Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Zuen iritzia ikasgaiaren inguruan Izenak, hirunaka: Oihan Vitoria, Mikel de la Fuente eta Izarne Olano. Ekarpenaren helburua: •

Ikasleen iritzia eta feed-backa jasotzea ikasgaiaren inguruan.

Eginbeharrekoa: Egin duzuen lana berrikusi behar duzue, azaletik behintzat. Horretarako sartu zuetako baten blogean eta ekarpenak gainetik errepasatu (Bost minutu). Hau egin ondoren galdera hauek erantzun: 1. Ze jarduera edo gai gustatu zaizkizue? Eginiko ekarpen guztiak aztertu ondoren, gustura egindakoen inguruan hausnartu dugu. Ikasgai guztian zehar, tresna desberdinak ezagutu ditugu eta gehienak gure gustukoak izan dira. Adibidez, mapa kontzeptualak egiteko

Mindomo programa ezagutu dugu. Bibliografiak modu profesionalean egiten ere ikasi dugu eta hau oso baliagarria izan zaigu beste materietako lanetan aplikatzeko. Bestalde, harrigarria iruditu zaigu film bat egiteko aurretik burutu behar den dokumentazio lan guztia. Gainera, liburu, artikulu eta irudien bilaketak egiten trebatu garenez, hemendik aurrera oso erabilgarria izango da guretzat. Azkenik, lizentziei buruz ere jardun gara eta ikasi duguna ezinbestekoa dela deritzogu. 2. Zer aldatuko zenuke? Zer hobetu daiteke zuen ustez. Gure ustez, ariketak egiteko dinamika aldatzea komeniko litzateke. Ekarpenak gai desberdinen inguruan izanik ere, ia guztien egitura berdina da eta ondorioz, monotono xamarra dela deritzogu. Hala eta guztiz ere, oso pozik gaude materia honetan landutakoarekin, etorkizunerako oso baliagarriak izango zaizkigun tresnak ezagutu ditugulako.


Gure iritzia, feed-backa