Issuu on Google+

Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Informazioa bilatzen. Irakurketa-galderak

[Guztira 350 bat

hitz] Zure izena, banaka: Olatz Artola Apezteguia Testuaren erreferentzia bibliografiko osoa (Bilatu Interneten, liburu baten kapitulua da): Perez, M. eta Pozo, J. I. (2009). Psicolog铆a del aprendizaje Universitario: La Formaci贸n en competencias.In Monereo, C. (Arg.). Aprende a encontrar y seleccionar informaci贸n: De Google a la toma de apuntes (89-97 orr.). Bartzelona: Ediciones Morata, S.L.

Eginbeharrekoa Lehenengo atalaren laburpena egin. Ezagutzaren gizartea da egungo gizartea. Gizarte honetan, informazioa ongi bilatu, aurkitu eta hautatzen jakin behar duzu, bilatzaile on bat izateko. Baina dena ez da dirudien bezain erraza, lana dago hor eta ezagutzaren gizarte honen arazoetariko bat hori da. Lana ez dela beti betetzen, infoxikazioa dagoela. Infoxikazioa, informazio asko egotea eta hau egia ez izatea da. Googlelizazioa ere aipatzen du, googlen bilaketa arrunt bat egitea da. Berak, informazioa bilatzen duen pertsona, bilatzaile konpetentea izan behar duela dio, hori lortu behar dela. Hau da, non bilatu behar duzun, nola, zergaitik, zertarako... beraz, google-n bilaketa arrunt bat egiteak ez du balio. Gainera, aukeratzen duen informazioa asimilatu egin behar dela ere dio testuak. Bigarren ataleko 1. faseko laburpena egin. Bilaketa bat egin baina lehen, ondo pentsatu behar dugu egingo dugun kontsultan, bilaketan. Zer behar dudan, zergatik, ze metodologia erabiliko dudan, non bilatuko dudan, ze tresna erabiliko dudan, ze hitz-gako erabiliko ditudan... Kasu batzutan hitz batekin kontsulta egin dugu, eta behar genuena lortu. Beste kasu askotan, iturri ezberdinetatik jaso behar dugu informazioa, kontsulta asko egin, hitz-gakoak erabili, bilaketa aurreratua erabili, jasotako emaitzak kontrastatu... Guzti hau egitean amaierako produktua ondo errebisatu


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

behar dugu, ea, hasierako helburua bete den jakiteko.

Zein da ezberdintasuna bilatzaile aktibo eta bilatzaile estrategikoen artean? Bilatzaile aktiboak nahita bilatzen du informazioa. Informazioa bilatzeko, ia beti metodologia berbera erabiltzen du. Bilatzaile estrategikoak aldiz, nahita bilatzen du baina estrategia bat dauka. Kasuaren arabera, testuinguruaren arabera, metodologia bat erbailtzen du. Taulan agertzen diren taktiketatik zein da normalean egiten den azkena? Eman azalpena. Bilatzeko prozesua, ziklo bat da. Ez dauka amierarik beraz azkenik ez dago. Hala ere, Review batekin amaitzen da aukeraketa. Aukeraketa hau begiratu eta ados bagaude, prozesua horrela utziko dugu. Ados ez bagaude beste taktikak berrerabili beharko ditugu. Dokumentuen kalitatea aztertzeko irizpideen artean, zein da zuk gehien erabiltzen dituzunak? Eta zein gutxien? Azaldu. Nire ustez garrantzitsuena iturria zein den jakitea da. Datu honek asko esaten digu. Izan ere, informazioa idatzi duen hori ( erakunde bat, editorial bat, idazle bat, kazetari bat...) zerbaitekin erlazionatuko dugu. Idazlearen filosofia jakitea garrantzitsua da testuari heltzeko.Honetaz gain, testua ze formatutan dagoen, ze hizkuntzatan, dokumentuak duen lizentzia, objektiboa ala subjektiboa den, noiz dagoen idatzia... ere kontuan hartzen dituzu. Gutxien ez dakit esaten, azkenean, orok du garrantzi txipiren bat. Finean, garrantzia gehien idazleari eta idazteko erari ematen diot. Izan ere, baliteke testu bat ingelesez idatzia egotea, oso luzea izatea... baina testu oso egokia izan liteke, idazlea ona delako eta idazteko modu egokia duelako. Zer iruditu zaizu interesgarrien? Zerk deitu dizu atentzioa?


Informazio-Konpetentziak ikasgaia Ikus-Entzunezko Komunikazioa Gradua

Testu hau bergogoratze bat iruditu zait. Ikasgaian eman ditugun gaia nagusiak azaldu dira, labur. Askotan, bergogoratze prozesu hau lagungarria da, berriz ere txipa aldatzeko eta argi izateko nola jokatu behar dugun, nola bilatu behar dugun informazioa. Testu hauek irakurtzen egiten dituzun akatsez ohartzen zara. Ondo bilatzen jakitea, ikastea dela ere sinestarazi dit. Ez soilik historiari buruzko txostenak memoriaz ikastea dela ikastea, baita bilatzen jakitea. Interneten, era guztitako informazioa bilatu daiteke. Bilaketa egokia lortuko duzu metodologia ona erabiliz gero, izaera kritikoa izanez gero. Horrek harritu nau, bakarka, ondo lan eginez gero helburuak lor ditzakegula, autonomoak izan gaitezkela.


Monereo: Aprender a encontrar