Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

bESPE23. ekarpena. Albisteak kudeatzen: Google News, http://news.google.es Izena, banaka: Oihan Vitoria Ekarpenaren helburua: •

Albisteak kudeatzeko Google News tresna ezagutu eta erabiltzea.

Acerca de Google noticias irakurri eta azaldu zer egiten duen Google Newsek. Zergatik da interesgarria?

Google Noticias tresnak, albisteak bilatzen ditu eta mundu osoko informazioiturrien titularrak aurkitu daitezke gaztelaniaz idatzita. Titularren gainean klik eginda, albistearen jatorrizko web gunera joango gara eta bertan, albiste osoa ikusi dezakegu. Horrela, albiste bakoitzak artikulu desberdinetara eramaten gaituzten estekak eskaintzen ditu. Gainera, albisteen antzerako artikuluak bilatzeko aukera dago. Deskribatu labur-labur eskaintzen dituen lau funtzioak. •

Pertsonalizatutako albisteak: Egunero publikatzen diren albiste guztiak irakurtzea ezinezkoa da. Hori dela

eta,

orrialdea

egituratu

edo

konfiguratu

daiteke

norberari

interesatzen zaizkion albisteak ikusteko. •

Alertak (Pull teknologia):

Google Noticiasen harpidetzeko aukera dago. Horrenbestez, posible da posta elektroniko bidez gertatutako albisteen alertak jasotzea. •

Albisteak telefono mugikorrean: Era berean, datuak mugikorrean jasotzeko aukera eskaintzen du Goggle

Noticiasek. •

Feeds: Feeds RSS zerbitzuan izena emanez gero, Goggle Noticiasen atalek izan dituzten eguneratzeak edo bilaketen emaitzak jaso daitezke.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Hasierako orrira joan eta Googlen kontuarekin sartuta ( Gmail posta elektronikoa)

Editar página agertuko zaizu eskuin aldean, goian. Sartu eta kendu Espectaculos atala eta gehitu atal berri bat Nekazaritza deitzen dena. Zenbat albiste agertu zaizkizu atal horretan? Ze beste atal sortuko zenuke zuk, zerren inguruan?

“Espectaculos”en

ordez

nekazaritza

jarri

dut

eta

nekazaritzarekin

erlazionatutako 9 emaitza azaldu zaizkit. Nik, musikaren inguruko atal bat sortuko nuke. Izan ere, “Espectaculos” saila oso orokorra da. Adibidez, zezenen korridak, zinemaldiak eta noizbehinka musikari buruzko albiste batzuk ere ematen ditu. Dena dela, ez zait nahikoa iruditzen eta horregatik, interesgarria izango litzateke musikari buruzko atal bat sortzea. Zumaiako herri komunikabide batean lan egiten duzu eta Zumaiaren inguruan sortzen diren albiste guztiak jaso nahi dituzu zure posta elektronikoan. Azaldu nola egingo zenukeen hau (pantailak txertatu hurrengo koadroan, Imp Pant teklaren bidez) Zumaiaren inguruan sortzen diren albisteak jasotzeko alerta bat sortu dut. Bertan, “Zumaia” hitz-gakoa idatzi eta “Noticias” aukera hautatu dut. Honetaz gain, nire helbide elektronikoa jarri behar izan dut. Ondorioz, albiste bat gertatzen den momentuan posta elektroniko bat bidaliko didate abisatzeko.


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Bilaketa aurreratuan, nola bilatuko zenuke Lakua-ren inguruan Gara egunkariak pasa den astean ateratako artikuluak? Azaldu prozesua eta emaitza. Bilaketa aurreratuak aukera asko eskaintzen ditu, bilaketa errazteko. Lehenengo, “Lakua” idatzi dut “con todas las palabras” sailean. Ondoren, horri buruzko artikuluak Gara egunkarian bakarrik bilatzeko “Fuentes de noticias” atalean “Gara” ipini dut. Azkenik, “Fecha” deritzon atalean “semana anterior” aukeratu dut, pasa den astean argitaratutako artikuluak bilatzeko. Emaitza bezala, 48 artikulu agertu zaizkit.

Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean sartu: Zenbat albiste egon dira Ibarretxeren inguruan? Ze urte eta ze hilabetetan egon zen albiste gehien Ibarretxeren inguruan? 2001. urtetik hona, Ibarretxeren albiste mordoa egon dira: 71.100, hain zuzen ere. Grafikoak aztertu ostean, albiste gehien 2009. urteko azaroan (3.330 artikulu) egon zirela jakin ahal izan dut.

Busqueda en el archivo de Google Noticias atalean jarraituz: Azken bi hilabete hauek kenduta, Aminatu Haidar noiz izan da albiste eta zergatik?

Aminatu Haidar 2005. urte bukaeran eta 2006. urte hasieran izan zen albiste. Izan ere, 2005ean espetxeratu egin zuten eta hurrengo urteko urtarrilean, aske geratu zen.


Google News albiste kudeatzailea