Issuu on Google+

5 5 6 .

Goi Argi

Z E N B A K I A

2 0 1 1 K O M A R T X O A L V . U R T E A

Badator (dagoeneko iritsi zaigu) Garizuma -Pazkoa aldia. Kristau garenontzat eta Kristau Elkartea osatzen dugunontzat aldiri esanguratsuena, zentzuz betea eta gure sinesmena berritzeko aproposena. Behar izaten baitugu denok gure bizitza aztertzea, berritzea eta egarria kentzen digun uraren iturrietara itzultzea: Jesusengana, bere Hitzarengana, bere Berri Onarengana itzultzea, alegia. Egunen batean hartu genuen Bataioa berritzea, gogoratzea eta baieztatzea ez zaigu gaizki etorriko Jesus jarraitu nahi badugu. Gure sinesmenaren koherentzia zaintza eta bizitzea indartu egiten du gure sinesmenak.

EDUKIA:

Garizuma eta Pazkoa

1

Pastoral de la Salud: Entrevista

2-3

Erantzukizunez jokatu. ¿Por el ca- 4-6

mino de la pacificación?

Bai gizarte mailan, baita eliza mailan ere, une zailak bizitzea egokitu zaigu. Batetik krisialdia dela eta, bestetik elizarekiko lotura, atxikia gero eta murritzagoa izateak, etsipenean erortzeko arriskua gero eta handiago dugu. Munduan dagoen desoreka eta honek dakarren nazioen arteko desadostasuna, istilu eta liskarrek ere beldurtu egiten gaitu.

Izar Taupadak

6-7

Parrokiako Ekonomia Txostena

Nor bere biziaren gorabeherak, familiako arazoak e.a. ere askotan eragina izaten du gure fede bizitzan.

8-9

Beharrezkoa dugu, beraz, basamortura joan, isilunea egin, geure buruari begiratu, aztertu eta aurrera jarraitzeko gure fedea indartu, bizkortu.

Informe Económico de la Parroquia

Jerardo Elortza: “Salomonen irudia”

10

La Unción de los 11 Enfermos Gaixoen Oliadura Hildakoak, Bataioak eta Ezkontzak

12

Otoitza, igandeetako irakurgaiak, adiskidetzearen elkarteko ospakizunak, gogo jardunak, eg i t e n dit u g u n sakrifizioekin gorputzari ematen diogun atsedena e.a. lagundu egiten digute Pazkoaren zentzua, alaitasuna eta poza bizi ahal izateko. Gero eta behar handiago baitugu gure bizitzan Pazkoa ospatzeko; honek guztiak bukaera ona izango duela, maitasunak gorrotoaren gainetik iraungo duela.

Necesitamos los cristianos hacer una renovación de nuestra fe cada cierto tiempo. La iglesia nos propone el camino de la Cuaresma-Pascua cada año. Un camino que nos da la oportunidad de volver a las fuentes. Un camino que podemos aprovechar para recordar los momentos importantes de nuestra vida en los que, como el pueblo de Israel, hemos renovado nuestra alianza con Dios, con el Dios de Jesucristo. Los momentos que a modo de bautismo consciente hemos decidido ser discípulos seguidores de Jesús de Nazaret, el Cristo. Un camino que nos lleva a beber el agua que sacia nuestra sed de justicia, de fraternidad, de felicidad. Es el camino de la Cuaresma-Pascua el que nos infunde esa alegría que necesitamos cuando nos encontramos un tanto deprimidos por los avatares de esta vida, por nuestra mediocridad o incoherencia. La Pascua nos hace levantar la mirada al horizonte infinito y nos colma de esperanza. Más que los elixires, medicinas, y demás remedios es quien nos asegura la verdadera eterna juventud que el ser humano anida en su interior insaciable. La Pascua es la garantía que el Dios de Jesús concede a los que han hecho una verdadera apuesta por las víctimas del sistema económico-político-social que margina a quienes no pueden mantener el ritmo de vida que ellos marcan., la alegría de la recompensa del triunfo final del Amor y la Justicia. Apuesta por todos los que sufren las desigualdades entre los seres humanos fruto de nuestro egoísmo. La Pascua, hermanas y hermanos, es nuestra verdadera alegría. FELIZ CUARESMA-PASCUA 1


Pastoral de la salud: entrevista Goi-Argi (G.A.) ¿En qué consiste esto de la Pastoral de los enfermos?

interesándonos y preguntando por ellos a la familia.

Pastoral de los enfermos (P.E.) Se trata de transmitir a la parroquia, Comunidad Cristiana, el interés y la preocupación por los enfermos, los que sufren, los ancianos que viven solos, etc. Acompañarles, hacerles visitas, intentar darles ánimos, y hacerles sentir que no están olvidados.

G.A. ¿Cómo comenzasteis en el grupo; que motivaciones tuvisteis? P.E. Alguna al tener en la familia una persona discapacitada te vas sensibilizando con el problema y entiendes mejor la situación, te pones en su lugar.

Se trata de vivir una actitud de servicio para con los enfermos.

El grupo se formó hace ya unos 25 años. Dn. Juan Bautista, párroco de Oñati, fue uno de los impulsores de la Pastoral de enfermos..

También procuramos acercar a la Comunidad Cristiana la realidad de los enfermos.

Nosotras fuimos invitadas por otros miembros que ya pertenecían al grupo.

Consiste, también, en realizar visitas a los enTambién influyó el grupo que organizaba la pefermos y mayores de las resiregrinación a Lourdes que comenza“Gaixoen egoera dencias: San Martín, de Oñati; ron ya años anteriores. Como conAita Meni y San Juan de Dios tinuación en la relación con los enKristau Elkarteari en Santa Águeda. fermos de Lourdes durante el año Se colabora también con la Fraternidad de Lourdes participando en la organización de la peregrinación, cuestación, y comida del día del enfermo. GA: ¿Cuál es la labor de los voluntarios de la P.E.?

eramatea eta Kristau Elkartearen gorabeherak gaixoei eraman”

P.E.: Acompañamos al médico a los residentes de la Residencia S.Martín que carecen de familiares o acompañantes. Visitamos a ancianos que viven solos en sus casas Repartimos la Comunión a quienes nos lo solicitan Hacemos un seguimiento de los enfermos que asistimos cuando son ingresados,

manteniendo así la relación con ellos y organizando diversas actividades. Así fue surgiendo el grupo de la Pastoral de Enfermos. Otra motivación para algunas, ha sido el sentirse bien en el trato con las personas mayores.

También hay quien habiendo sufrido en propia carne la enfermedad, ha derivado en una mayor sensibilidad ante el problema sintiéndose más solidaria. G.A. ¿Qué os aporta esta dedicación, esta experiencia con los enfermos? P.E. Por ejemplo, la presencia en la residencia de S. Martín nos aporta gran alegría. La relación con los residentes, el juego de las cartas, los ratos que pasamos con ellos nos aporta gran alegría y nos compensa mucho. Nos reímos un montón. Nosotras solemos estar desean para ir y ellos también de que vayamos.

2


“Atseginez eta pozez betetzen gaitu gaixoei laguntzeak eta gure Jauna eramateak. Zorionez betetzen nau” sona a la que visitamos. Personas que necesitan comunicarse y saber de las cosas del pueblo, la parroquia, etc. Tratamos de aportar cariño y cercanía

“Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua. Gose bainintzen eta jaten eman zenidaten; egarri, eta edaten eman; arrotz, eta etxean hartu ninduzuen; biluzik nengoen, eta jantzi egin ninduzuen; gaixo, eta bisitatu; kartzelan, eta ikustera etorri”. Mt 25,34-36

La verdad es que recibimos más de lo que damos. La relación con ellos, te llena y te produce alegría y satisfacción con una misma. Valoras más lo que tienes al ver el estado en el que están algunos enfermos. Al repartir la comunión nos reciben con los brazos abiertos y nos lo agradecen mucho. Esto para nosotras es edificador y altamente gratificante. El llevar el Señor a los enfermos me llena de felicidad. Sin hacer grandes cosas, nuestra actividad, a veces, se reduce a la escucha de la per-

G.A. Llevar la Comunión a los enfermos: ¿Cómo se organiza? P.E. Se lleva a las personas que no pueden acudir a las celebraciones de la iglesia y que, bien por propia iniciativa o por iniciativa de la familia, vecindad etc. solicitan que se les lleve. La parroquia designa a estas personas, que habitualmente son del grupo de la Pastoral de los Enfermos. Cada persona acude a unas 4 o 5 casas. Sería interesante, también, que los familiares de alguna persona que se encuentre incapacitada, que habitualmente participa en la Eucaristía dominical, les llevaran al Señor. Quien participa en la mesa del Señor, hace participe a quien no ha podido acudir. Animamos a todas las familias en las que haya alguna persona discapacitada o impedida para acudir a la Eucaristía dominical, que desee recibir la Comunión, a que nos lo comunique a nosotras, o a algún sacerdote. 3


¿POR EL CAMINO DE LA PACIFICACIÓN?

Elizbarrutiko Idazkaritza Soziala – Justizia eta Bakea. C / Narrika 1, 3º- 20.003 Donostia. Telefono 943 431811–627 627 185 email: sozialidazk1@euskalnet.net - Urtarrila 2011 Hacer una reflexión acerca de la paz siempre es pertinente, más aún para los cristianos, pues nos corresponde de manera preeminente. Paz y bien. Por ello, hemos traído aquí una reflexión efectuada desde la Secretaría Social de la Diócesis que pretende iluminar este tema tan complicado y lleno de aristas como es la consecución de la paz y la convivencia normalizada en nuestro pueblo. El articulo completo en castellano se puede solicitar a la misma Secretaría o también a GOI ARGI. Mediante el mismo no se pretende sentar cátedra, sino aportar una serie de criterios que ayuden a la reflexión personal más allá de eslóganes partidistas.

1. Urtarril honen 10ean, aspalditxoan espero zen Agiria kaleratu zuen ETAk, aurrez berak iragarritako indarkeriaren etena gai hartuta. Testuak honako hau zioen, hitzez hitz: “Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraztea erabaki du ETAk. Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekin eta konfrontazio ar-matuaren amaierarekin ETAk duen konpromiso irmoa”. Pentsatzekoa zen bezala, kolore guztietako erreakzioak etorri dira esandako Agiriaren ondoren, Euskal Herri barruko eta kanpoko posizio politiko desberdinetatik eta sortu diren itxaropenen eta interesen arabera. Egia esan, ez zegoen horretaz zertan harriturik. Baina harrigarriagoa da eta, era berean, kezkatzekoa, postura horien pluraltasunak nahasmena ekartzea ETAren adierazpenaren aurrean, egindako iruzkinetatik ondorioztatzen den bezala. Nola hartu, errealitate horren aurrean, postura pertsonala eta argia, norbe-

raren iritzi eta sinesteekin bat datorrena? Hona, ondoren, zenbait gogoeta, baliagarri izango zaizkizuen itxaropenean.

2. a) ETAri ustez ordaindu beharreko prezioa indarkeria amaitzeagatik Garrantzi bereziko puntua da hau. Zilegi da galdetzea ETAk prezio politiko bat ordaintzea eskatzen ote duen ala ez, indarkeria armatuaren erabilerari behin betiko uko egitearen truke. Prezio hori honako hau litzateke: prozesu demokratiko bat abian jartzea, behin betiko euskal gatazka konponduko lukeena, euskal herritarren erabakitzeko eskubidearen errekonozimenduan oinarrituta. Independentzia alboratu gabe, jakina, esandako Agirian ETAk esaten baitu “prozesu demokratikoa sustatzeko eta burura eramateko ahaleginean eta borrokan etsi gabe jardungo duela, Euskal Herrian egiazko egoera demokratikoa erdietsi ar-te”. Baina, era berean, ETAk dio “nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko duen su-eten iraunkor eta orokorra adieraz4


tea erabaki duela”, su-eten iraunkorra, orokorra eta egiaztagarria. Azpimarratzen da, hortik abiatuta, bere erabakia alde bakarrekoa dela, baldintzarik gabea. Hala, ETAk izaera politikoko prozesu demokratiko bat aurrera eramatea onartuko luke, Euskal Herriaren askatasunaren zerbitzuan, eta aurrera eramate horretan ez luke parte hartuko bere indarkeriarekin hura baldintzatuz, alde bakarretik hari uko eginda bailegoke. Ematen du azkeneko hori dela ETAren hitzen arrazoizko interpretazio bakarra. Horrela izan ezean, Agiria kokatzen den testuinguruak, nazioartean hartu duen dimentsioa barne dela, ez luke inolako oinarririk eta egiazkotasunik izango: “txantxa” astunegia litzateke eta oso leku txarrean utziko luke, ETA bera ez ezik, baita Ezker Abertzalea ere, betiko “markatua” geratuko bailitzateke talde politiko gisa, nolaz eta, errealitate horren aurrean, ez duen postura argia eta behin betikoa hartzen.

b) Demokrazia politikoa ETArik gabeko Euskal Herrian Euskal Herriko biztanleriaren parte garrantzitsu baten iritzian “gatazka” politiko bat dago gure herrian, ETArekin nolabaiteko lotura duena baina haren existentziarekin inola ere identifikatzen ez dena. Gatazka horrek bi dimentsio lituzke, bata Herri barrukoa eta bestea kanpokoa, Euskal Herriak espainiar Estatuarekin duen erlazio moduan gauzatzen dena. Gatazka hori guztiz konpontzetik letorke gure Herriaren “normalizazio” politiko osoa. Baina egia da ere, bestalde, gatazka hori, bai Euskal Herrian eta bai hemendik kanpo, ETAren interesen zerbitzuan ipinitako sorkuntza artifizial gisa hartu izan dela. Hori hala balitz, behin ETA desagertuz gero, Euskal Herrian gatazka politikoa dagoela dioten planteamenduek ez lukete inolako zentzurik. Pluraltasun politiko hori Euskal Herriaren errealitate historikoa denez, Herri honen baketze demokratikoa ETAren desagertzearekin lotu nahi izateak ez luke ino-

lako oinarririk. Arazoak bere horretan jarraituko du pentsaera desberdina dutenengan, hain zuzen ere, pentsamendu askatasunerako duten eskubide politikoaren indarrez. Eskubide hori, ETA desagertzearekin, pertsona guztientzat bermatua egon behar luke. ETA desagertzeak, besterik gabe, ez du esan nahiko, euskal herritar guztientzat, demokrazian daudenik. Horregatik, euskal arazo edo gatazkaren konponbidea ez da nahastu behar ETAren desagertzearekin, beste gabe. Aldiz, desagertze horixe izan liteke biderik egokiena arazoaren planteamendu zuzen eta egokia egiteko. Hori ere kontuan hartu beharreko arazoaren dimentsioa baita.

c) Euskal Herriaren normalizazio politikoa eta pluralismo politiko-soziala ETAren indarkeria amaitzeak, hortaz, Euskal Herriaren normalizazioan aurrera egitea esan nahi du, bere eskubide soziopolitikoen egikaritze askearen bitartez. Ikuspegi horretatik, Euskal Herri osoa aterako da irabazten bakea sendotuta geratzetik. Baina Herri honen berezitasuna dela-eta –bere dibertsitate sozio-kulturala, hain zuzen– normalizazio politikorako funtsezko eskaeretako bat, ezinbestean, bere pluraltasun politikoaren errekonozimendua izan beharko du. Pluraltasunerako eskubidearen aitortza horrek aukera kultural eta politiko-sozial jakin bat Euskal Herriaren errealizaziorako benetako aukera bakartzat hartzea eragotzi beharko du. Euskal Herriaren normalizazioa, beraz, ez da nahastu behar aukera ideologikopolitiko jakin baten helburuak lortzearekin, non gauzatuko litzatekeen, ustez, Euskal Herriaren benetako errealizazio demokratiko osoa. Kontu handia izan beharko da aukera politiko-sozial alderdikoi eta baztertzaileen zerbitzuan jarritako zilegi usteko “jabetzeak” eragozteko.

3. Askatasun politikoa eta parte-hartze zibila

5


Normalizazio politikoaren elementu ezaugarrietako bat kudeaketa publikoan askatasunez parte hartzeko eskubidearen errekonozimendua izan behar du, botoa emateko esku-bidearen egikaritze askearen bitartez. Herritarren oinarrizko eskubideetako bat izanik, Estatu demokratikoek aldezten eta arautzen dute eskubide horren egikaritza lege egokien bitartez. Hala, Zuzenbide Estatuaren osagai funtsezkotzat hartzen da oinarrizko eskubide horren egikaritza eta, horregatik, benetako demokraziaren adierazletzat. Eskubide pertsonala da, herritarrari ezin kendu liezaiokeena, ez baldin bada pertsonalki ezarritako zigor baten indarrez.

titzen ez den alderdi batekoa izatea, beste gabe -herritar bakoitzari alderdi hartakoa izateagatik zigorrik ezarri ez zitzaionean–, nahiko arrazoi izan daitekeenik herritarrari, bai banaka eta bai talde gisa, botoa emateko eskubidea ukatzeko. Nola baiezta daiteke Zuzenbide Estatua indarrean dagoela alderdi sortu berri batekin bat egitea -zeinaren estatutuak legezkoak diren eta, ondorioz, “zilegi” direnak– nahiko arrazoi jotzen bada pertsonei kudeaketa publikoan askatasunez parte hartzeko eskubidea ukatzeko? Ez al da berori nahiko arrazoi esateko horrela sortutako egoera politiko berriak ez duela herritarren borondateak berretsitako Zuzenbide Estatuak eduki behar lukeen sendotasunik?

Horregatik, ez da ulertzen jada exis-

Isma Zubia ELKAR HEZIren izenean txekea emanez

Arrasateko Sahararen Lagunen elkarteak, hau da, Nubi elkarteak, 1.900 euroko txekea jaso zuen abenduaren 23an Olentzeroren eskutik. Diru hori Elkar Hezi ikastetxeko kideek lortu zuten asteburuan Oñatiko plazan egindako 9. elkartasun azokan. 1.900 euro horiek Saharan Gerra eta Minen Zentrora bideratu ziren eta bertan sukalde bat muntatzeko erabiliko dute. 6


Ohi legez, Eguberriaren atarian, ezinbesteko balio ebanjelikoa den beharrean daudenekiko ELKARTASUNA ardatz, Elkar Hezi ikastetxekoek ‘Izar Taupadak’ izeneko ekimen sortak egin zituzten astebetean, eta amaiera emateko, 9. urtez jarraian, elkartasun azoka egin zuten plazan. Azoka horretan Elkar Hezikoek salda eta taloa, eta goxokien postuak jarri zituzten, eta bertan ateratako 1.900 euroak Nubi elkarteari eman zioten. Egungo gertakari batzuek gure arreta beste toki batzuetara bideratzea ekarri badute ere, Saharako auzia zoritxarrez puripurian dago oraindik eta Nubi elkarteko Juldainek esan zuenez, egoera hori hobetzeko beharrezkoa ikusten dute herritarrek Saharari laguntza ematea. Aurrekoaz gain, azokan bertan, 14 GKE izan ziren aurrera eramaten dituzten proiektuen berri ematen eta baita produktuak saltzen ere. Gabonetan oparitzeko moduko produktu asko egon ziren, eta gainera, produktu hauek erostearekin batera, GKEak aurrera eramaten dituen proiektuetan laguntzeko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek. Beste behin ere, Elkar Heziko guraso, ikasle, irakasle eta GKEetako boluntarioen arteko elkarlanari esker antolatu eta garatu zen azoka (guztira 50 laun inguru ibili dira azoka antolatzen) , eguraldia lagun, oso

arrakastatsua izan zen, bai giroaren aldetik, eta, GKEetakoek esan zigutenez, baita abian dituzten solidaritate proiektuak aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den finantzazioan laguntzeko ere. Azkenik, alderdi pedagogikotik begiratuta, ekimenaren koordinatzailea den Martin Jauregialtzok esan zigunez, oso interesgarria eta baliagarria izan zen “mikroelkartasuna”ren ideia eta balorea ikasleekin era praktiko batez lantzeko: "Askotan pentsatzen dugu elkartasuna adieraztea Indiara edo Afrikara joatea dela, baina ez bakarrik. Elkartasuna etxetik, eskolatik, herritik adierazi daiteke, herritar aktibo izaten eta partaidetza zuzena izaten, eta horixe da azoka honekin zabaldu gura izan dugun helburu pedagogikoa", azaldu zigun Jaltzok, Elkar Heziko irakasleak. Besteak beste, Nikaragua, Peru, Sahara, Boli Kosta edo Ukranian dituzten proiektuak eta hainbat herrialdeetako beste mila produktu ekarri zituzten GKEk Oñatira. Horrela, Ukraniako kabiarra edo matriuskak, Sahararen aldeko nikiak eta tea, Indiatik ekarritako oihalak, bidezko merkataritza azokako txokolatea, mermelada eta gailetak eta Peruko haziekin egindako lepokoak saldu dituzte, adibidez. Banoia Txernobileko lagunei, adibidez, amaitu egin zitzaizkien Ukraniatik ekarritako pastak. Azokaren gaineko bideoa ikusteko: http:// www.youtube.com-en, ELKAR HEZI Izar Taupadak idatzita.

7


8


ESKERRIK ASKO!

Gutun-azal bat erabiliz, Goi Argi argitaratzen jarraitzeko nahi duenak bere laguntza eman dezake. (TambiĂŠn se pueden hacer donativos a Goi Argi utilizando un simple sobre y depositĂĄndolo en la Parroquia). MILA ESKER!

9


Sarritan entzun edo irakurri izan dugu, tamalez, gure kulturaondareko elementuren bat galdu edo hondatu egin dela edota, agian, ostu egin dutela: jauregi dotore, ermita xume, margolan edo eskultura eder, galtzada zahar, aspaldiko zubi, baso bakan, lantegi historiko, antzinako liburu nahiz dokumentu garrantzitsuren bat, adibidez. Oraingoan, ordea, ustekabeko atsegina eman digu albiste pozgarri batek: duela ia ehun urte Oñatin desagertu zen irudi baliotsua bat-batean azaldu dela, alegia. Orain dela gutxi gertatu da mirari txiki hori eta honezkero horren berri izango zenuten ziurrenik, asko zabaldu baita hainbat komunikabidetan: Sebastian Agirretxe ingeniari eta arte-adituak Pizkunde garaiko euskal erretaulei buruzko hitzaldi bat eman zuen Donostian eta bere jardunaldian, jakina, maiz adieraziko zuen Oñatin gordetzen ditugula aldi eta era horretako aberastasun apartak Bidaurretako monasterioan, San Migel parrokian zein Sancti Spiritus unibertsitatean, besteak beste. Hitzaldia amaitzean, pertsona bat hurreratu eta zera esan omen zion: “nik daukat zuk hitzaldian aipatu duzun irudietako bat”. Zein ote zen, ba, irudi bitxi hori? Agirretxek sorpresa ikaragarria izan zuen handik egun batzuetara, bere nortasunik argitu nahi ez zuen pertsona misteriotsuak estatua txiki bat erakutsi zionean: 60 bat zentimetroko zurezko iruditxo bat zen, Errenazimendu garaikoa, Oñatiko parrokiako R. M. Zuazola apezpikuaren kaperako erretaulari zegokiona. Izan ere, erretaula bikain horren oinean, banku edo predela deritzan beheko alde horretan, sei profeten irudiak zeuden hasierako aldarean, Jesukristoren Pasioko bost baxuerliebe espresionistak bereizteko. Baina jatorrizko seietatik lau bakarrik ezagutu ditugu hamarkada askotan: Jeremias, Isaias, Elias eta Zakarias profetak, beste biren lekuan hutsune nabarmena besterik ez baita ageri.

Batzar entzutetsua Oñatin ospatzen ari zen bitartean, hain zuzen ere. Letraduen artean ere denetik egon izan da beti. Bigarren irudia ez dakigu noiztik falta den, baina badirudi lehenagotik izan zela, haren desagerpenaren albisterik ez zaigu iritsieta. Kontua da horrela ezagutu dugula beti gehienok Zuazola mezenas oñatiarrak eginarazi zuen erretaula ikusgarria (15331536). Gaspar Tordesillasek moldatu zuen arte-lan honen diseinua; Andres Mendiguren, Martin Iragorri eta Juan Olazaran artista oñatiarrek nahiz Juan Aiala arabarrak mamitu zuten Tordesillasen egitasmoa. Kaperako mausoleoan eta hilobian beste artista famatu batzuek ere parte hartu zuten, hala nola, Diego Siloé eta Pierres Picart eskultore ezagunek. Agertu berri den irudiak zati batzuk falta ditu: eskuineko eskua eta ezkerraren puska bat. Polikromia eta urreztatuko gune batzuk ere hondatuak ditu. Horregatik, Gipuzkoako Aldundiaren Arteleku tailerrean eraberritzen ari dira Xabier Martiarenaren ardurapean. Azken honek ez du zalantzan jartzen imajina erretaula honetako predelakoa denik, hemengo beste profeten antz handia baitu. Gainontzeko igarleek bezala, izena idatzia darama zinta bihurri batean, eta badirudi Salomon hitza irakurtzen dela bertan. Salomon gehienetan errege gisa azaldu arren historian zehar, inoiz profeta moduan ere aipatua izan da. Irudiaren eraberritze-lanak Donostian bukatu ondoren, Salomon Oñatira ekarriko dute. Hartara, Javier Latorreren zuzendaritzapean, 1999an Artelan taldeak parrokiako kapera horretan burutu zuen eraberritze orokor eta sakona areagotzera etorriko zaigu ezkutuko errege eta profeta.

Zergatik? Nolatan? Ez dago erantzun garbirik. Ahozko tradizioak dioenez, irudietako bata 1918ko irailaren lehen egunetan ezkutatu omen zen (edo zuten), Eusko Ikaskuntzaren I. 10


Gaixoen Oliadura ez da (lehen uste zen bezala) hil zorian edo konorterik gabe daudenentzat. Oliadura gaixoaldia eta zahartzaroaren ahuldadeari aurre egiteko indarra ematen digun sakramentua da.

El óleo que da fuerza y vida, El óleo que es signo del amor de Dios Gaixoen oliadura parrokian TÍTULO DELOñatiko ANUNCIO Unción de los enfermos en la parroquia

Maiatzak 22 de mayo

En el Evangelio vemos como los enfermos se acercaban a Jesús, y Él les hacía recobrar las ganas de vivir, les infundía confianza y fe, los curaba. Jesús mismo, por amor a todos los hombres y especialmente por amor a los que sufren, sufrió él mismo hasta la muerte, hasta la cruz, y con su cruz hizo brillar para nosotros un rayo de luminosa esperanza, abrió ante nosotros un camino de esperanza sin fin.

El apóstol Santiago, años después de Jesús, escribe a los cristianos: “¿Está enfermo alguno de vosotros? Llame a los presbíteros de la Iglesia, y que recen sobre él, después de ungirlo con óleo, en el nombre del Señor lo curará y si ha cometido pecado, lo perdonará”. El amor de Dios está siempre muy cercano a los que sufren, muy cercano a los tocados por el dolor y la debilidad, muy cercano a los enfermos y los ancianos. Y el amor de la Comunidad Cristiana también: la Comunidad Cristiana, como Jesús, tiene que vivir muy cercana a sus hermanos más débiles. No es precisamente necesario que la Unción de Enfermos se administre únicamente a los que padecen una enfermedad física concreta. Es también para los que estén en “el atardecer de la vida” y quieran renovar su espíritu y tener ánimo para vivir con la alegría y la esperanza de nuestra fe en Cristo Jesús. Por eso, con fe, con esperanza, con confianza, celebramos la unción de los enfermos: porque Dios les quiere dar su vigor y su fuerza, les quiere confortar, les quiere llenar de su vida. Gaixoen Oliadura Jesukristo ahulenak eta horregatik maitatuenak diren bere senideei adierazten dien gertutasunaren sakramentua da. Oliadurak Jesusek gurekiko duen gertutasun, goxotasun hau adierazten du. 11


2010eko abendua-2011ko otsaila HILDAKOAK

BATAIOAK

DIFUNTOS

OSE ANTONIO ZUBIA GAZTAÑAGA PASCUALA LANZ ONDARRA FELIPE ANTONIO IGARTUA ZUMALDE PETRA KORTABARRIA KORTABARRIA DAMASO FERNANDEZ SUERO JESUS MARI URIBETXEBERRIA MAIZTEGI MARIA UGARTE AYASTUY TOMAS TXINTXURRETA JAUREGI JUAN MARIA ANDUEZA APAOLAZA HIPOLITO REGUERO RODRIGUEZ MARIA ANGELES MURUA AGIRRE ANTONIA MUGARZA ARANBURU JULIANA AZKARGORTA AKIZU MARIA LUISA CORTABARRIA LECETA PAULINO ARRAZOLA ARRAZOLA FELISA PEREZ BARRERA MANUAL GUERETA MUGARZA FELIX UMEREZ AGUIRRE ALEJANDRO ANDUAGA LETAMENDI PRUDENCIA UGARTE ARREGUI ALBERTO ALTUNA ONDARZA IGNACIO BEITIA IBARGUREN LORENZA LARRAÑAGA LARRAÑAGA TXOMIN MARTINEZ DE ALBENIZ URIARTE VICENTE MARKULETA AZURMENDI

EZKONTZAK

BAUTIZOS

ALAN HERNANDEZ SANCHEZ LEIRE ALTUBE GUEDE EUKEN-NURLAN MUGARZA IBARRONDO JULEN KORTABARRIA BERASTEGI ELENE ODRIOZOLA ARREGI NAHIA BARRENA UNZUETA LANDER BIAIN GRAÑA MIKEL GONZALEZ LOITI MAIALEN URIGOEN OSA JARE GAZTAÑAGA UGARTE ENZO ELIZBURU PEREZ ENAITZ TELLERIA ALDASORO OÑATZ DIEDHION BELOKI IÑIGO GURIDI ISASISASMENDI UNAX INZA GALDOS DANEL DIAZ DE GEREÑU LARRAÑAGA EKAIN DOMINGUEZ RODRIGUEZ IZARO TELLERIA GARDOKI

BODAS

DANIEL AYASTUI BERECIBAR - MIRIAN AZEVEDO RIGHI BADARO CARLOS ALBERTO LEON MURIEL –ZULEMA BUENDIA LUENGO XABIER ALTUBE ARAMBURUZABALA –AINHOA URIBE OCON

oharrak Garizumako Otoitz—Hitzaldiak Apirilaren 4,5,eta 6 arratsaldeko 7:30ean Beneitarretan Charlas-oracion de Cuaresma: 4,5 y 6 de abril a las 19:30 en las Benedictinas

Adiskidetzearen Elkarteko Ospakizuna: apirilaren 18,19 eta 20an 20:00etan Agustinotan, Parrokian eta Bidaurretan Celebración Comunitaria de la Penitencia: 18, 19 y 20 de abril a las 20:00 en los Agustinos, la Parroquia y Bidaurreta respectivamente Pie de imagen o gráfico.

12


GOI ARGI 9. ALEA