Page 1


Oskola Parau


Okela Sormen Lantegia Oskola Parau Dani LlarĂ­a, Elisabeth Dominguez, Eztizen La Cruz Arnaiz, Jone Loizaga & Taxio Ardanaz, Julen Agirre Egibar, Marc Vives MuĂąoz eta Maria Muriedas Diez.

3

Gorputza eta oskola. Animalia batzuk beraien oskol propioa dute; adibidez barraskiloek, dortokek edo txirlek. Baina naturan dauden zenbait gorputzek, instintuari jarraiki, beraien burua babesteko oskola bilatzen dute. Horren adibide dira ermitau karramarroak; animalia horiek barraskilo oskolak erabiltzen dituzte beraien abdomena estaltzeko, krustazeo gehienena baino bigunagoa baita. Ideia bat otu zaigu; Horacio Etxebarrieta ermitau karramarroetan pentsatzen egon zitekeen, imajinatu daitekeen modurik luxuzaleenean, Atxekolandetako itsaslabarrean kolore bizidun oskol bat jartzea erabaki zuenean, gaur egun ezagutzen dugun Punta BegoĂąako Galeriak, alegia. Aisialdia eta oparotasuna, flysch itsaslabarra denbora libreaz gozatzeko galeria batzuekin estaltzearen kapritxo burgesa. Itsaslabar horretan luiziak saihesteko euste horma eraikitzeak izango zuen erabilera funtzionaletik haratago (horixe baitzen obra horien eragile nagusia).


Galeria horiek 1910. urtetik askotariko erabilerak eta habitatzeko hainbat modu izan dituzte, eta gaur egun zazpi artista ezberdinen obrak beraien artean artikulatzeko oskol distiratsua dira, espazioa oraindik ere eraberritze prozesuan dagoelarik. OKELAko kideek orain dela asko begiztatu genuen espazioa, espazio konnotatua izanagatik eta eraikuntza beraren zentzugabezko zentzuagatik. OKELAko espazio naturaletik irten nahi genuen, eta artisten, espazioaren eta inguruaren artean harreman berriak sortu. Ez dago sobera gure esparru artistiko hurbilenean bizi dugun dilema orrialde hauetara ekartzea, erakusketa areto asko izanik ere, ekoizten ari diren artista ugarien lanak erakusteko programazio eta baldintza onik gabe. Hala, ermitauaren oskola edukiz hornitzeko lanean hasi ginen. Oskola Parau zazpi artisten lanak erlazioan jartzen dituen proiektu bat da. Artistak ezberdinak dira beraien artean, baina nolabait espazioaren heterogeneotasunarekin bat etortzen dira. Artista ezberdinak gonbidatu ditugu galerien historia eta erabilera anitzak kontuan hartuz. Luxua, Ugaritasuna, Gozamena; Marc Vives-ek Azpin (Donostia) egindako eta Roger Callois-en 1933ko “La Fiestaâ€? hitzaldiaren zati batean oinarritutako soneto eta lelo itsaskorrez betetako performance-arekin liluratu egin gintuen. Herri Berriak, Burgesia, Hondarrak; Daniel LlarĂ­a-ren eskultura multzoak, hutsak gorputzez baina bete materiaz, izaera eta klaseari buruz aritzen dira, ideia hauek irudikatzeko gaitasunaz. Kontenplazioa, Kapritxoa; Eztizen La Cruz-ek oleoan egindako pinturak erakusten ditu, plazerera eta melankoliara emanak. Tximinia, Ezkutu bat, Begiratoki bat; Elisabeth Dominguez Ran artistari aretoko lurzoruan zabaldu eta bere lanaren sentsualtasuna, freskotasuna eta arintasuna erakusketa espazioarekin aurrez aurre

jartzeko gonbitea egin genion, eta bera, begiratokira ere joan zitzaigun. Terraza, Harresiak; Julen Agirre Egibarrek marrazketarekin lan egiten du nagusiki, eta arkitekturan du interesa. Oraingo honetan hedonismoari eta gehiegikeriei bideratutako eraikuntzei buruzko azterketa eskaini digu, galeria hauen antzera, abandonatuak izan direnak. SOS, Miserikordia, Okupazio Faxista, Monumentua; Jone Loizagak eta Taxio Ardanazek normalean banaka lan egiten dute, baina oraingoan bikote artistiko bezala lan egiteko gonbidapena egin genien. Bagenekien denbora zeramatela baterako artxibo bat sortzen. Bertan monumentu frankisten argazkiak biltzen joan dira, erasoak edo aldaketak jaso dituztenei garrantzia berezia emanez. Erabilera, Funtzioa, Gainbehera; Maria Muriedasen lanak gaur egunera garamatza berehala. Hala, bere belaunaldiko pertsonak ikusten ditugu posearekin eta denbora igarotzeak eragindako akitzearekin erlazionatzen diren jokabideak lantzen.

4

5

OKELA Sormen Lantegia


HAUTSA ETA HORMIGOI ARMATUA (haitza janztea) Marion Cruza Le Bihan

7

Estalaktita marroi argiak eskegita daude Punta BegoĂąako Galerietan. Teilatuko arrailen artetik ateratzen dira, dekorazio estalkiari lotuta. Behetik ikusten den erliebearen atzean, zimenduzko plano baten gainean, hondarrek eta sedimentuek hezetasuna jasaten dute. Ura kondentsatzen denean kumuluak urtzen dira eta gero tantak jausten dira, poliki, atzekoz aurrera eta horizontalean. Hormigoizko habeen azpian zehaztapen batzuk ikusi nituen, arrain eta sufrearen antzeko zerbait metala eta bere nerbioari jarraituz. Hortzak ateratzen dira hagaxkatik. Eta azpian, zimendu-oinarrian, euste-horma jasotzen duten harrien artean, estribuek eta eskorek gezur eta lilurazko mordoilo arraroa sortzen dute, mendi mordoiloa, egur eta metalezkoa eta marea. Morterozkoa. Lur-koloreko grisa gatzarekin nahasten da eta burdin apur batekin.

Marroi argia da hautsaren kolorea.

Pareten arteko airea da isolatzailerik onena, baina han, belvederen, haize fina altxatzen da eta haize fina hezetasunaren eta partikulen eroalea da. Area eta hautsa dabiltza ekaitz egunetan zurrunbiloak


sortzen. Erosioak lanean dihardu, gainazalak urratuz. Denbora, aire gatzitua eta baita aire kutsatua ere igaro egiten dira; igaro egiten dira, beti, eta igarotzen diren bakoitzean hautsa berritu egiten da... Sous les pavés, la plage! Izarpea. Teilatu azpiko teilatu faltsuak, bien arteko lasaiera nahikoarekin. Hortxe ezartzen da zupia, posoz poso. Lasaitasuna eta multzokako zutabeak dira nagusi. Zutabeak hormigoizkoak dira, iparraldeko eta mendebaldeko galeriak.

Plastikoaren gainean pegatina zuri bat logo eta barra kode batekin (kontuz estalkiarekin, bakarka saltzen baitute). Estanpatutako hirusten eta iturriaren azpian kuadrilla nitxoa dago. Bertan, lagunek beraien izenak idazten dituzte. Bateren batek aldarri ere egin izan du. Algortan ospeak arrailduretan irauten du.

Bétón armé. Blokeka banatutako konpresio indarrek nola funtzionatzen duten ulertzen saiatzen naiz. Abraren portu naturaleko defentsarako kokaleku historikoan altxatutako galeriak. Aterpe sistema, Monierren eta Hennebiqueren patenteak. Sarea eta txandakako pare kontrajarriak. Ornamentu azpian ezkutatzen diren sostengu egiturak ikusgai izan gabe eutsi. Estilo errepertorioa, astuna eta dekorazioa. Euste-horma bat estaltzeko proiektatuak izan diren galerien bokazioa kontutan har dezagun: egitura banatzaile bat. Pasealekua, magala, eta itsaslabarreko harriak. Tranpak, aldapak eta eskailerak dituzten pasabideak. Duela mende batetik galeriek Punta Begoña estaltzen dute. Zutabeek, hormek eta balaustradek janzten dute.

Arte aplikatuak. Zintak, hostotzak eta granadak. Behin eta berriz. Arabeskoek begirada arintzen dute eta forma hutsez betetzen dute. Zortzi fruitu puniko zentrokideek bakarra eta askotarikoa irudikatzen dute, azal gogordun eta hazi kohesionatudun fruituak dira. Behin eta berriz. Granadaren mamia gorria da, atzeman dituen martirren odola bezalakoa. Granada oparotasunaren sinboloa da, ugaritasunarena, formagatik, edukiagatik eta indar barreiatzaileagatik.

Idazkiak. Plastiko gardenez egindako kutxetan apurtutako baldosak eta azulejuak daude. Bertan, arretaz aukeratuak, figura gabeko zatiak aurkitzen dira. Gehienek iraun egin dute, ondo kokatuak, bananna pita duen hiru spray geruzen azpian. O pocket, trazu finarekin, kontzentratua eta zipriztin gehiagorekin. Tag,tag, nor da? COF eta AG crew. My name is: JOMA. FLUOR, DUNO, RAYO. Iraganetik gatoz, alikatatuaren gaineko patina gehigarria gara. Lurzorua, frisoa, eskailerak. Marmol arrosa handia. Kutxa batzuek beste gauza bat gordetzen ari direla ematen duten kartoizko kaxak dituzte. Irakurri FAPROLIMTEL TELLERIA, garbiketa produktuak.

Si notre amitié est un grain de sable, je t’offre la mer!

8

9

Tanto. Desgastea eta kolpeak distiran. Pilota markak egongelan. Adreilu hutsez egindako hiru horma. Bata indarrik gabeko tximiniarekin, su handia, txapa eta ezkairik gabea. Beste bat ate eta zulo batekin, bi bao. Eskailera bat, pasabide baten atzean. Pilota markak. Pilota asko, asko. Tanto. Kirolak. Pasa-marra. Cosme-Jimena, María del Carmen Ana. Belazko Yatch Plymouth Santander txapelketa. Irabazi eta itzuli. Frontside wallride, arrapala. Tranpa. Zelulen mundua. Billarreko bola. Non sartzen dira sartzen direnak? Hautsa sartzen den lekuan. Aisialdirako pabilioiak. Arrasean eta zeharka dauden iltzeak, euste-geruza sortuz jada ez dagoen errematearentzat. Euste guztia geratzen da. Bonbillak falta izan ziren aldi batean. Tximinia zegoen. Suak dindarra zuen han barruan, Punta


Begoñaren haitzari itsatsita, neguan leihoak itxita izaten zituen barneko espazio zabalean. Gernikako zuhaitz baten hondar margotuek tximiniaren ingurua apaintzen dute bi otsoekin batera, López de Haroren lupus-ak. Otxoa, otxoa. Horiek ere iraganetik datoz, aurrean “Franco” hiru aldiz idatziz tantoa eginez. Eta eten puntuak... Antzina, saloian argazki pare bat, munduko mapa bat eta mezenasen hautsontzi bat zeuden, eta bertan uzten ziren negozioak egiteko puruak. Topaketa zorioneko haietan.

irekia. Arrosa gorri bat eta lirio lorea, triangelu bat bandan eta kanpandorrea. Aldarria, hileta ezkilak. W. Canarisek fitxa mugitu du. Sozietate partida eta ispilu jokoa. Gudan zehar, dirua egin zuten guztiak guda erabiliz egin zuten. Torpedo fabrika. Gerra aurretik askok dirua egin zuten gerra preparatzen. Berriarekiko grinarekin, eta diplomazia. Tankeak, abiazioa, itsas hondoko nabigazioa: bigarrenaren pareko lehenengo prototipoa. Echevarrieta-1, klandestinoa. TCG Gür. Echevarrieta Horacio, presoa.

Bonjour Monsieur Courbet. Bonjour Monsieur Gauguin.

Zer dago hondoratutako urpeko ontzi baten azpian? Haitza.

Fidantza jarrita zegoela. Hesi bat janzteko eta berari eusteko korridoreak. Harrien eta luizien jauziak errematatzea. Harrienak harkaitzean. Mina Parcocha. Sasoikako meategi langilea. Diru gutxi. Harlandua, harlangaitza eta hormigoia. Estaltze landare bat hartu nuen. Aldaxka txikia, zapi batean sartu zintudan. Han, udan, eguzkiak gogor jotzen duenean. Izan ere, oso gogor jo dezake. Barrenak lehertu ondoren harrobiko lana dator. Zeru zabalean. Goian terraza dago, obra landare eta loreontzien ondoan. Aldaxka txikia, orain loreontzian dagoen landarea zara. Balkoi baten atzeko aldeari lotutako aingura bezala.

Postalak. 20. hamarkada zoriontsuan Cadizeko badiako ontziolan (Echevarrieta & Larrinaga sozietatearena), Titán-aren antzeko garabia egon zen. Titán dotorea bertan egon zen 70. hamarkadara arte, Náufrago-en aurrean, Arriluzen, herdoiltzen. Titán zaharkituak Algortako kontrakaiaren blokeak banaka mugitu zituen. Titán boteretsua, ezerk ez zuen saihestu mapatik desagertzea. Titán garabia itsusi geratzen zen. PUM!! Titán kanpora. Barrura tonak. Areetako harea Ereagan dago orain.

zientzia da.

Guda, heraldika bezala blasoiaren

Konponketak. Inbertitu, eztabaidatu, arriskatu eta dirua egin. 1919an berrogeita hamar herrialdek baino gehiagok sinatu zituzten Versaillesko Itunaren klausulak. Belvedere bat, han edo hemen, ikusteko eta ikusia izateko lekurik egundokoena da. Zuzendariak eta izenpetzaileek La Glacerie-ko, faktoria izena zuen eta bere armarriak bi borobil zuri zituen udalerriaren ispiluen inguruan, itundu zuten. Begiratzen eta zelatatzen duen begi bakoitzerako borobil bat,

10

11

Hondakinak eta ortoargazkiak. Casey Jones-en irudiak duela gutxiko hegaldien irudiekin konparatzen ditut. Aurretik edo geroago, garabi horiek behea jo zuten. Fabrikak hazteari utzi zioten. Bilbo hiriburuko jauregiak eta chalet-ak ia desagertu egin ziren, baina Negurikoak ez. Lorategi hiria. Neguko hiria. Beti da uda. Monumentu multzoa. Aldi berean, ezkerraldean, ospitale ikaragarria, denak jaiotzen ziren bertan. Gurutzeta ospitalerako kalea, Horacio Etxebarrieta izenarekin, Bizkaiko magnatea, industria gizona, politikaria, Punta Begoñaren jabea eta sustatzailea. Errepidea lur-azpiko aparkaleku batean hasten da, N-634 (Bilbo-Santurtzi) errepidera iritsi arte, baita finka batera ere, Munoa izenekora, antzinako familiako


landetxea. Estilo ingeleseko lorategiak Second Empire jauregi frantsesa estaltzen du. Ondare kalifikazioa. Munoa Barakaldon, Llano, Gurutzeta, BurtzeĂąa eta Lutxana artean. XIX. mendetik bizilagunei ezkutatutako 7 hektarea. Han Munoan, itsasadarra gailenduz, hauts eta hormigoi armatu asko dago ere. Parkean izkina bat dago, Kixoteren istorioa kontatzen duten banku alikatatuekin eta sekuoia bat, egunen batean mila urte izango dituena. Industriala izan zen eremuko koniferarik altuena. Jauregian, eskailera inperialaren azpian, Erdi Aroko kapera neorromantiko bat eta pianolazko zazpi erroilu dituzten egurrezko kutxak. Beste eskailera bat zerbitzu gunearentzat, eta oraindik ere funtzionatzen duen karga-jasogailua. Gaur egungo jabeak, hau da, fabrika konsistorioak, museo batean bihurtu du, Bastida arkitektoaren beste hainbat obrekin gertatu den bezala. Hala Getxon eta Punta BegoĂąan. Erabilera publikoa | uso pĂşblico. Tokiko komunikabide eta telebistek lehenengo aldiz Munoa barnera sartzeko aukera izan zuten 2015ean. Etxebizitza burges klasikoak, gelak eta sekretuak ukitu gabe mantentzen ditu. Batzuk horman sartuak, kutxa gotorra bezala, bere irudia programa barneko baliotsuena agertzen zait. Esku batek erakutsi egiten digu armairuaren barnean. Itxita dago, oraindik ezin izan da ireki. Kutxa gotorra. Gogorra, grisa, zikinkeria geruzekin. Bertan idazki bat, zerbait garrantzitsua:

BLANCA WAS HERE X Atzamarrarekin egina hauts gainean.

12

13


Dani Llaría

14

The Get-Rich eskultura-serie zenbakitu bat da, laneko arropen -buzoa- deseraikuntzan eta hark izaera industrialeko elementuekin -zementua, paketeak, zingilak, metala- duen harreman fisikoan oinarritutakoa. Idealki, hemendik aurrera haren garapena site-specific izango da soilik. Piezak klase-izaeraren inguruko kontuei buruzkoak dira, langile fordista (hau da, peoi sindikatua) eta postfordista (hau da, sortzaile freelancea) banatzen dituen espaziodenboran. Hemen, eskultura tresna bihurtzen da lumpenproletariat nostalgia bat sortzeko, guraso sindikalista batzuk bezain solemnea, eta seme-alaba queer sortzaileak bezain zinikoa (edo alderantziz). El título, traducido literalmente como Izenburuak, literalki Aberastu-zaitezak moduan itzuli daitekeenak, eragiketa hori guztia Ipar Amerikako hip-hoparen hizkuntza okerraren mendean jartzen du. Hori erabiltzen dut marxismo tradizionalaren ikuskera azaleratzeko. Haren arabera, pobreziaren mugatik harago daudenek ez daukate klase-ideologia propiorik: aberatsak emandakoa erreproduzitzen dute, eta, beraz, haien anbizio bakarra da hura izatera iristea.   Punta Begoñak konnotatzen dituen kontu genealogikoek obra honen orain arteko pieza handiena sortzeko leku onenetako bat bihurtzen dute.

15

Logroño, 1985 Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu zen eskultore moduan, eta, gero, Parsons The New School of Design(New York)

eskolan graduatu zen bideogile esperimental moduan. Haren lana bi diziplina horien artean egiten du.


Elisabeth Dominguez

Koloma Dame Cortina

16

Zerbait gorputzera eramatearen alde maltzurrena da gorputzera zerbait eramatearen alde maltzurrena. Nire lanean, idatzitako hitzen letrek alkandora hertsagarri txikien ilarak dirudite marka horretan giltzapetutako esanahiaren ugaritasunsentsazioaren aldean. Kolore gorria ez da pasioaren kolorea soilik, odolarena ere bada. Orain arte, seduzitzen ninduena marrazkiaren zerumuga urruna zen, eta keinu soilak, haren arrastoan dena esekiduran mantentzen dutenak. Orain erosoa egiten zait hemen eserita gelditzea, janzteaz arduratzea: gorputzera zerbait ekartzearen keinu maitekor eta bortitz berbera.

17

Beasain, 1990 Arte Ederretan lizentziatu zen (2013), eta master bat dauka Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan (2014). EHU. Bi urtez parte hartu zuen Jazpanart arte-jaialdiaren (Beasain) kudeaketa kulturalean. Egonaldi artistikoa egin zuen Renon, AEBn, (2014), eta Kalostra arte-

eskola esperimentalean parte hartu zuen (2015). Artikuluak idatzi zituen Badok musika digitalaren atariarentzat (2015-2016). Gipuzkoako artista berrien erakusketan saritu zuten (2016). Orain gutxi Harriak (Eremuak) programan erakusketa bat egin zuen, Erromantikon (2017).


Eztitzen La Cruz Arnaiz

Maitemindu handiak gosearen eskolan hezitu ziren. Hortaz ez dut asebetetzea guztiz defendatzen. Akaso pertsona batzuk izendatzeko beharraren esanahia ez al duzu ezagutzen ? Bere izatearen barren barrenean, norbaiten izena aipatzeko beharra sentitzen badu, maite duelako da. Ekintza konkretu batean zure buruarekin lan egitera behartuta ikusten den norbait zara. Norberarentzako gauzak ezin baitira libratuak izan leku horretan baino.

19

Getxo, 1994 Arte Ederretan graduatua da Euskal Herriko Unibertsitatean. 2017an pintura masterra burutzen du unibertsitate berean. Erakusketa indibidualak gauzatu ditu, hala nola, Acordaos de las manos, como descansan sin apretar, Algortako Torrene Aretoan (2018) eta Basoa adina maite duzu, Gernika-Lumoko Elai-Alai

aretoan (2017). Erakusketa kolektiboetan ere parte hartu du; Ertibil Bizkaia erakusketa ibiltarian (2018), Oculta oculta dulce dulce rĂ­e Narata Shopen Bilbon edo Pintura Erakuskera AmastĂŠ espazioan, Bilbon Aitor Irulegi, Borja GĂłmez eta Erramun Mendibelandarekin batera, besteak beste.


Jone Loizaga / Taxio Ardanaz

Simetria arkitekturan, sabaietan, paretetan eta lurretan. Simetria apaingarrietan, azulejuetan, marmolean eta baldosa hidraulikoan. Aisia burgesa, atzeguardiako ospitalea, Italiako indarren kuartela, gizarte laguntzako jantokia. Simetria alderdi bakarraren sinboloetan, caudilloari eta aberriari egindako laudorioetan. Erorien aldeko monumentuetan, harrian, zementuan eta burdinean. Ispiluko frankismoa. Oteizak zioen simetria inozoen baliabidea dela. Horretan ari gara lanean.

21

Jone Loizaga Bilbao, 1983

Taxio Ardanaz, IruĂąea, 1978

Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn, eta bere ikasketak amaitu ditu Madrilgo Complutense Unibertsitateko Arte Garaikideko eta Kultura Bisualeko masterrarekin (2015-2016). Egonaldi artistiko bat egin zuen BilbaoArte fundazioan (2017). ERTIBIL BIZKAIA 2016 erakusketan hautatu zuten, eta duela gutxi bere lana erakutsi du Agian Aurrez Aurre Again erakusketa kolektiboan (2018).

Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta azken urteetan egonaldiak egin ditu Habanan, Bregenzen (Austria), Bilbon, Mexiko DFn eta Beijingen. Ciutat de Palma saria jaso zuen (2014), besteak beste. Banaka erakusketak egin zituen CarrerasMĂşgica galerian, (2017), Gio Bat espazioan (2015) eta Rekalde aretoan (2014). Bere lana Habanan erakutsi zuen duela gutxi: Artista x Artista (2016); eta Madrilen: Tabacalera PromociĂłn del Arte (2017).


Julen Agirre Egibar

“Hona hemen Renoko Donwtownen niretzat klabeak diren ezaugarri batzuk: Nabaria da erdigunearen degradazioa. Downtownen gaur egun, garai batean izan ziren eraikinen “hondakinek� badute esanguratsua den presentzia bat. Renoko erdigunea gaur egun lau-bost kasino handik egituratzen dute nagusiki, hauek dira erdigunea azken batean, elkarren artean lotuta baitaude. Renoko erdiguneko kaleak, ez daude benetako kaleetan, baizik eta kasino barruetako igarobideetan. Erdigunearen degradazioa nabaria baldin bada, baita egoera horri buelta emateko, hiriko erdigunearen biziberritzea adierazten duten hainbat azpiegitura ere. Aipatu ditugun kasino nagusi horien inguruan, motel ugari daude, eta hauek ere erdigunea egituratzen dute nolabait. Motel denek antzeko eskema jarraitzen dute, eta egitura konkretu hori nire lanerako material esanguratsua da. Motel hauetako asko baina, abandonatuak daude, leiho eta ateak hormatuak dituztelarik. Utzikeria honek, erdiguneko kaleak are eta hustuagoak izatea egiten du. Abandonatutako motelekin batera, eremu hutsak ugariak dira Downtownen. Lursail hauek, hiriaren erdigunean egonik, aktibatu gabe dauden eremuak dira, erdigune kontzeptuari, izaerari, tentsioa eragiten dietenak.�

23

(Reno, 2016ko azaroa)

Azpeitia, 1984 Arte Ederretan doktorea eta artista. Bere ikerketa arte garaikidearen kezken inguruan biltzen da, ibilbide horretan diziplina ezberdinetatik igarotzen delarik. Praktika artistikoa nagusiki, marrazkiaren bueltan garatzen du, nahiz eta gero beste diziplina

batzuetara gerturatzen den. Azken urteetan erakusketa kolektibo zein bakarkakoetan parte hartu du. Hainbat beka eta sari ere jaso ditu, Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-en egonaldi artistikoa egiteko beka edo Euskal Zine Bilerako saria esaterako.


Marc Vives Muñoz

Abiapuntutzat hartuta RogerCalloisek 1933an emandako hitzaldi bat, “La Fiesta” (Festa) izenburua zuena, zenbait txatal aukeratzen dira, eta horiek irakurri, berrirakurri, errezitatu eta sintetizatu egiten dira, esaldi kantatu bat inprobisatu arte. 2014tik egindako ekintza hori bazterreko espazio batean egiten da, beste ekimen batekin batera, hark hartzen duen denbora guztian, eta behar bezainbeste ordukoa izaten da.

25

Barcelona, 1978 Nagusiki ekoizpen eta praktika artistikoaren inguruko kontuetan aritzen da, eta YProductions, Por La Vena eta Radiobucket bezalako proiektuetan parte hartu du, baita Fundació Antoni Tápiesen ikerketa-taldean ere, eta, oraintsuago, L’Estruchen (Sabadell) ibili da, performance eta arte bisualen arloko

nazioarteko egonaldien programa abian jartzen. Bestué / Vives bikotearen parte da (20022012). 2013an, TRACTORAKOOP. E. (Mungia) eta Azpi Kultur Elkartea (Donostia) elkarteen kofundatzaile izan zen. Bere lana etHALL galerian erakutsi zuen duela gutxi (2018).


Maria Muriedas Diez

Hitzorduak zehazten ditut nire belaunaldi bereko pertsonekin, posearekin dituzten hainbat jarrera jasotzeko, argazkilaritza-testuinguru batetik. Horrela, egoera performatibo batsortzen da, eta bertan partitura bat irekitzen da, proposamen modura, interpretatzeko baldintzak zehazten dituena. Zuzendaritzapean jartzea, mendean jartzea eta ausa dira prozesuaren praktika osatzen duten alderdi batzuk.

27

Mungia, 1994 Arte Ederretan lizentziatu zen (2016), eta master bat lortu zuen Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan (2017), EHUn. Argazkiekin eta bideoekin egiten du lan, gehienbat. Renon (Nevada, AEB) egonaldi artistiko bat egiteko beka lortu zuen, eta ohorezko aipamena lortu

zuen Getxoarten (2017). Erakusketak egin ditu Harriak (Eremuak) Zabor Zuria (2016) programan eta Zarauzko Sanz Enean (2017). Duela gutxi ERTIBIL BIZKAIA 2018 saria lortu zuen, eta horrek berekin zekarren egonaldi artistiko bat Tokion (Japonia).


Komisariotza eta edizioa: Okela Sormen Lantegia Koordinazioa: Getxoko Kultur Etxea Azaleko ilustrazioa: Happyending Studio Diseinua: Eider Corral

Antolatzaileak:

Babesleak:

Laguntzailea:


Profile for okela.lantegia

Oskola Parau eskuorria  

Oskola Parau erakusketaren eskuorria. Marion Cruza Le Bihanen testuarekin.

Oskola Parau eskuorria  

Oskola Parau erakusketaren eskuorria. Marion Cruza Le Bihanen testuarekin.

Advertisement

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded

Recommendations could not be loaded