Page 1

2011. martxoa

2. alea

1. BERRIAK Sabin Intxaurraga Mendibil

ALE HONETAN:

Abenduaren 27an, aurreko Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailburua zendu zela berriak astindu gintuen. Ingurugelatik Ingurumen Euskal Estrategiaren helburuak betetzeko adoreagatik oroitzen dugu, baita Tokiko eta Eskolako Agenda 21 proiektuen bultzatzaile bezala. Agur Jauna.

1

Gehiago

Berriak

2

Prestakuntza

3

Eskolako Agenda 21

4

Tokiko Agenda 21

5

IRAES 21

6

Baliabideak

7

IHITZA aldizkaria

Jostailuen trukaketa BIO, Aldaketa Klimatikoaren Aurkako Bilboko Bulegoak sustatzen duen proiektu hau bi fasetan burutuko da. Lehenengo fasean umeek jostailuak sortuko dituzte otsailaren 7tik martxoaren 21a bitartean ikastetxeetan. Bigarren fasean jostailuen truke eguna egingo da martxoaren 26an Alhondigan.

Bilbon Ingurubide inauguratu egin da, eraikuntzen birgaitze arloan irizpide jasangarrien erabilpenerako zentroa. Aholkularitza da Bilbon berriki inauguratu den Ingurubidea jasangarritasunerako baliabideen gunearen helburua, bere etxebizitza zein lokala era jasangarrian erreformatu nahi duen orori informazioa ematea. Interesatuak Bilboko Celestino MarĂ­a del Arenal Plaza, 3-4 zenbakia Trasera bisita egin eta argibideak eska ditzakete. Gehiago

2011, Kimika‌ berdearen Nazioarteko Urtea Marie Curiek Kimikari egindako ekarpenengatik jaso zuen Nobel Sariaren mendeurrena ospatzeko, 2011 urtea Kimikaren eta Emakume Zientifikoen urtea izendatu dute. Marie Curie, Marja Skłodowska, (1867ko azaroaren 7a 1934ko uztailaren 4a) Polonian jaio zen kimikaria eta fisikaria izan zen, geroxeago frantziarra nazionalizatua. Radioaktibitate arloan aitzindaria, bi Nobel Sariak jaso zuen lehen pertsona, Pariseko unibertsitatean irakaslea izan zen lehen emakumea eta Europan doktorea izan zen bigarren emakumea dugu Marie. Zalantzarik gabe, aukera ona dugu ikastetxeetan emakume zientifikoen edo jasangarritasunean eta ingurumen zientzietan aipagarriak direnen biografiak lantzeko.

Gehiago

C:\Documents and Settings\sp00245c\Es


Santurtziko Udalaren XXIII Ingurumen Lehiaketa. Santurtzin bizi diren 15-18 urtetako gazteentzako lehiaketa, ""Santurtzin mugikortasuna, atzo, gaur eta bihar"" lema pean antolatzen da. Eskola Agenda 21-k gai bera dauka. Saridunak udalak antolatutako kultur bidai bat egiteko aukera izango dute. Lehiaketan lau ataletan har daiteke parte: 9 9 9 9

Idazlan edo kontakizun laburra Maketak Fotografia edo arte digitala Marrazkia, pintura, eskultura, grafitti.

Lanak aurkezteko epea martxoaren 3a da eta Santurtziko Dorretxean erakutsiko dira Apirilaren 4tik 9ra arte. Gehiago

2011 urteko hegaztia SEO/BirdLife erakundeak mozolo arrunta (Athene noctua) aukeratu du 2011 urteko hegazti bezala: • Espainian zegoen mozolo arruntaren kopurua, % 40an murriztu da azken hamarkadan. Adituen ustez, gaur egun 50.000 bikote besterik ez da gelditzen. • Hegazti gautar honentzat mehatxurik garrantzitsuenak landa eremuen uztea eta laborantza intentsiboak dira. Gehiago

Zuhaitz Eguna Peñas Negras-en Peñas Negras Ingurumen Interpretaziorako Zentroak zuhaitz eguna antolatuko du hurrengo martxoaren 13an, goizeko 11etatik 14etara, Zugaztieta (Ortuellako) egoitzan. Jardunaldiaren gaiari buruzko tailerrak antolatuko dira eta parte hartzaileen artean, bertoko zuhaitz txikiak bananduko dira.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako Hondakin Arriskutsuen Kudeaketari buruzko Jardunaldiak Araba. Martxoak 24an, 9etatik 14tara Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egoitzan, Lakuan Gasteizen. Gipuzkoa. Martxoak 29an, 9etatik 14tara Donostiako IEFPS Eason. Bizkaia. Martxoak 31an, 9etatik 14tara, Erandioko IEFPS Tartangan. Gehiago

Santurtzin ospatu zen “Itsas Hegaztien VII. Biltzar Iberiarra”-ren ondorioak Argitaratu berri dira Santurtziko Hijas de la Cruz ikastetxean, urriak 30etik azaroaren 1ra bitartean ospatu zen biltzar horren ondorioak.

Gehiago

2

2


Udaletxeentzako diru laguntza deialdia Hurrengo martxoaren 15ean argitaratuko da EHHAn Udaletxeentzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Tokiko eta Eskoletako Jasangarritasunean aurrera pausoak eta programak (horien artean Eskolako Agenda 21) egiteko diru laguntzen deialdia. Saio informatiboa martxoaren 16an antolatu da Lakuan (Gasteiz) eta izen eta informazio gehiago www.ihobe.net webgunean aurkitu daiteke.

2. PRESTAKUNTZA INGURUMEN HEZKUNTZAREN XX. TOPAKETAK 2011ko apirilaren 1ean Gasteizko Jesus Guridi musika kontserbatorioa HELBURUAK 1. Eskolako Agenda 21 proiektuan diharduten irakasleek eta beste erakunde laguntzaileek elkar topatzeko eta hausnarketa egiteko aukera bat izan. 2. Eskolako Agenda 21 proiektuan kontsumo arduratsuaz burututako esperientzia onak ezagutu. 3. Jasangarritasunean aurrera egiteko balore eta ekonomia irizpide berriei buruzko hausnarketa egin. PROGRAMA eta izen ematea www.ihobe.net / jarduerak-en edo posta elektronikoa bidaliz eventos@ihobe.net -era partaideen Izen-abizenak, lantokia, posta elektronikoa eta taldelanerako hizkuntzaren aukeraketa (euskara / gaztelera) adieraziz. www.ihobe.net

Eremu elektromagnetikoak eta ingurumena Otsailak 8an, Eskoriatzako Ibarraundi Museoan Leintz Debagoienako Eskolako Agenda 21eko ikastetxeetako koordinatzaile eta irakasleentzako hitzaldi bat eman zuen Asier Arregik "Eremu elektromagnetikoak eta ingurumena" izenpean, ikasturte honetan eskualde horretako ikastetxeak Uhinak gaia (zarata, argi-kutsadura, eremu elektromagnetikoak)lantzen ari dira eta.

3. ESKOLAKO AGENDA 21 Butroi ibaiaren biodibertsitatearen hobekuntzan oinarritutako ibilaldiak Mungiako Udalak, uriolei aurre egiteko eta, bide batez, eremu natural hori ingurumen aldetik zaharberritzeko sortu den ubide berriarekin batera, Butroi ibaiaren biodibertsitatea hobetzeko proiektu bat sustatu du eta inguru horretan zehar ibilbide bat sortu du ibaiaz gozatzeko, jagoten laguntzeko eta bai ibaiari, bai bertako habitatari, faunari eta, landarediari daukan balioa emateko. Eskolako Agenda 21 proiektuan Biodibertsitatea gaia lantzen duten udalerriko ikastetxeetako ikasleek parte hartuko dute ere ibilbideetan. Gehiago

Nerbioi Ibaizabal eskualderako mugikortasun plana Jardunaldi teknikoak Galdakaon eta Arrigorriagan egin berria den NERBIOI IBIZABALEKO MUGIKORTASUN PLANA aurkeztu eta eztabaidatzeko martxoaren 17an. Enpresa egileak berak, Leber hain zuzen, aurkeztuko die ikastetxeei, ondoren ikasleek hausnartu eta proposamenak burutuko dituzte, kakao bat edan bitartean (word kakao), hau talde txikietan eta ikastexeetakoak elkar nahasturik, ondoren hobekuntzarako ekintzak talde handian plazaratuko dituzte. Bukatzeko ikastetxeka bildu, irakasleekin batera, eta nork bere zentroan zer nolako komunikazio burutuko duen erabakiko dute.

3

3


Lorategi publikoa eskola baratze ekologikoa bihurtu da Beasaingo Andramendi Ikastola Eskolako Agenda 21 proiektua garatzen ari da, ikasturte honetan biodibertsitatea lantzen ari delarik. Eta hobekuntza ekintza bezala, ikastola aurreko lorategi publikoa baratze ekologikoan bihurtzen ari dira, Udalaren baimenarekin, bertan garaian garaiko eta bertako landareak erein eta landatuz. Gehiago

Biodibertsitatea eta Elkarbizitza astea Idiazabalen Idiazabalgo Aita Iparragirre ikastetxeko "Behatokia" eta "Agenda 21"eko batzordeek "Biodibertsitatea eta Elkarbizitza" astea antolatu dute, ikasle, guraso, irakasle eta herritarrei zuzendua. Lehenengo egunean hainbat gurasok ipuinak eta istorioak kontatu dizkiete ikasleei beraien berezko hizkuntzetan. Herriko biodibertsitatea ezagutu eta aztertzeko hainbat ibilaldi antolatu dituzte ere mailaz maila, eskola baratza eta herriko parke, baserri eta errekara, herritar batzuen laguntzarekin. Ihauteri desfilea ere biodibertsitatea gaitzat hartuta izan da eta astea amaitzeko, igandean, Zuhaitz Eguna ospatu dute. Gehiago

Eskolako Agenda 21 proiektuaren jarraipenerako foroak Lehenengo aldiz Eskolako Agenda 21en Jarraipen Foroak ospatu dira Getarian, Orion, Zestoan eta Zumaian. Horretarako herri bakoitzeko ikastetxe guztietako Ingurumen Batzordeko ikasle ordezkariak eta irakasle koordinatzaileak udaletxe bakoitzean bildu dira Alkate, Ingurumen zinegotzi eta/edo Ingurumen Teknikariarekin eta hauek, mugikortasunari buruz ikasleek egindako proposamenen betetze maila azaldu dute, kasu batzuetan ere bete ez izanaren arrazoiak adieraziz. Getarian ikastetxe bakarra izanik, udal teknikariak lagunduta herrian zehar ibilaldia egin dute ikasle ordezkari eta irakasle koordinatzaileek, ingurumenaren aldeko berrikuntzak bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Jarraipen Foro hauek Urola Kostako Eskolako Agenda 21 programa dinamizatzen duen Arazi ingurumen hezkuntzako entrepresak antolatu ditu.

4. TOKIKO AGENDA 21 Jardunaldi teknikoak: Udaletxeek jardunaldi teknikoak antolatzen dituzte herriko ikastetxeko gazteei informazio zuzena eta prestakuntza saioak emateko eta horrela, beraien Eskola Agenda 21ean aztertzen duten gaiei eta herriko jasangarritasunezko plangintzei buruz hobeto informaturik egon ditezen. Otsailaren 23an Etxebarri Otsailaren 24an Erandio Martxoaren 3an Loiu-Zamudio Martxoaren 22an Uribe-Kosta Martxoaren 24an Basauri Martxoaren 29an Getxo martxoaren 30ean Derio

Biodibertsitatea Elikadura Biodibertsitatea Elikadura Biodibertsitatea Biodibertsitatea Biodibertsitatea

Plentziako ikasleak hiritarren kontsumo ohiturak aztertzen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 100 bat ikaslek inkestak egin dituzte bere herrian, jakiteko hirritaren kontsumo ohiturak. Datu bilketa eta ondorioak hiru hizkuntzetan landu dituzte ingelera, euskara eta gaztelera eta ikasturtea amaitu baino lehen jakitera emango dira.

4

4


Udaletxeentzako diru laguntza deialdia Hurrengo martxoaren 15ean argitaratuko da EHHAn Udaletxeentzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Tokiko eta Eskoletako Jasangarritasunean aurrera pausoak eta programak (horien artean Eskolako Agenda 21) egiteko diru laguntzen deialdia. Saio informatiboa martxoaren 16an antolatu da Lakuan (Gasteiz) eta izen eta informazio gehiago www.ihobe.net webgunean aurkitu daiteke.

Eskolako Agenda 21 eta jostailu solidarioak 300 umek jostailuak jaso dituzte gabonetan Debabarreneko EA21 ekimenaren baitan. 6.000 jostailu bildu dira, ingurumenaren eta gizartearen aldeko herritarren kontzientzia maila altua berretsiz. Urtero bezala, Eskualdeko Udalak eta EA 21 proiektua garatzen ari diren eskolak “Elkarlanean” proiektua burutu dute. Hain zuzen, kontsumo iraunkorrra, etikoa eta arduratsua izan du helburu kanpainak, umeen artean banatzeko jos¬tailu bilketa abiaraziz. Kanpaina gabonetan jarri dute martxan Deba¬barreneko zortzi Udalek, Debegesak, Gurutze Gorriak eta Ingurugelak. Bilketa EA21 proiektua garatzen ari diren eskualdeko 27 ikaste¬txeren bitartez egin da eta Debako, Elgoibarko eta Eibar-Ermuako Gurutze Gorria arduratu dira jostailuen banaketaz. Guztira 6.000 jostailu inguru bildu dira. Gurutze Gorriak eskualdeko 200 familiatan ba¬natu ditu jostailua. Gainerako jostailuak bestelako gizarte talde eta erakundeei eman zaizkie: Elgoibarko Santa Klara komentuari, Marokon aurrera dara¬matzan proiektuak laguntzeko; Markinako Mun¬du Zabal GKEri, Senegalera bidaltzeko; eta, Es¬piral Loranca elkarteari, gabeziak dituzten haur eta gazteekin lanean diharduena.

5. IRAES 21: Euskal Eskola Jasangarrien Sarea Euskadiko Ikastetxe Jasangarrietako Gazteen II Konferentzia prestatzeko Ikastetxeko konferentziak egiten ari dira. Eskola Agenda 21 proiektuaren barruan, IRAES 21 sarean elkarturik dauden Euskadiko Eskola Jasangarrietako ikasleriak hilabete hauetan Ikastetxeko Konferentziak ari dira gauzatzen, Euskadiko Ikastetxe Jasangarrietako Gazteen II Konferentzia aurretik. Ikastetxeko Konferentzietan joan den ikasturtean, CONFINT 2010 prozesuko Gazteen Arduren Gutunetan hartu ziren konpromisoak ekimen konkretuetan zehaztuko dira. Gehiago

6. BALIABIDEAK Basoa eta Biodibertsitatea erakusketa Madariaga Dorretxean Basoa zuhaitz multzo bat baino gehiago da: izaki bizidunek garatu duten leku bat da. Garapen horretarako harreman konplexuak ematen dira, kate trofikotik hasi eta loreen polinizaziorarte, mikorrak edo materia organikoaren deskonposaketaraino. Baso batean adin eta especie ezberdinetako zuhaitz eta zuhaixka autoktonoak, animalien bizitoki bihurtzen diren zuhaitz zahar zulodunak eta elikagai bihurtzen diren egur hilak aurkitzen dira. Basoa, bertako biztanle guztiek beharrezko duten izaki bizidun bat da azken finean. 2011ko apirilaren 24rarte. Doako sarrera. Gehiago

5

5


"50 proposamen basoa ingurugiro ikuspegitik ikertzeko" karpeta digitalizatu egin da 1996an argitaratu zenetik irakasleen artean izandako arrakasta dela eta, gainera aspaldidanik inprimatutako edizioa agortuta egonda, Ingurugelak, Sukarrietako Eskola Saiakuntzarako Zentroaren lankidetzarekin, publikazio hau digitalizatu egin du. Irakasleen eskura geratzen da Ingurugelako dokumentazio zentroetan CD-Rom formatuan.

Klima-aldaketa, errealitatea. Isabel Ripa (liburua) “Ordua baino haratago” joateko helburuarekin, klima aldaketari buruzko liburua WWF-ek aurkeztuko du datorren martxoak 24an. Liburuak mehatxu honi buruzko galderarik garratzitsuenei erantzuten die: Zer da berotze globala? Gure etorkizuna arriskuan ote dago? Nola geldiarazi dezakegu klima aldaketa? Guztiok konponbidearen parte garela ideia adieraztea bere xede nagusia da, horregatik nazioarteko kanpainetan era lokalean parte hartzea ezinbestekoa da, adibidez “Planetaren ordua” kanpainan. Gehiago

Txingudiko landare belarkaren gida txikia Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Txingudiko landare belarkaren gida txikia argitaratu du. Naturgune honetan hazten diren 44 landare deskribatzen dira eta bakoitzaren loraketa garaia, zein habitatean aurki dezakegun, tamaina, ugaritasuna eta jatorria azaltzen da. Landare bakoitzaren marrazki ederrak agertzen dira Gorka Gorospe ilustratzaileak eginda.

7. IHITZA ALDIZKARIA Jasangarritasunaren printzipioak BIOMIMESIAren ikuspegitik 1.

Planetak mugak dituela ulertzea eta onartzea, eta ondorioz, nahikotasun-kultura hedatzea: kontsumo-mugak ez gainditzea.

2.

Materialen zikloa itxi eta saiatu hondakinik ez sortzen.

3.

Behar dugun eguzki-energia modu deszentralizatuan lortzea

4.

Distantzia luzeko garraiorik ez erabiltzea. Naturan, bide luzeak animalia migratzaile batzuek besterik ez dituzte egiten.

5.

Dibertsitatea sustatzea. Biodibertsitatea areagotuz, sistema osoaren biziraupena ziurtatzeko estrategiak ugaritu egiten dira.

6.

Ez ibiltzea bizkor. Biosferaren denborak eta erritmoak eraginkorrak dira, baina askoz ere lasaiagoak.

7.

Lankidetza indartzea. Espezieen arteko mendekotasun-harremanak lehiakortasuna baino garrantzitsuagoak dira.

Gehiago

6

6


INGURUGELA ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Baiona, 56-58 01010 Vitoria-Gasteiz

Ondarroa, 2 48004 Bilbao

Basotxiki, 5 20015 Donostia-San Sebastiรกn

Brinkola auzoa, z/g 20220 Legazpi

945 17 90 30 ceida-vitoria@ej-gv.es

944 11 49 99 ceida-bilbao@ej-gv.es

943 32 18 59 ceida-donosti@ej-gv.es

943 73 16 97 ceida-legazpi@ej-gv.es

7

7

Profile for OLATZ ZABALETA

NEWS 2  

Ingurugela News

NEWS 2  

Ingurugela News

Profile for olatis
Advertisement