Page 1

-JONEK NOLA IKASI ZUEN IGERI ONDO EGITENINFORMAZIO ITURR IAK •

INTERNET ∙ www.todonatacion.com (Javier Solas) : informazio teknikoa ∙ Ikastaroei inguruko webguneak: oso informazio egokia, plazarik ez zegoen ∙ Egutegi digitala: plaza libreei buruzko abisua ∙ Bideoak (Michael Phelen, Ian Thorpe)

PERTSONAK ∙ Anaia: praktikan hasteko esan zion ∙ Igerilekuan igeri zebilen jendea: ikasi egin zuen horiei begira ∙ Igerilekuko neska: ikastaro bat egiteko gomendioa egin zion ∙ Irakaslea: igeri egiten irakasten dio

TELEFONOA ∙ Kiroldegira deitu:  plazei buruzko informazio lortu

LIBURUAK ∙ Monitoreak emandako liburuxka: informazio konpaktua

-IKAS BIDAIA: EUROPA09Gu Mikel Iraola, Olatz Artola eta Izarne Olano Tolosarrak gara. Bigarren batxilergoa  bukatzean ohikoa denez ikas bidaia egiten da Europan zehar, gure belaunaldiko beste  ikastoletako jendearekin.  Gu bidaiaren antolatzaileetako batzuk izan ginen, beste batzuen  artean. Europan zehar iraileko hamabost egun pasatzeko asmoa genuen, hainbat hiriburu  bisitatuz eta autobusa izanik gure garraiobidea. Antolaketa guzti hauetan, aurreko urteetakoen  laguntza beharrezkoa egin zitzaigun. Lehenik eta behin, datak zehaztu behar izan genituen. Horra hor gure lehen erronka.  Batzar orokor bat egin genuen Ikastolari areto nagusia uzteko eskatu ondoren. Hemen hasi 


ziren lehen eztabaidak. Izan ere, Bolognako hitzarmenaren ondorioz unibertsitate batzuk  beren hasiera aurreratu zuten hilaren lehen eguneraino. Ondorioz, batzuek ezin zuten joan eta  beste askori duda sortu zitzaien. Beraz, gure lehen betebeharra izan zen fakultate bakoitzeko  hasiera egunak zein ziren jakitea. Horretarako, unibertsitate ezberdinetara deitu genuen, hala  nola, EHU, MU, Opus eta Deusto. Behin hau jakinda, data bere horretan uztea erabaki  genuen, hau da, orain arte egin ohi zuten bezala (abuztuaren 28tik irailaren 10era) gehiengoa  ondoren asten zelako. Ondoren, joango ginen jende kopurua zehaztu behar izan genuen, autobusak kontratatu  ahal izateko. Horretarako, gela bakoitzeko arduradunak deitu ziren. Hauek, bere gelan zenbat  ikasle joan behar zuten jakin behar zuten, lista hau egin eta hauen datuak bildu behar zituzten,  NANa esate baterako. Baiezkoa eman zutenekin, beste batzar bat egin zen ibilbidea  zehazteko. Azkenean Berna­Munich­Amsterdam­Praga­Bruselas­Paris ibilbidea egitea  aukeratu genuen, tartean, hainbat hiri gehiago bisitatuz, Rottemburg, Heidelberg, Amberes  edo Brujas besteak beste. Ibilbide hau aukeratzeko, toki bakoitzeko bisita gune interesgarrien  ikerketa egin genuen, museoak, monumentuak, gastronomia, albergeak, kultura…  Horretarako, internetera jo genuen gehienbat. Lehengo urteko jendearekin ere hitz egin  genuen gertuagoko iritzia jasotzearren eta pista batzuk eman zizkiguten. Autobusak kontratatzeko gai ginenean, autobus konpainia ezberdinetara deitu genuen  merkeena edo egokiena zein zen jakiteko. 5 autobus eta 7 gidari eskaintzen zizkigun enpresa  bat aurkitu genuen, eta honekin egin genuen aurrera. Ibilbidea ere egokia iruditzen zitzaien,  eta geuk jarritako baldintzak onartu zituzten, baita guk beraiek jarritakoak ere. Bidaia egitea posible ahal izateko, dirua beharrezkoa genuen, eta zenbait ekintza  antolatu genituen dirua lortzearren. Lehena, eta askorengan ohikoa dena, gabon jaietan bonboi  salmenta egitea izan zen. “La Ponderosa” hornitzailearekin harremanetan jarri ginen,  Ikastolarekin harreman zuzena baitu. Hango langile bat etorri zitzaigun produktuen  aurkezpena egitera, eta guk denon artean ze bonboi mota hartu erabaki genuen, baita  kantitatea ere. Dirua lortzeko beste ekintza bat, rifak saltzea izan zen. Rifen prozesua luzea  izan zen. Lehenik eta behin, sagardotegi tolosar batekin hitz egin genuen, saria han 2  lagunentzat bazkari edo afaria izatearren. Beraien onespena jaso ondoren, boletoak diseinatu  eta inprimategira bidali genituen. Beste ekintza batzuen artean, Gabonetako Azoka Berezian,  txistorra eta taloa saltzea izan zen. Taloak nola egin jakin behar izan genuen baten amonaren  bitartez, eta irakasle aplikatu batek, txistorra non erosi gomendatu zigun, merkeago  izateagatik. Dirua lortuta, kutxan kontu korronte bat ireki behar izan genuen, kutxako bulegoetara  joan eta hango idazkari batekin harremanetan jarriz. Egindako gastuak ordaintzeko, bakoitzak  bere diru kopurua sartu behar izan zuen, bere izena emanda data jakin baterako. Hau egin eta gero, berriz ere ibilbideari heldu genion. Bisitatu behar genuen hiri  bakoitzeko mapak lortzea izan zen lehen helburua. Lehenik eta behin, internetetik atera  genituen mapa batzuk. Beste batzuetan, liburutegietan, herrialde jakin bateko gidatik atera  genituen. Falta zitzaizkigunak, Tolosako Turismo Bulegoarekin hitz egin, eta haiek lortuko  zizkigutela hitzartu genuen. Denak lortuta, bakoitzarentzat kopia bana atera genuen. Horretaz  gain, antolatzaileak bildu eta toki bakoitzeko toki interesgarrienak markatu genituen mapan.  Horretarako, internetera jo genuen beste behin. Museoetako prezioei buruzko informazioa ere 


lortu behar izan genuen. Gainera, museoren bat edo bestean, sarrerak aurrez hartu genituen,  Heineken edo BMWen adibidez. Ia egunero, autobus barnean egiten genuen lo. Autobus gidariekin hitz egin eta hauek  toki bakoitzean hori egiteko baimena eskatuko zutela esan ziguten, horretan gu baino  ohituagoak baitzeuden. Dutxatzeko egin behar genituen geldialdiak ere zehaztu genituen,  horretarako, hirietan igerilekuak non zeuden identifikatu genituen, haien prezioak jakinaraziz.  Amsterdamen berriz, aterpetxean egin behar genuen  lo, udaletxeak baimena ukatu baitzigun.  Beraz, bertako aterpetxeen bila hasi ginen, sarean berriz ere. Hainbat begiratu ostean, bai  prezioari, kalitateari eta kokapenari begiratuta, hoberena aukeratu genuen guztion artean.  Gainera, lehengo urtekoak ere hara joan omen ziren, eta gomendatu ziguten. Izarne Olano Mikel Iraola Olatz Artola

INFORMAZIOAREN GARRANTZIA  

Historio bat irakurri ondoren, erabili dituen informazio iturriak atera behar genituen eta ondoren, guk geuk informazioa lortu behar izan du...

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you