Issuu on Google+

Eskolako Agenda 21 AZKOITIA Azkoitian, 2006ko ekainaren 19an Kaixo guztioi: Aldez   aurretik   eskerrak   eman   nahi   nizkizueke   egin   duzuen   lanarengatik   eta  kontsumoa   gutxituz   hondakinak   murrizteko   egin   dituzuen   ekarpenengatik.   Gainera,  badakigu gaia sakonki aztertu duzuela eta hondakinak dakarten arazoez ohartu zaretela. Udalean, zuek aurkeztutako lana eta egindako proposamenak aztertu ondoren,  ondorengoa adierazi nahi dizuet: Egindako lana  oso interesgarria iruditu zait, arlo desberdinak aztertu dituzuelako eta  hondakinak   sortzearen   arrazoiak   identifikatu   dituzuelako,   eguneroko   eginkizunetan  sortzen baitugu zaborra, hamaiketakoan, propagandan, erosteko moduan, ikasteko behar  dugun paperaren erabileran.... Horregatik   garrantzia   handia   du   hartu   dituzuen  konpromiso   pertsonalak  hartzeak.  Denek aurrera eramango bagenitu, hondakinen inguruan dugun arazoa erdira gutxituko  genuke.  Konpromiso   pertsonalak   hartzea   garrantzizkoa   bada   ere,   ezinbestekoa   da   Udalak  dagozkion betebeharrak betetzea eta zuek  interesgarriak diren asko proposatu dituzue.  Hauek guztiak azaltzen saiatuko naiz: ­   Hurrengo ikasturterako, patioetan edukiontzi  horiak izango dituzuela ziurtatzen  dizuet, bertan plastiko eta aluminio papera botatzeko. ­ Aurten,   berdura   plazan   argiak   aldatu   ditugu,   margotzeko   asmoa   dugu   eta   ea  pixkanaka txukuntzen dugun. ­ Berdura   plazako   ordezkariei   bertan   zenbait   ekimen   aurrera   eramateko   diru  laguntza   eman   zaie.   Adi   egon   San   Andresetan,   Gabonetan....Berdura   plazan  egongo diren sorpresekin.  ­ Ludotekak   badu   jostailuak   lagatzeko   zerbitzua.   Bertan   laga   eta   arduradunek  beharra dutenei banatzen dizkie. Hurrengo ikasturterako aztertuko dugu, tonbola  bat antolatzeko ideia. ­ Txakur kaka jasotzen ez dutenei isuna jartzeko araudia badugu Azkoitian. Idatzi  honekin batera, bidaltzen dizuet kopia bat. ­ Zaborren   igorpena   ere   badugu   eta   bertan   kale   garbiketari   buruzko   araudiak  badaude.Honen kopia bat bidaltzen dizuet ere.  ­ Lantegien arazoa konpontzea pixkanaka egin behar den lana da. Ari gara baina  emaitzak ikusteko urteak pasa behar dira.


­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­ ­

Hurrengo   urtean   aurreikusita   dago   produktu   ekologikoen   azoka   antolatzea.  Badakizue   Azkoitian,   OREKA   elkartea   dagoela   eta   produktu   ekologikoaren  inguruan lan interesgarria egiten ari dela. Aurten,   merkataritza   indartzeko   diru   laguntzak   atera   berriak   ditugu,   bertako  merkatariei zuzenduta eta merkataritza indartzeko helburuarekin. Etxera iristen den propaganda murrizteko hartu behar ditugun neurrien artean,  etxe bakoitzera “propagandarik ez “ jartzen duen pegatina bidaltzea dago.  Txiklea zakarrontzira botatzeko kanpaina, TXIP 21aren bidez egingo dugu. Garbitasun udaltzainak jartzea ez da erraza. Azkoitiko “merixuak” saiatzen dira  lan hori egiten baina zikintzen duena ikustea ez da lan erraza izaten. Iturriei botoiak jartzearen ideia aztertuko dugu eta posible den heinean aurrera  eramango dugu. Udaletxean   hasi   gara   birziklatutako   papera   erabiltzen   baina   oraindik   asko  geratzen zaigu egiteko. Pixkanaka ea lortzen dugu, langile guztiak erabiltzea. Hurrengo TXIP 21 aldizkarian, autoaren erabilera murrizteko kanpaina berezia  egingo dugu, ikastetxeei zuzendutakoa eta espero dugu zuen parte hartzea izatea. Bidegorriak egokitzeko lanak Foru Aldundiari dagokio, eta  eskaera hau berriz  luzatuko diogu. Herrian badago edukiontzi kopuru nahikoa. Hurrengo batean leku zehatz batean  falta dagoela nabaritzen baduzue esan eta aztertuko dugu. Edukiontziak hilabetean behin  garbitzen dira makina berezi batekin. Arrainaren  kasuan, arrandegikoak arraina poltsetan sartuz gero eta arratsaldeko 20:00etatik  aurrera atera ezkero, usaina  desagertuko da. Jarraitzen   dugu   Birziklaketari   buruzko   kanpainak   egiten.   Aste   gutxi   barru,  hozkailuan jartzeko imana banatuko dugu etxe guztietara. Bertan nola birziklatu  behar dugun azaltzen da. Bilgarri gutxiago erabilpena bultzatzea denen esku dago. Guk hasi behar dugu,  erosten dugunean paperean ez biltzeko eskatzen, dendetako poltsa ez hartzen eta  etxeko  gure poltsa  erabiltzen. Hori baino kanpaina hobeagorik ez dago!!! Agintariak ari dira zabortegia betetzen denerako alternatibak aztertzen. Gaia oso  konplexua da eta adituak buru belarri ari dira gai hori aztertzen. Propaganda jartzeko panelak eta totemak jarrita daude. Ikastolako   patioko   iturriak   aldatzeko   eskaera   kontuan   hartuko   dugu,   hauek  ikustera joango gara eta ea konpontzerik badaude aztertuko dugu aldatu aurretik. Herriko tuberiak oso ur gutxi galtzen dutela ziurtatzen dizuet, hala eta guztiz ere  urtero berrikusten dira eta beharrezkoak diren hobekuntzak egiten dira. Aurten ATTOLAn 70 pago landatu ditugu zuhaitz egunean eta Loiolako bidean  30 ezki. Garraio publikoa aztertzen eta irtenbideak aurkitzeko, eskualdeko mugikortasun  plana idazten ari dira. 

Guk,   gure   aldetik   eta   zuen   laguntzarekin,   hondakinak   murrizteko   ekimenak   aurrera  eramaten jarraituko dugu, etorkizunean kalitatezko ingurua ziurtatu nahi dugulako. Agur bero bat,


Asier Aranbarri Urzelai Azkoitiko Alkatea                   


ALKATEAREN ERANTZUNA