Page 1

2011. apirila

3. alea

1. BERRIAK

ALE HONETAN:

Eskolako Agenda 21-erako dirulaguntzak AGINDUA, 2011ko martxoaren 9koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, Eskolako Agenda 21 Programak garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeei eman beharreko dirulaguntzak arautzen dituena. Eskariak aurkezteko epea: martxoaren 29tik maiatzaren 6ra. Agindu osoa

1

Berriak

2

Prestakuntza

3

Eskolako Agenda 21

4

Tokiko Agenda 21

5

IRAES 21

AZTERTU 2010 lehiaketaren sari banaketa

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

Otsailaren 19an, Bilboko Itsasadar Itsas Museoan, Nieves Teranek (Ingurumeneko Sailburuordea), German Alonsok (Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate eta Ingurumen Partaidetzako zuzendariak) eta Jon Ruigomezek (Bilboko Itsasadarra Itsasmuseoaren zuzendariak) Aztertu 2010 lehiaketaren sariak banatu zituzten. Ekitaldian lau alorreko sariak banatu ziren: marrazkia, ipuina, komikia eta argazki digitalerako, lehiaketan dauden lau kategorietan (Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloa, Lehen Hezkuntzako Bigarren eta Hirugarren Zikloa, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta beste partehartzaile guztiak) banandu ziren sariak, bai Ibaialden (ibaia aztertzen) eta bai Azterkostan (kostaldea aztertzen).

Gipuzkoako ibai eta padura batzuek ingurumen babesa zabalagoa eskuratuko dute Eusko Jaurlaritzak, aurkezturiko dekretu-egitasmo baten bidez, proposatu du Gipuzkoako sei ibairen padurak eta ibaiertzak babestea arau zehatzaren bitartez: Urola, Inurritza, Urumea, Leitzaran, Araxes, eta Oria. Dekretu horri esker, ibai horietako hainbat eremu Kontserbazio Bereziko Eremu izendatuko dira. Horrela, Gipuzkoako 175 km ibai eta 2.030 ha ibaiertz zainduko dira modu berezian, zeinetan habitat eta espezie interesgarriak aurkitzen diren. EJ-ren helburua da babestea, besteen artean, lekuko ibai-karramarroa, Zumaiako duna berriak, Inurritzako labarrak, Oriako ur-ipurtats, Urumeako izokina eta zenbait haltzadi eta ibaiertzeko basoak. Berria zabaltzeko, jo ezazu esteka honetara: Gehiago


“Insectos de Urdaibai. Los reyes de la biosfera” Datorren apirilaren 14an, Barakaldoko Clara Campoamor Kultur Etxean, izenburu hori duen liburua aurkeztuko da arratsaldeko 7etan. Liburua “Temas Vizcaínos - Bizkaiko Gaiak” bildumako ale berria dugu eta egileak aurkeztuko du, Pablo Bahillo de la Puebla Biologian doktorea eta Ingurugelako teknikaria izandakoa hain zuzen.

Ecoeuskadi 2020 Jasangarritasuneko Hezkuntzan dihardugunon parte hartzea ekoeuskadi 2020 plangintzan oso interesgarria eta dokumentua aberasteko balio dezake. Beraz, ihobe.net helbidean, dokumentua ezagutzeko eta hezkuntzatik gure ekarpenak egiteko eta plana hobetzeko, hilabeteko epea dugu. ANIMO ba¡¡¡

Gehiago

Durangaldeko Eskolako Agenda 21 programa barruan kontsumo arduratsuaren inguruko lau foro eta bideokonferentziak ospatu dira Lau bideoforoek bai Durangoaldeko bai Peruko gazteek dauzkaten kontsumo ohiturak konparatzea eta eztabaidatzea zeukaten helburu. Horretarako Emaus Fundazioaren lankidetza izan dute. Lehenengo bideokonferentzia Zornotzako Udaletxean izan zen martxoaren 17an herriko ikastetxe guztiekin. Durangoko Berritzegunean izan zen martxoaren 21ean. Martxoaren 22an Berrizko Institutuan Zaldibar, Berriz eta Elorrioko neska mutilak elkartu ziren. Azkenik, martxoaren 24an Otxandio, Iurreta eta Abadiñoko ikasleek Iurretako Insitutuan bildu ziren Peruko Lambayeque hiriko ikasleekin bideokonferentzia egiteko. Gehiago

Lambayeque

“Hegaztiak eta haien bizitzen koloreak” erakusketa Madariaga Dorretxean Apiliraren 5a eta ekainaren 26a bitartean, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan, Madariaga Dorretxean ikusgarri izango dugu Juan Antonio García Pérez “Juantxu” argazkilariaren kalitate handiko erakusketa hau. Argazki guztiak “digiscoping” teknikaz eginda daude eta hegaztiek naturan azaltzen dituzten kolore bitxiak erakusketaren ardatza dira. Juantxu, portugaletetarra jaiotzez, 2009.urteko nazioarteko digiscoping lehiaketarik garrantzitsuena irabazi zuen, Swarovski saria hain zuzen, eta 2007.ko edizioan hirugarrena. Hainbat liburutan ikus ditzakegu bere argazkiak eta egun, Asociación Española de Digiscoping (ASEDI) elkartearen presidentea da.

Ekologian espezializatutako munduko lehen bilatzaile informatikoa Gazteizen egongo da Bediflor izena du eta datorren ostegunean, apiliraren 7an, martxan jarriko da. Orotariko bilatzaileekin alderatuta, honek ekologia, flora eta fauna gaiekin erlazionatuta dauden web orrialde gaurkotuen zein berrituen aurre hautapena egiten du, web orrialde tematikoei lehentasuna emateko. Gehiago

2

2


2. PRESTAKUNTZA Ornitologiako hastapenak ikastaroa Ikastaro teoriko eta praktikoa da. Asmoa da hegaztien munduari buruzko oinarrizko nozioak jasotzea. Equinoccio Naturaleza enpresako Sergio de Juan Zuloaga eta Bego Valcรกrcel Abellรกn ornitologoek emango dute eta Arkauteko Itsas Mendikoi zentroan egingo da apirilaren 11tik 14ra, 16 ordu guztira. Gehiago

IBAIALDE 2011 Ukiolan IBAIALDE 2011 kanpainaren barruan formakuntza saioak antolatu ziren URKIOLA parkean martxoaren 18 eta 19an. Saio bakoitzean Urkiolako Parkea bisitatu genuen, Toki-Alai interpretazio gunetik, ibilbide bat antolatu zen parkeko biodibertsitatea eta ekosistemak ezagutzeko. Ondoren, IBAIALDE kanpainarako material berriak nola erabiltzen diren ikusteko saio egin zen. Antolatutako ekintza irakasle eta bolondresetako arduradunei zuzendua zegoen. Saio bakoitzean 25 pertsona inguru parte hartu zuten. Primerako esperientzia izan zen, ikasleekin praktika hau egin nahi duen edozein irakasle edo talde kideentzat.

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Udal foroak prestatzen Herrian zein ikastetxeetan diagnostikoak egin ondoren ikastetxeko ingurumen batzordeko ordezkariak udal foroak prestatzeko bilduko dira. Saio hauetan, eskolen arteko foroak, ikasleen bizitzarako eta ikastetxerako konpromisoak erabakiko dituzte, baita udal arduradunei aurkeztuko dituzten proposamenak. Apirilean udal hauetan eskolen arteko foroak egingo dira: 9 9 9 9

Apirilaren 5ean Getxon gaia Biodibertsitatea izanik Apirilaren 6ean Basaurin gaia Biodibertsitatea izanik Apirilaren 13an Laudion gaia kontsumo arduratsua izanik Apirilaren 14an Leioa gaia Biodibertsitatea eta elikadura izanik

Eskolako Agenda 21eko bilakaera Eskolako Agenda 21 ikastetxearentzat jasangarritasunerako eta kalitaterako hezkuntzaprograma da. Komunitatearen partaidetzan oinarritzen da, eta udalerriko garapen jasangarrian parte hartu eta laguntzen du. Foileto honetan Eskolako Agenda 21eko bilakaerari buruzko Euskadiko datuen laburpena aurkezten da, 2003-2011 aldian. Gehiago

Konposta Gernikako ikastetxeetan Gernika-Lumoko ikastetxeetako ikasleek konposta egiten dakite. Are gehiago, zakarrontzira bota beharrean jantokietan biltzen duten materia organikoa lurra bihurtzeko teknika menperatzen dute. Izan ere, hezkuntza zentroek 21.000 litro konpost egiteko ahalmena izango dute, urtero urtero. Gehiago

3

3


4. TOKIKO AGENDA 21 Nerbioi-Ibaizabal ibaiertzaren garbiketa eta flora exotiko inbaditzailea kentzeko jardunaldia Datorren larunbatean (Apirilak 2a) landare inbaditzaileak kentzeko eta bertako zuhaitz eta zuhaizkak landatzeko jardunaldi berri bat antolatu dugu, “Nerbio ibai-ertzaren berreskuratzea Etxebarrin� proiektuaren barruan. Jardunaldi honetara hurbiltzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu denok batera kanpoan lan enginez goiz ezin hobe bat igaro dezagun. Lekua eta ordua, aurreko jardunaldietan bezala, ondorengoak izango dira: Ordua: 10:00ak (ekintzak 13:00 arte iraungo du gutxi gora behera) Lekua: Ametzola Parkea Beti bezala, beharrezko material guztia antolakuntzak jarriko du, eta zuek oinetako (mendiko botak) eta arropa erosoa bakarrik eraman beharko duzue. Gehiago

Garapen iraunkorra sustatzeko ekintzak egiten dituzten udalei, mankomunitateei edo tokiko beste erakunde batzuei diru-laguntzak Aurreko boletinean iragarri genuen bezala, indarrean jarraitzen du deialdi honek apirilaren 16a arte. Deialdi honen 4. atalak zera dio: Eskolako Agenda 21 eta Tokiko Agenda 21 koordinatzea sustatzen duten ekintzetarako erakunde horiek diru-laguntza eska dezakete. Gehiago

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea CONFINT-eko Europako koordinazio bilera Parisen ParĂ­s, martxoaren 17 eta 18. CONFINT-eko Europako koordinazio bilera (Gazteen Nazioarteko Konferentzia: Zain dezagun planeta) egin zen, hamaika herrialde partehartzearekin (Belgika, Txekia, Danimarka, Frantzia, Georgia, Grezia, Italia, Portugal, Errusia, Espainia eta Turkia, eta gonbidatuta Brasil). Estatutik hauexek joan ziren: Jose Manu Gutierrez, Estatuko Komisio Antolatzailearen koordinatzailea, eta Ariadna Pomar, Brasileko Konferentzian bideratzailea izandakoa. CONFINT delako honetan IRAES 21 sareak parte hartzen du.

Bertan CONFINTek daukan tokiko garrantzia azpimarratu egin zen: eskoletan, hirietan eta erregioetan prozesuak eragin gehien dauka, zeren eta bertan gazteek ekimenerako ahalmen gehiago daukate bultzatzen dituzten aldaketak eragiteko. Hurrengo mugarriak: 9 Gazteen Europako Konferentzia (Kopenhage, 2012ko martxoan), Europako Erregioen Komisioaren bilkura barruan 9 Rio de Janeiro + 20 (2012ko ekainean), Gailur honetan CONFINTeko gazteek ahotsa entzuten egiteko.

4

4


6. BALIABIDEAK

Ekolapiko egitasmoa Gipuzkoan Gipuzkoako Biolur elkarteak, Kutxa Fundazioa eta Cristina Enea Fundazioekin batera, Ekolapiko deituriko egitasmoa martxan jarri du duela gutxi. Egitasmo horren nondik norakoa ulertzeko, hona hemen azpiizena: elikadura ekologiko eta orekatua eskoletako jantokietan. Bere helburuak hauexek dira: batetik, haurrek osasuntsu eta kalitatearekin jatea; bestetik, elikadurak, landa garapenak eta ingurumenak eguneroko bizitzan duen garrantziaz sentsibilizatzea. Egitasmoa hiru ardatzetan egituratzen da: -

Elikadura osasuntsu eta orekatuaren oinarriak finkatzea. Ingurumena: nekazaritza ekologikotik eratorritako elikagaien bidez elikatzea. Landa garapena (Nekazari Ekologikoen Sarea) bultzatzea.

Gehiago

“La Tierra se agota” James Lovelock James Lovelock, aspaldi honetako zientzialari independente ospetsuen eta polemikoenak ekin egiten du berriro 91 urte bete berri dituela. “Gaia teoria” (Lurra bere burua autorregulatzen duen izaki bizidun bat dela) sortzaile eta arrakasta handiko “Lurraren mendekua” saiakeraren egileak plazaratu du itxaropen gutxiko etorkizuna bizi garen planetarako. Zehatza bezain dokumentatua, “La Tierra se agota”-ren arabera Lurrak, egun bidegurutze ekologiko larrian egonik, gizateriaren kontra jarriko da natura hondamendi itzelak eta kutsadura maila altuak direla medio. Mila urte batzuk barru planeta urdina moduan desagertu daiteke betirako. Hala eta guztiz ere Lovelockek ez dio esperantzari uko egiten eta, artezteko, fosilak ez diren energien ezarpena proposatzen du Lurraren oreka jasangarrirako. Aditu britainiarraren ustez beste planeta bat bada posible. Lovelock jaunaren ustez , egun zientziaren zabaltzaile onenetariko bat izanik, gizateriak erronka du: Lurra planetan bizi izatea.

Produktuen ingurumen-etiketak. Produktuak hobetzeko ingurumenirizpideei buruzko gida Gaur egungo informazio-mekanismoen gainean sortu den nahastea eta mekanismo horien ezagutza eza dira, besteak beste, produktu eta zerbitzuen merkatu iraunkor eta eraginkorra oztopatzen duten arazo nagusiak. Hain zuzen, gida honen bidez, arazo horiek konpondu nahi dira. Horrez gain, hauek dira gidaren helburuak: - Enpresak ingurumen-komunikaziorako dituen bideak -produktu eta zerbitzuei buruzkoak nahiz enpresei buruzkoak- era argian deskribatzea, eta horietako bakoitzaren abantailak eta desabantailak azaltzea. - Sistema bakoitza zer kasutan erabiltzen den azaltzea, ikusiko den bezala, sistema guztiak ez baitira baliagarriak produktu guztientzat. - Produktuen ingurumen-hobekuntzaren arloan aurrendariak diren enpresek sistema horiek erabil ditzaten bultzatzea, azken kontsumitzaileari ingurumen-portaera onena duten produktuak identifikatzen laguntzeko. Horrekin guztiarekin, harremanetan jarri nahi ditugu, batetik, enpresek ingurumenirizpideekin egiten dituzten industria-produktuen eskaintza eta, bestetik, produktu horien eskaria; gizarte-eragileek, Administrazioak eta azken kontsumitzaileak -alegia, herritarrokegin behar dutena. Gehiago

5

5


“1001 detalles para salvar el planeta” Pierre Lemire Energia aurrezteko eta baliabide naturalak babesteko trukoak, aholkuak eta gomendapenak eskeintzen dituen oso liburu praktikoa; baita ere hondakinak kudeatzeko era efikaz eta arduratsuaz. Eskeintzen dituen baliabideak eguneroko bizitzarako oso egokiak dira eta zenbat hondakin sortzen ditugun ohartzeko lagungarria izango zaigu.

Jasangarritasunerako hezitzaileak Jasangarritasuneko Hezkuntzaren Hamarkadaren webgunean, aldiroko buletinean, 63. alean hain zuzen, “Zentral nuklearrak ez dira Klima aldaketaren aurkako alternatiba energetikorik” artikulua ondorengo estekan aurki dezakezue http://www.oei.es/decada/boletin063.php. Lurrikarak, ondorengo tsunamiak eta Fukushimako istripuak sortutako inpaktu emozionalaz gain, buletinean, fisio nuklearrean oinarritutako energia iturri honek, istripuen arriskuez aparte, dituen beste eragozpen eta hamarkadetan hori frogatzen egin diren ikerketak azaltzen dira.

7. IHITZA ALDIZKARIA Biomimesia. Naturaren irakaspenak Zientzia naturari erreparatzen hasi da, gauzak nola egiten dituen ikusteko, gu nahiko oker gabiltzala kontuan hartuta. Gure teknologien ondorioz, % 96ko hondakinak sortzen dira, azken produktuan % 4 erabiltzeko. Bistakoa da ez direla batere eraginkorrak. Gainera, hondakin asko eta produktu ugari toxikoak izaten dira. Gure teknologiek tenperatura handiak erabiltzen dituzte berotzeko, presio izugarriak kolpatzeko, baita kimikagai toxikoak ere. Nahiko basatiak dira. Biomimesiak naturaren jakindurian oinarritutako teknologiak eta sistemak garatzen lagun diezaioke gizateriari. Zientzia-fikzioko kontuak diruditen arren, egia ari dira bihurtzen, gero eta gehiago.

Gehiago

INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastián

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

6

6

Profile for OLATZ ZABALETA

NEWS 3  

Ingurugela News

NEWS 3  

Ingurugela News

Profile for olatis
Advertisement