Issuu on Google+

“Muzki� etxea, XVII. mendeko lehen erdialdekoa, inpostaz mugatutako harlanduzko bi pisuko fatxada, erdi puntuko ataria, bi balkoi ditu, piramide-enborra itxura duten mentsulekin.

Lehoiak eta kasketadun armarri barrokoa, lehen laurdenean errotik ateratako zuhaitza basurdearekin, 2.ean hegaztia, 3.ean pertza eta 4.ean hirustaz apaindutako gurutzea; behean beste armarri gotikoa eta irakurtezina den idazkuna, 1814ko data duena.


Bost banda, banda gurutzatua, bi pertz eta izarra puntaduna duen armarridun sarrerako atelada.


“Zabalegi� etxea, harlanduzko bi solairu eta hirugarrena igeltsatuta dituena. Puntu erdiko atea, kiribilidurazko uztaidun arkuarekin.


“Tximonko� etxea, oso zaharberrituta, puntu erdiko arkua eta XIX. mendeko harzurizko armarria gorde izan ditu. Azken honetan arranoa, ezpata, lehoiak eta kasketa daude.


“Zildoz� etxea, kiribildurazko arku puntuduna mantentzen du; bertan dagoen armarritxoan, lantza itxurako hiru gurutz, haietako bat zirkulu batean sartuta, eta latinezko idazkuna daude.


“Gonzalo” etxea, puntu erdiko bi arkuekin.


Antzineko “Kontearen Jauregia�-ren ataria. Lau ataletan banatutako armarria, 1. eta 4.ean bi behi, 2.a eta 3.a hiru bandekin.


“Amerikanua�-ren etxea, ondo txukundutako eraikuntza, harlanduxkazkoa.


“Kiros” etxea, garai modernoko etxe handia


Obanoseko aintzineko erromesen ospitala zen eraikuntza.


Errotik aterako kipresa eta basurdea dituen armarria.

Behean, “Armas de los Goñi de 1.777” (“1.777ko Goñitarren armak”) dioen idazkuna.


Atari Gotikoa armarritxoarekin, goian IHS duena eta laurdenkatuta: 1.a eta 4.a pertzak, 2.a eta 3.a gurutze loratuak


“Done Gilen gizarte-etxea�, harlanduzko fatxadaduna, XVI. mendeko idazkuna mantentzen du, 2. solairuan bederatzi arku dituen galeria dauka.


“�Don Fidel� etxea, puntu erdiko atea eta armarri rococo handiarekin, goian kasketa eta behean maskaroia, lehoien eta harri-hondarren artekan. Errotik ateratako zuhaitza eta basurdea ditu.


“Martiniko� etxea, oso eraberritua, hari kiribilduratutakoa eta giltzarri gurutzeduna dituen puntu erdko arkuko atariarekin. Kasketa eta maskaroi gurutzeduna duen armarria.


“Recain� etxea, adreiluzko bi atari gorde ditu, Rococo tankerako ezkutua, kasketa, maskaroi eta erdiguneko gurutza dituena, eta beste bat ezkutu laurdenkatu bat: 1. laurdenean 4 banda, 2.ean hilgora, 3.ean bi otso eta 4.ean gaztelua


“Maiorazko� etxea, beheko solairua harlanduz eta besteak adreiluz egina, arku kiribilduna duen atariarekin, laurdenkatutako ezkuta, bertan banda, otsoak, pertzak daudela.


Kasketadun ezkutua, 7 kantoiduna: 2 otso lehenean, 2.ean errotik ateratako zuhaitza eta otsoarekin, 3.a lehoi hegalduna, 4.ean hilargia, 5. eta 7.ean. pertzak eta 6.ean lau banda


“Mutiko-Andia� etxea, harlanduxkaz eginiko behekaldeduna eta 1. solairu igeltsuztatua. Bi ezkutu ditu: bata JHSrekin eta bestea ebakita, goian bi izar eta behean 4 makil dituena.


Done Salbatzaile baseliza, Obanoseko usadioaren arabera Somport eta Orreaga bideak batzen diren tokian. Erromanikoa, puntu erdiko arkuduna eta giltzarrian XVI. mendeko ezkututxo gotikoa.


Done Salbatzaile baselizaren ondoan Somport eta Orreagako bideek bat egiten duten tokia dago. 2011ko uztailetik toki honetan eskultura bat dago, Obanoseko bizilaguna den Patxi Aldunatek egina


“Erice� etxea, eraberritutako aurrekaldea eta ezkutu modernoarekin.


Obanoseko udaletxea, XX mendekoa, ezkutu modernoa dauka.


Obanoseko benta, XX. mendeko azken herenean eraikita, eliza eta udaletxearekin batera “Obanoseko Misterioa�-ren Auto Sakramentala antzesteko eskenatokia osatzen duena.


S. Joan Bataiatzailea�ren eliza, 1912.an eraikita, Neogotiko tankerakoa.


Hiru mailako “Ureta Etxea”, harlanduxkazkoa eta adreiluzkoa.


“Armendariz Etxea�, beheko solairua harlanduzkoa eta goikoa adreiluzkoa. Kasketa, maskaroi eta 4 otso lerroan dituen XVIII. mendeko ezkutua.


“S. Gillen�-en baseliza, almenadun harresiaz inguratuta. Gerra Karlistetan bolborategi legez erabilia, batzuetan eraberritua, azkenengoz 1964.ean.


Baselizaren barruan 1964.ean Rafael Lozano Bartolozzik eginiko zenbait fresko daude.


Obanoseko arkitektura zibil eta erlijiosoa