Issuu on Google+

PRACTICUMA GIDALIBURU OROKORRA 2011-12 IKASTURTEA

DERRIGORREZKO BIGARREN H EZKUNTZAN, BATXILERGOAN, L ANBIDE H EZIKETAN ETA H IZKUNTZEN IRAKASKUNTZAN GAITZEKO UNIBERTSITATEKO MASTER OFIZIALA

Olaia Jimenez Arrieta ojimenez@mondragon.edu 943 71 41 88 (5161) Bulegoa: N 2.8


HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

1.

SARRERA SARRERA

Practicum osoaren dokumentua da honako hau. Dokumentu honetan, practicumaren izaera, helburuak, ardurak eta ebaluazioaren berri ematen da. Gidaliburu honek practicuma zer eta zertarako diseinatu den ulertzeko balioko du. Hemendik abiatuta, practicum bakoitzeko (P I, II eta III) gidaliburua izango da ikasleen eskura. Practicuma orobat, Masterraren ardatza izateko asmoarekin antolatu da. Era berean, Master Amaierako Proiektuaren (MAP) oinarria da. Irakasle autonomoa eta eraldaketarako prest dagoen irakaslearen profila garatzeko nahiari begira dagoena. Horretarako, ezinbestekoa da testuinguru errealetan ikerketa

prozesuak

abiatzea.

Hezkuntza

praktikatik

abiatuz

norberak

hezkuntzaren teoria eraiki eta sendotzeko. IrakasleIrakasle-ikertzaile, ikertzaile eta ondorioz, kudeatzaile-berritzaile ikuspegi edo profila hain zuzen ere. Horregatik guztiagatik egituratu da Practicuma, hain justu, hiru garai estrategikotan. Hiru garai estrategiko horiek hezkuntzaren ikuspegi bat eratzera eramango gaituztenez, zehaztapen maila ezberdinetatik egingo dugu ibilbidea. Hau da, lehen practicumak (P-I) ikastetxearen argazki orokorra egiteko balio izango du, bigarrenak (P-II) berriz, gelako eguneroko jarduna eta azken practicumak (P-III), irakasleak gelara eramango duen proposamen didaktikoan murgiltzera. Ibilbidea egingo dugu, ibiltzea erabakiz gero; ikastetxeko giroan murgilduko gara inplikatuz gero. Horra hor gure hautua!

2


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

2. PRACTICUMAREN IZAERA IZAERA Practicumaren izaerari dagokionez, masterrean hainbat alderdiren aldeko hautua egin da, asmorik behinena ikaskuntza esanguratsua burutzea baita. Hau horrela, jarraian zehazten dira practicum ibilbidean zehar ikasleak ikaskuntza esanguratsua egiteko lau estrategia: •

Atzera begiratze eta barne-behaketa (Retrospekzio-introspekzio): ikasle gisa izandako esperientzietan arakatuz eta orain praktika garaian irakasle izateko bidean hautematen dituen alderdien arteko lotuneak aurkitzea. Bide honetan eraiki dugun hezitzaile irudi idealarekin bat ez datozen egoerak bizitzen ditugunean hasten dira kontraesanak. Ariketa hau oso boteretsua da irakasle lanbideari begira.

Jarrera kritikoa: gogoetaren bidez eskola, ezagutzaren transmisioa, boterea, antolaketa eta abarren arteko loturak egitera heldu nahi da. Eskolaren hezurdura ezagutzea bezala izendatuko genuke ariketa hau.

Lankidetza: Burutzen diren lan-mintegietan zein foroetan elkarrengandik ikastea, ikas-komunitate zentzuan aritzeari deritzogu.

Eraldatzailea: Praktiketan ezagutzen ari den errealitatean irakasle batek izan dezakeen eragina batetik, norbere ahaleginak komunitatean edo gizartean duen zeresanaz jabetzea bestetik, eta azkenik, irakasle izateko geure egitea.

Practicum honen ezaugarrietan oinarritzen den ibilbide gogoetatuak sekulako indarra du norbere hezkuntzarekiko ikuspegia eraikitzeko. Horretan sinesten dugu bete-betean. Era berean ikaskuntzari begira, lan-mintegien eta foroen bitartez taldean egindako gogoetaren eta ekarpenen trukaketaren bitartez ezagutza maila areagotu eta ulermenean sakontzea eskaintzen du. Finean, ezagututako errealitatean izan daitezkeen arazo zein praktika onak 3


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

antzemateko eta bere kasuan aurre egiteko. Azken hau da irakaslearen egitearen funtsa eta nolabait bere praktikaren eta habitataren eraldaketan tresna. Laburbilduz, practicumak eskaintzen dizkigun aukerak hauexek dira inolaz ere bistatik galdu ezin ditugunak…  testuinguru zehatz batean kokatzen direlako.  antolaketa eta ikuspegi zehatz bati erantzuten dion errealitatea direlako praktiketan aztertuko diren egoerak.  irakasle, ikasle eta aztergaien artean ematen diren hartu-emanak aztertzeko egoerak eskaintzen direlako.  irakasle izateak dakarren hezitzaile, kudeatzaile, berritzaile nahiz ikertzaile jite edo ikuspegia garatzen laguntzen dutelako.

3. HELBURUAK HELBURUAK • Prestatzea gerora irakasle izango direnak behar dituzten ezagutza eta gaitasunetan, beraien bizitza profesionalean izango dituzten funtzioak modu ahalik eta eraginkorrenean betetzeko. • Garatzea gerora irakasle izango diren horiengan irakaskuntzan aritzeko behar diren konpetentzia pertsonalak eta sozialak, ikasle taldeak gestionatzeko, bere praktikaz hausnartzeko eta taldeetan lana egiteko, besteak beste..

4. KONPETENTZIAK Practicum materia osoan zehar, kontuan izanda practicum garai guztiak, honako konpetentziak lantzea da xedea:

4


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

• Jarduera-eremu guztietan hobekuntza-proposamenetan parte hartu, praktikan oinarritutako gogoetatik abiatuta. • Irakaskuntza eta bizikidetza erraztuko duen giroa sustatzeko gizartetrebetasunak eta – gaitasunak menderatu. • Espezializaziori dagozkion gaiak planifikatzen, irakasten eta ebaluatzen esperientzia eskuratu. • Lanbide-heziketari dagokionez, ekoizpen-sektoreei dagozkien enpresatipologiak ezagutu eta enpresetako antolamendu-sistema ohikoenak ulertu. • Orientazioari dagokionez, ebaluazio psikopedagogikoan, hezkuntzaren alorreko beste profesionalen, irakasleen eta familien aholkularitzan trebatu. • Espezializaziori dagozkion gaiak planifikatzen, irakasten eta ebaluatzen esperientzia eskuratu.

Gaitasun horiek guztiak, beste gaietako gaitasun espezifikoekin batera, deskribatutako irakaskuntza guztietan hartutako prestakuntza laburbilduko duen Masterraren amaierako Lanean (MAP) islatuko dira.

5. PRACTICUMA ANTOLATZEKO PROZEDURA ETA TUTOREAK 5.1. Antolatzeko prozedura: Practicumak arestian esan bezala hiru garai ditu, orotara 10 ECTS ditu. Denek hala denak dute bere izaera propioa. Guztietan egindako lana Master Amaierako Proiektuan (MAP) erabiltzeko baliogarria da. Hona hemen xehetasun batzuk labur:

5


HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

Praktikak antolatzerako garaian eta ikasle bakoitzak bere praktiketako zentroa izan dezan honako prozedura jarraitzen da: Eginkizuna

Arduraduna

Epeak

Adierazleak

Masterreko 1.

Ikasleen lehentasunak

eta

ezagutzeko galdetegia

praktiketako

pasatu.

koordinatzaile

Irailak 26



Galdetegia banatu eta beteta jaso.



Zuzendariari

ak

2.

3.

Ikastetxeekin kontaktu

Masterreko

ofiziala (ikastetxeko

practicumeko

zuzendaria) zuzendaria) egin.

koord.

Hezkuntza Sailak Bigarren Bigarren Hezkuntzako praktikak

Masterreko

arautzeko aginduaren berri

practicumeko

ematea eta konpromisoak

koord.

masterraren

eta

praktika

aldien berri eman eta dokumentazioa bidali. 

Zuzendariarekin hitzartu praktika garaiko prozedura.

Urriak 6-31



Praktiketako tutorea finkatzeko epea ezarri.



Aginduaren berri eman.



Koordinaziorako uneak eta arduradunak zehaztu.

hartzea. 4.

5.

Tutorearekin harremana

Masterreko

egin eta ikaslearen datuak

practicumeko

eman.

koord.

Ikasleak tutorearekin lehen kontaktua egin.

Ikasle bakoitza



Ikastetxearen

eta

tutorearen

datuak

ikasleari jakinarazi.

Azaroa 7-11



Tutoreari ikaslearen datuak jakinarazi.



Kontaktua egin eta lehen eguneko ordua eta tokia zehaztu.

6


HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma Bidali: 6.

Tutoreari utoreari ikaslearen praktika aldiak ebaluatzeko dokumentua bidali eta jasotzeko epea ezarri.

Masterreko

Maiatzak



Tutorearen ebaluazioa orria bidali.

practicumeko

14



Ebaluazio orria jasotzeko epea: ekaina.

koord.

Jaso: Ekainak 8

5.2. Tutoreak: Practicum garai bakoitzean, tutore edo tutoreak izango diren irakasleak izango dituzu.

6. EBALUAZIOA Practicumaren izaerari jarraiki, norberaren ibilbide gogoetatua egiteko eta bigarren hezkuntzako irakasle izateko bidean zeuon ikuspegia osatzen joateko

egunerokoa osatzea eskatzen da. Horretarako, IKT baliatuko ditugu. Honen erabilera masterreko IKT hezkuntzan ikasgaitik bideratuko da. Egunerokoa egiteko eredu bat proposatzen da I. eranskinean. Funtsean, praktika garai guztietan, irakasle izateko bidean izango dituzuen bizipen horien bitartez, norberaren irakasle profilari buruzko gogoeta egiteko xedea dauka.

7


HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

Zuetako bakoitzak eraikiko duen egunerokoaren jarraipena batetik, mintegietan erabiliko da eta bestetik, masterrean izango dituzuen materia ezberdinetatik burutu beharreko lanak egiteko iturria izango da. Egunerokoaren

ebaluazioari

begira,

ikasle

bakoitzak

egiten

duen

egunerokoaren bitartez egingo diren mintegiak eta lanak ebaluatuko dira. Halaber, practicum garai bakoitzak bere izaera izanik, eginkizun eta ebaluazio propioak dituzte. Practicum garai bakoitzean eginkizun ezberdinak burutuko dituzue. Practicum osoaren nota osatzeko, practicum aldi bakoitzeko ebaluaziotik nota osoaren portzentaje bat izango duzu, ondoren azaltzen dira xehetasunak eginkizunei eta portzentajeei dagokionez. Practicum aldi bakoitzeko eginkizunak eta portzentajeak: Practicum

I

Nota

Eginkizunak

osoaren

%20

-

Lan-mintegiak eta foroan parte hartzea.

-

Bakarkako ekoizpena: “Ikastetxearen argazki orokorra”

II

III Ikastetxeko tutoreak

%25

%25

%30

-

Banaka: Behaketa gidoia eta elkarrizketa

-

Taldeka: •

Kasu azterketa eta ebazpena.

Kasu ebazpenarenaurkezpena.

-

Arloetako lanak

-

Tutoretzak espezialitateka

-

Ikastetxeko tutore(ar)en ebaluazio txostena

Practicum II, Ikasketa eta nortasunaren garapena eta Sekuentzia

Didaktikoaren antolaketa materiatik landu eta jarraipena egingo da. Eta era berean, P-III, espezialitateko materietatik egingo da. Practicuma gainditzeko baldintzak honako hauek dira: •

Praktika garai bakoitzeko eginkizunak gainditzea.

8


HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

•

Ikastetxeko

eta

fakultateko

praktiketako

tutoreen

ebaluazioa

positiboa izatea. •

Egunerokoa egitea.

7. ARDURAK PRACTICUMEAN 7.1. Fakultateko tutorearena: 

Ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin eta irakasle-tutorearekin lankidetzan aritzea, bi erakundeen artean egin beharreko lana koordinatu eta ikasturtean zehar ezarriko diren garaietan praktiketako ikasleei harrera egiten zaiela ziurtatzeko.



Praktiketako ikasleen egonaldiaren jarraipena egitea.



Ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin batera ikaslearen praktika garaiko Harrera Plana zehaztea eta jarraipena egitea.



Unibertsitateko erreferentzia izatea ikastetxeekiko harremanei dagokienez, eta ikastetxeko praktiketako koordinatzailearekin lankidetzan aritzea bi erakundeen eginbeharrak koordinatzeko.



Praktiketako ikasleek lortutako gaitasunak balioesteko azken txostena bidaltzea eta jasotzea.

7.2. Ikastetxeko tutorearena: 

Ikastetxeko

praktiketako

koordinatzailearekin

eta

unibertsitateko

praktiken

arduradunekin lankidetzan aritzea, bi erakundeen artean egin beharreko lana koordinatu eta ikasturtean zehar ezarriko diren garaietan praktiketako ikasleei harrera emango zaiela bermatzeko. 

Praktiketako ikasleengan autonomia eta erantzukizuna ematea Practicumean egin beharreko jarduerei dagokienez.



Hezkuntza-berrikuntza eta irakasle-lanaren erantzukizun eta konpromiso-balioak sustatzen dituen lanbide-kultura sustatzea heziketa-ingurunean.



Ikasleen

tutore

izanik,

ikasleak

egin

beharreko

hezkuntza-jarduera

orokorrak

ikuskatzea. 

Ikasle bakoitzarentzako prestakuntza-jarduera bereziak proposatzea, hark egin beharreko praktika-plangintza orokorraren barruan.



Ikasleekin batera egon eta laguntzea ikasgelako praktika-garaian, eta kasuan-kasuan erabakitzea lana zer autonomia-mailarekin egin behar duten. 9


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma 

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

Praktiken prestakuntza-prozesuaren bilakaera aztertu eta ikasleari jakinaraztea bere jardueraren alderdi onak eta ahulak zein diren, horiek hobetze aldera.



Praktiketako ikaslearen esku jartzea ikastetxeak dituen baliabide guztiak agintzen zaizkion heziketa-jarduerak prestatzeko, didaktika-sailaren arlo eta ikasgaietako programazioak, bereziki.



Praktiketako ikasleek lortutako gaitasunak balioesteko azken txostena idaztea.

7.3. Ikaslearenak: 

Praktika denboran lanera joan eta asistentzia puntuala izan.



HUHEZIko tutorearekin eta ikastetxeko tutorearekin adostutako programa bete.



Bere ardurapean dauden gaiak edo lanak prestatu.



Erakundearekiko eta hezitzaileekiko jarrera profesionala izan.



HUHEZIko tutorearen laguntzarekin, praktikari buruzko lan pertsonala egin, izandako esperientzian eta teorian oinarrituz.

8. BIBLIOGRAFIA Gimeno Sacristán, J. (1987). “El profesor como investigador en el aula: un paradigma de formación de profesores”. Educación y Sociedad, 2 zk., 1987. Madril: AKAL.75-93 orr. Medina Millán, J.L. (2001). “El diario del profesor, un reflejo del aula”. Aula

de Innovación Educativa, 305 zk, 2001eko iraila. 67-70 orr.

10


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

ERANSKINA I

PRACTICUMEKO EGUNEROKOA

Funtzioa Norberaren hezkuntza ikuspegia eraikitzen joateko eta bide batez, norbera irakasle gisa kokatzeko tresna da. Egitura •

Kronologikoki antolatua.

Hiru atal nagusi bildu behar ditu: a. Bizipenen (gertakarien, espazioen, harremanen, …) deskribapena. b. Gogoeta: norberari sortutako zalantzak eta kezkak, alderdi baikorrak edo ezkorrak, ikusitakoaren zentzua, … Aukera ona da materiatan ikasitakoa integratzen joateko. c. Proposamenak eta ondorioak: 

Proposamenak: aurreko atalean ikusitako alderdi ezkorrak hobetzeko modu arrazoitu eta teorizatu batean.



Ondorioak: norberak irakasle izango denerako ateratako ideiak, ikaskuntzak, ...

11


Bigarren Hezkuntzako Masterra Practicuma

HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIEN FAKULTATEA

IRAKURGAIAK Gimeno Sacristán, J. (1987). “El profesor como investigador en el aula: un paradigma de formación de profesores”. Educación y Sociedad, 2 zk., 1987. Madril: AKAL.75-93 orr. Medina Millán, J.L. (2001). “El diario del profesor, un reflejo del aula”. Aula de

Innovación Educativa, 305 zk, 2001eko iraila. 67-70 orr.

12


Practicuma-gidaliburuaikasleak