Page 1

2011. iraila

6. alea

1. BERRIAK IKASTURTE BERRIA, BULETIN BERRIA

ALE HONETAN:

Ikasturte berriaren hasierarekin bat eginik, buletin honen ale berria aurkezten dizuegu. Euskadiko ingurumen-hezkuntzari buruzko berri hurbilak helarazteko erraminta probetxagarria izatea espero dugu. Aurreko alearekin batera bidali genizuen inkestaren erantzunak eskertu nahi dizkizuegu, zuen iritziak hobetzeko baliogarriak zaizkigulako, baina edozein unetan iradokizunak jasotzeko prest gaudela gogoratzen dizuegu. Horretarako, atxikiturik doan galdetegia bete eta guri itzuli.

1

Berriak

¡¡Animo eta 2011-2012 ikasturte jasangarria eta zoriontsua opa dizuegu!!!

GARBITU DEZAGUN MUNDUA!, EUSKADI

2

Prestakuntza

Irailaren 16tik azaroaren 16ra Euskadik munduko 120 herri baino gehiagoko 35 milioi bolondresekin batera lan egingo du urtero ospatzen den “Mundua garbitzera” kanpainan.

3

Eskolako Agenda 21

4

PNUMAren tartekaria den Unesco Etxearen bitartez, partehartzaileei ingurumenaren alde egindako ekintza bat aukera dezaten eskatzen zaie eta horren berri http://www.garbitudezagunmundua.org/eu webgunera bidaltzea.

Tokiko Agenda 21

5

IRAES 21

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

Ekintzak modu askotarikoak izan daitezke, hala nola: • • • • • •

Guneen garbiketa. Baliabideen berziklapena eta berreskurapena (Adb: elkar-trukaketako merkatuak, jostailuen tailerrak, paper birziklatuaren tailerra,…) Ura eta energia kontsumo jasangarria (Adb: kontsumo gutxiko bonbilak, lehio eta ateen isolamendua, urdifusoreak,…) Lorategi eta ortuen egokitzapena. Muhgikortasun jasangarriaren aldeko ekintzak: (Adb: eskolara ibiltzen, txirrindulaz edo patinez; kotxerik gabeko eguna,…). Ingurumen sentsibilizazio eta informazioa (Adb: txoko berdea,…).

Parte-hartzaileen ekarpenak Ingurumen Bolondresaren Mundu Egunean ,abenduaren 5ean, aditzera emango dira.

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SARIA LANDAKO ESKOLARAKO Irailaren 16 eta 22 bitartean ospatu den Mugikortasun Astea dela eta, Durangoko Udalak Mugikortasun Jasangarriaren saria Landako Eskolari eman dio “mugikortasun jasangarriaren alde herrian burutu duen lanagatik”, udaleko arduradunen hitzetan. ¡¡Zorionak!! Más información


HEZKUNTZA BERRIKUNTZAKO “KARMELE ALZUETA” SARIAREN DEIALDIA Irailaren 1ean EHAAko 166. alean, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren sailburuaren Agintea argitaratu zen, 2010-2011 ikasturteko “Karmele Alzueta” sariaren deialdia eginez. Saria EAE-ko haur, lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeei zuzenduta dago eta dirusaria 15.000 €koa da. Proiektuak aurkezteko epea iraila osoan zehar egongo da zabalik. Testu osoa

DIRURIK GABEKO EGUNA Datorren irailaren 24an Bilboko Plaza Berrian “Dirurik Gabeko Eguna - Día Sin Dinero” ospatuko da goizeko 11etatik iluntzeko 8etara. BIOk, Klima Aldaketaren Aurkako Bilboko Bulegoak, parte hartuko du liburu truke eta eskulan postu bat jarriz. Gehiago

HEGAZTIEN MUNDU-MAILAKO EGUNA: URRIAK 1a ETA 2a Urriaren 1 eta 2an ekitaldi ugari eta anitzak egingo dira mundu osoan hegaztien eguna ospatzeko. Aurten, estatu mailan gai nagusia hegazti migratzaileen legez kanpoko ehiza izango da. Gure inguruan, Txepetxak (Hegaztien Zientzi-eraztunketarako Elkartea) eraztunketaren bi saio antolatu ditu, bata Garaion (Araba) eta bestea La Arena hondartzan (Muskiz, Bizkaia).

SEO/BirdLife

Txepetxa

BBC-k URDAIBAIN GRABATZEN DU BBC kate britaniarraren lantalde bat Urdaibaiko Biosfera Erreserban irudiak hartzen egon da Arrano arrantzalea Pandion haliaetus hegaztiari buruzko dokumental batetarako. Dokumental horren protagonistak Galesen jaio diren espezie honetako hiru kume dira eta hirurei satelite bidezko transmisore bana jarri zaie haien jarraipen zehatza egin ahal izateko. Kume bat Bizkaiko Golkotik pasatu da (Barbaduneko itsasadarretik sartu zen, Muskiz) Gineako Golkoan duten negu-tokietara bidaian, beste bat Frantziako kostaldetik jeisten ari da eta hirugarrena ondiño ez da kabitik irten. Azken berrien araberan, lehenengoak Gibraltarreko pasartea zeharkatu du Tarifatik Afrikaruntz. Gehiago

Gehiago

IBILBIDE ORNITOLOGIKOA OROZKON Irailaren 24an larunbata, goizeko 9:30etan Orozkoko Museotik ibilbide ornitologikoa irtengo da Gorbeia inguruetara abiatzeko Equinoccio Naturalezako gidariekin. Egun berean, arratsaldeko 18etan Museoan hitzaldi bat egongo da ornitologia eta Orozkoko hegaztiei buruz. Ekintza biak doan izango dira baina aldez aurretik izena eman behar da Museoan bertan edo telefono honetan 946 339 823. www.orozkoudala.com

2

2


BERTOKO PRODUKTUAK ELIKADURA SUBIRANOTASUNAREN ALDE

2. PRESTAKUNTZA

GARATU 2011-2012 Jasangarritasuneko hezkuntzarako prestakuntza-ikastaro presentzialak Irailan hasiak dira, modalitate ezberdinak eduki arren 3 lurraldetako INGURUGELETAN, denek koordinatzaile berrien ezagutzak eta gaitasunak garatzeko pentsatuak dira. Eskolako Agenda 21 proiektuko koordinatzaileentzat zuzeneko ikastaroa irailaren 5, 6, 13, 21 eta 29an egiten ari da Bilboko Ingurugelan. Beste maila baten, hau da ingurumen gaietan prestakuntza jaso ahal izateko, on-line ikastaroak ditugu, hauen matrikula epea irailaren 23an amaitzen delarik. Hor behean zerrenda eta beheko estekan matrikula egiteko argibideak: 023 Haur Hezkuntza Eskolako Agenda 21ean 434 Kontsumo jasangarria eta Eskolako Agenda 21 435 Biodibertsitatea eta Eskolako Agenda 21 436 Ekitatea eta Eskolako Agenda 21 437 Energia eta Eskolako Agenda 21 438 Eskolako Agenda 21eko koordinazioa 439 Eskolako Agenda 21ko sarrera 440 Hondakinak eta Eskolako Agenda 21 441 Klima aldaketa eta Eskolako Agenda 21 445 Mugikortasuna eta Eskolako Agenda 21 446 Ura eta Eskolako Agenda 21 430 Alfabetatze ekologikoa I 431 Alfabetatze ekologikoa II Matrikula

3

3


“BIODIBERTSITATEA IKERTUZ” prestakuntza saioak Lehen Hezkuntzako irakasleentzat Gipuzkoako Goierri eta Urola Kosta eskualdeetan Biodibertsitatea gaia bigarren urtez lantzen ari dira Eskolako Agenda 21 proiektuko ikastetxeetan. Ikasturte honetan, Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduta eta herri zein eskualdeko biodibertsitatea ezagutzeko asmoarekin, hainbat prestakuntza saio antolatu dira, naturguneetan bertan, beren biodibertsitatea ikertzeko: -

Goierrin, Ordiziako Oianguren parkean eta Beasain Institutuko Ingurugela eta Beasain Institutuko irakasleak elkarlanean

laborategian,

-

Urola Kostan, Urola Kostako Mankomunitatea eta Zarautzko Udalaren eskutik eta ARAZI, Ingurumen Hezkuntzako enpresak dinamizaturik:

-

Zarautzen, Iñurritza biotopo babestuan, duna eta padura

-

Zestoan, Sastarraingo bidean, larreak, heskaiak, erreka eta ibai-basoa

-

Orion, Oria itsasadarrean, ibaia, hondartza, duna eta padura

-

Getarian, Santa Barbara-Garate inguruan, basoa eta mahastiak.

-

Zumaian, Urola itsasadarrean, artadia, ibaia, duna eta padura

Informazio gehiago Donostia eta Legazpiko Ingurugeletan.

3. ESKOLAKO AGENDA 21 ESKOLAKO AGENDA 21 2011-2012 MARTXAN !! Berrikuntza Pedagogikoa

Hezkuntza Saila sortu

formakuntza eta aholkularitza

Ingurugela

koordinazioa

hobeku

472 Diru laguntzak

koordinazioa

IKASTETXEA

sustapena eta laguntza

Ingurumen Saila

Laguntza

Eskola foroak

Udala

125

contrata

emaitzak

Zentroen arteko koordinazioa

teknikoa Ingurumenhezkuntzako enpresa

Jasangarritasuna eta Partehartze Jasangarritasuna

“ESKOLA JASANGARRIA” EGIAZTAGIRIA

Jadanik zortzi urte pasa dira Eskolako Agenda 21 proiektua abian jarri zenetik. Horregatik, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egokia zeritzoten “Eskola Jasangarria” errekonozimendua ezartzea eta ikasturte honetan errekonozimendu honen 5.n ekitaldea izango da eta irailan bertan abian ipiniko da. Horren berri emateko, Bilbo Donosti, Legazpi eta Gasteizko Ingurugeletan irailaren 16an bilera informatiboak egin ziren.

4

4


VIZCAYA IKASTETXEAN INGURUMENAREN INGURUAN HEZITZEKO TEKNOLOGIA BERRIAK ERABILTZEN DIRA BIGARREN HEZKUNTZAN ZEIN BATXILERGOAN. Vizcaya ikastetxeko Eskolako Agenda 21 planifikatu eta abian da dagoeneko. Irailean eta urrian ikasgela bakoitzeko eko-ordezkariak hautatzen dira tutoretza saioetan. Urrian lehehengo eko-ordezkarien bilera egiten da, atsedenaldian eta gaileta batzuk aitzakia izanda. Sentsibilizazio fasea antolatzen da eta http://agendacv1011.blogspot.com/ blog honetan eskegitzen da informazioa eta egiten diren ekimenen berriak. Gehiago

4. TOKIKO AGENDA 21 MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN ASTEA Irailaren 16tik 22 bitartean, udalerri askotan Mugikortasun jasangarriaren astearen barruan ekimen batzuk antolatu diztuzte tokiko jasangarritasunaren jarduerak bultzatzeko. Hor adibide batzuk:

Turtzioz Irailaren 16an “ibilbide berdea” antolatu du. Txangoa udaletxetik irten zen arratsaldeko 16:30etan leku berdinera itzultzeko 3 km inguru egin ostean; ibilbidean zehar inguruko fauna eta florari buruzko azalpenak eman ziren.

Artzentales Irailaren 17an ibilbide berdea oinez antolatu du. Txangoa FEVEren Traslaviña-La Herbosa geltokitik irten zen 10:30etan leku berdinera itzultzeko 4 km egin ondoren; ibilbidean zehar inguruko fauna eta florari buruzko azalpenak eman ziren.

Galdames - Sopuerta Irailaren 18an ibilbide berdea antolatu du. Txangoa El Arenao zubitik (Galdames) irten zen goizeko 9:30etan leku berdinera itzultzeko 4 km inguru egin ostean; ibilbidean zehar inguruko fauna eta florari buruzko azalpenak eman ziren.

Gordexola Gordexolan (Bizkaia), udalerriaren inguruetan bizikletaz ibiltzeko irteera bat antolatu zuten irailaren 20an. Ekimena garapen jasangarrirako eskualdeko Bulego 21ek antolatu zuen (ENKARTERRI@alde21), 2011ko Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astearen barruan. Aurtengo gai nagusia "eraginkortasun energetikoa garraioan" izan delarik.

Getxoko bizikleta martxa 2011 Aixerrota BHI-ak kotxegabeko astea ospatzeko, 3 km-ko bizikleta martxa bat egin zuen irailaren 22an. 100 pertsonak inguru (ikasle, irakasle,...) parte hartu zuten. Irteera 11,30tan izan zen, Teiletxea kalean San Nikolas Ikastolako ordezkariak ere elkartu ziren martxan eta 12etan martxa Udaletxera heldu zen. Han udal arduradunek agurra eman zietelarik. Hau da institutuak antolatzen duen 6. bizikleta martxa mugikortasun jasangarria bultzatzeko Getxon. Ibilbidea

5

5


Irun: Mugikortasun Jasangarriaren Astea - 2. eskuko MUGITRUK merkatua Datorren irailaren 25ean, El Ensanche enparantzan bigarren eskuko merkatua. Bertan mugikortasun jasangarriarekin erlazionaturik dauden objetuak (txirrindak, maillotak, patinak, kaskoak, pulsometroak, etab...) saltzeko 2. Eskuko Merkatua ipiniko da. Salmenta guneak, Irundar hiritarrei eta irabazi-asmorik gabeko elkarteei zuzenduta daude. Gehiago

Donostia: Mugikortasun Jasangarriaren Asteak urriaren 31a arte iraungo du Irailaren 15ean hasten den Mugikortasunaren Astearen edizio honek bere ekintzak urriaren 31 arte luzatuko ditu, bi hilabetetan hain zuzen, eta ordutik aurrera izen berria izango du “Mugikortasunaren udagoiena”, jendearengana hobeto heltzeko eta ospe handiagoa izateko. Gehiago

Hernani: Mugikortasun Jasangarriaren Astea irailaren 21etik 25era Jarduerak antolatzen direnen 4. urtea izan da eta leloa mugikortasuna hobetu” izan du.

“Mugi zaitez eraginkorki: zure

Gehiago

Mugikortasun Astea Tolosaldean 2. Eskuko Azoka eta Tolosaldeko Bizikleta Bira Herrikoia antolatu dituzte Tolosaldea Garatzen eta Tolosaldeko udalek. Gehiago

Bilbo Bilboko Udalak mugikortasunaren astean zehar antolatu dituen ekintza mordotik, bereziki “Ikastola idazlana” jarduera aipatu nahi dugu: Eguna: Lekua: Ordua:

Irailak 20a

(asteartea) Bilboko

ikastetxeak

10.00-14.00

Haurrek Mugikortasunaren Asteko izpirituarekin bat egin dezaten, Bilboko ikastetxetako lehen hezkuntzako ikasleek idazlan ekimen batean parte hartzeko aukera izan dute. Neska- mutilek beraien Bilboko ibilaldi gogokoenari buruz idatziz edo marraztuz, baita gustuko duten hiriko gauza eta leku guztiei buruz ere. Gehiago

Bilbo nire kotxe barik 2011 http://www.bilbaosinmicoche.net/

NERBIOI-IBAIZABAL ESKUALDEAK 36.121 KILO OLIO BIRZIKLATU ZITUEN 2010EAN Udaltalde 21 Nerbioi-Ibaizabal erakundeak etxeko landare-olioa batzeko 2010eko zerbitzuaren balantzearen berri eman nahi du: 36.121 kilo olio jaso ziren, Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Etxebarri, Galdakao, Orozko, Ugao-Miraballes, Urduña Zaratamo eta Zeberioko udalerritako bide publikoetan instalatutako 46 edukiontzi iraunkorretan. Urtean, biztanle bakoitzeko 0,57 kiloko batez besteko ratioa da hori. Gehiago

6

6


5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea

IRAES 21 BERRIRO MARTXAN “Eskola Jasangarria”ren errekonozimendua lortu duten 78 ikastetxek bilera edukiko dute irailaren 30ean Eibarren, azken ekitaldeko 17 ikastetxeei harrera egiteko eta 2011-12 ikasturteko helburuak eta lan lerroak finkatzeko. Baita ere Eibarren “Eskola Jasangarriaren” 5. ekitaldian parte hartu nahi dutenentzat 2 prestakuntza saio emango dira urriko 7 eta 21ean goizeko 9:30etatik 11:30etara.

CONFINT (Nazioarteko Haur-Gazteen Konferentzia) Ikasturte berri honetan beste erronka berri batzuei aurre egiteko IRAES 21 sarea prest agertzen da, besteak beste CONFINT delakoari. Ikasturte honetan zehar ekitalde ezberdinak etorriko dira: estatu mailakoa, europakoa eta Rio+20 Gailurrekoa. Honetara ere europar gazte ordezkaritza batek beraien proposamenak egingo dituzte agintarien aurrean. Euskal Confint ahaztu barik. IRAES 21 saretik ekitaldi hauetan parte hartzearen garrantzia azpimarratzen da eta horretarako laster lanean ariko gara Ingurugelan. Laster ikastetxeetan jasoko dira aurreko Euskal Confint ateretako ondorioen horma irudia.

6. BALIABIDEAK

ELIKADURA EKOLOGIKOARI BURUZKO ARTIKULUA “INFANCIA” ALDIZKARIAN INFANCIA aldizkarian (Educar de 0 a 6 años) 129.alean, 2011ko iraila -urria, artikulu interesagarria, “Alimentación ecológica y local”, Aloña Gonzálezena (Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan) argitaratu da. Horretan “Ekolapiko” proiektua Donostiako Haur eskoletan garatu den proiektua azaltzen da. Proiektuaren helburua Elikadura Ekologiko eta orekatua eskoletako jantokietan bultzatzea da. EKOLAPIKO

BIZKAIKO FORU ALDUNDIAREN INGURUMENEKO WEB BERRIA Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaiko jasangarritasuneko leiho berria” deiturikoa martxan jarri du instituzioaren web gunean. Aurreko webean zeuden eduki asko dago, baina interes handiko eduki berriak ere agertzen dira. Adibidez Bizkaiko udalerrien jasangarritasun erakusleak edo ekipamenduen gida. Gida honek ingurumen-hezkuntzarekin eta oro har, jasangarritasunaren ikaskuntzarekin erlazionaturik dauden Bizkaiko baliabideak batzen ditu.

7

7


7. IHITZA ALDIZKARIA

Zbk. 35

Basoak

Basoak bizi-asegurua dira Ibai-ertzetan sustraitutako zuhaitzek uholdeetatik babesten gaituzte. Hainbat espezietako zuhaitzak ez ezik, beste landare-mota batzuk ere badaude basoan, hala nola sasiak eta belarkiak. Bi azken horiek oihanpea delakoa sortzen dute. Gainera, ekosistema hori osatzen, landareei esker animalia-aniztasun handia aurki dezakegu: intsektu txikiak nahiz hegazti handiak, baita tamaina handi eta txikiko ugaztunak ere. Horiek guztiek izaera bereiziz janzten dute basoa. Jakin behar dugu basoek eginkizun garrantzitsua betetzen dutela, nahiz eta batzuetan ez den horren erraza antzematea. Adibidez, mendi-magaletan lurzorua galtzea ekiditen dute eta mantenugaiei eta uraren zikloari eusten diote mantentzen dute. Zuhaitzen erroak gogor finkatzen dira lurzoruan; hala, eutsi egiten diote eta euriteetatik eta haizeteetatik babesten dute. Malda handietako eta ibai-ertzetako basoek babestu egiten gaituzte; eginkizun hori begi-bistakoa ez bada ere, gure bizitza-asegurua da. Horretaz gain, basoek, sustrai luzeen bidez, mantenugai asko xurgatzen dituzte lurraren sakoneratik, hala nola nitrogenoa eta fosforoa. Horri esker, mantenugaiak errazago hartu eta hosto, adar eta enborraren egitura osatzen dute: biomasa deritzona, alegia. Hostoak, adarrak eta enbor zaharrak erortzen direnean, mantenugaien zati bat lurzorura itzuli eta materia organikoa metatzen da; apurka-apurka usteldu eta geroago berriro ere xurgatuko dute landareek. Horri esker eusten zaio mantenugaien eta basoko bizitzaren zikloari. Lurzoruari begiratuz gero, animalia txiki ugari ikusiko ditugu, baina badira ikusten ez ditugun beste asko ere, birziklatze-lanean. Ziklo hori etenez gero, basoak arazo latza izango luke, mantenugaiak agortu egingo lirateke eta. Testu osoa

Miren Onaindia Olalde

INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastiรกn

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

8

8

Profile for OLATZ ZABALETA

NEWS 6  

Ingurugela News 6.alea

NEWS 6  

Ingurugela News 6.alea

Profile for olatis
Advertisement