuetan  itxura zatarra izatea.  Aldatzen  ditugunak konpondu ezin direnak izaten dira.Kontuan izan edukiontzi bakoitza 600 €  inguru balio duela. Pilen edukiontziak aurten aurreikusten dugu ugaritzea eta arroparenak ugaritu  dira   azken   hilabete   hauetan.   Hauen   kudeaketa   daraman   enpresaren   iritziz   nahikoak  daude Azkoitian. Kontuan hartu behar dugu ezin dugula herria edukiontziz bete behar  eta aspektu horretan oreka bat lortu behar dugu. Herriko parkeetan edukiontzi hori txikiak jartzeko eskaera 2008an hartuko dugu  kontuan   aurtengo   aurrekontuan   ez   baitugu   horrelakorik   aurreikusita   eta   baita   ere  Floreaga ikastetxeko bidean zabor pote txikien eskaera. Arrandegietara eskutitza bidaliko dugu zaborra nola bota behar duten azalduz. 


Azkoitian badago   zerbitzu   bat   telefono   mugikorrak   eta   bateriak   jasotzeko.  Hilabeteko lehen larunbatetan plazan olioarekin batera horrelako hondakinak jasotzen  dira. Ez dugu ahaztu behar Garbigunea ere hor dagoela eta gure aldetik esfortzu txiki  bat egin behar dugula, bestela herria  edukiontziez eta zabor potez beteko dugu eta lehen  aipatu dizuedan bezala oreka bat lortu behar dugu. Baserri eremuetan edukiontziak jarrita badaude. Azkoitiko Landa auzo guztiak  hornituta   daude.   Horrek   ez   du   esan   nahi   baserri   bakoitzaren   ondoan   edukiontzi   bat  dagoenik. Puntu orokor batzuk daude eta bertara eraman behar dute zaborra bertako  baserritarrek. Herritarrak   kontzientziatzeko   kanpainen  beharra   azpimarratzen   duzue   eta  arrazoi guztiarekin. Horretan jarraitzen dugu eta egiten dituzuen eskaerak urtea amaitu  aurretik   aurrera   eramateko   asmoa   dugula   jakinarazi   nahi   dizuet.Azaroan   Kontsumoa  murrizteko eta birziklatzeko gida bat banatuko da etxe guztietan. Abenduko TXIP21eko  alean “kale garbia, kale alaia “ kanpaina eramango dugu aurrera eta mankomunitateak  gabonetako   egunen   batean   telazko   poltsak   banatuko   ditu   Azkoitiko   kaleetan   zehar.  Birziklatzeko ontziak ere urtea amaitu aurretik banatuko dira eta jakingo duzuen bezala  urtero aurrera eramaten den ekimena da hau. Urola Ibaia garbitzeko eskaera egiten duzuenez, datorren urtean aurrera eraman  behar   dugun   ekimenean   parte   hartzeko   gonbitea   luzatu   nahi   dizuet.   Badakit   kurtso  honetan   landu   behar   duzuen   gaia   urarena   dela   beraz   udaberri   aldera   egun   batean  gurasoekin eta familiaren batera ibaia garbitzeko antolatzeko asmoa dugun ekimenean  parte hartzeko eskaera luzatu nahi dizuet. Izango duzue honen berri!!!! Araudien   inguruko  eskaerak   direla   eta,   propaganda   murrizteko   aipatzen  dituzuen horiek ez daudela udalaren esku jakin behar duzue. Azkoitiko Udalak ez du  horrelakoak arautzeko eskumenik. Honekin batera hondakinen araudiaren kopia bat  bidaltzen dizuet. Merkataritzaren   inguruan  egindako   proposamenak   aztertu   eta   hauek  bideratzeko aukerak ikertuko ditugu. Hau ez da lan erraza baina saiatuko gara egiten  diren kanpainak ildo horretatik bideratzea. Egiten   dituzuen   beste   proposamenen   artean   badaude   batzuk   gauzatu   direnak,  adibidez bidegorriak ari gara egiten eta orain dela gutxi aparkaleku berriak jarri ditugu  ikastetxeetan,   airearen   kalitatea   ere   neurtzen   ari   gara   baina   emaitzak   emateko   datu  gehiago behar ditugu. Beste guztiak aztertzen joango gara pixkanaka eta ea gure aldetik datorren urtean elkar  ikusten   dugunean   etxeko   lanak   eginda   ditugun!!!   eta   bide   batez   denen   artean  ingurumena zaintzea eta hobetzea lortzen dugun.

Agur bero bat Asier Aranbarri Urzelai


Azkoitiko Alkatea               

Profile for OLATZ ZABALETA

ALKATEAREN ERANTZUNA  

2007 EA 21

ALKATEAREN ERANTZUNA  

2007 EA 21

Profile for olatis