Page 1

KAZETARITZA BEREZITUA 1 Oihan Larra単aga Elkarrizketa: Mikel Lazkano Iturriak: Mikel Lazkano: Aurrez aurreko elkarrizketa grabatua. Gitarrista, gitarra irakaslea, Drindots, Hira, beste beste talde batzuetako gitarrista. OHARRA: Internet bitartez erosoago ikusteko sartu hemen: http://issuu.com/oihan70/docs/mikel_lazkano


MIKEL LAZKANO

IMikel Lazkano gitarrista. / Oihan Larra単aga

2


Oihan Larrañaga

Mikel Lazkano, Gitarrista zarauztarra

“Esnatu eta lo hartu bitartean, guztia musika eta gitarrarekin lotuta”

Testua: Oihan Larrañaga Argazkiak: Oihan Larrañaga

Pentsatzen jarrita, ez da horren arraroa musikari batek elkarrizketarako hitzordua gaueko hamaiketan jartzea. Bada musikariek gaua arrainek ura beste behar dutela dioenik, beren ekosistema naturala balitz bezala. Horren ohikoa ez dena zita ordu horietan jartzeko arrazoia denbora falta izatea da. Goizean jaiki eta gauean oheratzen den arte musikatik oraindik ez, baina musikari emana bizi da Mikel Lazkano gitarrista gazte zarauztarra. Hona berak kontatuak... 3


MIKEL LAZKANO Nolakoa izan da gaurko eguna? Gaurko eguna? Dexente luzea. Beti bezala esnatu, zerbait gosaldu eta Donostiara joan naiz, Donostiako Kontserbatoriora, nire klaseak jasotzera. Eguerdiko ordubietan bukatu, trenean itzuli, bazkaldu, kanta batzuk entseatu eta arratsaldean Tolosara joan nahiz, taldearekin etsaitzera.

Musika beharra Musikaria da Mikel Lazkano, beste ezer baino lehen. Bederatzi urte zituela lehen aldiz gitarra klaseak hartzen hasi zenetik, ez ditu sekula musika orokorrean eta gitarra zehazki albo

btera utzi. Hogeita hiru urte baino ez dituen arren, hainbat taldetan jo du dagoeneko, eta Euskal Herriko txoko ezkutuenak ezagutzeko aukera izan du, gitarra alden hartuta. Drindots, Hira, Garabi, Ipar Haizea, Unsain... Talde adina estilo jo ditu zarauztar gazteak, eta batzuk besteak baino gustokoago dituen arren, guztietan sentitu da eroso, eta guztietatik ikasi du zerbait, bere estilo propioa garatzeko bidean.

Egun guztia musikarekin edo gitarrarekin gora eta behera. Bai. Hasieratik bukaerara arte musika edo gitarra edo... Elkarrizketa hau ere horri buruz egiten ari gara eta zuk alde egitean biharko lan batzuk prestatu eta ohera joango naiz. Esan daiteke baietz, wsnatu eta lo hartu bitartean guztia musika eta gitarrarekin lotuta egiten dudala.

Estilo propio hori garatu eta bakarkako disko batean islatzea da, besteak beste, Lazkanok etorkizunerako duen proiektuetako bat.

Ze ikasketa ari zara orain egiten? Gitarra elektriko modernoko erdi-maila. “Grado medio o profesional de guitarra electrica moderna” gazteleraz. Hau bukatzean goi mailako gradura sartu nahi dut, eta uste dut hori unibertsitateko lizentziatura baten baliokidea dela.

Bitartean, Zarauzko Kame musika eskolan gitarra klaseak ematen ditu arratsaldez, goizez Donostiko kontserbatorioan klaseak hartzen jarraitzen duen artean. Mikel Lazkano. / Oihan Larrañaga

Ia ia esan dezakegu gitarrista profesionala zarela orduan. Beno. Bidean goaz, edo horretan saiatzen naiz behintzat. Horretara dedikatzen nahiz, baina oraindik ez daukat independentzia ekonomikorik. Gurasoen etxean bizi naiz. Zarauzko musika eskolan aritzen naiz lanean arratsaldez, eta horrekin bakarrik ez daukat etxe bat erosi eta independentizatzerik. Baina gauzak dauden bezala egonda, jende asko eta asko baino dezentez hobeto nagoela uste dut. Gitarrak. Zenbat gitarra dituzu? Bost gitarra elektriko eta espainiar bat. Erosi nuen lehen gitarra izan zen Squier Stratocaster hau, pare bat Ibanez RG, PRS Custom bat, eta azkena erosi berri

dudan azken Gibson Les Paul hau... Ño, ederra da...

eurotan. Oso gustura geratu nintzen.

Oraindik gorde egiten dituzu guztiak. Bai. Erosi dudan gitarrarik ez dut ez saldu ez bota egin, eta ez dut uste egingo dudanik ere. Horrenbeste denbora pasa dut beraiekin, horrenbeste ordu dira... Lagun bat saltzea bezala litzateke.

Baina behin Drindots taldearekin kontzertu bat jotzen ari ginela, Nafarroako Arbizu herrian... Ni une horretan beste gitarra batekin ari nintzen jotzen, eta hau atzean nuen, beste kanta batzuetarako prest. Publikoari begira nengoen, jotzen, eta gitarra nire atzean zegoen.

Guztiak horren kuttunak izan arren, izango duzu bat bereziki maite duzuna, eta istorio bitxi bat duena... Ez da horregatik kuttunena, baina istorio xelebrea Ibanez RG honek du. Hau bigarren eskuan lortu nuen, merke merke, 300

Gertatu zena izan zen “gizajo”-ren bat parean tokatu zela. Gutako inork ikusi gabe igo zen eszenatokira, eta gauza batzuk lapurtzen hasi zen, gu jotzen ari ginen bitartean! Zaratarekin eta aurrera begira ez zara ohartu ere egiten. Bateristak ikusi zuen tipo bat nire gitarra eramaten ari zela. Ohartu ginenerako, tipoa hor zihoan korrika gitarra eta beste aparailu batzuekin. Atzetik joan ginen baina berandu xamar ohartu ginenez dagoeneko tipoa urruti zegoen. Hala ere, atzetik korrika gindoazela konturatu zenean, harrapatu zituen gauza guztiak bazter batera bota zituen ihes errazago egiteko.

Gitarra ikasle eta irakasle da aldi berean Mikel Lazkano. / Oihan Larrañaga

4

Txoko batean aurkitu genuen nire gitarra. Hor, botata, erdi-txikituta. Puskatuta. Konpon zitekeen, baina dezenteko konponketak behar zituen. Duela gutxi nire


Oihan Larrañaga

Erosi berri duen Gibson Les Paul-az gozatzen. / Oihan Larrañaga

lehengusu Mattin Ostolazari eman nion konpontzeko, eta egin egin zuen. Guztia lijatu, puskatutako ertzak konpondu, gorputzari falta zitzaizkion zatiak itsatsi eta osatu, gainetik beste egur xafla bat jarri... Ze noski, konpontzeko pintura ere kendu

“Erosi dudan gitarrarik ez dut ez saldu ez bota” egin behar izan zion. Eta orain beste gitarra bat ematen du. Metro batetik edo ikusita ez du ematen ezer duenik, horrela egindako gitarra dotore bat dirudi, eta berriz ere egurra emateko prest gelditu da. Gitarra lapurtu zizuten egun horretan ez zenuen oso ondo pasako, baina bestela, zer da eszenatoki batean sentitzen duzuna? Zer transmititzen dizute zuri? Zer den ez dakit, baina ona dela bai behintzat. Batzuk flipatzen bakarrik ari dira, eta horrek ere zuri sentsazio on bat ematen dizu. Beste batzuk, flipatze horrez gain, konturatzen dira denbora asko

Kontzertu batean lapurtu eta puskatu zioten gitarra, konponduta / Oihan Larrañaga

5


MIKEL LAZKANO pasa duzula, eta badakizula zer egiten ari zaren. Aintzatespen moduko bat da, puntu horretara iristeko pasa duzun debora guztiaren errekonozimentua. Ikasten sartu dituzun ordu guztien ondoren, kontzertuan egiten ari zarenarekin gustora geratzea, zeure buruarekin gustora egotea da kontua. Baina horrez gain kontzertuetan eta sortzen den giro hori... Eszenatoki gainean eta behean dagoenaren arteko lotura hori... Berezia da. Esplikatzeko zaila. Egin egin behar da hori, zer sentitzen den jakiteko. Eta sentimentu guzti horiek are indartsuagoak izango ziren “Urrezko Pua” irabazi zenuenean, ezta? Ba bai. Donostiako Leize Gorria Tabernak izan zuen ideia. Gitarrista lehiaketa bat egitea otu zitzaien, eta izena eman nuen. 30 parte hartzaile baino gehiagok eman zuten izena, eta irabazi egin nuen. Eta bai, zuk esan duzun moduan, momentu hori lehen esan dizkizudan gauza guzti horiek bizien sentitu nituen unea izan zen. Publikoak beste begi batzuekin begiratzen zuen, ez zen edozein kontzertu normaletan aurki dezakezun jende mota berdina. Teknikoagoa zen, gitarrazaleagoa, gu ikustera beste espektatiba batzuekin joandako publikoa. Eta horiei gauzak ondo egiteko gai zarela erakustea, heuren txaloak eta saria jasotzea... Horrek ematen dizkizun poz hori eta motibazio hori oso indartsuak dira.

Lehen hezkuntzako hirugarren mailan hasi zen Mikel Lazkano gitarra jotzen. / Oihan Larrañaga

Eta sentsazio eta nerbio guzti horiek kontuan izanda, musikari batek zer du nahiago: Zuzenekoa, ala estudioa? Nahiago... Kontua ez da zer den nahiago. Guztia gustatzen zait, eta unearen arabera

Gitarra batzuei aldaketak egin dizkie. / Oihan Larrañaga

6

gauza bat edo bestea egiteko gogo gehiago izaten dut. Zaila da bat aukeratzea. Konparaketa bat egiteko, bizikleta bat diseinatu eta bizikletan ibiltzea bezalako

“Badut gogoa neure kanta propioak konposatzeko” zerbait da. Batean bizikletari ze gurpil mota jarri, ze forma eman, kurbak hobeto hartzeko eztakit zer jarri... nik zer dakit ba! Eta gero bizikletan zoazela abiadura sentitzen duzun momentu hori kontzertua bezalakoa izango litzateke. Bizikletan ez, hegazkinez baizik, baina Argentinaraino ere joan zinen musikarekin. Bai, aurtengo Azaroan. Drindots taldeko gitarristak ezin zuen joan, laneko ordutegiak ezin ziolako egun batzuk libratzen uzten. Ni duela pare bat uda ibili nintzen beraiekin jotzen, eta deitu egin zidaten ea nik hara joaterik izango ote nuen galdezka. Pentsa. Argentinaraino, guztia ordainduta: Hotelak, hegazkina... Erregeak bezala. Joan, pare bat gauetan jo, lasai egon, eta buelta. Sekulako plana. Oso oroitzapen onak ditut. Eta etorkizunera begira, nola ikusten duzu zeure burua? Bai. Nik, oraingoz, neure burua gitarrista eta musikari moduan ahal beste formatu eta ahal den gehien hobetu nahi dut. Honez gain, badut gogoa neure kanta propioak konposatu, grabatu eta jendearen aurrean jotzeko aukera izateko ere. Neure ideiak. Aspaldidanik nabil


Oihan Larra単aga

Gitarra bakoitza Arbizun lapurtu eta puskatu zioten Ibanez RG gitarraz gain (alboko irudian eskuinekoa) beste lau gitarra elektriko ditu Lazkanok, bakoitza bere istorio propioarekin. Squier Stratocaster gorria erosi zuen lehen gitarra elektrikoa da. Oraindik ere erabiltzen du kontzertuetan, nahiz eta modifikazio asko egin dizkion: mastila kendu eta beste bat jarri dio, eta pastillak (lokarrien azpian egoten diren mikrofonotxo modukoak) ere aldatu dizkio, besteak beste. Aldaketa horiei esker, bersatilitate handia du. Beheko irudian ikusten den gitarra Ibanez RG beltza da. Erosi zuen bigarren gitarra izanik, Squierra baino hobea da. Hau ere erabiltzen du oraindik, baina ez dizkio Squierrari egindako aldaketak egin. Soinu heavyagoak lortzeko erabiltzen du batipat. Irudian ezkerretik hasi eta hirugarren gitarra PRS Custom gorria da. Gitarra hau aurrekoak baino maila bat goragoko pieza da, bai soinuari dagokionean, baita estetikari erreparatzen badiogu ere. Fender eta Gibson gitarren erdibidean kokatu ohi dira gitarra hauek. Eta eskuratu duen azken gitarra, koroako harribitxia, ezkerretik hasi eta bigarren dagoen Gibson Les Paul Reissue 1959 bat da. Les Paul gitarrek soinu oso lodia izan ohi dute, gorputz handikoa, eta ezin hobeak dira soinu sakon bat lortzeko.

Ezkerretik hasita: Squier Stratocaster modifikatua, Gibson Les Paul Reissue 1959, PRS Custom, Ibanez RG modifikatua. / Oihan Larra単aga

Mikel, Hira taldearekin iaz Aizarnazabalen emandako kontzertu batean, Ibanez RG gitarra beltzarekin./ Oihan Larra単aga

5

Mikel Lazkanori elkarrizketa  

Mikel Lazkanori elkarrizketa