Negua mahuka hutsik

Page 1

herria

NEGUA MAHUKA-HUTSIK Gehienok bufandarekin gabiltzanean alkandora hutsean doaz bakan batzuk b GIZARTEA / joxean.agirre@gaur8.info Udazkeneko lehen izotzak iritsi zirenean, Xabier Mendiguren Elizegik txiste bat jarri zuen bere Twitterrean: «Donostiarrak bufandarekin hasten direnean goierritarrok alkandoraren hirugarren botoia lotzen dugu». Txisteak, kale-umeen kontrako adar jotzea izateaz aparte, gauza bat adierazten du: badaudela negua mahuka-hutsik, alkandora soil bat soinean dutela, igarotzeko gai diren pertsonak, mundu guztia berokiekin dabilenean. Iraungitzen ari den espezie bat da, antza, baina inbidia pixka bat ematen dute.

Joxean AGIRRE

OIER GOROSABEL

«Gorputza hotzera ohitzearen onurak asko dira» Eibartarra da, fisioterapeuta, eta, kontsulta Ondarroan badu ere, Lekeition bizi da. Gehigarri honetan kolaboratzen du eta orain urte batzuk “Hozkirrien termodinamika” izeneko artikulua argitaratu zuen

GAUR8ko “Osasuna” atalean. Korrika eginez eta herriko hondartzan bustialdiak hartuz ematen du etsenplua eta larunbatetan espeleologia egiten du. Hor ere maiz egokitzen zaio ur hotzetan ibili

beharra. «Nik lehen aski nuen hankak pixka bat hoztea, katarroren bat harrapatzeko. Horretan asko aldatu naiz. Kobetan erreka asko igaro behar izaten ditugu eta busti ondoren igual pare bat ordu

eman behar izaten ditugu eskalatzen edo eskalatu behar duten lagunei laguntzen. Edo hil egiten zara edo gorputza jarri egiten da horretara», dio. Gizakiok programatuta gaude hotzari aurre egiteko. Gai gara tenperatura aldaketei egokitzeko. Baina zenbateraino da gaitasun hori genetikoa? Badago faktore genetiko bat, baina ez da erabakigarria. Nolabait adierazteko faktore genetikoa hamarretik hiru bada, entrenamenduari dagokiona hamarretik zazpi da. Egia da pertsona batzuk fabrikatik datozela hotzari aurre egiteko gaitasun gehiagorekin, baina garrantzi handiagoa du norberak jartzen duenak. Zuk erreportaje honetako aukeratu dituzun elkarrizketatu batzuk baserrikoak dira, umetan aire librean ibiliak dira, euripean joan dira eskolara. Hori da herri kiroletako jendearen kasua, baina mendizale gehienak kaletarrak izaten dira eta etxean berogailuarekin hazitakoak; aldiz, adin batetik aurrera zailtzen hasten dira. Elkarrizketatuen kasuan kirolaren bidez ikasi dute hotzari aurre egiten. Pertsona arruntagoak nola beregana dezake gaitasun hori? Eguraldi aldaketei erantzutera ohitu behar dugu gorputza, baina denok historia ezberdina dugu eta bakoitzak aurkitu behar du bere bidea. Pertsona bat neguak etxean edo lantokian 25 gradura igarotzera ohituta badago, gehiago kostatuko zaio. Hidroterapiaren oinarrizko arauarekin has gaitezke. Bainuetxe gehienak horretan oinarritzen dira: gorputza berotu eta ondoren hoztu. Horren adibidea da sauna: gorputza berotzen duzu saunan, baina bere balio terapeutikoa ez dago beroketa fasean, ondoren hartzen den dutxa hotzean baizik. Gaur egun herri gehienetan edozeinek eskura oso merke

daukan baliabidea da. Gorputzak bitarteko asko ditu beroa sortzeko; erantzun sorta zabala du. Bat zainak zabalduestutzea da, baina hori bezain garrantzitsua da metabolismoa bera: ditugun gantzak erretzen erakutsi behar zaio gorputzari. Kirolariek oso ondo ezagutzen duten prozesua da hori. Aldiz, gorputzari egun osoan 25 gradura egoten uzten badiozu, ez du energiarik alferrik xahutzen eta ez du koiperik erreko. Egiteko horiek egiten ikasi egiten du gorputzak. Ume sano batek inolako ikasketarik gabe egokitzen al du gorputza hotzaren eta beroaren arteko aldaketara? Umeak fabrikatik dakar gaitasun hori. Baina gaitasun hori erabiltzeko aukerarik ematen ez badiogu, zapuztu edo ahuldu egiten da gaitasuna. Gorputzak bide errazena aukeratzen du: premiarik ez badu, ez du egiten. Noiz hasten garen gaitasuna galtzen? Bizitza sedentarioarekin, noski, baina baita umezaroan ere. Ume txikiei orokorrean arropa larregi jartzen dizkiegu. Helduak hotza duenean pentsatzen du umeak ere hotza duela eta askotan ez da horrela izaten. Guk fisioterapeuta gisa aholku orokorrak ematen ditugu, baina gero pertsona bakoitzak ikasi behar du bere bidea zein den. Gorputzak esaten diguna entzuten ikasi behar dugu. Bere detektatzaileak ditu eta gai da odoleko osagarri kimikoak nola ditugun esateko ere. Jakin egin behar da zeinu horiek entzuten. Demagun etxean berotan zaudela, okindegira joan behar duzula ogi bila eta kanpoan elurra ari duela. Joan-etorrian hamar minutu badira, zertarako hasi txamarra janzten? Beharbada daramazun elastikoarekin aski dugu itzulia egiteko. Hotz pixka bat sentitzen duzula? Saunara joatea bezain osasungarria izan daiteke. Saunaren bertsio domestikoa ez al da dutxa bero bat hotzarekin bukatzea?


2014 | urtarrila | 18

GAUR8 • 12 / 13

KOLDO ALDUNTZIN

Bai, bai. Berdin da beroketa saunan lortu edo lanean edo errugbi partida batean. Gorputza berotu-hoztu kontrastearekin ari gara lanean. Ezin konta ahala onura ditu. Gure profesioan zerrendatuta ditugu eta hogeira iritsiko dira. Dutxa beroaren ondoren segundo batzuetako dutxa hotza aski da hori lortzeko. Zein da etxean egoteko gomendatutako bero maila? 18 graduko beroa asko dela esango nuke. Atzo goizera arte butanozko berogailu bat izan dugu gure etxeetan eta harekin berotzen zen etxe osoa; horren aurretik, su ekonomikoa, eta beste gela guztietan hamar gradu egoten ziren eta ez zen ezer gertatzen. Arazoa da gaur beharbada jendeak eserita geldirik ordu gehiago egiten dituela etxean edo lanean, eta hori ere kontuan hartu behar da. Lan gogorra duenak beharbada ez du kirola egiteko beharrik, baina bulegoan eguna ematen duenak bai. Badago sendagilearekiko menpekotasun bat ere. Umeak doministiku egin eta kontsultara daramagu. Katarro bati arreta jarri behar al zaio? Hori gero datorren kontua da. Gorputza modu egokian entrenatuz gero, onuren zerrendan dagoen emaitzetako bat sistema immunitarioaren sendotasuna da. Sendo dagoen pertsonak mundu guztiak bezala hartzen ditu birusak eta katarroak, baina oso bizkor sendatzen da. Pertsona horrek badaki bi egunen buruan katarroari buelta emango diola eta ez da gehiegi kezkatzen. Ba al dago gizonezkoen eta emakumeen arteko alderik? Badaude, baina txikiak dira. Gehiago da entrenamendu kontua. Ikerketek diote zirkulazio periferiko ahulagoa izateko joera dutela emakumeek, oin eta eskuetan bereziki; hori, baina, entrenatuz hobetzen dute.

«Umetan izotza banatzen laguntzen genion aitari» Koldo Alduntzin “Egin” egunkarian, Egin Irratian edo “Euskaldunon Egunkaria”-n herri kirolen edo errugbiaren berri ematen lanean ibili zen garaiko irudietan nekez gogora dezake inork jertse batekin jantzita. Hotza hotz, alkandora koadrodun batekin agertuko da, eta mahukak gora jasota. «Bizitza osoan ez nituen bost aldiz besoak estaliko», dio Amara Berriko AEKren euskaltegian hitz batzuk egiteko hitzordua egin dugularik. Orain ere alkandora bat darama soinean, beltza, baina elastiko bat janzten du barrutik. «Bero egiten duenean alkandora kentzen dut, eta, hotz egiten duenean, babes pixka bat ematen dit. Txaketa bat ere ekarri ohi dut, baina jantzi gabe gehienetan. Errugbian jokatzen nuen bitartean ez nekien katarro bat zer zen ere», jarraitu du. Koldo donostiarra da, Egiakoa. Baina gurasoak Gorritikoak ditu eta han eman zituen bere lehen urteak, sei edo zazpi bete zituen arte. Eta geroztik ere askotan joaten da. «Hotzari aurre egiteko osasunak zerikusi handia du. Gure aita oso gizon sendoa zen. Donostiara bizitzera etorri ginenean jela banatzen lan egin zuen urteetan. El Leon garagardo fabrikak jela barra handitan fabrikatzen zuen, eta haiek furgoneta batean kargatu eta etxez etxe banatzeko indarra behar zen. Gu zazpi anaia gara eta umeak ginela aitari laguntzen ibiltzen ginen. Gero, hozkailuak etxeetara iritsi zirenean, txatarrarekin hasi zen lanean. Oso gizon sendoa zen, eta, ama ere, ia 80 urterekin, joan den larunbateko manifestazioan izan zen», gogoratu du Koldok. Baina hotzaren kontrako gaitasuna entrenamendu kontua da, eta, Koldo Alduntzinen kasuan, errugbiak eman dio horretarako aukera.

17 urterekin hasi eta 33 urtera bitartean aritu zen errugbian. «Astean bitan entrenatzen genuen Hernaniko Landaren. Orain instalazio onak dituzte, baina, gu ibiltzen ginen garaian, lokatzak kentzeko ur hotza ateratzen zen hodi batzuetatik eta aire librean dutxatzen ginen. Arrasatera joatea tokatzen zitzaigunean, zelai zahar bat zuten eta partida bukatutakoan errekara joaten ginen garbitzera! Derion ere, dutxa hotzak zituzten… Errugbiak lehen bezain kirol gogorra izaten jarraitzen du, baina instalazioak hobeak dira», dio. Bere ustetan, gorputza sendo edukitzeko ez dago kirol aktibo bat egitea bezalakorik. «Astean bitan entrenatu eta igandean partida jokatzen genuen, baina larunbatean ezer egin gabe ez egoteagatik askotan igotzen nintzen Txindokira. Mugimenduan dabilen

«Bizitza osoan ez nituen bost aldiz besoak estaliko. Bero egiten duenean alkandora kendu eta azpiko elastikoarekin geratzen naiz, eta, hotz egiten duenean, babes pixka bat ematen dit»

bitartean gorputzak ondo erantzuten du. Gero, 33 urterekin, kazetari lanetan hasi nintzenean, kolpetik dena utzi nuen eta orduan hasi nintzen hotzeriak harrapatzen, bitartean ez. Orain dozena bat urte diabetesa atzeman zidaten, eta, kilo batzuk galdu behar izan ditudanez, errazago hozten naiz». Goizez ematen ditu klaseak euskaltegian, 07.30etik aurrera. Pixka bat lehenago etorri eta berogailua piztu ohi du, «ikasleengatik». Berari klaseak ere mugimenduan ematea gustatzen zaio, eta, mugimenduan dabilen bitartean, hobeto sentitzen da. «Kalean gorputz osoa estaltzen duen kapa horietako batekin norbait ikusten badut, itolarria etortzen zait. Horrelako zerbait jantziko banu, izerditan blai jarriko nintzateke ni neu!», dio. Euskaltegi atarian utzi dugu, irribarrez eta mahuka-hutsik.

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS


herria

ALEX TXIKON

«Kazakhstandarrak edo errusiarrak hotzarekin umetatik zailduta daude» Ahalegin izugarriak egiten ditu mendian izan dituen bizipen ikaragarriak transmititzen, baina ez da erraza, bizipen horiek muturrekoak direlako. Orain urtebete otsailaren 18an Laila Peak (6.096) igo zuen Jose Manuel Fernandezekin batera. Neguan gailur horretara egin den lehen igoera izan zen: 35 gradu zeropetik, 60 kilometro orduko haizearekin. Orain bi urtekoa gogorragoa izan zen: Gasherbrum I mendia neguan lehen aldiz igotzen ari zirela, 7.700 metrotan, taldeko hiru mendizale, Göshl austriarra, Hahlen suitzarra eta Hussein pakistandarra, desagertu egin ziren. «Bihozkada bat izan nuen, gorputzean kolpe bat bezala sentitu nuen, eta ez nuela gailurrerako saioan parte hartu behar erabaki nuen. Horrelako bihozkadak izaten ditut eguneroko bizitzan ere, baina mendian askoz ere gehiago, gaitasun hori erneagoa dudalako», dio. “Bajo cero” izeneko dokumentalean bildu zuten esperientzia muturreko horren berri. Tamara Stys poloniarra eta biak oinarrizko kanpalekura jaitsi ziren eta Gasherbrum Hegoa egin zuten. Orain hiru urte, 2011n, Gasherbrum I mendiko lehen neguko saiakera egin zuten, eta, bide berri bat zabalduz, 7.000 metrora iritsi ziren. Ezin izan zioten hotzari aurre egin. Igoeraren berri jaso zuen “Next time Insallah” dokumentalak sari garrantzitsua irabazi zuen. Txikonek bederatzi zortzimilako ditu dagoeneko. Everest, K-2, Kanchenjunga, Lotshe eta Nanga Parbat geratzen zaizkio zapaldu gabe, baina ez dio horrek askorik axola. «Diru bila erakundeetara noanean esaten ditut horrelako gauzak, hamalau zortzimilakoak egin dituen mendizale gazteena izan naitekeela eta horrelakoak, baina Euskal Herrian hiru milioi gara eta lehendabizi Juanito [Oiarzabal] izan zen, gero

badaezpada. Betaurrekoak zintzilik uzten dituzu, eta goizean sekulako izotzarekin aurki ditzakezu. Horretan oso metodikoa naiz. Lozakuaren barruan bero-bero zaude, nahiz eta kanpoan 35 gradu zeropetik egon eta lehen bi orduak oso gogorrak izaten dira, gorputzari egokitzea kostatzen zaiolako edo urduri zaudelako ere bai. Bidean 700 metroko eskalada egin behar genuen. Ez da zailtasun tekniko handiko eskalada, baina soka finkorik gabe egin behar da, eta, tenperatua 20-35 gradu zeropekoa dela, ez da samurra. Neguan egin den igoera bakarra izan da gurea eta bestela ere lau igoera bakarrik ditu mendi honek. Zergatik? Inguruan zortzi milako asko dituelako: K-2, Broad Peak, Gasherbrum II, III eta IV eta eskalatzeko beste hainbat mendi. Gailur horietara joan ohi da jendea, baina Laila Peak ikusgarria da, mendirik ederrenetako bat.

Joxean AGIRRE

«Gogorra da. Otsailean beheko kanpalekuan 25 gradu zeropeko tenperaturak izaten dira. Hotzak kuzkurtu eta egunetik egunera ahuldu egiten zaitu»

Alberto eta Felix [Iñurrategi], Iñaki Otxoa de Olza eta ondoren [Edurne] Pasaban. Beste gauza bat da hamalau horiek bide berrietatik igotzea», dio. ETB1 katerako “Txikon Extreme” saioa egiten ari da. Hamahiru atal dira eta sei eman dituzte. Oso mendizale gutxi zarete neguko igoerekin ausartzen zaretenak. Gogorra da. Ez du zerikusirik udako igoerekin. Otsailean beheko kanpalekuan 25 gradu zeropeko tenperaturak izaten dira. Hotzak kuzkurtu eta egunetik egunera ahuldu egiten zaitu. Oso sendo joanda ere, zaila

da bizirautea bera ere. Orain bi negu izozketak izan nituen eta oraintxe ari naiz lehen nuen indarra berreskuratzen. Atzo ibili nintzen haitzean gora eskalatzen eta hatzak hobeto ditudala sentitzen dut. Zure pare bat bizipen soilik aipatuko ditugu. Konta iezaguzu iaz Laila Peak igo zenuten eguna nolakoa izan zen. Goizeko bostetan jarri ginen martxan eta gaueko bederatzietan itzuli ginen. Oso egun luzea eta gogorra izan zen. Nik bezperatik gauza guztiak estalita uzten ditut

Zuk hiru negu igaro dituzu izotz artean. Aurreko biak gogorragoak izan ziren, biak Gasherbrum I mendian. 2012an ondo ordaindu genuen, hiru lagun han utzita jaitsi baikinen. Bihozkada bat izan nuen. Ez nuen egun horretan gailurrik ikusten eta ez joatea erabaki nuen. Gehiagotan ere gertatu izan zait. Intuizio baten antzeko zerbait da, aurreikuspen bat, eta gero hasten naiz arrazoitzen. Egunerokotasunean ez dut erabiltzen, ez bada tarteka, pertsona baten aurrean nagoenean. Hiru lagun han utzita jaitsi zinen. Zer sentitzen da? Gu ere bertan geratzeko zorian ibili ginen. Haizeak gogor jotzen zuen eta lainoa sartu zen. Bost minututik behin izotz kandela bat egiten zitzaigun kokotsean.


2014 | urtarrila | 18

GAUR8 • 14 / 15

Bost atera ziren gorantz eta batek buelta hartu zuen berehala, eta, ondoren, beste batek. Taldekide horren bila joan nintzen eta geratzen ziren hirurek gora jarraitu zuten. Azken aldiz ikusi nitueneko irudi hori geratzen zait. Baldintza horietan, 50 gradu zeropetik eta 100 kilometro orduko haizearekin, ordu erdi batean hilko ziren. Nik ere izozketak izan nituen eta orain hasi naiz berriro oinak eta eskuak ondo sentitzen. Pertsona horiek joan ziren, baina gure buruan jarraitzen dute bizirik. Hildakoekin, aitarekin edo auzokoekin ere gauza bera sentitzen dut, nirekin jarraitzen dutela. 2000. urtetik egin ditudan espedizioei buruzko oroitzapenak erabat bizirik ditut, izugarri intentsuak izan direlako. Tontorreko eguna garrantzitsua da, baina hori bezain une garrantzitsu asko daude. 2013ko espedizioan, esate baterako, aurreko belaunaldiko

eskalatzaileekin topo egin genuen oinarrizko kanpalekuan: Juanjo San Sebastian, Ramon Portilla, Sebastian Alvaro… 1983an K-2 mendian egondako jendea zen eta 30 urte geroago berriro han topo egitea izugarria iruditu zitzaidan. Zer proiektu dituzu eskuartean? Jose Carlos Tamayo eta Juanra Madariagarekin batera zazpimilako mendi batean bide berri bat irekitzeko proiektua lantzen ari gara, baina finantziazioa lotu gabe dugu. Kanchengungara joateko beste aukera bat ere badut. Denis Urubkorekin iparreko aldetik bide berri bat zabaltzea da asmoa. Horiek dira udaberrirako ditudan proiektuak. Munduko hirugarren mendirik altuena da eta bide berri bat zabaltzea beti da tentagarria. Une honetan himalaismoaren lehen mailan nabilela sentitzen dut eta

«Azken aldiz ikusi nitueneko irudia geratzen zait. Baldintza horietan, 50 gradu zeropetik eta 100 kilometro orduko haizearekin, ordu erdi batean hilko ziren. Nik ere izozketak izan nituen»

Kanchenjungako desafioa Txapeldunen Liga jokatzearen parekoa da. Gainera, Urubko puntako eskalatzailea da, Iñaki Otxoa de Olzaren erreskatean ibili zena. Iaz bost aldiz izan zen Euskal Herrian. Kazakhstangoa da. Poloniar eta errusiar bat ere badira taldean. Hurrengo urteari begira bi urteko bidaia bat egiteko asmotan nabil, munduari itzuli bat neskalagunarekin. Espedizioetatik normalean irudi asko ekarri ohi ditugu, eta, hala, bidaia hori testuak idazteko baliatu nahi nuke, neure gogoetak idazteko. Tarteka mendiak egingo nituzke, baita parapente jauziak ere. Gustatuko litzaidake komunikabideren batekin kolaboratzea. Herrialde hotzetako mendizaleek ba al dute abantailarik? Noski badituztela. Kazakhstan, Errusia edo Kanadako

mendizale asko umetatik ibili dira zeropeko tenperaturetan edo altura handiko mendietan, eta, noski, antzeman egiten zaie. Kasta izugarria dute. Adibide bat jartzearren, herri kirolen munduan gauza bera gertatzen da: Olasagasti edo Larretxearen kastarik ez da ondorengoengan ikusten. Askoz marka hobeak dituzte aurreko aizkolariek. Herrialde horietako mendizaleak ere oso zailduta ikusten ditut, nahiz eta 40 urterako zahartuta dauden. Hemen presta gaitezke, baina zailagoa da. Ni mendian arropa gutxirekin ibiltzen naiz, eta eskuak izoztu arte edo ukimena galdu arte eskularrurik gabe ibiltzea gustatzen zait, baina ez da berdina. Dena den, mendian, prestaketa fisikoa bezain garrantzitsua da psikologikoa. Gero, neguko igoerak muga izugarriak ditu: ordu gutxi batzuetako aukera ematen du eguraldiak gailurra egiteko.

JOSETXO TELLETXEA

«Donato eta Patxi Larretxeari esker ezagutu dut Euskal Herria»

Gorka RUBIO | ARGAZKI PRESS

Kamioilari lagunak ditu eta haizea freskatu orduko hasten omen dira hozkirriarekin kexatzen. «Kabina barruan berogailuarekin ohitzen dira eta moteldu egiten dira. Ohitura kontua da», dio aldamiotik jaitsi eta argazkia atera ondoren taberna batera goazela. Bere anaiarekin batean orain hogei urte

Construcciones Arraioz enpresa sortu zuen eta egunotan Kontxako badiari begira dagoen etxe baten fatxada konpontzen ari dira. «Goizero ikusten ditugu Eguzki klubekoak uretan sartzen. Horiek ere konta diezazukete hotzari nola aurre egiten dioten. Nik uretarako ez dut balio, ez baitut igerian ikasi!», erantsi du.

Herri kiroletan lan egiten duten kazetariei arlo horretan neguan alkandora hutsik ibiltzen den gizaseme bati buruz galdetu eta zerrendan lehendabizikoetakoa aipatzen dute Josetxo Telletxea. Ezaguna da oso mundu horretan, Larretxea anaien laguntzaile ibiltzen delako. Nafarroako Zubietan jaio zen Josetxo, baina Arraiozera aldatu zen familia eta han bizi da geroztik. «Osaba bat badugu Saldiasen baserriarekin eta mutikoa nintzela hara asko joaten nintzen. Aire librean ibili edo lan egitea bezalako entrenamendurik ez dago hotzaren kontrako gaitasuna indartzeko. Eta nik aire librean

daramat bizimodua. Basoan ere lan egin nuen gaztetan. Aizkoran Nafarroako txapela jantzi nuen hirugarren mailakoen txapelketan eta bigarren mailakoetan trontzan, eta lana ere kanpoan egitea tokatzen zaigu gehienetan. Izan ere, era guztietako lanak egiten baditugu ere, azkenaldi honetan teilatuak konpontzen ari gara asko. Anaia eta iloba anoraka jantzita ibiltzen dira askotan. Nik alkandoraren gainetik buzoa jantzi eta nahikoa dut», dio. «Katarrorik harrapatzen dudan? Harrapatuko ditut, baina ez diet kasurik egiten», erantzun digu. Aizkora utzi eta Donato eta Patxi Larretxearen laguntzaile

hasi zen hara eta hona. «Adiskideak ditut. Egunero egoten naiz haiekin eta erakustaldiren bat dutenean egurrak jartzen laguntzera joaten naiz. Larretxeatarrei esker ezagutu dut Euskal Herria. Uda eta negu ibiltzen gara. Egurrak geuk jartzen ditugu batzuetan eta orduan kamioian eraman behar izaten dira, baina bestela furgonetan joaten gara elkarrekin», dio. Josetxo Telletxea soltero dago, «mutilzahar» zuzentzen dit berak, 52 urte ditu eta 88 kilo. «Berezkoa beharko du gorputzak hotzari ondo erantzuteko, baina ohitura da asko. Guk ordu asko egiten ditugu aire librean», esan du.


herria

ditu. Neurri honetan ondo moldatzen naizela uste dut. Orain dela bederatzi edo hamar urte neurri horrekin jokatu nion Azurmendiri eta aise irabazi nion. Tolosako zezen plazan izango dira bi apustuak. Izango al duzu prestatzeko denborarik? Gaur ez dago prestatu beharrik. Gazte hauek ere oso prestatuak daude. Denok geratu gabe gabiltza batera eta bestera. Txapelketa asko daude eta erakustaldiak ere bai. Ez da orain berrogei urteko aizkolariak bezala. Urtean joko bat egin eta geratzen ziren. Lan hau egiteko serio prestatu beharra daukazu, baina baita txapelketa jokatzeko ere. Txapelketetan dabilen zaharrena naiz. Juan Carlos RUIZ | ARGAZKI PRESS

Oso ahul ikusiko zaituzte beharbada, lau kontrario horrela agertzeko. Hala izango da. Nik esaten dudana zera da: apusturako halako gogoa badute, zergatik ez diote elkarri jokatzen?

JOXE MARI OLASAGASTI

ÂŤDesafioa bota eta lau kontrario agertu zaizkitÂť Duela astebete bi apustu izenpetu zituen, Irazuren kontra lehenik eta Arria V.aren aurka ondoren, eta geratu gabe dabil batetik bestera, gustura, bere saltsan, apustuak bizipoza emango balio bezala. Hamaiketan entrenamendua zuen bere etxe ondoan eta kopetan zinta jarrita hartu gaitu ordu erdia lehenago Igeldon bertan. Egonezina du, sasoia dario eta begira egonda bakarrik nekatu egiten da bat. Egurrak prestatzen ari diren bi ilobak mareatzen ditu, orain gauza bat agindu eta ondoren kontrakoa. Bere palmaresa ikusgarria da. Sei aldiz jantzi du, datu bat bakarrik aipatzearren, Euskal Herriko aizkolari onenaren txapela. Joan den astean bi apustu lotu dituzu. Aurreko astean bota nuen

desafioa eta Tolosako Kantabrikon ostiralean arratsaldeko zazpietatik aurrera egongo nintzela iragarri nuen. Desafio fuertea da, aspaldian jokatu ez den desafio bat, eta lau kontrario agertu zitzaizkidan. Arria II.ak esan zidan ez zela sekula horrelakorik gertatu: desafioa bota eta lau aizkolari agertzea. Hilaren 10ean gertatu zen hori. Zazpietan jarri nuen ordua eta Jon Irazu bostak laurden gutxiagotan agertu zen. Harekin lotu nuen apustua, eta, zazpiak alderako, Azurmendi iritsi zen; ondoren, Arria V.a, eta honekin adostu nuen bigarren apustua. Lopez Azpilikueta izan zen agertu zen laugarren aizkolaria. Martxoaren 9an jokatuko dut apustua Irazurekin eta apirilaren azkenean Arriarekin. Hamabi oinbiko ebaki beharko ditugu, eta alde bakoitzak 6.000 euro jarriko

Zer sistema duzu entrenatzeko? Astean bitan egiten dut aizkoran. Gaur egingo dut saioa hemen, eta, ostiralean, Getarian daukat erakustaldia. Erakustaldi asko dauzkat eta horiekin eta etxeko saioekin prestatzen naiz. Igandean egingo du beste saio bat eta tarteko egunetan mendira joango naiz, mendira eta itsasora.

ÂŤDonostian Arrospideren kontra neurtu nintzen goizean, ondoren Azpeitira joan eta Arriaren kontra jokatu nuen, eta, biharamunean, Arrasaten jokatu nuen hirugarren saioa; hirurak irabazi nituenÂť

Zer esan nahi duzu, mendi ibilaldiaren ondoren bustialdi bat hartzen duzula? Askotan egiten dut hori neguan ere. Mendira joaten naiz korrika antzean, hemendik aurrera korrika egiteko ez baitut adinik; ostean, itsasoan sartu-irtena egin, ordu laurden bat berriro ibiltzen jarraitu eta bigarren sartu-irten bat egiten dut. Bakoitzak bere trikimailuak ditu indarra zaintzeko eta nik aspaldidanik egiten dut hori. Hemendik hiru kilometrora daukat itsasoa. Idiak entrenatzen ari naizela ere

gustatzen zait hori. Idiak itsas ertzean utzi, nik nire bi sartuirten horiek egin eta etxera etortzen gara. Igande arratsaldetan ia beti egiten dut, eta aste barruan ere askotan. Aizkolari asko dago. Zer maila ikusten duzu gazteen artean? Beste kiroletan bezalaxe, bospasei aizkolari on daude. Badatoz gazteak, baina badatoz horrekin gabiltza aspaldi honetan! Haizeak ondo jotzen duen lekua izango da Igeldo. Hotzaren kontra umetan zailduko zinen. Hemen ez dago besterik, itsasoa eta mendia. Jaiotetxean ez zen berogailurik. Ate zirriztuak genituen ugari eta haize korronteak nonahi. Ez naiz orain ere etxe barruko beroaren zalea. Etxe barruan denbora gutxi pasatzen dut, eta, sofan eserita, gutxiago. Denbora pixka bat dudanean idiekin joaten naiz. Egia al da idiei dutxatu eta Nenuco kolonia botatzen diezula? Udan astean bita dutxatzen ditut eta neguan hilean batean edo bitan. Dutxa beroa ematen diet, ur hotzarekin pasada bat bukaeran eta egia da Nenuco botatzen diedala: batzuetan ozpinarekin igurzten ditut eta Nenucorekin besteetan. Azken 30 urteotan proba asko jokatu ditut eta idiak zaindu egin behar dira. Lau idi-pare ditut. Itzain bakarrean eta harri handiarekin markarik onena Aian daukat. Nik zuri egin nizun elkarrizketa bakarra alaba jaio zitzaizuenean egin nizun. Igualtsu jarraitzen duzu. Eskerrik asko, baina ez da egia. San Tomas eguna zen. Donostian Arrospideren kontra neurtu nintzen goizean, ondoren Azpeitira joan eta Arriaren kontra jokatu nuen, eta, biharamunean, San Tomas bigarrenean, Arrasaten jokatu nuen hirugarren saioa; hirurak irabazi nituen.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.