Page 1

2011. urria

7. alea

1. BERRIAK Jasangarritasunaren aldeko emakumeak

ALE HONETAN:

Emakume zientzialarien nazioarteko urtean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailek, EMAKUNDErekin batera, planetaren jasangarritasunaren aldeko hainbat emakume – zientzialariak, ingurumeneko adituak, soziologoak edo pedagogoak – egin duten lana azpimarratu nahi dugu. Horretarako, EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat zuzenduriko idazlan lehiaketa proposatzen dugu. Gehiago

1

Berriak

2

Prestakuntza

3

Eskolako Agenda 21

4

Tokiko Agenda 21

5

IRAES 21

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

GARBITU DEZAGUN MUNDUA!, EUSKADI 2011 Irailaren 16tik azaroaren 16ra Euskadik munduko 120 herri baino gehiagoko 35 milioi bolondresekin batera lan egingo du urtero ospatzen den “Mundua garbitzera” kanpainan. PNUMAren tartekaria den Unesco Etxearen bitartez, partehartzaileei ingurumenaren alde egindako ekintza bat aukera dezaten eskatzen zaie eta horren berri http://www.garbitudezagunmundua.org/eu webgunera bidaltzea. Ekintzak modu askotarikoak izan daitezke, hala nola: • Guneen garbiketa. • Baliabideen berziklapena eta berreskurapena (Adb: elkar-trukaketako merkatuak, jostailuen tailerrak, paper birziklatuaren tailerra,…) • Ura eta energia kontsumo jasangarria (Adb: kontsumo gutxiko bonbilak, lehio eta ateen isolamendua, urdifusoreak,…) • Lorategi eta ortuen egokitzapena. • Muhgikortasun jasangarriaren aldeko ekintzak: (Adb: eskolara ibiltzen, txirrindulaz edo patinez; kotxerik gabeko eguna,…). • Ingurumen sentsibilizazio eta informazioa (Adb: txoko berdea,…). Parte-hartzaileen ekarpenak Ingurumen Bolondresaren Mundu Egunean, abenduaren 5ean, aditzera emango dira.

ATARIAren udazkeneko agenda Agenda horrek biodibertsitatea ezagutu eta horretaz gozatzeko jarduera eta ekimen sorta batean parte hartzeko aukera emango digu. Eta, horrez gain, natura-ingurunea ikertzeko proiektuetan erabilitako teknika zientifikoetan sakontzen eta aurrera egiten ere lagunduko digu. Bioestatistikan aplikatzeko ikastaroak, harraparien mudaereduak ezagutzeko teknikak, otsoari buruzko mahai-ingurua, marruaren inguruko natura-ekitaldiak… lerro labur horien bidez ezagutarazi nahi dizkiguten adibide batzuk baino ez dira. Agenda osoa

Birding Euskadi


Haziak eta fruituak biltzea Sagarrak Ekologista Taldearekin Dagoeneko udazkenean gaude eta horrekin batera iritsi da basoko fruitu asko heltzeko eta biltzeko garaia. Sagarrak taldearentzat eta Ingurumeneko Boluntario Sarearentzat lan handiko garaia da: haziak biltzeko unea da Iruaretzetako haztegian (Basozelai) ereiteko, eta ondoren hazi horietatik gure basoak birsortzeko eta basoberritzeko erabiliko ditugun zuhaitzak jaioko dira gero. Hazi bila Malmasingo larreetara joateko bi data programatu ditugu: · Egunak: Urriaren 1a eta 29a, larunbatetan. · Ordua: goizeko 9:30ean · Tokia: Basozelaiko Gizarte Etxeko sarrerako atean (Basauri) Gehiago

Sagarrak Ekologista Taldea

Gasteizko Mendien babesa Eusko Jaurlaritzak 2012. urtean Gasteizko Mendiak babesteko aurrerapenak egongo direla berretsi du. Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gogoratzen du sailburuaren Aginte batek inguru hau babesten duela. Aurreikuspenaren araberan Baliabideen Antolamenduko Plana aurtengo amaiera eta datorren urtearen hasiera artean bukatuko da. Gehiago

Etxe berdeak Nerbioi-Ibaizabal eskualdean Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabalek “Etxe Berdeak” proiektua jarri du martxan, Klima aldaketa geldiarazteko erronkan eskualdeko etxeen inplikazioa bilatzen duen ingurumen-hezkuntza programa. Izena ematen duten etxeek, lan- jardunalditan hartuko dute parte, beraien ongizatea gutxitu gabe, programaren helburuak lortzeko lagungarriak diren neurri errazak ikasi eta partekatzeko. Gainera, sorta ekologiko bat jaso eta asistentzia tekniko baten laguntza iraunkorra izango dute, erronka lortzeko baliagarria izango zaiena. Gehiago

Ermuako ikastetxeak Azterkosta kanpainan Ermuako 170 ikasle baino gehiagok parte hartu dute aurtengo Azterkosta kanpainan. Pasa den urriaren 11an ikasleak eta irakasleak trenez abiatu ziren Debara kostaldea aztertzeko (kontutan izan behar da herri hau Ermuak itsasora duen ate naturala dela). Deban egindako landa lanaren bidez, ikasleek animalia eta landareak identifikatzeaz gain, kostaldean ekosistema bizia eta kontserbazioaren aldetik egokia dugula frogatu dute. Jarduera oso arrakastatsua izan zen udalerriko ikastetxe guztietako partaideak egon baitziren eta eguraldiak lagundu zuelako. El Correo

Udala

2

2


2. PRESTAKUNTZA

Ingurugelaren Garatu ikastaroak on-line Datorren azaroaren 9an, Ingurugelak Garatu planaren barruan bere bigarren formazio txandari hasiera emango dio. Egun horretan ingurumen hezkuntzako on-lineko formazio 3 ikastaroak martxan jartzen dira. Ikastaro hauek bai Agenda21eko koordinatzaileentzat edo talde sustatzailearen kideentzat baita hezkuntza komunitateko beste edozein irakaslerentzat pentsaturik daude. Bere xedea jasangarritasuna eta ingurumen hezkuntzako kultura zabaltzea da. ¾ Eskolako Agenda 21eko koordinazioa (azaroaren 9an). ¾ Eskolako Agenda 21eko sarrera (azaroan). ¾ Ura eta Eskolako Agenda 21 (azaroan). Gehiago

MINTEGIA: Hirietan Haurren Mugikortasunari Proiektuak. Eskolako Bidearen IV. Topaketak

buruzko

Hezkuntza

Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako udalak, CENEAM (Cento Nacional de Educación Ambiental) elkartearen laguntzarekin, hirietan haurren mugikortasun autonomoa hobetzeko lanean ari direnen arteko topaketa eta esperientzia trukaketa bultzatu nahi dute jardunaldi honen bitartez. Mintegiaren helburuak: 1.

Haurren hiri barruko mugikortasun programetan murgilduta dauden udal ordezkari eta teknikarien, ikastetxeen eta GKE-en arteko topaketa sustatzea, esperientzien, metodologien, baliabideen eta jardun onen elkartrukaketa errazteko.

2.

Elkarrekiko ikaskuntza, elkarlana edota indarren koordinazioa bultzatu, esperientzia eta lan-eredu ezberdinen analisietatik abiatuz, baita eskolako bideen programen garapenean sortzen diren eragozpenen inguruan eztabaidatzea eta identifikatzea.

Cristina Enea Fundazioaren egoitzan izango da urriaren 27an, ostegunean.

Izen emateak: 943 45 35 26 / cristinaenea@donostia.org

Cristina Enea

Eskualdeko prestakuntza Gipuzkoako hainbat herri edo zonaldetan, Eskolako Agenda 21eko gaiari buruzko prestakuntza saioak antolatu dira, adituen laguntzarekin: • • • • •

2 ordukoak, hala nola “Mugikortasuna edo/eta Eskolara oinez” Debabarrenan, Bergaran, Hondarribian eta Oiñatin. 2 ordukoak ere “Ikastetxeetako erosketa berdea” Donostian eta Debabarrenan. 8 ordukoak “Elikadura Jasangarria”ri buruz Urola Garaian eta LeintzDebagoienan. “Biodibertsitatea”ri buruz 8 orduko ikastaroak Goierrin, Urola Kostan, Buruntzaldea Andoain-Urnieta Lasarte-Hernani-Usurbil eta Irunen. Laster INMA proiektua ( haurtzaroa eta ingurumena) ezagutzera emango da Debabarrenan eta Begara-Oinati zonaldean.

3

3


AZTERKOSTA 2011 irteera: “Pakea Bizkaia” (Getxo) Irakasle eta talde buru mordoa bildu zen Getxoko Bela Eskolan irailaren 30ean eta urriaren 1ean. AZTERKOSTA laginketarako materialak hartu eta nola erabiltzen diren ikusteaz aparte, aurten “Pakea Bizkaia” programa ezagutu zuten. Kanpainari buruzko errepaso txiki baten ondoren, Andrea Ruizek, Pakea Bizkaiko tripulatzailea, bertan garatzen duten hezkuntza programa zertan datzan azaldu zuen. Itsasontziarekin egindako bidaiak ikasle gazteenei zuzendutako erreportaiak ikusi ondoren, ontzia bisitatzeko aukera paregabea izan genuen. Aipatzekoa da larunbatean izandako bisita, Unai Basurkorena hain zuzen ere, Pakea Bizkaia barkuaren kapitaina. Kafetxoa hartu ondoren, behin indarrak berreskuratuta, Ereaga hondartzan laginketarako materialak nola erabili behar diren azaldu zen. Horretarako uraren analisia burutu genuen, biodibertsitatea eta gizakiaren eraginaren azterketarekin batera. Gehiago

5. errekonozimendurako formakuntza saioak “Eskola Jasangarrien” 5. Errekonozimenduaren bilerak eta ikastetxeetako jarduerak aurrera doaz. Ikastetxeek autoebaluazioa egiten hasiak dira eta horretan laguntzeko, prestakuntza saioak antolatu ditu Ingurugelak. Lehenengoa, Eibarko Armeria eskolan egin zen urriaren 7an, 40 bat lagun gerturatu zirelarik eta bigarrena leku berean urriaren 21ean egingo da.

3. ESKOLAKO AGENDA 21

EA21aren eguna Juan Orobiogoitia institutuan (Iurreta) Iurretako Juan Orobiogoitia institutuan Eskolako Agenda 21 eguna ospatu dute, hainbat ekintza antolatuaz; ikastetxe osoan klaseak moztu dira 11:00etan eta hausnarketa txiki bat egin da; ospakizunaren zergatia, ikastetxean hartutako konpromisoak gogoratuz. nola?, ba… o Antolaketa eta prozedurari dagokionez: • Orientatzaileak tutoreei egun horretan eginbeharrekoa azaldu egin die. • Sailburuen bileran informazioa zabaldu da eta… • Sailburuak saileko bileran irakasleei berdez jantzita etortzeko abisatu. • Tutoreak bere taldean abisatu egun horretan berdez jantzita etortzeko. • Irakasle arduradunei egin beharrekoa azaldu. o

… eta Eskolako Agenda 21 eguna honela garatu da; • 3. saioan (11:00etan) klaseak moztu dira eta zegokion irakasleak egunaren zergatia azaldu egin du … • ikasleen konpromisoen dekalogoa gogoratu ere eta • iradokizunen buzoia jarri dela adierazi eta zertarako den azaldu ere • ondoren EA21aren inguruko iradokizunak, proposamenak, kritikak… jasotzeko balioko duen buzoiaren inaugurazioa egin da eta . • ikasleekin patiora jaitsi • …eta bertan berdez jantzita etorri direnen argazki bat atera da

Gehiago

4. TOKIKO AGENDA 21 Gune zuria Zallan Etxetresna elektriko eta elektronikoak batzeko zerbitzua abian jarri da, Zallako erdigunean, Tokiko Agenda 21en bulegoan, kiosko ondoan, asteazkenetan goizeko 10etatik eguerdiko 13,30 arte. Gehiago

4

4


Donostiako eskola bidea: mugikortasun jasangarriago, seguruago eta osasuntsuagorako bidean Eskola bidea izeneko ekimenak, haurrak eskolara bide seguru batetik, oinez eta nagusien laguntzarik gabe joan ahal izatea sustatzea eta erraztea du helburu. Duela gutxi arte, oinez joatea arrunta zen, baina azken urteotan banaka batzuen mugitzeko modua bihurtu da. Haurrengan gero eta kalte nabarmenagoak sortzen ditu kotxez edo autobusez mugitzeko erak: ingurua ezagutzeko zailtasuna, beren kabuz hanhemenka ibiltzeko arazoak, egon zalekeria, kalean beste umeekin ez egotea eta abar. Aldaketa hori, gainera, gure errepideetako zirkulazioaren areagotzea eragin duen beste kausetako bat da. Gehiago

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

Irailak 30ean 32 ikastetxeetako ordezkariak elkartu ziren IRAES 21eko ikasturte honetako bileran, Eibarreko Armeria Eskolan. Sarekide berriei harrera beroa egin zitzaien. Giro onean eta kafe soldidario baten inguruan ikasturte honetarako landu nahi diren lan-ildoak garatu ziren. Bilerari buruzko informazioa eta hortik aurrera martxan jarri diren ekimenei buruzkoa ere IRAES21eko blogean (http://iraes21.blogspot.com/). Sareko ikasleentzako ere beste blog bat jarri da martxan: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/. Ikasturte honetan IKASLEEN DEIA zabaltzen ari da gizarteko hainbat sektoretan. IKASLEEN DEIA irakurtzeko eta ados bazaude sinatzeko eta beste pertsonek zein erakundek, enpresak, elkartek... sinatzeko ikasleen blog honetan aukera daukazue: http://iraes21-ikasleak.blogspot.com/ . Zuen eta zuen ingurukoen sinadurekin kontatzen dugu, aurrera!!. Gehiago

Estatuko CONFINT konferentzia prestatzeko bilera Urriaren 17an Estatuko CONFINT konferentzia prestatzeko taldea (CON) bildu zen Bilboko Ingurugelan. Bertan egon ziren Estatuko koordinatzailea den JosĂŠ Manu GutiĂŠrrez (Ingurugelako aholkularia) eta Kataluniako, Madrilgo eta Galiziako ordezkariak. Gasteizen, urtarrilaren 26 eta 27an, ospatuko den Estatuko CONFINT konferentziaren antolakuntza eta funtzionamendurako gaiak prestatu ziren solasaldian. Hartutako akordioak laster zabalduko dira http://confintesp.blogspot.com/ web orrialdean. Erkidego ezberdinetako gazteen delegazioak bilduko dira, 120 bat ikasle, "Eskolak eta komunitate Jasangarriak: Rio + 20 gailurrerantz. Gazteen konpromisoa jasangarritasunarekiko" lemapean. Bertan, maiatzean, Europako Konferentziara eramango diren proposamenak adostuko dira.

5

5


6. BALIABIDEAK

La pedagogia del caracol: por una escuela lenta y no violenta – Gianfranco Zavalloni. 2011, GRAÓ argitaletxea Abiadura lehenetsiz, denbora galdu gabe, azeleratuz, makinen denboran bizi garen garai hauetan eta ez bizitza, haurtzaro eta aprendizaiaren denboran, oso liburu interesgarria eta beharrezkoa dugu honako hau, irakurri eta hausnarketa egiteko, ikastetxeetako lan hezitzailea berriro gidatuko duen bitakora izan daitekeena, heziketaren esentzia askatzailearen bila. Ez da metodo pedagogiko berria, baizik eta Rousseau, Montessori, Freinet eta beste pedagogo handien ideiak berreskuratzen dituena, baita Morin, Steinerren ideiak. Ideia filosofiko, existentzialak, ekologikoak. Egilea, Gianfranco Zavalloni da, italiar landako maisua eta haurren eskubide naturalen manifestuaren sortzailea. Gehiago

La lana de la salamandra - Giampiero Rossi. Ediciones GPS Antzinatean asbestoa helburu magiko eta erritualekin erabiltzen zen. Herri-sineskizun batek asbestoa “arrabioaren artilea” izan zitekela zioen, suari aurre egiteko gai eta kaltea jasan gabe bizi daiteke arrabioa. La Lana de la Salamandra liburuan Giampiero Rossi kazetari egileak, Italiako hiri txiki baten biztanleen historia latza gorpuzten du. Casale Monferrato hiri honek, Eternit korporazioaren fibrozementua egiten duen lantegi bateko asbestoren ondorio dramatikoak pairatzen ditu, milaka hildakoak eragin baitu asbestoak. Hau da borroka sindikala, judiziala, politikoa eta mediatikoaren historia. Hainbat sindikalisten laguntzarekin, munduko aberatsenetarikoak diren S. Schmidheiny eta Barón de Cartie (Eternit-en jabeak) erruztatuen aulkira eraman dituzte.

El huerto ecológico: un oasis de vida - Joan Solé. 2011, N.E.Ed. ediciones Liburu honetan landareak etxean nola landatu eta zaindu azaltzen da, benetako gida bezala aurkeztuta. Ortuaren eraketa eta antolakuntza ere azaltzen da, urtaroen zikloa, landareen landaketa zuzena bermatzeko materialak eta tresna egokiak. Liburuan irudiak, taulak eta eranskin bibliografikoa aurki ditzakegu. Nekazaritza biologikoan oinarrituta dago liburua, hau da produktu kimikoak erabiltzen ez duena eta berriz espazioaren elementu biziak eta ingurumeneko erlazioak kontuan hartzen duen nekazaritza, horrela ziurta daiteke elikagai osasuntsuak, biodibertsitatearen eta ingurumenaren babesa eta pertsonen ongizatea. Joan Solé Biologian lizenziatua da. Prestatzaile eta ingurumen-hezitzaile aditua da, familiaeta eskola-baratze ekologikoetan bereziki. 2001. urtean Bartzelonako Udalak burutzen zuen Eskolako Agenda 21 programan aholkulari giza hasi zen, eskola-baratzari buruzko jarduera asko bultzatuz: maisu-maistra eta irakasleak trebatzen, argitalpen anitzetan parte hartuz,…

6

6


EducAves, ingurumen-hezkuntza hegaztien bidez programa andaluziarra EducAves irakasleei zuzendutako ingurumen-hezkuntza eta sentsibilizazio programa da, hegaztien ikerketa eta behaketa baliabide bezala erabiltzen dituelarik. Animalia hauek oso egokiak dira klima aldaketaren eraginez gertatzen ari diren aldaketak behatu eta neurtzeko. Hezeguneak eta Andaluziako hainbat habitat, Gibraltarko pasartea, Doñana edo beste espazio babestuak, ingurumen-hezkuntzako programak garatzeko leku paregabeak dira, urtero hortik miloika hegazti migratzaile igatrotzen direlako Afrikaruntz negualdia pasatzera eta hilabete batzu geroxeago itzultzerakoan. Programaren informazioa

Partaideen bloga

EDUFORES kanala jaio da Edufores fundazioaren xederik garrantzitsuena basogintza arloan gizartearen hezkuntza eta formakuntzarako baliabideak egitea eta laguntzazko ekimenak bultzatzea da, gazteen formakuntza bereziki, basoaren begirune eta zaintza sortzen duen ingurumen-sentsibilizazio jarrerak sustatzeko. Fundazioaren jardueren artean, bi jardunbide azpimarra ditzakegu bereziki: • Laguntzazko material didaktiko eta hedatzaileak garatu (argitalpenak, sortze grafikoak, soinuzkoak, bideografikoak edo zinematografikoak), baso kultura berria gizartean eta eskola-esparruan zabaltzeko. • Baso-baloreak hezitzaile, irakasle eta gizarteari helarazteko jarduerak, gertaerak, konferentziak, mintegiak, foroak,… bultzatu eta antolatu. Edufores

MARIERROTA Interpretazioa Zentro berria Lekeition Biodibertsitatearen Interpretazio Zentro hau Lea ibaiaren bokaleko Marierrotan dago. Bertan, hainbat gai erakusten dira, padura osatzen duten elementuei eta eraikuntza horretan garatzen zen jarduerari lotuta (funtzionamendua, ehoketa, garaiko ohiturak...). Gehiago

LUBERRI Oiartzungo Ikasgune Geologikoa Oiartzun haranaren ondare geologiko jakingarriaren hedapen lanak aurrerapauso handia eman du, LUBERRI (Oiartzungo Ikasgune Geologikoa) zabaltzean. Berariazko kultur ekimen hau azken urteotan garatutako lanaren emaitza izan da; Ikasgunea Oiartzungo udalaren eta Aranzadi Zientzi Elkartearen geologia sailaren lankidetzaz sortu da. Parke Naturalaren aberastasun geologikoa nahiz paleontologikoa erakusten du Luberrik. Horrez gain, Euskal Herriko Geologiaren historia azaltzen du, azken 1.000 milioi urteetan zeharreko bidaia zoragarri baten ildoan. Gehiago

7

7


7. IHITZA ALDIZKARIA Zbk. 36

Aztarna ekologikoa

Gaia Zabaltzen Aztarna ekologikoa. Iñaki Arto Olaizola Jakinaren Gainean EcoEuskadi 2020ri egiten diogun ekarpena. Confint Gasteizen da berriro. Kontsumo arduratsua Atlantikoaren alde bietan. Mundua garbitzera, Euskadi!. Emakumeak jasangarritasunaren alde. Zer egiten du txorimalo batek Azpeitian? Zenbat buru hainbat aburu Pedibusa (Vitoria-Gasteiz) Zumaiako hondartzen eta dunen ekosistemak. Talde-lanaren poza. BITAKORA KAIERA Guztiok elkarlanean Aztarna uztea ez da beti ona. Beste esperientzia batzuk. Ekin eta ekin Aztarnaren bingoa. Gure aztarna kalkulatzen. Aztarna globala. The ecological footprint and wellbeing. Aztarna ekologikoa. Bizkor ibili gero Zure etxea itzaltzeko gai zara? Begiratokia Kulturarteko ingurumen-hezkuntza eta jasangarritasuna (Eloisa Tréllez Solís) Klasetik AT Butroe ibaiko biodibertsitatea zaintzeko ibilbideak. Konpostajea Gernika-Lumoko zentroetan. “Transizioko populazioak” proiektua. Ekolapiko eskoletako jangeletara iritsi da. Stop CO2 Euskadi. Aztarna ekologikoa Zarautzen. Eta gurasoek zer? Has gaitezen gure etxetik. Baliabideak eskura Ingurugiro Etxea. Liburuak. Multimedia. Webguneak. Ikasmaterialak. IHITZA Hurrengo alea neguan argitaratuko da “Ibaiak” gaiaren inguruan. Ekarpenak egin ditzakezue.

INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

8

8

Profile for OLATZ ZABALETA

NEWS7  

Ingurugela News 7

NEWS7  

Ingurugela News 7

Profile for olatis
Advertisement