Page 1

2011. abendua

8. alea

1. BERRIAK Hilabetekaria bihilabetekaria bihurtzen da

ALE HONETAN:

Aurreko aleekin batera inkesta bat bidali genizuen buletin honi buruzko zuen iradokizunak jasotzeko. Hainbat ekarpen jaso genuen eta horren ondorioz, hemendik aurrera buletina bi hilabetean behin jasoko duzue. Ulertzen dugu eskoletan informazio asko jasotzen duzuela eta batzutan ez duzuela astirik hori guztia bereganatzeko. Beraz, 9. alea 2012.ko otsailean jasoko duzue.

U4 energy. Europear lehiaketa eraginkortasun energetikoaz ikastetxeetan

1

Berriak

2

Prestakuntza

3

Eskolako Agenda 21

4

Tokiko Agenda 21

5

IRAES 21

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

Europako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztiak gonbidatuta daude lehiaketa honetan parte hartzera. Parte hartuz, eskolek, energia aurrezteko bere ideiak azaldu behar dituzte sariak irabazi ahal izateko. U4energy lehiaketaren lehen fasea inauguratu zen ofizialki 2010eko irailean. Bigarren deialdia orain zabaldu da, Zuen proposamenak bidali ditzakezue 2012ko maiatzera arte.

Join the U4energy competition!

Informazio gehiago

Hiru mila boluntario “Garbitu dezagun mundua� kanpainan 63 hektarea lur berreskuratu dira eta bi tona hondakin batu, eta horietatik %60 birziklatu da.

Euskal Autonomia Erkidegoko ia hiru mila boluntariok parte hartu dute irailaren 16tik azaroaren 16ra Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Ingurugelarekin eta Unesco Etxearekin lankidetzan sustatutako "Garbitu dezagun mundua" kanpainan. "Gure ingurunea, gure planeta, gure erantzukizuna" zaintzea izan da helburua. Boluntarioek 50 jarduera baino gehiago egin dituzte, alegia, hondakinak batu, birziklatu eta lehengoratzea, bertoko basoak artatu eta lehengoratzea, baratzeak eta lorategiak egokitzea, mugikortasun jasangarrirako ekintzak, sentsibilizazio eta informazioa eta abar. Guztira, 63 hektarea lur berreskuratu dira eta bi tona hondakin batu, eta horietatik %60 birziklatu da. Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak azpimarratu duenez, "kanpaina mota horrek erakusten du euskal jendartea guztiz dagoela konprometituta ingurumenaren babes eta zaintzarekin". Gehiago


Eskola baratza hitzarmenak Gipuzkoako Goierrin eta Tolosaldean Gipuzkoako Goierri eskualdeko GOIMEN eta Tolosaldeko TOLOMENDI Landa Garapeneko Elkarteek, INGURUGELArekin elkarlanean, eskola baratza programa martxan jarri dute, urtero, eskualdean eskola baratzak sortzen joan ahala, hauen garapen egokia bermatzeari begira. Programa horren bidez, eskola baratzak garatzea bultzatu nahi da, haurrek baratza baten prozesu bizia ezagutu eta praktikatu dezaten eta honi lotuta elikadura osasuntsua, ingurumenaren babesa eta nekazaritzaren garapenari buruzko kontzientzia jorra dezaten. Horretarako GOIMEN eta TOLOMENDI elkarteek eta ikastetxeek hitzarmen bat sinatu zuten azaroaren 24an, eta horren arabera, bi elkarte horiek gastuen %65a finantzatuko dute eta aholkularitza eskeiniko diete. INGURUGELAk aholkukaritza pedagogikoa emango du eta ikastetxeak besteak beste, eskola baratzaren programa curriculumean txertatu eta ekologikoki bideratzera konprometitu dira. Tolosaldea

Diario Vasco

Bideoa

Intsektu-espezie endemiko berria aurkitu da Euskal Herriko Unibertsitatetik Zientzia Biologikoetan doktorea eta Ingurugelako kide ohia den Pablo Bahillo de la Puebla eta ambientologoa eta Ekologistak Martxan erakundeko kidea den José Ignacio López-Colón ikertzaile eta entomologoek, intsektu-espezie endemiko berri bat aurkitu dute Murtzia eta Gaztela-Mantxa arteko mugan, Opilo lencinai izen zientifikoa jarri diotelarik. Espezie berria Heteropterus aldizkari zientifikoan argitaratu da, Gipuzkoako Entomologia Elkartearen argitalpena. Aldizkari honen kudeaketa, bai Euskal Herrian bai Estatuan ere ikerketa zientifiko entomologikoen sustapen eta zabalkundean oso paper garrantzitsua duten euskal naturalisten esku dago. Opilo lencinai deituriko espeziea gakoetako bat izan daiteke arboletako hondakinen biozenosian, beraiek duten egurra humusa bihurtze prozesuan alegia, eta, agian, kakalardo egur-zulatzaileen aurkako borroka biologikorako baliabidea. Gehiago

Mundo animal y vegetal

Heteropterus

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea

AlhóndigaBilbaok bat egin du azaroaren 19tik 27ra ospatu zen "Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea" egitasmoarekin. Proiektu honen helburuetako bat biztanle europarrek dituzten kontsumoko eta ekoizpeneko eguneroko ohiturak aldatzea da. Horretarako, “Hondakin programa” antolatu zuten, guztiei zuzenduriko diziplina anitzeko programa (tailerrak, hitzaldiak, musika, antzerkia, trukerako eta topaketarako leku bat…), eta, horrekin, gure bizimoduak sortutako zaborra (materiala zein ez-materiala) berrerabiltzeko hainbat modu ezagutu eta ingurumena errespetatzen dituzten jarrerak eskaini nahi zuten. Gisa horretan, ezagutza eta esperimentazio partekatuko espazioa izan, sortzaile ezberdinek berbaldi eta diziplina ezberdinetan paralelismoak erakuts diezazkiguten eta sorkuntza kulturalean iraunkortasunari buruzko galderak planteatzeko aukera ireki zen. Garatutako aktibitateei buruzko loturak: www.zaramari.com http://trucarec.wordpress.com http://tunipanea.wordpress.com/ http://www.kolorebitxia.com/ http://www.amaste.com/ http://www.alhondigabilbao.com/programacion/hondakin

2

2


Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren ikastaroa: Hegazti negutarrak salburuan Vitoria-Gasteizko IGI-k Salburuako hezeguneko hegazti negutarrei buruzko ikastaroa antolatu du. 2012.ko urtarrilaren 21ean egingo dute, goizeko 10 eta 14 bitarteko orduetan. Salburuak balio ekologiko handia du hegaztien faunari begiratuta. Ildo horretan nabarmentzekoak dira bertako aintzira batzuetan ikusten diren uretako hegazti negutarrak. Garai honetan ahateak ikusi ohi dira, hala nola, ipar-ahatea eta buztanluzea, antzara hankagorrizka, txistulari europarra, mokozabala, basahatea,, zertzeta arrunta, murgilari europarra, etab. Era berean maiz ikusten dira kopetazuriak, murgil handiak, txiliporta txikiak, kaio mokogorriak, kaio hankahoriak, koartza hauskarak eta koartzatxo txikiak. Zonaldeko paisaien edertasuna ikusgarria da. Bertan bat egiten dute urak, sastrakadiak, aintzira-landarediak edota harizti-irlak, eta ondorioz, basoko hegaztien komunitatea askotarikoa da. Gehiago

2. PRESTAKUNTZA GARATU ON-LINE EKITATEA ETA ESKOLAKO AGENDA 21 ikastaroan plazak libre GARATUko “Ekitatea eta Eskolako Agenda 21” 436 on-lineko ikastaroan plazak badira oraindik. Ikastaroa urtarrilean hasiko da eta oraindik interesa baduzue aukera duzue izena emateko. Prozedura oso erraza da, atxikitutako artxiboa, datu pertsonalekin, sinadura eta ikastaroaren kodea eta izenburuarekin bete eta helbide honetara bidali: e-huesa@ej-gv.es

Zalantzak argitzeko, telefonoz ere dei dezakezue Legazpiko INGURUGELAra, 943-731697 telefonora. Fitxa

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Txorimaloa edo Txoripapaue Natxitxu-Eako Haizeder eskolan Alde batetik Txoripapaue ortua proiektuarekin lotu genuen eta bestetik hemengo ortuetan txoripapaue daude. Egun baten herrira joan eta ikusi egin genuen (ume baten etxean ere bai) hortik galdera “Zergaitik guk ez dugu bat egiten?” Erantzuna aho batez: BAII!!!!! Eta nolakoa ez hurrengo galdera: ZELAN? eta hurrengoa ZERTARAKO? Zelan egin eztabaidatu ondoren; lastoarekin, erropa zaharrekin, txapelarekin, ea. heldu ginen, guk bultzatuta, daukagun materialak aprobetxtu behar dugula, eta plastikozko botilekin egitea adostu genuen. Bidoi handia atxitxe arrantzale batek ekarri zuen eskolara, tapoiak eta botilak ikasleak eta irakasleak. Hurrengo arazoa nola enkajau botilak izan zen eta ikasleak laster esan zuten (ihaztik ezagututa zeukaten material "Zello ULMA"-zello zabala) proba batzuk egin eta burutu. Azken tokeak silikonarekin eginda daude. AMAIERA: ortuan jarri eta ondoko argazkian ikus dezakezue. Ikasleek: 2,3,4 eta 5 urte dituzte. Berri honen egileekin kontakturako: haizeder.natxitu@gmail.com

3

3


Etxebarriko, Derioko eta Sopelako Udal Foroak prestatzen Urtero egiten den bezala, Sopelako, Derioko eta Etxebarriko Eskolako Agenda 21eko ordezkariak, euren Udal eta Mankomunitateko arduradunekin batzartu dira ikasturteko helburuak ondo zehazteko, eta aurreko urteko proposamenak gogoratu eta birpasatzeko. Orain sei urte hasi ziren Derioko ikasleak Eskolako Agenda 21 programan, eta Alkateak, Lander Aiarza, eta Mankomunitateko gerenteak, Jon Iñaki Zarraga, herria eta Txorierri ingurua hobetzeko egiten duten lan handia eskertu zieten. Bestalde Sopelan, Saioa Villanueva Alkateak eta Naiara Gaya Uribe Kostako teknikariak, ikastetxeek Eskolako Agenda 21 sendotzeko diharduten esfortzua gogoratu zuen, udalerri jasangarriagoa lortzeko bidea baita. Etxebarrin 2010-11 ikasturteko Udal Foroan Udalari eginiko eta Bioaniztasunarekin erlazionaturiko proposamenak gogoratu ziren batzarrean. Loren Oliva Santamaríak (Etxebarriko Alkatea) eta Miguel Ángel Herrerok (Alkateordea - Hirigintza eta Ingurumen Saila) orokorrean proposamenak oso interesgarriak direla onartu zuten.

Gabonetako argiztapen solidarioa Ortuellan Pasa den azaroaren 19an Ortuellako Udal Foroa bildu zen. Bertan herriko ikastetxeetako 30 neska-mutiko, alkatea eta zinegotziak egon ziren. Otxartaga, San Felix Cantalicio eta Marcelino Ugalde ikastetxeek kontsumo gaia landu dute Eskolako Agenda 21 proiektuan ikasturtean zehar. Udal foroan gazteek agintariei kontsumo arduratsua lortzeko hainbat proposamen azaldu zieten. Besteak beste, gabonetako argiztapena mahai gainean agertu zen eta zera proposatu zuten, argiztapen berezi hori murriztea eta aurreztutako dirua herriko familia behartsuen artean banatzea. Esan eta egin, agintariek proposamena begi onez onartu dute eta 9.000 € inguru banatuko dute herriko familia batzuren artean. ZORIONAK guztie !!! Deia

2011ko gazteriaren saria Axular Lizeoari Pirinioetako Lan Komunitateak (CTP) Axular Lizeoak eta Thèzako (Langedoc-Rousillon) Federico García Lorca ikastetxeak aurkeztutako ingurumen-proiektuari 2011ko gazteriaren saria eman dio. "Rousillonetik Euskal Herrira: garapen jasangarriaren bideetan zehar" izenburuko proiektuari esker, Pirinioen bi aldetako ikasleek, katalanek zein euskaldunek, aukera izango dute beraien herrialdeetako ingurumen-errealitateei buruz ikasketa eta hausnarketa egiteko. Ikasturte osoan zehar Ikasgela Birtualaren bidez hainbat gai jorratuko dituzte. Moodle plataforma erabiliz ikasgela birtual bat antolatu da non pririnio bi aldetako 65 ikasle eta 10 irakasle matrikulatuta dauden. Aldi berean, bi herrialdeak bisitatuko dituzte garapen jasangarriaz lanean diharduten erakunde eta enpresekin harremanetan jarri, historia, gizartea eta kultura ezagutu eta hizkuntzak ere praktikatzearren. Axular Lizeoa

Diario de Noticias

4

4


Eskolako Agenda 21 prentsan isladatuta Udaletxeek Eskolako Agenda 21eko gazteen jasangarritasunaren aldeko proposamenei erantzunez Gipuzkoako hainbat adibide: Lezo

Hondarribia

Errenteria

Ingurugela-Legazpiko gure lankideari egindako alkarrizketa: Joxan Auzmendi

4. TOKIKO AGENDA 21

Teilatu biziak "Teilatu biziak" Laura Barragués Cruz, Felipe Blanco Núñez eta Judith Bilbao Rodríguez bilbotarren idea, proiektu desberdina eta berritzailea izateaz gain, ingurumen hezkuntzarako baliabide interesgarria da. Proiektua, Eskolako Agenda 21ean sartzen da eta hiriko ikastetxeen tailatu laua “teilatu bizia” bihurtzean datza, ez solasgunea bakarrik, ikasgunea baizik hiri ortua jarriz. Horrela ikastetxeak ingurumen-hezkuntzako programa bat burutu dezake landareen hazkuntzan oinarrituta, umeek elikagaiak lurretik hazten direla uler dezakete eta horren ondorioz berarekiko izan behar duten errespetua eta zaintza jarrerak garatu. Alde batetik bertako espezien landaketa bultzatuko da, horrela umeen inguruan hazten diren landareak hurbiletik ezagutuko dituzte. Bestetik, konposta egiteko sistema jarriko da eskolako jantokiko eta ikasle eta langileen etxeetako hondakin organikoak birziklatuko dira. Gainera, laboreak ureztatzeko euri-ura biltzeko sistema jarriko da ere. Ideia honek 18.000 euroko saria jaso du, Foretica eta Astrazenecak, ideas4all-en laguntzaz, antolatutako Big Bang Challenge 2011 lehiaketan, eta beraren helburua hirietan erabiligabe dauden eraikinen teilatu lauei irteera bat ematea da, gune berde-biziak eraikiz, hiri baratzak instalatuz,baita ere jardinak. Proiektua

Dossierra

Saria

Saria

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

IRAES 21 sarea martxan dago jadanik. Bere blog honetan, http://iraes21.blogspot.com/, ekarpen batzuk agertzen ari dira: sareko ikastetxeetako praktika onak, zelan zabaltzen ari den IKASLEEN DEIA eta Brasileko ARDUREN GUTUNA, eta interesatuak izena ematen ari dira estatuko Confint delakoan parte hartzeko etab. Ikasleek ere gogoz hasi beraien blogean, http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/ , berain harrera-mezuak jartzen eta ikastetxeko eko-argazkiak igotzen. Pixkanaka pixkanaka indarra hartzen.

5

5


Estatuko CONFINT Gasteizen: 2012.ko urtarrilaren 26 eta 27an Estatuko Gazteen Confint: Zain dezagun Planeta izeneko konferentzia Vitoria-Gasteizen ospatuko da, 2012ko urtarrilaren 26tik 27ra, Estatuko DBHko 120 neska eta mutilek parte hartuko dutelarik. Helmugak beste leku batzuetan ipinita egongo dira: 2012ko maiatzaren 14tik 15era, Bruselan, Europako Legebiltzarrean ospatuko da Europako Gazteen Konferentzian, eta Rio + 20 Gailurrean, non Europako gazteen ordezkaritza bat egongo da, Rio de Janeiron 2012ko ekainaren 4tik 6ra. Eskola eta komunitate jasangarriak: 2012rantz, Rioko Gailurra: gazteen konpromisoa tokiko jasangarritasunarekiko lemapean komunitate ezberdinetako ordezkariek egindako lana aurkeztuko dute eta Estatuko zein Europako agintarien aurrean tokiko eta mundu mailako ingurumen arazoei buruzko beraien mezua aurkeztuko dute. Gehiago

6. BALIABIDEAK

Sus Tenere. Sostenibilidad vs. Mercado Y TecnologĂ­a. Ed. Bubok Bilboko Ingurugelako gure lankidea den Jose Manu GutiĂŠrrez Bastidak argitaratu berri duen lana, ea merkatu libreak eta teknologiak gure planetak pairatzen duen ingurumenkrisia gainditzeko gai izango diren galderari erantzuten saiatzen da. Dokumentuak lau fasetan, gizakiaren sorreratik XXI. mendearen hasiera arte, iraunkortasunarekiko prozesuak adierazi nahi ditu, eta azkenik iraunkortasunaren aldeko apustu garbia egiten du. Lan honek, gai honi buruz gizarteak dituen pentsamenduen konplexutasuna biltzen eta laburtzen ditu. Azken izkribuak pentsamendu horiek egituratu, erlazionatu, oinarritu eta laguntzen ditu aditu askoren arrazoibideekin. Ezaugarri hirukoitza du lan honek, hedatzailea, sozio-kritikoa eta hausnarketa-ekintza prozesuaren bultzatzailea. Liburuaren aurkezpena Bilboko Ingurugelako egoitzan egin zen pasa den abenduaren 14an eta agerpena, azalpena eta ondoko eztabaida egile berak bideratu zuen eta partehartzaile interesatu asko egon ziren. Liburua e-book (dohain) eta papera formatoan eskura daiteke: Liburua

Egilearen Bloga

Full Signal dokumentala Sakelako telefonoen antenen kokapenen inguruko auziaz dihardu 60 minutuko dokumental honek. 2010. urtekoa, hamar herrialdetan filmatuta dago. Ingelesez dagoen arren gazteleraz azpititulatuta dago.

6

6


Hitzetatik ekintzetara Gipuzkoako Kutxaren Gizarte Ekintzak sustaturiko Ekoguneko Gazte Ekoliderrak liburu berria kaleratu du, Hitzetatik Ekintzetara: Jardunbide jasangarrien gida, Gazte Ekoliderrak proiektuko partaideek egina. Bertan Ingurumen arloko jardunbide egokiak (praktika onak) biltzen dira, sei ataletan banatuak: • Landa garapena • Hezkuntza • Energia • Mugikortasuna eta hirigintza • Kontsumoa, • Eremu Soziala Denetariko gaiak biltzen dira: Debagoienan Bagara egiten ari den lana, Mare Urdina egitasmoa, Atez ateko zabor bilketa, zizare bidezko ur araztea, bidegorri sarea, Zeraingo paisaia kulturala... Euskal Herrikoak dira adibiderik gehienak, baina badira kanpoko adibideak ere tartean. Testu osoa

“Cambiar las gafas para mirar el mundo. Una nueva cultura de la sostenibilidad” liburua Liburu honek kontzeptu batzuei eta ezinbesteko aspektuei buruzko ikusteko moduei heltzen dizkio, besteak beste, energia, teknologia, informazioa, errealitate birtuala, ekonomia, mugikortasuna, hazkundea, gizakiaren beharrak, emakumeen lana, hezkuntza,… berrikusita izan behar direla eta, are gehiago, irauliak. Baita ere, begiratzeko modu alternatiboak proposatzen ditu, jasangarritasunaren kultura eta gizartejustiziaren ikuspuntutik hain zuzen.

Udalsarea 21 Lan-koadernoa 12. zkia: Klima-Aldaketara egokitzeko UdalProgramak egiteko gidaliburua Gaur egun, gizateriaren erronka global handienetakotzat jotzen da klima-aldaketa. Erronka horri aurre egiteko, beharrezkoa da, alde batetik, arintze-lan bat egitea; hau da, lurraren berotzearen inpaktua eta iraupena eragiten duten berotegi-efektuko gasen (BEG) emisioa murriztea. Baina, BEGak emititzen direnean, haien eragina ez da berehala agertzen sistema atmosferikoan; hori dela eta, gaur bertan emisioak guztiz desagertuko balira ere, klimak berotzen jarraituko luke. Beraz, beharrezkoa da, halaber, klima aldaketarako egokitze-lana. Egokitzea klima aldaketara prestatzean datza; horretarako, eragin negatiboak murrizteko neurriak hartu, eta sortzen dituen aukerak ahalik eta gehien aprobetxatu behar dira. Testu osoa

Paperaren bidaia web gunea Asociación Española de Recuperadores de Papel y Cartón, REPACAR-ek, Ministerio de Medio Ambiente, y Medio Rural y Marino-ren dirulaguntzaz, garapen jasangarriaren konpromisuan, sentsibilizazio eta hezkuntzarako baliabide hau aurkezten dute paper eta kartoiaren kudeaketa egokia sustatzeko xedearekin. Material hau oso hedatuta dago ikasle eta nerabezaroen artean. Paperaren bidaia

7

7


Bizkaiko Foru Aldundiak erakustokiak banatu ditu Jasangarritasunerako Ekipamenduen Gidarekin Erakustoki horretan ekipamenduen informazio zehatza agertzen da. Ekipamenduen Gidak Bizkaiko hainbat baliabide biltzen ditu, betiere ingurumen hezkuntzarekin eta, oro har, iraunkortasunaren ikaskuntzarekin lotuak. Baliabide hau osatuz joango da ekipamendu berriak prestatu ahala, eta iraunkortasunaren hezkuntzarako arlo berriak lantzen dituzten beste zentro batzuekin. Gaur egun, 7 eratako ekipamenduek osatzen dute Agenda:

• • • • • • •

Ingurumen Interpretaziorako Zentroak. Iraunkortasunaren Hezkuntzarako Ikasgelak. Baserri Eskolak. Parke Geologikoak eta Botanikoak. Historia eta Etnografia Erakusketa Zentroak. Dokumentazio Zentroak eta Baliabideak. Mugikortasun Iraunkorrerako Ikasgelak.

Gehiago

7. IHITZA ALDIZKARIA Zbk. 36

Aztarna ekologikoa

Gaia Zabaltzen Aztarna ekologikoa. Iñaki Arto Olaizola Hona hemen "aztarna ekologikoaren" definizioa: "Bizi-maila jakin bat duen populazio jakin batek behar dituen baliabideak ekoizteko eta sortutako hondakinak asimilatzeko behar den lurralde-azalera ekologikoki produktiboa, nonahi dagoela ere azalera hori".

Iñaki Arto Olaizola Joint Research Centre (Europako Batzordea) eta EHUko Ekonomia Ekologikoa eta Ekologia Politikoa Ikerketa Taldeko (EKOPOL) kidea. Institute for Prospective Technological Studies erakundeko ikertzailea. Artikulu osoa

Artikulu honetan garatzen diren kontzeptuak etapaka lantzeko materialak eskuragarri dituzue IHITZAren “Ekin eta Ekin” atalean. Ekin eta Ekin

Gogoratu hurrengo alea neguan argitaratuko da “Ibaiak” gaiaren inguruan. Ekarpenak egin ditzakezue.

INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

8

8


Zorionak eta  urte berri on!!!!

9

9

ingurgela8  

8.alea 2012