__MAIN_TEXT__

Page 1

2011. ekaina

5. alea

1. BERRIAK

ALE HONETAN:

1

Berriak

2

Prestakuntza

3

Eskolako Agenda 21

4

Tokiko Agenda 21

INKESTA: BULETIN HONI BURUZKO ZURE IRITZIA EZAGUTU NAHI DUGU Atxikiturik word formatoan doakizun fitxategia ireki mesedez, eta zure iritziak bidali helbide honetara ceida-bilbao@ej-gv.es. Denbora gutxi kenduko dizu eta guretzat oso lagungarria izango da Ingurugela News buletinaren formatoa eta edukiak hobetzeko. Mila esker.

Hitzaldia: Desertifikazioaren aurkako borroka Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 1994an, "Desertifikazioaren eta Lehortearen aurka Borrokatzeko Mundu Eguna" izendatu zuen ekainaren 17a. Desertifikazioak 110 herrialdetan baino gehiagotan du eragina eta, horren ondorioz, urtean 6 milioi hektarea lur emankor galtzen dira. Lurra degradatzeko prozesu horrek zerikusi zuzena du gizakion eraginarekin. Hala, eragile nagusien artean, honako hauek aipa ditzakegu: klima-aldaketak, ur-baliabideen gehiegizko ustiapena, nekazaritza intentsiboa, gehiegizko baso-mozketa, gehiegizko artzaintza, suteak, lurzorua hirigintzarako okupatzea eta higadura. Gehiago

Bisitaldiak Artikutzako parkean

5

IRAES 21

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

Donostiako Udalak Artikutza barnetik ezagutzeko irteerak antolatzen ditu igandeetan. Ibilbide gidatuak izaten dira eta landuko diren gaietan espezialistek parte hartzen dute gidari moduan. Irteerak goizeko 9:30etatik eguerdiko 13:30etara izaten dira. Bisiten zehaztasunak ezagutzeko, kronograma eta web gunea kontsulta daitezke ondoko loturan, non izena emateko esteka ere eskuragarri dagoen: Gehiago

Doako txango gidatuak Guardiako urmaeletan Arabako Foru Aldundiak, Guardiako Udala lagun duela, herri honetako 4 urmaeletatik batera txango gidatuak antolatu ditu. Txangoak asteburuetan eta jaiegunetan izango dira, maiatzetik urrira eta gidariak Equinoccio Naturaleza enpresako pertsona espezializatuak izango dira. Gehiago


ELIKAGILTZA 2011-2014

Euskal Herriko 10 ikastetxek hartuko dute parte Elikagiltza ekimenean. Ekimenak Mugarik gabeko Albaitariek (MGA) eta AcsurLas Segovias Erakundeek, Espainiako Nazioarteko Lankidetza eta Garapenerako Agentziaren (ENLGA) finantziazio eta laguntzaz, bultzatzen dute. Landa eremuetako ikastetxeei eta gainontzeko hezkuntza komunitateari zuzendutako ekintza proposamena da. Hasieran estatu espainiarreko Andaluzia, Balear Huarteak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Euskadiko erkidegoko ikastetxeak hasiko dira. Ekimenak tokian tokiko zein maila orokorreko elikagaien ekoizpen, eraldaketa eta banaketa kateak eta gure kontsumo ohiturek gure komunitateen garapenean, osasunean eta ingurumenean dauzkaten ondorioei buruzko ezagutza zabaltzeko eta kontzientzia hartzeko helburu du. Gehiago

2. PRESTAKUNTZA

GARATU programako Eskolako Agenda 21eko ikastaroak Koordinadore berriek Eskolako Agenda 21eko formakuntza jaso behar dute eta horretarako lurralde bakoitzean modalitate ezberdineko ikastaroak antolatu dira: BIZKAIAN Garatu 931 Agenda 21 Escolar, gazteleraz 30 ordu irailan 5, 6, 13, 21 eta 29an (goiz osoa) eta kurtsoan zehar hileroko koordinazio bilerak. Garatu 934 Eskolako Agenda 21, euskaraz 30 ordu irailan 5, 6, 13, 21 eta 29an (goiz osoa) eta kurtsoan zehar koordinazio bilerak. Inskrpizioa telefonoz BILBOko INGURUGELAn (944114999) edo elektronikoki ceidabilbao@ej-gv.es Inscripci贸n GIPUZKOAN Garatu 935 Eskolako Agenda 21 Sarrera Ikastaroa, euskaraz 20 ordu urriaren 3, 4, 5 eta 6an (17:30etatik 20:00ak arte) eta beste 10 ordu koordinazio bileren barnean. Informazio gehiago Inskripzioa telefonoz INGURUGELA-Donostian (943321859) edo INGURUGELA-Legazpin (943731697) edo elektronikoki ceida-donosti@ej-gv.es edo ceida-legazpi@ej-gv.es ARABAN Araban koordinatzaile berrientzako ikastaroa GARATU deialditik kanpo egiten da, Datak: Irailaren 21, 22, 26 eta 27 (16:30- 19:00); Hizkuntza: Gaztelania. Oharra: Parte hartzaile guztiek euskaraz jakitekotan euskaraz egingo da. Tokia, informazioa eta izen ematea: Gasteizko Ingurugelan, ceida-vitoria@ej-gv.es

2011ko Udako ikastaroak eta Europear gelak 2011 Hezkuntza Ministeritzak argitartau du 2011ko udako ikastaroen eskaintza eta 2011ko Europear gelei buruzko informazioa. Beheko estekan aurki daiteke horri buruzko informazioa eta baita ere informazio osagarri interesgarria, hala nola kongresuen deialdiak, egindako kongresu batzuen ondorioak eta ponentziak, on-line ikastaroen eskaintza eta abar. Gehiago 2011ko Europear gelei buruzko informazio gehiago honako helbidean eska daiteke: ifiie.aulaseuropeas@educacion.es

2

2


3. ESKOLAKO AGENDA 21 Eskoletako udal foroak Azken hilabetean eta ekainaren zehar Eskoletako Udal Foroa egiten dihardute hainbat herritan, Foro hoietan ikasleek landutako gaien inguruan aztertutakoa, proposatutakoa eta hartutako konpromisoen berri ematen diete udal agintariei. Hona hemen zerrenda: Egindakoak: Mendaro, maiatzak 4an, kontsumoa. Tolosa, maiatzak 4an, Elikadura. (prentsa) Villabona, maiatzak 4an, Elikadura. Laudio, maiatzak 4, kontsumoa. Andoain, maiatzak 5ean, klima aldaketa. Arrasate, maiatzak 5ean, Uhinak. (prentsa) Aretxabaleta, maiatzak 5ean, Uhinak. Bidegoian, maiatzak 5ean, Elikadura. Soraluze, maiatzak 6an, kontsumoa. (prentsa) Deba, maiatzak 6an, kontsumoa. Ordizia, maiatzak 6an, biodibertsitatea. Aulesti, maiatzak 6an, biodibertsitatea. Alegia, maiatzak 9an, elikadura. (prentsa) A単anako Koadrila, maiatzak 9, biodibertsitatea. Elgoibar, maiatzak 10ean, kontsumoa. (prentsa) (prentsa) Ataun, maiatzak 10ean, biodibertsitatea. Berastegi, maiatzak 10ean, elikadura. Ibarra, maiatzak 10ean, elikadura. Bergara, maiatzak 11an, energia. O単ate, maiatzak 11an, energia. Elgeta, maiatzak 11an, energia. Mutriku, maiatzak 11an, kontsumoa. (prentsa) Zizurkil, maiatzak 11an, elikadura. Berrobi, maiatzak 11an, elikadura. Eibar, maiatzak 12ean, kontsumoa. (prentsa) (prentsa) Ermua, maiatzak 12an, kontsumoa. Asteasu, maiatzak 12an, kontsumoa. Munitibar, maiatzak 12an, biodibertsitatea. Irura, maiatzak 13an, elikadura. Anoeta,maiatzak 13an, elikadura. Araba-Mendialdeko Koadrila, maiatzak 13, kontsumoa. Errenteria, maiatzak 17an, hondakinak. (prentsa) Derio, maiatzak 18an, biodibertsitatea. (prentsa) Lasarte-Oria, maiatzak 19an, Ura. (prentsa) Gernika-Lumo y Arratzu, maiatzak 19an, hondakinak eta konposta. Aguraingo Eskualdea, maiatzak, 19, biodibertsitatea. Markina, maiatzak 20an, biodibertsitatea. Amurrio, maiatzak 20, mugikortasuna. Amoroto, maiatzak 25an, biodibertsitatea. Lazkao, maiatzak 26an, biodibertsitatea. (prentsa) Lekeitio, maiatzak 27an, biodibertsitatea. Oiartzun, maiatzak 27an, hondakinak (prentsa) Ispaster, maiatzak 27an, biodibertsitatea. Mungia, maiatzak 27an, biodibertsitatea. Berriatua, maiatzak 27an, biodibertsitatea. Donostia, maiatzak 30ean, Ura (prentsa) Vitoria-Gasteiz, maiatzak 30, kontsumoa. Mundaka, maiatzak 30an, hondakinak. Urnieta, maiatzak 31ean, klima aldaketa. (prentsa) Berriz, maiatzak 31ean, kontsumoa. Hernani, ekainak 1ean, Ura. (prentsa) Abadi単o, ekainak 2an, kontsumoa. Irun, ekainak 2an, energia. (prentsa) Hondarribia, ekainak, 2an, hondakinak, ura. Gautegiz-Arteaga, ekainak 2an, hondakinak. Gordexola, ekainak 3an, biodibertsitatea. Bilbo, ekainak 3an, elikadura iraunkorra. (prentsa) Otxandio, ekainak 3an, kontsumoa. Aiarako Koadrila, ekainak 3, energia. Iurreta, ekainak 6an, kontsumoa. Amorebieta-Etxano, ekainak 7an, kontsumoa. Elorrio, ekainak 7an, kontsumoa.

3

3


Muxika, ekainak 7an, hondakinak. Legutio, ekainak 7, ura eta ibaiak. Zaldibar, ekainak 8an, kontsumoa. Araba-Errioxako Koadrila, ekainak 8, ura eta ibaiak. Karrantza, ekainak 9an, kontsumoa. Idiazabal, ekainak 9an, biodibertsitatea. Alonsotegi, ekainak 9an, biodibertsitatea. Durango, ekainak 10ean, kontsumoa. Bermeo, ekainak 10ean, mugikortasun iraunkorra. Busturia, ekainak 14an, hondakinak. Egiteko ondorengo egunetan: Lezo, ekainak 15ean, hondakinak. Balmaseda, ekainak 22an, kontsumoa.

Liburuen azoka txikia Maiatzak 26an Urretxu-Zumarragako Ikastolan liburuen azoka antolatu zuten berrerabilpena helburu, irakurzaletasuna bultzatuz eta bide batez batxilerreko ikasleei lagunduz haien ikasketa-bidaian. Ikaragarria izan zen bildu eta aldi berean saldu zen liburu kopurua: 200 liburutik gora!! Hori bai dela hezkuntz-komuniatearen elkarlana! Gehiago

Energiaren behatokia Nerbioi Ibaizabal 10 ikastetxetan Ekintza proposamen honek ikastetxeetako energiaren kontsumo datu zehatzak ekartzea du helburua, beraien arteko konparaketa bat (BENCHMARKING) eskaintzea eta baita nork bere kontsumoaz hausnarketa suspertzea ere. Hasieran ikasleek, irakasleen laguntzarekin, bilduko dituzte ikastetxeko energia kontsumoak baita eragileen datuak ( erabilera orduak, azalera,..) eta aplikazio informatiko batean sartu egingo dute, ondoren hasierako txostena egingo da eta Udalsarea21-eko webgunean txertatuko da. Hortik aurrera ikasleek hilero neurketak egin eta datuak aplikazioan sartuko dituzte. Modu honetan edonoiz behatu dezakete webgunean kontsumoaren bilakaera. Bestaldetik, sei hilero behin edo, eta adierazle hauen bidez, zentroko energiaren kontsumo murrizketarako jarduera ebaluatu ahal izango dute, ezarritako jardunbideen eraginkortasuna eta egokitasuna alegia. Ondorio horiek webgunean agertuko dira

Bazkari ekologikoa Eskoriatzako Luis Ezeiza LHIn ekainaren bigarren astean ospatu duten Aste Kulturalean Bazkari Ekologikoa eman die ikasleei egun batean. Horrekin batera, “Ekolapiko: haurrendako elikadura osasuntsua elikagai ekologikoekin� hitzaldi bat antolatu dute gurasoentzako, Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologiko Elkartearen eskuz.

Azpeitiako EA21eko datu bilketa elkarlanean Azpeitian, Eskolako Agenda 21 programaren barruan, mugikortasuna eta garraioa gaiak landu dituzte ikastetxe guztiek ikasturte honetan. Eta herri diagnosi lana elkarlanean egitea izan da helburu nagusia. Horretarako, Ingurugiro Etxeak, ikastetxeen artean zatitu egin zuen udalerria, ikastetxe bakoitzari puntu batzuk soilik emanik aztertzeko. Elkarlanerako lanabesak erabiltzea erabaki zen, kasuan: Google maps eta Google docs. Google docs lanabesarekin in situ bildutako datu gordinak batu ziren. Google maps-ekin aldiz, diagnosi lana gauzatu zen koloreen bidez, ikuspegi bakar batez udalerriaren egoera aztertuz. Egindako diagnostiko hori ikusgai dago, Ingurugiro Etxearen web orrian. Gehiago

4

4


Tolosaldeko Eskolako Agenda 21eko ikasleen III. topaketa Aurreko edizioen erantzun baikorra ikusirik, aurten ere EA21eko Tolosaldeko Topaketak antolatu dira, Tolosan ekainak 8an hain zuzen ere. Hezkuntza proiektu honetan, 13 herritako 22 ikastetxetako 6.800 ikasle daude inplikatuta. Aurten Elikadura jasangarria izan da landutako gaia. Topaketa bailarako ikastetxe desberdinetako ikasleen eko-ordezkariak elkar ezagutzeko eta beraien ideiak eta esperientziak konpartitzeko asmoz ospatzen da. Gehiago

Tolosaldea eskualdeko Eskolako Agenda 21en boletina Ikasturtero bezala argitaratu da 2010-11ko Tolosaldeko Eskolako Agenda 21n boletina. Bertan eskualdeko 13 herritako 22 ikastetxek aurtengo gaia izan den Elikadura Jasangarriaren inguruan egindako lanen sintesi bat jasotzen da.

Saltokietako mapa Kurtso honetan Durangaldeko Eskola Agenda 21ean diharduten ikastexeek kontsumoa aritu dira lantzen eta ekintzetako bat bidezko merkataritzaren inguruko hau izan da; ikasleek, herrika, saltokietako mapa burutu dute Emaus Fundación Social taldekideek lagundurik, horretarako galdetegi bat gauzatu dute dendarik denda galdetuz, nagusiki, zer nolako produktuak (ekologikoak, bidezko merkataritzakoak, bigarren eskukoak, herrian ekoiztutakoak, …) baita bezeroen ezaugarriak ( kopurua, emakumeak edo gizonak, tokiko edo bidezko merkataritzako produkturik eskatzen duten) eta produktuen ekoizpena ( non, nondik, nork ekoizten ditu, emakumezkoek edo gizonek, ..). Beraiekin diagnostikoa osotu dute eta udal foroetan azaldu, herriko mapan kolore ezberdinez gakotuaz, erantsita doan artxiboan ikus daitekeen moduan.

4. TOKIKO AGENDA 21 Udalsarea 21 webgunea berriztu da www.udalsarea21.net Bertan udaletxeek jasangarritasunaren alde egin dituzten hainbat praktika on aurkitu daitezke, batzuk jasangarritasunaren hezkuntzaren alde hain zuzen. Baita ere Ekitalde batzuren berriak eta kuadernoak agertzen dira, zehazki ondorengo estekan 10gn koadernoa Eskolako Agenda21 eta Tokiko Agenda 21aren arteko koordinazioa aztertzen duena deskarga daiteke. Gehiago

Uribe Kostako Mankomunitateak Berrerabileraren edukiontzia bultzatzen du Uribe Kostako Zerbitzuen Mankomunitateak, gizartearen eskaera eta ingurumenarekiko errespetua asebete ditzaketen proiektu berrien bilaketari leial, ehun-edukiontziak ordezkatu ditu; hala, bada, formatu honen bitartez, etxeko gailu guztiak bildu ahal izango dira. La Mancomunidad ha colaborado con Rezikleta S. Coop., entidad sin ánimo de lucro y de iniciativa social, para promocionar como apuesta prioritaria la Reutilización, animando a la población a ser agentes activos al cambio mediante sus actos cotidianos de gestión de residuos. Gehiago

5

5


“Berriziklatu” Datorren udazkenean Berriz herrian sistema berri baten esperientzia pilotua abiaraziko da: etxean zabor organikoak ondo bereizi ostean, udal langile batek atez ateko bilketa egingo du, Udaletxeko parkean eraikitako konpost- plantan tratatzeko. Proiektu interesgarri honetan parte hartzeko 50 familia boluntario behar dira eta, bestetik, parte-hartzaileek, gauzak ondo egiteak eragiten duen poztasunaz gain, sari bat izango dute: zabor tasaren %50ren beherapen bat. Enpresa kontsultora batek jarraituko du esperientzia urte batez, baita ondorioak atera ere. Gehiago

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea Estatu mailako sareen sarea Estatu mailan eraikitzen ari den "Red de redes de Escuelas hacia la Sostenibilidad" bere bigarren bilera burutu du maiatzaren 26 eta 27an Ceneam-en (Valsaín, Segovia). Bertan aurrerapausu batzuk eman dira sarea sendotzeko asmotan, besteak beste sareak Confint (Gazteen Konferentzia) prozesua hartzen du bere gain, estatukoa antolatzeko eta europakoan zein Rio+20 gailurrean partehartzeko. Beste alde batetik, ekainaren 1an, IRAES 21ak Euskadiko "Eskola Jasangarrien" sarearen ikasturtearen bigarren bilera egin zuen Eibarreko Armeria Eskolan. Ikasturte honetako helburuak eta ekimenak baloratu ziren eta hurrengo ikasturterako lan lerroak markatu ziren. Ikastetxeak gustura daude sarean, parte hartze maila ezberdinak errespetatuz. Gehiago

6. BALIABIDEAK Mendiei buruzko baliabide didaktikoak Red Montañas webgunean, 6 saiotan landu daiteken Unitate Didaktikoak aurki ditzakegu. Material teoriko eta Unitateak behar dituen jarduera osagarriak osatzen duten liburu didaktikoa prestatu dute, dena gaika antolatuta. Laguntza grafiko eta bisual moduan, gai bakoitzari dagokion aurkezpen bana aurki ditzakegu ere eta bi hizkuntzetako horma irudiak, gaztelaniaz eta ingelesez. Fitxategi guztiak .pdf formatu unibertsalean daude. Gehiago

Badaia eta Arrato mendizerren fauna ornodunaren ikerketa Gasteiz udalerriko esparruan dauden Arrato eta Badaia mendizerren lurraldean agertzen diren animalia ornodunei buruz, duela gutxi egin den ikerketaren memoria argitaratu da. Xede orokorra zera da, espezie bakoitzaren egungo egoeraren deskribapena ematea, animalien komunitate diferentziagarriak ebaluatzea, Araba eta Euskal Autonomia Erkidegoko egitura ekologikoan ikerketaren eremuaren balorea testuinguratzea, eta proposatzea elementuen kontserbazio egoera hobetzeko neurriak. Sakonean, ikerketak lurralde informazioaren ekarpena egiten du -faunarena kasu honetan- eta udalerriko beste gune interesgarrietan hasi diren (Salburua, Gasteizko Mendiak,…) inbentarioen erroldak jarraitzen ditu. Testu osoa

6

6


Urkiolako natur parkeko landareen gida Urkiolako Parke Naturala, bertako paisajearen berezitasuna nahiz balio ekologiko handia direla bide Bizkaiko Naturaren bitxi bat dugu. Bertako baso, haran eta haitzarte izugarrietan milaka era ezberdin hartzen dituzten izaki unibertso oparoa bizi da. Urkiolako Natur Parkeko Landareen Gida honek hango unibertso ikusgarri horretako zoko batzuetaraino hurbiltzeko aukera eskaintzen digu; hain zuzen ere, aberatsa adina zabala dugun Urkiolako landare-munduraino. Guztira, bizitzarako beharrezkoak diren 151 espezie esberdinek liburu hau irakurtzen dutenek ezagutu, begirunez hartu eta babestuak izatea eskatzen dute. Beraien indarra eta edertasuna dela eta, harri eta zur utzi gaituen izakiak dira. Aurkibidea

GREEN filmea; 2009, Francia Patrick Rouxel frantsesa da zuzendaria, oihan tropikalaren babesa eskatzeko filmak egiten dituena, oraingoan Indonesiako oihanaz: Bere izena Green da. Bakarrik dago, berea ez den mundu batean. Baliabide ustiapena eta deforestazioaren biktima den orangutan emea da. Film hau Greenen azken egunetara egindako bidai emozionala da. Oihan tropikalaren biodibertsitatearen altxorrak eta olio palma birlandatzeko deforestazio eta tala suntsitzailearen inpaktoa erakusten digun ikuste ibilbidea . Mundu mailako fauna zinema jaialdi garrantzitsuenetan saritua eta baita beste 20 jaialditan, horien artean Bartzelonako Zinema eta Ingurumena Jaialdian, 2010ean. 48 minutuko iraupena . Trailerra eta filmea, DVDa nola erosi, zein oihan tropikalaz hemen: Green

La evoluci贸n sostenible (I), una crisis multidimensional Lan hau momentuz gaztelaniaz bakarrik dagoen arren, berehala aterako da euskeraz. Argitalpen honek gaurko munduko eta etorkizuneko giltza izango diren erronka handienen sintesia egin nahi du: energia, klima aldaketa, biodibertsitatea, desberdintasun sozioekonomikoak, elikadura ziurgabetasuna, aniztasun linguistiko-kulturala edo demografia. Egileak saiatu dira euskal ingurunean zentratuago dauden datu eta ikus puntuekin zipriztintzen begirada globala. Katastrofismotik zein ikustegi inuzentetik (batez ere teknologikoa) ihes egin nahi izan da, ezagutzen diren datu eta hausnarketa eraikitzailean zentratuz.

7

7


7. IHITZA ALDIZKARIA Zbk. 35

Basoak

INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastiรกn

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

8

8

Profile for OLATZ ZABALETA

Ingurugela News 5  

5.alea, CEIDAko aldizkaria

Ingurugela News 5  

5.alea, CEIDAko aldizkaria

Profile for olatis
Advertisement